UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua

UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua –

UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua

Berria egunkariko kazetari Irati Urdalleta Letek elkarrizketatu berri du Ekonomia Aplikatuko katedraduna den Eva Ferreira (Barakaldo, Bizkaia, 1963) UPV/EHUrako errektoregai bakarra. Botoen herenak eskuratzea aski izango duenez, itxura guztien arabera, hurrengo errektorea bera izango da.

Esan beharrik ez dago goi karguetan euskaldunak egotea garrantzitsua dela, lehenik, euskarari behar duen sona emateko; bigarrenik, Euskal Herrian euskararen premia azpimarratzeko, eta hirugarrenik, errektore euskaldun batek askotxo egin dezakeelako bere inguru hurbilean eta, erabat harturik, euskara unibertsitatean normalizatzeko. Ildo horretatik, euskaldunok gustura egoteko moduan al gaude?

Kazetariari biziki eskertzen diot euskarari buruzko galdera zorrotzak egin izana,  gurean eta egun ez baita ohikoena, hark haiei emandako erantzunetatik errektoregaiaren erretratua ez ezik, euskaldunok gizarte honetan dugun estatusa azalarazten ere laguntzen digulako.

Azaltzen digu kazetariak Eva Ferreirak gaitasun mugatua duela euskaraz, eta euskararen gaineko galderei euskaraz erantzun diela, eta gainerakoetan, gazteleraz aritu dela nagusiki. Oroitarazi dio elkarrizketatuari hamabi urte joan direla azkenekoz errektoregaia gaztelaniaz elkarrizketatu zuenetik. Arazo giltzarri bat dago azpian: azken hamarkadan errektoreak euskaldunak izan dira UPV/EHUn, baina hala izanagatik, ez dago bermatua aurrerantzean hala izango dela, bermatua ez dagoen bezala, hurrengo udal hauteskundeak egiten direnean, EAEko hiriburuetako alkateak berriz ere euskaldunak izango direla (are gutxiago Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean). Euskarak irabazten dituen plazak ez daude bermaturik, hots, etorkizuna bermatu gabe dugu euskaldunok, eskumen politiko-juridikorik ezean.

Gatozen galdera-erantzunetara. Gaur errektoregai izanik, bihar errektore izan daitekeenak zer-nolako euskararen ezagutza du?:

Nola ikusten duzu zeure burua? Oso kontziente naiz hobetu behar dudala. Ikasten hasi nintzen duela hamar urte, errektoreorde nintzen bitartean, eta oso zaila zen. Orain, euskaltegi batean ari naiz larunbatetan, B2-C1 mailan. Nire arazo handiena hitz egitea da. Arazo handia daukat gauza oso konplexuak euskaraz azaltzeko, baina ulertzeko edo entzuteko, nahiko ondo moldatzen naiz.

Errektoreorde izateko ez zuen debeku izan euskaraz ez jakitea barakaldoarrak. Orduan sentitu zuen euskaraz ikasteko premia. Baina denbora falta. Orain ere denbora gutxi du: larunbatetan ari da. Inori ez zaio bururatzen gaztelaniaz ondo jakin gabe kargu garrantzizko batera inor aurkez daitekeenik; euskaraz jakiteke, aldiz, EAEko unibertsitate publiko garrantzitsuko errektoreordetzara hel zaitezke, eta errektoretzara ere bai, aski jakin gabe.

Hortik eratorririk, kazetariak egiten dizkion hurrengo bi galderak, eta erantzunak ere, hitzez hitz jasotzekoak dira:

Uste duzu euskaraz daukazun gaitasun horrek EHUren eguneroko jardunean eragina izango duela? Adibidez, Gobernu Kontseiluko bilerak zein hizkuntzatan egingo dituzue? Esango nuke erdia edo gehiago euskaraz egiten dela. Normalean itzulpena egoten da, eta oso erraza da euskara ez dakitenentzat.

Esango zenuke, oro har, EHUk euskaraz funtzionatuko duela? Bai. Noski, Euskal Herri osoan bezala, hobetu behar dugu.

Denok dakigu menderatzen ez dugun hizkuntzan luzeak egiten zaizkigula hitzartze ez hain luzeak ere, eta “erdia edo gehiago” esaten duenean, “erdia baino gutxiago” ulertu beharko dela, eta, dioenean, “normalean itzulpena egoten dela”, esan nahi duela, batzuetan, eta ez du zertan gutxitan izan, ez dela itzulpen zerbitzua egoten, eta orduan, denek ulertzearren, bilerak erdaraz egiten direla.

Eta bigarren erantzunari dagokionez, garbi ulertzen den bakarra da hobetu beharra dutela, baina nola hobetuko ote duten? Auskalo! Beti daude arrazoiak, eta batez ere, aitzakiak eta estakuruak euskara baztertzeko, hurrengorako uzteko, hurrengotasun kate luze ezin hautsizkoan.

Euskaraldiari dagozkion pare bat galdera ere badaude, bata bestea bezain esanguratsuak:

Ba al daukazu asmorik Euskaraldian parte hartzeko? Bai, noski. Hautagaitza moduan, gainera, talde bat sortu dugu.

Ahobizi ala belarriprest izango zara?

Oraingoz, belarriprest. Erronka da bi urtean ahobizi izatea.

Konklusioetara iraganik, Barakaldon jaiotako pertsona bat egon daiteke lasai asko 47 urtera arte euskaraz jakin gabe, eta EAEko unibertsitate publikoko errektoreorde izatera heldu. Ondarroan edo Otxandion edo Azkoitian jaiotakoa ez, erdara jakin gabe, eta are gutxiago UPV/EHUko errektoreorde izan nahi badu. Baina euskaraz aski jakin gabe ere, mintzatzeko eragozpenak izanik ere, hel zaitezke errektore izatera. Borondate ona erakustea aski euskararen alderako, eta, esaterako, Euskaraldian parte hartzea, talde moduan.

Horrelakoxea da euskaldunon estatusa 2020an, Euskal Autonomia Erkidegoan. Errealitatea hauxe esaten ari zaigu: ikas ezazu ongi espainiera, eta ingelesa ere, eta euskaraz B2n bazaude ere, hitz egiteko zailtasunekin, aski duzu borondate ona agertzea euskararen alderako, eta ikasle eta irakasle gehien dituen unibertsitateko errektore jaun edo andere izatera hel zaitezke. Ez da albiste ona baina errealitate gordina erakusten digu, planta eta itxurakerietatik harago.

.

Plazara Gatoz taldea

UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

72 pentsamendu “UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua”-ri buruz

  • Barakaldo ez da Euskal Herria eta ez da zertan izan.
    Beraz, Barakaldon jaiotako pertsona bat egon daiteke lasai asko 47 urtera arte euskaraz jakin gabe.
    Bai, Barakaldon aspaldi euskaraz hitz egiten zen, eta? Burgosko probintzian ere hitz egiten zen, eta?

  • Bai Baracaldo, bai Burgoseco parte batzuc berreuscaldundu behar lirateque. Edo euscaldundu, simplequi.

  • Barakaldon 10.000tik gora euskaldun daude, Euskal Herriko herri gehienetan baino gehiago, eta euskaldun horien artean nik ezagutzen dut mordotxo bat E delako horrek baino euskara hobea egiten duena. Beraz, bai, Barakaldo EH da, euskalduntze bidean da eta osoki euskalduna izango da. Ez gaude borroka honetan sartuta indarrez inposatutako statu quo nazkagarri hau otzanki onartzeko.

  • “Erronka da bi urtean ahobizi izatea”

    Eta zergatik ez du orain arte ikasi? Errektore izan arte itxaron behar al du euskaraz ikasteko? Errektoreordea zelarik ez? Antzeko zerbait Patxi López-ek, lehendakari egin zutelarik: “nire agintaldia bukatzerako euskaraz ikasteko konprezua hartzen dut” (gero ez zuen bete, gainera). Baina kontua hau da: lehen lerroko politikari batek, gurean, lehendakari izan arte itxaron behar du euskaraz ikasteko? Bertzela ez du ikasiko?

    Gaur egun EHUn ateratzen diren irakasle plaza ia guztiak (zenbait katedra kenduta) elebidunak edo hirueledunak dira: nola uler daiteke errektoreak C1 ere ez izatea?

  • Gilen, borroka, statu quo…? Esan dudan bakarra, Barakaldo ez dela EH, Muskiz, Balmaseda edo Karrantza ere ez diren bezala.
    Muskiz, noski, euskal izena da. Burgosko probintzian ere euskal izen askotxo dago, eta?
    Lasai, Barakaldon (eta Donostian) mende erdi barru arabieraz hitz egingo da.

  • Oker ez banaiz, C1 maila da guti gora behera 12-13 urtheco ume bati dagoquiona.

  • Honek argi uzten du hizkuntzak ikasterakoan derrigortasuna erakargarritasuna baino eraginkorragoa dela (derrigortasuna morala bada ere).

  • Zergatik ez derrigortasun legala

  • Benat Castorene 2020-11-11 10:44

    Barakaldok ehun mila biztalez goiti dauka eta hamar mila euskaldun inguru Gilenek dioenez, guti ez da, baina ez da biztanlegoaren hamarrena baizik.
    Bestela esan da eskualde ekonomikoki eta kulturalki dinamiko horretan erdara da nausi eta jabe.
    Arrazionalki euskarak orain daukan estatusarekin Barakaldoren egoera hau ezin da aldatu.
    Politikariek edo maila altuko arduradunek, euskaltzaile asko baino errealistagoak direnek, badakite baina ez dute erraiten, ez plaza publikoan bederen. Bistakoa da datu hori kontuan hartzen dutela euskararen alderako beren portaeran. Ez badute berebiziko atxikimendu pertsonal bat beharrezkoa zaien minimoa egiten dute. Eva Fereirak bezala. Gainera pentsatuko du nundik datorren ikusita asko egiten duela. Eva Ferreiraren kasua ohikoa eta esanguratsua da batera.
    Errua oraingo euskararen estatusoan dago.

  • Herri horiek ez dira Euskal Herria? Zer dela eta diozu hori? Gilenek primeran esan duen moduan, Barakaldon 10.000 euskaldun baino gehiago bizi dira (18.000 inguru direlakoan nago). Euskal Herriko eremu erdaldunagoetako herritar askok sekulako esfortzua eta lana egin dute gauden egoerara heltzeko, eta bai, ez da aski izango, baina aldaketa erabatekoa izan da. Gaur egun Barakaldora, Santurtzira, Sestaora… joan eta euskara entzuten da, ez nahiko genukeen adina, baina entzuten da; bertan egunero saiatzen dira batzuk euskaraz bizitzen eta badira euskara ama-hizkuntza daukatenak ere. Beraz, ez etorri orain esatera herri horiek ez direla Euskal Herria.

  • Baracaldorat joaiten naiz astean hirur bat aldiz.
    Guehien ençuten den hizcunça gaztelania da. Bigarren postuan galegoa dago, nire ustez eta belharriz.
    Hirurgarrena euscara dagoque.
    Ume guztiec ikasten dute escolan, baina erabilera maila ez da ona. Maiz, iracasle guehienen maila eta atchiquimendua ez da berce munducoa.
    Ascoz guehiago eguin liteque escoletan iracasleac hobeac eta euscaldunagoac balira.
    Cinez diotsuet.

  • Iruzkinlariei eskertzen diet, baina artikuluaren gai zentrala ez da inondik ere Barakaldo, da UPV/EHU, eta haren errektorea (lehendakaria, burua), eta euskara, eta hedaduraz EAEko unibertsitate publiko inportanteena eta haren hizkuntza-politika. Instituzio handi horretako inor ez da ausartzen nonbait deus esatera.

  • Ados nago aipatzen duzunarekin, azken hamarkadan errektoreak euskaldunak izan dira, eta beraz hau atzerapauso bat izango da. Taldean (Balluerkaren jarraipena, gogoratu Balluerkak ezker abertzalearen inguruko babesa jaso zuela, eta Berria irakurrita badirudi Ferreirak ere lortuko duela) behintzat euskararen aldeko jarrera ikusten dut, akaso ez zuten hainbesteko ardura nahi duen beste inor topatuko?

  • Benat Castorene 2020-11-11 11:50

    Urtzi, haserre zaudela iduri duelako errazagoa litzateke erraiten bazinu nori zuzendua den zure iruzkina. Eni izan balitzait bezala eginen dut. Ez dut nehun Euskal herriaren izena aipatu. Ez dut nehun ukatu Barakaldon euskaraz bizitzen direnen merezimendua ukatu.
    Ene iruzkinean zerbait kritikatzekotan, EAEko euskararen estatusari buruz erran dutana litzateke.
    Baina zure iruzkina eni zuzendua balitzait ala ez, zure iritzia inporta zait:
    Zure ustez orain EAEn dagoen euskararen estatusarekin bertako euskaltzaleek eta egiten diren esfortzuek lortuko dute egunen batean Barakaldo berreuskalduntzea?

  • Benat Castorene 2020-11-11 12:05

    Barkatu Pako ez nuen oraindik unibertsitatera berzentratzeko zure abisua ikusi baina hor ere gakoa izango da orain EAEn indarrean dagoen euskararen estatus legalaren arazoa. Ezagutuko duzu nik baino hobeto. Baina bertan euskararen derrigortasuna ez bada denentzat gakatua, ez da arrazoirik gertatzen dena ez gertatzeko .

  • Iracasleec, iracasle guztiec, jaquin behar luquete ecen iracascunçan elementuric principalena ikaslea bera dela.
    Ikasleec, ikasle guztiec, mereci dute iracasle onac eduquitzea. Çor çaie. Hortaracotz ordaincen drauegu iracasleei.
    Iracasle bakoitza librea içan behar da, baina libertateac berequin dakar responsabilitatea.
    Norc bere lanpostuan responsablea içan behar da, eta ikasleei nori berea eman behar çaio egoquiro eta ez nolabait ere.

  • Oso okupatua egon behar izan da 10 urtetan B2-C1 mailara baino ez ailegatzeko. Bi urtetan ahobizi… izugarria iruditzen zait, egia esan. Goi mailako kargu batek horrelako esperantza izanik zer eskatu dakioke herritargoari… Gogoratu EAEko kargu askotarako C2-HABE4 maila eskatzen dela, idazkari postu gehienetan esaterako. Anbizioa falta dela dirudit, eta nepotismoak bultzaturiko utzikeria ere usaindu daiteke bestalde. Eskatuiegun besteei gureei eskatzen ez dieguna. Kuraia balukete azkar batean ezarriko lukete Estatus txatxu horretan euskara jakiteko betebeharra, Espainiako konstituzioak gazteleraren gain ezartzen duenaren pare. Koofizialtasuna ez da egitate bat EAEn.

  • Barakaldo aipatu duzuenez… Ni periferikoa (Erdal Herrikoa?) izanik badaukat zer esan, eta herri askotan badira euskaldun asko, erabilera urria den arren. Gehienak konplexux beteriko euskaldunberriak, gakoa da epe motzera erabilera nola igo daitekeen (Euskaraldia tresna egokia ote da?) eta euskal hiztunen arteko saretze bat sortzea hortik kanpokoak erakarri ahal izateko. Borondatea badela uste dut, baina paniko eszeniko handia baitare.

  • Gastehicen, Lettretaco Facultatean problema bat dago, nahico larria, nere ustez. Eta da ecen iracasleac gehienetan, ez erraiteagatic bethi, direla specialistac. Castellerazco ikasgai batzuetan nabari dut nola iracasleec maneiatzen dituzten abstractione maila ezberdinac, eta horrela iracasten dena contexto batean ulercen da. Normala dateque hori ceren castelleraz, francesez, angueleraz, etc, badagoelacoz material idatzia gauza bacoitza ophtica ezberdinetatic integratzecoz. Euscarazco specialistac aritzen dira ascotan osso zurrunqui, contradictionearen beldurrez, etc, eta ikasleon artean datu cehatzac memorizatzen dira abstractione maila ezberdinetan contextualizatu gabe, eta ondoren ahanzten dira. Alde batean uzten dut hemen, informatione pila hori cein inexistencian uzten baita erakusten diren theoriec coherencia bat educ dezatenzacoz. Gainerat ez dago, hor, euscarazco ereduric mendebaldean erabilcen diren discurso logicoac garatzecoz, eta euscarazco discursoa txikitassunetic eguiten da. Euskaltzaindiaren bothereac cenzu hartan, practican eguiten duena da euscarazco ulhermena oztopatzea.

    Orocorrean, Historian ezagutu ditudan iracasleac onac iruditzen zaiquit, batzuc guehiago edo gutiago gustatzen ahal zaizquidan arren. Arazo haur structurala da, nere ustez.

    Passa den cursoan iracasle batec onhartu cerautan ensegu bat naffarreraz. Ondoren, euscara classicoaren grammatica ikasten nagoela, hura erabilcen dut, eta iracasle batec aiphatu draut nola, costata ulhercen baitu. Açaldu draucot horren garrancia, ceren Cultura hizcunça-structura bacar batean adiarazten baita gurean, eta hizcunça hortara adaptatzen direla hizcunça ethnico edo national guciac, eta ulhertu du. Orduan galdetu draut ea iracasleren batec onhartzen drautan horrela adiarazten.

    Neretacoz evidentea da ecen iracasleec ez dutela neholaco ascatassunic gaiac planteatzeraco orduan. Ceren Unibertsitate hura badirudi eta, centro burocratico bat, tituluen expeditioneracoz. Eta hor humanismoa herexia beçala consideratzen da. Hala ere, iracasle ascorequin hitzeguiten dudanean, honetaz jabe direla compturatzen naiz, bainan ez dakite cer eguin. Eta gai hauec planteatzen ditudanean interessant ikusten dute. Utopico aguian, bainan nola cenzuzcoa den…

    Gaiac badu garranci handia. Alternativac ere badaude. Institutioneetatic bideragarriac dira alternativac? Nere ustez, orain ez. Institutioneac berce gauza batean daude. Bide bat cein liteque orduan? Herrian Universitate haur gaindituco duen ezagutza corpus bat, abstractione maila ezberdinetan, Europa ossoan eguiten den bezala, eta ondoren, guizartean ezagutza horiec egonda, erabilcea. Hortaracoz, euscaldunoc gainditu beharco guenuque gure txikitasun goxoa eta Jaun izaera bat gure eguin, gure hizcunzan edocein europar bezala gu gueu izanic. Jean Fourastie economialari francesac Herri Universitatearen concetualizatione bat proposatu zuen jada 1971. urthean, ceinean iracasleac ere ikasle baitziratequeen aldi berean, eta aldrebes ere, Universitateac eta guizarteac bat eguinez. Gurean oraingo realitatea da Unibertsitate publicoa dela campotar interes ustel batzuen mesederacoz, leguez.

    Lan eguitequea, nere ustez badago barra barra.

  • Periferian euskaldun sareak ere badaude. Batez ere ikastolako irakasleek sortzen dute sare hori, baina haien adin tartea ezberdina denez eta herriko langileek herrian erdal lagun-taldea dutenez, euskal giroa kalean ez da asko nabaritzen. Halere, esango nuke kasu askotan etxeko hizkuntza aldatzen ari dela eta badirela etxean haurrekin euskaraz ere aritzen diren gurasoak.

    Hori herri txikietan, agian hirietan jende gehiago dagoenez egoera ezberdina izango da.

  • Benat Castorene 2020-11-11 14:58

    Otasburuk dio “Kuraia balukete azkar batean ezarriko lukete Estatus txatxu horretan euskara jakiteko betebeharra, Espainiako konstituzioak gazteleraren gain ezartzen duenaren pare. Koofizialtasuna ez da egitate bat EAEn”
    Eta bai denek suposatzen dugu hortik litzatekeela saiatu behar bidea hasteko bederen. (Ezdakit koofizialtasun arrakastatsu anitzen kasurik baden munduan). Dena den lehen gakoa politikoa da.

  • Dudarik ez, Hego, nire errealitate hurbilaz ari nintzen noski. Kontua da, zuk ematen duzun adibideari jarraiki, eskola esparrutik edo euskara erabiltzen duten esparru profesionaletik nola zabaldu euskara beste arloetara. Justu momentu honetan ataka larrian gaude, kultura ekintzak, dantza taldeak eta bestelakoak gelditu baitira leku askotan. Euskaltegiak eta hizkuntza eskolak formazio profesionalerako besterik ez direla dirudi, titulua atera eta akabo. Agian Josuk darabilen responsabilitate kontzeptuarekin lotu beharko genuke. Ados nago etxeetako hizkuntza kasu askotan aldatu egin dela, baina ez da aski, haurrek gurasoekin ez ezik lagunekin egin beharko lukete euskaraz. Hori baita kasu askotan lortu behar dena, esparru pribatutik esparru publikora salto egitea. Niri gertatu zait, etxean euskaraz beti baina gero kalean kastellanoz aritu behar izatea. Eta hor dago borrokaren zati handi bat, bilinguismo egoeretan nola lortu euskara hobetsi dadila.

    Benat, duda barik, kontua da nire iruzkinean EAE besterik ez dudala aipatu, eta beraz, oso mugatua dago. Ezin ahaztu ditzaket Frantziaren eta Espainiaren menpe dauden gure beste lurrak. Euskal Estatu batetik abiatuta hizkuntzaren afera errazagoa litzatekeela nahiko nuke pentsatu, baina oraingo egoeran, hegemonikoak ez garen heinean eta gainera administratiboki zatituak, ataka larrian gaude. Zentzu honetan gure borroka behetik gorakoa izan behar da, instituzioek ez baitigute jaramonik egingo oraingoz pultsua bota diezaiekegun arte.

    Aleixandre, bethi iracurcen çaitut osso gustura, horrelaco gazteequin gure herriac badaduca ethorquiçuna bermaturic. Osso ados idatzi ohi dituçunequin. Atzerrira beguira dagoen academiaric ez dugu behar, contrara baicic, nationeartean euscara eta euscaldungoa prestigiozcoac içaitea behar dugu nehori laussenguric eguin behar içan gabe.

  • Millaca ainhitz esquer Otsaburu!

  • Gaur egun, euskara jakitea derrigortuko balitz EAEn, eta ez da egingo, populua matxinatuko litzateke kontra, eta populuarekin esan nahi dut erroldan inskribatutakoen gehiengo kuantitatiboa; euskara jakitea derrigortuko balitz administrazioan enplegatu publiko sartzeko, beste horrenbeste. Ez da ez posiblea ez bideragarria (eta hori Estatuaren esku-sartzerik gabe). Baina horren inguruko eztabaida sozializatzea zeharo desiragarria litzateke, batzuen eta besteen argudioen lehia ikusteko eta, batez ere, jendea posizio bat hartzera bultzatzeko. Zergatik ez da egin oraindik?

  • Benat Castorene 2020-11-11 18:17

    Zergatik aipatzen duzun debatea ez den egin? suposatzen zaila bezain beldurgarria litzatekeelako. Gizona gizon, euskal herrian berdin, beti bezala ekiditen dugu haserretzen duten gaiak.
    Gilen, zure ustez edo zure inpresioz, aipatzen duzun matxinada gertatuko litzateke EAE guzian ala eskualde batzuetan bakarrik?
    Barkatu ez da galdera erosoa, badakit, eta lehenik ene buruari zuzenduko diot zuzentasunez. Ene inpresioa da matxinada orokorra litzatekeela salbu eta herri edo zehazkiago auzo tipi bakar batzuetan beharbada.

  • Benat Castorene 2020-11-11 19:20

    Ez dut gogoratzen “Independentziaren paperak” edo “Euskararen isobarak” bi saioetarik zointan Pako Aristik, duela hamabost bat urte, Herrian orduan sumatzen zuen debate faltaa edo eskasaren aurrean agertu zuen “ideien laborategi ” baten proiektua. Ideia, liburuak bezala, oso inportantea iduritu zitzaitan baina ezdakit segida bat izan zuenik. Gilen, zure iruzkinak Pako Aristiren “ideien laborategi” horri bapatean pentsarazten dit. Horretarako Zuzeuekin tresna aproposa izan daiteke eta gainera iduriz jadanik horrela bada. Ezta? Berriro leituko ditut Pakoren pasarte horiek ikusteko zer falta zaigun funtsean ala maneran laborategi hori bideratzeko.

  • EAE guztian, Beñat, zeren elebakarrek EAEko zokondo galduenean ere baitituzte beren eskubideak osorik, eta ez lituzkete ikusi nahi murrizturik. Gainera, euskaldun politikoki korrektuek eta erdara-ere-geurea-duguka aritzaileek ere begi txarrez ikusiko lukete euskara inposatzea. Azken batean konfliktu soziala sustatzeko bidea litzateke. Niri dagokidanez, betor konfliktu soziala oraingo pax romana euskararen hiltzaile honi tokia hartzera.

  • Gilen, gaztelania ez ote da gurea?

  • Ez, ez da gurea. Beste batzuena da, irentsarazi digutena.

  • Eta zergatik ez da gurea? Non jaio zen hizkuntza hori?

  • Ez gaitezen orain galdu duela bi mila edo mila edo ez dakit zenbat urteko historiaren gandu itxi eta sastraketan. Begira dezagun aurrera, gerora, etorkizunera: euskara Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako herritar ororentzako hizkuntza, eta hori gauzagarri izan dadin jorra dezagun bidea.

  • E: ondo deritzot gaztelania zeure sentitzeari, baina ez behartu besteok horretara. Oso sinplea da.

  • Nik bakarrik galdetu dut zergatik ez den gurea eta non jaio den.
    Patxi, euskara Karrantzakoa ere al da?

  • Beñat estimatua:
    Ez zegoen zuri zuzenduta, “E” izenez idazten duenari baizik; saiatu nintzen haren iruzkinari erantzuten, baina bistan denez gaizki egin eta iruzkin orokor gisa jarri nuen. Esan beharrik ez dago sentitzen dudala zuri zuzenduta egongo balitz bezala hartu baduzu, beraz, nire barkamen-eskaera zuzentzen dizut.

    Bestalde, zure galderari erantzunez ez dut uste gaur-gaurkoz euskarak daukan estatusarekin egoera iraul dezakegunik. Alabaina, gaur egungo egoerak juridikoki ahalbidetzen digu askoz gehiago egitea eta horra hor Kataluniaren adibidea, euskaren aldeko kuotak, euskaraz informazioa emateko betebeharra, etab. ezarri daitekeelako legez (Espainiako Konstituzio Auzitegiak berak ontzat eman ditu horiek). Gainera, argi dago bestelako zenbait esparrutan, hezkuntzan bezala, gaur egungo ahulguneak eta arazoak zuzen ditzakegula, esaterako, D ereduaren emaitza ez hain onak aztertuz eta horiei konponbidea emanez.

    Izan ontsa,

    Urtzi

  • Karrantza non dago? Bizkaiaren mugan. Baina Bizkaia da. Eta Bizkaiko herritar guztiek dute euskara berenganatzeko eskubidea. Gaztelera Azkoitikoa al da?, Arratiakoa al da?, Aramaiokoa? Eta zergatik Azkoitian, edo Arratian edo Aramaion hainbat eta hainbat zerbitzu publikotan gaztelaniaz egin beharra dago?

  • Patxi, Karrantzaz galdetu dizut, ez Aramaioz edo Azkoitiaz.
    Karrantza Bizkaian badago, eta horrela da, zergatik dago Bizkaian eta ez antzekoagoa duen Kantabrian?

  • Trebiñun borrokan dihardute Arabaratzeko, eta zuk Karrantza (Enkarterri) Kantabriaratu nahi duzu. Bejondeizula!

  • Antz handiagoa du Trebiñok Arabarekin, logikoa badenez, Araba erdian dago eta.
    Galdera berriro botako dut: Karrantza Bizkaian badago, eta horrela da, zergatik dago Bizkaian eta ez antzekoagoa duen Kantabrian?

  • A, eta zer dela eta ondorioztatu duzu Karrantza (Enkarterri) Kantabriaratu nahi dudala? Bakar-bakarrik galdetu dut zergatik dagoen Karrantza Bizkaian eta ez antzekoagoa duen Kantabrian. Esplikazio historiko batez hitz egiten ari naiz.

  • Eta zergatik erantzun behar dizut nik? Baldin badakizu esazu, eta bestela, latarik ez eman!

  • Ongi, eman didazun erantzunarekin aski dut.
    Lasai, isildu egingo naiz eta.

  • https://zuzeu.eus/euskara/cantabria-bizcaian/

    Sei mende lucetan Cantabria edo Cantabria guehiena Bizcaian egon da.

  • Ayalan, ceina baita jaurgo bat historia proprioarequin cein Orozcoco harana ere bilcen baitzuen, bada gendea cein proposatzen baitu escualde haur Alavatic berheiz dadin, ceren traditione proprio bat baitu. Eta hori erraiten dutenec raçoin cençudun eta pissutsuac daduzcate.

    Ayala Alava baino guehiago içan liteque Vizcaya. Bainan gaur egungo Ayalan bilcen dira ere berce realitate historico-anthropologico batzuc, nola adibidez Menaco Harana. Amurriotic Arciniegaranz doan calçadatic Respalditza passatu eta gueroz, Quexanaraco bidecururutzearen muinottoaren ondoren herrisca bat dago, ceinaren icena baita Menagaray. Mena Garay da Menaco haraneco parteric altuena. Gaur egun escualde horretan Amurrioren bitartez lotzen dira Bilbaorequin eta Gastehicequin, eta Administrativoqui oraingo Aiaraco arabar cuadrilan integratua da, bainan vicitza realean, Arceniega beçala, Menaco Harana da, eta Encartherriac.

    Alde batera utziz Ayalaco jaun handiaren eguinac eta haren ondorioac, thoqui hortan bada humanoen raça berheci bat, osso languilea eta trebea ehiçan, abelçainçan eta laborançan, bai eta artissautza ezberdinetan ere. Romatarrec çonalde honi Autrigonia deitzen ceraucoten, eta hemengo herrien lekucotza emaiten draucu Babio mendico ganean cegoen herriscaren aztarnac, bere bi hessien aztarnequin, edo alboco mendia, Burubio, ceinac Vurubio gudaren jaincoaren icena iradoquitzen draucun, ceinac escualde çabal bati emaiten baitrauco icen: Bureba.

    Urdunnia hiri magicoaren ganean dago Losaco harana. Escualde haur ere autrigoina da, eta gaur egun Burgoseco administrationearen baithan dago integratua. Hor euscarac gora eguiten du egun.

    Leku hauec guciac naffar lurralde dira.

  • Benat Castorene 2020-11-13 09:41

    Urtzi, barkatu tronpaturik eta milesker erantzuna emanik. Gainera ongi islatzen du EAEko euskalzale askoren gogoeta eta portaera.Hau da: Lehenik egin dezagun oraiko estatusak ahalbidetzen digun guzia. Baina bestaldetik, zu zeuk esan bezala, ez duzu uste gaur-gaurkoz euskarak daukan estatusarekin egoera iraul dezakegunik. Batez ere Barrakaldo (edo Karranrza?) bezalako eskualdetan baina ez bakarrik periferian zentroan ere bai.
    Nola ereman batera estatusa aldatzeko borroka politikoa eta den bezala bururaino erabiltzearena? Nola batera maneiatu epe luzeko borroka a eta epe laburreko lana?
    Ez ote da arriskua itotzea bigarrenean eta bigarrena baztertzea?

  • Egoera irauli, Beñat? Karrantzan ez da egundo euskaraz hitz egin. Zein froga, agiri, toki-izen… erakuts dezakete hori diotenek??
    Karrantza ez da Euskal Herria eta beste gai bat da “Nabarra Osoa” den.

  • Ez dakit Karrantza EH izan den, baina badirudi hango biztanle dezentek hori nahi dutela. Egoera ez da irauliko, baina agian beste egoera bat sortuko da, elebiduna.

    Karrantza euskaraldian parte hartzen du, umeek euskaraz ikasten dute, alderdi euskatzaleak bozkatzen dituzte eta abar. Nahia hor dago.

  • https://youtu.be/0233rE6QenE

    Carrançaco euscaldun batzuc goicoan.

  • Joxe Azurmendik honela zioen duela kasik berrogei urte:
    “Eskubide zapalduak, errepresioak, behiala euskaldunak omen ziren eta orain ez diren herria, ez dakit nongo euskal hondarrak topografian, Tutera lehenago euskalduna ote zen ala ez, etab-etab. gabiltza beti, beti aspaldiko denborei begira. Zenbait jende asper-asper egiteko ere bai baita, hemen historiazaleak garen arren. Planteamendu egiaz politiko batean, ordea, iraganak adina pisu eta gehiago geroak eduki behar luke. Euskadi euskaldun, solidario, libre baten proiektu globalak. Ez da bestegatik, Euskadi berreuskaldundu nahi badugu. Ez dugu berreuskaldundu nahi, noizbait euskalduna izan omen zelako, afizio arkeologiko eta errestaurazionista hutsez, eliza eta gaztelu zaharrak errestauratzen diren moduan. Bururatzen dugun proiektu sozialean, euskara bakarrik ez, baina euskara ere inportantea delako baizik.”
    “Berreuskaldundu: euskal gizarte txikitua berritu” Joxe Azurmendi. Argia. 1981-05-17.

  • Ni neu ez naiz nehoiz berreuscaldundu.
    Neu hamaborz urthecoa nincela’ erabaqui nuen euscaldundu eguinen nincela guztiz modu conscientean eta egoistan.
    Plus bat eman nahi ukan neraucon neure vicitzari, neure buruari, eta hori euscarac escaincen cerautan. Dohainic escaini ere. Handic bi urthetara magisterioa eguin nuen euscaraz. Jubilatu arte euscal maisua içan naiz. Eta phoçarren! Phocez gainezca!
    Euscal seme eder bi ere badaduzcat, cein euscaldun naturalac baitira.

  • Zergatik bihurtu nahi dira euskaldun Karrantzako asko? Zergatik uko egin nahi diote historikoki izan direnari beste zerbait izateko? Zer erein du euskal abertzaletasunak askorengan?

  • Erantzunik baduzu, eman mesedez, E. Nora iritsi nahi duzu?

  • Ez daukat zoritxarrez erantzunik. Jakin egin nahi dut bakarrik.

  • E: Karrantzako euskaldun berriek ez diote zertan ezeri “uko” egin euskara ikasteagatik: zerbait gehitu baino ez dute egiten. Gazteleradun eta euskaradun izan nahi dute, zuk ongi diozun bezala, biak gureak baitira (frantsesarekin batera, jakina). Ez duzu uste?

  • Frantsesa ez da gurea, Parise aldean jaio zen.

  • Carrançaco horiec, nire modura, ossoagoac içaitecotz ikassi dute euscara.
    Nire casu personalean prestigio eta egoismoagatic.
    Algortan, non vicitza erdia baino guehiago eman baitut, euscaraz jaquitea plus bat da, prestigiotsua da. Guztiz. Eta hala ikusten gaituzte euscaraz ez daquitenec, ceren gueu ossoagoac baicara, eta ez erdi eguindacoac. Ez gara de media cocción, ezpada, de cocción completa.

  • Francesa ez cen gurea, baina egun gure gurea da. Ipharralderat joaitea berceric ez da behar.
    Gaztelania, ordea, gure gurea da, nahiz eta neuc %1an erabilcen dudan egunaren buruan. Hemen, Naffarroa Handico Gaztela Çaharrean jaio baitzen, Burgoseco ipharraldean, hain çucen ere.

  • E: Ingelesa Europan jaio zen, eta estatubatuarrena ere bada. Frantsesa gurea da.

  • Kabe, benetan uste al duzu Karrantzako euskaldun berri horiek aldi berean gazteleradun eta euskaradun izan nahi dutela?
    Gaztelera kanpotar dutela uste duten Karrantzako batzuk ezagutzen ditut, euskara Karrantzako “jatorrizko” hizkuntza dela sinetsita daude.
    Beste talde bat egongo da, seguruenera zabalena, euskara ikasiko duena “inertziaz”, EAEko oposizioetan exijitzen delako, etab.

  • Gaztelania, hain çucen ere, inguru horretan jaio cen. Encartationeac, Cantabria, Arabac eta Burgosec bat eguiten duten leku horretan.
    Bertacoa da erdara hori, erdara aleguia: gaztelania.
    Euscaldunen ezpainetan jaioricoa, gascoinera ere den beçala.
    Espainia guehiena conquistatua da. Han bai dela arrotza hassiera batean. Eman deçagun Andalucian gaztelania conquistatzaileec eramandacoa da. Burgoseco ipharralde çabal hau, sorlekua da.

  • Benat Castorene 2020-11-13 15:32

    E-ren galdera ez da zentzurik gabekoa. Euskararen “legitimitateaz” tokika ari da. Apolitikoaz, inposaketa kanpokoaz. Ez dugu ihes egiten ahalko introspekzio horri.
    Zer izan liteke kriterioa? oraingo populuaren gehiengoaren borondatea? Historia?
    Iraultza denboran bi kriterioekin euskara izango zen bakarrik legitimo Uztaritzen.
    Gaur, berrehun urte eta piko ondoren kriterio batengatik inbasioaren eta asimilazioarengatik frantsesa.

  • E: asmoak asmo eta motibazioak motibazio, ez dut karrantzar bat ere ezagutzen euskara ikasteagatik gaztelania ahaztu duenik. Zuk bai?

    Bertzelako kontua da, Mirandek erraten zuen bezala, zein ote den norberaren “lingua del cuore”: sehaskakoa ala gero ikasitako bat. Eta hor zer erran gutxi dugu bertzeok, nork askatasun osoa baitu bere maitasunak nahi dituen haizeetara askatzeko. Nabokov errusiarrak ama hizkuntza ez zuen ingelesez idatzi zituen gauza gehienak; Kafka txekiarrak institutuan ikasitako (eta pragakeriez jositako) alemanieraz idaztea zuen gogoko; Conrad poloniarrak ere gaztetan ikasitako ingelesa aukeratu zuen idazteko hizkuntza. Jaiotzetikoaz bertzelako hizkuntza bat zuten denek “bihotzekoa”, nonbait. Arrazoiak arrazoi. Hain larria da?

  • Aspaldixcotic euscaldunoc eta naffarroc ez gara vici EGUIAn. Herri modura, diot.
    Gueu ALEGUIAn vici gara. Mundu ceharo irreal batean. FICTIONEan vici gara. Herri modura dena da aleguiazcoa. Paralleloqui vici gara eguiarequin, realitarearequin paralleloqui gure mundutto ficticioetan, aleguiazcoetan.

  • Benat Castorene 2020-11-13 17:58

    Josu, uste dut ulertzen zitudala behingotz.
    Gure populuaren historia tragikoa da. Guretzat egia, errealitatea alegia, zaila da. Hori sentitzeak ala ez sentitzeak diferentzia egiten du euskaldunen artean. Baina sentipen horrekin bizitzen direnentzat ere gogorregia da eta horregatik joera dugu gure burua ametsetan edo arrazoirik gabeko optimismoan aterbetzea. Hortik datozke gure uste eta estrategia irrealistak.
    Batzuetan iduritzen zait faltatu zaizkigula euskal eskola filosofiko sendo bat sinpleki eta sakonki mintzatuko litzaizkiguna gutaz, gure errealitateaz, gure desirez eta gure eginbideez. Simone Weilen “echar la raices ” dut askotan gogoan. Horrelako filosofia ezean galduak gara, itzulika eta pasibo bagabiltza gure buruetan, edo berdin, ekitean, zentzu gabekeriak egiten ditugu gero urte luzeetan pagatu behar ditugunak.

  • Peru_Gabiriko 2020-11-13 18:31

    Euskara gureak behe-behetik, azpitik behar luke indar ahala. Ergon, Energeia, Magma bizi, Puntza, “Irraia”…

  • Peru_Gabiriko 2020-11-13 19:03

    Gure lehengo zaharrek bazuten beren mintzoan hori guzia.
    Bai baina…. besterik ez zuten!
    Beren mundu-ikuskera oso estua zen. Etxekoa, auzokoa, herrikoa…Inola ere ezin zuten amestu guk egun bizi dugun aukera zabala…

  • Peru_Gabiriko 2020-11-13 19:11

    Kapitalismoaz hau eta hura diogularik, ohartzen ote gara kapitalismoaren seme-alabak garela, kapitalismoak berak egin gaituela garen bezalakoak geure kritikak jaurtitzerakoan…

    Gure lehengo zaharren mintzoaren gatza nahi genuke geuretzat. Baina gure bizierari inork ez diogu uko egin nahi…

    Hauxe da gure koska

  • Beñat, bat nathor erraiten duçunarequin.
    Post berrian minçatuco gara!

  • Caixo Benat adisquide preciatua,

    Uste dut egoera honec eraguiten draucula halaco schiçophrenia moduco bat, behinçat gure herrian edota harec dituen auqueretan sinhisten dugun ascori, ceren uste baitut ecen ascoc populismo hutsa eguiten dutela gendea manipulatzecoz, batzuc euscararequin, berce batzuc vicibaldincequin, berce batzuc emacumeequin, berce batzuc paisagearequin, etc. Eta berce asco euren chochonguilo hutsac baicic ez direla. Haiec ez dute gure herrian sinhisten, eta nahi duten bacarra da euren soldata edo euren egoa, ceinaz vici baitira, manten dadin, gure herriaren ondare sacratuaren gainean ttu eguinez. Haur dateque agian gure realitatean dagoen araço nagussia.

    2013 urthean, Lyon-Corbaseco presoindeguico UCSA unitate medicalaren arduradun cenac, ceina uste baitut ecen psychologoa cela, behin hitzaldi bat eman çuen, eta convidatu guintuzten berton gueunden gutaco batzuc. Erran gueneraucon guiçonari, ecer baino lehen, ecen bera collaboratzaile bat cela presoindegui hartan eguiten ciren sasicumequeri guciequin, ceren ez bait guinen hor baquean, eta ahal guenuena valiatzen bait guenuen borrocaracoz, batzutan subnormal hutsac guinela erakutsiz hala ere; eta hor, Corbasen, hilcen ciren lagunen copurua itzela baitzen bertoco baldincen ondorioz. Bainan hala ere, “cabroin” harec cera erran ceraucun, ceinagatic asco esquercen baitraucot: Adi issolamendu-burbuilequin! Harec explicatu ceraucun nola isolamendu egoera horretan, realitate paralleloac eraiquitzen bait guenituen. Haur da gauça.

    Gauça da ecen halaco egoera batean; televisionea, filmac, serieac; gehi dietzogun droga hallucinogenoac; egunero 20 orduz issolatuta guela batean; eta hala, cer ekarcen du harec? Hori da arduradun medicalac açalcen ceraucuna, eta horrequin adi egon gintecen oharcen gintuen.

    Calean, Euscal Herrian, orain modan jarcen dela dystopia hitza, ba barca bainan realitate hutsa da aspalditic. Erreça da futbolaz edo edocein gaiaz aritzea bizpahirur esaldi erranez albocoarequin pseudocommunicatione bat eduquitzecoz, superficiala. Erreça da erraitea celaco cabroinac diren horiec eta haiec. Eta errecena aguian bada vicitzea ideiaz ecen gu gueu cer moduco onac garen, eta jaçarturic vici garela, eta euscaraz vici nahi dugula, neholaco arduraric hartu gaberic.

    Ceren realitateac badu içança, eta haren oinharria da: norc aguincen du? Eta horren aurrean, nic, individuo beçala, cer eguin deçaquet?

    Realitatea laur formatan adiarazten da: culturala, economicoa, politicoa eta militarra. Nagusia da culturala, eta hor eguiten diren aurreracunçac ulhercea ecimbercecoa da orainean egotecoz: technologia, philosophia, etc. Horretaracoz ecimberceco da economia nola fonctionatzen duen ulhercea: nola ailegatzen den gaileten paquetea supermercaturat, nola ekoizten den haraguia cein jaten baitugu frigituta edo dena delacoan, etc. Politica aldiz, da nola antholatzen den botherea lurraldean; nola antholatzen den erabaquimena eta indarraren erabilera gaucen nolabait fonctiona deçatençacoz. Eta militarra da benetazco eguia, ceinac erakusten baititu gauçac nola diren, indarrez.

    Hau dena ulhercea orainean da modua realitatea ulhercecoz, eta haren ecimberceco conceptua da BOTHEREA. Botherearen baithan vici gara. Hori da realitatea.

    Bainan realitatearen aurrean, guiçaquioc hemen ondino badugu auquera erraitecoz cer uste dugun ondo dagoen, edo gaizqui; eta horren aurrean erabaquiac harcecoz ere. Realitatea adiarazten den esparru batean edo bercean badago leguez eçarritaco egui bat, eta horren aurrean vici gaitezque haren submisionean ala hura criticatu eta hura alda dadin jardunez; edo realitate horretatic ihes eguinez ere.

    Edocein moduan, realitatean eraguin nahi badu, edonorc behar du realitatea orainean intellegatu.

    Jada ez dakit certaz ari nincen, edocein moduan dissertatione hunen ondoren, convidatzen çaitut, Castorene jauna, Lavin jaunac proposatu duen azquen postean segui deçagun realitatearen inguruan minçatzen.

  • Benat Castorene 2020-11-14 12:06

    Alexandre azken iruzkin hau zurekin jorratu gogo nuke baina beldur naiz Patxiren artikulua serioski parasitatuko dugun. Nahi ote zinuke mesedez artikulu berri batean sartu edo ados bada Josuren azken horretara pasatu?

  • Caixo Benat,
    Eguia da dioçuna eta bat nathor çurequin. Nere azquen ekarpenttoa collaturen dut ALEGUIA ETA EGUIA postean.
    Mila esquer ere Sodupe jaunari eztabaida eider haur posibilitatu ukanagatic.
    Adeitassunez
    Alexandre

  • Suduperen aldetik estimatua Alexandre.

  • Kabe, neuk ere ez dut karrantzar bat ere ezagutzen euskara ikasteagatik gaztelania ahaztu duenik, baina nik ez nioen hori, baizik eta karrantzar asko sinetsita daudela Karrantzako “egiazko, jatorrizko…” hizkuntza euskara dela, eta gaztelania Karrantzatik kanpokoa.
    Pentsaera faltsu hori askorengan euskal abertzaletasunaren etengabeko propagandaz erein da.