[Azalak] EH Bildu eta Sorturen adierazpena egunkarien azaletan

[Azalak] EH Bildu eta Sorturen adierazpena gaurko egunkarietan –

[Azalak] EH Bildu eta Sorturen adierazpena gaurko egunkarietanAieteko Adierazpenaren 10. urteurrenean EH Bildu eta Sortuk egindako adierazpenaren biharamuneko egunkarien lerroburuak, azalak eta erreakzio sorta zabalaren ale batzuk dakarkizugu hemen. Agerraldi bateratua eman zuten Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak. Iragarria zen «adierazpen solemnea» egingo zutela.

Euskal Herriko azalak:

BERRIA (Enekoitz Esnaola): “Etorkizunera begirakoa ere bai”

NAIZ (Editoriala): “Una declaración que tiene un gran valor en sí misma”

DIARIO VASCO (Alberto Surio): “Un paso necesario”

ABC (Editoriala): “El falso perdón de un terrorista”

PÚBLICO (Jule Goikoetxea): “El pasado es imprevisible”

Erantzunak

.

+ eta gehiago…

BERRIA:

EiTB:

ARGIA:

DEIA:

DIARIO VASCO:

EL DIARIO.es:

LA VANGUARDIA:

RTVE:

EL MUNDO:

EL PAÍS:

THE GUARDIAN:

.

BIDEOAK

[Azalak] EH Bildu eta Sorturen adierazpena gaurko egunkarietan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

28 pentsamendu “[Azalak] EH Bildu eta Sorturen adierazpena egunkarien azaletan”-ri buruz

  • Ez zuen gertatu behar!
    Frankismoak ez zuen gertatu behar. Hura ekarri zuen 1936ko jeneralen matxinadak eta ondoko gerrak ere ez. Bigarren Mundu Gerrak ere ez. Lehen Mundu Gerrak ere ez. XIX. mendeko karlistadak ere ez. Frantziako Iraultzak ere ez; zuek badakizue zenbat hildako eragin zituen!, Espainiarrek Independentzia gerra deitzen dutenak ere ez, alferrikako heriotza ugari ekarri baitzuten, ekarri zutenez!
    Ergelkeria handi bat da gertakari historiko batek ez zuela gertatu behar esatea. Egongo ziren arrazoiak halaxe gertatzeko.
    Deklarazio hau desastre bat da.
    Hurrengo kondena eta barka-eskea etorriko da. Xantaia xantaiari.
    Hurrengo autodeterminazio eskubidea egikaritzeko eskatzea ETAren aroa ez gainditzea izango da.
    Nork behartuko du Espainiako estatua bere krimenak aitortzera?, Felipe Gonzalez GALena argitzera…; Eusko Jaurlaritzak noiz onartuko ditu jendaurrean ertzainek eragindako tratu txarrak eta torturak?…

  • Lotsatzeko modukoa. Honek ez dauka etenik. Ezker abertzaleak hartu duen Euskadiko ezkertasun bide honek, bere garaian euskal proiektuan sinestu izan genuen danak lotsarazten gaitu

  • Honek denak ustel usaia dario. Bere garaian Batasuna Aralarri oladartu zitzaion modu zipotzean eta ankerrean, putreak zirela eta salatuz.
    Geroztik nolako bidea egin duten Batasunak eta Sortuk sines ezinezkoa da. Txantai guziak, bat bestearen ondoren irentsiz, hain modu naturalean non sines liteke gustuz eta atseginez onartzen dituztela.
    Eta Sorturen aukera bakarraren aurrean gaudela ikusiz, noizko bide berri bat? Euskal Estatu beregain eta euskaldun baten atzetik jarriko gaituena?

  • Ustelkeria hau garbituko duen putre saldorik ezta munduko guziak bilduta ere!

  • likuideixon zenter 2021-10-19 17:03

    Larunbatean Baionan egin zen ekitaldian egon zan lagun baten laguna. Ez ei zuen han euskararik entzun! Currinek ez zuen egingo, noski, baina antolatzaileek ere ez?
    Hori da larriena
    Ezker independentistaren joera esanguratsua. Akabo

  • Perspektiba historiko apur batekin ondorioztatu beharko dugu ETA VI-LCRren garaipena erabatekoa izan dela Ezker Abertzalearen munduan eta V.ekoen derrota ere guztizkoa. Euskal estatu independiente baten ametsa epe baterako ( optimismoari leiho bat ireki) bukatu da. Orain tokatzen da “estatuko beste herriekin” faxismoari frente egitea eta ongizate estatua bermatzea. Gure arteko espainolisten betiko helburu politikoak azken hauek. Eta beste eremutik GKSkoek Ezker Abertzaleari leporatzen ez direla aski antikapitalistak, ez direla komunistak.
    Normala da jende asko amorratuta egotea. Ez dakit egoera hau penagarria edo barregarria den….

  • Oso egoera nahasgarria bizi dugu.
    Ezker abertzalearen Podemizazio azkarra batetik, Espainian integratzera garamatzana urratsez urrats (Iparraldeko euskaldunak hor konpon).
    Bestetik, itxaropenerako mugimendu bat izan zitekeena, GKSrena, gero eta indartsuago eta gogaikarriago: (oso) gazte gehienbat burgeskume euskaldun talde bat, iraultza komunista mundiala arazo guztien konponbide bakar gisa aldarrikatzen eta euskaldunei burgesak deitzen. Bide batez, argitu beharko lukete ea euren gurasotxo euskaldun-burgesen ondasunak kolektibizatuko dituzten.
    Españolek eta frantsesek zenbat barre gure kontura.

  • ETAren jarduna meritu handikoa izan da, baina gure gizartea oso españolizatuta dago. Aieteko adierazpena horren berifikazioa baino ez da izan. Españolez betetako EHan borroka hori desubikatuta zegoen.Podemizazioa ere lojikoa da: euskara haim ahulduta dagoenez Francoren komodina atera behar dugu. Nola frankismoan jazarria izan zen orain instituzioek babestu behar dute. Español ezkertiarren babesa behar dute euskal politikariek.

  • Aurretik ere Urkulluk ez zuen horren beharrik egin duena egiteko, baina ezker abertzalearen asteleheneko adierazpenak eta astearteko alderdi barruko adierazpenaren filtrazioak segur aski hauspoa eman diote beste urte batzuetan ezker abertzaleari kondena exijitzen jarraitzeko, PP, Vox eta PSOE aski ez balira bezala. ETAren desagertzetik hamar urtera, jarraitzen du izaten Urkullu eta gogaideen xede politiko nagusia ezker abertzaleak ETAren historia kondenatzea. Ederki salatzen ditu jokabide horrek!
    Biktimek eta presoek ez lukete politikaren gurpila gerarazi behar.
    Espainiako estatuak bi urte aski izan zituen frankismoko krimenak eta kriminalak amnistiatzeko. Eta kito. Adiskidetze nazionalaren izenean, ahaztu frankismoa.
    Hemen, berriz, politikoki bahiturik, ez aurrera ez atzera, autonomismo maskalean geldi-geldi, eta aitzakia moduan, ETAren iragana bakarrik; beti tinko eta indartsu jarraitzen duen estatuaren biolentzia legitimatuz, bedeinkatuz, azken finean. Katalunian ari da orain tinko eta gogorrago estatuaren biolentzia, togaz mozorroturik, isun ordainezinak ezarriz, errepresaliatuak ugarituz…biolentzia estatala irmo atxikiz.
    Hemen, aldiz, Urkullu eta lagunak politika lehenetsi beharrean, diskurtso erlijiosora igaro dira; gerraurrean errepublikanoek salatzen zuten Euskadi Vaticanista eraiki nahian edo; Vatikanoaren laguntzarik gabe, jakina, hark beti Espainiako estatua lehenetsi izan baitu.
    Euskaldunok, euskal herritarrok ez dugu merezi politikoki oinak eta eskuak loturik izatea, beti leku berean, politikariek ez dutelako euskal politika egin nahi.

  • Mikel Haranburu 2021-10-26 14:11

    PPk ez zuen ETAk bere jardunari atzen ematerik nahi, eta PNVk ez du egungo ezker abertzaleak biolentzia errefusatzea eta bide politikoan bera aurreratu dezan utzi nahi… Espainian boto asko ateratzen zuten biolentziaren aurkako (kar, kar) borrokari esker, eta Euzkadin PNVk boto asko ateratzen du biolentziaren hondakinei esker…
    Urkulluk nahiago du Espainiaren lagun eta are adiskide izan, penintsulako periferiako lagunekin bat egin beharrean, horregatik bere burua eskaini zuen, bitartekari eta beste biren tartean kokatzen den laguntzaile gisa, Katalunyako gatazka lehertu zenean zentralismoaren aldebakartasunaren aurrean.
    Horrela agertu dira egunotan haserre, oso haserre, Otegik eta Rodriguezek adierazpen erabakiorrak egindakoan.

  • Ados Mikel Haranbururekin. Aitzitik uste dut Patxik ez duela ulertu Urriak 18ko adierazpena.

    Nik uste dut ETAk eragin zituen biktimen minaren errekonozimendu humano benetako baten baitan ulertu behar dela adierazpenaren alde mamitsuetako bat.

    “Gure egiten dugu haien mina eta sentimendu zintzo horretatik baieztatzen dugu hura ez zela inoiz gertatu behar,inork ezin du gogoko ukan hura guztia gertatu izana…” era prozesual batean ulertua bai atzera begira baita aurrera begira ere.

    “Aietera lehenago iristea lortu behar genuen”

    Hau da, ezker abertzalearen pausu berri bat dela uste dut minen sendatze aldera eta Euskal Herriaren askatasun , burujabetza eta autokonstituzio politikoaren prozesu zibil eta demokratikoaren are gehiago sustatze asmoz.

    Txalogarria .

  • Alderdi politikoetako zuzendaritzek erabaki politikoak hartzen dituzte. Ez dira instantzia moralak. Hedabideetan izandako oihartzunaren arabera, PSEk bakarrik egin dio harrera on!

  • Zure argumentuaren arabera Alderdi politikoak ez badira instantzia moralak ez dago instantzia ezta norbanako moralik euskal jendartean ezta ezein jendartean inon.

  • Kondo Campos es “Ez zen inoiz gertatu behar” adierazpenaren inguruan hausnarketa tetu bikaina.

    Ordutik 78ra arte gobernatu zuen diktadura militar frankista basatiak erruki edo zentzuzko zantzurik ez zuen inoiz gertatu behar.

    Herritarrek bozetan onartutako Errepublika zapuztu zuen 36ko kolpe militar faxistak ez luke inoiz gertatu behar; maltzurren altxamendu odoltsu hark eta lapurtutako ondasunei egin zizkieten arpilatzeak ez lukete inoiz gertatu behar hamar mila hildako; ordutik 78ra arte gobernatu zuen diktadura militar frankista basatiak erruki edo zentzuzko zantzurik ez zuen inoiz gertatu behar; Eliza Katolikoaren laguntza estatu-kolpeari eta erregimen militarraren eta bertatik sorturiko baldakin baten azpian egin zuen santutzea ez zen inoiz gertatu behar; munduan zehar ehunka mila espainiar, euskaldun, katalan, galiziarren erbestea ez zen inoiz gertatu behar; mende erdi baino gehiagoko errepresioan estatuko estolden arduradunen desagerpenak eta hilketak ez ziren inoiz gertatu behar; tortura bere adierazpen odoltsu guztietan ez zen inoiz gertatu behar; Estatuak krimenak babesten eta bere hiltzaileak omentzen jarraitzen duen zigorgabetasuna ez luke inoiz gertatu behar; justiziaren ustelkeria goragaleraino ez zen inoiz gertatu behar; kaudilloak inposatutako monarkia eta bere kiratsak jada txunditzen ez dituenak ez zuen inoiz gertatu behar; “Espainia” ez zen inoiz ekoiztu behar.

  • Barkatu baina errata batzuk gertatu dira aurreko mezuan.

    Koldo Campos da egilea, ez Kondo Campos .

    Eta egindako itzupenean bada beste errata nabarmena.

    -“Espainia” ez zen inoin gertatu behar – beharko luke, -“Espainia” ez zen inoiz ekoiztu behar” beharrean.

  • ETAren bahiketak-hilketak gertatzen zirenean, ezker abertzalearen zuzendaritzak deitoratzen zituen; baina, esaten zuen Espainiako gobernuak eta erakunde armatuak negoziatu behar zutela euskal gatazka duinki amaitzeko, eta bera bitartekari gisa eskaintzen zen gatazka politiko-militarra bide politiko soiletik bideratzeko. Xehetasunetan, eta aldi historikoetan sartu gabe, handizka hitz eginda.

    Espainiako gobernuak beti, eta Ajuriaeneako itunetik aurrera gutxienez, botere autonomikoek ere –bereziki EAJk– zioten ezin zela negoziatu ETArekin; hori demokraziari xantaia egitea zela, eta hori baino lehen, abertzaletasuna errekara botatzeko prest zeudela, espainiar erako demokrazia aldezte aldera.

    Alde biek zekiten ez negoziatzeak atentatu gehiago ekarriko zituela; sufrimendua areagotu egingo zela –alde bietan noski; GAL, torturak, errepresio polizial itzela; eta bahiketak, hilketak eta abar…–, eta, halere, alde biek onartzen zuten zama “moral-gizatiar” hori; bereziki Espainiako gobernuarentzat zama horrek alde on ikaragarri bat zuen: Espainiaren batasuna finkatzeko eta zurkaizteko ETA oso lagungarri zelako ustea –hala zen gainera, beranduenez, 1999ko su-eten hausturarik aurrera–.

    Bai alde batean eta bai bestean, erabakiak hartzen zituztenek seguru bazituztela kezka moralak, kontzientzian, batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, baina erabakiak politikari gisa hartzen zituzten, eta koiuntura politikoari zegokiona erabakitzen zuten, ondo edo gaizki, bai etakideek eta ezker abertzaleak eta halaber alderdi politiko espainolek (autonomikoek barne) eta Espainiako agintari militar-polizialek.

    Orain, ETA desegitetik hamar urtera, nire ustean, bai batzuek eta bai besteek politika egin behar dute eta ez errebisionismo morala. Bestalde, jakina, oso ondo iruditzen zait biktimak eta biktimagileak elkartzea eta kontzientzian zor-kitatzeak eta abar egitea edo egiten saiatzea. Plano ezberdinak dira.

  • Birziklatu zaitez, kolega.

  • Mikel Haranburu 2021-10-27 13:22

    Bai PPk (nagusiki, Espainian) eta bai PNVk, “biolentziarekin ez da politika egiterik” edo eta “biolentziaz lortzen den onura politikorik gaitzesgarri da” (Patxi Zabaletak) leloak zerabilzkiten. Hau da, ez liteke onura politikorik lor biolentziatik (edo bestela esanda, “armarik gabe dena da posible, armekin, ezer ez”). Hala ere, badirudi biolentziak ekarritako ondorioetatik, haien artean biktimak, sufrimendua, horietatik bai, horietatik bai lor daitekeela onurarik…
    Kontua da ezin dela biolentzia jarduna politikaren mailara igoarazi; baina, orduan, biolentziaren ondorioak eta emaitzak ere ezin dirateke igoarazi kategoria horretara. ETAko jendeak damua eta minaren partekatzea eta nahi den guztia egiten has daiteke; areago, argitu gabe diren hilketak argitzen laguntzen has liteke, baina hori guztia, nolatan igoaraziko luke inork, genuke inork, kategoria politikora?
    Biolentziaren eragina pairatu dutenek, maila pertsonalean bizi dute, baina eta ETAri ukatzen zitzaion izaera politikoa, edo jardueraren izaera politikoa, haiei ukatzea besterik ezin da egin. Biktimen sofrikarioa ez da maila politikokoa, ezin daiteke izan.
    Uste dut horixe dela Patxik eman duen azken paragrafoan ageri dena, eta ados nago guztiz.
    Garai batean uste izan nuen biolentzia gaitzesten zuten guztiek botoa abertzale independentistei eman beharko zioketela, hain zuzen ere, alde politikoa indartzen bagenuen biolentziaren aldea gutxiagotuz joan zitekeelakoan. 1992an, garai haietan, negoziazioaren aldeko manifestazioak eta beste egin zirenean, politikan urratsak egin izan bagenitu, biolentziaren erabilpena murriztua suerta zitekeen, baina, aitzitik, aitzaki ederra zuten batzuk, biolentziarena, aurrerako urratsik ez egiteko. Orain aitzakiarik behintzat ez dute… ordezko zerbait bilatzen ari dira, ordea…

  • Estimatua Mikel.
    Arrazoi guztia dute Egiari Zor fundaziokoek diotenean, ikuspegi etiko, politiko eta gizatiarretik onartezina dela herri honetako gehiengo politiko eta instituzionalaren hipokrisia. Etika aldetik gorago egoteko, estatuaren ordezkariei eskatu behar zaizkie kontuak lehenik; errazena da zuhaitz eroritik egurra egitea.

  • Eneritz: birziklatu zaitez eta jakin ezazu Espainiako Bigarren Errepublika ez zela errejimen demokratikoa, ez zela inolako bozetatik atera eta botoemaileek ez ziotela zilegitasunik eman erreferendum batean, eta halaber jakin ezazu euskaldun gehienen nahia (Lizarrako Estatutua) ez zuela onartu.
    Bestalde Espainiako ezkertiarrek ( baita “euskal” sailekoek ere) ahaztu nahi dituzte,Errepublika horrek egindako sarraskiak, euskaren kontrako erasoak, CNT eta Alderdi Komunista, trotskistak… errejimen horren kontra egon zirela. Ikuspuntu etiko batetik hori defendatzen duenak …

  • Ba nik ikusten dudana da Aieteko Adierazpen horrekin abertzale militante askorengan mina sortu duela…..

  • Kemenak huts-eta nekez bainoa,
    zalantza dut zahartu naizelakoa…
    Udazkenak ahulagotzen dit hatsa,
    orbelak ozenagotzen oin- hotsa,
    aldapak larriagotzen bihotza…
    Lehenetan ez bezain hautsia natza.

  • Zientziak, lirikak eta surrealismoak errealitatea ulertzen eta aldatzen lagundu ahal digulakoan. Oso konplexua minaren kontua.Baita gezurra eta egiaren artekoa.

  • Egiari zor, Erramun, etengabeko birziklatze batean bizitzea ez da idei txarra, hain da aldakorra dena…horretan saiatzen gara, aizu…

  • Medikazioa ahaztu, Eneritz? Zaindu

  • Zaindu zaitez zu ere, medikazioarekin edo gabe.

  • Mikel Haranburu 2021-10-29 12:40

    Ez du ematen ez urliaren lirika eta ez sandiak medikazioa ahaztu duenetz jakitea argumentu sendoak direnik adierazpen ustez historikoaren garrantzia neurtzeko…
    Ustez historikoa, diot, zeren eta abertzale militante askorengan sortutako mina ere, une bateko sentipena da, eta hori ere historian galdu eginen baita…
    Nik nioenari jarraiki, bart Pere Aragones aditu nuen ETBn; Urkulluk egin agerpena, Katalunyako aferaren edo gatazkaren kariaz bere burua bitartekari postulatuz, alderagarri Aragonesek eman zuen erantzunaren ondoan: “Zer jarrera hartuko zenuke “Euzkadin” (gakotxo hauek nireak, noski) audeterminazioari buruzko erreferenduma planteatuko balitz”? Erritmoak-eta errespetatuko lituzkeela arrapostu Perek, baina dudarik gabe herri batek bere erabakia hartu nahi duenean, haren alde jarriko zela… Zerikusi gutxi Urkulluren jarrerarekin…
    Eta orain, nire ustea; bakarkako lana egin beharrean, Iberiar penintsulan aterabide politiko bat erdietsi nahi badugu, periferiako herrien edo komunitateen arteko lana ezinbestekoa izanen da. Zentralismoa da borrokatu beharra, hantxe kokatzen baita inperioaren amets kamustua, eta esango nuke hauteskunde aferetan ERE, epe ertain batean balegokeela aukera indar zentrifugatzaile halako bat eratzeko… non egitezko federalizazioa gauzatu litekeen…
    Ameskeria? Nahikunde okerra? Besteok esan.

  • Hainbeste surrealismo eta fake testuinguru biziatuan nahiko zaila hausnarketa zorrotzak eta azertatuak plazaratzearena.

    Tira… . Baino Mikel ,uste diat “militante abertzale” askoren kontu hori ere fake , giroa enbarratze eta Urkullu eta enparauen haserre_minetik gertuago dagoela errealitate gordinaren egi berdaderotik baino.

    Gure baitan dago indarra , noski, zentruifugatzaile eraikitzeile delakoak sortzeko . Euskal herria helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude