[#EztabaidaNazionala] Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik

Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik –

#EztabaidaNazionala 

Ekarpen lotsagabe honi hasiera emateko ohartarazi nahi dut Euskal Errepublika bat lortzeko eman beharreko eztabaida ez dela nire indarguneetako bat: galdu egiten naiz estrategiak baloratzerakoan. Horrekin ez naiz ez nire burua ez estrategiak gutxiesten ari, ezta urrik ere. Baina gure independentzia irudikatzeak hain bero jartzen nauenez baietz esan nuen.

Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik

Badakit ez naizela espainiarra, edo ez dudala izan nahi: paradoxikoa dirudi, baina ezinezkoa da bizitza paradoxa gabe azaltzea. Etxean gure aitak eta amak esan ziguten, beti sentitu nuen, birplanteatu nuen ere, eta nire egin.

Amaiurrera igotzen naizenean are ozenago eta garbiago heltzen zait oihartzuna: 500 urte eta ez gaituzte ez bentzitu, baina batik-bat, ez gaituzte konbentzitu. Inoiz ez dugu independentzia erabat galdu inoiz ez diogulako beragatik borrokatzeari utzi.

Ni bezalako anarkista batentzat probokatzailea da Estatu baten eraikuntzan pentsatzea. Emma Goldman eta Buenaventura Durrutirena naiz, Kaxilda Hernaez eta Felix Likinianorena. Figura hauek denboran zeinen urrun geratu diren ikuste hutsak dena esaten du, ez genuela komunismo libertario osoa eskuratu… behatz puntekin ukitzera iritsi ginen arren! Anarkismo iberiarrak inbasio estralurtar batek baino beldur gehiago ematen zien guztiei, eta horregatik utzi zuten Franko hemen II. Mundu Gerra amaitzean, faxismoaren aurkako borroka Espainian hasi zen arren. Lau hamarkadetako diktadurara kondenatu gintuen nazioarteko traizio horrek ez ditu espainiarrak haserretzen; bere azken koloniek independentzia eskuratu nahi izateak bai ordea.

Espainiatik eta Frantziatik askatzen ginen egunean hemen estilo sobietarreko erregimen komunista bat ezartzeko plana zegoen garaietan, nik garbi neukan: behin gure independentzia desiratua majo ospatu eta gero (akelarre sanferminero baten gisan) lehena izango nintzen ospa egiten. Ni ez naiz sekula egon prest autoritarismo kontuetarako, oso komunistak izan arren, eta ez nuen ortzimuga politikoen bueltako inongo zurztasunik sentitu Berlingo harresia erori zenean.

Duela bi uda, Brooklyneko taberna batean, tabernari poloniar lirain bati (ze nolako edertasuna esportatzen duen Poloniak, mare meva) euskal herritarra nintzela esan nion. Eskuetatik heldu ninduen, parez-pare begiratu, eta esan: “izugarri desiratzen dut zuen herrialde independentea lortzea!”. Momentu bikaina izan zen. Nik kontatu nion La Polonesa Heroica jartzen dudala topera animoa altxatzeko. Chopinek Mallorcatik konposatu zuen bere herrialdearen independentzia desiratzen, tuberkuloso eta herriminez, bere maitalea zen George Sandek xaxatuta, dandyz mozorrotzen zen idazlea. Polonia, Alemania eta Errusiaren artean: asunto txarra. Euskal Herria, Frantzia eta Espainiaren artean: asunto txarra ere. Esan zuten jada eskoziar jonki maitagarriek Trainspotting-en: ingelesak izatea gu konkistatu gaituztenak… Estatu inperialista europarrek munduko jende eta ekosistema guztiak arpilatu bazituzten, zer ez zuten egingo haien artean geratzen ziren herri menderaezinekin! Gu irentsi. Edo saiatu, bederen. Jakinda noski, bi estatu matxo hauen artean zanpatuta egonda ere, zitalki gehien aberastu den munduko zonaldean bizi garela eta planetako pribilegio handienez gozatzen. Horrela da. Gehiegikeriez mintzo naiz, errekurtsoez, bizi baldintzez… 2020ko udaberriko salbuespeneko konfinamendua gogoratzea besterik ez dugu: gure gerra komuneko papera izan zen, egiazki inoiz faltan izan ez genuena. Lehen munduaren erabateko apokalipsia.

Noski, ez naiz esaten ari herritarren artean bidegabekeriak eta ezberdintasunak existitzen ez direnik, baina ezkertiarroi, feministoi barne, ez zaigu gure burua pribilegiatu gisa ikustea gustatzen hala izan arren.

Eta euskal independentistak izateak ez gaitu Mendebaldeko Europak ia mundu osoari arpilatu dizkion aberastasunez gozatzeaz libre uzten, duela bost mende eskas, bost mendez, eta segi.

Eta orduan, orain zer. Gauza bakarra okurritzen zait, eta uste dut ondo egiten dugun zerbait dela eta esperientzia dugula horretan, nire bizitza propiotik ikusi dudan zerbait. Basati eta kalekume hezi nintzen Kaputxienoetan, betirako nire izango den Errenteriako aldiri batean. Nire auzoko eskola publikoan ikasi nuen, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran erabateko gehiengoa ziren etorkinen eta bertako aborigenen arteko tentsioak giroa izozten zuen. Gutxiengoa ginen gure lurrean, baina gerra har gutxi iraun zuen.

Euskal Herriko ezkerretik zerbait ondo egin dugu: andereinoari “háblanos en cristiano” oihukatzen zioten ume horiek, euskalduna zen ororen aurka gurasoek zeukaten gorrotoaz pozoindurik, gaur Realekoak dira, euskaraz hitz egiten dute eta askok Bilduri ematen diote botoa.

Eta hori da ez zutelako euskal herri baztertzaile baten nozioarekin topo egin, baizik eta aktiboa, kitzikagarria, abegikorra eta subertsiboa. Gure mugimendu sozialak eta gure intersekzionalitatea dira dauzkagun gauzarik onenak. Herri Batasunak 80ko hamarkadaren amaieran hautatu zuen ortzadarren koloreko ikurriña zoragarri hori…

Bidenabar, ez nuke berriz esango Espainiak ez duela erremediorik; Ada Colaurekin nago, justizia sozialean sinesten duen jende gisa ezin zaigu ahoan kabitu herrialde bat ezin dela hobetu.

Ikaragarrizko mugimendu feminista daukagu, beste herrialde mordo batetan eta munduan geroz eta toki gehiagotan bezalaxe. Aktibista afrikarrak dira ablazioa desagerrarazten ari direnak, ez Munduko Osasun Erakundea eta ez feminista zuriak. Eta gure agitazio feminista zoragarri eta etengabekoa ez dator euskal matriarkatuaren asmakeria patriarkal horretatik, antropologikoki Teresa del Vallek goitik behera ezeztatu zuena 1985ean. Emakumeen borrokak patriarkatua existitzen den tokietan ematen dira, argi eta garbi, eta egunero “ez iezadazu fregatutako lurra zapaldu” builaka izatea boterearen antitesia da (boterea ezta zure etxean ere). Baina hori iraungitako tontakeriei erantzuten aritzea da, zeren eta azkenengo urteetan feminismoa jendetsua bilakatu da gure begien aurrean, emakumeak eta generoaren beste paria batzuk jaiki egin gara gure zauri patriarkalak erakutsiz, munduaren zauri direnak. Trans eta ez binarioen aukera azkenean katakonbetatik atera da eta jaiotzean ezarri zitzaien generoarekin bat egiten ez duten haurrak ez dira etxetik kanporatuak, babestuak baizik. Homofobiaren aurkako protesta egiteko institutuan gona jantzi duten mutil heteroak daude… Zirraragarria da, eta jakina, horrek matxoen erreakzio bat sortzen du, eta guri aurrea egitea tokatzen zaigu: “Eskuineko gizon zuri hetero baten azalean jartzen bazara, azken hamar urteak infernu bat izan dira”, dio Virginie Despentesek igarle baten moduan.

Jarrai dezagun iraultza hau eraikitzen: patriarkatuaren aurka, arrazismoaren kontra, ezberdintasunei aurre eginez, lan eta sexu esplotazioari buru eginez, mundua itotzen ari den desarrollismoa gudukatzen, kapazitismoari eta ankerkeria eta desesperazio forma guztiei egurra ematen. Bidean gozatzen, bizitza bera den bidean, eta baita ere gure independentzia desiratuaren bidean.

Bidegabekerien aurka eta gure etorkizuna erabakitzearen alde kaskagogorkeriarik faltako ez zaigula badakigu. Kaskagogorkeri hori izan dadila jendetsua, orgiastikoa, bastarta, ederra, sortzailea eta dibertigarria.

 

(Erredakzioan itzulia)

Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik  Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik

[EZTABAIDA NAZIONALA] Estrategia independentistak mintzagai

#EztabaidaNazionala

Idazle, kazetari eta militante feminista

28 pentsamendu “[#EztabaidaNazionala] Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2021-09-27 11:10

    “Trans eta ez binarioen aukera azkenean katakonbetatik atera da eta jaiotzean ezarri zitzaien generoarekin bat egiten ez duten haurrak ez dira etxetik kanporatuak, babestuak baizik”.

    Babestuak? Mutikoak bereziki, pubertaroa ozta hasita daukatela, hedabideetan pasiatzen dituzte soineko jantzita, neskak direla esanez, zergatik eta “nesken gauzak gustatzen zaizkielako”.

    Badakizu zer den Hasiera Lasterreko Genero Disforia, Disforia de Género de Inicio Rápido gaztelaniaz, ingelesez ROGD, batez ere neskato nerabeei eragiten diena?

    Bihotzez sentitzen dut, baina bat ezin da izan “ezkerreko”, “progre”, “woke” edo iraultzaile tankera daukaten korronte guzti-guztien zale porrokatua, denen aldekoa, irizpiderik gabe.

    Feminista ala transgenerismoaren aldekoa? Denok ditugu gure kontraesanak eta sektarismoa ez da ona, baina kontraesan batzuk ezin bateragarriak dira.

  • Agure batek idazten du hemen.
    Itziar, Bat nator zure pentsamendu anarko.eta feministarekin,

    Baina nago Teresa del Valle algortarrak ZIRIA sartu zigula.

    Euskal GIZARTEaren MATRILINEALISMOA eta MATRIFOKALISMOA ez da izan patriakalisten fantasía bat (galdetu bestela LAGARDE andereari, Ipar parteko feminista jakintsuari)

  • Kontraesan askooo izan beharko dira bateragarriak Euskal Errepublika desiratuan…, eta geitu agian, ados nagoen arren, (“…patriarkatuaren aurka, arrazismoaren kontra, ezberdintasunei aurre….”), ALDE egin beharko dugu KONTRA baina gehiago, irudikatze, dialektika eta formatan ere bai… (aukera berdintasunaren alde, integrazioaren alde,…), kitzikagarria, abegikorra, subertsiboa, bidean gozatzen… Aupaa! Itziar, asko gustatu zait gogoeta…

  • Kosmopolitismoaz (zentzu jatorrean) gehiago esan digu independentziaz baino.
    Eta artikuluaren bukaeran hauxe ipintzen du: “Erredakzioan itzulia”. Gazteleraz idatzita egongo zen artikulua, bere liburuak bezalaxe. Ez da Errepublika kitzikagarria izango “Euskal” izenlaguna euskararik gabe baldin badator.
    Independentziaz berriz, esateko gutxi egileak, bere idarguneetako bat ez baita, artikuluan esan digunez. Hori bai, oso bero jartzen du irudikapenak. Norberak daki zerk zirikatzen duen. Baina ‘eztabaida nazionalaren’ hasiera makala oso.

  • Ez binarioa ez da ezer. Trans aterki esanahia non denetarik kabitzen den. Zergatik eraman zuen mutil horek gona? Ta zertara dator mutil heteroak zirela esatera? Gezurra izateaz gain badirudi mutil homosexualak bai gonarekin joaten direla klasera. Mutil bati egun batean otu zitzaion eskolara gonarekin joatea,ta “talde feminista batzuek” defendatzen duten teoria jarraituz,non gizon edo emakume izatea borondate kontua den,ta doktrina hori eskoletan sartu duten,eskolan mutikoarengana jo zuten ea emakume sentitzen zen galdetzera. Eskerrak ez zela ume txikia. Gero ikasleari elkarrizketa egin ziotenean,hori kontatu zuenean hau erantzun zuen. Ez diot nire buruari inongo generorik jartzen,ta jartzekotan mutikoa naiz. Hau da,ez du sexua ta generoaren arteko ezberdintasuna ezagutzen. Zer da ez binarioa ? Esaten dutenez inongo generoarekin identifikatzen ez dena,genero binariotik at dagoena. Beraz horientzako ez binarioak ta binarioak daude. Hau da binariotasun bat arbuiatzen dute beste binariotasun batean sartzeko. Hau da,berezia naiz egidazu kasu,nartsizismo ta matxismo hutsa. Gizon ta emakumeak daude,gizarte matxistak jaio zaren sexua ardatz hartuta,sexuei estereotipo ta rol matxista aldakor batzuk eslaitzen dizkie. Emakumeak subordinatu,menpean mantentzeko. Genero hori ez du inork betetzen,ta horrek ez du inor ez emakume edo gizon bihurtzen,ez da identitate bat. Estereotipo ta rol matxista aldakorren identitatea? Ta jada despentes aipatzea,non feminista balitz bezala saltzen duten ta guztiz antifeminista den. Argi adierazten du EH kuirrek hartu dutela. Ideologia indibidualista, misogino,patriarkal,neoliberal,azientifiko .. baten abangoardia . Ta nornala,gazteei erakusten zaie gizon ta emakumeen portaerak daudela,ta portaera hoiek sexuaren gainetik daudela… VOX ,elizak…esaten dutenaren antzekoa. Feminismoak aldiz hau esaten du. Jantzi nahi duzun moduan,maitatu nahi duzuna,izan zaitez nahi duzun moduan.. Baina horrek ez du inor gizon edo emakume bihurtzen. Hori neurosexismo hutsa bait da. Ez dago gizon edo emakume izaerarik. Horregatik emakumearen papera mundu hontan,ez da subordinatuaren,mendean dagoenaren papera izan behar. Galbidera goaz.

  • EHko ” feminismo ” intersekzionalarentzat emakume izatea apeta bat da. Ez du emakumearen definiziorik,ta definitu ezin dena ez da esistitzen. Subjetu politikoa definitu barik,ezin da ezer egin pairatzen dutena aldatzeko. Generoa abolitu behar da,baina sexua da abolitzen saiatzen dutena,hori ezinezkoa denean. Horregatik jada ez dagi emakume izena emakumeei dagozkien tailer askotan. Ikerketa zientifikoetan.. Odola isurtzen duten pertsonak,bagina duten pertsonak… Dena errealitatea onartu nahi ez duen %0,1 ez mintzeko. Jendea lanetik botatzen dute sexua esistzen dela esateagatik,soilik emakumea hilekoa dutela esateagatik, emakumeen kartzeletan gizon hiltzaile, bortxatzaile, pederastak sartzen ari dituzte emakumeak sentitzen direla esaten dutelako,kiroletan gizonak emakumeekin lehian Jartzen dira biologia esistituko ez balitz bezala. Horrek emakumeei kirol profesionaletan postuak,sariak,markak..kentzen die. Emakumeen espazio intimoetara zakildunei sartzeko bainena ematen zaie,ta kexatzen direnei transfoboia leporatzen zaie. Duela gutxi AEBtan emakumeen spa batean gizon bat sartu zen zakila tente,han neskato bat ta bere ama zegoen. Kexatu zirenean, transfobia leporatu zieten. Gizona emakume sentitzen bait zen,emakume “lesbiana”. Protesta egin zuten emakumeei, antifa deitzen den talde bat,baina atifaz ezer ez duenak,emakumeei oldartu zitzaien. Azkenean jakin da,emakume sentitzen den zakilduna,behin baino gehiagotan kondenatua izan dela emakumeak jasartzeagatik,exibizionismoarengatik. Ta hau ustezko talde feminista hegemonikoek defendatzen dute munduan zehar. Feminismoak daudela esaten dute,nahasten feminismoaren baitan ematen diren eztabaidak,feminismo bat baino gehiago egotearekin. Ea feministen artikulo gehiago argitaratzea posible duzuen. Soilik bat gogoratzen dut genero politikak kritikatzen. Ta bai,ni gizona naiz,ta lotsagarria iruditzen zait nik gehiago jakitea feministatzat hartzen den kazetari hau baino. Baina nik feministak Irakurtzen ikasten saiatzen naiz,ta kuirrak ez dira.

  • Despentesi buruz. Egin dioten azkeneko elkarrizketako perlaren bat. Gizon zuri hetero ta eskumako baten ikuspegitik,azkeneko 10 urteak inpernua izan dira lortu diren gauzei esker. Bere King Kong teoria liburuari buruz,non feminista bezala saltzen den. Ez da lan sexuala esistitzen. https://www.neapoulain.com/2018/02/critica-teoria-king-kong-de-virginie.html?m=1 https://tribunafeminista.elplural.com/2018/01/la-teoria-de-king-kong-de-virgine-despentes-de-los-primeros-libros-que-me-lei-de-feminismo/

  • GENEROA ABOLITU BEHAR DA, diozun, eta arrazonamendu horrek borobila dirudi (euskera ez genero.markarik etab.)

    Baina, teoría BOROBILIK ez dagoenez, foro honetako gizonezkoen iritzia BOROBILEGIA dirudi errealista izan dadin.

    Egin kontu emakumeek euren kanpoko zelaian jokatzen dutela. Gizonezkoen kanpoan.

    Egin kontu bost Mila urtez baino gehiago MENPEAN EGON DIRELA.

    ORDUAN zer?
    Ez al duzue ezagutzen LEGE TRATSIZIONALA delakoa? Trantsio egoeratan aplikatzekoa da.

    Hau da, behar dela trasizioko epe bat, non EMAKUMEZKOEK BOTERETU BEHAR duten., Beraik esan arte NAHIKOA.

    EERRAZEGIA daukagu gizonezkook esatean “GENEROA ABOLITU BEHAR DA” como.si.na

  • Egin behar dena da afera nazionala lehen baitlehen konpondu eta ondoren, herri feminista, sozialista eta …ista guztiak eraiki. Lainoetan galtzen ari gara eta bitartean etsaiak pozik, gure eztabaidarik mamitsuena generoaren ingurukoa dela ikusita…

  • Tamalez, NI NEU,
    ez daukagu afera nazionala behingoan gainditzerik, orga hau basatzan trabaturik datzalakotz.aspalditxoan.
    Eta gurdi hori ateratzeko, lainoetan sartu eta –
    -ISTA guzti hauen laguntza beharko.

  • Antton Erkizia 2021-09-29 11:55

    Ez dakit nik -ista guztiak behar ditugun; -ismo gutixeago behar dugula bai.. Batez ere ni-ni-ismo gutixeago, nik esan beharko banu…

    Hemen bertan ari garenn eztabaidan (zein beharko lukeen izan hizkuntza nazionala-amankomuna)…begira: batentzat naffarrera beharko luke izan; beste harentzat bizkaiera, edo xuberoera zergatik ez? Aski polita. Eta niretzat gutti-goitti-behitti nire herrikoa…Beti ere, euskara batua = kk.
    Nola batu nazioa, nola zuztartu talde-sentimena, nola konpondu afera nazionala, bakoitza bere NIA gurtzen ari bada?

  • Antton Erkizia 2021-09-29 12:14

    Bestea da “generoa gainditu/abolitu/ezabatu beharra” eta halako abstrakzioak.
    Ezertxo ez dakit baina naturari begira: antinaturala dela iruditzen zait generoa abolitu/ezabatu nahi izatea. Arrak eta emeak daude naturan, naturalki, emeak eta arrak…Energian teorikoa den batek proposatuko baligu polo + eta polo – ezabatzea…ze ergelkeria, ezta?
    Biologikoki ezberdinak gara, Ta? Besterik da eztabaidatzea zein genero den gailen eta goien. Zein da gailen, polo positiboa edo polo negatiboa? Hori besterik da. Baina, generoak abolitu? Hori energia-bizitzaren prozesu naturala abolitzea litzateke. Ez?

  • Amonamantangorri 2021-09-29 13:22

    “Egin behar dena da afera nazionala lehen baitlehen konpondu…”.

    Hori da independentismo platonikoa; uste izatea gure erresuma ez dela mundu honetakoa. Alegia, uste izatea jendea independentziaren alde lerratuko dela argiaren faktura eta hezkuntzaren pribatizazioaz ezer proposatu gabe.

    Afera nazionala(k) ez d(ir)a inoiz konponduko, ezta independentziarekin ere. Euskal Errepublikan ere izanen dira herrialde arteko tentsioak eta mota guztietako liskarrak: linguistiko, identitario, sozioekonomiko, erlijioso, ideologiko eta beste. Kontu horientzat orain ez badugu geurok eredu propiorik eratzen, kanpotik etorriko zaizkigu konpondu nahiez.

  • Beñat Castorene 2021-09-29 14:11

    Amonaren eta NINeu -en arteko eztabaidaren gaia inportantea da.
    NI NEU ongi ulertzen dut “ista” guziek ez gaituztela helburu nazionaletik desbideratu behar, baina, Amonak dioen bezala, herritar guziek bezala, nihaurk labur zurrean bederen, jakin behar eta nahi dut zeri buruz joaten garen.

  • Egun on guztioi. Sail hau aurkeztu zutenean iruzkin probokatzailea bota nuenez ezin nire aportazio xumea egin gabe utzi.
    Hasteko, uste dut artikulua eskasa dela, errespetu guztiarekin, baina eskasa da, agian horregatik hasieran emandako arrazonamendua, non aipatzen duen gaia ez dela bere indarretako bat. Baina pintzelada batzuk emateko aukera ematen digu, goian ikusi daitekeenez.
    Nire ustez premisa oker batekin hasten da artikulua, bere nahia espainola ez izatea delako, negazio bat, baina euskal errepublika eraikitzeko orduan afirmazio bat egin behar da. GUK, EUSKALDUNOK, GURE ASKATASUNA ERDIETSI NAHI DUGU. Nago ez ote garen gauzak suntsitzearen aldera gehiegi lerratu, gauzak eraiki behar direnean batez ere. Eraiki behar dira esparru euskaldunak, eraiki behar dira enpresa kooperatiboak, eraiki behar dira emakumeentzako esparru seguruak, eraiki behar dira bazterketa sozial arriskuan daudenak artatzeko beharrezko esparruak, eta abar luze–luzetxo bat Ziga andereak artikuluan aipatzen dituenekin batera (tamalez ez ditu euskara edo euskal identitatea aipatzen). Orain gutxirarte euskaldunok autoantolakuntzarako eta lanera emanak izateko oso fama ona izan dugu, zer gertatu zaigu ordea azkenaldian? Zergatik gaude azkenaldian hain lerratuak Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Prefektura madarikatuek gauzak eman eta guretzat egin behar dituztela esatera? Estatu aitak salbatu behar al gaitu? Errepublika bat ez da eraikitzen behin gobernu instituzioak hartuta, edo independentzia lortuta. Aurretik sortzen den prozesu bat da, oinarri bat sortu behar da, dauzkagun administrazioak gora-behera. Elkarteak sortu behar dira, sare komunitarioak, enpresak, ekimenak, proiektuetarako diru bilketak… eta hori guztia saretu. Baina hori ezin daiteke lortu euskal berpizkunde kulturalik gabe, gure identitate historiko eta kulturala berreskuratu gabe, berpizkunde politiko bat lortzeko bidean. Mendebaldean oro har, idazle batzuek esan duten moduan (barkatu ez ditut izenak gogoratzen), geratu zaigun hutsune bat beste gauzekin eta kanpoko gauzekin betetzen saiatzen gara. Zer dira bada egun New Age erligio guzti horiek, kosmopolitismo akritikoa, globalizazioaren interkulturalitate arimarik gabekoa? Ba hori, gurean geratu den nihilismo-indibidualismo moduko bat zentzuz betetzeko saiakera bat. Ez gara gure historiaren jabe izan eta kontzientziarik ezean herri honek ez du jakin guzti hori kudeatzen, ez da EUSKAL subjekturik existitzen. Diluitua izan da. Zer izan da kaltetua ordainetan? Kultura eta balioak batez ere. Desagertze arriskuan dagoen herri bat izatera igaro gara ez dugulako jakin historiaren uholde honetan arraun egiten. Sakon-sakonean euskalduna etsiturik bizi da badakielako egungo gure egoera psikopolitikoan ez dagoela guretzako salbaziorik. Eta guretik zentzu hori bilatzen jakin ez eta salbatuko gaituen azken modako ideologiak guztiak inportatzen ditugu, zeinekin ez dut esango ados edo kontrara nagoen, baizik eta inportazio guztiz akritikoa egin dugula. Beti gabiltza agenda mediatikoak eta mundu iraultza baten aldekoak direnen kontuak kopiatzen edo masa kulturak ekarritako azken moda endekagarria gozatzen (gaitzaz gozatzen jakin behar da, baina beti gaindosirik gabe). Ez dakit nork abiarazi duen hemen horrelako esperimentu soziala, baina munduko borroka “zuzen” guztiekin bat egiteak indarrak lausotzea dakar berez. Herri txikia gara eta gure arazoak konpontzeaz arduratu ordez besteenak konpontzen gabiltza beti. Badaukagu horrelako kutsu judukristaua sakon sartuta, beti okerrago daudenei laguntzeko nahiarekin. Baina kontuan izan, nahiz eta oso etikoa eta zuzena izan arren, gero guri inortxok ere ez gaituela lagunduko. Gure inmolazioaren bidez besteen esperantzak akuilatzen ditugu. Tira ba, ez ditugu ez Palestina salbatuko, ez AEBetako beltzak eta gu ezta ere. Herri bakoitzak bere burua salbatu behar du. Itziarrek berak esan duenez, ablazioa afrikan aktibista afrikarrak ari dira abolitzen inongo mundu erakunde ultraboteretsuk baino. Niri Espainiak erremediorik daukan edo ez bost axola dit, sentitzen dut, niri Euskal Herriak erremediorik duen interesatzen zait. Errealistagoa da. Programa politiko bat behar dugu euskaldunok, ez dugu ezker-berriaren programa unibertsalista onartu behar. Guztiok batuko gaituen programa minimo bat. Unibertsaltasunak ematen dituen gauzak onak onartu ditzakegu, noski, baina beti guretik, eta ez kontrara, haietik gurera. Internazionalista izateari utzi eta nazionalismoa berreskuratu behar dugu, pixka baterako baldin bada ere. UTRIUMQUE RODITUR, baina fiertasun nazionala berreskuratzen badugu oldarraldiari jasango diogu, beste behin ere.
    Intersekzionalitateaz aritzen da Itziar Ziga baita, herri mugimenduekin batera daukagun onena izanik. Baina intersekzionalitate hori ardatz baten inguruan arautu ezean ez dugu EUSKAL ERREPUBLIKARIK izango, agian errepublikarik bai, baina euskalduna ez dakit izango den osoki. Ardatz hori gure identitate etnikolinguistikoa izan behar da duda barik, eta historikoa noski, Euskal Herriari aldaketarik etorri behar bazaio bere baitatik izan behar da eta ez akademia yanki eta ingelesetan kozinaturiko esperimentu arraroetatik, errealitatea kapritsosoa izan ohi baita gauza horiekin.
    Azken hausnarketa modura, Itziarrek aipatzen du atzerritarrek garaian aurkitu zuten onena gure subertsibotasuna etabar izan zela. Ez da izango orduan EUSKAL ERREPUBLIKA iraultza sozial hutsarekin nahasten duenik? Agian baten batek uste izango zuen gure iraultza zaletasunak zuzentza soziala lortzera bultzatuko gintuela, herri errepublika iberiko bat, baina noski, euskara eta euskal kultura aparte utziz. Euskal ezkerreko bozkatzaile asko ezkerrekoak dira besterik ez, ez euskalduna, zenbat boto galdu diren Podemosen onurarako!

    Iruzkinei dagokienean:
    Badakit artikuluak oso zuzenean aipatzen duela feminismoaren eta LGBTI kolektiboaren afera. Baina nire ezjakintasunak ez dit analisi esanguratsurik egiteko aukerarik ematen. Bai ordea gauzak oso bortitz jartzen ari direla eta nahiko kezkaturik naukala, feministen eta transaktibisten arteko liskarrak areagotzen ari dira, erasoak gertatzen (askotan arrak emeak jipoitzen, zergatik, iritzi bat izateagatik? Ufa!). Despatologizazioak dakarren arriskuetako bat da hori, nola jakingo da egitan zeinek daukan egitan genero disforia eta zein dagoen burutik pitxatuta (ez zaitezte ernegatu, badakigu eta burutik jota daudenek forma asko hartzen dituztela). Ostera be, zein da konponbidea? Generoa eraikuntza soziala bada, zer da egin behar dena? Generoa abolitu edo sexuaz gaindiko gizaki estereotipatuak onartzea? Hain da hau dena kontraesankorra… Niri behintzat ez zait normala iruditzen, feminismoaren kaltetan egiten baita, emakume sentitzen den ar batek minigona eta 10cmko takoiak jantzi nahi izatea bere feminitatea erakusteko nahiarekin… Nik uste dut pertsona hauek berain lekua izan behar dutela, artatuak izan, babes psikologiko eta soziala eman, baina agendaren zentroan ipintzea gehiegizkoa iruditzen zait. Ea noiz jartzen dugu agendaren erdigunean pobrezia materialarekin edo gosearekin bukatzea!

  • Iruzkin txiki bat egingo dut Beñar, Amonamantagorri eta Ni neuren iruzkinei erantzuteko. Telesforo Monzon Herrilabek egindako Nazionametroan ageri denez independentziaren alde agertzen diren pertsonetako askok ez lukete independentzia hori nahiko EBtik kanpo geratuko bagina edo independentzia ongizate ekonomikoaren kaltetan izango balitz. Estrategia independentistaren bidean auzia idealistaki jostea baino beharrezkoa da ortzimuga zehatz bat irudikatzea, jadanik ez du balio aspaldi erabilitako “independentzia lehenebizi eta gero gerokoak” formulak.

    Nire aurreko iruzkinak akats ortografiko eta gramatiko franko ditu eta barkamena eskatu nahiko nizueke. Arrapaladan idaztearen arazoetako bat, aizue. (Eta iruzkin honek izango balitu aurretiaz ere, barkatu.)

  • Amonamantangorri 2021-09-29 15:26

    Antton Erkizia eta bere “…antinaturala dela iruditzen zait generoa abolitu/ezabatu nahi izatea”:

    Azken aldian ohi bezala, susmoa daukat ez ote zaren ari sexua eta generoa nahasten. Ez da pekatu mortala: euskal ezkerrak eta, euskal demokrazia kristauaren txiringito punta-puntakoenek ere, akats bera egiten dutelakoan nago.

    Sexua biologikoa da. Ezin da abolitu. Kitto. Izan ere, zeuri, Antton, baita neuri ere, berrogeita urtetik aurrera etxera karta iritsiko zaigu proktologoarenera joateko.

    Bi arrazoirengatik edukiko dugu, adin horretatik aurrera, arras experientzia gozagarria mediku baten hatzekin: ?gizonezkoak gara eta oraingoz, osasun-sistema on xamarra duten lekuetan bizi gara.

    Bestetik, sexu-genero sistema dago. Generoak ez du zer ikustekorik zehazki proktologo eta ginekologoen aztergaiekin, baizik eta gizarte batean, Euskal Herrian adibidez, ginekologoak emakume bati esatearekin “hilekoak min ematea normala dela” eta ibuprofeno hartzea agintzeko, oinazetan negarrez egon arren. Eta ondoren, lanean emakume horri kargu hartu eta abarrekin.

    Beste adibide anitz badira adierazteko zertan datzan genero-sistema, sexuen arteko hierarkia, rol sistema eta horrelako kontuak. ?Badira adibide gordinago eta latzagoak, gure herrian aurki ditzakegunak.

    Eta hori guzia alde batera utzirik, beste kontu bat, txoil diferentea: teoria feministaren arabera, generoa abolitu/desegin beharrekoa da. Genero-sistema zanpakuntza da, esentzian.

    Beharbada, eztabaida egon daiteke, ea genero-sistemarik izan litekeen zanpakuntzarik gabe. Izan ere, gizon-emakumeen arteko desberdintasun biologiko ukaezinak egonda (ugaltzea, edoskitzea, indar fisikoa, eta zalantzazko beste batzuk), beti egonen dira gizon-emakumeen genero-rolak.

    Hala ere, hori beste kontu bat da, feminismoak eztabaida dezakeena, espero dut. Kontua da Itziar Zigak, EITBk, Emakundek, EHGAMek, Bilgune Feministak, Gehituk, Noticias taldeak, GARAk, El Paísek, Mediaprok eta bestek diotenaren kontra, EMAKUMEA homo sapiens espeziearen emea da. Nik hori ezin dut negoziatu.

  • Beñat Castorene 2021-09-29 15:39

    Undar, aitortu behar dut ados nizala, enea egitean ikusi ez nuen zure azken iruzkin luzearekin. Dena zentzuzkoa eta jada entzuna dirudit. Beharbada ezagutuko duzu Jean Claude Michea filosofo frantsesa Landesetan jubilatua dena. Uste dut zure iruzkina ez litzaiokeela batere arrotz.
    Konfiantxa eman diezaiokegu delako Naziometro horri? Ez ote du galdera maltzurki atontzen nahi duen erantzuna ardiesteko?

  • Amonamantangorri 2021-09-29 15:57

    Gorago idatzi duzuen batzuoi esan beharko dizuet aholku bat. Hobeki esanda, eskakizun bat. Edo, besterik gabe, jakinarazten dizuet horrela segituz gero ez dizuedala ezer irakurriko.

    Paragrafo bat, zer da? Nik euskal wikipediaren definizioa ekarri dut, ona iruditu zaidalako:

    “Idazketan testua ideia ezberdinetan antolatzeko erabiltzen den unitatea”.

    Ideia interesgarria. Zuen gaztari eman buelta batzuk.

  • Kaixo, Beñat. Ez dut ezagutzen Jean Claude Michea, baina internet arakatuko dut.

    Naziometroaren konfidantza mailari dagiokionean… Ezin jakin zehatz mehatz inkesta nola egin den jakin gabe, baina pista batzuk eman diezazkiguke jendeak nola pentsatzen eta baloratzen duen jakiteko, zeintzuk dituen interesak eta prioritateak. Noski, inkesta diseinatzerakoan TMLkoek suposizio batzuk egin dituzte jendeak garrantzizkotzak jotzen dituenen inguruan, edo behintzat agenda politikoak ohikotzat jotzen direnen inguruan galdegin dute, edo agian beraiei interesatzen zaizkienen inguruan. Interesatzen zaionak hemen begiratu dezake: https://telesforomonzonlab.eus/naziometroa-2020-11-neurketa/

    Dena dela, uste dut esparru zabal batera begirako politika lokala egiterako orduan inkesta horiek motz geratzen zaizkigula, militante bakoitzak bere esparruan interpretatu behar dituelako zeintzuk diren gabeziak eta zeintzuk bere hurkoek dituzten prioritate eta kezkak, hala nola zeintzuk diren beharrizanik objektiboenak eta helbururik egingarrienak. Etxeari teilak jartzen gabiltza eta ez dugu zutoinik jarri oraindik.

    Orain, goian aipaturiko ideiak zure egiten dituzularik, aipatu ez eta berebizikoa den dema batez gogoratu naiz, plazaratzea beharrezkoa dena: Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko harremana sustatzea. Gure pisu erlatiboak bultzaturik beti erortzen gara nolabaiteko “hegozentrismoan”, gure ideiak plazaratzerakoan ere sumatzen dena, Estatu espainiarraren (eta frantzesaren) marko hertsian pentsatzera behartuak izatearen ondorioa dena baita ere. Susmoa daukat Ipar Euskal Herrikoek hegoaldea gogoan izan ohi duzuela guk zuek baino areago, ea noizbait oreka batera heltzea lortzen dugun.

    Amonamantagorri, zure azken iruzkinarekin (ikusten ariko zarenez) zein azken-aurrekoarekin bat egiten dut. Espezie guztien artean gurea da sexu dismorfismo esanguratsua duenetako bat, ukaezina dena. Ez dut ulertzen nola mutazioak edo gaitzak diren egoera genetikoak erabiltzen diren binarismo horretatik aldentzen dena normala dela adierazteko. XXY, XYY, X0… pertsonak badirela ezin ukatu daiteke, baina mugako fenomenoetatik ezin daitezke ondorio orokorrik atera, horrek ez du sexuaren oinarrizko dikotomia ukatzen. Gizaki bakoitza berezia eta errepikaezina denaren teoria modernoan bakarrik ulertu daitekeen zientziaren gaizkiulertze hau urrunegi joan da, non adibide nahiko tuntunak jartzen hasi diren batzuk: badirela gizon BATZUK baino garaiagoak diren emakume BATZUK, beraz gizonek ez dutela zertan emakumeak baino garaiagoak izan. Oso ondo, baina zein da egia orokortua? Minoriak babestu behar direla zentzukoa eta zuzena da, baina mundua minoria horien eskeen neurrira moldatu behar dela onargaitza da. Euskal Herrian ez zaigu arrotza “gehien sufritu duenari gehiago eman behar zaionaren” eta besteok kexatu ezin gaitezkeenaren ideia. Azkenaldian gehiegi orokortzen ari da ideia hori eta ez da guztiz jasangarria.

  • Beñat Castorene 2021-09-29 18:14

    Interesgarria dena da deseinatzen duzula bide bat ez elektoralista ezta putchista ere. Baduzu artikulu baten gaia Zuzeuk bideratu artikulu sail honetan .
    “Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko harreman”ari dagokionez erran dezakegu beti danik katastrofe jarraia dela. Bistakoa da badela bi estatuen eragin krimenala baita eremuen eta sustut biztanlegoen disproportzioa ere ( 1 eta 20 ) Baina gainera problemetarik bat da egoera ez ulertzea edo ezin ulertzea. Adibidez dutan inpresio bat hau da: ez zirezte jabetzen lurralde legerik ez dela hemen, lapurdi,nafarroa behera eta xuberoa 1789 tik ez direla existitzen eta azkenetan garela. Egia da dena egiten dugula izkutatzeko. Behin lortzen baduzue ulertzen urrengo aldirako dena ahantzia duzue jada. Fenomeno horren mekanismoa ulertzea inportantea litzateke. Itxura guzien arabera zure mundu ikusmoldean behar duzue sinetsi euskaltasuna betierekoa dela Iparraldean. Maluruski ez da horrela ez hemen ezta hor ere.
    Animo

  • Anton, hori da gauza,sexua?generoa. Sexua errealitatea biologikoa da,natura. Gaizki deituriko generoa gizarte matxistak sexuei eslaitzen dizkioten esteretipo ta rol matxista aldakorrak. Aldakorrak denboran zehar,ta lekuaren arabera. Itua beti berbera izanik. Emakumeak bigarren mailako hiritarrak bezala izatea. Baina generoa ere txarra da gizonentzat,izateko modu erreala egozten digulako. Gauza da,generoa abolitu ordez,natura abolitu nahi dela. Ta hori ezinezkoa da. Emakume,gizon, neskato,mutil…sexuari dagokio. Maskulinitatea ta feminitatea generoari. Baina boterea dutenek, elkarte feminista batzuek,LGTBI elkarte boteretsuenek,biak nahasten dituzte gauza berbera balitz bezala,edo aukeragarriak balira bezala. Horregatik gero ta lesbiana ta gay gehiago beraien LGB elkarteak sortzen ari dituzte,beste hizkiek ez direlako orientazio sexualak,ta matxismoa, homofobia ta homosexualen konbertsio terapiak bultzatzen dituztelako. Generoa ere ez da aukeratzen,gizarteak eslaitzen duelako,baina eslaipen hori ez du inork betetzen, irreala da,baina eragina du guztion bizitzetan.
    Naberan,denbora enan behar da,bai baina generoa indartzen dute sexuaren gainetik jarriz,bakoitzaren autoperzepzioak estereotipo ta rol matxista batzuekin identifikatzerakoan,horrek gizon bat emakume bihurtzen duela pentsatzea. Laburtua askoz gehiago ez luzatzeko.

  • Ta intersexualak gizon ta emakumeak dira ere, kondizio medikua dutenak,ta interesexualitate mota batzuk enakumeen kondizio medikuak dira,ta beste batzuk gizonenak. Ez bata ez bestea diren jakin ezin direnak,biztanleriaren %0,02 dira. Baina hori beste gaia da ta ez du zerikusirik. Ta Undarrek oso ondo azaldu duenaren adibidea. Munduko emakume lasterrena,munduko gizon gehienak baino arinago korrika egiten du,baina munduan 15 mila ar daude 14 urtetik gorakoak,emakume horren marka hausteko gai. Hau da,gizonekin lehiatuz gero,ez zen profesionala izatera iritsiko,baina profesiona izateko maila ez duten gizon mordok,emakumeen kategorian lehiatuz gero,lehenak geratuko ziren. AEBtan gertatzen da. Cece Telfer mutikoa da,gizonekin lehiatzen zenean bere postua estatu mailan 200tik gora zegoen,emakume sentitzen zela erran ta emakumeekin lehiatzen da orain. Lehena geratzen da,ta horri esker unibertsitateetarako beka lortu du emakume bati kenduz,sariak irabazi ditu, dirua… Beraz orain gizon baten marka emakume baten markatzat jotzen da. Gero ta kirol gehiagoetan gertatzen ari da. Hubbar gizon zuri aberatsak, halterofilian ,nahiz ta 44 urte izan ta kirol horretan parte hartzen dutenen adina Olimpiar jokoetan 30 urte baino gutxiago izan. Berarentzat izan zen postua emakume bati kenduz. Azkenean barrabiletan lesionatu zen ta ez zuen parte hartu. Gizon heldu bezala erdipurdiko kirolaria zen, emakume bezala txapelketak irabazi ditu,ta hori aldaketa kirol horretarako “zaharra” zenean egin zuenean. Ba batzuentzat oprimituena bera da. Emakume izateagatik,aterki esanahia den trans izateagatik,ta gainera LESBIANA izateagatik. Hau da,gizon zuri hetero aberatsak, opresio hirukoitza jasango balu bezala saltzen dute. Ta bera lesbiana bada, orientazio sexualak zuzenean ez dira existitzen. Aukera dira,ta esaten ari dira homosexualek nahi dutelako homofobia pairatzen dutela,nahikoa lukete beraien burua mutiltzat duen batekin egon,sexuaz disfrutatzeko. Ta kaltetuenak, emakumeak, umeak…

  • UBDARREKIN.ados, Euskal herritarrok GEURE baithatik beharko dugu eraiki euskera, Euskal kultura, eta pentsaerakin batera saré político.sozialak.prestatzeko.

    Askoikisi dugu.PATRIAKATUAREN ERRESUMAK zer eraki eta suntsitu duen bost Mila urtetan zehar.
    EMAKUMEZKOEn ekarpenik gabe beste bost Mila urtez jarrai dezakegu hamaika mila urtetan zehar.
    Emakumeek.hasi berri dirá beren mundu ikuskera.propioa lantzen.
    Horren alde lerratu beharra dskusat
    Gizateria OSOARI erremedioa bilatu nahian

  • “beste bost Mila urtez
    Hamaika mila gerlatan”

    Barka

  • Amonamantangorri 2021-09-30 02:51

    (Hubbard) “Azkenean barrabiletan lesionatu zen ta ez zuen parte hartu”.

    Ez, Suagaar. Laurel Hubbard Tokioko Joko Olinpikoetara joan zen, ongi diozun bezala postu hori emakume bati kendu baitzioten berari emateko. Tokion, izugarri saio txarra egin eta azkena gelditu zen.
    https://m.youtube.com/watch?v=dJ3swrmpYo0

  • Ez dut uste, Beñat, nik izkribatu dezakedan ezerk berebiziko garrantzia izan dezakeenik. Gainera, anonimotasunetik idatzitako artikuluak ez dira onartuak izango ZuZeuko horrelako artikulu multzo batean. Baina egitan sinesten dut egungo abagunean bokazio publikoa daukaten iniziatiba pribatuak bultzatu behar direla euskal komunitatearen etekinerako.

    Badira euskal esparru naturalak, baina borroka zail bat pairatzen den lekuetan berezko esparruak beharrezkoak dira, esaterako, tabernak edo bizitza soziokulturala dinamizatzeko lokalak, estriktuki euskaldunak izango diren esparruak, baztertzaile deituak izateko beldurrik gabe. Gotorlekuak. Defentsarako eremuak.

    Iruzkintzen ari garen artikuluak, ordea, guk daukagun ideiatik aldentzen da. Agian biok izan gaitezke aurrerakoiak eta euskaldun, baina bi faktore hauek hierarkizatzeko orduan artikulua idazten duenarentzat beldur naiz euskaltasuna bigarren mailakoa ez ote den eta “aurrerapen sozialaren” izenean euskaltasuna sakrifikatzeko zalantzarik izango ez ote duen, ildo horretako komentarioak entzunak baititut jadanik. Gauza ezbereinak dira euskal errepublika bat edo errepublika bat non euskalduna bizi diren. Egigun hausnarketa…

    Hemendik aste batzuetara begira saiatuko naiz zuk aipatzen duzun bide ez elektoralista eta ez putschistaren inguruko lerro batzuk idazten. Agian norbaitentzako inspirazio izan daitezke orain plaza berreskuratzeko aukera ortzimugan agertzen zaigularik.

    Ondo izan!

  • Benat Castorene 2021-10-04 18:53

    Undar, oraindik ere ados naiz diozunarekin. Lerro horiek goaitatzen ditut ezinegonarekin.
    Eginen nituzke hiru ohar:
    Zure iniziatiba pribatu horietariko batzuetan bederen lana sartuko nuke, kondizio gizatiarretan pentsaturiko bizimodu ekonomikoa. Bestenaz ez dugu egiazko euskal komunitaterik osatuko.
    Ekimen horiek zentzu batean bazterzaileak izanen dira nahitaez eta horretarako kondenatuak, baina lan bat izanen litzateke, aditu nahi dutenei, esplikatzea zergatik ez den beste biderik euskal komunitate bat atxiki nahi badugu herri menperatu batean.
    Gainera zorrotz izan behar ginuke guri dagokionez eta harreman onuragarriak segitzea arroztea onartzen duen ingurumenarekin.
    Ideia hau sor baledi amazoniako jivaro indianoen buruan kontzientzia on guziek errazkiago onartuko lukete seguraz ere.
    Azkenik segur naiz badirela jada munduan gaindi mota honetako erresistentzia esperientziak baita saio batzu EHan ere. Gure egoera ez da salbuespen bat.
    Ondo izan zu ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude