Paradigma independentistari eusteko beharra

Paradigma independentistari eusteko beharra – 

Azkeneko hilabeteetan arrotzak zaizkit aspalditik ezagutzen ditudan euskal politikari franko. Bat-batean Hego Euskal Herriko politikari guztiak Madrilera begira jarri direla ematen du, han gertatzen dena gure ardura nagusia izango bailitzan.

Hegoaldeko bi talde politiko nagusiak jokozelai berean ari dira norgehiagoka Espainiako Gobernuarekiko balizko elkarlanetik lor lezaketenaren sariaren lehian. Biak ala biak joko mediatikoan sartu dira, hiperliderazgo telematikoak bultzatuz, geldirik, sakabanatua, aspertua, etsitua, harrituta dagoen oinarri soziologikotik zeharo urrunduta, hain justu gure herri izaera errotik aldatzen ari den garaiotan. Enbata soziokultural, demografikoa, sanitario, politiko, ekonomiko honetan, Hegoaldeko euskal politikariek menpeko egoera onartu dute.

Maite ez dugun egoera aldatzeko, errealitatea objektiboki aztertzea ezinbestekoa bada ere, errealitatea hori eraldatzeko grina galtzen badugu, akabo. “Errealitatea onartzea” dugu esaldi gakoa, Ditxosozkozko esaldia ahoskatzen den unetik, lerro bat zeharkatzen da, atzera bueltarik ez duen mugarri bat, alegia. Gogo aldaketa handi bat gorpuzten baitu, xede aldaketa, paradigma iraulketa.

Paradigma independentistari eusteko beharraParadigmak ez dira doktrinak, tresnak baizik.. Gertaera konplexuak hobeto ulertzeko lanabesak eskaintzen dizkigun metodoa eta gure helburuak lortzeko jarraibide koherentea eman ahal digun mapa. Egun pairatzen ari garen egoera zail honetan, paradigma soberanista eta independentista baztertu da, zenbait premiak asetzeko traba izan daitekeelakoan. Ni berriz, kontrako iritzikoa naiz, paradigma burujabea eta independentistari eutsi izan bagenio, bestelako erantzun eraginkorragoak bideratzeko gai izango ginatekeela uste dut eta.

Gure tradizio juridikoari eta kulturalari uko egin diogu. Tradizio horrek gizaki askeak herri askean bizitzeko jaio garela dio. Horri heldu beharrean, osasun-krisi aurretik, eta krisi honekin askoz nabarmenago, gure politikariek politika postdemokratikoaren zenbait jokabide barneratu dituzte.

Dagoeneko, talde politikoek ez dute oinarri aktibo baten beharrik, kongresu telematikoak egin daitezke, bilera birtualak, militantzia birtuala. Zaparrada informatiboak, gaininformazioak, funtsezkoa den informazioa ezkutatzen du. Gehiago esango nuke, politikari profesionalek funtsezko informazioa ezkuta dezaketela uste dute, politikari profesionalak denetik dakitela sinetsita daude, politikari profesionalek gure izenean dena erabaki dezaketela deliberatu dute. Euskal politikariak ere herriarengandik urrundu dira.

Arestian nioen moduan, egun nagusitu den joera, lehendik zetorren. 2008ko krisia ondoren, Estatu espainiarra kinka larrian zebilen. Utopia neoliberalak sortutako krisiari bestelako krisi batzuk zitzaizkion. 78 erregimenak arazoak zituen. Erregimen hori aldatzeko sortu omen ziren talde espainiarrak berehala erregimenaren igeltsero bihurtu ziren. Soilik, Catalunyan eutsi zioten erronka horri, Europan egin den desobedientzia zibilaren ekintza jendetsuena eginez, hain zuzen ere.

Egun hartan, hain justu irudikatu zen Hego Euskal Herriko talde politiko abertzaleen jokabide berria. EAJk Unionismoari lagunduz ; EHBilduk atzeraka urrats bat eginez. Zintzoki elkartasuna kanpaina, ekimen eta ekintza ugari egin bagenituen ere, egiari zor, Catalunya bakarrik utzi genuen gehien behar gintuen unean. Estatu espainiarra krisi larrian zegoelarik, aldebakartasunari uko egin genion, ordea.

Paradigma independentistari eutsi behar diogu. Aldebakartasuna zein aldebikotasuna, bata zein bestea, ezinezkoak diren hauetan, paradigma burujabeak baino ezin gaitu atera inkoherentzia itogarritik. 78Ko erregimenaren igeltsero lanetan ez badugu ibili nahi, frantziar eta espainiarren Estatuen zilegitasuna ukatu behar dugu une orotan. Ukazio horrek ez du esan nahi elkartasunari muzin egiten diogunik, aitzitik, burujabetasunetik laguntza behar duten pertsona eta herriei laguntzeko prestutasuna eta ahalmena eduki nahi dugula baino. Ukazioak aske egiten gaitu, libre, bestelako eredu bat sortzen hasteko, “etapismo” kudeaezina eta birrintzailea ekiditeko.

Euskal demokrazia herritar askeok osatu behar dugu, Euskal errepublika egungo Euskal Herria osatzen dugun herritarrok eraiki behar dugu; eraikitzeari egin diezaiokegu, alternatiba gauzagarria, egingarria eta erakargarria baita. Ibilbide originala izango da, gure egoera berezia bezain berria delako.

Paradigma independentistari eusteko beharra

Donostiarra Pasaiaratua.

50 pentsamendu “Paradigma independentistari eusteko beharra”-ri buruz

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-02 17:14

    Oso interesgarria…

    Honi buruz,
    “…frantziar eta espainiarren Estatuen zilegitasuna ukatu behar dugu une orotan…”
    ziur al gaude aipatutako Estatuek kezka sentitzen dutela “Euskal demokrazia”, “Euskal errepublika” edo “Euskal Herria” kontzeptuekin? Haien zilegitasuna kolokan jartzen dela?
    Uste dut hori gehiago gertatuko litzatekela “Nafarroako Euskal Estatua” termino juridiko-politikoa (ez kontzeptua) erabiliz.
    Alegia, zein zilegitasunaren izenean jabetu dira Nafarroako Estatuaz eta zein zilegitasunarekin oinarritzen dira Nafarroako Independentziaren berrezartzea ukatzeko ?
    Zilegitasun borroka hontan (hau da benetako arazoa), defenditzen dugun kontzeptua edo sujeto juridiko-politikoa ezin da anekdotikoa edo inkonsistente izan…

  • … eta kolonizazio politikoaren ukazioari gure kulturaren eta hizkuntzaren nortasuna erantsi behar diogu: euskal pentsaera andere-zentrikoa, Zuzenbide Piriniarra (auzolana. komunala), heresia eta intsumisioa…

  • Nire ustez, legitimitatea ez digu ematen aspaldi desagertutako estatu bat sortu izanak (bide batez, estatu hark ezer gutxi egin zuen euskararen alde), baizik eta euskaldun izateak eta, halakotzat, oraindik existitzeak. Gure hizkuntza desagertzen den egunean nafar estatalistek beren estatua aldarrikatzen jarraituko dute?

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-02 23:38

    Gilen, Euskaldun izatea gure aldeko ezaugarri oso garrantzitsua da noski eta hori mantentzea zaindu behar dugu, bainan, ikusirik azken mendeko dinamika abertzalea (Sabino eta ondorengoak), ez dakit Estatuen zilegitasuna kolokan jarri daitekeenik (Patxiren ideia jarraituz).
    Terreno juridiko-politikoan “Euskaldunok” ez dugu inoiz lortu Estatuen zilegitasun hauek kolokan jartzen (“nazioarteko arazoa” sortu), eta militarki ere ez. Ezagutu ditugun aldaketa instituzionalak, alde edo kontra, Estatuen erregimen aldaketen testuinguruan garatu dira, bainan beti “barne arazo” moduan.
    Gauzak horrela, gure legitimitatea “alegiazkoa” geratzen da Estatuek daukaten aspaldiko legitimitateen aurrean.
    Gero ta zailago da ulertzea zergatik egiten dugun gure Estatu historikoaren abstrakzioa eta ondorioz zergatik egiten dugun zilegitasun ezberdinen arteko talkaren ekonomia…
    Bestalde ez naiz ados gauza batzuekin…
    Ezin dugu, guk, esan Nafarroa “aspalditik desagertutako” Estatua dela, 1830/1841 arte iraun duelarik…
    Eta “(Nafarroako Estatuak) ezer gutxi egin zuela euskararen alde” idaztea harrigarria da, noiz eta aurten betetzen direlarik 450 urte, Estatu enkargu moduan, gure hizkuntzaren monumentua den “Testamentu Berria” euskaratua eta argitaratua izan zenetik…
    Nafarroa izan da egitura estatala burujabe bakarra historian zehar euskararekin serioski preokupatu dena!
    Nafarroako Estatua, aspalditik euskararen alde, eta duela gutxi desmantelatua…
    Hori gogoratzea ezin da izan Euskaldunontzat kaltegarria…

  • Guztiz ados Oliberrekin.
    Nafar estatuari eta bere jarraikoratsunari uko egitea tresna politiko eta juridiko baliagarri bati uko egitea da. Izan ere, euskaldunak nafar erresumaren bitartez izan ginen historiako subjektu, eta honen oinordeko izateak legezkotasun historikoz blaitzen du gure aldarrikapena, dimentsio historiko hautemangarri bat ematen dio askapen borrokari eta are gehiago indartzen du gure salaketa ere, hau da, herri okupatu eta kolonizatu bat garela.
    Hemen sasilustratu asko dago euskaldunon nazio-askapen borroka bere txepelkeria ideologikoetarako baliatzen: euskal republique masonique ehundu nahi dutenak, euskal estatu sobietarra iraultzaz ezarri nahi duten burgeskumeak, euskal estatu eko-trans-feminista ezean ezer nahi ez duten iluminatuak… hitzontzikeria guzti horri gainezarri eta subjektu historiko zilegi bat izateak dakarren duintasunaz gorpuzten den ildo bakarra Nafar Estatuaren jarraikortasuna aldarrikatzen duena da.

  • Euskararen inguruan ardaztutako nazio bat izatea ez da ezaugarri oso garrantzitsua. Funtsezko ezaugarria da. Historian irauteko premia da independentziari zentzua ematen dion arrazoi bakarra.

    Nafar estatalisten hizkuntza praktikak ikusi besterik ez dago (eta abertzale askorenak, bide batez esanda, batik bat agintean daudenen %90enak), jakiteko ezin garela bidelagun izan. Ez behintzat euskarari erabateko lehentasuna ematen dioten arte.

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-03 19:16

    Barkatu Gilen… Da ulertzeko…
    “Nafar estatalistak” deitzen dituzu, demagun, “lehengo” Nafarroa independientearen goi mailako ordezkariak (monarkak, nobleak, elizgizonak…, “elitea” alegia) edo gehiago ari zara oraingo nolabaiteko tendentzia aipatzen?

  • Oliber, nagusiki nabarralderen orbitako idazle romanzadoak eta espainolzaleak neuzkan buruan.

  • Benat Castorene 2021-05-03 23:53

    Bentaberri, Gilen eta Oliber barkatu elkarrizketan gomitarik gabe sartzeagatik, baina Jeanne d’albreten biografia ikusita, iduri du ez zela euskalzaletasunez ari eta Testamentu berria enkargatu zuela gehiago protestantismoaren sartzea errazteko euskararen laguntzeko baino. Nafarroaren euskararen aldeko beste froga bat eman beharko diogu Gileni.

  • Peru_Gabiriko 2021-05-04 01:22

    Albreteko Jeanne erreginak, euskararekin batera bere lur-eremuetako gaskoiera ere sustatzeko interes berezia erakutsi zuen, eta Orthez-eko museora hurbiltzen diren bisitariei harrotasun handiz adierazten diote hori.

    Gisa bera, badirudi apaiz gazte zuberotarrak atzerrira igortzen zituela Calvino-ren ikasbideetan hezi zitezen.

  • Peru_Gabiriko 2021-05-04 01:29

    Erlijio molde berri baten estakuruz, manoeuvre edo azpi-joko geo-politikoa??

    Ez litzateke hanbat harritzeko, beste lurralde askotan aro desberdinetan hala jokatu izan baita.

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-04 08:11

    Frogak ??
    Etxepare, Leizarraga, Oihenarte, Axular, “Prusiako” erregearen alde idazten zuten ala?
    Hau zorigaitza…
    Nafarroak frogatu behar du “zerbait” (“zerbait” hiri ez da inoiz nahiko izango) egin duela euskararen alde…

  • Jose Maria Jimeno Jurioren “Navarra. Historia del euskera” irakurtzea gomendatzen dizuet. Bertan azaltzen du, ondo dokumentatuta, nola Nafarroako erresumaren existentzia funtsezkoa den euskararen irautea ulertzeko, galga tinkoa izan baitzen zenbait mendetan. Erreinuak kontu handia zuen herrietara bidaltzen zituen administrariak euskaldunak izatearekin. XVI. mendeko konkistaren ondoren, gauzak aldatzen hasi ziren, nahiz eta herroetako jendeak behin eta berriz eskatu administrari euskaldunak bidaltzea, erreinuko hizkuntza beti hura izan baitzen.

  • Leiçarragaren euscara da Naffarroaco Resumac apportatu deraucun thesauroric preciatuena. Euscaratic naffarrera, haur da, naffar hizcunça nationala creatzen collaboratzea Leiçarraga eta laur lanquideec obratua.
    Back to Leiçarraga: naffarrera idatzizco euscararic hoberena.

  • Oliber: Bernat Etxeparek euskaraz idatzi zuen, baina ez Nafarroako errege/ erreginaren babespean. Gainera badirudi Fernando Katoliko/Falsarioaren aldekoa izan zela. Nafarroako erregeen preso izan zela.
    Axularrek bere lan literarioa Lapurdin garatu zuen.
    Leizarragarena aukera galdu bat izan zen: Nafarroako erresuma kalbinista batean euskal herriak batzeko.
    Gaztelako erregeak ere onartu behar izan zuen Ojakastron epaiketetan euskeraz aritzeko eskubidea. Gaztelako erresuma euskalduntzat hartu behar dugu?
    Ez da erraza dena dela indepentzia defendatzea gaur egun EHan, eta independentziaren legitimitatea Nafarroako erresuman oinaritzea….ere ez.

  • Erramun, Ojakastroko alkatea atxilotua izan zen epaiketetan euskaraz egiten uzteagatik. Ondoren libre utzi behar izan zuten, alkatearen jokabidea ojakastroko foruan oinarrituta zegoelako.
    Garai berean Nafarroako herrietan ez zegoen inolako arazorik administrazioarekin euskaraz aritzeko (lastima, ez daukat Jimeno Jurioren liburua eskuartean). Uste dut bi erreinuen euskararekiko jarrera ezin dela alderatu.
    Nafarroako erreinuaren euskalduntasuna gaurko euskaltzaletasunaren parametroetatik neurtzea ez da bidezkoa; garaiko nazioarteko testuinguruan kokatu beharra dago.
    Eta sutsuki gomendatzen dizuet “Navarra. Historia del euskera” liburua. Bertan aztertzen diren garaiak, lekuak eta jarrerak bat baino gehiago harrituko dute.

  • Andoni, nik badauzkat eskura Jimeno Juriori hartutako apunte batzuk (idazketa nirea da):

    – Euskal hiztunek komunitate gisa inoiz pairatu duten lehen restrikzio ezaguna XI. mendean gertatu zen, Nafarroan. Jimeno Juriok dioenez, 1090ean Estella fundatu zen Lizarrako lurraldean, zeina hizkuntzaz “nafarra” baitzen, baina hiri berria atzerritar frankoez soil-soilik jendeztatu zuten; nafarrak, berriz, ezin ziren bertako bizilagun izan. Testuetan agertzen den “navarro” terminoak konnotazio linguistikoa omen du, eta, hortaz, hura euskal hiztunen kontrako debeku bat izan zen.

    – Garesko foruan (1122) eta Iruñeko San Zerningo Burgukoan (1129) ere aurkitzen dira nafarrei (euskaldunei) bertan sartzea debekatzen zieteneko aipuak.

    – XII. mendean ere datatu daitekeen beste dokumentu batean, Azkoiengo bizilagunek errefusatu zuten Nafarroatik etorritako jende bilauen kapare-auzotasuna (“vecincad hidalga”). Idazleak dioenez, Azkoienek herri arroztzat zuen Nafarroa. Gauza bera Tuteran, nongo kontzejuak izendatu baitzituen “Nafarroara joan ziren gizon batzuk”.

  • Hona jatorrizko aipuak:

    Hacia el año 1130, el monje autor de la Guía del Peregrino, del Códice Calixtino, denomina Bascli los habitantes del Tellus Basclorum, sito en la vertiente norte de los Pirineos, y nauarri sus vecinos de la vertiente sur.

    “Nauarri et Bascli unius similitudinis et qualitatis in cibis scilicet et uestibus et lingua habentur”, si bien los “Bascli” son de piel más blanca. Los primeros son gente pérfida, hablan una lengua absolutamente bárbara, según puede comprobarse por una serie de palabras aportadas por el peregrino como ejemplo de disimilitud con el latín. Ambos, “bascli” y “nauarri”, comparten una misma lengua “bárbara”. Es decir, los “navarros” mencionados en el Calixtino son euskaldunes o vascohablantes. Ni geográfica ni culturalmente tienen nada que ver con los pobladores de la “Navarra” del Príncipe Carlos de Viana, ni con el reino de Pamplona, al que acababan de ser incorporadas las tierras tudelanas del valle del Ebro.

    El mismo contenido lingüístico tiene el apelativo en el Fuero General y en otras fuentes de los siglos XI al XIII. Así parece ser en los fueros de Estella (1090), Puente la Reina y Burgo de San Cernin de Pamplona, que prohíben la entrada en sus burgos a navarros, fueran clérigos o infanzones. “En los textos de aforamiento de villazgos del Bajo medievo, el término navarro posee una connotación lingüística”. “La interdicción de poblar las villas muradas recae en realidad sobre las gentes de habla vasca, los navarros, cuya presencia podía retraer a los emigrantes de Francia” [hau da, bascli-ak, Iparraldeko euskaldunak].

    […]

    Según documento fechable en el siglo XII, los vecinos de Peralta rechazaron la vecindad hidalga de gente villana venida de Navarra, haciendo notar dicho autor que “el concejo de Peralta consideraba a Navarra como un país existente (¿por “diferente”?) y extraño”. Lo mismo en Tudela, cuyo concejo nombró a unos “homes que fueron a Navarra” (1237). Si el topónimo Navarra no incluía en estos casos a las poblaciones romanzadas de la Ribera, ni designaba al Reino de Pamplona, como parece obvio, es lógico pensar que ciertos textos identifican a Navarra con ‘Tierra de habla vasca’ (en el reino de Pamplona) o, lo que es lo mismo pero dicho en navarro, con ‘Euskal-herria’.

    Jimeno Jurío, José María: “La voz euskera: ¿invento moderno? Fontes Linguae Vasconum, 72. zk. (1996), 321-332 or.

  • Gilen Mejuto 2021-05-04 12:33

    Mesedez, ezabatu “[hau da, bascli-ak, Iparraldeko euskaldunak]” hori. Erakarri nahi ziren Frantziako etorkinak frankoak izango ziren.

  • Jimeno Jurio ez zen ausartu Espainiako II Errepublikak euskarari egindako erasoak jasotzen.

  • Ez dezagun ahaztu jatorri guztietako erregeen interesak babesteko “zuzenbide piriniarra” bortxatu behar zutela. Iragana eta etorkizuna errepublikarrak dira.

  • Beñat Castorene 2021-05-05 17:20

    Ikasleek ( eta denok) zerbait jakin behar ginuke Nafarroaren gure herriaren parte inportantea datekeelako. Baina guziz gezurrak ekidinez, gezurrek lortu nahi dugun kontrarioa ekartzen dutelako. Adibidez testamentu berria euskararaztea euskararen alderako atxikimenduaren kontuan jartzea gehiegizko iduritzen zait. Ene ustez Jeanne d’Albretek ez zukeen axola handirik euskararentzat. Bi pasio izango zituzkeen botere politikoa eta protestantismoa, edo protantismoa eta botere politikoa.
    Ene ustez ez dugu Nafarroaren argudioa hein hortaraino erabili beharrik gure helburu politikoak legitimatzeko, gainera iragan hurbilean baditugu beste erreferentziak ere hori bezain inportanteak. Nafarroaren iragan bakarrarekin salbuespen aditu arraro batzu izan ezik ez dugu nehor konbentzituko. Inportanteena da oraiko gure nahikunde politikoa, euskararen alderako determinazio tematsua eta zentzu horretan Gilenen alde naiz gehiago. Herriaren eorkizuna lotua da euskararenarekin. Baina euskara ez da isolatu behar gelditzen zaigun funtsa etno-kulturaletik hari mamia emaiten diona– Badakit biziki zaila dela orai– bestenaz artifizialegia bilaka litzateke eta gazteek ikasiko dute plazerrik gabe eta laster abandonatuko kasik denetan ikusten den bezala batez ere hiri handietan.

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-05 19:44

    Bukatzeko, nik uste, garai modernoan, inprimategien denboran, Nafarroako Estatuan, nolabaiteko kontzientzia nazionalari buruz egiten dela hausnarketa, eta erabakitzen da (Erregina eta bere inguruko ordezkari euskaldunak), konzienteki, hizkuntz politika bat garatzea Euskararen inguruan…
    Horregatik ezinbesteko tresna hauek: Leizarragaren itzulpena, egutegia, haurrendako katezismoa…
    Leizarraga berak esaten dio Erreginari, euskara dela tresna (“moien”) eraginkorrena Jaunkoaren (= Erreginaren) hitza sartzeko eta indartzeko Euskal Herrian (= Euskaldun guztien artean = Nafarroa independientearen barruan eta Espainiak konkistatutako Euskaldunen artean), hau da “terrenoa” prestatu Nafarroako erresuma osoan (=EH osoan) “Satani” (Felipe II “Katolikoa”) gerla egiteko… Horretaz ari dira hitz egiten, ez aingeruetaz edo ifernuaz… (Urte batzu lehenago Nafarroa Marokorekin aliatu zen gerla hori prestatzeko).
    Hau ez al da politika “euskalduna”? Zalantzarik gabe ez da “espainiarra”, ez eta “frantsesa”…
    Protestantismoa, berriz, “bidea” da Nazioek Erromako zilegitasuna arbuiatzeko (Erromak bedeinkatu zuen Nafarroako konkista).
    Logika berdinarekin, garai berdintsuan,  borrokatzen ziren (Wilhelm van Oranje) Herbeheretan “Satan” berdinaren aurka…
    Wilhelmen anaia Joana III. ondoan zegoen Arroxelan…

    Eztabaida luzatzen ahal da, bainan Patxi Azparrenen ideiaren inguruan (zilegitasun arrotzak nola uko adibidez) esango nuke zerbait falta zaigula orain Eskozia edo Katalunia mailan jartzeko… Euskara garatu behar da zilegitasun estatala sortzen duen marko batean, azken honek edozein izena izanda ere. Eta ez litzateke kontrajarria izan behar Nafarroako Estatua (Polverelek esaten zuen “Nafarroako Errepublika”) aurrekari gisan aipatzea, Frantziako eta Espainiako zilegitasunak kolokan jarriz…

    Uste dut zilegitasun talka batzu ikusiko ditugula laister Europan…

  • Oliber,
    Guztiz çucen çaude.
    Leiçarragarenac ez ciren liburu casualac.
    Guztiz onsa pensaturico projectu bat baicic euscara’ naffar huzcunça nationalçat harturic.

  • Par l’ordonnance du 19 juillet 1561, elle autorise le calvinisme dans son royaume. Elle entame après la mort d’Antoine, en 1562 une série de mesures visant à implanter la Réforme en Béarn. Parmi elles, on compte la publication du catéchisme de Calvin en béarnais (1563), la fondation d’une académie protestante à Orthez (1566), la rédaction de nouvelles Ordonnances ecclésiastiques (1566, 1571), la traduction en basque du Nouveau Testament par Jean de Liçarrague (1571), et la traduction en béarnais du Psautier de Marot, par Arnaud de Salette (1568).

    Une farouche opposition catholique se manifeste qui aboutit à ce que leur culte soit interdit et le clergé expulsé (1570).
    Renée de France, duchesse de Ferrare, fille du roi Louis XII et elle-même convertie au protestantisme, critique dans sa correspondance le « fanatisme » religieux de la reine de Navarre qu’elle juge dangereux pour le pays. Elle l’accuse de mensonges, de prosélytisme et de répandre des rumeurs qui avivent la haine entre les protestants et les catholiques.

    Nire iritziz, euskarak ez du Nafarroako erresumarik behar, Nafarroako erresumak ez zuelako euskara maite izan. Euskaldunon ikuspegitik, beraz, ezinezkoa da legitimatzea adierazpide ofizial gisa erdarak erabili zituen egitura hori.

    Euskal estatua behar dugu, bai, baina abizenik gabe.

  • Gilen,
    EusKaldun guztioc ossotoro oker çaudete.
    Naffarroa eta naffarreraric gabe picutara çoazte, duda gabe, bethe bethean eta frenoric gabe.
    Gora Leiçarraga!
    Back to Leiçarraga ala hil!
    Ala hil eta desaguerturen çarete, erran nahi dut.

  • Benat Castorene 2021-05-06 16:42

    Oliber zure azken iruzkinaren lehen lerroak erraiten duzularik :
    “…erabakitzen da (Erregina eta bere inguruko ordezkari euskaldunak)konzienteki, hizkuntz politika bat garatzea Euskararen inguruan…,”
    beldur naiz hipotesi oso arriskutsuak diren. Ez duzu froga seriorik. Iduritzen zait erregearentzat testamentu berria zen instrumentu bat protestantimoa EHan sartzen laguntzeko, Biarnoan sartu zuen bezala. Euskal Nafarroan Biarnoan bezalako gerla zibila baten arrisku handia hartzen zuen. Euskal populuaren erresistentzia lortu du.
    Ezdakit zer “kontzientzia nazioanala”ri buruz ari zen baina euskal nafarroarenari buruz ez zaut iduritzen.
    Nabari da, bere erreinuaren parte handiena gaskoia zela, Frantzian pasatu zukeela denbora gehiena, ez zela euskalduna inolako zentzuan eta ororen gainetik protestanta amorratua zela.
    Nafarroako erreinuaren historia interesgarria dateke, asko da ikasteko on eta txar nahaste. Justifikaziorik behar baginu, gure borrokaren justifikazioaren parte bat izan liteke baina horretarako othoi ez diogu erranarazi behar aditu nahi ginukeen guzia..

  • Benat Castorene 2021-05-06 16:43

    erreginarentzat erran nahi nuen…

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-06 20:43

    Beraz Erregina, pertsona bezala, frantsesa zen… Zangozar baten alaba, bainan datu honek agian ez dauka garrantzitik ere… Frantsesa beraz…
    Bainan Agramont, Beltzuntze, Mehaine eta Leizarraga zer ziren…?
    Zer zuten buruan? Kezka bakarra zuten Jesusen bizitza explikatzea Oztibarreko haur txikiei…?
    Edo “birus” Nafarzalea gehiago zabaltzea Euskaldun GUZTIEN artean, agian Espainiaren aurkako matxinada sortzeko asmoz… Zergatik Espainiak exigitu zion Aita Sainduari Baionako elizbarrutiaren mugak modifikatzeko (1566)? Kalbinismoaren beldurrez edo Nafarroa independientearen beldurrez?
    Garai berean, esate baterako, Herbehereak matxinatu ziren Espainiaren aurka… Kalbinista hutsak ziren bakarrik? Ezin da esan “nolabaiteko” kontzientzia nazionala eratu zutela hizkuntz nazionalean itzulitako Bibliaren laguntzarekin, papista espainiarren aurka?

    Kostatzen zait pentsatzea Leizarragaren euskarazko itzulpen honen atzean ez zegoela inundik ere asmo politiko estatalik Nafarroa Euskaldunen babesgune/babesle bezala ezagutarazteko Euskaldun guztien artean…
    Nere ustez, garai hartan, itzulpenaren mezua horrela interpretatzen zen: Nafarroa da Euskaldunen estatua… Uste dut zilegia dela hori esatea…
    Teoria honen arabera Axular bera onartua izan zen Nafarroako erregearen eskutik Sarako apeza izateko…

    Ez dut ulertzen zertan kaltegarria den Nafarroako estatalitea (eta ez Erregina) baliatzea euskal abertzaleentzat…
    Eta justifikazioen eta hipotesi arriskutsuen problema, norekin?
    Nafarroa konkistatu dutenekin??

  • Benat Castorene 2021-05-06 21:29

    Frantsesak ziren ? Beste guziak ezdakit baina Jeanne d’Albret behintzat, bere CVa, erligioa eta egitateak oro ikusita oso probablea da.
    Nafarroaren estalitatea erabil dezakegu garaiaren araberan eta prudentziarekin.
    Dakidanez, alde batetik batzutan ez zituen euskaldun guziak beti biltzen ( Lapurtarrak denbora guti baizik) eta azkenean euskaldun baino gaskoi askoz gehiago. Ala makur niz?

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-06 22:27

    Bainan, prudentzia noren aurrean? Konkistazaileen aurrean???

    Nafarroako Estatuak ez zituen euskaldun guztiak beti biltzen…
    1200 ondoren egia da, eta 1512 ondoren are gehiago…
    Logika inplakablea… bainan besterik gabe onartu behar duguna?

    … dena den noiz izan dira legitimoki eta modu auto-organizatiboan Euskaldun guztiak bilduak historian zehar, Aturritik Ebrora eta itsasotik Bardeetara ??? Noiz? Nola?
    Atera gaitezen pixkat post-konkistako zazpi probintzien markotik…
    Estatu batetaz ari gara eta! Estatu bat nahi omen dugulako!

  • Benat Castorene 2021-05-06 23:02

    Prudentzia diot egiaren aurrean, araiz, ez eta iradokitzen duzun bezala konkistatzaileen aurrean.
    Pena dut hau zuri erran behar izateaz, baina konkistatzaileek ez dute axolarik Nafarroaren zazpi probintzien markotik haratagoaren zure estalitateaz.

  • Oliber Foix Agerre 2021-05-07 00:31

    Ez “penatu” eta ez “nere” estatalitatea…
    Galderak egiten ditut…
    Erantzunak bilatzen ditut… Ez dago beste asmorik… Gustora irakurri nuen Patxiren gogoeta eta zilegitasunen planteamendua…
    Noain, 500 urte… Zer gaurkotasun?
    Leizarraga, 450 urte… Zer gaurkotasun?
    Zertako aipatu? Zertako gogoratu?
    Zein da lotura Nafarroa eta Euskaldunen artean?
    Eta datorren urtean, pentsatzea Amaiurri buruz arituko garela…
    Egiaren izenean ez al da hobe dena ahanztea, hanka sartzea baino?
    Arraroa egiten zait horrela enfokatzera iristea… geldituko naiz beraz…

    Estatuen zilegitasuna arbuiatzeko modu hoberena zein da? Beste estatu bat planteatzea agian…
    Uste dut Nafarroa Euskal Estatua izan zela eta ez dut oraindik ulertzen zergatik ezin dela baliatu aurrekari hori euskal abertzale moduan…
    Nafarroa ez zela euskalduna edo euskaltzalea sinistea kostatzen zait, besterik gabe…

  • Benat Castorene 2021-05-07 06:17

    Oliber, ene hitz biziegiak ez ezaitzula sobera gaizki har. Funtsean euskaldun askok bezala zure desirak eta zilegitasun egarri gehiegizkoa partekatzen ditut.
    Eta “Egiaren izenean” ez eiki da dena ahantzi behar, aitzitik iraganean beti bilatu behar da gaurkoa ulertzeko.
    Nafarroa euskalduna zen eta euskalzalea zen? galdera sobera orokorra iduritzen zait bai edo ez erantzuteko huts ala bat legoaia informatikoan bezala.. Ez garai guzietan, ez nazio guzietan, ez klase guzietan. Hain luzaz iraun duen eta hain populu desberdinen gainean ezin da erantzun.
    Posible da hipotesiak ere egitea baina, anka sartzeak ez egiteko, seinalatuz hipotesiak direla, Altonagak egin ohi duen bezala ( …ene laneko hipotesia da…). bestenaz ez gara sinesgarriak izanen nehorrentzat ezta gure buruarentzat ere eta guri plazer bano bat egiteaz aparte ez digu aurreratzeko baliatuko. Horrela iduritzen zait bederen eta espero dut ez dizutala astakeriarik atera.
    Adeirasunez.

  • Nafarroa euskalduna zen ala ez zen jakiteko, Peio Monteanoren “El iceberg navarro” liburua gomendatzen dizuet. Bikaina da.

  • Benat Castorene 2021-05-07 15:48

    Julen, guk liburua erosi baino lehen, inportanteak iduri dizuten pasarte batzu itzultzen ahal bazenizkigu asko eskertuko ginizuke.

  • Beñat, hemen duzu Monteanori egindako elkarrizketa bat, euskaraz argitaratua:

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2574/peio-monteano

    Hemen dugun hizpidearekin lotuta, hau nabarmenduko nuke elkarrizketatik:

    “Horrek erakusten du konkistak ez zuela hizkuntzaren kolonizazioa ekarri.

    Ikerketaren ondorioetako bat hori da. Konkista okupazio militarra izan zen, baina ez zuen kulturaren kolonizazioa eragin. Gaztelaniari prestigioa eman zion; hala ere, aurreko egoeran administrazio hizkuntzak nafar erromantzea eta biarnesa ziren, erregeek ez zuten euskaraz hitz egiten. Beraz, euskararen egoera ez zen aldatu”.

  • Beñat Castorene 2021-05-07 18:11

    Milesker Gilen.
    “…aurreko egoeran administrazio hizkuntzak nafar erromantzea eta biarnesa ziren, erregeek ez zuten euskaraz hitz egiten…”
    Argi da oraiko nafar probintziaren gehiengoa euskaldun peto petoa luzaz egon bazen, administrazioa eta goiko klasearentzat dinastia frantsesen errege erreginak barru erdaldun zegoela. Moztura inportantea egongo zatekeen bien artean zubi batzu izan arren. Horregatik Nafarroaren eredutasuna gutienez bere mugak dituzke hizkuntza politikari dagokionez.
    ian Julenek aurkituk digun zerbait berri liburu horretan?

  • Gilen, zuzen zara, baina.

    Baina diot, ez dakidalako zehazki zer angelu eman nahi diozun Monteanok esandakoari. Ez dakit zergatik nabarmentzen duzun bereziki elkarrizketaren zati hori bakarrik, eta zer helbururekin, Monteanok gauza asko esaten baititu.

    Konkistak ez zuen hizkuntzaren kolonizazioa ekarri XVI.mendean bertan, hori hala da. Nafarroa euskalduna zen konkistaren ondoren ere, biziki euskalduna. %80a euskalduna, %50 euskaldun elebakarra, bereziki emakumeak.

    Baina.

    Monteanok bere liburuan argi eta garbi frogatzen du Nafar gorteko kideak euskaldunak zirela, beren lanean erromantzean idatzi arren –errege/erreginak alde batera utziz– . Euskaldun ez zenak, euskara ikasi beste aterabiderik ez zuen, gizartea euskalduna zelako. Horrez gain, erreinua tradukzio makineria erraldoi bat zela frogatzen du. Tradukzio lan horietarako, behar-beharrezkoa zitzaien euskara funtzionariooi.

    XVI.mendeko argazki estatiko bat hartzen bagenu beraz, euskara sendo ikusten genuke oraindik. Baina ber aldian konkistak hazi pozoitsu ugari erein zituen Nafarroan, hurrengo mendeetan argazki hori kamusten joatea eragingo zuena. Liburuan ondo ikus daike gaztelako funtzionario erdaldunen iriste graduala, euskararentzat batere neutroa suertatuko ez zena. Besteak beste, hor legoke gazteleraren prestigiatzearen arrazoia.

    Honek guztiak–eta hau nire iritzia da– de facto euskararen etorkizuneko amesgaiztoa ernatu zuen.

    Ez dakigu Nafarroako estatuak instituzio moduan zer eginten edo egiten ez zuen euskararen alde, eta ez dut uste inporta duenik ere, azken finean begi-bistakoa delako euskara zela jendearen hizkuntza. Ni horrekin geratzen naiz.

  • Puxkat aklaratzearren atzo zer esan nahi nuen, ez dakit eta ondo espresatu nintzen.

    Nire ustez komenigarria da kontzeptu batzuk argi edukitzea. Nafarroan idazki guztiak erromantzean egoteak ez du euskararekiko mespretxu bat edo gutxiespen bat islatzen. Hori ez da zuzena. Newton berak ere 200 urte beranduago latinez idatzi zutuen bere obra nagusiak, eta hori ez da ingelesaren ustezko mespretsu batekin erlazionatzen. Latina izan zen idazteko tresna bakarra herrialde guztietan gizaldietan zehar. Toki guztietan. Ondoren, latinaren ordez puxkanaka berorretik eratorritako erromantzean idaztea zeharo logikoa da. Beraz, berriz diot, Nafarroan erromantzean idatzi izana ez da euskararen gutxiespenarekin erlazionatu behar. Irakurketa hori ikaragarrizko hanka-sartzea da. Garaian sinpleki ez zen oraindik euskaraz idazten. Kito. Hori ez da gutxiespena. Sinpleki, ez zekiten nola idatzi euskaraz.

    Gero Nafarroako erresuma instituzio moduan dugu, non errege-erreginetako askok ez baitzekiten euskaraz. Ados. Baina horrek ez du ezer berezirik esan nahi. Izan dezagun kontuan edozein erresumatako tronua beti botere-joku bat izan dela, garai guztietan, leku guztietan (Karlos V.enak ez zekien espainolez, eta inork ez du anti-espainoltzat preseski). Nafarroako errege-erreginak Aragoitik edo Frantziatik etorriak lirate, eta hortik euskararik ez jakitea. Botereen tronu joko bat zelako, besterik gabe.

    Hala ere, horrek ez dio Nafarroako estatuari inolaz ere garrantzia kentzen. Inolaz ere. Berdin da –edo niri behintzat berdin zait– errege-erregina gizarajook berak pertsonalki nortzuk ziren edo nola mintzatzen ziren, edo zer zeukaten buruan. Garrantzitsuena Nafarroa euskaldunen estatua zela da, eta estatu horren galerak euskararen suntsipenaren hazia erein zuela. Hori da garrantzitsuena. Korodun gizajo batek egiten zuenak ez dauka inongo garrantziarik niretzat. Herri xeheak egiten zuenak, bai. Nafarroa, de facto, herri xehe horren estatua zen, korodun gizajopean egon arren.

  • Aipatutako hizkuntzen aferetan esan beharra dago Nafarroaren kasua ez dela bakarra.

    Ingalaterran, herri xumeak anglosaxoieraz edo zelteraz hitz egin arren, anglonormandiera aristokraziaren, gortearen, auzitegien, eliz-idazkien, eskoleen eta unibertsitateen hizkuntza izan zen.

    XI. mendetik XV. mendera (Henrike VII.ak ingelesa gorte-hizkuntza ezarri zuen arte) anglonormandiera izan zen dokumentuetan erabilitako hizkuntza (anglo-latinaren erabili izan bazen ere, mendeak aurrera egin ahala bere erabilera gutxitzen joan zen).

  • Benat Castorene 2021-05-08 23:16

    Eskerrik asko Julen ongi aklaratu duzu zure pentsakera. Nafarroari buruz ohikoa den exageraziorik ez duzu egiten, alderantziz biziki modertua zara.
    Baina dinastiak laster arrotzak izan ziren, euskaraz ez zekiten eta administrazioak latinez edo erromantzez egiten zuen beraz ez zukeen gauza handirik egin euskararentzat eta beharbada erresilentzia naturalaz bizi zen. Gainera 1789ko iraultzan, Nafarroarekin biziki guti egon zen halaere Lapurdi erabat euskalduna zen eta Mundutegiren edo Garateren hitzak sinisten baditugu Lapurdiko auzitegian justizia euskaraz egiten zen. Horretaz biziki harro ziren.
    Iduritzen zait Nafarroako erreinuaren galera baino frantziako errepublikaren politika koloniala eta linguizidoa da euskararen suntsipenaren hazia. Gure aldian behintzat.
    Horrek ez du kentzen erreinu horren inportantzia guretzat.

  • Beñat Castorene 2021-05-09 12:04

    Hego zure konparaketa interegarria da bainan sakondu beharrekoa.Anglo-normandiarra konkistatzaileen hizkuntza, iduriz (wikipediak dioenez behintzat) administrazio gaietan latina zuten lehenetsi anglonormandiarra baino eta gero gradualki inglesa zen nausitu denetan. Ideiak finkatzeko iraultza frantziarraren garaian inglesa orokotu zuen denetan , ez euskara nafarroan dakidanez.

  • Kaixo Beñat,

    Bai, ados nago diozunarekin. Euskararen zapalketa operazionala bereziki frantziar iraultzaren ondorioetatik dator, bai Iparralden bai Hegoalden, jakobinismoaren eta estatu naziolanismoaren garapenaren eskutik. Hein handi batean fartsa huts bat izan zen 1789ko iraultza idolatratu horrek gure hizkuntzaren txikizioa ekarri zuen, eta egunen batean euskara hiltzen bada, berorren ondorioengatik izango da funtsean.

    Nafar estatuaren galera euskararen suntsipenaren hazia izan zela diodanean, gehiago garatzea falta izan zait. XVI.mendeko galerak eragin zuzena izan zuen euskararengan Goi Nafarroan momentu hortatik aurrera, XII.mendeko galerak Bizkaia-Araba-Gipuzkoan izan zuena baino gehiago. Goi Nafarroan momentu horretatik aurrera puxkanaka konkistatzaile espainolaren eragin castellanizatzailea nabarmena da, alde batetik gazteldar elebakarrak estatuko funtzionaritzan sartuz eta honela erdararen beharra areagotuz, beste aldetik inmigrazioa eraginez eta abar. Azken finean, konkista biluzte prozesu bat izan zen euskararentzat, zeinaren ondorioz etorkizuneko gertakariek lehenago edo beranduago erraz ukango baitzuten linguizidioa praktikara eramatea.

    Funtsean nik diodana hori da, estatuaren galerak biluztu egin zuela euskara. Biluzte hori segituan aprobetxatu zuen gaztelak XVI.mendetik aurrera Goi Nafarroan, eta beranduago gainontzeko Euskal Herrian.

    Hala ere, zapalketa nagusia 1789ko iraultzaz geroztik gertatu zen arren, lehenagotik ere hasiak ziren Espainian behintzat debeku eta abarrekin, Espainiar ondorengotza gerran borboitarrek austriarrak garaitu ondoren bereziki.

    Hau da, azken finean estatuen garapena dago gure herriaren zapalketaren atzean. Zenbat eta estatu-garapen handiagoa, babes gutxiago. Horregatik
    ondorioztatzen dut Nafarroako erresuma galdu izan ez balitz, euskara ez litzatekeela horrela zapaldua izanen.

  • Beste gauza bat gehituko dut, gaizkiulertuak ekiditeko. Alde batetik onartu dut XVI.ko konkistaren ondorengo Nafarroa biziki euskalduna zela, eta beste alde batetik eragin kasteilanizatzailea segituan igarri zela. Ez da kontraesan bat. Eragin kasteilanizatzailea segituan igarri zen egiaz, baina Nafarroa hain zen euskalduna ezen eragin hori ez zen euskararen berehalako galera batean traduzitu. Graduala izan zen.

  • Gauza da goi-mailako kontuetan latina eta erromantzeak erabiltzeko joera zegoela. Beste adibide bat Germaniako Erromatar Inperio Santuan aurki dezakegu; hantxe alemana estandarra, Josef II.ak ezarrita, XVIII. mendean inperio-hizkuntza bilakatu zen.

    Nafarroako Erresumak ez zuen euskara hizkuntza ofizial ezartzeko beharrezko denborarik izan, izan ere, erreforma protestateak herri-hizkuntza erabiltzeko joera sustatu zuen. Biblia euskaratu zen, baina Nafarroa menperatua izan zen eta horren ondorioz euskarak ez zuen erresuma baten babesik izan.

    Elitearen eta populazio xumearen hizkuntzek rol ezberdinak zituzten eta dokumentuetan latina eta erromantzea erabiltzen baziren ere, herri-hizkuntza nagusia euskara zen eta hori zen herriak administrazioarekin erabiltzen zuen hizkuntza (gehienak elebakar letragabeak ziren). Harreman horietan bitarteko elebidunak zeuden eta horiek latina/erromantzean idatzi beharrezkoa idazten zuten.

    Beraz nik ez nuke esango Nafarroako Erresumak euskararen aurka egin zuenik, besterik gabe beste garai bateko funtzionatzeko era zen (Europa osoan hala zen).

  • Guztiz ados, @_Hego_

  • Benat Castorene 2021-05-09 15:41

    Ez Hego ez zen horrela Europa guzian.
    1539ko Villars Cotteret- ko erabakiaren bitartez Francois lehena erregeak frantsesa inposatu zuen bere erresumako administrazioko eta justiziako hizkuntza ofiziala bakartzat, gehienek beharbada frantsesa ulertzen ez zutela edo gaizki. Artetik erraiteko, data horretatik lapurtarrek oraindik 250 urte gehiago juztizia euskaraz egiten segitu zuten beren ohiko eskubide erabiliz.
    Adeitasunez.

  • Kaixo Beñat, liburu hau etorri zait burura gai honekin, ez dakit ezagutzen duzun. 26.orrialdetik aurrera frantsesezko idazkiak dituzu, iraultzaren politika inguistikoaren inguruan.

    https://www.jakin.eus/show/40651a582e7f60a27eccc58c9f6cc972ab8e686f

  • Benat Castorene 2021-05-09 17:39

    Aipamen hauk guziak ez nituen ezagutzen, bakar batzu baizik. Laburbilduko ditut Talleyranden esaldi honekin:
    “…et cette foule de dialectes corrompus, derniers restes de la féodalité, sera contrainte de disparaître: la force des choses le commande.”
    Lehen partea, Lapurdi dagokionez astakeria edo gezurra da zeren Lapurdi erabat euskaldun zenak feudalismoa ez baitzuen ezagutu , aldiz Frantzia duela zenbait mende horretatik ateratzen zen.
    Bigarrenak adierazten du “azkarrenaren edo fuerteenaren lege” zinikoa edo progreso historikoaren kontzeptzio inozo bezain inperialista.
    Artetik erran behar da Talleyrand hori Garat anaien adiskide handia zela. Denak ez dirudi beti logikoa historian.
    Bestetik harritzen nauena da denbora luzez (bukatua da ondikotz!) egon den euskararen neurri linguistizidioren kontrako erresistentzia miresgarria.
    Ene interpretazioa da erresistentzia sozio etnikoa zela, laborari munduari zor giniona eta laborari mundua sozialki desegin denean euskaltasunaren derrota izan da. Gurean behintzat. Biziki eskergabeak portatzen gara gure arbaso nekezarien aldera.
    Milesker Julen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude