2021eko sarrerarik irakurrienak
2021eko sarrerarik irakurrienak –
Bukatzear da 2021a, eta balantzea egiteko tenorean gaude gu ere. Ohitura dugunez, aurtengo sarrera irakurrienak zeintzuk izan diren ekarriko dugu lerrootara, eta hartara, zerk arduratzen gaituen jakin, zeintzuk diren gure mintzagai, kezka eta grina nagusiak.
Jakina, irakurrienak diren heinean, hauetako iritzi ugari agertuko zaizkigu aurki plazaratuko dugun Sarrerarik Iruzkinduenen idatzian ere.
Erakunde eta iritzi taldeei dagokionez, hiru ardatz nagusi izan ditugu mintzagai aurten. Bata, ohi dugunez euskararekin lotua eta Euskaragara –“Idazlan ereduak B1, B2, C1 azterketa esaldiak trukoak” aurtengo sarrerarik irakurriena izan dugu, kasik 8.000 irakurtaldirekin!-, Arnas Dezagun Taldea eta Plazara Gatoz elkarte edo taldeen bidez gauzatua. Gainontzean, jakinmin handia eragin dute Desigualeko Hitzaken “Jijaua: lagunarteko hizkera batua”, eta Testigantzaken “Hondarribiko haurrak eta euskara” sarrerek ere. Euskararekin batera, mintzagai nagusi izan ditugun beste bi gaiak, bizi dugun pandemiarekin eta feminismoarekin dute zerikusia; irakurrienen artean dira EHFEren “Euskal Herriko feminista erradikalak gara”, eta Bizitza taldearen “Donostia Eta Baionako Manifestazio Arrakastatsuen Ostean Gogor Jarraitu Behar Dugu Lanean Osasunaren Eta Askatasunaren Alde”.
.
Eztabaida Nazionala
Aurten, gainera, Eztabaida Nazionala izeneko sarrera sorta bat argitaratzen hasi gara, 2017an Maltzaga izenburupean argitaratu genituenei segida emanez, euskal Errepublika lortzeko bidean estrategia independentistak mintzagai hartuta.
Orain arte bederatzi iritzi plazaratu ditu sortak, eta harrera ona erdietsi. Hauexek izan dira irakurrienak:
- Itziar Ziga: “Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun Euskal Errepublika batengatik”
- Unai Apaolaza: “Sinesgarritasunaz”
- Ellande Alfaro: “Naziogintza da txapela”
- Idurre Eskisabel & Lorea Agirre: “Desiogintza da herrigintza (nola saiatu pitzatzen pitzagaitza)”
.
Beste gai batzuk
Aurtengo irakurrienen artean izan dira sarrera bitxiagoak ere. Oso gureak diren Azalak eta Txiorik Onena atalek, esaterako, aspaldiko irakurrienak izan dituzte “EHBilbu eta Sorturen adierazpena egunkarien azaletan”, eta “2021eko 45. astea” sarrerak; azken honek 342 bozka jaso zituen-eta! Salabardoari dagokionez, Zubia eta Silveiraren arteko afera jaso zuen sarrera izan dugu irakurriena; medikuaren eta bertsolariaren arteko trukaketak 1.500 irakurtaldi inguru izan ditu: “Txakurra eta Ni naiz txakurra deitu zizuna”.
Aparte, oraindik orain Hasier Etxeberriaren idatziek jarraitzen dute irakurrienen artean izaten: “Aberriaz”; Zuhaitz Ordokik “Gazte arruntaren txioak” sarreran jaso du Chill Mafiaren agerpenak eragindako eztanda; eta Itsaso Dominguezen “Zu Barik Ezingo Bainuke…” izan da Zuzeu Gaztea Saria lehiaketak jaso dituen idatzien artean jakinmin gehien piztu duena.
.
Sinadurak
Aipatutako guztiez gain, eta izen abizen propioz idazten dutenak hobetsi asmoz, azpira ekarri ditugu asko irakurri diren idatzi batzuk, sinadura bakoitzeko bat, zutabegile batzuek -Josu Naberan, Amaia Rojo, Pako Sudupe…- irakurrienen artean sarrera bat baino gehiago dituztela kontuan hartu gabe.
- Sabin Zubiri Rey: “Zentzuzko hizkuntza politika baten alde”
- Josu Naberan: “Euskara eta generoa II”
- Ernesto Leitza: “Haurrak ikas zazute euskaraz mintzatzen… helduok oso lanpeturik gaude!”
- Igor Odriozola: “Erdaldunak interpelatzen”
- Eñaut Alvarez: “Utzi auzoa bakean”
- Oskar Caballero eta Joxemi Campillo: “Etorkinak, euskara eta bertakotzea“
- Eneko Bidegain: “Ikastolarik gabe?”
- Pako Sudupe: “Gaztelaniaz idaztea, banitate kontua!”
- Kike Amonarriz: “Bizikidetza linguistikoaz”
- Amaia Rojo: “Maddi Etxeberria: `Kontua da jendeak benetan uste duela bere ondoko mendien larreko behi horien haragia jaten duela´”
- Karlos Gorrindo: “Zuhaizpe”
- Joseba Alvarez: “Lurrari lotuz”
- Patxi Azparren: “Paradigma independentistari eusteko beharra”
- Oskar: “Ume euskaldunen asimilazioa!”
- Joxe iriarte “Bikila”: “Komunismoaren ahalmenak (eta ahuleziak)”
- Beñat Hach Embarek: “Geurekoikeriagatik”
- JJ Agirre: “Intersekzionalitatea, etorkinak, euskaldunak eta pribilegiatuak”
- Maialen Sorzabalbere: “Pff Donostiko euskara…”
- Josu Lavin: “Naffar translator berria”
- Joseba Etxeberria: “Ardi ermitañoa”
2021eko sarrerarik irakurrienak
Anhitz esquer!!!