Hauteskunde arrotzei jaramonik ez

Hauteskunde arrotzei jaramonik ez –

Euskaldunon lurraldeak konkistatu zituztela gauza jakina da, eta, Euskal Herriak oraindik bizirik irauten duenez, irmotasunez esan dezakegu okupatzaile franko-espainiarrek nafar estatua bahituta daukatela.

Hauteskunde arrotzei jaramonik ezBahiketa baten ondorioz biktimari bahitzailearekiko sortzen zaion konplizitate eta lotura afektiboari Stockholmeko sindromea deitzen zaio, eta datozen hauteskundeetan sindrome horretako bi elementuak ikusi ahal izango dira aurkeztuko diren alderdien artean. Batetik, bahitzaileen ordezkariak, zeinek koherentziaz defendatzen dituzten konkistatzaileen politikak. Bestetik, biktimen gaixotutako ordezkariak, bahitzailearekin harreman politiko-afektiboaren bitartez lortu ditzaketen huskeriekin konformatzen direnak.

Euskal Herrian bada, ordea, sindromeak jo ez duen jendea, eta urteetan eramandako politikek herria erabateko asimilaziora –hau da, desagertzera– daramatela ikusten duena. Politikariek saldu nahi dizkiguten bideetan sinisten ez dutenek ezetz esaten hasi behar dute, herri honek iraun nahi duela eta ez duela hil nahi erakusten. Hilaren 28an eta uztailaren12an kosta ahala kosta bozkatzera bultzatu nahi gaituztenei entzungor egitea litzateke egin beharreko hautua. Praktika erraza gure ezetza harrotasunez adierazteko.

Duintasunak ematen duen poztasunez egiteko mila aukera dugu egun horietan, hilkutxara hurbiltzea ez beste guztiak.

Ni, adibidez, gustura galduko nintzateke Stockholmeko irletan barrena hamabostaldi horretan.

Hauteskunde arrotzei jaramonik ez

26 pentsamendu “Hauteskunde arrotzei jaramonik ez”-ri buruz

  • Ados!
    Ez dira gure hauteskundeak. Ez dira gure instituzioak. Ez dute botere aldaketarik ekarriko eta parte hartzearakoan, etsaiaren sisteman sartzen zara barruraino (Ikusi PnvBildu)
    Hauteskunde hauek herria zatitzen dute. Hortik ez dago askatasunerako biderik.
    Zer egin? Ez parte hartu. Merkea bezain efektiboa. BOIKOTA!

  • Euskaldun bat 2020-06-22 12:25

    Ulertzen zaituztet baina ez nago ados zuekin. Beraz, euskaldunok bozkatzera ez joan eta beraz legebiltzarrean PSOE, PODEMOS eta PP besterik ez? Hori da proposamena? Eta mesiasen bigarren etorreraren zain bezala gelditu goi-goikoak Nafarroako Erresuma noiz berreraikiko duen? Bozkatzea baina gauza gehiago egin behar dira noski, baina bozkatzea ere bai.

  • Hauteskunde hauek ez dira gureak eta guzti horrekin ados, baina erakunde hoietan zeinek eta nola agindu garrantzirik ez daukala esatea… errealitatea ez ezagutzea da. Ez duela balio independentzia lortzeko? Ez bozkatzeak bezainbeste.
    Guztatu ala ez, erakunde hoiek, mugak-muga, aurrekontu handien erabilpena erabakitzen dute, lege eta arauak orantzen dituzte eta herri hau moldatzen dute.
    Bakoitza libre da nahi duen bezala jokatzeko, baina Stockholma oporretara joatea eta ez bozkatzea baino proposamen hobeak egin behar dira Euskal Herria askatuko badugu. Herri bat ez da askatzen zerutik begiratu eta dena kritikatuz, lurrera jeitsi eta lokatzetan zikinduta baizik. Eskuak garbi dauzkanak lan asko egin ez duen seinale.

  • Izan dugun arazo larrienetako bat, Euskal Herrian benetako mugimendu nazionalik ez edukitzea izan da. Horren ordez, alderdi mugimenduak ditugu eta hoienganako atxikimendua apurtzea, ahalegin pertsonal ikaragarria behar du.
    Hauenganako lotura mentalatik askatzerakoan eta alderdi doktrina ideologikoa uzterakoan, den dena, argitasun berriztatu batekin dakusazu.
    Inperialismoak ez du deus antolatzen bere burua suntsi dezakeenik…
    Hauteskundeak baimentzen baditu, berak ditu [irabazteko] arauak ezartzen: zatiketa administratiboa, entitateen botere mugatua, berak ere bere burua inposatzea herri okupatuan beste hautagai bat balitz bezala (bere estatuaren indar guztiekin…)
    Haren jukutrian ez parte hartzea ez da abstenitzea, ez etxean gelditzea, baldin eta bada estrategia erradikal baten barnean: erresistentzia nazionala eta indar metaketa interesgarria ematen ari da EH guztian. Nik uste inoiz baino gehiago ooooso agerian gelditu dela Gasteizen, Baionan edo Iruñean [noiz bozkatu dugu guk gure nazioa zatitu nahia?] ez dagoela botererik, eta koronel batek askoz gehiago agintzen duela pelelehendakari batek baino…
    Honatx Herria aldizkarian argitaratu gogoeta:
    Bozen maxineria martxan eman da Euskal Herrian:
    Hauteskunde gauean xerkatuko ditugu abertzaleen emaitzak, oren batez, bi orenez, estres doi batekin. Eta halako herrian lagun hura pasatu bada, urosago, osasuntsuago sentituko gira. Hori sinesten dugu. Hori zauku erakatsi. Hori da sistema.
    Baina une batez desaktiba dezagun pentsamendu automatiko hori, eta
    Maskaradetako astoari bezala, eman diezaiogun mirail bat guhauren buruari, ariketa gisa: Ze espero ote dugu boz hauetatik? Funtsean, ze aldatzen da gure Herriaren geroan?
    Komunikatuak elebiz izanen direla? Xox pixer haboro ikastolarentzat? Kilometro bat Korrikan?
    Eta Elkargoa, oi Elkargoa! Hondakinen kudeantza, panel fotovoltaikoak, ur garbiak, ur zikinak… Horiek ditugu helburuak? Horiek idealak? Konpetentzia hauek gure Herriaren biziraupena bera bermatzen duten zereginak ote dira?
    Aldatzen, fitsik ez da aldatzen urtez urte, eta bozez boz:
    Hautetsiak abertzale prestuenak badira ere, eta
    asmorik nobleena ukanagatik ere,
    ez du martxatuko,
    aparientziarik ere. Ez Herriko Etxeak, ez Elkargoak, zinezko botererik ez dutelako. Gure hautetsiak dira, bai, baina gure legea ez. Eta marko honetan euskaldunak deus ez gira.
    Bozkatuz gero, normalizatzen eta betikotzen ari gira egoera anormal hau.
    Guk, hasteko, egin dugu mirailaren ariketa. Bai eta deliberioa hartu ere:
    Ez gira joanen bozkatzerat. Burua altxatzen ari baikira, bestelako eskema eraikitzeko.
    Ongi etorriak zirezte.

    Amikuze-Baigorri-Basaburua-Hazparne-Ortzaize-Oztibarre-Senpere-Xareta

  • Hauteskunde españolak españolentzako, frantzesak frantzesentzako. Garbi ikusten ez dugun bitartean besteen musikarekin dantzan ibili beharko degu.

  • Politika birtuala: Zeinek irabaziko ote du? PPodemoSEk edo PNBilduk?
    Politika erreala: españolistek irabazi edo ez, Espainiak agintzen du Euskal Herriko parte honetan. Eta ez bazegoen argi, argitu egin digute 3 hilabeteko ikastaroan. Hori da sistema, bai; eta nik ez dut kolaboratuko.

  • MIE: Saharatarrei esplikatu iezaiezu, pozik hartuko dute zure etorria. Haiek garbi daukate besteen bideak onartzen direnean, akabatua zaudela herri bezela.

  • Espainia eta Frantziak antolatutako hauteskundeei zilegitasunik emango ez bagenio ataka estuan jarriko genituzke; Herri bat aurrean dutela ikusiko lukete, beraiek eta nazioarteak ere. Arrotzen hauteskundeetan parte hartuz gaixo, lokartu, konplexuz betetako eta bere gaitasunetan sinesten ez duen herri bat ikusten dute, edozein menperatzailek desiratuko lukeen herri azpiratua. Antolatu dezagun bide propioa.

  • Euskaldun batekin ados nago. Gure herria askatzeko aukerarik onena ez litzateke izango alderdi abertzalerik ez izatea gure erakundeetan. Hori lortu nahi al duzue abstentzioa bultzatuz? Nola lortu nahi duzue gure herriaren zatiketa gainditzea eta askatasuna lortzea, zapaldu gaituztenen esku utziz gure erakundeak? Soilik alderdi abertzaleek lortu dezakete hainbeste amesten dugun independentzia.

  • Naziogintza gauzatuko duen alderdia behar dugu eta noski, alderdi hau ezin da Madrilera joan, soilik Euskal Herrian aritu beharko litzateke.

    Gure aurrekontuak gure aldeko politikak egiteko eta EAJ edo EH Bilduren alde soilik naziogintza garatzeko politikak egiteko prest daudenean egin.

  • Mendebaldekoa 2020-06-23 16:21

    Instituzio horiek benetan gureak dira ala okupatzaileek gure herriaren zapalkuntza demokratizatu eta legitimiatzeko erabiltzen dituzten erramintak dira? Uste dut hori dela herri ikuspegitik erantzun beharreko lehenengo galdera.
    Hori ulertzen ez dugun bitartean botoa emateak edo ez emateak antzeko garrantzia dauka nere ustez. Abstentzioak, nazio ekintza bezala egiten ez bada, baliogarritasuna galtzen duela iruditzen zait. Modu berean, gure herria askatzeko beharrezko helburuak eta prozesuak martxan jartzeko gai ez diren alderdiei botoa emateak ere baliogarritasun gutxi dauka. Beraz, nere iritziz, gakoa ez dago abstentzioan edota botoa ematean (oraindik), ekintza hoiek gure estatua berrezartzeko helburu zehatza duen mugimendu zabal eta kolektibo baten ondorioa izatean baizik.

  • 1.- Nolatan daude (eta nola onartzen diegu hor egotea) PSOE, PODEMOS eta PP legebiltzarrean? Ba al dituzte parlamentariak Frantziako legebiltzarrean ere? Edo Portugaleko Assembleia da Repúblican?
    2.- Nafarroako Erresuma ez da berreraiki behar, garai batean gure Estatua izan zena berrezarri, ordea, inoiz ez baitiogu uko egin. Eta ez, hori ez du mesiasek bere bigarren etorreran egingo, euskal erresistentziak egingo du, egiten ari da.
    3.- Bateraezinak dira, hori bai, Espainiak eta Frantziak babesten, sustatzen eta euren legeen arabera eta euren sistemaren zilegitasuna lortzeko antolatzen dituzten hauteskundeetan parte hartzea, eta euskal erresistentziak gure independentzia lortzeko egiten dituen gauzak egitea.
    4.- Hauteskunde horietan parte hartzeak herri gisa zapaltzen eta zatitzen gaituzten sistema indartzen du, gure menpekotasuna betikotu; euskal erresistentzia egiten ari dena, ordea, Euskal Herriaren independentziaren alde egindako lana da. Horra hor bateraezintasuna.

  • Ez badugu sortzen gurea behar dugun goi mailako instituzioa ez dugu gauza handirik egiteko. Behin behineko gorbernua.

  • “Gure” erakundeak (baten faltan HIRU!) Espainiak eta Frantziak eratuak dira, bakoitzaren legeen arabera zurrunki mugatuak, eta beraien organigramaren barruan: euren terminal informatikoak dira. Ez dira “gure” tresnak, ez, nahiz eta “Euskal” edo “Nafarroako” izena eman; “euren” agentzia kolonialak dira. Hala diote behintzat haien zerbitzariek:
    -Urkullu, 2020: «Lehendakaria da Estatu (española)ren ordezkari gorena Euskadin»
    -Barkos, 2017: “Monarkia parlamentario moduan eraturiko Estatuaren erakunde bateko kidea naiz”
    -Etxegarai, 2017: Errepublikako hautetsia naiz, eta biziki fier nago ene frantses izateaz”
    Argiagorik?

  • -Etxegarai, 2017: Errepublika *(frantsesa)ko hautetsia naiz, eta biziki fier nago ene frantses izateaz”

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-06-24 14:00

    Suberbiola, Etchegarayek dioena erabat normala da, pentsatzen du eta hitz egiten du hiri frantses baten alkate frantses batek bezala.
    Normal ez direnak dira Baiona Iparraldeko hiri kapitala eta Etxegaray lehendakari aldarrikatzen duten sasi abertzaleak zeren eta hola egitea eta frantziari men egitea betirako igual iguala baita.

  • Alderdi abertzaleak independentzia lortu? Kar kar kar! Begiak zabaldu mesedez, EAJ eta Bildu Espainiarekin eskutik oratuta daude. Euren interesak eta botere nahiak herri izaera eta euskal kultura suntzitzen dabiltza. Begira Iruña Veleia aztarnategian abertzaleek nola jokatu duten, gure historia eta ondarearen kontra. Covidarekin ere Espainiari babesa ematen herritarren askatsunaren kontra eta estatu diktatorial baten alde (bozkan lortzearren). Penagarria, gure herria guk suntsituko dugu

  • Egia bat aurretik: zein hauteskundez eta zein urtetan ari zareten zalantzan izan naiz zuen guztien iruzkinak irakurrita. Duela berrogeita hamar urteko eztabaida zaharra burutaratu zait, behingoan. EAEko edota Nafarroako legebiltzarrak osatzeko egiten diren hauteskundeak, beraz, ez dira gureak! (Iparraldean esan beharrik ez, han ez baita gurerik ezer, Elkargoa bera ere gurea ez izanki!) Eta gure bidea, konponbidea, horretaz, ez bozkatzea duzue, abstentzioa. (Gure herriko frontoian oraindik ere orain dela 50 urte idatzitako “astentzioa” dago, pintura ezabatu ezin eta). Orduan ezker abertzalea zen ez bozkatzeko deia egiten zuena. Geroago, Espainiako parlamentura ez joaitekoa. Orain, ordea, joaiten uzten ez badigute negar-marraskaz hasten gara… Mundua biribila, gero!
    Guk, beraz, ez dugu bozkatu behar; etsaiak, ostera, bozkatuko duten ber, eusko legebiltzarraren jaun eta jabe izango dira, zernahitarako. Honen ondorioz, Iparraldekoaren mailako autonomiara eramango gaituzte. Ederki hola! Euskara ere han bezala sustatuko dute, Mauleko komunistek eginen duten bezala, guti goiti-beheti. A, baina, gu, euskaldunetarik % ez-dakit-zenbat-garen abertzaleok pozez eta lorian, eskuak garbi, iragan urruneko ametsez beteak eta noizbait mesias berri bat agertuko zaigun begira. Eta, bizkitartean, mezu ezkorrak emanez, gure arteko xextrak eta katramilak areagotzen joanen gara aitzina. Marmar antzuetan barrena nora ezean joan eta joan eta joanen gara, eta inora ez iritsi.
    Zuek, gazte (?) aratz (‘puru’), jainkozko argiz argiztatuok bide (oker/antzu/itxi) horretatik jo nahi baduzue, jo; PNV-PsoE-Podemos-PP alderdiek eskerrak emanen dizkizuete. Ni, aitzitik, betiko bidetik joango naiz, eta betikoei boz emanen diet… EA abertzaleak Ajurienera itzultzen diren, ea abertzaleak Tuterara iristen diren, eta hurrengoan Mauleko auzapez euskaldun abertzalea nagusitzen den… EA toki guztietan euskal nazioaren hazia ereinez, gure aukera sortuz eta sortuz, atsedenik hartu gabe, goazen aurrera.

  • Ezjakintasun osoz orain enteratu naiz espainiar bozkak ditugula postontzian ikusi dudanagatik. Urte osoa egoten dira telebistan barra barra betiko marmarrarekin ez naiz ezta konturatzen noiz den fartsa festa eta noiz ez. Ez naiz denbora alperrik galtzea gustuko dutenetakoa, etxean geldituko naiz ganorazko zerbait egiten.

  • Ze pereza benetan. Ez al dute nahikoa kakaplasta botatzen 365 egun urtean, nola izango dugu gogorik pitokeria hauetarako?

  • “Euskaldun bat”-ekin ados.
    Naiz eta ditugun aukerak gustoko ez izan, abertzale bozkatzea komeni zaigu. PSOE, PP, UPN eta antzekoek badakite bozken garrantzia, guk ere duten garrantzia eman behar diegu.

  • Horixe espainiarrek badakitela euren hauteskundeak garrantzitsuak direla…Espainiarentzat! Are gehiago, badakite, jakin ere, garrantzitsua dela euren menpeko euskaldunei ere sinestaraztea garrantzitsuak direla Euskal Herriarentzat.
    Ezberdintasun bat: eurek badakite, jakin ere, ziria sartzen digutela.

  • Bozka abertzalei esker ez dugu EAEn inolako zonifikazio linguistikorik. Pentsa zer nolako egoera izango genukeen historikoki PP eta PSOEk gobernatu izan balute. Araba gehiena edo Enkarterriak Nafarroaren hegoaldearen pare, soilik hizkuntza ofizial bakarrarekin.

    Zein da abstentzionistaren plana? Botere publikorik gabe gizartea eraldatzea? Mesedez…

  • Gure planaren lehengo urratsa autoestimua zaintzea da.
    Zuk ere egin beharko zenuke.
    Bozkatzeak ahultzen gaitu apur txikiak baino ez ditugula merezi sinesteraino.

  • Kaixo,

    Statu subirau okzidentaletan struktura politiko-instituzionala osatzen da batez ere bi mailetan: herrikoia eta populatxeroa. Herrikoian alderdi moderatuak egoten ohi dira: alde batean soziodemokratak eta bestean kontserbadoreak. Gure kasuan hori litzateke EHB eta EAJ. Hauen artean banatzen lukete boterea eta ardura instituzio ezberdinetan (lukete, baina ez dute, zeren gure errealitatea bestelakoa baita). Maila bat beherago, populatxeroan, alde batean komunistak eta bestean faxistak leudeke. Gure kasuan ez da existitzen errealitatean kategoria honetan sartzen ahalko litzatekeen esparrurik. Normalean maila herrikoian daudenen baino esparru koherenteagoak izaten dira populatxeroak, nolabait, zeina lotua dagoen ere, botere-ardura praktiko gutxiago eukitzearekin. Izan ere, geroz eta botere maila gehiago maneiatzen den einean ekinbidea urruntzen da populutik, eta hor populuarekiko atxikimendua arduraz, eta hori posible izan dadin ezinbestean kultura maila handia erakutsiz egiten da. Horren berme bat izaten ahal da maila populatxeroan aritzen direnek ardura eta kultura maila hori erakustea, zeren horrekin erakusten dute azken hauek boterearen esparrua kentzen ahalko dioketela moderatuei. Halako egoera ematen denean bakoitza gogoko edo nahi duen esparrukoa izanda, hitzegiten ahal da politikaz, gauzak maila pertsonaletara eraman gabe, zeren denek dakite politika soilik dela modu bat gizakiok sozietate batean antolatzeko. Informazioa maila ezberdinetan garraiatzen da, horizontalki eta bertikalki; eta maila bakoitza, sektore bakoitza, elikatzen da besteengatik. Horrela strukturatzen da benetazko gizarte bat, zein ez baita gurean dagoen errealitatea, “euskal gizartea” izeneko hori beste gauza bat delako, fetitxe bat, irreala.

    Struktura hau Gorteetan adiarazten da: botere legegilea non herriaren edo nazioaren izenean testu juridiko izango direnak erabakitze diren. Handik ateratako elementuekin osatzen da Gobernamendua, zeina arduratzen da herriaren borondatearen izenean boterea aplikatzeaz. Gobernamenduak bestelako eginkizunak dituenez, badu ere besteak beste alboan bestelako figura bat: Estatu-Conseilua, non jakintza eta kultura maila eta ardura handienak dituzten lagunak elkartzen diren.

    Bainan prefosta, struktura politiko-instituzional hau existi dadin hark ordezkatzen duen gizartean egoera mental-animiko berdina egon behar da. Zentzu horretan, elikatu behar da etengabe gizabanako guztiek euren lana burutzeko etengabeko reziklagea, kultura, eta abar. Eta hortan aurrera egin nahi duenak aukera izatea, eta bere horretan eboluzionatu gabe geratu nahi duena hala gera dadin ere, marginatu bezala, normala denez. Struktura politiko-instituzional hau gizarte batena da non klase nagusia erdiko-klasea den: ingeniariak, langile kualifikatuak, jakintzalariak, eta abar. Haren etsai nagusia barnekoa da: ustelkeria, pasotismoa, dogmakeria, borregismoa, etab.

    Eta beste gauza bat: gizarte hauetan inork ez du zalantzan jartzen zein herriaren izenean aritzen diren politika insituzionala egiterakoan. Badakite denek nazioa dela nondik ateratzen den haien boterearen legitimitatea.

    Azalpen teoriko honetatik abiatuz, gure errealitatea begiratzen dudanean skizofrenia-problema larri bat ikusten dut. Labirinto bat nondik ateratzeko hari bakarra Kultura begitatzen dudan. Kultura okzidentala gure hizkuntzan kodifikatu, eta horren transmisioaz herriaren hatsa igo, eta errealitateari boelta emango dion dinamika nazional berri bat. Hori ez da kontsentsuz erabakiko, norberak hartu behar du erabakia, hori da autodeterminazioa, eta beste guztia folklore demagogoa. Oraingo alderdietan, gauzak dauden bezala, ez dago konfidantza asko egiterik, nere ustez, okupatuta baitaude gauzak bere horretan iraunarazten, gizartearen izenean baina haren kalterako.

    Baina alderdiak ere, herriak egiten dien presioaren pean aritzen dira. Nere ustez, gizabanako askeak, artaldeen gainetik egoten dakitenak eta horretarako erabakimena dutenak dira eredu izan behar direnak. Orain nagusi direnak populista eta burokrata ustelak baizik ez dira, Espainiako administrazio probintzial batean euren txiringitoak babestu beste asmorik ez dutenak. Horregatik nik ez dut bozkatuko. Alderdi nazional bat behar du herri honek, independentzia faktuki erdiesteko. Bitartean, batzuek euren negozioak babesteko eta besteek inpotentzia osoz negar egiteko, doazela denak pikutara. Hori da nik uste dudana. Tokatu zait mahaian egotea eta gogoz beteko dut betebehar zibiko hori, errealitatea den bezalakoa delako. Bakoitzak bozka dezala bere gogoak ematen diona.

  • Ustelkeria

    PNV alderdiak sostengatzen du eta hortan sostengatzen da, narkotrafiko sare bat. Ez naiz murgilduko gehiago. Nahi duenak irakur dezala Ahoztar Zelaieta jaunaren El Osasis Vasco liburua. EHBko asko eta asko daude ere sartuta sare horretan. PNV dira nagusi eta EHB kliente. Barka nazatela batzuen eta besteen bozkatzaile eta jarraitzaile zintzoek, baina errealitata hau da, eta euskal poliziak horren babesa bermatzen du.

    Pasotismoa

    Drogekin bakarrik ez, baita EITBrekin ere, gizartearen baitako presioarekin, etab, gauzak dauden bezala “ondo” bizitzen bilatzea da ohikoa, hegemonikoa: halako “be happy” moduko bat. Hori da euskal gizartea. Askok eta askok nahiago dute euren umeek drogekin ari daitezen konpromezu politikoak har ditzaten baino.

    Dogmakeria

    Kultura ez bada hobesten, jakin gabeko gauzei erreparatu gabe, edozein populista edo liderraren ideiei amen esaten zaie eta inolako arrazonamendu gaitasuna galtzen da. Egiak borobil bilakatzen dira, geroz eta sinpleago, eta kultura gabeko gendeak idei horiek irensten ditu, inteligentzia galduz.

    Borregismoa

    Talde bezala aritzeak, norbere iritzia edo ulermena taldearen iritzi edo ulermenaren pean kokatzeak, eramaten du ere maila gorako batzuen kontrolpean egotera. Horrela, gutxi batzuk enteratzen dira gauzetaz, eta beste guztiak ardiak bezala aritzen dira. Eliza katolikoak behintzat argi esaten eta onartzen du, eta eskuineko kontserbadoreen artean onartzen dute. Neretzat arazoa da ustezko pentsalari askeak, mozorrotuak baizik ez direnak, horrela jarduten dutenean. Hori ustelkeri okerrenetakoa da, eta ezkerreko mugimenduen ezaugarri ohikoena da.

    Hau da errealitatearen irudi subjektibo bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude