Veleia, epaia iragarritako baten kronika

Veleia, epaia iragarritako baten kronika –

Hemen ere, kontatzen den istorioa, benetan gertatu zen epai batean oinarrituta dago. Ez dugu egia osoa jakingo ordea. Faltsutzailearen bila dabiltza, baina, aurretik faltsuak direla modu zientifikoan frogatu behar dela ahaztu zaie. Badirudi epaia iragarritakoa izan daitekeela, hori jakingo dugu, piezak egiazkoak eta noizkoak diren, aitzitik, beste epaiketarako edo eleberrirako utzi beharko dugu.

Hona ondoren, Iruña-Veleia Argitu taldeak egin duen kronika bilduma:
Epaiketaren saioetan izan gara eta harri eta zur geratu gara hedabideek areto barruan gertatzen zena nola manipulatzen eta itxuragabetzen zuten ikusita. Guk oso bestela ikusi ditugu gauzak. Saio gehienetako kronikak aurkituko dituzu lotura hauetan.

Otsailak 19: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/19/epaiketaren-amaieran-eliseo-gilen-abokatuak-absoluzioa-eskatu-du-ez-dagoelako-zantzu-txikienik-ere-haren-aurka/

Otsailak 18: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/18/mikel-albisu-geologoak-ipceren-faltsutasunaren-aldeko-txostena-eraitsi-du/

Otsailak 17: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/17/ipceko-instituto-del-patrimonio-cultural-de-espana-geologoak-berretsi-du-pieza-gehienetan-metal-modernoak-aurkitu-dituela-kustodia-katea-hautsita-eta-grafitoak-esku-ugaritatik-igarota-daudela-kontu/

Otsailak 13: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/13/gaurko-saioan-hondoa-jo-dute-eliseo-gilen-aurkako-isuna-proposatu-zuen-jaurlaritzako-teknikariak-eta-letterako-grafologoak/

Otsailak 12: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/12/ertzaintzako-bi-grafologok-berretsi-dute-grafologiak-ez-duela-balio-zeramikan-edo-egurrean-grabaturiko-idazkunen-egiletza-zehazteko/

Otsailak 11: https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/11/ez-du-rip-jartzen-zaharberritzeko-bi-tenikariek-aho-batez/

Otsailak 3-7: blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/08/iruna-veleia-epaiketaren-lehen-hastea-hedabideetan-nekez-aukitzen-ditugun-10-berri/

 

Iruña-Veleia Argitu taldea

Jakinmina Iruña-Veleia Argituren prentsaurrekoan

 

Beñi Agirre

Euskara irakaslea

85 pentsamendu “Veleia, epaia iragarritako baten kronika”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2020-02-25 11:15

    Besteak beste Rikardo Gomezen Filoblogia-n jarraitu dizkiat epaiketaren inguruko berriak, eta atzo hire bidalketa honetakoa irakurrita, ondokoa idazten nian Filoblogiako erantzun batean (http://filoblogia.blogariak.net/2020/02/maquelum-edo-merkatuaren-aztarnak-azaleratzeko-lanean-dabiltza-iruna-veleian-eitb-kultura/#comments):

    “Ni egunotan jada etsita nengoan pentsatzera oso garbi geratu ote zen epaiketan Iruña-Veleiako grafitoen ‘faltsua’ hik, eta ‘bestek’ jasotako epaiketako informazio ‘ofizialen edo’ arabera… Gaur berriz egin diat topo ZuZeun jasotako ‘beste alderdiko’ informazio bilduma kontrajarri honekin (https://zuzeu.eus/euskal-herria/veleia-epaia-iragarritako-baten-kronika/). Egia esan zalantzak ez zaizkidak uxatzen…

    Kontrako, edo aldeko, ‘iritzi’ filologiko, grafologiko, kulturalak gorabehera, ezin diat sinistu ezin benetan frogatu litekeenik objektiboki (fisikoki, kimikoki…) idatziak / marrazkiak orain eginak diren edota orain dela 2.000 urte. Eta zergatik ‘akusatuek edo’ eskatzen dituzten oraindik halako azterketa ‘objektibo fidagarriak’, eta aldiz ‘akusatzaileak edo’ ez duten halakorik eskatzen, beren usteak gorabehera, beste guztion zalantzak ezabatze aldera besterik ez balitz ere…

    Nik uste diat euskaltzaleok merezi dugula ahalegin hori gutxieneko…

    Ondo izan

    Bittor”

  • Sinetsi edo ez, benetan zaila da marra bat noiz egin zen zehaztea. Dena den froga gehigarriak egin behar badira, egin bitez, baina ze froga gehigarri nahi dira egin?
    Elexpururen ekimenez udal mordotan aprobatutako ebazpenak arkeometria frogak eskatzen dituzte.
    Arkeometriak piezen (euskarrien) adina zehaztu dezake, eta euskarrien adina ez dago zalantzan. Den denak II. eta III. mendekoak dira. Hezurrak II. eta III. mendekoak dira, berdin teila puxkak, eta azaldu diren euskarri guztiak. Arkeometriak (c14 probak eta antzekoak) materialak eta objektuen adina zehatzeko balio du, eta grafitoak materia horren hutsunea dira, higidura bat, materiarik eza. Zalantzarik ez dago piezak benetakoak direla, beraz, zertarako froga gehigarriak?
    Benetakotasunaren aldekoek frogen beharra aipatzen dute, baina eskatzen dituzten frogek ez dute argi gehiago emango auziaren inguruan.
    Analisi kimiko batek ez zuen erantzun berbera topatu grafito gehienen eta arrakala naturalki sortuen artean. Metal modernoen zantzuak daude piezetan. Analisi kimiko gehigarriak egin nahi badira, aurrera, baina ez piezen adinari buruzkoak, hor ez baitago eztabaidarik. Eta eskatu diren froga gehigarriak piezen adinari buruzkoak dira.
    Gaiak nahasten ari dira batzuk, eurek jakingo dute zergatik.

  • Nonbait irakurri dut badagoela pieza puskatu bat, zeinaren zati batek grafitoak dituen eta besteak, aurrekoarekin perfektu ahokatzen denak, grafitorik ez duen. Hori hala da?

  • Ez, ez da egia.Eta Baote ez jarraitu metal modernoen zantzuen matraka horrekin, metal modernoen trazak aireko hautsean ere badaude eta. Nahikoa froga egin dira eta ez dute frogatu ez faltsuak direnik, eta ez faltsifikatzailerik dagoenik ere.
    Orain bakarrik falta da Arabako Diputazioaren enkarguz egindako txostenetan bota zituzten astakeriengatik barkamena eskatzea Eliseori, euskal gizarteari eta mundu osoari.Eta bide batez, norbaitek azaldu beharko du nola iritsi diren (lan)postu horietara Upvn.
    Zenbat gastatu du Arabako Diputazioak fartsa honetan? Villarubia, grafologoak, Madrileko peritoak, unibertsitateko irakasleak.Ertzaintzako ezdakit zenbat kideren denbora galtzea…
    Estafa?nor izan da estafadorea?

  • Ikusi nahi ez duenak, segi begiak itxita.
    Airean ez dakit badauden altzairu herdoilgaitz partikulak (baietz diozu zuk, eta besteetan bezala, ziur nago ez dakizula benetan, baina, esatea libre!), grafitoetan bai, ordea, eta barra-barra, eta nondik atera diren azalpenik ez (beno bai, baina ez duzue ikusi nahi).
    Deus ere ez dakizu, eta kaka botatzen zabiltza profesional eta adituen gain. Posmodernitatearen ajeak, zer egingo zaio!
    Aldizkari ofizialetan argitaratzen dira EHUko hautaketa prozesuak. Bertako adituen espedienteak publikoak dira, eta interneten dituzu. Hori nahikoa ez baduzu, horrez gain, baduzu lege bat, 19/2013, gardentasunari buruzkoa, eta eskatu EHUn lanpostu horiek betetzeko jarraitutako espedienteak. Emango dizkizute, prozesuak publikoak baitira (ez duzu egingo, zure asmoa ez baita egia jakitea, kaka zabaltzea baizik, gaia desbideratzeko).
    Eta gastatu, 3,7 milioi euro publiko gastatu dira fartsa honetan (gaiarekin zer ikusi gutxi du, baina diru publikoz finantzatutako enpresa batean arreba kolokatzea ere…).

  • Grafitoetan altzairu trazak ez daude barra barra, beste edozein piezatan proportzio berean baizik.Nortzuk ete fira Baoterentzat profesional eta aditu horiek? Velazquez, Núñez, Gorrochategui, Lakarra …?
    Mesedez!
    Foro honetara ekartzen dituzun ekarpenak wikipediatik hartutakoak dira. Eta zure “protoitalikoaren” teoria ere hortik hartutakoa da. Zer etorri zen proto horren ostean?
    Urte batzuen buruan “txosten” famatu horiek doktore tesi askorako gaia emango dute.
    Eta Baotek aipatutako UPvko curriculumek ere bai

  • >Deus ere ez dakizu, eta kaka botatzen zabiltza profesional eta adituen gain.
    Daramazue 11 urte hori egiten, bereziki Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara aurkitu zuten arkeologoekin, 14 urteko lanaren atzetik, eta pentsatzen duzue gainontzeko guztiak zuen antzekoak garela, inork ez dituela defendatuko. Baina ez da horrela izan azken 11 urtetan behintzat.

  • Ba ote? Oxfordek ere EHUren dogmak zabaltzeko balio du?

    https://global.oup.com/academic/product/the-oxford-introduction-to-proto-indo-european-and-the-proto-indo-european-world-9780199296682?cc=es&lang=en&

    Ez ezazu zure ezjakintasuna besteei kaka botatzen saiatzen estali. Horra hor Oxforden manual bat orotoi doeuropearrari buruz.
    Eta zain nago oraindik ea zein etimologok dion pax ez dela latindar jatorrikoa, eta zein den jaspeko gurutziltzatuaren figura.
    Eta wikipediak bere gauzak ditu zehaztasunari dagokionez, baina zure maila ikusita, gehiagotan erabiltzea gomendatuko nizuke. Oinarrizkoetarako (zuretzat kasu) oso ongi dago.

  • Baote: Eliseok 20 kaxa bidali zituen Aztarnategian aurkitutako materialekin Arabako Diputazioaren menpeko instituzio batera.Diputazioak azaldu beharko du ea kaxa horretan dagoena Iruña Veleiakoa ez dela frogatzeko estafa bat egon dela. Nongoa da kaxa horietan dagoena? Bertakoak ez direla kaxetan dauden piezak ezin du frogatu Arabako Diputazioak eta beraz ez jarraitu kaka botatzen Eliseoren gainera.Eta bere arreba kontratatzea ez da delitua.

  • Seim etimologok dio “pax” ez dela latindar jatorrikoa?
    Zein da gurutziltzatuaren jaspezko pieza?
    Eta nik ez dut esan arreba diri oublikoz kontratatzea delitu denik, itsuski geratzen dela baizik.

  • Idoia Filloyren txostenean begiratzeko….ostias!!! Eta Bakeri buruz Javi Goitiak arras gauza interesgarriak esaten ditu

  • Eta agian kristo ez dago gurutz- iltzatuta, guretzean lotuta baizik, hipotesi bat da.III mendeko Constanza delako jaspezko geman lotuta moduan dago.Bestalde kontuan hartu behar dugu Constantino eta berarekin bat egin zuten kristau kolaboratzaileak gogor ibili zirela hasierako kristauen dokumentuak, irudiak, ikonosk e.a. ezabatzen. Horregatik dakigu hain gitxi hasierako kristauez. Eta normala da Erromatar Inperioaren bazterrean, gurean, horrelako testigantzak aurkitzea…

  • Bada ezpada, konfirmatzeko: Zein Javi Goitia diozu, Jabier Goitia bezala Euskararen Jatorrian idazten duena? Zaragoza Caesaraugustatik EZ datorrela dioen horixe? Hizkuntza erromantzeak erromatarrak penintsulara iritsi aurrekoak direla dioen berbera? Javi goitia berbera bada, ez iezadazu barre eragin mesedez. EHUkoak ez badituzu gustoko, europako adituengana jo. Baina atera burbuilatik.
    Jaspezko pieza, Filloyren arabera, gnostikoena da (beraz, ez “kristau-kristauena”), eta II. mendekoa. Iruña-Veleiako 13361 eta 15910 piezak II. mendekoak dira, Filloyren arabera, beraz kristautasunean ezagutzen diren gurutziltzatu zaharrenak dira. Eta zer diren gauzak, gurutziltzatuak lokalizatzeko hartu dituen lanak hartuta, I-IV mendeetarako 4 gurutziltzatu topatu ditu Filloyk erromatar inperio osoaren luze zabalean (bat Erroman paganoek egina, bi Inperioaren ekialdekoak, eta bestea ez du zehazten). Veleian 7 azaldu dira kolpean. Beraz bai, harrigarria da oso Iruña-Veleiako gurutziltzatuena.

  • Harrigarria bai eta zer?

  • Bittor Kapanagak ere intuizio interesgarriak zituen Bake-ri buruz.Dana dala Baote ezik tranpaik egin, badakik gaia eztela hori eta.Nerbioso samar sumatzen haut, zuen txiringito instituzional- akademikoa arriskuan edo…?

  • Atzo hauxe bota zenidan, “epaia izatetik baino…”-ko foroan, nire iruzkin bati erantzuna eginez: “Jesukristo gurutziltzatua harrigarria III.mendean protoitalikoa eta indeuroparra dakizkien batentzat?”
    Nire erantzuna, bai, harrigarria oso. Orain zuk ere onartzen didazu harrigarria dela. Bego. Beste autogol bat. Ona zara, gero!
    Urduri ni? Zu ari zara “ostias”ka erantzuten eta formak galtzen. Zu ari zara bertsioak aldatzen, gurutziltzatuak ukatzen eta akaso “gurutzean lotua” egongo da esaten (irrifarra atera dit horrek, onartuko dizut).
    Nik ez dut EHUn lan egiten, ez “txiringito instituzional-akademikoan”. Horrek kezkatzen bazaitu, lasai. Eta uste baduzu grafitoen faltsutzeak arriskuan jarri duela EHU edo “txiringito instituzional-akademikoa” oso oker zaude. Akaso, EHUren izen ona jarri du jokoan, eta horren kalteak oraingo eta etorkizuneko euskal arkeologo eta historialari serioek ordainduko dituzte. Zuri bost horrek.
    Dena den, igartzen hasi naiz troll ona zarela. Argudiorik gabe geratzean galderak eta gaiak aldatu, informazio faltsua bota horretan katramilatzeko, eta denak kale egiten badu,”urduri ikusten zaitut”, eta pertsonalera jo. Enfin.
    Eta berriro diot, EHUkoak ez bazaizkizu gustatzen, eta Espainiako unibertsitatearekin ez bazara fio, Europara edo munduko akademiara jo, baina atera zaitez burbuilatik. On egingo dizu. Akaso beranduegi da zuretzat, baina tira.

  • Bueno Baote orduan ez dakit zergatik jartzen zaren hain temoso. Upvkoentzat grafitoak inposibleak ziren, zuretzat harrigarriak, bada zerbait.Upvkoek ez dizute onartuko urrats arriskutsu hori. Eta Upvn ez dago historiadore seriorik.Ez euskeraz ez erderaz, denak Psoekoak dira, bere garaian Prietok jarritako paradigmaren jarraitzaile itsuak. Euskal Herria gorrotatzen dutenak…Ezdaukate inolako prestijiorik eta ez daukate ezer galtzeko.Total inork ez ditu irakurtzen euren lanak. Eta Deustuko Alberto Santana moduko lotsagabe batek eramaten ditu lorak…

  • Gaira bueltatuz, eztabaida dago ebazteko ea nola jarri zuten Kristo gurutzean, iltzatuta edo lotuta, besterik ez. Iruña Veleiako grafitoek uste dut ez dutela hori zehazten.Eta informazio faltsurik ez dut zabaldu foro honetan.Zu ari zara behin ta berriz aspaldi gainditutako argudio maltzurrak zabaltzen

  • “Upvn denak psoekoak dira”, iritsi gara gaiaren muinera. Lotsa, Erramun, auzolotsa sortzen didazu. Eta grafitoak faltsuak dira, ez harrigarriak.
    Agur.

  • Zein alderdikoa da Antonio Rivera, grafitoen kontrako artikulu lotsagarri hura idatzi zuen? Fartsa honi hasiera eman ziona ba?PSOEkoa Eta Upvko kargu altu bat da.Eta gainerako historiadore guztiak Prietoren paradigmaren jarraitzaileak.Euskeraz edo erderaz idatzi euren produkzioa prietismoaren eskemetan kokatzen da: Psoe ez bazaizu gustatzen ezkerreko españolak direla esaten badizut lasaiago geratzen bazara,

  • Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen salatarien ideologo nabarmena baino nabarmenagoa Martin Almagro da: https://labur.eus/MHN3k . Batzorde zientifikoa bizirik zegoela 2008-6-24an, hitzaldia eman zuen “Los orígenes de los vascos”, laburtuz bere tesia => euskaldunak zelta “txar” batzuk besterik ez omen gara. (Gainera gaur egun ere bere hipotesiak izorratzeko ebidentzia nabarmenak). Almagro-ren aita berriz faxista baino faxistagoa…

  • Almagro: Ekaingo behorren margoak aurkitu zituztenean… Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunak sartu ziren harpean, baina Almagro (aita) debekuaren gainetik, Altunak kontatu zuen bezala: https://labur.eus/HaVE0
    .
    Altuna: “Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.”

    Almagro (aita) falangistaren agindua bete izan balute Barandiaran eta Altunak, Ekaingo behorrak zeltak, frankoak, erromatarrak, bisigodoak, bikingoak… izango ziren, baina euskaldunak ez behintzat.

  • Pello Eizagirre 2020-02-27 23:08

    Soriako akitaniera:“Erromatar Inperioaren garaian Sorian hitz egin zen akitaniera da. 1999an Joaquín L. Gómez-Pantoja epigrafistak eta Eduardo Alfaro Peña arkeologoak Sorian aurkitutako zenbait hilarritan agertu ziren idazkunak aurkeztu zituzten, eta haietatik ondorioztatu zen eskualde horretan euskararen arbaso zen hizkuntza bat hitz egin zela.”
    Gehiago wikipediako orri zintilikatu berri honetan
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Akitaniera_Sorian

  • Ba Ote, idazkiak zaharrak diren edo ez datatu daitezke, metal modernoak egotearen, oso ohikoa da aurkitutako pieza guztietan munduko aztarnategi guztietan. Metal modernoak aurkitu dira 10 mikratan puntu gutxitan, duela gutxi eginak balira, hori baino 10-20aldiz gehiago egon beharko zen idazki osoan, ez puntutxo batzuetan. Faltsutasunaren alde analisi hori egin duen Navarrok, horretarako kapazitatea ez egoteaz gain, ez ditu kontrolezko piezak erabili. Bai ordea benekotasunaren aldekoek aurkeztu duten analisian. Eliseori aztarnategia kendu ta gero, Aldundiak kontratatutako Zaharberritzaileek, piezak garbitzen zeudenean, 3 ez ohiko grafito aurkitu zituzten. Aldundiaren erantzuna, pieza gehiago ez garbitzea izan zen. Piezak eraman zituzten ta gaur arte. A, Navarrok (faltsutasunaren analista) egindako analisian,, plastilina aurkitu zuen, bere hitzetan, piezak esposizio baterako utzi ziren. Hau da, zaintza katea hautsi zutela. Idazkiak lurperatutak daudenean, material batzuk itsasten zaizkie, hori ikertuz, analizatuz, duela zenbat idatzi ziren jakin daiteke.

  • Martin Almagro (semea) Iruña-Veleian, Araban eraginkorra bada AFAk salaketa penala jar arazteko (ez Almagrok pertsonalki), ezaguna da ere Gipuzkoan (Ekain harpeaz gain); Eskoriatzan 1973an (Franco bizirik zegoen oraindik) Axtroki urrezko bi ontzi zoragarriak azaldu zirenean http://www.euskomedia.org/ImgsAuna/34049901.jpg denbora falta zitzaion Eskoriatzara etortzeko eta bi urrezko ontzi zoragarriak espoliatzeko… Madrilera eramateko bere kontrol pean jakina, aitzakia betikoa, Españako arkeologia museoan erakusteko eta ez Eskoriatzan, Gipuzkoa, Euskadi, Euskal Herria. Arazoa da Madrilgo arkeologia museora joaten bazarete, Axtrokiko urrezko ontzien kopiak besterik ez dituzuela ikusiko, Eskoriatzako Ibarraundi museoan bezala, originalak banku pribatu baten seguritate kutxa batean omen daude, gutxi batzuen kontrol pean noski (konfiantzazkoak). Eskoriatzan aurkitu arren zeltak omen dira jakina, eta herria zelta dela “ebidentzia” nabarmena… Martin Almagro familiak ukitzen duen guztia zelta eta española bihurtzen duelako azken 80 urtetan… Iruña-Veleian berdin, ezin beste ezer espero.

  • Faltsutasunaren aldekoek ez dute ikertu, ta aitortu dute, ea idazkiak antzinakoak diren. Faltsutasuna ikertu dute ta ezin izan dute demostratu. Beste gauz deigarria, Eliseoren aurkako karguetan, ez dagoela faltsifikazio kargurik, ondareari egindako kaltearengatik baizik. Demostratu da, piezen balioa, isuna jartzeko, prentsan jartzen zutena ikusia jarri zutela. Epaiketa hasi zenean, 476 pieza kaltetzen egozten zioten, orain 291. Navarrok faltsutzat emandako pieza bat, orain benetakoa dela dio. Demostratu da, EuskoTrenen finantziazioa ziurtatuta zutela 10 urtez, nahiz ta ezer ez aurkitu. Ta edonork daki, piezak benetazkoak balira pasatzeko, 400 faltsifikatu ordez, 3 edo 4 faltsifikatzearekin nahiko zutela, errazagoa litzateke. Ez du inolako zentzurik. Akusazioak idazkiak zaharrak dirudienez, gero dio, zahartze azkar prosezu batez egin dutela. Hori denen aurrean ezinezkoa izateaz gain, 400 piezei denbora pilo beharko zen. Demostratu da, grafito berezi nahiko, lurrean bertan ta garbitu baino lehen aurkitu zituztela, ta akusazioak gezur bat bestearen atzetik bota duela.

  • “Ez du RIP jartzen”, zaharberritzeko bi tenikariek aho batez
    Data: 2020(e)ko otsailaren 11a Egilea: elexpuru

    (Azpian gazteleraz / Abajo en castellano)

    Gaurko saioan epaiketak 180 graduko bira eman du. Arratsaldeko hirurak aldera amaitu da, eta titular askorako eman ditu. Lehenik eta behin, Paloma Lópezek eta Isabel Ortizek, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko teknikariek, egindako adierazpenak laburbilduko ditugu. Haien eskuetatik pasatu dira aparteko grafitoetako asko. Bien adierazpenak oso antzekoak izan dira. Ez ditugu aipatuko ordena kronologikoan, baizik eta ematen diegun garrantziaren arabera.

    GRAFITO JAKINEI BURUZ

    1. Biak bat etorri dira ez duela RIP jartzen, baizik eta hiru marra direla, santutasunaren ikurra, I-Vko beste pieza kristau batzuetan agertzen direnen antzekoak. Zaharberritzen ari ziren pieza tratatu zuten, mikroskopioz begiratu zioten, eta biak ondorio horretara iritsi ziren inolako zalantzarik gabe. Urrutitik ikusita RIPen inpresio optikoa eragiten du, alboetan dauden altxatuen ondorioz. Antzeko beste altxatze bat dago grafitoaren beste alde batean. Argazkiak eta birsorkuntza bat ekarri dituzte (ikus irudiak dokumentuaren amaieran)

    2. Arkeologoek ehorzketaren gainean aurkitu zuten platera ere aipatu dute, IAN/VAN ZVTA euskerazko testua duena eta 15565zk. (goiz batez aterea eta eguerdian garbitua hainbat pertsonaren aurrean). Erabileragatik oso gastatua zegoela adierazi zuten, hainbat puskatan zegoela, paretak oso hauskorrak zirela. Abokatuak Isabel Ortizi galdetu dio ea inskripzioa berriki egin izan balitz begiratu batez ikusiko litzatekeen, eta baietz erantzun du, faltsua balitz igarriko litzatekeela eta bere ustez grafitoa zaharra dela. Abokatuak ere galdetu dio ea prozesatzeko orduan buztingilearen marka, aurkitu zuten eta erantzun dio triangelu bikoitza aurkitu zutela, zigilua izan zitekeena. Marka hau ez zuten arkeologoek aurkitu.

    3. 14468, adreilu gaineko grafitoak, VIIL(II)I(A) GORI / VIILIII NOVVA / VI(…)(A)III, tokiaren mapa bat adieraz lezakeena, zaharberritzera eraman zenean konkrezio asko zituen, eta letrak igartzen ziren arren, ez zen ondo irakurtzen. Lan zehatza egin zuten inskripzioa ondo ikus zedin. Defentsako abokatuak aurrekoan egindako gauza bera galdetu zuen, inskripzioa orain dela gutxi egina balitz ea begiratu batez nabarituko litzatekeen, eta baietz erantzun du eta jarraian bere ustez grafitoa zaharra dela erantzun dio.

    4. Defentsak OVN MIA VINCIT / AMOR 12396 hezur gaineko grafitoa erakutsi die teknikei, eta galdetu die ea hezurretako letra batzuen gainean dauden hutsuneak landareen sustraiek eragindako markak izan daitezkeen. Baietz erantzun dute, nahiko ohikoa dela hezurretan horrelako arrastoak aurkitzea. Idazkuna berria balitz ea begiratu batez igarriko litzatekeen galdetu dio, eta baietz erantzun du, eta bere ustez grafitoa zaharra dela.

    GARBITU GABEKO ZERAMIKAZKO 20 KAXEN GAINEAN

    2007ko amaieran, eta susmo giroaren ondorioz, aztarnategian pieza gehiago ez garbitzeko agindu zuten Arabako Aldunditik. Zaharberritzaileen eskuetara zeramikaz eta abarrez betetako hogei bat kaxa heldu ziren, garbitu gabe. 2008ko uda-udazkenean hasi ziren haiek garbitzen. Bi kaxa garbituta zeramatzatela, grafito berezi bat agertu zen, hegazti baten marrazkia, agian uso batena, ahoan galburu bat zuena (kristau ikurra, gehituko dugu guk). Aurkikuntzaren berri eman zioten diputazioari (Kultura diputatua, etab.), eta berehala eman zieten gehiago ez garbitzeko agindua. Euren ustez, zeramika horiek garbitu gabe daude (ez zaigu argi geratu non dauden gaur egun kaxa horiek).

    ALDERDI OROKORREI BURUZ

    1. Bi zaharberritzaileak aztarnategira joan ziren taldeari errieta egitera pieza asko garbituegi iristen zirelako zaharberritzera eta nola egin behar zuten azaltzera. Nahiko praktika arrunta dela nabarmendu dute, eta aldi berean sarri jokatu beha izaten dutela era honetara indusketa askotan.

    2. Plastikozko hortz-eskuilak (cepillo de dientes de cerdas) erabiltzen zirela ikusi zuten, ez zuten metalezko eskuilarik ikusi. Paloma Lópezek adierazi zuen zenbait lekutan zurda metalikodun pintzelak erabiltzen ikusi izan duela. Eurek, azken baliabide gisa, altzairuzko bisturia erabiltzen dute, konkrezioak beste modu batera ezabatu ezin dituztenean. Grafito bereziekin bisturiak erabili izan dituzte. Beste une batean metalen kutsadurarik egon ote den galdetuta, adibidez aztarnategian bertan, indusketatik ateratako metalekin kontaktuan egoteagatik, baietz erantzun dute. Edo beste edozein unetan: analisiak egiteko orduan, objektu metalikoren batekin kontaktuan egoteagatik, eta abar.

    3. Lurmen indusketaren buru egon zen urteetan ez zuten inoiz zalantzarik izan grafitoen egiazkotasunari buruz.

    4. Ertzaintzak bi teknikariei egindako galdeketari dagokionez, adierazi dute agenteak faltsutasun-zantzuei buruz baino ez zuela galdetzen, inoiz ez egiazkotasun-zantzuei buruz, eta hori oso harrigarria egin zitzaiela.

    Amelia Baldeón Arabako Arkeologia Museoko zuzendariaren adierazpena

    1. Gorrochategui astelehen arratsaldean aurkeztu zen (2006.06.19) (zera gehituko dugu: grafitoak benetakoak zirela Knörrekin eta Gilekin batera egin zuen prentsaurretik lau egunera) grafitoen benetakotasunari buruzko zalantza handiak adierazten zizkion gutun luze batekin. Katedradunak edukia azaldu zion. Baldeonek adierazi du gutuna tiraderan itxita egon zela Batzordea osatu arte. Akusazioko abokatuak galdetu zion zergatik ez zien pertsona gehiagori gutunaren edukiaren berri eman, eta Baldeonek adierazi zuen komite zientifiko txikian euskara aditua Henrike Knörr EHUko Euskara katedraduna zela, eta hark grafitoen benetakotasunaren uste osoa adierazten ziola, eta Gorrochategui Indoeuropar katedraduna zela, ez euskarazkoa.

    2. Ramon Teja Santanderreko Unibertsitateko irakasleak, Jose Maria Alvarez Meridako Museoko zuzendariak eta beste hainbat lagunek bisitatu zuten aztarnategia, Eliseo Gilek gonbidatuta. Akusazioak galdetu du ea pertsona horiek benetakotasunari buruzko zalantzak adierazi zizkioten. Ezetz aitortu du; hori bai, aurkikuntzekin harrituta zeudela, eta etorkizun oparoa iragartzen ziotela aztarnategiari.

    3. 2007ko urtarrilean Berjon eta Apellaniz aztarnetegitik alde egin ondoren, Baldeonen bulegoan aurkeztu ziren. Bisitaren xedeaz galdetu dio. Bere zerbitzuak eskaintzera etorri zirela erantzun du, bere enpresa arkeologikoa sortzera zihoazelako. Lurmenen metodo arkeologikoagatik kexarik aurkeztu ote zuten galdetu diote, edo grafitoen benetakotasunari buruzko zalantzak agertu ote zituzten, eta ezetz erantzun du, “Inondik inora”. 4. Baldeonek adierazi du Batzorde Aholkulari Zientifikoak asko presionatu zuela. Ez zutela Batzar Nagusietan egin zen prentsaurrekora gonbidatu. Galdetu diote ea Lopez de Lacalle diputatuaren aginduz Arkeologia Museoko zuzendari kargutik kendu eta Armagintza Museora bidali zuten grafitoen inguruan zuen jarreragatik. Epaileak esan du galdera pertsonala dela eta ez dagoela erantzutera behartuta. Baldeonek dio baietz, erantzun nahi duela. Eta enfasi handiz erantzun: BAI!

  • Mikel Albisu geologoak IPCEren faltsutasunaren aldeko txostena eraitsi du
    Data: 2020(e)ko otsailaren 18a Egilea: elexpuru

    (Azpian gazteleraz / Abajo en castellano)

    Gaurko saioan Mikel Albisu geologoak geoteknia eta ingeneritzara dedikatzen den Barzelonako Geomar enpresarekin burututako txostena aurkeztu du .

    1) Bere lan metodoa bederatzi zeramika zati hartzea izan da, terra sigilata modernoa, erromatar erara egina. Horietako hiruren gainean gurutze bana egin zuen iltze kamuts batekin, beste hiruren gainean kuter batekin eta beste hiruren gainean aizto batekin.

    Gero, ekorketa mikroskopio batekin (‘microscopio de barrido’), Navarrok IPCEn erabili zuenaren antzekoa, lerroei itsatsita geratzen zen metala neurtu zuen. Jarraian, piezak uretan sartu zituzten, eta egun batez uretan beratu zituzten. Berriro neurtu eta gero, lerroak eskuilatu ziren eta neurketa errepikatu zen.

    Zalantzan jarritako grafitoen antzik handiena duten lerroak iltze kamutsarekin egindakoak direla ondorioztatu du. Horiek kuterrarekin edota labanarekin egindakoak baino zabalagoak dira eta ez hain sakonak. Mikroskopioarekin neurtuta, iltzez egindako ildoetan itsatsitako metalaren arrasto bakoitzak 100 mikra ditu gutxi gora behera. Kuterraz egindako ildoetako arrastoek 50 mikra eta aiztoz egindako ildoetako arrastoek ere 50 bat mikra gutxi gora behera.

    Pantailan erakutsi dituen espektroetan argi eta garbi ikusten ziren orban zurixkak, luzeak eta zabalak, hau da, metalezko hondarrak.

    2) Emaitza. Gero Navarroren analisien diapositibak erakutsi ditu, non metalen presentzia puntu txikiekin agertzen den, eta horien alboetan mikroskopioak zenbaki bat sortzen duen: inoiz ez dira 20 mikra gainditzen, eta gehienak 5 eta 10 artean daude. Iltze kamustuak sortzen dituen batez besteko 100etik oso urrun. Horrek argi eta garbi erakusten du Navarrok aurkitzen dituen metal arrastoak ez direla faltsifikazio moderno baten ondorio, baizik eta zehaztu beharko den beste jatorri bat dutela.

    Albisuk berretsi du Navarrok ez duela kontrol piezarik egin, hau da, ez duela berearen antzeko metodorik erabili, gero emaitzak zalantzan jarritako piezekin alderatu ahal izateko. Aztergai duguna bezalako estudio batean ezinbestekoak diren kontrol-piezak.

    3) Navarroren azpikeriak. Bere hirugarren txostenean Navarrok ontzat ematen du SI/NO pieza, bere lehen txostenean faltsutzat eman zuena. Eta ehunka mikraren “burdina eraldatuaren” arrasto handia egiaztatzen du, ez du zerikusirik zalantzan jarritako piezen mikra kopuru txikiarekin, eta Geomar laborategian iltze kamutsarekin egindako piezen arrastoek erakusten dutenaren oso antzekoa da. Ebidentzia hori gorabehera, Navarrok ez du bere jokabidea aldatzen eta soilik modernotzat jotako bi piezari maten di “bigarren aukera”.

    Fluoreszentzia (benetakotasun zantzua) erakusten duten argazkiekin ere indartu ditu bere argudioak, adibidez RIP-aren inguruko iritzi ustela, eta VITAII 12047 grafitoan agertzen diren marka biologikoak (sustraien markak?).

    Aztertutako beste piezetako bat euskarazko esaldia duen 15920 , non konkrezioek R baten buztana estaltzen duten, eta, beharbada, baita konkrezio handi baten pean egon daitezkeen letra batzuk ere, CII letren ondoren. Ezustekoa bada ere, Navarroren txostenak berak iradokitzen du espatula batekin kentzea zarakarrak, ezkutuko grafitorik dagoen ala ez egiaztatzeko.

    Azken batean, faltsukeriaren froga nagusia eta bakarra zena, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko Navarro txostena, ezerezean geratu da. Hala eta guztiz ere, Fiskaltzak eta akusazioak zigorrak mantendu ez ezik handitu ere egin dituzte, beherago ikusiko dugunez.

    Tasatzailea: “Grafitatu gabeko pieza baten balio ekonomikoa ez da 600 eurokoa, 5 eta 20 euro artekoa baizik”

    Eliseo Gilek beste bi peritu aurkeztu ditu, horietako bat antzinako gauzen tasatzailea eta arkeologian peritua den Jose Antonio Fernandez Molina. “Grafito faltsuen” zeramiken prezioa tasatzea izan da haren helburua. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak 600 eurotan baloratu zuen bakoitza. Fernández Molinak urte hauetan zehar saldu diren antzeko piezen eta sorten argazki mordoa erakutsi du, guztiak euro gutxitan salduak: 5 €, 6 €…, gehienez 20 €-tan. Argi eta garbi geratu da zati horien merkatu-balioa oso txikia dela.

    Grafologoak: Eliseo Gilen letra eta grafitoetakoa oso desberdinak dira.

    Lurmenek Javier Gorriz eta Altamira Sarabia kaligrafo perituek sinatutako perizial grafologikoa aurkeztu du. Lehenik, Eliseo Gili idazketa lagin bat hartu diote, zeramikan (modernoa, noski) 30 testu labur puntzoi batekin grabatzeko agindu diote Eliseori, prozesu osoa bideoan grabatu dute, eta gero emaitza Iruña-Veleiako grafitoekin alderatu dute, batzuk zaharrak, beste batzuk zalantzan jarriak. Eta emaitza da ez dagoela antzekotasunik. Akusazioak grafologia zuen arma bakarra Eliseo Gili faltsuketa leporatzeko, baina dagoeneko “froga” hau ia guztiz baliogabetuta zegoen Ertzaintzako kaligrafoen agerraldiarekin eta azken perizial honekin ia ezabatuta geratu da.

    Zigor eskaerak: ez bakarrik mantendu, larriagotu ere bai

    Gaurko saioaren azken ekitaldian, Fiskaltzak eta AFAk Eliseo Gilen aurkako zigorrei eutsi diete (5 urte eta erdi eta zazpi eta erdi), aldaketa batzuekin: biek ala biek “dokumentuak faltsutzea” eta “omisio delitua” (ez dute gehiago zehaztu) gehitu dituzte. Kaltetutako pieza kopurua 476 izatetik 291 izatera jaitsi dute, beraz, isuna txikiagoa izango litzateke. Gilen eta Cerdanen defentsak absoluzio eskaeran mantendu dira.

    Honek guztiak ez du ez buru eta ez hanka. Hitz egiteko astia izango dugu. Bihar amaituko da epaiketa, aldeen alegazioekin.

  • Knooren anaiak berak salatu du, bere anaiak presioak jasan zituela, demostratu da, aditu gehiagok diotela benetakoak izan daitezkela, kontrakoa diotenak baino. Demostratu da, Gorrotxategiren txostenen akatsak, bera ez zela euskararen espertua, Knoor baizik, ta Gorrotxategi indoeuroparrarena..

  • PCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España) geologoak berretsi du pieza gehienetan metal modernoak aurkitu dituela, kustodia katea hautsita eta grafitoak esku ugaritatik igarota daudela kontuan hartu gabe
    Data: 2020(e)ko otsailaren 17a Egilea: elexpuru

    Gaurko saioan, J. V. Navarro Gascónek deklaratu du eta aurrez 2013ko bere txostenean esandakoak berretsi ditu. Metal pila aurkitu omen du ildoetan zein gainazalean, grafitoa egiteko erabilitako tresnaren arrastoak, bere esanetan. Azpimarratu nahi izan du ildoetan agertzen direnak, burdina arruntaz gain, altzairu mota ezberdinak direla batik bat: (vanadio, molibdeno…); kuprita ere agertzen omen da, eta alpaka eta berunezkoa tresnen aztarnak ere ba omen daude, ildoak errepesatzeko erabiliak ziur asko. Abokatuak galdetu dio ea faltsutzaileak ferreteria bat zuen; epaileak moztu egin dio, galdera desegokia dela argudiatuz.

    Ontzat eman dituen piezetan (hiru edo lau), burdina “eraldatua” omen dago denboraren poderioz, eta beste guztietan “eraldatu gabe”, eta horrek “modernoak” direla adierazten omen du. Galdetu zaio ea kontrolerako piezarik erabili duen, hau da, norberak apropos egin grafito bat eta gero mikroskopiaz aztertu, ikusteko berdinak diren honen emaitzak eta grafitoenak, beti egin ohi den bezala. Ezetz, ez omen zuen beharrezkoa ikusi. Baita garbi geratu da ontzat emandako piezak aurrez inork laborategian aztertu gabeak zirela (Cerdán, Madariaga…), eta gehienak inoiz aipatu gabeak zirela Batzordeko txostenetan. PCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España) geologoak berretsi du pieza gehienetan metal modernoak aurkitu dituela, kustodia katea hautsita eta grafitoak esku ugaritatik igarota daudela kontuan hartu gabe
    Data: 2020(e)ko otsailaren 17a Egilea: elexpuru

    Gaurko saioan, J. V. Navarro Gascónek deklaratu du eta aurrez 2013ko bere txostenean esandakoak berretsi ditu. Metal pila aurkitu omen du ildoetan zein gainazalean, grafitoa egiteko erabilitako tresnaren arrastoak, bere esanetan. Azpimarratu nahi izan du ildoetan agertzen direnak, burdina arruntaz gain, altzairu mota ezberdinak direla batik bat: (vanadio, molibdeno…); kuprita ere agertzen omen da, eta alpaka eta berunezkoa tresnen aztarnak ere ba omen daude, ildoak errepesatzeko erabiliak ziur asko. Abokatuak galdetu dio ea faltsutzaileak ferreteria bat zuen; epaileak moztu egin dio, galdera desegokia dela argudiatuz.

    Ontzat eman dituen piezetan (hiru edo lau), burdina “eraldatua” omen dago denboraren poderioz, eta beste guztietan “eraldatu gabe”, eta horrek “modernoak” direla adierazten omen du. Galdetu zaio ea kontrolerako piezarik erabili duen, hau da, norberak apropos egin grafito bat eta gero mikroskopiaz aztertu, ikusteko berdinak diren honen emaitzak eta grafitoenak, beti egin ohi den bezala. Ezetz, ez omen zuen beharrezkoa ikusi. Baita garbi geratu da ontzat emandako piezak aurrez inork laborategian aztertu gabeak zirela (Cerdán, Madariaga…), eta gehienak inoiz aipatu gabeak zirela Batzordeko txostenetan.https://blogak.goiena.eus/elexpuru/2020/02/17/ipceko-instituto-del-patrimonio-cultural-de-espana-geologoak-berretsi-du-pieza-gehienetan-metal-modernoak-aurkitu-dituela-kustodia-katea-hautsita-eta-grafitoak-esku-ugaritatik-igarota-daudela-kontu/

  • Epaiketa jarraitu duen ta dena jarri duen pertsona bakarra @leiresaitu da, twiren ikusi dezakezue. Berria ta Euskal ikusentzunezko gehienen lana, iguingarria izan da. Informazio gutxi ta gauz pilo omitituz, batik bat benetazkoak direnei arrazoia ematen dion guztia. Lurmeni aztarnategia kendu ziotenean, Aldundiak egin zuen lehen gauza, ondeamakina bat hartu, piezak agertu ziren lekuan jarri, ta metro bat lur azpitik zegoen guztia hartu ta zabortegira bota zuen. Aztarnategirentzako plan berri bat egin, ta 5 urtean aztertu behar omen zuten guztitik, 11 urtean %5 aztertu dute. Ta bitxia da, Eliseoren taldea Veleia idatzitako grafito bat aurkitu zuenean, faltsutzat eman zutela Brekin egon behar omen zelako. A zer nolako froga garaiko euskarari buruz dakigun gehiena teoria denean, ta faltsutasunaren aldekoek VELEIAN jartzen zuen ara bat aurkitu zuten. Edo Gorrotxategiren txostenean diotenean k hizkia 1850an hasi zela euskaraz erabiltzen, ta Steve Materraren liburuan Dictrina Christiana 1617an idatzitakoa, k grafia dugunean hainbat hitzetan, elkarren, bekaiztuko.. Zatitxoa: hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen…

  • Josu Lavin

    Materra eta Leiçarraga baithan ka ke ki ko ku eta ca que qui co cu differenteac dira. Lehenac aspiratuac dirade, hau da, kha khe khi kho khu balirade beçala.

  • Faltsutasunaren aldeko txostenak dio, Eskon grafitoan buruz. K grafia 1850tik aurrera erabiltzen hasi ziren.

  • Pero, ¿qué dicen de este grafito los especialistas de la Comisión Asesora de Iruña-Veleia? Sobre el mismo comentaron en sus informes Joseba Lakarra y Joaquín Gorrochategui. Esto es lo que dice Lakarra (13):
    “(…) el ESQUERO (con , no con !!) y ESKONDU (con , insólito en este contexto en latín) vienen a mostrar que al autor veleyense se le han escapado en un texto del s. III-VI grafías castellano-vascas (la 1ª) unos 1.000 o 1.500 años posteriores, y aun peor, grafías vascas meridionales posteriores a 1850 o 1900”. (p. 9).
    https://www.amaata.com/2019/08/niiv-cornii-eskon-en-un-grafito-de.html?m=1

  • >Esto es lo que dice Lakarra (13): “(…) el ESQUERO (con , no con ” !!)”
    “esquero” Lakarraren txostenean azaltzen da bakarrik… Ostrakaren zenbakia? Irudia? Lakarrak bakarrik ikusi al du? Hamaika urtetan zergatik ez dute irudirik argitaratu?

  • “Adituek” idatzi dutena ez da oso (batere) fidagarria, adibide asko dago jakina, Lakarrak data jarri zion 476 ostraken faltsifikazioari… tamalez ez dugu epaiketan ikusi aitorpenak egiten, ez zuten oso serio hartuko nonbait, krimenaren epailea interesatuta beharko luke. Gorrotxategik adibidez 13384 CHAVA irakurtzen du, Ostrakabasen IAVHII (YAVHE alegia), ematen du “adituek” hankez gora irakurri zutela. Denok ditugu akatsak, baina hortik faltsutze ebidentziak izatera…

  • Ba ote! Dena kakasten zabiltzatena zuek zarete. 11 urtetan ez dute dataziorik egin, grafitoen gainean karbonato kaltzikoa dago, hori ezin da egun batetik bestera sortu. Espainiako IPCEko laborategian “elementos traza” daude, goi mailako arkeologo batek niri esanda kontaktuen bitartez edo airean dauden osagaiekin kutzatuta. Deba irregulartasunez beterik dago. UPVko zuzendariak (Julio Nuñezek) Eliseo kanporatu eta gero aztarnategian hondeamakina sartu zuen, horregatik ordaindu du? Norbaitek zerbait esan du? Zuek dena kakastu duzue, gezurti hutsak zarete!!

  • Pello Eizagirre 2020-03-01 02:01

    Ba ote! Zuk esan duzu; “Jaspezko pieza, Filloyren arabera, gnostikoena da (beraz, ez “kristau-kristauena”), eta II. mendekoa. Iruña-Veleiako 13361 eta 15910 piezak II. mendekoak dira, Filloyren arabera, beraz kristautasunean ezagutzen diren gurutziltzatu zaharrenak dira”
    Uste dut akats txipi bat izan duzula. 13361 esan beharrean 15910 esan nahi ote zenuen.
    http://sos-veleia1.wikidot.com/ostracabase:13361
    zeren eta 133361ean ez da gurutziltzaketarik azaltzen.
    15910ean bai, baina ez Iesusena, ordea, “Neure ama Roman il ta” grafitoak diolako.
    Uste dut 15910. Grafitoa aipatu nahi zenuen.
    http://sos-veleia1.wikidot.com/ostracabase:15910
    Oker ezbanago Iruñako Iesusen gurutziltzaketarik zaharrena. Baina cronología ez da II. K.o. baizik II. mende amaierako –III. mende hasierakoa.
    Geruzaren zenbakia; UE 32005-C.
    UE 32005-C: Cronología: Época romana altoimperial (fines del siglo II-principios III d.C.).
    http://sos-veleia1.wikidot.com/arqueologia:sondeo32:sondeo32
    Hots “Filloyren arabera, beraz kristautasunean ezagutzen diren gurutziltzatu zaharrenak dira.”(?)
    Ama Ata blogari esker, Britaniar Museoako jema baten berri izan nuen.
    https://www.amaata.com/2015/12/el-crucifijo-conocido-mas-antiguo-del.html
    Jema horren kronologia eta Iruñako gurutziltzaketa zaharrenetakoak oso antzekoak dira. II.-III. mendetakoa baita.
    https://research.britishmuseum.org/research/collection_online/collection_object_details.aspx?objectId=59616&partId=1&object=5053&page=1
    Aintzat hartzekoa da ere, Yale Universityko Felicity Harleyk eta jeffrey Spierek esaten dutena; “The appearance of the Crucifixion on a gem of such an early date suggests that pictures of the subject (now lost) may have been widespread even in the late second or early third century, most likely in conventional Christian contexts.”
    Gutxi gorabehera ; “ Gurutziltzatuarena jema baten gainea agertze goiztiarrak iradokitzen ditu gaiaren irudiak (orain galduak) beharbada hedatua egon zen bigarren mendearen amaieran edo hirugarren mendearen hasieran, ziurrenik kristau testuinguru ohikoetan.”
    file:///D:/USUARIO/Downloads/The_Crucifixion.pdf
    Besarkada bat.

  • Pello Eizagirre 2020-03-01 02:09

    Esteka honetan hobeto ikusten da esan nahi nuen guztia. Jema gurutziltzaketarekin eta honi buruz Yaleko Irakasleek diotena.
    http://crucifixbg.blogspot.com/2014/09/crucified-on-bloodstone.html
    Ondo Izan.

  • Iruña-Veleian 1.700 urteko euskara zaharra (ez) dago jokoan. Laster epaile bakar baten ebazpena izango dugu idatzita, (dakidala) salatarien froga analitiko bakarra, IPCE Instituto del patrimonio cultural de España, institutoan aditu bakar batek (NVR) sinatutako txosten salataria. Epaiketan bionbo baten atzean erantzun omen zituen galderak, inork ez ikusteko bere aurpegia… Gainera IPCEko beste analitikak (ANT), sei lagunen sinatzen dute, artean bere “jefa”, aurrekoarekin kontraesanean daudelako… Pelikula txar baten gidoia ematen du, baina Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen etorkizuna aurpegia ezkutatzen duen lekuko honen eskutan omen dago. Inork ez du sinistuto jakina (bere lankideek gutxiago). Zientzia bada, errepikagarria behar da, alegia, analisiak errepikatu beharko dira, leku neutral batean, Martin Almagroren hatzaparretatik urruti… Ebazpenak onuraren bat izango duelakoan. Beste hamaika urtetan Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara zaharrari buruz idazten jarraituko dugulakoan, hurrengo belaunaldirako kate begia galduko ez delakoan.

  • Iruña-Veleiako IV. mendeko musika. Iruña-Veleian ospetsua egin da 1.700 urteko prosa euskalduna: https://labur.eus/wEi0i baina zer dakigu IV. mendeko musikaz? Duela 1.700 urteko euskara erabiltzen dugun bezala, garaiko melodiak ere kantatzen omen ditugu…

    Khantoria. Bereterretchen oinatzak. Ander Berrojabiz eta Maider López:

    “Erdi aroko lehenengo eleiz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetarikoa da. Baina posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. mendeko Zuberoara eleiz kantuz ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik?”

  • Iruña-Veleiako ostraka euskaldunen “fatsutzaileari” Nobel saria eman beharko litzaioke kontuan harturik zenbat aditu euskaldunek onartu zituzten publikoki “1. instantzian”, batzuk aipatzeagatik, Henrike Knorr, Joakin Gorrotxategi, Eliseo Gil, Joseba Lakarra, Blanca Urgell, Pruden Gartzia, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Idoia Filloy… https://labur.eus/vJWuB Gero beranduago, bakarrik AFAk argitaratu zituen irudiak ikusita, beste aditu batzuk ere defendatu zituzten euskarazko ostrakak, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Nobel sari batzuk zalantzarik gabe ederki merezita.

  • Ostraka, eman dezagun faltsuak direla. Zigorra merezi lukete faltsutzaileek?

  • Dakidala, publikoki argitaratu eta manipulatu dituzten ostrakak hauek dira, irudiak daude: 11419 Octavio Augusto, 11427 Ornelio Ivlio (Madariaga txostena), 11459 txerria manipulatua (beste aldean MAMERS), Carlos Elorza arkeologoaren IR-32. SEM-EDX froga egiteko karbonoarekin igurtzita konduktore bihurtzeko. Ez dakit nork eman zuen baimena 1.700 urteko ostrakak izorratzeko betiko, ez dute txostena publiko egin, ez dut ezagutzen eta ondorioak ez dira publikoak. Escribanori ezertarako balio ez duen harri koskor batean VELEIA / LEPAXT (txapela bere ezizena atzez aurre idazteagatik), txantxa bat egiteagatik, falta bat izan beharrean, espetxe zigorra eta bi mila euroko isuna… Aurrekari penal beldurgarria. Txostenak argitaratzen dituztenean, ikusiko da nork eman zuen baimena 1.700 urteko ostrakak izorratzeko, orduan agian salaketa berriak izango dira ondarea hondatzeagatik, baina ez naiz epaile.

  • Mikel: Demagun benetakoak direla, zigorra mereziko lukete esplizitiko faltsuak direla esan dutenek: Lakarrak, Gorrochateguik eta Volpek?

  • Beno, asko uste izatea izango da, Ostraka eta Erramun, berdin pentsatzen duzuela horretan, baina bat gatoz eskatzen zaien aurrekari penala beldurgarria dela. Espero nuen beste behin ispiluarena egingo zenuela, Erramun, baina ez dut xakerik prestatu. Besterik gabe, ea zer ematen duen hari honek. Benetakoak faltsuak direla esateagatik zigortu behar liratekeen, ez dut uste, iritzia eskatu zaien aldetik. Zein ote litzateke benetakoak faltsuak direla esateko motibazioa?, edo okertuta leudeke besterik gabe?

  • Motibazioa? ez daudela prestatuta dauden enpleguetan egoteko. Besterik gabe. Eta EAEko ustezko “adituen” kasuan Antonio Riverarekin ondo geratzeko helburua. Auzo lotsa sentitu omen zuten?

  • Konforme. Ez diozu erreferentziarik egin nire baieztapen inplizituari, eta hortaz horrekin bat zatozela ondorioztatzen dut. Bestalde, ongi ulertu badut, zigor gisa dauden postuetatik kaleratzea egotziko zenieke, ez dutelako lana ongi egin, eta ez adituak elkar hartuta zeudelako Veleiako aurkikuntza ez zedin egiazkotzat jo.

  • Kalumnia: kode penalean delitu izendatua den salaketa faltsua.

    Batzorde zientifikoa martxan zegoela (2008 urtarrila- 2008-11-19) Henrike Knorr (batzordean 1.700 urteko euskararen defendatzaile bakarra) hil zen apirilaren bukaeran. Bi hilabetera, Gorrotxategik (partaide izanik, astia falta izan zitzaion…) bere txosten salatariari sarrera eman zion Arabako Foru Aldundian San Joanetan (ekainak 24 inguruan). Kasualitatez Martin Almagrok (zeltista goropiusa), San Joanetan (2008ko ekainak 24 inguruan) ere, bere hitzaldi ospetsua eman zuen “Los orígenes de los vascos”. Orduan inork ez zekien (hitzaldian egondakoak bakarrik ) baina azkenean sarean paratu zuten, alegia, euskaldunak zelta txar batzuk garela eta euskara atzerriko hizkuntza (gaur egungo Españatik kanpokoa duela bi mila urte ere).

    Batzorde zientifikoaren aitzakiarekin Idoia Filloy eta Eliseo Gil (Lurmen) egotzi zituzten Iruña-Veleiako aztarnategitik 2008-11-19an, 14 urteko lanaren ostean… Baina data honetan bakarrik Gorrotxategiren txosten salataria zegoen erregistratua AFAn.

    Gero etorri ziren batzordekideen txostenak, Lakarra, Azkarate… Kasualitatez Julio Nuñez-ek bi txosten salatari idatzi zituen.

    Kasualitatez, Julio Nuñez izendatu zuten Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendari, Idoia Filloy eta Eliseo Gilen ordez.

    Gezurra badirudi ere, Iruña-Veleian ustez batzorde zientifiko bateko partaide salatariek onura nabarmenak lortu dituzte, alegia, faltsutze salatariak, salatuaren, biktimaren postua bereganatu du. (Badaude kasu gehiago jakina). Etorkizunean ikertuko delakoan.

  • Eta faltsuak direla esan duten gainerako alorrean alorreko aditu guziek beren postuak hobetzeko eta onurak lortzeko egin dute faltsutasunaren alde eta bestela euskarari kalte egiteagatik?

  • Bestalde, faltsuak balira eta epaileak faltsuak direla ebatziko balu, egiazkotasunaren alde erarazia izan den uholdeak eragindako diru publiko xahutze handi baten aurrean geundeke, ezta? Eta hori nola kobratuko diozu Veleiako ustezko faltsutzaileei!

  • Edo beste puntu batetik begiratuta, aldundiak auzitegietan sartzea erabakitzen duen unetik abiatzen da diru xahuketa…

  • Non dago Lurmenen diru xahuketa?. Lurmenekoek euren lana egin zuten I-Vko aztarnategian, materiala atera zuten, kaxatan sartu eta Arabako Diputaziora bidali. Zer gehiago egin behar zuten? Eta bestaldetik Arabako Diputazioak txosten batzuk eskatu zizkien hainbat “adituri”. Txosten horiek argitaratu zirenean komunitate zientifikoa aztertzen hasi zen ea zer zientifikotasun zeuukaten “adituen” txostenok, eta gabezia nabarmenak zudela ondorioztatu zuten: Madariagaren txostenak funtsean ez zuen ezer esaten, Lakarraren txostena petralkeriaz beteta zegoen, Gorrochateguik salatzen zuen angulo zorrotzeko M inposibleak existitzen zirela demostratu zen, Barakaldoko egiptologoak Erromatar munduko egiptologiaz asko ez zekiela frogatu zuen, Nuñezek ere ez zekien asko erromatar ikonologiaz …
    Informe txarretan dirua gastatzea ez da dirua xahutzea?

  • Martin Almagroren hitzaldia Arabako diputazioak pagatu zuen?
    Agian falsistek ez dute egiten euskarari “klate” egiteagatik baina bai Espainiako status quo kulturala zalantzan ez jartzeagatik. Nola egingo diete gogor Antonio Riverari edo Martín Almagrori ba?Nola ausartuko dira? Foro honetan bai Mikelek eta bai Baotek auzolotsa sentitzen dutela aipatu dute. Uste dugun baino aitorpen serioagoa da lotsarena.
    Eta ez dut uste epaileak faltsuak direla ebatziko duenik. Epaian zehar falsistek froga bakar bat ere ez dute aurkeztu eta.

  • Hara, Erramun, nik hirekin ez diat eztabaidatu behar. Mitxelena eta haren oinarriak barregarritismo propagandistiko batekin tratatzen dituenarekin alferrik ari nauk zeozer ulertu nahian.

  • hara beste froga gehigarri bat, Mikelen iruzkinean. Michelena eta haren dizipuluen santutasunean ez badugu sinesten ez dago zer eginik. Ad hominem argumentatze horrek mitxelenisten ahuleziak agerian uzten ditu. Ez dute zientziatik eztabaidatu nahi. Azkenean falsistena fede kontua besterik ez da, sineskeria.
    Baina egin duten kaltea…ez dago konpontzerik dagoeneko.

  • Metal moderno asko aurkitu dituztela? Mikel Albisu geologoak IPCEren faltsutasunaren aldeko txostena eraitsi du
    Data: 2020(e)ko otsailaren 18a Egilea: elexpuru

    (Azpian gazteleraz / Abajo en castellano)

    Gaurko saioan Mikel Albisu geologoak geoteknia eta ingeneritzara dedikatzen den Barzelonako Geomar enpresarekin burututako txostena aurkeztu du .

    1) Bere lan metodoa bederatzi zeramika zati hartzea izan da, terra sigilata modernoa, erromatar erara egina. Horietako hiruren gainean gurutze bana egin zuen iltze kamuts batekin, beste hiruren gainean kuter batekin eta beste hiruren gainean aizto batekin.

    Gero, ekorketa mikroskopio batekin (‘microscopio de barrido’), Navarrok IPCEn erabili zuenaren antzekoa, lerroei itsatsita geratzen zen metala neurtu zuen. Jarraian, piezak uretan sartu zituzten, eta egun batez uretan beratu zituzten. Berriro neurtu eta gero, lerroak eskuilatu ziren eta neurketa errepikatu zen.

    Zalantzan jarritako grafitoen antzik handiena duten lerroak iltze kamutsarekin egindakoak direla ondorioztatu du. Horiek kuterrarekin edota labanarekin egindakoak baino zabalagoak dira eta ez hain sakonak. Mikroskopioarekin neurtuta, iltzez egindako ildoetan itsatsitako metalaren arrasto bakoitzak 100 mikra ditu gutxi gora behera. Kuterraz egindako ildoetako arrastoek 50 mikra eta aiztoz egindako ildoetako arrastoek ere 50 bat mikra gutxi gora behera.

    Pantailan erakutsi dituen espektroetan argi eta garbi ikusten ziren orban zurixkak, luzeak eta zabalak, hau da, metalezko hondarrak.

    2) Emaitza. Gero Navarroren analisien diapositibak erakutsi ditu, non metalen presentzia puntu txikiekin agertzen den, eta horien alboetan mikroskopioak zenbaki bat sortzen duen: inoiz ez dira 20 mikra gainditzen, eta gehienak 5 eta 10 artean daude. Iltze kamustuak sortzen dituen batez besteko 100etik oso urrun. Horrek argi eta garbi erakusten du Navarrok aurkitzen dituen metal arrastoak ez direla faltsifikazio moderno baten ondorio, baizik eta zehaztu beharko den beste jatorri bat dutela.

    Albisuk berretsi du Navarrok ez duela kontrol piezarik egin, hau da, ez duela berearen antzeko metodorik erabili, gero emaitzak zalantzan jarritako piezekin alderatu ahal izateko. Aztergai duguna bezalako estudio batean ezinbestekoak diren kontrol-piezak.

    3) Navarroren azpikeriak. Bere hirugarren txostenean Navarrok ontzat ematen du SI/NO pieza, bere lehen txostenean faltsutzat eman zuena. Eta ehunka mikraren “burdina eraldatuaren” arrasto handia egiaztatzen du, ez du zerikusirik zalantzan jarritako piezen mikra kopuru txikiarekin, eta Geomar laborategian iltze kamutsarekin egindako piezen arrastoek erakusten dutenaren oso antzekoa da. Ebidentzia hori gorabehera, Navarrok ez du bere jokabidea aldatzen eta soilik modernotzat jotako bi piezari maten di “bigarren aukera”.

    Fluoreszentzia (benetakotasun zantzua) erakusten duten argazkiekin ere indartu ditu bere argudioak, adibidez RIP-aren inguruko iritzi ustela, eta VITAII 12047 grafitoan agertzen diren marka biologikoak (sustraien markak?).

    Aztertutako beste piezetako bat euskarazko esaldia duen 15920 , non konkrezioek R baten buztana estaltzen duten, eta, beharbada, baita konkrezio handi baten pean egon daitezkeen letra batzuk ere, CII letren ondoren. Ezustekoa bada ere, Navarroren txostenak berak iradokitzen du espatula batekin kentzea zarakarrak, ezkutuko grafitorik dagoen ala ez egiaztatzeko.

    Azken batean, faltsukeriaren froga nagusia eta bakarra zena, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuko Navarro txostena, ezerezean geratu da. Hala eta guztiz ere, Fiskaltzak eta akusazioak zigorrak mantendu ez ezik handitu ere egin dituzte, beherago ikusiko dugunez.

    Tasatzailea: “Grafitatu gabeko pieza baten balio ekonomikoa ez da 600 eurokoa, 5 eta 20 euro artekoa baizik”

    Eliseo Gilek beste bi peritu aurkeztu ditu, horietako bat antzinako gauzen tasatzailea eta arkeologian peritua den Jose Antonio Fernandez Molina. “Grafito faltsuen” zeramiken prezioa tasatzea izan da haren helburua. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak 600 eurotan baloratu zuen bakoitza. Fernández Molinak urte hauetan zehar saldu diren antzeko piezen eta sorten argazki mordoa erakutsi du, guztiak euro gutxitan salduak: 5 €, 6 €…, gehienez 20 €-tan. Argi eta garbi geratu da zati horien merkatu-balioa oso txikia dela.

    Grafologoak: Eliseo Gilen letra eta grafitoetakoa oso desberdinak dira.

    Lurmenek Javier Gorriz eta Altamira Sarabia kaligrafo perituek sinatutako perizial grafologikoa aurkeztu du. Lehenik, Eliseo Gili idazketa lagin bat hartu diote, zeramikan (modernoa, noski) 30 testu labur puntzoi batekin grabatzeko agindu diote Eliseori, prozesu osoa bideoan grabatu dute, eta gero emaitza Iruña-Veleiako grafitoekin alderatu dute, batzuk zaharrak, beste batzuk zalantzan jarriak. Eta emaitza da ez dagoela antzekotasunik. Akusazioak grafologia zuen arma bakarra Eliseo Gili faltsuketa leporatzeko, baina dagoeneko “froga” hau ia guztiz baliogabetuta zegoen Ertzaintzako kaligrafoen agerraldiarekin eta azken perizial honekin ia ezabatuta geratu da.

    Zigor eskaerak: ez bakarrik mantendu, larriagotu ere bai

    Gaurko saioaren azken ekitaldian, Fiskaltzak eta AFAk Eliseo Gilen aurkako zigorrei eutsi diete (5 urte eta erdi eta zazpi eta erdi), aldaketa batzuekin: biek ala biek “dokumentuak faltsutzea” eta “omisio delitua” (ez dute gehiago zehaztu) gehitu dituzte. Kaltetutako pieza kopurua 476 izatetik 291 izatera jaitsi dute, beraz, isuna txikiagoa izango litzateke. Gilen eta Cerdanen defentsak absoluzio eskaeran mantendu dira.

    Honek guztiak ez du ez buru eta ez hanka. Hitz egiteko astia izango dugu. Bihar amaituko da epaiketa, aldeen alegazioekin.

    20 mikra 100 izan beharko zirenean, puntutxo batzuetan idazki osoan izan beharko zenean..

    Ta Aldundiak kontratatu zituen Zaharberritzaileek esan zuten hori oso ohikoa zela, ta baita ere piezak eraman zizkiotenean Eliseo Gil baztertu ta gero, 3 ez ohiko grafito aurkitu zituztela, ta Aldundiak geratzeko esan, piezak hartu ta ez dituzte berriro ikusi. Ta garbitu zituzten hoiek, antzinakoak zirela zioten.

  • Sugaarren iruzkineko gauza pare batekin konforme naiz, zigorrak gehiegizkoak direla eta piezek ez dutela halako balioa. Holako frogak egiten behar baino diru gehiago xahutzearena ere maiz gertatzen dela esango nuke. Baina gainerakoan, norbanako soil ez-aditu bat naizen aldetik, aditu gehienek eta adituenek diotena sinesten dut, haien zientzia barregarritzat jotzen duten trolak trol.

  • >aditu gehienek eta adituenek diotena sinesten dut, haien zientzia barregarritzat jotzen duten trolak trol.

    Alegia, Txatxi Piruli, Satorrotas… batzorde zientifikoan ostraka euskaldunak eskutan zituzten bitartean, foro españoletan, español batuan inolako lotsarik gabe, 1.700 urteko Iruña-Veleiako euskararen faltsukeriaren alde idazten zutenak…
    Batzorde zientifikoan egonda, Henrike Knorr hil ondoren bi hilabetera (2008-6-24), Arabako Foru Aldundian dozenaka ostraka euskaldunak faltsutzat salatzen erregistroan salaketa paratzen duenarekin, Gorrotxategik egin zuen bezala? Sinismena?

    Faltsutze salaketak jarri ostean (dozenaka, ostraka bakarra faltsutzeak, espetxe zigorra duenean…), batzorde zientifikoan jarraitzen duena… ezer gertatu ez balitz bezala… Sinistea?

    Bi urte lehenago telebista guztien aurrean Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara bermatu zuena Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera. Ze sinismen? Ez da inoiz siniste kontua izan. Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara, serioagoa izan da beti, arkeologia, zientzia, frogak, analitikak, indusketa kontrolatuak.. Horrela izango delakoan etorkizunean.

  • Noiz sinistu Pilar Ciprés eta Santos Yanguas “adituak” Iruña-Veleiako 1.700 urteko ostraka euskaldunak bermatzen zituztenean Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoekin batera, ala Martin Almagro Complutenseko arkeologia katedratikoarekin batera, faltsutzat salatzen dituztenean? Ostraka berberak.
    Sinesmena? Ze sinesmen?

  • Iruña-Veleia epaiketan azaldu diren analitika berrien aipamenak Ama Ata blogean informazio berria, ezagutzen ez ziren, alegia publikatu gabe zeuden analitikak:

    1.- IPCE (NVR) txosten berria bere bigarrena.
    2.- Bñrs txostena.
    3.- Madariagaren 2. txostena 2019.

    Analitika asko.

  • Ez naiz batzordekoez ari preseski. Adituen oro har, aditu GEHIENEZ, eta ADITUENEZ. eTA HILDAKOAK MESEDEZ PAKEAN UTZI.

  • > aditu GEHIENEZ

    Uste dut hildako bakarra aipatu dudala, errespetu guztiarekin, bere memoria goraipatuz, ez bereziki, normal, azken hamaika urtetan egin dudan bezala, gainera ez dut hemen zalantzan jarriko, denok (hildakoek ere) eskubidea dugun lelo ezaguna “egia, justizia eta erreparazioa”. Iruña-Veleian euskara interesatzen zait, aditu euskaldunak gutxi batzuk dira, salatariak Gorrotxategi eta Lakarra, nahiz eta aurretik 1.700 urteko defendatzaileak izan ziren, alegia, noizbait “barkamena” izango ote duten… Euskara beti defendatu duten filologoek, doktoreak eta dotore nagusiak, Hector Iglesias, Juan Martin Elexpuru… Iruña-Veleiako 1.700 urteko zure aditu salatariek identifikatuta al daude?

  • “Euskara beti defendatu duten filologoek”. Galdera gehiagorik ez.

  • > “Euskara beti defendatu duten filologoek”. Galdera gehiagorik ez.
    => Ebidentzia nabarmena => faltsua naiz => ez naiz gizakia => ez naiz humanoa => ez naiz homo sapiens => Nork faltsutu nau?

    Baina razionalki samar erantzuten dut. Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak bezala.

  • ostrakak ez dira euskaldunak, euskaraz daude, polita askoak baina XX. mendeko euskararekin idatziak

  • Ez da XX. mendeko euskara II edo III. mendekoa baino.Zutan, gori, na,tu…euskara batua?

  • Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskaraz idatzitako ostrakak, loturekin irudietara http://ostraka.eus/graffiti-euskera/ Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek argitaratu zituzten bezala. Zein eta zergatik idatzita dago XX. mendean Luis Nuñezek Antzinateko euskara liburua argitaratu ostean? Lakarraren teoria.

  • Martin Almagro Iruña-Veleiako salatarien nagusi eta ideologo euskarafobo eta españolista (bere aita falangista bezala) nabarmenaren artikulua El Correo español-en epaiketa hasi zen egunean martxoaren hasieran: https://labur.eus/GbnHB Ulertzeko zer gertatzen den Iruña-Veleian, Ama Ata blogetik eskerrik asko.

  • Villarubiak, Diputazioko abokatuaren teoria hori izan zen: Lakarrak salatu zuen euskarazko grafitoen egilea Luis Núñez Astrainen ” El euskera arcaico” inspiratu zela. Harrigarria da, bueno ez da harrigarria, baina Núñezen liburua atera zenean Lakarraren kontrolpeko publikazioetan eta Upvko aldizkarietan, euren menpeko blogetan … aipamen txikiena ere ez zuten egin. Liburua ez zen existitzen aska publikoko euskalarientzat. Baina Lakarrak bere informean azkenean egin zuen “El euskera arcaico”ren aipamena. Esan beharrik ez dago Núñezen liburua Upvkoen produkzio akademikoa baino askoz hobea dela. Nuñez izan zen Lakarraren teoriak eta idazteko modua ulergaitza zela esaten ausartu zena.

  • Martin Almagro arkeologo ultraespainarrarentzat Iruña-Veleiako arkeologoek ez dute errugabetasun presuntziorik, epaiketa soberan dago, zigortu zituen 2008ko ekainan “Los Orígenes de los vascos” idatzi zuenean, batzorde zientifikoa bizirik zegoela, berriro 2008ko azaroan, El Correo españolen “Iruña-Veleia una broma o una estafa”, batzorde zientifikoa martxan oraindik. Epaiketa hasi aurretik ere zigortu ditu martxoaren hasieran, Martin Almagrorentzat errugabetasun presuntziorik ez dute, ultraeskuindarrak zigortu dituenean. Hau izan da Iruña-Veleiako tragedia, 11 urteko aulki zigorra… ikusiko dugu nola bukatzen den. Ultraeskuindarrek, euskarafoboek… oso argi izan dute beti.

  • Almagro bezalako elementoak haizatzea ondo dago, baina grafitoak faltsuak direla uste duten guztiak euskarafoboak edo ultraeskuindarrak direla edo haien eraginpean daudela sujeritzea oso penagarria da.
    Sinplista eta manikeoa gainera.

  • Harrigarria Almagro bezalako ultraespainiarrak duten indarra eta kritika falta. Berak argi izan du beti (bere aita falangista bezala) azken artikulua irakurtzea besterik ez dago, Euskal Herriko toponimia guztia zelta Veleia barne (lehen faltsutze ebidentzia zen), Arabako Foru Aldundia = “omerta” sistema clientelar cuasimafioso”; Euskalduntze berantiarra, alegia, Euskal Herrian euskararik ez zegoela duela bi mila urte, bere paranoia, beraz, Iruña-Veleiako pekatua zera da, ostraka euskaldunak azaldu direla “en un lugar y con una cronologia en contradicción con los datos conocidos…” Pekatariek zer egin behar duten? Jarduera eten bat batean, pekatuak onartu, barkamena eskatu, erretiratu… Subentzioak itzuli, espetxea… Zertarako epaiketa Almagro agintari nagusiak agindu baldin badu?

  • XX. mendekoa da, XX. mendean jaioak direnek egina delako. Gil dago aulkian eta ez dakit zenbateraino menderatzen duen hizkuntza, baina nago ‘ata’ idazteko (‘aita’ orotarikoan sartu besterik ez dago berreraikita nola idatz daitekeen konturatzeko) beste norbaitek behar duela izan (laguntzailea izan edo ez, ez baitut nahitaez erruduntzat jotzen). Gainerakoan, buztin zati horietan aplika daitezkeen gainerako diziplina guztietan bezala, inkoherentzia eta harrigarrikeria pila bat dago hizkuntzan ere, eramaten gaituztenak pentsaraztera zientifikoki ezinezkoak edo harrigarriak direla, eta nago hori ikusi nahi ez dutenentzat balizko proba ezdakitzemetriko-zientifiko objektibo orok (denak izango baitira subjektibo) huts egingo duela beren fedea urratzeko orduan. Horregatik, zuzeu irakurtzen duen eta alor horietako batean ere aditu ez den horri, gomendatuko nioke aditu gehienek eta adituenek diotena sinestera (eta sakondu nahi badute ulertzera).

  • Ay Mikel, Mikel, Zergatik ez zenion aholku hori eman Arabako Diputazioko abokatuari? eta zehaztu Luis Nüñezen ” El euskera arcaico”tik barik Orotariko Euskal Hiztegia menperatzen zuen batena izan zitekeela faltsutzea?
    Noiz onartuko duzue upvko “filologoek” egin duten Euskera zaharraren “berreraiketa” estafa kultural bat izan dela? eta Iruña Veleiako grafitoak benetakoak?Funtsean ez dago komunitate zientifiko delakoan Lakarraren “teoria” bermatuko duen inor, azken batean tipo horrena ulertzerik ez dagoelako.

  • Erramun, niri bakea (<pacem) eman, faborez. Egiazkoak badira, egon lasai, adituek hartu, eta ikertu egingo dituzte.

  • Antton Erkizia 2020-03-17 13:32

    Egiazkoak badira, egoteko lasai, adituek hartu eta ikertu egingo dituztela??

    Nik dakizkidan aditu batzuk badira…Ikertu egingo dituzte? edo OKERTU egingo dituzte?
    Ez dute ikertu nahi izan; inposatu egin nahi izan dute, beren ustea inposatu…Sinesgarritasuna galdu dute, galdu zuten aspalditxo niretzako. Eta UPV/EHU sartuta dago, zoritxarrez, kakaztuta, beste aldera begiratzeagatik. Politikan gertatzen ari dena bera gertatzen ari zaio Unibertsitateari.

  • Antton Erkizia 2020-03-17 13:35

    Eta tristura haundiz esaten dizut hori, Mikel, tristura haundiz, gure unibertsitatearen alde borrokan aritu ginelako. “40 urte eta gero hau”.

  • III. mendeko idazki latino horiek egiazkoak balira eta III. mendeko gurutzefikak egiazkoak balira, horrenbesteko bonbazoa izango litzateke mundu osoarentzat, ezen UPV bezalako unibertsitate marginal batek dioena hutsaren hurrengoa litzatekeen.

    Mundu osoko aditu eta unibertsitateak Almagro agintari nagusiak agintzen duenaren zain ez badaude behintzat… Igual hala da…

  • Ikaragarria!
    Eta izugarria, aldi berean, urteak eta urteak ikertzen aritu izan diren ikertzaileen ezagutza eta jakituria azken orduko adanisten txaldankeriekin konparatzeko haurkeria!
    Hau da gure mundua, eta hau baino ez gure patua.
    Konfesatuta har gaitzala koroabirusak!

  • Izugarria, urteak eta urteak ikertzen aritu izan diren ikertzaileen ezagutza eta jakituria azken orduko adanisten txaldankeriekin konparatzeko haurkeria amaigabea, alegia

  • Antton Erkizia 2020-03-17 17:27

    “…Urteak eta urteak ikertzen aritu izan diren ikertzaileen ezagutza eta jakituria…ikaragarria, izugarria”.
    Nor jainko horiek adina !! eh, Meredith?

    Bejondeiela beren ezagutza eta jakinduria, bejondeizuela. Apezpikuek (departamenduko kontzilioan batzartuak) baldin badiote ama birjin batetik jaio dela haur hori, amen jesus. Nor naiz ni urteetan teologian aritutakoei ezer eransteko, nor naiz ni?

    (Baina ez gara ari jakinduria eta tituluak eta urteak konparatu beharrez. Bakarrik zera eskatzen dugu txantal alenok: konparazio batera eta egia jakite aldera, ama horri azterketatxo bat egingo balio ginekologo batek?. Egia jakite aldera bada…
    Eta teologoek diotena da? Bada.)

  • Aber Meredith: nortzuk dira urteak eta urteak aritu izan diren ikertzaileak? Eta zein da zehazki euren ezagutza? Arabako diputaziorentzako txosten barregarri eta kulturarako hain kaltegarriak egin zituztenak?
    Zer ikertzen aritu dira Lakarra, Gorrochategui, Madariaga eta gainerako mediokre guztiak?
    Kultura pixka bat bazenu ohartuko zineke joan zen mendeko 80 hamarkadako manualetatik gaizki ikasitako topikazoekin dabiltzala, euren produkzio “literarioa” kortapega aspergarriak baino ez direla.
    Horregatik gaude egoera honetan, mediokre horiek Upvn diktadura akademiko itogarri bat ezarritu dutelako eta euren inkonpetentziaren birusa EAEko gizartean zabaldu dutelako.
    Ondorioak begi bistan daude: EAEko “inteligentsia” ez da gauza museo txukun bat antolatzeko, eskoletako testu liburu gehienak Espainiako editorialekoak dira, programa kultural seriorik ere ez dago komunikabideetan, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza moduko instituzioek ere ez daukate ia prestijiorik.Euskal historiaz ere ez daukate apenaz errelato koherenterik…
    Horrela ba Veleiako aurkikuntzek egoera intelektual “artritiko” batean harrapatu zuen kasta intelektual hori. Urteetan ezdakitzer ikertzen aritu izan diren horiek ez zuten ezer ulertzen ez Veleiako aurkikuntzez baina ezta aurkinkuntzen aurreko egoeraz.
    Azken batean, euskal falsistak Antonio Rivera eta Martin Almagroren klonak dira.
    Eta meredith: zergatik kentzen diozu “n”a koronabirusari? Hori erakutsi zizuten Upvn?Laister euskeraz koroabirus idatzi beharko dugu?

  • 1.- Ezer ez dakienak beti pentsatzen du ezin dela berak dakiena baino gehiago jakin.

    2.- Ez da mediokritatea, hain zuen, aipatzen dituzun ikertzaile horien arazoa. Mediokreak direla uste duenak du mediokritatearen bertutea.

    3.- Koroabirus hitza Beleian aurkitutako ostraka batzuetan agertu da orain dela gutxi. Egiazkoa da.

  • Nork aurkitu du, zuen Julio Núñez Marcenek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude