Gazte arruntaren txioak

Gazte arruntaren txioak –

Kebaparekin gosea piztu zuten lehenik, eta gazte arrunt baten koplekin sekulako leherketa eragin dute. Hemen da Chill Mafia.

Goizean jaikitzean lehenbiziko gauza
Instagram ireki eta nolako zalantzak
neska gazte politen argazkiak, latzak,
Erreakzio pare bota eta sartzen naiz saltsan

Ohetikan altxatu eta armairua ireki
prozedura hura ulertu ezinik nabil
Lurrean hautsa hartzen arropa ugari
usai txarra isurtzean ez naiz jartzen larri
kolonia pixka bat eta kalera oso manin

Meme bat egiteko ez nabil oso mantso
sei kolektibok jo nahi ninduten atzo
Ronaldinho bezala ez begira eta ixo
Nahikoa daukat burutik izateaz gaixo

Kalera irtetean hau da komeria
munipa pare batek geldi nautenean
porruak, armak edo beste zerbait bila
nire ‘Biosolan’-a aurkitu ezinean
bitamina falta nabaritu agian

Ez nindoan oso gaizki etxe eta ikastolan
gauza txarrak eginik lapurtzen altxorrak
futbolera jolasten ez banintzen ona
atezain jarriko naiz ez sartzeko gola
merendoletan drogak, Fanta, Coca-cola

Lana ederra egin dut unira joateko
drogak-eta saltzeko eta ere ikasteko
ikasi eta gero berriz ikasteko
aitaren etxera buelta lanik ez balego
azkenean familiarekin badaukat apego

 

Semeen semietatik badator semia

batzuk nahiago keta besteak emia

batzuek maria alkohol mota ugariak

horrela jarri zuen Jaunaren legiak

 

Musika estiloari buruzko eztabaida inoiz izan dutenek Muguruzak KORRIKA-rentzat egin zuen bideoklip sonatu haren aferarekin gainditu zuten. Aitzinako erromeri ugari txistuarekin egiten ziren, eta trikitixaren aurka agertu ziren garaiko apaizak, horrela besoa gerritik jartzeko moduko dantzak egin ahal zirela eta nola ba halakorik. Ez Dok Amairukoei esan zien espainol batzuk zirela gitarra erabiltzeagatik, eta Ez Dok Amairukoak maite zituztenak zer esango ote zuten punkiak eszenatokietan agertu zirenean. Punkientzat Su Ta Garreko heavyak tokiz kanpo zeuden, heavyentzat raperoak, raperoentzat reggaetoia, eta orain trap-ak hautsi dizkigu eskemak. Urte gutxiren bueltan trapa lekutu edo gailenduko duen beste zerbait agertuko da.

Chill Mafia Iruñekoa da, trapa egiten du, eta euskaraz. Beraz, gustatu edo ez gustatu kontu batez gaindi, alfonbra gorria gazte hauei eta atzetik etorriko direnei.

Baina iskanbila ez zen horregatik hasi:

Honek hasieran taldea txalotzen zuten askoren erreakzioa sortu du, eta era berean, eztabaida sakonagoa sortu. Batzuek defenditzen dute gazte hauek “aita hiltzera” etorri direla, erromeri eta RRV giroko euskal panorama hankaz gora jartzera, eta probokatzera; besteek diote hori ez dela posible betiko patroi matxistak erreproduzituz.

Bideoan agertzen den neskak ere erantzun du:

Batetik, neskaren kasu zehatzaz gaindi, esatea genero ikuspegiak ez dizula axola gogorra da. Izan da jendea, eta bada, giro oso euskaltzaleetan erdaraz mintzo izan dena, probokatzailea dela pentsatzen duelako; eta probokatzailea da, baina ez du ezer errebeldetik. Era berean, genero ikuspegiak eta feminismoak geroz eta zentralitate gehiago daukaten honetan (oraindik ez behar adina), batek baino gehiagok uste du “alternatiboa” eta “politikoki ez-zuzena” horri aurre egitea dela… eta ez.

Azken orduetako gertakizunei begiratu bat emanda, zer da talde hau? Sudurraren puntan jarri zaiena egiten ari den gazte talde bat, eta eztabaida, iskanbila eta borroketatik bere bidea egiten joango dena. Euskaltzale amorratu batek esan zezakeen 1984an “Kortatu, hori da hori kaka zaharra, beste talde bat espainolez”, eta tapa, dena euskaraz abesten amaitu zuten.

Agian “Gazte arruntaren koplak” kantatzen dituztenek gazte arruntaren txioak idazten dituzte, besterik ez. Genero ikuspegia kontutan hartu gabe, eta asko gaztelaniaz. Hori da kalean dagoena. Beharbada atzoko eztabaida bezalakoei esker haiek ere aldatzen joango dira, nork daki.

Abeslariak txioetako bat kontu honen harira:

Gazte arruntaren txioak

Berandu baino lehen ohartuko al da inork ez duela begiz jo kantatzen duenarengatik, ez bideoa berarengatik, txioetan esan duenarengatik baizik.

Beno, laburbilduz, Chill Mafiakoek bazterrak kaka nahastu nahi zituzten eta lortu dute. Marketing arau harek zioen gisan, “gaizki bada ere, mintza daitezela zutaz”.

Hurrengo pieza: otsailaren 14ean Ezorregatik x berpizkundea.

Gazte arruntaren txioak
Gazte arruntaren txioak

7 pentsamendu “Gazte arruntaren txioak”-ri buruz

  • Hasieran bideoa ikusi eta ironikoa iruditu zait, eta halaxe gustatu. Azken batean, Leteren orijinala ere ironikoa eta kritikoa zen. Gero gainerakoa irakurri eta zalantzak uxatu zaizkit.
    Alderdi positiboari begira, txonismoa eta kanismoa, euskaraz ere sendo. Normalizatzen ari garelako seinale.

    gustatu. Gero

  • Ongi etorriak endekapenaren Euskal Herrira. Espektakulua, tamalez, hasi besterik ez da egin.

  • Jainkoaren legea 2021-02-03 21:47

    Semeen semietatik … Aita hil !! https://youtu.be/gdP5BApXF6Q

  • Amonamantangorri 2021-02-05 23:43

    Punkak, rapak eta beste hainbat musika-estilok ba omen dute halako fama edo asmoa; alegia, ausartzen omen dira esatera jende frankok pentsatzen duena, baina inor esatera ausartzen ez dena. Noski, beti modu lodi, zakar eta erasokorrean.

    Hara hemen, ba:
    “Izorratuko lidake ba hain sunormala izateak; ez izatea kapaz neska bat sexu-objektu gisa baizik ez ikusteko; badu halako kiratsa, itsusi izatearen erresuminarena”. “Badut aspalditik protroetako mina, hainbeste santujale eta ergelengatik”. Barkatuko ahal didazue itzulpen eskasengatik.

    Ba neroni, tamalez eta tonua gorabehera, esaldi horiei atxikimendua adierazi beharrean nago. EZ. Hori ez da mundu osoko emakumeen kontrako erasoa, baizik eta ezkerraren zenbait dogma eta behi sakraturen kontrakoa.

    Atera du Iruñeko talde batek bideoklip arrakastatsu bat, euskaraz. Atera dira, betikoak, beren betiko agenda ideologikoa markatu nahian, eta taldekoek erantzun diote: “Nos la suda bastante”. Ba, nik ere nire kaltzontzilo matxiruloa izerdi-tantaka daukat.

  • Herri triste honetako mundutxoa orain arte nahaieran maneiatu duen apaiz-monja koadrila horri muturrean lehertu zaio errealitatea. Iragana dira eta inork ez ditu kontutan hartzen, horregatik daude hain beldurtuta. Bai “kulturgile” profesionalak eta baita politikariak ere.

    Segi sermoia partitzen, gazteriak nahi duena egingo du eta

  • Ez orokortu, Mikelats, hau ez da gazteria, bi bakala farlopero baizik. Gure garaian ere baziren jite horietakok, baina ez ni ez nire ingurokoak ez ginen halakoak. Eta santuak ere ez ginen, ez horixe: agian baita arriskutsuagoak ere baginen, bertzeak bertze ideiak genituelako.

  • Argi dagoena da tipo hauek nahi dutena esan eta egiten dutela, hau da, ez daudela euskal gazteria psikologikoki zikiratu duen inkisizio politikoki zuzenaren menpe. Eta horrek ezinegona sortu du komisario politikoengan. Pozten naiz. Deabruaren mendekua da apez-seroren herri honek merezi duena.