Aditza

Aditza –

Euscal aditzen demboretan hirur dembora ditugu. Bon, eguiazco bi dembora eta aleguiazco ez-dembora bat.Aditza

EGUIAZCOAC

1. Orainaldia: dathor = viene
2. Iraganaldia: cethorren = venía

ALEGUIAZCOA

3. Atemporala: lethor = viniese

Eguiazcoac eguianceco bilhacatzen dira QUE particularequin:

EGUIANCECOAC

1. dathorque = probablemente viene
2. cethorqueen = probablemente venía

Eta aleguiazcoa aleguianceco:

ALEGUIANCECOA

3. lethorque = vendría

dathor iraganaldian cethorren da
dathorque iraganaldian cethorqueen da

lethor eta lethorque atemporalac dira, berdin aguer daitezque orainaldico nahiz iraganaldico discursoetan:

Erran deraut gaur ecen bera balethor, emaztea ere lethorqueela

Erran cerautan atzo ecen bera balethor, emaztea ere lethorqueela

Aditza

NAFFARRERA

53 pentsamendu “Aditza”-ri buruz

  • Joseba Aurkenerena 2020-11-25 13:48

    Aupa Josu, date, dükezü… eta horrelako aditzak zubereraz ez dituk alegiazkoak, egiazkoak baizik, hau duk, geroaldi trinkoa.
    Ad.- nuen LA / dut / OA / duket (GA)
    zen (LA) / DA (OA) / date (GA)
    zetorren (LA) / dator (OA) / datorke (GA)
    Honi batzuek geroaldi arkaikoa deitzen ziotek, nahiz eta zuberotarrentzat, egungo kontua izan, bizi-bizia den geroaldi trinko egiazkoa.
    Ene galdera hauxe duk: Horrelakoa Euskal Herri osoan izan da?
    Egiazkoa zena alegiazko bilakatu zaiguk, edo alderantziz?

  • Arratsalde on, Joseba.

    Ez, date(que) eta dükezü ez dituc aleguiazcoac. Neuc ez diat seculan honelacoric erran ez eta erranen.
    Neuc eguiancecoac deitzen diraueat.

    eguiazco + que = eguianceco
    da + que = date / dateque
    du + que = duque

    Çuberotarrec egun:

    date = içanen da
    duque = ukanen du

    Neuc naffarrerazco ikuspegui orocorretic minçatuco nauc.

  • Orainaldian DATHOR ikussi dugu eguiazcoetan, baina hau ez da ETHORRI aditzaren orainaldi bakarra. Baditugu berce laur (burutugabea, burutua, burutzekoa eta aoristoa):

    EGUIAZCOAC
    Orainaldia: DATHOR viene
    Orainaldi burutugabea: ETHORCEN DA viene
    Orainaldi burutua: ETHORRI DA ha venido
    Orainaldi burutzecoa: ETHORRICO DA va a venir
    eta
    Orainaldi aoristoa: ETHOR DADI venga

    Hauec combinatzen ahal dira QUE particularequin, eguiazcotic eguiancecora passatzecotz:

    DATHORQUE probablemente viene
    ETHORCEN DATEQUE probablemente viene
    ETHORRI DATEQUE probablemente ha venido
    ETHORRICO DATEQUE probablemente va a venir
    eta
    ETHOR DAITEQUE es posible que venga

    QUE honec adiarazten du ez dela eguiazcoa erraiten dena, baina eguiancecoa, hau da, beharbada eguia dela.

  • Paralleloqui orainaldiari, ceren orainaldico adizqui bakoitzari bethi baitagoquio berce adizqui bat iraganaldian, ecen horrela memorizatzen baitugu orainaldia iraganaldia deitzen dugun forma modura.

    Iraganaldian CETHORREN ikussi dugu eguiazcoetan, baina hau ez da ETHORRI aditzaren iraganaldi bakarra. Baditugu berce laur (burutugabea, burutua, burutzecoa eta aoristoa):

    EGUIAZCOAC

    Iraganaldia: CETHORREN venía
    Iraganaldi burutugabea: ETHORCEN CEN venía
    Iraganaldi burutua: ETHORRI CEN vino
    Iraganaldi burutzecoa: ETHORRICO CEN iba a venir
    eta
    Iraganaldi aoristoa: ETHOR CEDIN viniera

    Hauec combinatzen ahal dira QUE particularequin, eguiazcotic eguiancecora passatzecotz:

    EGUIANCECOAC

    CETHORQUEEN probablemente venía
    ETHORCEN ÇATEQUEEN probablemente venía
    ETHORRI ÇATEQUEEN probablemente vino
    ETHORRICO ÇATEQUEEN probablemente iba a venir
    eta
    ETHOR CITEQUEEN era posible que viniera

    QUE honec adiarazten du ez cela eguiazcoa erraiten dena, baina eguiancecoa, hau da, beharbada eguia cela.

  • Azquenic, aleguiazco formac ikussico ditugu, ceinac ez baitagozquio realitateari, baina mundu imaginario edo ficticio bati, içan dadin hau irreala edo içan dadin possiblea.
    Erran deçadan, ecen adizqui guehienac combinatzen ahal direla aurrizqui eta atzizqui hauequin:

    ba-
    bait-
    ait-
    albait-
    -en
    -ela

    Atemporalean LETHOR ikussi dugu aleguiazcoan, baina hau ez da ETHORRI aditzaren atemporal bakarra. Baditugu berce laur (burutugabea, burutua, bururatzekoa eta aoristoa):

    ALEGUIAZCOAC
    Atemporala: LETHOR viniese
    Atemporal burutugabea: ETHORCEN LIZ viniese
    Atemporal burutua: ETHORRI LIZ hubiese venido
    Atemporal burutzecoa: ETHORRICO LIZ viniese luego
    eta
    Atemporal aoristoa: ETHOR LEDI viniera en algún momento

    Goico LIZ eta LEDI hauec berac bakarric ez dira erabilcen, aurrizqui edo atzizqui batequin baicic:

    baliz, bailiz, ailiz, albailiz, licen, licela…
    baledi, bailedi, ailedi, albailedi, ledin, ledila

    Hauec combinatzen ahal dira QUE particularequin, aleguiazcotic aleguiancecora passatzecotz:

    ALEGUIANCECOAC:

    LETHORQUE vendría
    ETHORCEN LIÇATEQUE vendría
    ETHORRI LIÇATEQUE habría venido
    ETHORRICO LIÇATEQUE vendría luego
    eta
    ETHOR LITEQUE podría venir en algún momento

    QUE honen bidez affirmatzen dugu cerbait aleguiancecoa baliz beçala.

  • bethor eta ethor bedi
    forma berheciac dira.
    Hauec dirade imperativocoac:

    IMPERATIVOA
    Orainaldia: bethor
    Orainaldi aoristoa: ethor bedi

    Berce hirur modu ditugu: Indicativoa, subjunctivoa eta optativoa.

    Atemporal guztiac Optativocoac dira.

    Orainaldi eta iraganaldi guztiac indicativocoac edo subjunctivocoac içan daitezque.

  • Joseba Aurkenerena 2020-11-25 16:59

    Mila esker, Josu, hire iritzia emateagatik.

  • Esquerrac hiri, eracutsi duan interessagatic.

  • DATHOR ethorri aditzaren orainaldia da, baina cein modutacoa? Indicativocoa ala subjunctivocoa?
    Normalean indicativocoa içaiten da. Baina berce batzutan ETHOR DADI (venga) errannahia daduca. Casu honetan subjunctivocoa da. Adibidez:

    Dathorrenean ( = ethor dadinean) emanen deraucot.

    Dathorrela ( = ethor dadila) berehala!

    Bihar badathor ( = ethor badadi), viciqui phoztuco gara.

    ETHORCEN DA orainaldi burutugabeac eta ETHORRICO DA orainaldi burutzecoac ere ETHOR DADI orainaldi aoristoaren errannahia harcen dute. Adibidez:

    Ethorcen/ethorrico denean (= ethor dadinean) emanen deraucot.
    Bihar ethorcen/ethorrico bada ( = ethor badadi) viciqui phoztuco gara.

  • Berdin guerthatzen da iraganaldian ere, ceinetan
    CETHORREN
    ETHORCEN CEN
    eta
    ETHORRICO CEN
    indicativoco formec harcen ahal baitute ETHOR CEDIN (viniera) errannahi subjunctivocoa. Adibidez:

    Cethorrenean / ethorcen cenean /ethorrico cenean (= ethor cedinean) emanen neraucon

    Atzo gauean bacethorren / ethorcen bacen / ethorrico bacen (= ethor bacedin) phoztuco guinen

  • ETHORRI LIÇATEQUE (habría venido)
    erraitecotz ascoc
    ETHORRI ÇATEQUEEN (probablemente vino)
    erabili dute.
    Eta orocorqui
    ETHORRICO CEN (iba a venir).
    Hau caltegarria da schema verbala hancaz goratzen baitu.
    Nola expressa leçaque ETHORRICO batec ekinça burutu edo amaitua (habría venido).
    ETHORRI IÇANGO CEN cehatzagoa liçateque hori adiaraztecotz.
    Nire schemaren arauera aditz dembora bakoitzac errannahi bakarra daduca.
    ETHORRI LIÇATEQUE niretzat perfectoa da HABRÍA VENIDO erraitecotz:
    Gaur ethorri liçateque
    Atzo ethorri liçateque
    eta are
    Bihar ethorri liçateque

  • CEIN + BAIT + OPTATIVOA

    muthila cein bailethor
    = lethorren muthila
    : el chico que viniese

    muthila cein ethorri bailiz
    = ethorri licen muthila
    : el chico que hubiese venido

    muthila cein ethorcen bailiz
    = ethorcen licen muthila
    : el chico que viniese

    muthila cein ethorrico bailiz
    = ethorrico licen muthila
    : el chico que viniese (luego)

    muthila cein ethor bailedi
    = ethor ledin muthila
    : el chico que viniera

  • Aurrecoetaric “muthil” kenduta

    -a cein = > ceina

    CEINA + BAIT + OPTATIVOA

    ceina bailethor
    = lethorrena
    : el que viniese

    ceina ethorri bailiz
    = ethorri licena
    : el que hubiese venido

    ceina ethorcen bailiz
    = ethorcen licena
    : el que viniese

    ceina ethorrico bailiz
    = ethorrico licena
    : el que viniese (luego)

    ceina ethor bailedi
    = ethor ledina
    : el que viniera

  • ceina horren ordez nor icenorde relativoa valiatzen ahal dugu:

    NOR + BAIT + OPTATIVOA

    nor bailethor
    = lethorrena
    : quien viniese

    nor ethorri bailiz
    = ethorri licena
    : quien hubiese venido

    nor ethorcen bailiz
    = ethorcen licena
    : quien viniese

    nor ethorrico bailiz
    = ethorrico licena
    : quien viniese (luego)

    nor ethor bailedi
    = ethor ledina
    : quien viniera

  • nor horren ordez cein relativoa erabilcen ahal da articuluric gabe:

    CEIN + BAIT + OPTATIVOA

    cein bailethor
    = lethorrena
    : quien viniese

    cein ethorri bailiz
    = ethorri licena
    : quien hubiese venido

    cein ethorcen bailiz
    = ethorcen licena
    : quien viniese

    cein ethorrico bailiz
    = ethorrico licena
    : quien viniese (luego)

    cein ethor bailedi
    = ethor ledina
    : quien viniera

  • Icenorde relativoen ancera adverbio relativoac ere erabili ahal ditugu. Adibidez NOIZ:

    NOIZ + BAIT + OPTATIVOA

    noiz bailethor
    = lethorrenean
    : cuando viniese

    noiz ethorri bailiz
    = ethorri licenean
    : cuando hubiese venido

    noiz ethorcen bailiz
    = ethorcen licenean
    : cuando viniese

    noiz ethorrico bailiz
    = ethorrico licenean
    : cuando viniese (luego)

    noiz ethor bailedi
    = ethor ledinean
    : cuando viniera

    Edo adibidez NONDIC:

    NONDIC + BAIT + OPTATIVOA

    nondic bailethor
    = lethorren lekutic
    : desde donde viniese

    nondic ethorri bailiz
    = ethorri licen lekutic
    : desde donde hubiese venido

    nondic ethorcen bailiz
    = ethorcen licen lekutic
    : desde donde viniese

    nondic ethorrico bailiz
    = ethorrico licen lekutic
    : desde donde viniese (luego)

    nondic ethor bailedi
    = ethor ledin lekutic
    : desde donde viniera

  • Atemporalequin combinaturic ikussi ditugun icenordain eta adverbio relativo hauec berdin functionatzen dute orainaldi eta iraganaldiarequin:

    guiçona cein baitathor
    = dathorren guiçona
    : el hombre que viene

    ceina baitathor
    = dathorrena
    : el que viene

    nor baitathor
    = dathorrena
    : quien viene

    cein baitathor
    = dathorrena
    : quien viene

    nondic baitathor
    = dathorren lekutic
    : de donde viene

    noiz baitathor
    = dathorrenean
    : cuando viene

  • ceina baitathor

    eredutzat harturic ikussi dugu nola

    nor baitathor
    eta
    cein baitathor

    formen bidez ere adiarazten ahal baitugu.

    Dathorrena guiçaqui bat bada, erran behar dugu orain, ceren gauça bat baliz NOR erabili beharrean CER erabili beharco baiquenuque:

    cer baitathor
    ceina baitathor
    : lo que viene

    cer baitzethorren
    = ceina baitzethorren
    : lo que venía

    cer bailethor
    = ceina bailethor
    : lo que viniese

  • cer erran baitut: lo que he dicho

    cer eta erran baitut: precisamente lo que he dicho

    cer ere erran baitut: todo lo que he dicho

    ETA eta ERE edocein icenorde edo adverbio relativorequin erabilcen ahal dira.

  • Aztertu behar liçateque hobequi ea possibleac diraden honelacoac:

    Hau da raçoina cergatic erossi baitugu

    por la que

    Hau da motivoa cergatic erossi baitugu

    por el que

    Baiezcoan nago, baina bethi articuluarequin (lo, el, la) itzulpenean.

  • Orain bada, ene haourtoác, çaudete hartan: aguer dadinean assegurança dugunçát, eta haren aitzinean confus ezgarençát haren aduenimenduan.

    çaudete EGON aditzaren orainaldia. Casu honetan subjunctivocoa da.

    aguer dadinean:

    aguer dadi AGUERTU aditzaren orainaldi aoristoa. Subjunctivoa.

    dugunçát

    dugu UKAN aditzaren orainaldia. Casu honetan subjunctivocoa.

    ezgarençát

    gara IÇAN aditzaren orainaldia. Casu honetan subjunctivocoa.

    -(E)NÇAT para que

    1 JOAN 2:28 BHNT

    https://bible.com/bible/25/1jn.2.28.BHNT

  • Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:

    Berce adverbio relativo bat:

    nola ikassi baituçue
    = ikassi duçuen beçala

    cein baita = nor baita

    COLOSSARREI 1:7 BHNT

    https://bible.com/bible/25/col.1.7.BHNT

  • Bada baldin hil baçarete Christequin munduco rudimentez den becembatean, cergatic nehorc ordenançaz cargatzen çaituzte, munduan vici bacinete beçala?

    vici bacinete beçala
    VICI ICAN aditzaren aleguiazco atemporal imperfectoa, hau da, optativo imperfectoa.

    Imperfectoa = burutugabea
    vici bacinete beçala
    : como si vivieseis

    Perfectoa = burutua
    vici içan bacinete beçala
    : como si hubieseis vivido

    Futuroa = burutzecoa
    vicico bacinete beçala
    = vici içanen bacinete beçala
    : como si vivieseis luego

    Aoristoa = aspecturic gabea
    vici içan bacintezte beçala
    : como si vivierais en algún momento

    COLOSSARREI 2:20 BHNT

    https://bible.com/bible/25/col.2.20.BHNT

  • Eta cerere eguin baiteçaçue hitzez edo obraz, Iesus Iaunaren icenean eguiçue, esquerrac emaiten drautzaçuela gure Iainco eta Aitari harçaz. Emazteác, çareten suiet çuen senharretara, bide den beçala gure Iaunean.

    cerere = cer ere : todo lo que

    eguin deçaçue : hagáis

    drautzaçue = drauzquioçue

    çareten
    Orainaldia + -(e)n. Subjunctivocoa.
    = içan çaitezte

    COLOSSARREI 3:17?-?18 BHNT

    https://bible.com/bible/25/col.3.17-18.BHNT

  • Eta haren Seme Iesusen beguira cinaudetençát ceruètaric, cein resuscitatu vkan baitu hiletaric, cein baita, gu ethorteco den hiratic deliuratzen gaituena.

    cinaudetençat
    = ceundetençat
    : para que estuvieseis

    Honen atzean egon liteque edo

    ceundeten + ençat Subjunctivocoa, casu honetan

    edo

    ceundete + ençat Optativoa (= Aleguiazco atemporala)

    Orainaldia: çaudete
    Iraganaldia: ceundeten
    Atemporala: ceundete

    1 TESSALONICARREI 1:10 BHNT

    https://bible.com/bible/25/1th.1.10.BHNT

  • Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.

    eçagut neçançat = para que conociera

    nolazpeit = nolazpait

    centuquezte = cintuzquete

    ezdeustu = deuseztatu

    ezdeustu liz = Aleguiazco atemporal burutua = Optativo perfectoa

    ezdeustu da = alferric galdu da
    ezdeustu cen = alferric galdu cen
    ezdeustu liz = alferric galdu liz
    : se hubiese perdido en vano

    ezdeustu ez licen beldurrez = con miedo de que se hubiese perdido en vano

    tentatu cintuzqueten beldurrez = con miedo de que os habría tentado

    1 TESSALONICARREI 3:5 BHNT

    https://bible.com/bible/25/1th.3.5.BHNT

  • Ikussi berri dugu:

    tentatu cintuzqueten beldurrez
    : con miedo de que os habría tentado

    cintuzquete + -en
    harc çuec
    Optativoa + que da, hau da, aleguianceco atemporala

    Optativo perfectoa + que:
    tentatu cintuzquete
    : os habría tentado

    Optativo imperfectoa + que:
    tentatzen cintuzquete
    : os tentaría

    Optativo futuroa + que
    tentatuco cintuzquete
    : os tentaría luego

    Optativo aoristoa + que:
    tenta cintzaquete
    : os podría tentar

    Baina QUE gabe aguian hobequi legoque:

    Optativo perfectoa:
    tentatu cintuzte
    : os hubiese tentado

    Optativo imperfectoa + que:
    tentatzen cintuzte
    : os tentase

    Optativo futuroa + que
    tentatuco cintuzte
    : os tentase luego

    Optativo aoristoa + que:
    tenta cintzate
    : os tentara

  • Ezgaunçala bada lo berceac beçala, baina gauden iratzarri eta garén sobre.

    gaunça, gaude eta gara hemen subjunctivocoac dirade.
    ez gaunçala
    gauden
    garen

    Berau guerthatzen da orainaldi eta iraganaldi guztiequin, ceinac bai indicativocoac, bai subjunctivocoac içan baitaitezque.
    Atemporalac, ordea, bethi dirade optativocoac.
    Imperativoa subjunctivoco presentearen equivalenta da.

    1 TESSALONICARREI 5:6 BHNT

    https://bible.com/bible/25/1th.5.6.BHNT

  • Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát.

    2 TESSALONICARREI 3:8 BHNT

    https://bible.com/bible/25/2th.3.8.BHNT

  • Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec:

    da Toca: duc
    dateque = date Toca: duquec

    datec hori duquec da. Eguianceco orainaldia. Hemen orainaldi burutzeco baten valioa duque:

    datec = duquec = içanen duc

    MATTHAIO 6:22 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.6.22.BHNT

  • Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

    cerbitza ditzaque: puede servirlos
    cerbitza ditzaqueçue: podéis servirlos

    Aleguianceco orainaldi aoristoac direnarren, hemen errannahia eguiazco orainaldi burutugabeena da.

    cerbitza ditzaque, berez, “possiblea da cerbitzan ditzan” da: es posible que los sirva

    Bide beretic:

    ETHOR DAITEQUE
    1. = posiblea da ethor dadin
    2. = ethorcen ahal da

    ETHOR CITEQUEEN
    1. = possiblea cen ethor cedin
    2. = ethorcen ahal cen

    Gueuc lehenengo adierac adiaraztecotz erabilcen ditugu, oinharrian hori adiarazten dutelacotz.

    MATTHAIO 6:24 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.6.24.BHNT

  • Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi.

    daidi ikussia dugu:

    dagui + que = daguique, daidi edo daidique

    daidi = eguin deçaque

    Errannahia indicativoco presentea dela emaiten du oraingoan: puede hacer,
    edo subjunctivoco aoristoa: es posible que haga:

    ecin daidi = es imposible que haga

    MATTHAIO 7:18 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.7.18.BHNT

  • Barkatu nire galdera. “Daidi” horrek ahoskera eta entzukera goxoa ditu, izugarri. Emango al zenizkiguke aditza horren “orainaldia” – presentea / iraganaldia / eta batez ere subjuntiboa eta agindua-inperatiboa? Barkatu “dena egina” eskatzeagatik.

  • Lesacarra,
    Placer handiz igorcen derauzquiçut EGUIN aditzaren forma berheci hauec (naffarrera unificatuan):

    ORAINALDIA
    daidit
    daidic / daidin
    daidi
    daidigu
    daidiçu
    daidiçue
    daidite

    IRAGANALDIA
    neidien
    heidien
    ceidien
    gueneidien
    ceneidien
    ceneiditen
    ceiditen

    ATEMPORALA
    neidi
    heidi
    leidi
    gueneidi
    ceneidi
    ceneidite
    leidite

    EGUIN aditzaren -GUI- horren ordez, -IDI- ipini behar da, edota -IDIQUE-:

    daidit = daidiquet

    neidien = neidiqueen

    neidi = neidique

    daidit eta neidien subjunctivocoac + que dira.
    neidi = optativocoa + que da.

    daidit = eguin deçaquet
    neidien = eguin neçaqueen
    neidi = eguin neçaque

    Imperativoan EGUIQUEÇU = > EIDIÇU içanen liçateque.

    Ez dut honelacoric ikussi liburuetan (eguiqueçu bai), baina existitzecotan;

    eguiçu: hazlo
    eguiqueçu = eidiçu; hazlo (si te resulta posible)

    begui
    beguique = beidi: que lo haga (si le resulta posible)

  • Lesacarra,

    Ez dut aurquitu daidit moducoen pluralezco formaric.

    daguit + que = daidit
    daguitzat + que = ?

    Ulercen?

    Nor Nori Norc formac bai:

    daidiat daidinat daidiot daidiçut daidiçuet daidiet

    etc.

  • Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.

    ethor citecen = ethorri ciren

    dioste = diotse

    hori hal daididala: que puedo hacer eso

    MATTHAIO 9:28 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.9.28.BHNT

  • Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa.

    norc ere recebituren ez baitzaituzte
    = norc ere recebi ez baitzaitzate

    iharros albaitzeneçate
    = iharros eçaçue

    errhauts = hauts

    MATTHAIO 10:14 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.10.14.BHNT

  • Baina norc-ere vkaturen bainau guiçonén aitzinean, vkaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.

    vkaturen = ukaturen, ukatuco

    norc ere ukaturen bainau
    = norc ere uka bainaça
    : quienquiera que me niegue

    MATTHAIO 10:33 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.10.33.BHNT

  • Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen.

    eguin içan balirade… emendatu ciratequeen.

    Hemen lirateque ere ongui legoque: se habrían enmendado

    emendatu ongui idatziric dago euscaraz, erdaraz enmendado bada ere.

    MATTHAIO 11:21 BHNT

    https://bible.com/bible/25/mat.11.21.BHNT

  • Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:

    funda cedin baino lehen: antes de que se fundara
    funda dadin baino lehen: antes de que se funde
    funda ledin baino lehen: antes de que se fundara (atemporala)

    guinençat. Hemen guinen iraganaldia subjunctivocoa da:
    guinen + ençat (para que fuéramos)

    EPHESOARREI 1:4 BHNT

    https://bible.com/bible/25/eph.1.4.BHNT

    Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.

    garençát. Hemen gara orainaldia subjunctivocoa da:
    gara + ençat (para que seamos)

    EPHESOARREI 1:12 BHNT

    https://bible.com/bible/25/eph.1.12.BHNT

  • Lesacarra,

    Leiçarraga baino lehenagoco Laçarragaco Joan Perezec ere -idi- typoco eguin aditza erabili ukan çuen.
    Hona hemen bi adibide:

    1. ce daidiçu pensadu

    2. ecin contadu al leidi

    Lehenac imperativo baten valioa daduca.

    ce daidiçu pensadu
    = ez daidiçu pensatu

    Bigarrena, guztiz normala da:

    ecin contadu al leidi
    = ecin contatu ahal leidi

    daidi = dagui + que
    ceidien = ceguien + que
    leidi = legui + que

    josulavin@gmail.com

    Guero eta arguiago daducat ecen Leiçarragac naffarrera’ euscaldun guztionçat unificatu çuela.

    Bihar da Naffarreraren Egun Internationala!

    Adeitassunez

  • Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.

    sclabo = > sclavo

    ala den sclavoc ala librec
    = ala içan dadin… ala…

    recebituren duque: Eguianceco orainaldi burutzecoa = (Eguiazco) orainaldi burutzecoa + que
    = beharbada recebituren/recebituco du

    Verset honetan importantena hauxe da:

    cer ere… eguin baituque
    = todo lo que probablemente HA HECHO

    hau da errannahi basicoa edo oinharrizcoa, baina casu honetan emaiten du dela subjunctivocoa:

    cer ere… eguin baituque
    = todo lo que probablemente HAYA HECHO.

    EPHESOARREI 6:8 BHNT

    https://bible.com/bible/25/eph.6.8.BHNT

  • Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue.

    dugun = ukan deçagun. Orainaldi hau ez da indicativocoa, subjunctivocoa baicic.

    senditzen baduçue: si sentís

    Hemen valioquidea liçateque hauxe:

    sendituco baduçue: si llegáis a sentir

    eta hobequi:

    sendi badeçaçue: en caso de que sintáis

    Serie honi amaiera emaiten deraucot.
    On deguiola nori ere iracurri baitu.

    PHILIPPOARREI 3:15 BHNT

    https://bible.com/bible/25/php.3.15.BHNT

  • “”Eta Aingueruäc hura baithara sarthuric, erran ceçan, Salutatzen aut gratia eguin çainaná: Iauna dun hirequin””…
    “(Lucas I, 28)

    “”Eta erran ceçan Mariac, Huná Iaunaren nescatoa: eguin bequit hire hitzaren araura…””
    (Lucas, I, 38).

    (Hizki beltzez harridura sortzen didaten erranerak).

  • Egun on, lesacarra!

    Placera da enetacotz çuri erançutea.
    Galde eçaçu cer ere nahi ukan baiteçaçu.

    gratia = gracia

    gracia eguin çainaná = hi nori eguin baitzain gracia

    Neutroan

    gracia eguin çaiçuna (çaiçun hori)

    egun bequit = eguin bedi + niri
    : hágaseme, hágase a mí

  • Hitzaurrean bertan aurki dezakegu honako pasarte hau:

    eta nic hala vorondate vkanagatic, beldurrez gauça ez ledin moldez burutan ilki: carguäré hartzera bathiric ecin naidiqueen…

    eta zer esan nahi du”bathiric ecin naidiqueen”???

  • Egun on, Ane!

    bathiric ecin naidiqueen

    BATHI EGUIN: erabaquia hartu

    naidiqueen = neidiqueen = neguien + que

    bathiric ecin neidiqueen
    = erabaquiric ecin har neçaqueen
    = ecin nuen erabaqui bat (edo erabaquiric) hartu

  • Ikastolara joaterik ez nuen izan (goizegi jaio nintzen 🙂
    eta ez nuen euskal gramatikarik ikasi. (Bai erderazkoa: yo cabo…tu sargento, el capitán, zasta, to).
    Horretaz, nahasia nabil, Josu, eta nire zalantzak eta balantzak azaltzen jarraituko:
    EGIN BEDI (egin bedi zure borondatea, aita gurean, sea hecho, hágase).
    = EGIN DEDIN (que sea hecho) > EGIN DEDILA ???

    –EGIN BEQUIT (= egin bedi nigan – nitan Leizarragak, en mí). BEQUIT = BEKIT hori < BEDI+KE+T??? (dator < datorkit?)

    JAKIN: nik DAKIT, hark DAKI…
    EGIN : nik DAIDIT, hark DAIDI…Zergatik ez: nik DAGIT edo DAIGUIT/DAIGIT?
    Zein kasutan eta zein arauen arauera:-) GI hori > DI?

  • Egüerdi on, Lesacarra!

    Nire arreta eta patiencia infinitoac dirade. Anhitz esquer çuri eta çuei!

    Resistencia, existencia eta essencia da euscaraz minçatzea, baiqui!

    Niretzat içaite hutsa içan da, duela 45 urthe ikassi nuenetic. Orain 60 ditut. Çu baino gaztexeago nombait, bioc osso gazte garenarren.

    Jubilatu gazteac gara gu,
    ecin daidigu ukatu!

    Ikastolarat joan bacina, gauça asco ikassi ahal ukan cenituzque, eta beharbada berce horremberce desikassi.
    Gauden gaudenean!

    EGUIN BEDI hágase

    EGUIN DEDI = > EGUIN DADI hágase, se haga

    DADI honetaric dathoz badadi, baitadi, dadila, dadin…
    DADI + QUE = DAITEQUE

    BEQUIT = BEDI + NIRI
    Hau da, dathorkit beçala formatua, nahiz bediquit erran beharrean bequit erraiten dugun:
    bedi + quit

    EGUIN daguit, daguiçu, dagui, etc.
    Nondic, bada, daidit, daidiçu, daudi, etc.?
    daguit + que = daguiquet edota daidit edota daidiquet

    GUI hori I bilhacatu da eta DI rarotcho hori aguertu magicoqui edo. Hau guerthatzen da euscalqui differentetaco textu çaharretan.

    daguiquet erabili ordez daidit
    : puedo hacer, es posible que haga, batzutan ere haré futuroaren errannahiaz.

    DI hori bera DADI aditzean aguercen çaicu.

    DAGUI bada haga,
    DADI se haga, edo se convierta en da.

    ethor bedi = ethor dadila

  • Aunitz estimatzen dizut (dizugu) zure arreta eta pazientzia.
    Galdutako (edo erdi galdutako) aditz horiek berreskuratzea eta bizi-araztea izango litzateke euskararen egunik hoberena (gaur, abeduaren 3a).
    Joan den astean edo, neska gazte-gazte rapera bati irakurri nion hausnarketa aski eder hau: “(rapeatzen) euskaraz egite hutsa (globalizaziori) erresistentzia egiteko modu bat da” edo halako zerbait.
    (Bilatuko dut neska gazte arabar horren izena eta bere hausnarketa hitzez hitz).
    Gero artio.

  • Uxue Iturrate, ‘Ningra’:
    “”…iruditzen zait euskara erabiltze hutsa erresistentzia ekintza bat dela.

    https://www.argia.eus/argia-astekaria/2710/uxue-iturrate-ningra

  • IruindarGazteBat 2020-12-04 11:08

    Nik ere elkarrizketa irakurri nuen, eta hitz berdinak geratu zitzaizkidan buruan zizelkaturik. Neska gazte horri arrazoirik ez zitzaion falta, zentzu horretan behintzat. Euskaraz abestea erabakitzea hautu politikoa da, edo izan beharko litzateke, zalantzarik ez da.

  • Peru_Gabiriko 2020-12-04 13:06

    Bai, bada zalantzarik, Iruindar gaztea.
    Aspalditik halako iritzien aurka jarria nago. Gure hizkuntzaren geroa klabe ideologikoetatik kanalizatzen bada (eta horretan dihardugu azken hamarkada hauetan), beldur naiz, prozesu hori azken muturrera eramanez, euskara besarkatzea, ildo ideologiko bat besarkatzea bilaka ote daitekeen denboraz, ez baita gauza bera, (nire ikuspegitik behintzat).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude