2020ko iruzkinduenak ZuZeun

2020ko iruzkinduenak ZuZeun –

Urtea bukatzeko zorian da, eta 2020ko balorazio eta laburpenak egin zein zerrendak argitaratzeko unea da.

2020ko iruzkinduenak ZuZeunZuZeun orain egun gutxi eman genizun urteko sarrerarik irakurrienen berri, eta iruzkinduenak zeintzuk izan diren ezagutarazteko txanda dugu orain. Irakurrienak iruzkinduenak ere izaten dira sarritan, eta asko dira bi zerrendetan ageriko zaizkigun idatziak, baina ez guztiak.

Iruzkinduenen zerrenda honetan idatzi bat baino gehiago sinatu dituztenen artean dira Beñi Agirre, Bittor Hidalgo, Pako Supude eta Josu Lavin. Azken bien kasuan, bakoitzaren hiru sarrerarik iruzkinduenak baino ez ditugu ekarriko zerrendara -askoz gehiago dituzten arren idatzi iruzkinduenen artean-, ahalik eta pluralenak izate aldera.

Zerrendan ezizenen bat ager daitekeen arren, izen-abizenez idatzitako sarrerak nabarmendu dira gehien. Erakundeek idatzitakoen artean, Naziogintza eta Plazara gatoz taldeek, Steilas sindikatuak eta Askapenak sarrera bana dute zerrendan, baita ZuZeuk ere, “Gernikako Arbola” ereserki bihurtzeko proposamenaren gaineko inkesta.

Salabardoak jasotako bi sarrera ere iruzkinduenen artean dira. Xabier Letona Biterik Argia aldizkarian argitaratutako “Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara” bata, eta Iñaki Zabaleta Urkiolak Alea agerkarian plazaratutako “Iruña-Veleia, egia oraindik falta” bestea.

Gaiei dagokionean, irakurrienen kasuan bezala, euskararekin lotutako idatziak dira iruzkin gehien jaso dituztenak, politika kontuekin batera. Alta, azpimarratzekoa da oraindik ere Iruña-Veleiak gurean eztabaida bizirik mantentzeko duen gaitasuna; sarrera iruzkinduenaz gain, beste lauk dute gai nagusi.

Zerrenda honetako sarrera guztiek izan dituzte 25 iruzkin gutxienez, eta dozena batek 50etik gora. Iruzkinduenak, Beñi Agirreren “[Iruña-Veleia] Epaia izatetik baino, Inkisizioa” idatziak, 170+ iruzkin izan ditu!

.

Hauexek dira 2020an gurean izan diren 30 sarrera iruzkinduenak:

  1. “[Iruña-Veleia] Epaia izatetik baino, Inkisizioa”Beñi Agirre
  2. “Aleguia eta eguia”, Josu Lavin
  3. “Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta”, Joxe Iriarte Bikila
  4. “Veleia, epaia iragarritako baten kronika”, Beñi Agirre
  5. “ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du?”, Naziogintza Taldea
  6. “Memoria egunaren memoria herrena – Jose Antonio Rodriguez Ranz-i galdezka…, Eusko Jaurlaritzari”, Bittor Hidalgo
  7. “UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua”, Pako Sudupe
  8. “Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezela grafitoak suntsitzera ausartu!”, Iruña-Veleia Argitu
  9. “Étienne Polverel noble naffarra”, Josu Lavin
  10. “Genozidioaren jarraitutasuna egiaztatzen, Gilen Mejuto
  11. “Aditza”, Josu Lavin
  12. Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”, Salabardoa
  13. “Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?“, Pako Sudupe
  14. “Koronabirusaren beldur antzean!”, Pako Sudupe
  15. “Independenteak beleari ipurbeltz“, Egia Zabala
  16. “Arnaldo Otegi: Zergatik gogorarazten dit gero eta gehiago Mario Onaindia?“, Bittor Hidalgo
  17. “Ildo sozialistaren hizkuntza hautuez”, Tzib Gua
  18. “Iruña-Veleia, egia oraindik falta”, Salabardoa
  19. “Independentismoa berpiztu, Eneko Bidegain
  20. “Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak”, Xabier Gorrotxategi
  21. “Estaturik gabe ez dago etorkizunik”, Josu Iraeta
  22. “Eskola hiltzailea, Amaia Rojo
  23. “Konfinatu baten gogoeta hutsalak”, Beñat Hach Embarek
  24. “Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren agerraldia”, Steilas sindikatua
  25. “AEBk Ekialde Hurbilean egindako azken erasoaren harira, Askapena
  26. “[Inkesta] Gernikako Arbola ereserki aproposa da?”, ZuZeu
  27. “Euskararen ordezkapen naturalizatua”, Jonjo Agirre
  28. “Zergatik ez da Katalunia independente?”, Unai Oñederra
  29. “Hauteskunde arrotzei jaramonik ez”, Eneritz Leturiaga
  30. “EH Bildu, PSE-PSOE eta EQUO euskarari buruz”, Plazara Gatoz

2020ko iruzkinduenak ZuZeun

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “2020ko iruzkinduenak ZuZeun”-ri buruz