Idazlan ereduak B1, B2, C1 azterketa esaldiak trukoak

Idazlan ereduak B1, B2, C1 azterketa azterketa egiteko. IDAZLAN EREDUAK trukoak esaldiak. Adibideak gutuna

Idazlana azterketako proba zailena da. Hemen trikimailu (truko) gehiago dituzu.

Zer baloratzen da? IDAZLAN EREDUAK trukoak esaldiak. Adibideak gutuna

  • Egokitasuna
  • Kohesioa
  • Koherentzia
  • Aberastasuna
  • Zuzentasuna

Eskema egin behar dut? Zure mailaren arabera, agian bai.  Ez badakizu zer esan, nola egituratu (estrukturatu), ideien ordena ez badakizu antolatzen… kasu hauetan, idazlana egin aurretik, paragrafo bakoitzean zer esango duzun idaztea komeni da, eskema baten bidez.

Esaldi estandarrak: IDAZLAN EREDUAK trukoak esaldiak. Adibideak gutuna

Arazoak badituzu, ez badakizu zer esan, nola hasi eta bukatu, akats ugari dituzu… esaldi batzuk ikasi ditzakezu. Baina kontuz, koherentziaz lotu behar dituzu!

Agurrak:

Bezero hori: | Jaun-Andre horiek: | Agirren jaun agurgarria: | Iepa Mikel, zer moduz?

Sarrera:

Gertatutakoa garrantzitsua da, hori dela eta idaztea erabaki dut.

Garapena:

[hemen dago mamia. HABE azterketan:”Egitekoa” eta “Lagungarriak” atalak jarraitu itzazu]

Bukaera:

Aipatutako guztiagatik, zure erantzuna jasotzea eskertuko nuke.

Mila esker aldez aurretik.

Adeitasunez,

XX (sinadura)

 

Esaldi konplexuago B2 eta C1 mailarako euskaragara.net webgunean.

 

Azterketa motak

B1

Normalean, lagun edo ezagun bati gutuna edo mezu elektronikoa. Gutun formala ere eska dezakete.

  • HABE: 140 hitz.
  • IVAP: 2 idazlan, bata 50 hitzetakoa eta bestea 100etakoa.
  • Hizkuntza Eskola Ofiziala: bi idazlan, 80 eta 100 hitzetakoak.

B2

Normalean gutun formala (ezezagun bati, laneko nagusiari, administrazioari), gutun informala (ezagun bati) edo iritzi artikulua.

  • HABE: 200 hitz.
  • IVAP: 125 hitzetako 2 idazlan.

C1

  • HABE: 300 hitz.

Azken urteotan 2 gai ematen dituzte aukeratzeko. Ikasleak bakarra egin behar du. Enuntziatuan 3 atal agertzen dira: egoera, egitekoa (3-4 puntu, ikasleak bete behar dituenak) eta lagungarriak (zer esan ez badakizu, ideiak hemendik har ditzakezu)

  • IVAP: 2 idazlan, biak 180 hitzetakoak.
  • HEO: 2 edo 3 idazlan (bitartekotza badago, 3).

    IDAZLAN EREDUAK trukoak esaldiak. Adibideak gutuna
    Egin klik handitzeko. “gutuna” eskatzen badute, agurrak beharrezkoak dira. Bestela, ez.

Oso garrantzitsua da zuk NOREN IZENEAN, NORI eta ZER idatzi behar duzun identifikatzea.

NOREN IZENEAN: posible da zure izenean egitea edo rol bat ezartzea. Adibidez: zu erakunde baten ordezkaria (errepresentantea) zara. Kasu honetan, normalean, aurkezpen txiki bat idazten da (Adibidez: Ni, ikastolako guraso elkartearen ordezkaria naizen aldetik… | Auzoko jai batzordearen izenean idazten dut…). Kontuan izan 1. pertsonan idazten dela normalean (ni), baina zerbaiten ordezkaria bazara, 1. pertsona plurala erabiltzen dela (gu). Eta, noski, erakunde edo pertsona horren interesak defendatu behar dituzu. Haien azalean sartu behar zara.

NORI: agurra aldatuko da honen arabera. Honen arabera erregistro formala (lan munduan, ezezagunei…) edo informala (lagunei, familiakoei).

ZER: kontuan eduki pertsona batetik bestera zuzendutako gutuna den edo pertsona askori helduko publikazioa.

Gutuna edo Iritzi artikulua eskatzen dute.

 

Oharra: IVAP azterketan Administraziorekin lotutako gaiak gehiago agertzen dira. Adibidez: saileko arduradunari idatzi, lan kontuak…

Informazio gehiago: euskaragara.net

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

2 pentsamendu “Idazlan ereduak B1, B2, C1 azterketa esaldiak trukoak”-ri buruz