Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”

Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara” –

Xabier Letona Biterik Argia aldizkarian.

“Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan» jardunaldien lehen eguna egin da astelehen honetan EHUko udako ikastaroetan. Euskal Hedabideen Behategiak antolatu du gogoeta, Hekimen herri ekimeneko hedabideen elkartea eta EHUko Nor ikerketa taldearekin batera diseinatua. Bertan egin ditu adierazpenak Kultura sailburuak.

Egun oso bateko irakurketarik egitea gaitza da, baina saretik egindako jarraipenean entzundako ideietatik irakurketa orokorrik egin beharko banu honakoa litzateke: Euskarazko hedabideek azken lau hamarkadetan asko aurreratu dugu, arrazoi ugarirengatik, besteak beste bere garaian aro digitalari heldu geniolako. Asko hazi gara, beraz, baina gure inguruko beste hizkuntzak ere bai, gu baino gehiago gainera, eta beraz, ezinbestean lortu behar ditugu euskarara ekarritako euskaldun berriak gureganatzea, bereziki ikus-entzunezkoen esparruan, hori baita egungo gazteek gehien kontsumitzen dutena eta etorkizunean ere gehien kontsumituko dena.

Bingen Zupiria: "Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara"
Finantzazio sistema berriaren berri eman zen unea. (Argazkia: Hekimen)

Ez da makala laburpena, arriskutsuegia agian, baina horrekin geratuko nintzateke. Gero, hizlari bakoitzak euskarazko hedabideak indartzeko bere ikuspegia eskaini du. Horien artean zegoen, goizeko azken ekitaldia. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramaile berri Bingen Zupiria eta Mikel Irizar Goienako sortzaileetakoa aritu dira solasean.

Mikel Irizarrek aurrera egiteko sistema bat adostu beharraz hitz egin du, gogoeta estrategikoan oinarrizko akordioetara iritsi beharraz, eta etorkizun horretan tokiko hedabideek izan behar duten garrantziaz. Tokiko hedabideen eta nazio mailakoen arteko informazioa elkar trukatu beharra ere aipatu du, eta horretarako sarri erabili izan duen igogailuen irudia erabili du, non informazioa tokikoen eta nazio mailakoen artean gora eta behera ibiliko litzatekeen. Euskal instituzioen eta euskal hedabideen arteko elkarlanerako garai ona bizi dugula iritzi dio, eta horren adibide gisa jarri du 2018an diru-laguntzen bueltan lortutako akordioa.

Bingen Zupiria ezkorrago agertu da egoeraz eta gogoeta ugari egiteko gonbitea egin du, baina gonbitea, edo hori iruditu zait niri behintzat, batez ere euskarazko hedabideei egin die. Aurretik mundua existituko ez balitz moduan –exajerazioa da–, berehala jarri da COVID-19ko garaiari begira, honek dena aldatuko duela azpimarratuz. Sasoi honetan, mundu zaharra eta berria berezi ditu eta horien muga digitalizazioan jarri du.

Etxealdian hori guztia nola ikusi duen aipatu du: banaketaren mundua, liburutegi digitala, Netflix, gertuko informazioaren audientzia arrakasta… hori guztia mundu berria da bere aburuz. Egunkariak, telebista (batez ere aparailu klasikoaren aurrean jarri eta entzutea)… Funtsean gure komunikazio sistema mundu zaharraz hornitzen dela esan du eta gazteak ez daudela mundu horren truke ordaintzeko. “ETB, Berria, Deia… mundu berria egiteko lantokiak izan daitezke. Baina orduan, nola finantzatu hori guztia?”. Ekonomikoki ere garai oso estuak datozela gogorarazi du eta horretaz guztiaz gogoeta egin beharra aipatu du. Eusko Legebiltzarra jo du gogoeta horretarako esparru egokitzat.

Eguneko harri-bitxia izan dena bere hitzaldiaren amaierarako utzi du eta Bilbora alde egin behar zuenez, ez da horretaz hitz egiteko aukerarik egon. Pena. Edozein modutan, badirudi gaurkoan mezu hori argi bota nahi zuela, dagokionak ondo apunta dezan. Hemen esandakoa:

“Komunikazioa euskaraz egiten duten hedabideak oso lerratuak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara eta hori oso deserosoa izan daiteke. Ez dakit hain identifikazio nabarmenak izatea, eta halako deserosotasunak eta zailtasunak sortzea, lagungarria den euskarazko produktuen kontsumorako.

Pentsa dezakegu euskal hiztun garen guztiok naturaltasunez hartzen ditugula euskaraz sortzen diren eduki horietako asko, baina, benetan diotsuet, barru-barrutik, ez da horrela. Etenaren arriskua ikusten dut euskal hiztun gaituak diren pertsonen artean. Horrek kezkatzen nau.

Niri Jaurlaritzatik bizitzea tokatu zait otsailaren 5etik hasi –Zaldibarrekin gertatua– eta gero pandemiaren garai honetan ikusi dudan oldartze handia, eta uste dut horretan protagonismo handia izan dutela euskarazko eduki komunikatiboek. Eta, zinez, horrek deserosotasun handiak sortu ditu”.

Hor bukatu dira sailburuaren hitzak. Lehendik ere instituzioetatik sarri aipatu izan da euskarazko hedabideak lerratuegiak direla politikaren esparru jakinetara eta mundu hori aspalditik jarraitzen duenak zer esan nahi duen interpreta dezake agian, baina galdera ikurrak argitzeko aukera airean geratu da.

Eduki interesgarri ugari egon dira beste parte-hartze batzuetan ere eta horiek bigarren kapitulu batean jorratuko ditugu.

Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

47 pentsamendu “Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara””-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2020-09-16 10:45

    Ni ere oso bat Zupiriak adierazitako kezkarekin…, eta seguru asko Mikel Irizarren hausnarketa askorekin ere… Zuek?

  • Arazoa ez da lerratuegiak daudela, hori toki guztietan da horrela. Arazoa, ideologia bat eta bakarra dagoela da, eta hori ez da batere sanoa.

  • Adibidez oraintxe ZUZEUn gertatu zaidana: bi komunikazio sistema erabiliz ez dut lortu aurreko iritzia ZUZEUn idaztea, eta hirugarrengo bat erabili behar izan dut, ZUZEUk fitxatu gabeko bat.

  • Zupiriak ez du bere sugegorri-zuloaren barruan begiratzeko ohiturarik hartu. Handik at begiratzeko beharra du, ziraunen batek kalte egin ote diezaiokeen beldurrez.

    Zupiriak eusko gobernu ezberdinen itzalpean igarotako urteen eraginak, ohiturak eta inertziak ditu bereganatuta, eta ezpainetatik ateratzen zaizkion konklusioak bereak balira bezala botatzen ditu. Eta ez da konturatzen loroen antzera dabilela bestek aspaldian botatakoak errepikatuz, Zupiriari ez baitzaio bururatu ere egin orain ahoratzen zaizkionak lehenago beste euskal jenio politiko batzuk bota zituzten berberak direla. Zenduak ditugun Martin Ugalde eta Torrealdai lekuko.

    Baina orain lehen baino gorago da organigraman. Orain Gobernuaren eleduna ere bada Zupiria eta komunikabide erosoak nahi ditu, ongi domestikatuak, Jaurlaritzako bulegoetan deserosotasunik sorrarazten ez dutenak, bera bezalakoak teleberrietako editorea eta EITBko zuzendaria izan zenean.

    Zaldibar, Covid-19aren kudeaketa, ikastetxerako itzulera kritikatu?

    Ez zaio, ez, gustatzen komunikabideek egiten duten kritika. Baina batik bat komunikazioa euskaraz egiten dutenena iruditzen zaio oldarkorra, oso lerratuta ikusten baititu bereak ez diren posizio politiko-ideologikoetara. Horietxek maltzurrenak eta okerrera emanenak. Eta kezkatuta dago.

    Horregatik, izenik aipatu ere gabe, garbi utzi du Zupiriak ikasgaia: Berria-Argia bezalako komunikabide euskaldunek asko dute ikasteko Vocento-Correo-Diariovasco erdaldunetatik, azken hauek ongi baitakite Eusko Gobernua lasai uzten eta are zorionerako argumentario positiboak ere eskaintzen. Jakin ere badaki bere agindupeko Eitb ere bide onetik doala, besteak beste, gero eta lasaigarriagoa eta erdaltzaleagoa ere badelako.

    Gainera, Hizkuntza Politikako sailburua izanik, Zupiriak ez du nahi “euskal hiztun gaituak diren pertsonen artean” hausturarik gerta dadin. Bakean izan nahiko luke euskal familia osoa, etenaren arriskutik kanpo, supazterrean bilduta, zorionaren zorioneko EITB txintxo ikusten, eta hizkuntz plangintzaren zama guztia Euskaraldian deskargatua duen politika jeltzalea kritikatu gabe.

    Suge gaiztoak ziraun mozoloen komunikabideak nahi inguruan.

  • Euskaldun baten gogoetak 2020-09-16 17:27

    “Berria-Argia bezalako komunikabide euskaldunek asko dute ikasteko Vocento-Correo-Diariovasco”… Ez dakit, horiek noizean behin irakurtzeko ondo, baina beste ikuspuntu batzuk irakurtzea eta gaitegi zabalak izatea gustatzen zait (edozein hizkuntzatan). Euskaraz eduki gehiago behar da (denetarik idaztea, edozein ikuspuntutatik). Ingelesez eta gaztelaniaz badago hori. Erderaz izaten diren ohiko informazioen bertsio euskaratuak aspertu egiten naute. Eduki esklusiboak, ikuspuntuak, espero ez ditudan informazio-artikuluak eta horrelakoak asko balioesten ditut (Zuzeun agertzen diren modukoak, blog jakin batzuetakoak…). Ez da Eusko Jaurlaritzari ondo esatea edo kritika egitea, euskarazko edukiak falta direla aitortzea baino. Pozik irakurriko nituzke euskaraz erdara hutsean Naiz-Garan, Deian edo beste hedabide askotan agertzen diren artikulu interesgarriak. Euskaraz ere izaten da baten bat eta noizean behin. Has dadila eztabaida hortik. Zergatik euskaraz ez? Erderaz idatzi beharrean, gaur euskaraz eta zergatik ez?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-09-16 18:09

    Gogoetatzen duen euskadunari
    “Erderaz idatzi beharrean, gaur euskaraz eta zergatik ez?”
    Entseia gaiten arrazoi batzu aurreratzen:
    1) Gehiago gostatzen zaigu euskaraz idaztea erdaraz baino batez ere kontu konplikatuak.
    2) Euskaldun askok zaitasuna daukala euskaraz irakurtzeko eta kontuan hartzen dugu.
    3) badakigu jende gutiago leituko gaituela euskaraz erdaraz baino eta arrazoi politiko edo egotiko batzuengatik nahiago dugu ahal bezainbat jendek lei gaitzaten.
    4) egoera tapatuaren aurrean euskaldunok ezdakigu gehiago zer erran euskaraz ala erdaraz berdin
    5) egoera politiko zapalgarri honetan ezin da borrokatu erdarekin.
    4) Zailtasun horiek oro gainditzeko ez ditugu gure hizkuntza eta herria aski maite.

  • Euskaldun gogoetatsuari,

    Ez duzu ondo ulertu. Ez da zuk diozuna Zupiriaren hitzetatik ondorioztatzen den eztabaida.

    Komunikabideen lerratze ideologikoaz ari da, eta ez euskarazko komunikabideek faltan duten edo ez duten albisteen aniztasunaz.

    Eta esan duena ez du esan ezker gorriko planteamendu iraultzaileak dituen komunikabide batez, BERRIAz baizik, hain zuzen ere, edozein sozialdemokrata europarrek onartuko lituzkeen planteamenduak dituen egunkariaz. Areago, euskaldun gehienok praktikan onartzen ditugun planteamendu neutro samarrak dituen egunkariaz dio hori Zupiriak. Hobekixeago mintza daiteke Otamendi horretaz, baina aski argi dago ze partida jokatzen duen BERRIAk: aurrerakoia, demokrazia ordezkatzailea, justizia soziala, pobreak baztertzen ez dituen ekonomia, emakumearen diskriminazioaren kontrakoa, etc.

    Defendatzen duen osagairik iraultzaileena eta batzuentzat onartezinena, zalantzarik gabe, euskararen defentsa irmoa da.

    Ez buru-nahasketarik izan, beraz, Eusko Jaurlaritzari ideologikoki orrialde parrokialak bezain erosoak egiten ez zaizkion komunikabideei buruzkoa baita hemengo eztabaida.

  • Ba nik ez dut diferentzia nabarmenik ikusten, orokorrean euskarazko produkzio kulturalean,Argian, Berrian, Eudkadi Irratian, Eitbn…antzerako ikutua dagoela esango nuke. Agian Zupiriari etzaio gustatuko EJ kideen gainean egiten diren trufa txikiak, baina gainerakoan berdintsuak dira.

  • Euskaldun baten gogoetak 2020-09-16 23:33

    Erabat ados, Meredith, eta ez dut zalantzan jarri izan nahi. Hala ere, nire gogoetaren gakoak gaiaren oinarriak zeinek diren pentsatzera eraman nau. Hauxe izan da atera dudan ondorioa: euskaraz eduki-kopuru zabala izango bagenu, Zubiriak esandakoak ez luke zentzurik (egunkari euskaldun bakarra, tristea gero). Horregatik eztabaida honen funtsari heldu nahi izan diot: inguruko hizkuntza bat jarri “euskarazko hedabideak lerratuegi…” dagoen tokian (katalana ere baliagarri izan daiteke euskararekin alderatzeko) eta honaxe nire ondorioa: zenbat eta hizkuntza indartsuagoa, orduan eta zentzu gutxiago titularrak. Pena da honetaz aritu beharra, ezin denen gustuko izan egunkari bakarra eta, aldi berean, eskertzekoa Berriak euskarari egiten dion mesedea. Hori bai, arduratzekoa da daukagun egoera, oro har. Iritzi pertsonala dela kontuan izan, baina gustatuko litzaidake gogoetak zerbaiterako balio izatea. Benatek emandako zergatiekin bat egiten dut, gainera (eta pena da). Nolabait euskarak balioespena behar du, dagokion tokia, bai politika barruan, bai handik kanpo.

  • Otsaburu

    Halabeharrez, ordainpeko komunikabideek bloke politiko konkretuen posizio ideologikoak plazaratu behar dituzte, hor baitago etekina. Hortik kanpo ez dago merkaturik, edo hobeto esanda, ez dago etekinik ematen duen merkaturik euskaldunon kasuan.
    Eduki anitzak badira, baina amateurren eremuan, geroz era gehiago dira euskarazko ikusentzunezko edukiak ekoizten dituztenak, baina idatzizkoak gutxi.
    Zupiria kexu da ezin duelako beretzat hartu (beraientzat, egokiago) euskara hutsean egindako komunikabide bat izatearen aintza, medaila hori falta zaio curriculumean. Faltan ikusten badu sortu dezatela berauek euskara hutsean eginiko eta ez-lerraturiko (edo beste nonbaitera lerraturiko) komunikabide hori. Dirua eta boterea sobera, baina borondate onik ez, kritika suntsitzaileek utzitako lorratz gaiztoa baino ez.
    Bestetik, nahiz eta Zuzeun disidente anitz zareten, euskaltzaletasuna ezkerrarekin lotzen da egun batez ere. Hori nire susmoa, eta beraz lerrokatze horretatik aldentzen den ordainpeko komunikabide batek arrakasta gutxi izango luke.
    Zuzeuk duen bertutea aniztasun maila bat bermatzen duela da, eta horrela izaten jarraitu dadila, uzten diguten bitartean.
    Halaber, egun ditugun bitarteko teknologikoekin edonork ireki dezake blog edo orrialde bat. Dagoenarekin konforme ez bazaudete animatzen zaituztet horrelako bat sortzera, eraikitzailetasunaren izenean, gustora irakurriko nituzke zuen iritzi euskaldun des-lerrokatuak.
    Oro har, zuek plazaratutako iritziekin bat nator, baina aipamen urri batzuk egiteagatik:
    Euskal gogoetatsu (eta gogotsuari): tamalez euskarak ez ditu ingelesak eta espainolak beste hiztun eta irakurle, eta beraz materialki oso zaila egiten da aniztasun ideologiko hori plazaratu ahal izatea egunkari ezberdinetan eta gainera ez dakit zenbaterainokoa den euskaldunon aniztasun ideologikoa, oso partidistak garela uste dut. Euskal Herrian 3 milioi bagara baina euskara maila onargarri batean dakitenak ez dakit horren hamarrenera heltzen ez ote diren… Gehituiozu prentsa irakurtzeko asmorik dutenen aldagaia edo euskarazko hedabideak bultzatzeko engaiamendua hartu dutenenena. Merkatu murritza nire ustez.
    Benat Castorene, nire egiten ditut zure arrazoi-hipotesiak. Tamalez gehienok ez gara gure hizkuntzan adituak, modu jasoan aritzeko zailtasunak aurkitzen ditugu askotan eta are maldatsuago egiten zaigu gai konplikatuak modu apalean azaldu behar ditugunean. Ez dut uste lexiko eta baliabide falta dugunik, baizik eta badugula nolabaiteko utzikeria barnean sartua eta bizirauteko behar ez dugunez ez dugula erabiltzen, eta euskara egokiro ikasi beharrean erraztasunera jotzen dugu, alegia, erderara. Anekdota pertsonal modura, orain gutxi lagun batekin nengoen eztabaidatzen, eta hark erdarara salto egin zuen momentu batean eta hura aurpegiratu nion (kurioski, eztabaida identitatearen ingurukoa zen) eta berak erraztasunaren izenean zela arrapostu egin zidan. Zinez, periferian bizitzeak ez du laguntzen (Euskal Herrian badira tamalez erdal herriak). Uste dut egoera zapalgarri honetan borrokatu daitekeela erdalekin, baina bistan da ez garela zailtasun horiek oro gainditzeko aski euskaldun sugartsu eta fierrak.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-09-17 09:27

    Bai “gai konplikatuak (zailenak) modu apalean ( edo sinpleki) azaldu” idatziz edo elhez hau litzateke helburu garrantzizkoa. Zorigaitzez momentuz nik ere Otsabururen lagunak bezala egiten dut askotan.
    Periferian bizitzeak ez gaituela laguntzen? Egia da eta momedntuz nekez ikusten dut banako askok bat desiratzen dugun erabileraren salto kalitatibo hori egiten iparralde guzia periferia bilakatzen ari delarik. Izan ere salto hori ezin da egin bizitzako talde batean baizik euskara hautuz pratikatzen duen bizitzako aspektu guzietan, sinpleenetan eta sofistikatuenetan, materialeneetan eta ezpiritualeneetan Eguneroko solas arruntak ez dira nahikoak ezta usaiazko euskal hedabideak edo ikastolak ere.
    Euskal komunitate kontzienteak, gora behera politikoen barna biziraun nahi badu, antolatu behar luke periferia orikortu batean bizitzeko. Aski hetsia gure identitatea biziberriteko eta halere aski idekia kanpoko munduaren aurrean ez sekta gisa endekatzeko. Orai artinoko ekintzen emaitzak erabil litezke araiz heinbatetaraino.
    Hautu heroiko hori hartuko luketenak oso guti izango lirateke bainan beste anitzen laguntzarekin bada ideia horretan bide bat.
    Euskarari buruz bada sineskeria nahikoa zabaldua dena baina sineskeriak ez du ezer aldatzen behar da sineskeria ez den fedea, hau da lehenik bizitza modu eta portera praktiko bat lan askorekin , gei fidelitatea gei sinesmena eta gei duda.

  • Eskertzekoa da euskaldunok eztabaidatzeko Zuzeuren moduko lekuak izatea eta ikusirik batzuok dagoeneko zuen iritzia partekatu duzuela nirea ematera nator. Hasteko, tristea da gero horrelako eztabaidei heltzea Zupiria jaunak bota zuenagatik; Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu eta EAEko Jaurlaritzaren bozeramaile izanda agian bere hitzak gehiago neurtu beharko lituzke, baina tira. Esan bezala, daukagunaz eta ez daukagunaz hausnartzeko aukera eman digu; egia da egoera ez dela samurra gurean eta adibiderik argiena euskarazko egunkari nazional bakarra daukagula, Berria. Ni Berrialaguna naiz eta urteak daramatzat Berria erosten, irakurtzen eta sostengatzen militantziagatik eta konbentzimenduagatik, produktu ona iruditzen zaidalako; inork ezin du ukatu Berria saiatzen dela ahalik eta neutroen den kazeta idazten eta ez dut uste jeltzale euskaldunek hori irakurtzeko inolako arazorik izan beharko lukete. Hala ere, Zupiriaren hitzetatik ondorioztatu dezakegu nahiago lukeela bestelako egoera egongo balitz, agian, Deiaren ildoko euskarazko egunkaririk argitaratzea. Ez nintzateke ni horren aurka egongo, guztiz kontrakoa, izan ere, iruditzen baitzait Deia edo bere ildoko egunkaririk euskaraz argitaratzeak onura besterik ez liokeela ekarriko gure hizkuntzari, berdin Gara euskaraz argitaratuko balitz. Hori bada haien nahia, nahiko erraz daukate: bihur dezatela Deia euskarazko egunkarian edo sor dezatela egunkari berria euskaraz argitaratuko dena. Noski, horretarako egunkari hori irakurriko duen publikoa beharko lukete eta horretan ikusten dut nik arazoa. Denok dakigu zein den Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa, baina jeltzale militanteen artean zenbat diren euskaldunak (eta horietatik zenbatek daukaten behar besteko maila euskarazko prentsa irakurtzeko) aztertu beharko genuke, eta, nire uste apalean, horra hor arazoa: ez dira nahikoak. Baina zergatik ez dira nahikoak? Ez al da alderdi euskaltzalea? Kontua da hitzetatik ekintzetara badagoela aldea eta haien kasuan ez dutela beti benetan euskara lehenetsi eta behar bezala bultzatu edo sustatu. Bestela nola uler dezakegu haien alderdiaren funtzionamendua gehienbat erdaretan (Iparraldeko egoera ere hor dago) izatea? Zer hizkuntzan egiten dituzte EBBko bilerak? Beste zenbait alderdi abertzale (eta, beraz, euskaltzale izan beharrekoak) ere ez dira oso urrun kokatzen, baina onartu behar zaie apur bat gehiago aurreratu dutela euskararen gaian. Agian euskaldun euskaltzaleok hasi beharko ginateke euskara lehenesten arlo guztietan, izan politikan, aisialdian, kulturan, eta abarrean, bestela, gure hizkuntzak jai dauka.
    Zenbait erabaki eta ekinbide aspaldi hartu behar ziren, baina oraindik garaiz gabiltza guztiok. Gure herriko alderdi guztiak ere garaiz dabiltza haien ideologiarekin bat egingo duten euskarazko medioak sortzeko.

  • Barkatuko didazu, Urtzi, baina Berriaren ontasun ontologikoari buruzko zure gogoeta gehiegizkoa iruditzen zait.
    Esan dezadan lehen lehenik, baduela Berriak bertute handi bat eta hauxe dela hizkuntzaren zuzentasunaren araberakoa. Euskara oso onean dago idatzita eta bertan idazten dutenek maila altua erakusten dute. Berriak idatz-estilo bat osatzea lortu du eta hori ez da lorpen makala eta euskaldun guztientzat onuragarri da dudarik gabe.
    Hau esanda, esan behar dut hizkuntza eta bere zuzentasuna dela Berria irakurtzeko dudan arrazoi bakar ala ia bakarra (GARA baino ezker abertzale muturrago dagoen boletin bat irakurri nahi baduzu Berria leku ona da, baina hau ez da nire kasua).
    Ene Urtzi, badakizu zer gertatzen den? Askotan errealitate propio batean bizitzeak perspektiba galarazten dizula (niri ere batzutan gertatzen zait). Berria munduko egunkaririk sektarioena da, ikuspegi nazional, internazional eta kulturalaren ikuspegitik. Ezker abertzaleak euskal kulturaren zenbait arloetan lortu duen hegemonia absolutoaren eredu ezin hobeagoa. Beti Palestinaren alde, beti Maduroren alde, beti Castro anaien tirania odoltsuei botafumeiroa boteaz, beti Batasun Europarraren kontra, beti ELA-LABen alde, beti Adegi eta euskal enpresarien kontra, beti ETAko presoen alde, beti Otegiren alde, beti Maddalen Iriarteren alde, beti Urkulluren kontra, eta abar, eta abar, eta abar. Irakurtzea besterik ez dago orain gutxiko grebari buruz Berriak eman duen informazioa…. Eta gero, egunkari publiko bat izanik, bere bertsio informatikoan ez ditu kolore bateko komentarioak ametitzen (hau da, ezker abertzalearen mandatu politikoen araberako komentarioak uzten ditu sartzen portzentai ikaragarri batean eta kontra direnak kimatu egiten ditu, neronek konprobatu izan duda bezala).
    Ene Urtzi, mesedez, ez adarrik jo. Eztabaidatzera bagoaz errealitate printzipioa ez dezagun hain deblauki kolpatu. Berria sektarismo politiko-mediatikoaren eredu gorena da eta bestela esatea edota oso autoengainatua egotea da edota beste tontotzat hartzea.

  • Bukatzeko, zera gehitu nahiko nuke: Berria diru publikoz bizi den egunkari bat izanik nire ustez kontrol publikoa izan beharko luke bere eduki informatiboetan eta bere artikuluen komentarioen sailean (bestela, ezker abertzalearen aldeko irizpideak ez baitu inongo mugarik, orain arte gertatu bezala).

  • Ez dut uste Zupiriak gezurrik esan duenik. Ez dut testuinguru edo hitzaldi osoa ezagutzeko modurik, baina adierazpenek autokritika zentzua ere izan dezaketela iruditzen zait, sailburuaren ibilbide zein den ikusita. Euskarazko komunikabideak (Berria eta Argia, baina baita EITB ere) euskal abertzaletasunaren esparru gisa ikusita daude gizartean, eta euskararen normalizaziorako oztopo izan daiteke hori. Konponbidea ez da erraza, noski.

    Eusko Jaurlaritzak Berriaren aurrekontuaren %30 ordaintzen du, eta bien arteko hitzarmenean jasota dago Berriak “Bere eskaintza informatibo eta iritzikoan euskal gizartean dagoen aniztasuna bermatzea.” Norbaitek uste du hau betetzen dela?

  • Betikoa, gure herri arraro honetan. Botere politikoa prentsari irizpideak ematen, eta dena horren normal. Baten batek ere proposatu du edukien kontrola gobernuaren aldetik. Eta ez da ezer pasatzen. Demokratak dira. ertzaintza oinarrizko eskubideak mugatzen hasi zenean bezala, etxealdian. Gora demokrazia! (Badakigu besteak internazionalista/marxista/terrorista/arriskutsu direna, lasai, Bentazar, batak ez du besteak kentzen).
    Euskal kontserbadoreak (nolabait izendatzearren, inor ez bedi mindu) horren kezkatuta badaude euskal prentsan ustez den aniztasun faltarekin, herri honen tradizio nobleenetakoa jarraituz, sor bezate beraiena, eta lagundu beza Eusko Jaurlaritzak diruz, Berriarekin egin bezala. Baina ez dute hori nahi, bai baitakite gutxiengoa direla. Berria kostata mantentzen bada, eurena are okerrago ibiliko litzateke, eta ongi dakite hori. Horregatik, beste egunkari bat sortu beharrean (edozein unetan egin lezake hori benetan interesa balute), Berria kritikatzea nahiago dute (erdal prentsa “amigoa” diruz itotzen duen bitartean instituzio guztietatik).
    Munduko herri bakarra izango gara prentsa “aurrerakoi” eta “kontserbadorea” egunkari berberean egotearen aldeko jendea duguna.
    Ea egunen batean ausartzen diren jauzia ematera, eta prentsa kontserbadore euskalduna izan dezakegun, aurrerakoiaren aldamenean. Normalizaziorantz urrats ikaragarria izango da hori, eta plazer bat, euskarazko bi egunkari izatea. Ziur nago ez dutela/duzuela egingo.
    Azken finean arazo bat dago hemen, EAJren boto emaileen %28 da euskalduna, eta EHBildukoen %78.

  • Berria egunkari publiko bat da, hau da, erakundeen diruz bizi daitekeena eta horren ondorioz bere ildo informatiboa ezin daiteke ezker abertzalearen mesede etengabean egon. Euskara ezin daiteke aitzaki izan ezker abertzaleak bere monokultibo informatiboa zabaltzeko. Hori bai dela demokraziaren kontrakoa: diru publikoaren bidez ildo sektario bat loditzea. Eta Berriarena, benetan, aipagarria da, edozeinek ikusi dezakeenez.
    Dena den, Ba Ote, zuk esandakoa gauza bat adierazten du, eta hauxe da, “aurrerakoi” eta “kontserbadore” etiketek ez direla onak euskalduno eta abertzaleentzat, ez dela ona gure antzeko herri minorizatu bat horrelako zatiketa globaletan berezita egotea. Espero dezagun egunen batean ezker abertzaleak beharrezkoa duen eraldaketa ideologiko-morala emango duela eta utziko diola bere eskema bertikalista-leninista-internazionalista izateari. EAJk Bilduk baino euskaldun gehiago ditu bere botoemaileetan, Ba Ote, ze proportzio horiek jartzen dituzula zure burua engainatu nahi duzu edo tontotzat gaituzu?

  • Bentazar, ez dut gustuko zure estilo erasokorra, eta ez dut jarraituko eztabaida antzuetan. Soilik gauzatxo bat: BBC hedabide publiko bat da %100ean (Berria ez bezala). Erresuma Batuko gobernuak esango balu edukiak kontrolatuko dituela, astakeria galanta irudituko litzaiguke, eta faxismoa. Gauza berbera Eitb-rekin. Edo esaten ari zara Eitb-ren edukia gobernuak zaintzen duela? (banuen ustea, baina halaxe konfirmatzea ez nuen espero, gero…) Espainiako gobernutik esango balute TVEren edukiak zainduko dituela, ezin sinetsi geundeke. Zuk normaltzat jo nahi duzu. Badakit ezker abertzaleari herra bizia diozula, eta agian arrazoi osoz. Orain, planteatzen ari zarena demokraziaren oinarriaren aurkakoa da, Euskal Herrian edo Japonian. Hortik aurrera, segi zurean.
    Zoriontsu izan zaitezen opa dizut.

  • Azken kontu bat: 350.000 botoren %28, 98.000 da. 250.000ren %78, 195.000.
    Gehitu horri EHBilduren boto gehiena eremu euskaldunetan kontzentratzen dela oro har, eta EAJrena berriz uniformeago izan arren, Bizkaiko mendebaldean duela gotorlekua.
    Nik ez dut inor tontotzat. Zuk ere ez ni tontotzat hartu.

  • Publikoak?

    Aizue, ez zaigu ahaztuko Urkulluren gobernuak nola jokatu izan duen eta jokatzen duen euskarazko komunikabideekin eta nola gaztelaniazkoekin, ezta?

    “En el año 2017, el Gobierno Vasco, exceptuando el grupo público bilingue EITB, dio el 92% del dinero dirigido a publicidad y patrocinio a medios que ejercen en su totalidad o mayormente en español: 5.749.974 euros, y para aquellos en euskara, el 8%: 496.819 euros. En el grupo de medios de comunicación en euskara, Berria, el único periódico nacional integramente en euskara, recibió dos tercios de esa cantidad. Los medios locales de Tokikom recibieron 46.447 euros. Es evidente que el Gobierno Vasco apuesta por los medios en español. En comparación, los medios en euskara juntos recibieron en total la misma cantidad que recibieron solamente Deia o Cadena Ser. El Diario Vasco recibió el doble, y El Correo, perteneciente al mismo grupo, casi tres veces más que todos juntos”.

    (Datu zehatzak hemen: https://www.elsaltodiario.com/argia/medios-de-comunicacion-gobierno-vasco-publicidad-institucional)

  • Eta ideologikoki lerratua iruditzen zaio Berria egunkaria Zupiriari.

    Ez al du bere burua ispiluan begiratzen ala?

  • Niri ez zait zilegi iruditzen, Ba Ote, GARA baino muturragokoa den egunkari bat diru publikoz kaleratzea euskaraz soilik delako. Ez dago eskubiderik. Irakurtzen dut Berria egunero eta bere ildo editoriala eskandaluzkoa da. Besterik gabe. Ezker abertzalearen sektarismo ideologikoaren ispilu bat da puntuz puntu. Nire diruz pagatu behar baldin bada katxarro hori nik kontrol publikoa eskatuko nuke eta hori demokrazia hutsa da eta ez bestelako gauza bat. BBC eta Berriaren ildo ideologikoak konparatzea, Ba Ote, txiste antzeko baten moduan hartu beharko dut: BBCren ildoak ez du gobernua planteatzen baina BBCk urte luzeetan frogatu du britainiarren onespena: Berria bitarteko sektario bat da, edozeinek ikusi dezakeen bezala, euskal-PRAVDA ala Granma da, ez du aniztasunik, bakarrik zenbait artikulugilek salbatzen dira. Gehegitxo da etengabe Eusko Jaurlaritzaren kontra ari den medio bat erakunde delako horrengatik finanziatua izatea. Hori bai dela kriston txistea.
    EAJk Bilduk baino boto euskaldun gehiago du, izan du eta izango du. Orain ere Ba Ote euskaldungoa erabili behar duzu ezker abertzalearen sektarismoari txapela eta kaikua gainean jartzeko.
    Meredith, arazoa hauxe da, erakundeen laguntzarik gabe ez litzateke apenas euskal mediorik izango. Ni horiek sustatzearen alde nago, baina, noski, baldintza batzuk behar dira, alderdi politiko minoritario batek eremu hori kopatu ez dezan. Zuretzat eta zuentarrentzat hori guztia oso normala da eta gainera defendagarria. Ez naiz harritzen.

  • Bentazar, aspaldiko, onik atera zara coronabirusaren atzaparretatik. Pozgarria. Pentsamendua eta formak, aldiz, lehengo gakotik zintzilik. Lastima. Zertxobait irekiago itzul zintezkeen jeltzale izateari utzi gabe, baina… Zer egingo, ba!
    Euskara hutsez diharduen Berriari “katxarro” deitu eta haren kontrol publikoa eskatu bai, baina euskal medioa ez den Deiari botatako flotagailuaz edo Jaurlaritzak Vocento-ABC familiari emandako dirutzaz ez zara ohartu ere egiten.
    Bikaina analista gisara. Lehen bezala, bo eta bo eta ba eta ba, katedra ezartzen eta defendaezinak defendatu nahian.
    Patetikoa!

  • Sinestesina da eztabaida hau! Lehenik eta behin komentatu nahi nuke euskarazko hedabide guztiak ez direla publikoak, herritik sorturikoak eta bultzaturikoak bai, eta diru laguntza publikoak dituztenak ere bai, baina ez publikoak, nahiz eta herriarenak badiren eta funtzio publikoa egiten duten sarri. Diru laguntza publikoa emateak ezin du kontrol publikoa bermatu besterik gabe (bai legea betetzearenak… baina ez erabakietan edo egiten duten produktuaren emaitzetan, ez bada horrela adostu diru laguntza jasotzerakoan edo erregulatzerakoan), horrela izango balitz gure enpresa asko ere publikoak izango lirateke, edo Confebask bera ere bai edo Sabino Arana Fundazioa edo LAB sindikatua edo Elai Alai dantza taldea… (adibide asko jarri daiteke). Beraz euskara bultzatzen duten entitateak ez dute zetan ezberdinak izan alde horretatik.
    Kezkagarria dena da euskararen aldeko mugimenduetan, eta ondorioz aldizkarietan, dagoen jende asko posizio politiko-ideologiko antzekoa duena dela sarritan, eta beste posizioetako pertsonek ez dutela parte hartzen horrelako mugimenduetan, nahiz eta euskararen aldeko mugimenduek ahaleginak egin guztiak batzeko eta guztion zerbait dela sentiarazteko (horretan ahalegin berezia egin zen 90. hamarkadan), euskarak guztiok behar gaituelako, baina hala eta guztiz ere ez du lortu. Beraz, ondo legoke, batak besteari trasteak botatzen hasi baino hau guztia nola egin daitekeen pentsatzea eta boluntarioa den lan handi eta luze honetan guztiok parte hartzea. Euskalgintzak ez du aberastasunik edo etekin materialik ematen baina zoriontasuna bai! Animo ba eta etorri gurera! Zeu ere bai Zupiria!

  • Oharra: ahaztu gabe euskararen sustapenerako tresna direla eta ez beste ezertarako.

  • Bingen Zupiriak bere interesak ditu (alderdiarenak) horrelako adierazpenak egiteko, baina zerbait aitortu behar bazaio hori egia esan duela da.

    Ez dakit zertara datorren horretarako eskandaloa, azken hamarkadetan EAJ eta Ezker Abertzaleak euskal komunikabideak (eta kultura, orokorrean) nahierara kontrolatu dituztenean, zentsuraren artaziak ezker-eskuin erabiliz. Bai, EITBn eta Argian etxera bidaliak izan dira asko txiringitoa gobernatzen duenari kritika egiteagatik. Hemen trapu zikinak denek dauzkate, eta hori egia da askori gustatu ez arren.

    Kultura mertzenarioa da nagusi, handiusteko “sortzaileek” unean-uneko modari jarraitzen diote ea sosak nondik lortuko. Egungo idoloak kritikatzen dituena ostraizismora kondenatua izango da, galde bestela abertzaletasun-feminimo tandem sakrosatua kritikatu zuenari, edo inmigrazioa-hondamendi demografikoa salatzen saiatzen denari.

    Jesuiten herri honetan badaude zalantzan jarri ezin diren gauzak, moral txit garbia gordetzen dutenen aginduz.

    Hipokritak. Denak

  • Graxioxoa Xupi !
    Beste lerro bateko euskal prentsa gura badu, aski du bere partidoari eskatzea komunikabide bat sor dezan.
    Irakurriko neuke neuk bere. Eta, heltü bada, baita Iturgiatzek egingo baleu… edo berdin Amurriokoak ?

  • Eskerrik asko, Meredith, nire osasunarengatik erakutsi duzun arretarengatik. Ba nik zuk niri eskatzen didazun irekitasun berdina eskatuko nioke Berriari, benetan ez duena, eta negargarri egiten duena euskal medio gisa. Ikusi, Gailur deitzen den batek hauxe dio: “Eusko Jaurlaritzak Berriaren aurrekontuaren %30 ordaintzen du, eta bien arteko hitzarmenean jasota dago Berriak “Bere eskaintza informatibo eta iritzikoan euskal gizartean dagoen aniztasuna bermatzea.” Ba hori da nik eskatzen diodana “katxarro” delako horri (bai, gainera protokolo arazoak dituzu nik horrela hitzetan hartu dudalako Berria; gauza okerragoak esan daitezke egunero irakurtzen baldin baduzu eta ez bazara ezker abertzalekoen kirakoa; noski hori ez da zure kasua, zuretzat “sakratua” eta ukiezina da, antza denez).
    Gero hor irakurtzen dut baten batek diola “Berria” “herriak” sortu duela. Ez dakit zeinek sortu duen, edota ez dakit zerri deitzen entitate fantasmatikoari deitzen dion besteak “herria”. Dakidana da Berriaren ildoa ez dela herriarena, herriaren parte batena baizik. Badakigu zenbat mesias jantzi den Euskal Herrian herria hitzarekin edozer astakeria justifikatzeko asmoz. Kasu honetan, euskararen izenean, kazeta bat alderdi bateko estrategiaren mugarri bihurtzearena justifikatzen da eta kritikatzen duena, malo.
    Hor akordio bat sinatu zen Berriaren ildoa anitza izan zedin eta akordio hori ez da betetzen. Zeinek betearaziko du? Nola betearaziko da? Edota etengabeko panfletarismoa jasan beharko dugu euskaldunok?

  • Kaixo, Bentazar. Lehenik eta behin errespetua galduko ez bazenit asko eskertuko nizuke, nik ez baitut horrelakorik egin inorekin nire mezuan. Gaiari helduz, nik ez dut inor tontotzat hartu nahi eta ez daukat nire burua tontotzat. Astebururo Berria patxadaz irakurtzen dut eta esan beharra daukat ez dudala zuk esaten duzunaren arrastorik ikusten. Gainera, Gara baino muturragoa dela esatera ere, ez dakit, eztabaida horrela desitxuratzea ez zait egokia iruditzen. Gaiak lantzerakoan alde guztietatik ahotsak biltzen saiatzen direla ikusten dut nik eta hori bada beste askok egiten dutena baino askoz gehiago. Berria nola sortu zen? Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean (bortxaz, ez dezagun ahaztu) zenbait herritarrek haien dirua jarri zuten akzioak erosi zituzten kazeta berria martxan jartzeko. Zergatik ez ziren beste batzuk hor sartu? Non zeuden Zupiria eta bere inguruko batzuk? Agian hortik ere hausnartzeko beta edukiko lukete. Hori esanda ez naiz sartuko gehiago gai honetan, ez zaidalako iruditzen eztabaida egokia eta errespetuzkoa.
    Berriro esango dut aurreko mezuan esandakoa: oxala izango genituzke euskara hutsezko egunkari eta aldizkari gehiago, eskuinekoak eta ezkerrekoak, ildo guztietakoak, horrek euskara normalizatzeko bidean izango genukeela adieraziko ligukeelako; are gehiago, oxala prentsa arrosa ere euskaraz izango bagenu, hori ere euskaraz behar dugulako. Tamalez, ez da hori daukagun egoera eta daukagunarekin aurrera egin behar dugu. Nik jarraituko dut euskarazko egunkari nazional bakarra erosten eta irakurtzen, baita horren laguna izaten ere.
    Jarrai dezagun Herri hau euskaratik eta euskaraz eraikitzen!

  • Kaxo Urtzi. Nik kasu konkretuak aipatu ditut eta esan dut Berria beti Palestinarren alde dagoela eta Israelen kontra, Arnaldo Otegi-Iriarteren alde eta Urkulluren kontra, Maduroren alde eta bere oposizioaren kontra, Europar Batasunaren kontra, eta abar, eta abar. Berriako edozer ale irekiez gero bere ildo politiko-informatikoa aski garbi gelditzen da. GARA baino muturragokoa dela esatean esan nahi dut GARAk baino gehiago azpimarratzen dituela ezker abertzalearen ildo informatiboak. Nahi baduzu (aleren bat etxean dudala uste dut) puntuz puntu eta sekzioz sekzio egin genezake konparazioa.
    Gero Urtzi esaten didazu kira bakar bateko jendeak jarri zuela dirua Egunkaria-Berria eraikitzerakoan eta Zupiria eta EAJkoek ez zutela halakorik egin. Eskerrik asko konfirmatzeagatik ildo editorialaz nioena. Orduan, kira bateko jendeak bultzatu baldin badu, zertara dator erakundeen dirua? Ez da koherentea. Bestalde, aipatu dut Berriak Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenean esaten dena, Berriaren ildoa “anitza” izan behar dela. Ez da horrela ni por el forro.
    Euskara zoritxarrez aitzaki da askorentzat beren politika sektarioa bultzatzeko. Nik nahi dudana da benetan badago egitasmo nazional bat eraikitzeko asmoa hori ez dadila izan alderdi edota mugimendu bakar baten mesederako. Hori da gertatzen dena Berriarekin. Pena da eta salatu behar da eta betearazi behar da Berriako mandatariek Jaurlaritzarekin sinatutakoa.

  • Ez nahastu nire hitzok, nik ez baitut esan Berria abian jartzeko ildo jakin bateko jendeak dirua jarri zuenik, baizik eta Zupiria eta beste askok ez zutela jarri. Bestalde, ez naiz ni ezker abertzalekoa, beraz, nolatan ez banaiz ni ildo horretakoa ondo deritzot Berriaren ildo editoriala eta nolatan ikus dezaket pluraltasuna gordetzen dutela? Edozelan, zergatik ez da Deia euskaraz argitaratzen? Edo Deia ez bada ere, zergatik ez dute horren moduko beste egunkari bat argitaratzen euskaraz? Azaldu hori, mesedez.

  • Meredith, zure datuak zaharkituta daude. 2017ko grafiko horretan publizitate instituzionalerako emandako dirua agertzen da. Eta, niri gustatu ez arren, kasu horretan audientzia gehieneko komunikabideak daude lehen postuan. Publizizitatearen helburua ahalik eta jende gehienera iristea dela kontuan izanik, ez zait hain eskandalagarria iruditzen. Gainera, Berria seigarren postuan agertzen da. Zein da bere irakurle kopurua? 6. postuan dago EAEn?

    Bestalde, Jaurlaritzak euskarazko komunikabideentzako diru laguntzak ematen ditu. Hona hemen horrekin lotutako hainbat albiste:

    2014 urtean, 1.300.000€ Berriarentzat. Kexa eragin zuen, urteetako kantitate txikiena zelako
    (auzitegietan helegitea jartzea aztertzen ari zirela jakinarazi zuen Berriak. Nik dakidala azkenean ez zuten ezer aurkeztu.):

    https://www.berria.eus/albisteak/96909/berriari-inoizko-laguntza-eskasena-emango-dio-jaurlaritzak-14-jaitsita.htm

    https://www.berria.eus/albisteak/96939/diru-laguntzez-eginiko-banaketa-babestu-du-jaurlaritzak.htm

    2019, hitzarmen berri eta berezia, haren izaera nazionala aitortuz, Jaurlaritza eta Berriaren artean. 2.320.000€ urtean, urteroko aurrekontuaren %30 (legearen arabera eman daitekeen kantitate handiena):

    https://www.google.com/amp/s/amp.europapress.es/euskera/noticia-berria-ren-jarduera-indartu-eta-egonkortasun-ekonomia-bermatzeko-hitzarmena-egin-dute-jaurlaritzak-eta-berria-taldeak-20190925144416.html

    https://www.berria.eus/albisteak/171583/hitzarmena-sinatu-dute-berriak-eta-jaurlaritzak.amp.html

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2019/eusko-jaurlaritzak-eta-berria-taldeak-hitzarmen-bat-aurkeztu-dute-berria-egunkariaren-komunikazio-jarduera-indartzeko-eta-proiektuaren-egonkortasun-ekonomikoa-bermatzeko/

    Hitzarmenean garbi dator Berriak euskal gizartearen aniztasuna ordezkatu behar duela. Ikusiko dugu ea jarraipen batzordeak zer esaten duen inoiz emaitzen berri emango badigute, baina beste euskal komunikabide batzuetan lortu den aniztasunetik (esaterako, Euskadi Irratia) urrun ikusten dut Berria.

  • Zuk esan duzu, Urtzi, batzuk abian jarri zutela eta beste batzuk ez eta “ez” delako horien artean Zupiria dago eta beste askok eta horiek dira EAJkoak. Bai, badakigu ezker abertzaleak aniztasunez zipristindua ageri duela bere burua baina azkenean, badakigu eta hori gauza konprobatua da, ezker abertzalearen aniztasun delako hori itxurakeria dela eta Sortukoek manejatzen dutela Bildu, adibidez. Berria ezker abertzalearen ildoa puntuz puntu jarraitzen duen bezalaxe. Eta nola zuri hain gauza polita iruditzen zaizu Berriako ildo editoriala ez bazara ezker abertzalekoa? Orduan EAJkoa zara eta oso Urkulluzalea iruditzen zaizu egunkari hori? Urtzi, mesedez, ez adarrik jo.
    Berriak Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenean argi ageri da aniztasun bat beharko litzatekeela ildo editorialarentzat eta hori ez da gertatzen. Beraz hori bete dadila. Euskararen aitzakiz alderdi edo mugimendu bateko ildo politikoa potoltzearen kontu hori bukatu behar da betirako.

  • Bentazar, ez nauzu eramango zure lokatzera. Erantzun nire galderei. Zergatik beste jende horrek ez zuen dirurik jarri? Zuk zergatik ez zenuen dirurik jarri? Berria ez bada zure/zuen gustokoa, zer proposatzen duzu(e)? Egunkari berria abian jarriko duzue?

  • Urtzi, euskal historia piska bat aztertzen baduzu jakingo zenduke gauza bat oso klaroa: ezker abertzaleak ustez euskaldun eta abertzale guztiek integratzen dituzten ekimenak bultzatzen ditu gero bera ekimen horien jabe gertatzeko. Pentsa zazu, nire aitak erosi zituen Egin egunkariaren akzioak kontserbatzen ditut saldu zitzaigulako egunkari hori (gero GARA bihurtu dena) euskaldun eta abertzale guztiak integratuko zituela. Hortik gutxira ikusi genduen saldu zitzaigun hori guztia gezur ustela izan zela eta Egin ildo politiko jakin baten egunkaria zela, eta abertzale eta euskaltzaleak tonto bezala engainatuak izan ginela.
    Gauza berdina gertatu zen Egunkaria-Berriarekin. Saldu zitzaigun beharrezkoa zela egunkari bat euskaraz, jende batek bultzatu eta diruztatu zuen (kontuan izan behar da Egunkaria-Berriakoa Eginekoa eta gero izan zela eta ez zela hainbeste erori kaiolan erori) eta erakundeen laguntza lortu zuen euskararen aitzakiz. Gaur da eguna Berria irakurri eta GARAren kide oraindik erradikalago bat irakurtzen dudala. Zuk esaten didazu Berria oso objetiboa eta integratzailea dela…
    Nik ez nuen dirurik jarri nire aitak Egin-i eman ziolako eta banekielako zer gertatuko zen, gertatu dena.
    Nik proposatzen dudana da Berriak bete dezala berak Jaurlaritzarekin hitzartutakoa: “Bere eskaintza informatibo eta iritzikoan euskal gizartean dagoen aniztasuna bermatzea.”

  • Hedabide on bat ez da guk aurrez daukagun iritzia eta nahia berresteko informazio partziala argitaratzen duen hori, baizik eta gizartean geratzen direnen inguruan dauden ikuspegi ezberdinak erakutsi, eta, talka horretatik, guk geuk ausnartuz, gure iritzi eta ideiak moldatzen joateko aukera emango diguna.

    Tamalez, horrelako gutxi dago, ez bakarrik euskaraz. Hala ere, euskaraz arazo gehigarri bat daukagu. Euskarak bizi duen egoerak mugatu egiten du ikuspegi ezberdinetako hainbat hedabide edukitzea, batez ere nazio mailan. Egunkari bakarra edukita, adibidez, ahalegin gehiago egin beharko litzateke “gobernuari egurra” emateari utzi gabe, gobernuaren aldeko iritziak ere jasotzen. Eta ez bakarrik gobernuaren alde daudenek “erosoago” irakur dezaten. Iritzi talkarik ezean informazioa eskuratzerik ez dagoelako baizik, hedabide beharrean, panfleto bat besterik ez delako hori egiten ez duen medioa.

  • Peru_Gabiriko 2020-09-18 14:09

    Oso ondo, Mikel. Bejondeizula.

  • “Hitzarmenean garbi dator Berriak euskal gizartearen aniztasuna ordezkatu behar duela. Ikusiko dugu ea jarraipen batzordeak zer esaten duen inoiz emaitzen berri emango badigute, baina beste euskal komunikabide batzuetan lortu den aniztasunetik (esaterako, Euskadi Irratia) urrun ikusten dut Berria”

    Ikaragarria!

    Jaurlaritzaren txotxongilo hutsa den EITB erakundeko komunikabide bat (Euskadi Irratia) aniztasunaren eredu gisa jartzen?

    Zertan ari gara, Gailur? Txantxetan ala seriotan?

    Neurgailu hori erabiliko al du Jaurlaritzak eratutako jarraipen-batzordeak Berriaren zintzotasun-maila baloratzeko?

    Ez da zalantzarik Jaurlaritzari eta Zupiriari mantsoago gustatuko litzaiekeela euskarazko prentsa, baina BERRIA irakurtzen duenak badaki zer-nolako ekilibrio-ahaleginak egiten dituen egunero bere orrialdeak prestatzean eta nolako koherentziarekin mantentzen duen ildo informatiboa. Anitza, bai, anitza da eta neutroa, neutroegia maiz asko.

  • Meredith, ez duzu ezer esateko nire iruzkinean esandako besteari buruz beraz.

    Ez zait iruditzen EiTB jaurlaritzaren txotxongiloa denik. Maddalen Arazallus eta Onintza Enbeita, hainbat saio aurkeztutakoak, jaurlaritzaren txotxongiloak dira? Xabier Usabiaga eta Maddalen Iriarte, EAJren txotxongiloak dira akaso? Maite Artola eta Iñaki Guridi Jaurlaritzaren txotxongiloak iruditzen zaizkizu?

    Bai, niri gaur egun Euskadi Irratia iruditzen zait euskaldun guztion komunikabidea izatetik gertuen dagoena. Albisteak euskal ikuspuntutik emateaz gain, iritzi emaile eta tertuliakideen artean ideologia guztietako jendea egoteko ahalegina dago, zailtasunak zailtasun. UPN-PPtik gertukoak eta Sortutik gertukoak entzun ditzakezu. Hori da aniztasuna.

    Jarraipen batzordean jaurlaritzako eta berriako kideak daude. Lasai, ez dut uste haren emaitzen berri izango dugunik, eta ziur bi urte barru hitzarmena berrituko dutela.

  • Eztabaida batzuk nagikeria gaindiezina sorrarazten dute, Gailur. Niri behinik behin. Baina azkarra zara eta ulertuko duzu.

    2017ko datuak ez dira zaharrak, urte horretako publizitate intituzionaleko diru-laguntzen berri 2018an jakin izan zelako. Berrienak 2019koak dira eta sarean dituzu, duela sei hilabete kaleratuta.

    Baina garrantzizkoena da 2017ko hori dela argitaratu den azken estudio laburbiltzaile argigarriena, Jaurlaritzak burutzen dituen Memoria horietan sailka eta kanpainaka desglosatuta azaltzen baitira diru-partida guztiak. Konprenituko duzunez, ez natzaizu orain hasiko kalkulagailuarekin bueltaka. Baina animatzen bazara, egin ezazu proba eta konproba ezazu ea noraino aldatu diren 2017ko tendentziak. Zeren eta 2017ko txostenak honakoxe hau uzten du agerian: zein diren Jaurlaritzak publizitatearekin bultzatzen dituen komunikabideak.

    Ez konfunditu, bestalde, publizitatearen dirutza horiek Jaurlaritzak eta aldundiek EUSKARA SUSTATZEKO prestatua dituzten planekin eta haietatik datozen diruekin. Alor honetan BERRIAri dagokio justiziaz (ados?) diru-partida mardulena jasotzea.

    Alegia, lehen alorreko diru-esleipenak euskararen presentziak berak agintzen eta ezinbestean bideratzen diu (ados?), eta bestearenak, berriz, Jaurlaritzak erabakia duen politika partidistak.

    Desberdinak, ezta?

    Eta bukatzeko. Honela diozu: “Publizizitatearen helburua ahalik eta jende gehienera iristea dela kontuan izanik, ez zait hain eskandalagarria iruditzen. Gainera, Berria seigarren postuan agertzen da. Zein da bere irakurle kopurua? 6. postuan dago EAEn?”

    Ziur datua eskapatu zaizula, baina Berriaren ale eta irakurleen kopuruak EAEko mugetatik askoz harago doaz. Esango nuke Nafarroa sakoneraino ere iristen direla, adibidez. Seigarren postuarena, beraz, beste modu batez kalibra dezakezu.

    Baina horretaz ari garela, ariketa xume bat bururatzen ari zait asteburu euritsu honetarako:

    1) Ezetz asmatu zeinek duen ale-salmenta handiagoa, DEIAk ala BERRIAk? Asmatu zeinek dituen 10.000 baino gutxiago eta zeinek 14.000 baino gehiago (irakurle-kopuruaz ere aritu gintezke, baina batzuk gehiegi harropuzten dira sarean egiten zaizkien kontsulta puntualekin)

    2) bietatik zein da ideologikoki anitzagoa? Partiduko aparatuak dioenari segitzen diona ala bestea?

    3) zein uste duzu izan daitekeela sektore gehiagotara iristen dena?

    4) zein da publizitate instituzionalaren esparruan diru gehiago eramaten duena?

    A! Eta denborapasa bezala eta EITBren izaeraz (linea ideologikoaz) konturatzeko, ikus itzazu gaur ETB1 eta ETB2, batez ere albistegiak. Ea aldez aurretik asmatzen duzun nola banatuko dituzten gobernukideen agertze-denborak. Uste dut gaur eta bihar Erkoreka, Tapia eta Sagarduiri tokatzen zaiela guardia egitea, baina Aburto eta Olano ere ordezko onak izaten dira.

  • Meredith, zu zara publizitate instituzionaleko dirua eta euskararako diru laguntzena nahastu dituena, Jaurlaritzak Berriari ematen dion diru bakarra lehena bakarrik balitz bezala aurkeztu duzunean. Bien arteko baturak eginda, ez al dago Berria lehen postuan? Beraz, desegokia da Jaurlaritzak Berriarekiko duen jarrera? Nire ustez ez

    Hain zuzen ere Jaurlaritzak EAEn ditu eskumenak, beraz komunikabideek EAEn duten hedadura hartuko da aintzat publizitate kontuetarako. Eta tira, hedadura ez doa “askoz” harago, lurralde guztietako biztanle kopuruei begiratuta.

    Zuk ere hobeto kalibratu behar zenituzke zure datuak. Hasteko, ez dakit nondik atera dituzun zifrak. Baina DEIA Bizkaiako egunkaria da soilik, eta Berria, zuk esan bezala, Euskal Herri osokoa.

    Nik ez dut esan DEIA perfektua denik, EAJren egunkaria da, mundu guztiak daki, irakurleek ere bai. Ez dute inor engainatzen euskaldun guztien egunkaria direla esanez.

    EITBri buruz, uste dut argi dagoela ez zarela Euskadi Irratiaren entzulea. Linea editoriala aipatzen didazunean, duela oso gutxira arte Maddalen Iriarte eta Jasone Agirrek (EH Bilduko legebiltzarkideak) finkatutakoaz ari zara? Nola tratatu ditu EiTBk albistegietan Zaldibar eta Hezkuntza greba, gobernuarentzat gai deserosoak?

    Hara, Sagardui agertuko al da? Sailburu izendatu zutenetik ez du agerraldi publikorik egin, pozten naiz EITBn agertzea lortu badute. A ze astakeria, pandemia batean gauden bitartean, Osasun sailburua telebistan.

  • Asmo txarrik gabe ari zarela pentsatu nahi nuke, Gailur, baina ez nago ziur.

    Ez nahastekatu, bada, esan dudana, esan ez dudana eta zuri nik esatea gustatu litzaizukeena. Foro hau ez litzateke izan behar sofismekin aritzeko tokia.

    Baina noan aurrera!

    Bete-betean asmatu duzu Euskadi Irratia ez dudala entzuten diozunean.
    Ez duzu preziorik igarle bezala. Zure tokian kontsulta kiromantiko bat jarriko nuke nik astelehenean bertan.

    Sinetsi ala ez, goizeko zazpietako albistegiarekin hasten dut eguna. Hortaz…

    Halaz ere, ez dizut aipatu Euskadi Irratia esperimentua egiteko, askoz gizarte-eragin handiagoa duen ETB1 eta ETB2 baizik. Onerako zein txarrerako, horietxetan azaltzen dira ongienik Urkulluren gobernuaren bertute eta manipulazio komunikatiboak, ederki ikasia baitute belarrietatik sartzen denak baino eragin gehiago duela begietatik sarrarazten denak.
    Baina ez itxaropenik gal, Gailur!

    Saia zaitez pizka bat eta laster asko ikusiko duzu nola eta zein garbi darabilen Urkulluren gobernuak aniztasuna kontzeptua.

    Eta ez esan, arren, txiringitoa haiena dela eta botijoarekin nahi dutena egiteko eskubidea dutela!

    Egin egiten dute dagoeneko, baina… nola esan?

  • Joxe Martin 2020-09-21 19:26

    Berria egunkaria (beste batzuez ere galdegin dezakegu noski) euskaratik eta euskaraz sortutako ekimen bat bezala erabat onartzeko, egungo pluralismo politikoa bermatzea nahikoa al litzateke?

    Nire iritzirako egungo herri ekimenak (Berria barne), politikarekiko duten menpekotasunak ez die uzten lasai aztertzen euskaratik gure herria eraikitzeak zer esan nahi duen, menpekotasun hori gainditu beharra dago.

    Espero dezagun gaur egun dauden, eta sortzen ari diren, fundazio eta unibertsitateko ekintza berriak gai izango direla, politika lotura hauetatik aske, euskaratik sortutako herrigintza nolakoa izan behar duen aztertzeko.

  • Juhda Atzo

    EAJren boto-emaileen %62k apenas dakien euskaraz. Horra!

    https://twitter.com/Etxenike_/status/775440940634963968

  • juhda Atzo

    Bentazarrek esandako honen inguruan:
    “EAJk Bilduk baino boto euskaldun gehiago du, izan du eta izango du. Orain ere Ba Ote euskaldungoa erabili behar duzu ezker abertzalearen sektarismoari txapela eta kaikua gainean jartzeko.”

    Ondoko grafikoak argi erakusten du gezurra dela esandakoa.
    Euskaraz moldatzen den jende gehienak EH Bilduri ematen dio bozka. Euskaraz hobekien moldatzen direnen artean ateratzen dio alderik handiena EH Bilduk EAJri, ia bikoiztu egiten du.

    EAJ EAEko biztanleen artean nagusi da, baina EH BIldu da nagusi EAEko euskaldunen artean. Diferentzia nabarmenarekin, Bentazar.

    Datuak datuak dira eta korrelazio argia dago udalerri bateko euskal hiztun proportzioa eta udalerriko alderdi nagusiaren artean. Zenbat eta udalerri euskaldunagoa orduan eta nagusitasun handiagoa du EH Bilduk, orokorrean.

  • Zuk planteatzen duzun grafikoak ez du ezer esaten, inkesta bat da eta kitto. Zuk ezin jakin dezakezu zenbat euskaldunek botoa ematen diote EAJri Donostian, Bilbaon ala Errenderin.

    Noski, neri esteka horrek balio dit zuek ezker abertzaleko talibanek jartzen dituzuen hesi dialektikoak antzemateko: orain euskaldungoaren partidoa zaretelakoan paketea markatu behar duzue eta EAJri gainetik begiratu.

    Zuen konplejo egotikoa EAJrekiko ez du etenik. Joan psikoanalista batengana eta ea sendatzen zareten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude