Étienne Polverel noble naffarra

Étienne Polverel noble naffarra –

Étienne Polverel (1740 – 1795eco aphirilaren 6a) advocatu eta iraulçaile bearnesa içan cen.

Étienne Polverel noble naffarra

Familia aristocrataco semea eta bertan hacia, Bearnoco syndico (ordezcari) bilhacatu cen, eta guero Naffarroaco Statu Nagussiec contractatu çuten beren syndico içan cedin. 1789an Parisera deithutaco Statu Nagussien batzar erabaquigarrian, Naffarroaco Resumaren berhecitassuna eta status appartea defendatu çuen eta, gueroago, Santo Domingoco uharteco sclavoen ascapena aguindu çuen, eta haiei berdintassun politicoa eman. Naffarroan ospe handico jurista cen neurrian, 1784an, Bertrand-Dominique-Joachim Logras Olhonceco marquesaren mandatuz, Memorie à consulter et consultation sur le Franc-alleu du Royaume de Navarre idatzi çuen. Lan horren eta bere jardueraren indarrez, noblecian postu bat aithortu citzaion, naffar nationalitatea beraz, Naffarroa Behereco historia ossoan oinordetzaz escuratu ez den casu bakarra.

Erran beçala, Naffarroaco Statu Nagussiec 1789an Parisera deithutaco Statu Nagussietaraco contractatu çuten Polverel. Bertan, Naffarroaren soveranotassuna defendatu çuen, baita Franciaco Resumaren escubide berdinac eta independenteac cituela ere. Horretaraco chosten luce eta umo bat prestatu çuen Naffarroaren eçaugarri historicoez, Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre et de ses rappors avec la France deithua.

« Ez dugu ephaiquetaric nahi francesez, gure gendeac ez baitira minçaira horretan elhecatzen, ephaiqueta horiec euscaraz eguitea nahi dugu, hura baita naffarren hizcunça. » —E. Polverel, 1789

Urthe horretan bertan, positione iraulçaileenen pressionepean, Luis Franciaco eta Naffarroaco regueac “francesen regue” icena hartu çuen truquean. Naffar ordezcariec, hori ençunic, batzarrean parte ez harcea erabaqui çuten, haiec francesac ez cirelacocotz. Polverelec, orduan, defendatu çuen Naffarroac statu independente bat ossatzea berce auqueraric ez çuela.

HEMEN bere bi obra ossotoro bicain.

Iracur iruzquinac, othoi, ceinetan garatzen joanen bainaiz gai ecin bazterrerat utzizco hau.

Étienne Polverel noble naffarra

NAFFARRERA

62 pentsamendu “Étienne Polverel noble naffarra”-ri buruz

  • Polverel jaunac beçain ongui eta hain magistralqui naffar questionea tractatu duenic ez da egon guerora.
    Hari esquer badaquigu Naffar Resuma (continentala) behin ere ez dela conquistatua içan.
    Naffarroa eta Francia reguea compartitzen çuten bi statu differente eta independente ciren. Iraulçac eguin du bi resuma hauec batu eta Republica Francesa eçarri. Ez berceric.
    Eta batzuec hemen nahi luquete Espainia’ republica bilhacatzea!!!

  • Ez dut ulercen ahal nola naffarristen artean ere persona bicain hau isildua içan den eta existitu ez baliz beçala consideratu eta consideratzen duten.
    Ez dut uste haren icena behin ere iracurri dudanic Urçainqui eta berce ikerlari naffarren lanetan.
    Salvuespen bakarra dathorquit bururat, ecen Carlos Claveriari bai iracurri deraucogu. Esquerrac!

  • Carpeta berean berce documentu batzuc sarthu (eta sarthuco) ditut, ceinen artean aipha baiteçaquet Naffarroaco Foru Generalac liburua romance navarro deithurico hizcunça romanicoan idatzia.
    Gure resuman euscaraz gain berce hizcunça batzuc ere erabili dira, ceinen artean gaztelania, gascoina (bearnesa) eta francesa aiphatzeco baitira.

  • Benat Castorene 2020-04-23 15:11

    Alde honetan behintzat iduritzen zait Polverel ezagutua eta aipatua dela. Bere sindiku errola Nafarra behereko deputatuen taldearekin ezagutua da. Berriki irakurri eta ulertu dudanez, Biarno eta Nafarroa behereko nobleen aldekoa zen. Orduan ez zen “argi berrien” ondorio politikoen alde baizik eta iragan Nafarra “feodal”erko itzultzearen alde eta horrentzat kontatzen zuen bakarrik Erregearen borondate onaren gainean. Versailleko Asanbladan ez ziren sartu ere. bera eta Logras ez ziren erabat jabetu.boterea tokiz aldatu zela
    Nafarroan bertan heren estatua gatazkan zebillen nobleziarekin, ideia berriek, hein bateraino erakarriak ziren eta guziz ez zuten itzuli nahi aurreko egoera oraindik txarrago batera nobleziaren onetan. Aldiz nahi zuen tribunala Pauetik kendu eta jarri Nafarroan 3 probintzietarako. Beharbada bazakiten Uztaritzek berea galtzen ari zela Baionaren probetxurako. Gero zatikatzearen garaian heren estatuak nahi izan zuen 3 probintziak batu departamendu bakar batean Biarnoa gabe. Ez zaut iduritzen Polverelek eta nobleziak segitzen zutela horraino.
    Barkatu ez banaiz biziki argi ni bederen deskubritzen ari naiz. Zuzeuko Beñati zuretzat bidaliko lan nahikoa exaustiboabat horri buruz adiskide batek egina.
    Gauza bat ulertu behar dena, laburbilduz, Lapurdin Heren estatua bazen buru ( salbuspen bat zena erreinu guzian) aldiz Nafarroa beherean noblezia zen nausi.

  • Beñat,
    Gommendatzen derauçut Polverelen bi obra hauec iracurcea. Neuc aste honetan eguin dut, nahiz gaztetan ikassitaco frances hura frescatu behar ukan dudan.
    Liburu bi hauec egoquiro berreditatu behar lirateque, espainolerat eta euscararat itzuli, bascoec, euscaldunec eta naffarrec iracur ditzaten.
    Feudalismoa Naffarroan (Naffarroa bietan, hegoaldeco conquisten ondoren ere) osso bercelacoa içan da. Reguea, gure reguea, ez cen lurren eta personen jabea. Benetaco feudalismoric ez da egon gure legueetan onharturic.
    Aurrenic leguea (foruac) eta guero reguea. Azquen hau ere ez da necessario Naffar Resuma berreraiquitzecotz. Gogoa eta nahia dira necessario eta beharrezco, baina ez dagoque honelacoric momentuz eta mementocotz.

  • “Iraultzak” Frantziako erresuma desegin baino lehen, gure erresuma -gure Estatua- desegina zegoen. Frantziako erresumak guren kontra biolentzia erabili ez gero (Luis XIII, Enrike IIIgnaren semea, erreinaduan) eta genozidio sistematikoa aplikatu ondoren. 1620 urtetik aurrera -aurten 400 urte- Nabar Estatuaren burujabetza suntsitua geratu zen gaur arte.
    Arrazoi osoa duzu Nabar Estatuak “kontinentean” euki zuen presentzia nola izkutatzen -edo ez ikusi nahi- den aipatzen duzunean. Zorionez Jon Oria Osesek honi buruz testigantza ederra eta zehatza utzi zigun.
    Eta egia da ez dela gerorik izan, eta harrigarria da nola gure herriak, azken ehun urte hauetan, ez du sekularik kontuta hartu Nabar Estatuaren paradigma, nahiz eta gaur egun zabalduta eta ezaguna izateak. .

  • Ez çaude çucen, Freud, Polvereli iracurriric. Naffar Statuac iraun du Frances Iraulçarat arte, guti goiti beheiti 1830 arte, gora behera batzuequin. Hegoaldean ere Naffar Statuac iraun du data horretarat arte, nahiz Espainia pean egon, honec itcharon baitzuen Naffar Resuma Iraulçac irensi arte, Naffarroa provincia espainol bilhacaraztecotz.

  • Zuzen nago Josu. 1620 ta gero gure Estatuaren “hondarrak”- hauek ere gero eta gehiago ahultzen- geratzen zitzaizkigun bakarrik. Estatu batek bere burujabetza osoz mantentzen du edo bestela ezin da Estatu aktibo eta osorik konsideratzea Estatu okupatua baizik. Nola den Estatu okupatua desokupatu behar dugu eta horrekin jarraipena eman.behar diogu.

  • 1620z gueroztico regueac bethi içan dira Franciaco eta Naffarroaco regue.
    Polverelec dio behin eta berriz (eta syndico hau da Naffar Resumaren aho officiala) Naffarroaco Resuma (continentala) ez dela behin ere conquistatua içan. Ez du aiphatzen occupationeric Iphar Naffarroa hortan. Unione edictoac eguin ciren unionea eguiatan obratu edo bururatu gabe.

  • Nabar erregea Enrike III Parisen akatu ez gero (eta ez Ravaillac-en eskuetan kontatu diguten bezala) eta Pauen Gorte subiranoetatik Palamentu autonomistara -nahiz eta garai haietan termino hori ez existizea eta suposatzen dut Polverelek ez zuela inoiz erabali ere ez- pasatu ez gero, “Le Parlement de Navarre”, bistan da zer gertatu zen. Gasteiz eta Iruñean gaur egun ditugun Espainako parlamentu kolonialak egoera berdinara bihurtuz.

  • Freud,
    Iracurri behar cenituzque Polverel naffartuaren liburuac.
    Lastima oraindic ere euscaraz ez egoitea.

  • Guipuzcoar batec helaraci deraut ondoco erançuna eta hemen itsasteco baimena eman:

    Zuzeu-ko iruzkinetan, Benat Castorenek idatzi du:

    “… Biarno eta Nafarroa behereko nobleen aldekoa zen. Orduan ez zen “argi berrien” ondorio politikoen alde baizik eta iragan Nafarra “feodal”eko itzultzearen alde eta horrentzat kontatzen zuen bakarrik Erregearen borondate onaren gainean. ”

    “Nafarroa feudala” esamoldea, uste det ez dela zeharo zuzena.

    Polverel jaunak berak, Nafarroako erresumaren constituzioa analizatzerakoan, horrela idatzi zuen:

    “Toutes les propriétés territoriales, dans la Navarre, sont réputées libres de toute redevance & supériorité seigneuriale & féodale, à moins qu’il n’y ait un titre d’accensement ou dinféodation.
    C’est la nobilité de la glèbe qui fait la Noblesse héréditaire des familles Navarroises; & c’est la seule source de Noblesse qui soit connue en Navarre.

    Quiconque a possédé pendant cent ans, par lui ou par son père & ses ancêtres paternels, une maison noble à laquelle fout attachés les droits dont on vient de faire l’énumeration , est réputé noble d’extraction , & transmet la Noblesse héréditaire à ses descendans.

    Mais cette glèbe noble n’est, ni une possession précaire, comme étoient en France les anciens bénéfices, ni une possession dépendante comme sont les fiefs. C’est une propriété , pleine, libre & absolue, ce qu’en France on nomme franc-aleu.”

    Gaztelerara itzulita (gutxi-gora-behera):

    “Todas las propiedades territoriales, en Navarra, se consideran libres de cualquier realeza y superioridad señorial y feudal, a menos que haya un título de consenso o feudificación.

    Es la nobleza del suelo lo que hace que la nobleza hereditaria de las familias navarras; Y es la única fuente de nobleza que se conoce en Navarra.

    Cualquiera que haya tenido durante cien años, por él o por su padre y sus antepasados paternos, una casa noble a la que se atribuyen los derechos que acabamos de enumerar, se considera noble de extracción y transmite la nobleza hereditaria a su descendientes

    Pero esta tierra noble no es una posesión precaria, como lo eran las antiguas ganancias en Francia, ni una posesión dependiente como lo son los feudos. Es una propiedad, completa, gratuita y absoluta, lo que en Francia se llama franc-aleu.

    Ba dago halako uste bat nahiko zabaldua, erdia aroan Europa osoa errejimen feudal egitura sozial baten azpian zegoela; uste hori ez da erabat egia; lurralde batzuetan, adibidez, Hungrian (oker ez ba nago) noblezia eta lur jaunak egon arren, ez zen errejimen feudalik, guk imajinatzen dugun moduan.

    Nafarroan ere ez.

    Euskaldunen artean, ba dago instituzio bat gaurarte iraun duena: etxea. Etxea zen belaunaldiz belaunaldi transmititzen zena. Etxea, eta bere lurrak ez ziren zatitzen, osorik behar zuten izan. Etxearen jabea izatea, etxeko jauna izatea suposatzen zuen, hau da noblea. (ez aristokrazia, hori beste konzeptu bat da).

  • Naffar Republica:

    Dio Poverelec 1789. urthean, Naffarroaco Statu Generalen partez Franciaco Statu Generalen aurrean:

    Si la Navarre refuse de s’unir à la France , et si le Roi et l’Assemblée Nationale de France persistent à refuser, l’un, le serment, l’autre, le titre de Roi de Navarre; je le dis à regret, mais il ne reste plus à la Navarre qu’un parti à prendre, c’est de se déclarer République indépendante, et de se gouverner par elle-même.

    Si Navarra rechaza unirse a Francia, y si el Rey y la Asamblea Nacional de Francia persisten en rechazar, por un lado, el juramento, y por otro, el título de Rey de Navarra; lo digo con pesar, pero en Navarra solo queda una resolución a tomar, que es declararse República independiente y gobernarse por sí misma.

    Naffarroac Franciarequin bat eguiteari uko eguiten baderauco, eta Franciaco Regueac eta Assamblea Nationalac, alde batetic, cin eguiteari uko eguiten baderaucote, eta, bercetic, Naffarroaco Reguearen tituluari; atsecabez diot hori, baina Naffarroan resolutione bakarra gueratzen da harceco, hots, Republica independente bilhacatu eta bere cabuz governatzea.

  • Benat Castorene 2020-04-24 13:34

    Milesker bi adiskideoi
    Justu hasia nintzen Polverelen konstituzioa irakurtzen eta enetzat goizegia serioski erantzuteko.
    Halaere ohar pare bat eta galdera asko:
    “…à moins qu’il n’y ait un titre d’accensement ou dinféodation”.
    Nabardura hau ez ote da esanguratsua?
    Gero itxura guzien araberan Polverelek defendatzen zuen 3 ordreen edo estatuen existentzia, Nafarroako heren estatuak bere aldetik kendu nahi zuena.
    Arrazoia ez ote da Noblezia (jakin) batek bazuela nausitasun bat estatu orokorretan eta bazituela priblegioak bizitzan besteek ez zituztenak?
    Polverelek ez ote zuen ederresten konstituzioaren efektibitate egiazkoa mintzatzen zen egunean?
    ez naiz segur bainan Nafarra behera konkistatua ez bazen, iduritzen zait bazela erregearen erregimentu bat Garazin
    Momentuz bukatzeko testu osoa irakurri arte:
    Nola esplikatzen duzue Lapurdirekiko kontrastea. lapurdi oso noble guti zegoen eta ez zuen pizurik Biltzarrean zeinean heren estatua zen nausi?
    Irakurketa bukatu artio. ( zuek baduzue araiz erantzuteko eskubidea!)

  • Beñat,
    Hobe da aitzinetic Polverelen bi liburuac iracur ditzaçun, elkarren ossagarri baitira punctu ascotan. Gainerat, ceuc perfectuqui ulertuco duçu, ecen nire francesa amiñi bat herdoildua cen.
    Adeitassunez

  • Wikipedian aiphatzen den hau
    « Ez dugu ephaiquetaric nahi francesez, gure gendeac ez baitira minçaira horretan elhecatzen, ephaiqueta horiec euscaraz eguitea nahi dugu, hura baita naffarren hizcunça. » —E. Polverel, 1789
    Ez dut topatu haren liburuetan.
    Çorigaitzez!!!
    Adeitsuqui

  • 1620 ez gero, Enrike III-gnekin amaitutzat eman ahal diogu Nabartar erregei.
    Louis XIII, XIV, XV eta XVIgarrenek titulu bakarrik erabiltzen zituzten eta bigarren lekuan, Frantziarena ta gero noski, eta errege frantzez bezalakoak Nabar Erresumaren etsai amorratuak ziren.

  • Freud,
    Non ikassi duçu hori?
    Certan oinharritzen çara?
    Non iracurri duçu?

  • Gaizka Aranguren 2020-04-24 16:43

    Mila esker, Josu. Polverel erabat ezezaguna zitzaidan. Liburu horiek irakurtzeko grinez nago dagoeneko.
    Besarkada beroa!

  • Aspaldico!
    Iracurqueta ona eduqui deçaçula!
    Neuc orain aphirilean eduqui dut haren berri Oliber Foix delaco batenganic.
    Constitutioneari buruzcoa, bederen, paperean ere salgai dago amazonen.

    https://www.amazon.es/Tableau-constitution-royaume-rapports-Histoire/dp/2012931227

    Eta uste dut gaztelaniazco itzulpena edo salgai dagoela:

    https://www.amazon.es/Protocolos-independencia-Navarra-Biblioteca-Cultura/dp/0996781064

  • Richelieu kardinalaren pista jarraitu eta ziurazki erantzun batzuk aurkituko dituzu.

  • Kaixo,

    Uste dut Polverelek aipatzen duenarekin datu batzu kontutan hartu behar ditugula.
    Bainan separatu behar dira alde batetik oinarrizko kontzeptuak (“lois fondamentales”), iraunkorrak eta preskribaezinak direnak, eta bestaldetik haien uneko ondorio legalak, denboran egokitzen direnak (hauek eztabaiagarriak izan daitezke noski).
    Sujetoa preskribaezina izanez, orainaldian idatzi dezakegu:

    – Nafarrek Nafarroako estatu nazionala osatzen dute.
    – Nafarren hizkuntza euskara da.
    – Nafarrek badituzte estatu burujabe baten ezaugarri guztiak, hauetako lehena “Nafarroako Konstituzioa”. Erregea garrantzitsua da bainan ez da ezinbestekoa. Nazioa eta Konstituzioa gainetik daude.
    – Nafarrek legalki defenditzen dute haien independentzia armen bitartez, edo, ezinean, salaketa formalak eta ofizialak eginez, eta urraketengatik erreparazioa eskatuz formalki eta ofizialki.
    – Nafarren eskubideak preskribaezinak dira. Indarrez edo inposizioz egindako urraketa guztiek ezin dute legitimitaterik lortu, nahiz eta mendeak pasa.
    – Nafarroako estatuaren lurraldetasunaren aurkako erasoak, konkistak, ez dira inoiz onartzen (nazioarteko itunak Vervins 1598, Pirinioak 1659).
    – Nafarroako estatuaren independentziaren mugatzea (1620) edo ukatzea (1789…) ez da legalizatzen denborarekin.
    – Kasu extremoan, nahiz eta beste estatu batek Nafarroako estatua anexionatu, Nafarren eskubidea independentzia aldarrikatzeko ez da inoiz galtzen, preskribaezina baita. Independentziaren erabakia unilaterala izan daiteke.

    – Inork ezin lituzke argumentu hauek legalki ukatu. Ukazioa mantentzea egingo da indarrez eta inposizio bitartez. Bainan nazioarte mailan zuzendidea Nafarren alde izango litzateke. Bainan inork ez baditu argumentu hauek erabiltzen, zuzenbidea uneko legalitatearen alde gelditzen da beti. Eta Frantzia eta Espainia estatu legalak dira. Irabazten dute beraz…

    Datu guzti hauek ezagututa, abertzaleek Nafarroa probintzia moduan ikustea eta proiektu politikoaren erdian ez jartzea zentzugabekeria da.
    Egun ez dute ezertarako balio gehiengo abertzaleak (edo zalantza handiak dira), probintzietan zein erkidegoetan, abertzaleen alegiazko estatu independientearen proiektua indefinizio orokor batean mantentzen delako, eta Nafarroako estatuaren aurrekari guztiak alboratuta edo ahaztuta direlako.

    Pentsatu Katalunian horrelako aurrekariak izanda zer egin lezaketen…

  • Anhitz esquer, Oliber, aurreco textu bicainagatic eta Polverelen berri emaiteagatic.
    Adeitassunez

  • Gilen Mejuto 2020-04-24 19:33

    Oliber, diozu:

    “– Nafarrek Nafarroako estatu nazionala osatzen dute.
    – Nafarren hizkuntza euskara da.”

    Eta nik uste dut inkongruentzia bat dagoela hor, zeren Nafarroako estatuaren hizkuntza ez baitzen inoiz euskara izan. Horrek pentsarazten dit Nafarroako estatua zela lur eremu horretan bizi ziren eliteen proiektu politikoa (haien ama hizkuntza euskara zein erromantzea izan), eta euskara, hots, herritar xehe gehienen hizkuntza bakarra, hasieratik gelditu zela proiektu horretatik kanpo, eta beraz kondenatu zutela subalternitatera, dekadentziara eta, finean, extintziora eta. Hortaz, euskaldunok Gaztelakoa (ia) bezain kontrario izan dugu Nafarroako estatua.

  • Oliber, independentzia ez da aukera bat, ez da zerbait erabakiko denik.
    Herrien libre disposizioa ez da indepdendentziaren aurretik jartzen independentzia berak osatzen duen osagai bakarra delako.
    Independentzia unilaterala izan daiteke ordez nik independentzia unilaterala soilik izango da edo ez da izango erabiliko nuke.
    Eta zuzenbideri buruz hauek indarrez -indar fisikoa- inposatuak ez gero zuzenbideak bihurtzen dira eta bistan da indar hori Frantzia eta Espainaren eskuetan dagoela.
    Beste guztiarekin ados nago.

  • Gaizka Aranguren 2020-04-24 20:31

    Gilen, otoi, arren eta mesedez. Argudio horri erantzuten diodan hamaikagarren aldia da, baina ez dut etsiko. Modernitatearen hasiera arte herritarren hizkuntza idatziz ez erabiltzeko joera Europa guztiko erresumena da. Hizkuntza erromantzedun herrietan izan ezik, hauek baitira latinaren ordezko idatzizkoan.
    Onar iezadazu Peio Monteanoren “El iceberg navarro” liburuaren irakurketarako gonbitea. Horrekin zalantza oro baztertuko duzulakoan nago. Ongi izan.

  • Caixo,

    Ecer baino lehen humiltassun osoz nere ezjakintassunaren aithorpena eguin nahi nuque nere iritzia adiaraci baino lehen. Erançuten nahi duquet Castorene jaunaren ekarpenari ceinean Laphurdico orduco realitatearen berri emaiten baiteraucu. Spero dut nere okerra hala bada çucenduren dela eztabaidaren bitartez, eta horregatic esquer anhitz parteharçaile guciei.

    Ez cen gauça bera ecimbercean, momentu haietan, Franciaco Iraulçaren prolegomenoetan, Laphurdico realitatea eta Naffarroacoa. Laphurdico Bilçarrean parroquia ezberdinen ordezkariac bilcen ciren systema foral moduco batean, non Franciaco reynuaren senescalac eguiten baitzuen gobernuco dellegatuaren rola. Senescal honen egoitza Akicen cen. Oker ez banaiz, Laphurdico Bilçarraren içaera foralac cerikussia içan deçaque, bere moduan, Espanyaren pean Bizcayaco Senioratuan cegoenarequin. Naffarroa çathikatua cen bi structuretan. Bata pyrenneoen ipharaldean, erabat independentea bainan Franciaren baithan, Biarnorequin, Çuberoarequin eta berce batzuequin batera, ceren reguea compartitzen baitzuten, eta berce bat hegoaldean baldinça berdinetan, baina Espanyarequin. Eta ez deçagun ahanz, othoi, Vasconia irredentua, cein baita lehenagotic ere desnationaliçatione processuaren victima.

    Naffaroaco reynoa eta Laphurdico Bilçarra structura erabat differenteac ciratequeen. Naffarroa independentea cen eta Laphurdi forala Franciaren baithan.

    Uste dut datu errangurassua dela ecen orduan Laphurdin bacela burguoisia garatu bat itsassoari lothua. Vasconiaco itsassaldea, Santanderretic Bordigalaraino, Europaco çonalde dynamicoenetarico bat cen. Naffarroa ipharaldea eta hegoaldea lurrari atchiquitaco çonaldea cen, eta hor feodaltzaren baithan ematen ciraden realitate anhitzac ikusten ahal dira. Ez dago, hala ere, feodaltzaren barruan realitate bakar bat. Naffar realitate feodala ez da Castellacoa edo Franciacoa beçalacoa, eta hori adiaracia da thoquietaco realitateen anhiztassunean. Eta horren defensan altchatu ciren haimbat euscaldun guda ezberdinetan.

    Gaur egun, iraulça burguoiseari lothua den berdintassunaren ideiac calte handia eraguin deraucu. Gaur egun ere, ez da gauça bera jabetzaren eta ontassunen gaineco çucembidea villa batean, Eliçathe batean, Universitate, parroquia edo hiri batean. Motha gucietaco centralistec ez dute berheizten hau dena, eta euren ideologiçationea honen guciaren inguruco theoria egoquiaren çabalpenaren faltan sostengatzen dela uste dut.

    Orain eztabaidatzen ari garen gai honen contextua çatequeen itsassoari lothurico mercantilismoaren eta Westfalliaco baquearen ondoren, bereciqui Francian ematen cen muguimendu illustratuaren ideien garapena. Ideia hauec harrera eta garapena içan çuten hazten ari cen burguoisia berri baten artean. Ideia hauec Franciaco monarchia centralistaren baithan garatu cirenez euren aztarna eraman çuten haiequin.

    1789. urthean, Polverel jaunac Naffarroaco independencia aldarrikatzen çuenean, Laphurdico ordezcariec, frances cirela argui utziz ecer baino lehen, euscaraz idatzi baçuten ere (naffarreraz, lexicoz, grammaticaz eta orthographiaz), haimbat propossitione eguin cituzten Pariseco Statu Generaletan, non guiça escubideac ascoz hobe deffinitzen baitziren ondoren franciarrec indarrez impossatuco cituzten Droits de l’homme delacoaren aithorpenean baino, thoquico realitatean oinharritzen cirelaco, eta ez litteratura politicoco theorietan.

    Nere ustez jakin behar da berheizten Vasconiaren bi realitateac, bata itsassoaroi lothua eta bercea lurrari. Iraulça burguoisen ondoren eta garaiquidegoan itsassoari lothurico çonaldeac garatu çiren barnecoen caltetan.

    Nere ustez, bi realitateac euren anhiztassun guciarequin bandera bakar batean bilcen dugunean orduan lortuco dugu benetazco dynamica national bat. Horren bidean punctu historico honen ikasquetarequin badugu lana.

    Orain dela cembait hilabethe Asisko Urmeneta comiquilariac liburusca bat athera çuen Nabarralde elkartearequin, non Polverel jaunari ohorezco aiphamenac eguiten derauzquion. Liburua nolabaiteco salsa psychotropico-eroticoa da, bere stylo characteristicoan, bainan hala ere interessanta da, ceren bere moduz lotzen baitu hau dena aurreco naffar cycloarequin.

    Salut

  • Leiçarraga da, bere collaboratzaileen lagunçaz, euscara’ naffarrera (hizcunça nationala) bilhacarazteco saioa eguiten duen bakarra.
    Eredu honetan naffar constitutionea itzulcea possible liçateque, berce euscaretan ez hain erraz. Gaur eguneco batueran chapuza bat liçateque.

  • Gilen Mejuto 2020-04-24 22:16

    Gaizka, nik uste dut egitate bat konstatatu baino ez dudala egin. Erdi Aroaren amaieran Europako erreinu guztiak hasi zirelarik latina beren berezko hizkuntzekin ordezten instituzio guztietan, zein hizkuntza aupatu zuen nafar eliteek estatu hizkuntzaren kategoriara? Euskara? Ezta hurrik ere. Euskararen arrasto mendreena ere ez da ia agertzen, ez foru eta legeetan (hitz solte batzuk izan ezik), ez administrazioan (bi funtzionarioren arteko lau lerro ziztrin kenduta), ez justizian, ez inon. Eskerrik asko El iceberg navarro aipatzeagatik, bertan konfirmatzen da-eta nik esaten dudana: XVI. mendean, nafar administrazioa itzulpen makinaria erraldoi bat zen, zeinak irensten baitzuen herri euskaldun elebakarraren mintzoa eta existentzia bera, eta gaztelania eta espainol huts bihurtu, ia erabat desagertzeraino euskararen eta euskaldunen presentzia lur horietan. Ez etsi, nahi ez baduzu, baina behintzat ondo aukeratu zure iturriak. Ondo segi.

  • Benat Castorene 2020-04-24 22:22

    Kaixo Alexandre
    “Naffar realitate feodala ez da Castellacoa edo Franciacoa beçalacoa, eta hori adiaracia da thoquietaco realitateen anhiztassunean”
    Nahikoa ados nintzateke horrekin. Azken mementoraino nobleziak bazuen pribilegio handiak. Polverel sinisten badugu zergarik ez zuen ordaintzen aldiz komunak edo heren estatua baino botere gehiago zuen estatu orokorretan.
    Lapurdiko sistema foralean ere feudalismoaren zantzu batzu baziren, adibidez 3 ordreen existentzia bainan biltzarraren osaketa( noblerik eta apezik ez) funtzionamentu modua eta euskararen erabilera orokortua biltzarrean, auzitegian eta herri guzian ikusita aldea haundia da Nafarroa beherearekin. Nundik dator diferentzia? Nafarroaren erreinutik moztua izan zelako feudalismoa bertan oraindik hain garatua ez zen garai batean?
    izan ere Bidartek erran dit nafarroa behereko ibarretan ere ( Baigorri, ortzaitze…) Lapurdikoa bezalako antolakuntza biziraun zuela feudalismoaren geruza azpian, antzinako egoera sozialaren aztarna zena. Hitz batez Lapurdi zela Nafarroa behereko ibar haundi bat bezala…

  • Duela çorci mende Gaztelac conquistatzen du Naffarroaco mendebaldea (Bizcaia, Araba, etc.). Berehala, Gaztelac foruac aithorcen derauzquio conquistatutaco parte horri Naffarroarequin berriro lot ez daitecen possibilitatzecotz.
    Duela borz mende Gaztelac eta Aragonec conquistatzen dute Gaztelarençat Naffarroa peninsularra, eta parte honequin ere berdin eguiten du, ceren Gaztelac aithorcen baiterauzquio foruac utz deçaten bethico continenteco Naffarroa independentearequin bat eguiteco gogoa.
    Azquenic, Naffarroa independentea Franciaco parte bat bilhacatzen denean, Gaztela jada Espania deithuac foruac deuseztatzen ditu eta oraingo provinciac sorcen.

  • Iragana ez dugu konponduko bainan etorkizuna planteatzeko lagungarria izan daiteke guzti hau.
    Nik, altura hontan, uste dut “proiektu” abertzalea oso zehaztugabea dagoela. Eta gaur egun daukan pisu politiko handia ezin dela ondo baliatu.
    Gehiengo abertzalea izanez gero, zer?
    Dagoeneko erkidego batean, 3 probintziatan, eta ehunka udaletan dago gehiengo abertzalea… zertarako?
    Uste dut proiektua zehaztea lagungarria litzatekela. Eta proiektu honek galdera honi erantzun behar du:
    Nola sortu batzeko ilusioa “Euskadi” eta “Nafarroa FK” artean?
    Momentuz ez da ezer ikusten…

    Bestalde, Polverel irakurri eta gero hori daukagu:
    – Nafarroa euskal estatu burujabea zen.
    Ahulduta, txikituta, zapaldua… bainan hor zegoen. EZIN dugu baztertu errealitate hori nahiz eta estatu hau kolapsora eramana izan den. Edo, zein da guzti hori baztertzeko interesa?
    – Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Garaia ere bai, zentratuta egon dira beti barne kudeaketan. Probintziak dira. Politikoki ez dira existitzen. Instituzio moduan ez daukate iritzirik “konkistari” buruz. “Zatiketari” buruz. Konkistari esker existitzen dira.
    Nafarroa Garaiak jarrera erasotzailea daukalarik Nafarroarekiko erakusteko du probintzia dela, beste interesak zerbitzatzen dituela.
    – Hainbat mendeurrenak ditugu ate joka… nun kokatuko dira “gure” instituzioak? Alardeak ospatzen?

    – Nafarroa (Beherea) da bakarra beste ikuspegi bat mantentzen duena. Aurreko inertziak hausten ditu. Badauka memoria luzea. Ez ditu ahanzten Espainiako konkistak, Frantziako inposizioak, Nafarroa Garai(tu)aren erasoak… Bere xumetasunean ere proposamenak egiten ditu. Adibidez Nafarroako Kantzileria berriro antolatu, bainan Lapurdi eta Zuberoarekin batuta.
    Iparraldean ibili gara luzaz departamendu bat “eskatzen” Garaten eredua jarraituz. Polverelek lehenago planteatzen zuen Kantzileria burujabe bat (autonomia aurrekaria alegia). Orain Elkargoarekin zer egin? Departamendu bat (Garat) edo gutxienez autonomia bat (Polverel). Noren diskurtsotan oinarritu?
    – Hegoaldean probintzia guztiak konkistaren ondorengoak dira. Probintziak batzeko, zaila. Sortuak izan dira txikiak (Espainiako txikienak alegia) eta separatuak izateko. Zergatik bestela hainbeste Foru diputazio?
    Bi erkidegoak batzeko, are zailago. Egungo planteamenduekin, batzea egingo da ezinbestean baten kalte instituzionalerako. Nor dago prest zerbait galtzeko?
    – Abertzaleek bi Nafarroak probintzia moduan ikusten dituzte gaur egun. Nafarroako erresuma/estatua aipatzen delarik ere bai, probintzia formatoan bisualizatzen da inkonzienteki. Mentalki ontzat hartzen ditugu konkisten ondorioak.
    Polverelek (eta Nafarroako erresumako Estatu-Orokorrek) , modu xumean, bainan tinko, beste ikuspegi baikorra zuen… pista asko ematen ditu…

  • Oliber,
    Ceharo bat nathor çure erranequin.
    Noiz ukanen dugu ordezcari naffar bat hauxe aurkeztuco luenic espainol parlamentuan?:

    “Si el Rey Felipe VI y el Parlamento de España persisten en rechazar, por un lado, el juramento de los fueros y por otro, el título de Rey de Navarra (Felipe VIII) y reconociendo a esta como reino independiente con monarca compartido (como Escocia lo es con respecto a Inglaterra); en Navarra solo queda una resolución a tomar, que es declararse República independiente y gobernarse por sí misma.”

  • Benat Castorene 2020-04-25 11:07

    Josu
    Huna hipotesi bat ene galderari erantzuna emaiteko:
    Lapurdi ere duela 8 mende Nafarroatik berezia eta Anglo Normandiarren Akitanian integratua izan zen.
    Orduan interesgarria litzateke jakitea zertan zen bereizketa horren garaian “feudalismo”aren egoera Nafarroan .
    (Ez ote da lotua izan frantziar dinastien iritsierarekin?)
    Jakinki urruntasunagatik Anglo Normadiarren zapalkuntza nolazpait laxoagoa zatekeela eta beharbada baginuke hor feudalismoaren garapen eza eta ondorioz euskal fuero tradizionalen biziraupenaren esplikazioa Lapurdin.
    Hortik Nafarroa beherearekiko aldea?

  • Beñat,
    Axular Gaztelac conquistatutaco Naffarroan jaio cen eta Saraco rectore içaiteco Henri III.ac naffar naturalizationea emaiten derauco erranez ecen naffarra içanqui Laphurdin lan eguin deçaqueela.
    Escolan iracatsi deraucuten “feudalismoa” delacoac ez daduca cerikussiric Naffarroarequin. Gueure systena osso bercelacoa cen Polvereli iracurriric daquigunez.

  • Bizcaiac, Arabac, Guipuzcoac eta abarrec escatu behar luquete Naffarroaco Foru Communitatean integratzea, hau da, “traidore” edo içaiteari utzi behar lerauqueote.
    Communitate honec, guerora, resuma içaeraren aithormena berriz escatu behar luque.
    Eta guero guerocoac, ceren foruac eta territorialitate ossoa (Laphurdi, Çuberoa, Rioxa eta abar barne) reintegratu behar baitzaizquio gure statu naffarrari.

  • Beñat,
    Feodalismoa ez da gaurko eztabaida. Esaten dugu Polverelek pista batzu, legalak eta ofizialak gainera, ematen dizkigula “euskal” estatuari eta independentziari buruz… Eta insistitzen du honekin:
    aipatzen diren eskubideak preskribaezinak dira…
    Neretzat berria da. “Iparralde” osorako Kantzileria burujabearen proiektua ere bai.
    Eta ez du hori esaten Polverel pertsona moduan. Bera da Nafarroako Estatu-Orokorren, euskal instituzio burujabe bakarraren ahots ofiziala.
    Eta Lapurdiri buruz, “bereizketa” Rikardo Lehoi-bihotzak 1177an egin kanpainia militarraren ondorioa da nere ustez…

  • Benat Castorene 2020-04-25 16:02

    Oliber eta Josu
    Kontuz ibili behar gara ez gehiegi berotzea Polverel horrekin eta bera bezain legalista bilakatzea. Nobleziak hautatu deputazioaren sindiku bat zen eta nobleziak zaukan gaina nafar estatu orokorretan.
    Josuk seinalatu PDFan leitzen dut:
    “Nafar foruak, bereziki, eta Ipar Euskal Herrikoak, oro har, bertan behera utzi ondoren, Polverel Parisen geratu zen, eta jakobinoen taldeko kide bihurtu.”
    Egia bada , ezdakit Polverel berak sinesten zuen bere argudioetan. Ez da ez lehena ez eta azkena bere “txamarra ifrenzuz” jarriko zuena. Mundutegirekin ikusiko dugu beste etsenplu eder bat.
    Bere erretolika asko kostatuko zait bainan entseiatuko naiz denborarekin bururaino irakurtzen.
    Kantzilarena ( auzitegia hemen) nik ere deskubritu dut eta justu zen Lapurtarrek Baionari kontra borrakatzen zutelarik auzitegia Uztaritzen atxikitzeko Nafartarrek erabiltzen zuten argudio berberak baliatuz Paue kontra, baizik eta ez Pauen ez Baionan ez zakitela euskaraz eta problema larri bat izango zela euskal populuarentzat.
    Guilhem Pepinek dionez Lapurdiko probintzia 1193an zen estekatu Akitania anglo normandiarrari.
    Ez dut uste Lapurdik ez duen sekulan idatzitako konstituziorik eduki bainan uste dut merezi duela kontsiderazio gehiago.
    Josu, nahi dut badela feodalismo eta feodalismo eta Nafarroakoa ez izaitea Gaztelan eta Frantzian bezalakoa bainan hortik erraitea:
    “Escolan iracatsi deraucuten “feudalismoa” delacoac ez daduca cerikussiric Naffarroarequin”
    bada alde bat.
    Polverelen diskurtsuan bertan azaltzen dira.( zergaren dispentsa nobleentzat, 3 ordreen existentzia…)
    Begira ere gain seinatu dudan hau:
    “…à moins qu’il n’y ait un titre d’accensement ou dinféodation”.
    Bestela esan da denak igualak gara salbu zu norbaiti infeodatua bazara.
    Ezinezkoa zait zegoen ingurumenarekin eta kanpotik zetozen dinastiekin feudalismoaren parte bat ez izaitea Nafarroan.
    Bainan nahikoa erraz sinets nezake geruza feudal horren azpian gure ibarretan biziraunen zuela antolakuntza foral bat batez ere gogoratzen dutalarik hizkuntzak eta laborari ekonomiak emaiten zizkiguten gure estankeitate eta inertzia hautemangarriak.
    Badaki ez dela erraz kolonizatu sentitzen den populu batentzat, bainan ez ginuke ikasi behar historian ezerren apologia egitea gure helburu politikoeri eraginkorkiago eusteko?

  • Beñat,
    Polverel ez da bere cabuz minço, Naffarroaren ahoa baicic ez da.
    Guero, Ameriquetarat doa sclavismoa combatitzerat.
    Polverel ez da solutionea.
    Solutionea gaur eguneco hemengo naffarren, euscaldunen, bascoen eta gaineratecoen escu dago. Eguiatan osso urrun. Urrun urrun urrun.
    Orocorqui ez dugu mereci.

  • Benat Castorene 2020-04-25 18:04

    Josu
    Polverel zen gure heren estatuak eraldatu nahi zuen kontserbadorearen nafarroaren ahoa.
    Iduritzen zait jinkotzen duzula Nafarroako erreinua. Alta segur naiz idolatria gaitzesten duzula.
    Gero erraiten duzunarekin ados
    Bainan soluzionea merezitzeko ez dugu Nafarroaren apologia egin behar. Eman behar diogu arrazoizko inportantzia bat bestenaz onik baino kalte gehiago eginen digu.
    Badakit arrazoizko neurri hori neurtzea ez dela erraz.

  • Beñat,
    Polverel ez cen conservadorea, benetaco iraulçaile bat baicic, ceinarengatic bere burua galcecotan ibili baitzen azquen urtheetan.
    Neuc ez dut idolatratzen Naffarroa ez eta naffarrera ere. Baliabide practico eta satisfactorio guerthatzen çaizquit. Ez berceric.
    Neu phocic, aleguera eta content vici naiz egungo egoeran ere.

  • Benat Castorene 2020-04-25 19:01

    Noblezia zen kontserbadorea, bere pribeligioa atxiki nahiz.
    Nafarroako heren estatuak ikusi zukeen Iraultzan hori kanbiatzeko aukera.
    Lapurdin heren estatua zen kontserbadorea ikusi zuten bazutela gehiago galtzeko irabazteko baino.

  • Caixo,

    Honaco textua Naffarroaco Resumaren Constitutionearen lehen capitulua da. Traductionean akatsen bat aurquitzen balu norbaitec esquertuco nerauqueon seinalatzen balu.

    I.
    Luis XIVren eta Luis XVIren onharpen
    Naffarroaco independenciarenac

    Luis XVI, Franciaco eta Naffaroaco regueac, ordenatu derauco Naffarroari bidal ditzala Deputatuac Franciaco Statu-Generaletarat, eta eman dietzaiela bothere orocor eta nahicoac consentitzeco accordatuco liraitequeen cergac, eta Franciaco Statu-Generalec eguinac liraitequeen legislatione eta administratione ekinça guciac.

    Luis XIVac berdin eguin çuen 1649an.

    Deputatzeco ordena Luis XVIac çucendua çaio Naffarroaco Seneschalari. Juntatu çaio Reglamentu bat ceinac assimilatzen baitzuen Naffarroa Franciaco Resumaren provinciei, electioneen eta deputationeen formaz.

    Hori da Luis XIVac eguin ez çuena. Deputatzeco ordena çucendu cerauquien Naffarroaco Resumaren Statu-Generalei, eta ez cerauquien neholaco forma berriric proposatu haien deputatuen electioneraco.

    1649an Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec deputatzea refusatu çuten, Luis XIVren ordenaren arren.

    1789an, declaratu dute convocatione forma hau, irregular, illegal, eta anti-constitutional Naffarroaco Resumari dagoquionez. Regueari remontrançac presentatu derauzquiote, hari supplicatzeco retiratzea convocatione-lettera, ez çucencea anceco letterac baicic eta Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei, eta appropriatzea forma, substancia eta baldinçac, constitutioneari, eta escubide eta franchicia Naffarroacoei.

    1649an commetitu errorea içan cen Luis XVIac recconocitua eta reparatua 1651an. Egon cen urthe honetan oraindic Franciaco Resumaco Statu-Generalen convocatione berri bat. Luis XIVac recconocitu çuen ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalec baçutela escubidea bidalceco, edo ez bidalceco Deputaturic. Çucendu cerauquien, ez orden bat, baicic eta INVITATIONE bat. Bacen soilqui haiec ez desobligatzeco, ecen invitatione hau eguin baitzerauquien, remetituz euren discretioneari haien usatzea nola haiec beraiec jugeatuco bailuquete proposqui.

    Luis XVIac reparatu du ere bere Ministroen errore bicoitza, berdin Naffarroaco Statu-Generalen remontrançac recebitu ucan baino lehen.

    Revocatu du Seneschalari çucendu convocatione-lettera. Çucendu derauquie convocatione-lettera berri bat Naffarroaco Statu-Generalei. Ez deraue guehiago ordenatu bidalcea Deputaturic Franciaco Statu-Generalei; INVITATU ditu soilqui. Autoriçatu ditu sar dietzeten deputatione honi eta euren Deputatuen bothereei mugac eta baldinçac beharrezcoac Naffarroaco Resumaren constitutionearen, eta Naffarren escubide eta franchicien conservationearençaco.

    Reconocitu du beraz, Luis XIVac beçala,

    1. Ecen Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei dagoquiela deliberatzea Franciaco Resumaco Statu-Generaletaraco deputationearen gainean.

    2. Ecen badutela Deputaturic ez bidalceco escubidea.

    3. Ecen badutela escubidea euren Deputatuen bothereac restrengitu eta limitatzeco.

    4. Ecen ecin direla sometitu içan, dela deputationearen formaz, dela Deputatuen electionecoaz, Franciaco Resumaco provinciençaco eguindaco reglementuei.

  • Alexandre,
    Hauxe liçateque Polverelen liburu baten itzulpena.
    Carpeta berean badago pdf bat Roldan Jimenorena eta gaur word documentura passatua dut.
    Ez dut iracurri oraino, baina foruen bilduma eder ederra da. Foru Orocorra naffar romancez ederqui editatua. Eman beguiratu bat.

  • Ona iruditzen zait zure itzulpena, Alexandre.

    Hona nire ekarpen xume batzuk:

    Luis XIVren eta Luis XVIren aitorrac Naffarroaco independenciari

    consentitzeco accordatuco liraitequeen cergac, eta legislatione eta administratione ekinça guciac cein bailiraiteque eguinac Franciaco Statu-Generalez.

    Luis XIVren ordenaren bortcha.

    anticonstitutional

    retira deçala convocatione-lettera, çucen ez deçala anceco letteraric baicic eta Naffarroaco Resumaco Statu-Generalei, eta appropria ditçala forma, substancia eta baldinçac, constitutioneari, eta escubide eta franchicia Naffarroacoei.

    Luis XVIaz recognoscitua eta reparatua

    Içan cen soilqui haiec ez desobligatzeco

    are Naffarroaco recebitu ucan baino lehen Statu-Generalen remontrançac.

    Autoriçatu ditu eçar dietzeten deputatione honi eta euren Deputatuen bothereei limitac eta conditione[ac] beharrezcoac Naffarroaco Resumaren constitutionearen eta Naffarren escubide eta franchicien conservationeraco.

  • Autozuzenketa bat:

    are recebitu ucan baino lehen Naffarroaco Statu-Generalen remontrançac.

    Bestalde, euskaraz remonstrançac erabili izan da, S-rekin.

  • Caixo Benat!

    Mila esquer çure ekarpenengatic. Eztabaida oso ederra emaiten ari da hemen, eta çure ikuspunctua ecimbercecoa dela ere uste dut, ceinarequin ez baitut certan ossotoro bat ethor, baina ceinac hala ere nere ikuspeguia çabalcen duen. Ez daquit complexua ala simplea den, bainan lagun batec erraiten cerautan ecen “eguia heguian dela”.

  • Caixo Josu, Mila esquer!

    Beguiratu bat eman deraucot aiphatu textuari, eta nere ustetan hori dena euscarara itzuli ahal da ere problema gaberic. Euscara classicoac bai ahalbidetzen du traditione hori dena bere semantica guciarequin itzulçea gurera.

    Euscal Statua gora eta behera darabilgunoc hor duquegu eguiteco bat, national eraicunçan eta abar lan cehatza. Ez luque certan ellite baten lana içan, bainan hortan jarcen liraitequeenac bai liraiteque gure herriaren ellite bat, merituzcoa, ez heredenciaz edo bluffaz eraiquia.

  • Mila esquer Gilentxo!

    Çure çucenquetac tchertaturen ditut çalança gaberic. Ez naiz traductore eta acats nahico egonen dira nere ustez, bainan interessante da ikustea nola euscaraz traditione juridico proprioa hizcunça arrotzetatic itzuli ahal dela. Hau nere ustez Leiçarragari eta haren ingurucoei esquer da.

    Orain Gaizkarequin duçun eztabaidan sarcea barca dieçadazu, respectu guciarequin. Honec Naffarroaren eta euscararen arteco harremanen inguruan ekarpen xumea nahico luque içan.

    Osso gai recurrentea da Naffarroac romancea erabilcen çuelarena. Traditione juridicoa Latinetic cethorren. Naffarroan legueac eta Statuaren fonctionamendua romancez eguitea ulhergarria içan behar liçateque. Erabilcen ciren, eta egun ere diren, conceptuac Statu forma bati lothuac dirade. Hori Romarequin hedatu cen Europaco mendebaldean. Renascimentuarequin eman cen hizcunça nationalen valioztatzea, allemanoaren, angueleraren bai eta euscararen moduan. Berce hizcunça batzuc elicatu ciren culturaz eta traditionez, eta gaur egun cultura vehiculiçatzen dute, anguelera edo allemanoa cassu; eta euscara aldiz osso guti, nere ustez ez celaco jarraipena eman Leiçarragaren alde batetic eta bestetic Joannaren IIIren ildo nationalari.

    Baina tira, hito technologicoa bai eçarri çuen Berascoiceco pastoreac, bere lagunçaileequin batera. Horrequin ecin içan dute bucatu gure herriaren eta Naffarroaren etsaiec. Hito technologicoa Naffar Statuari esquer existitzen da, bai eta Naffar Statuaren buruan momentu cehatz batean Emacume osso cultivatu eta progresistac egon içanari. Guehiago escatzea herritarron arteco ohico eta typicoa den pretensione soberbio beçain ignorantea da nere ustez. “Euscaraz vici nahi dut” erraiten duen herri batec horretaraco baldinçac nola garatu diren reparatu behar luque, eta nombait eraguin ahal badu hortan ekin. Gaur egun, adibidez, informaticarena dugu berce lengoagea, ceina garatua den angueleraz, eta horretan aritzen nahi duenac realitate hori onharcen du. Bancuetaco systemac, geopoliticarenac…

    Statua eta herria ez dira gauça bera. Statu-natione conceptu modernoen trampetan erorcen gara maiz euscaldun asco. Naffarroaco Statuac, ceinac bere traditione proprioa duen euscal herriari lothua, bai esqueini ceraucon gure herriari hito technologicoa, ceinagatic herri hau esquertua egongo baita Naffarroarequin aionen aionetan.

    Orain demonstratzen ahal dugu ecen euscaraz possible dela traditione juridico hori dena euscaraz adiaraztea, eta ondoren baita traditione bide berriac eguitea ere euscaraz. Bainan, norc nahi du hemen hegaldi horretan embarcatzea? Ellite batençaco euscara bat da hau, dioite euskaraz bizi nahi dut oihucatzen duten ascoc. Berce batzuec eguin deçatela governança, cultura, borroca, lana… gu euskaraz bizi gaitezen, tabernan, umeekin, kirolean, parroquian.

    Ascatassuna nahi badugu ardura eta cultura garatzea duquegu ecimberceco. Ez dagoque ecein Statuari ezta indar armaturi ecerren ardura egozteric.

    Nere ustea da hau dena, jakinda ere bethi locazten çaigun gaia dela hau.

  • Benat Castorene 2020-04-26 12:14

    Alexandre
    “Egia hegian” da orobat sinplea, konplexua baino sakona eta intelektualki eraginkorra.
    Bi hitzeko irudikapen abstraktu eta orobat konkretu horrek, nahi dugunoi, iradok lezaguke gogoeta asko.
    Adibidez:
    Oso gogorra dela Egiaraino iristea eta ezinezkoa bestaldera berehala ez uskaltzea.
    Baita irits gintezkeela bi aldetik ez bada gehiagotik ere.
    Galdeginozu zure adiskideari sail horretan jarraik dadiela.
    Beste batzuek bezala askotan pentsatu izan dut arazo bat ginuela egiarekin herri honetan. Egia ez da Errealitatea baizik.
    Igande on bioi

  • Eguiaren bilha ibilce horrec eraman nau ni Naffarroarat eta naffarrerarat, ceinac baitira asqui urrun egungo euscal realitatetic.
    Duela 42 urthe, orain 60 ditut, Axularren GUERO liburua iracurri nuen Federico Krutwigec gommendatua. Urthe bethe gueroago Leiçarragaren obra iracurri nuen Hordago arguitaletcheac hirur tomotan editatua. Hauxe ustecabe galanta hartu nuena, ceren lehenengo aldiz ikusten bainuen euscal graphia classicoa. Ipso facto maitemindu nincen, nahiz idaztecotz krutwigera erabilcen nuen, eta batuera magisterio ikasquetetan eta gueroztic lanean.
    Iracurri ahala sorcen citzaizquidan dudac eta çalançac Krutwigi galdetzen nerauzquion guthunez.
    Cembait laguni ençundaco ‘la letra v, la q y la c no existen en euskera” edo “escribir Aguirre y Goicoechea es desde Franco, que lo cambió, porque en euskera siempre ha sido Agirre y Goikoetxea”, conturatu nincen gueçurra cela, gueçur hutsa.

  • Beñat,
    Beñat zuzeucoac igorri deraut Filipe Bidarten Historia Masterraren Memoria, ceina laur partetan çathitua den. Laur tomoac plaçatuac ditut neure dropboxeco carpetan berce documentu constitutionalequin batera:

    https://www.dropbox.com/sh/7heqowseudt11nj/AABrVehkvSa93eNxHJ48a1Jua?dl=0

    Osso itchura ona daduca.

  • Benat Castorene 2020-04-27 14:22

    Bikain Josu, Beñat oso eraginkorra da
    ez naiz batere aditua bainan ene iduriko:
    ” onic ez daduca itchura bakarric” tesi horrek
    ez dut dena ondo leitu oso luzea da eta
    Polvereli dagokionez begira zazu V kapituluan 669orrialdetik 700era.
    Ikusiko duzu nundik zetozen ene duda eta nabardurak.

  • Beñat,
    Iracurri ditut bi orrialde horiec. Thesi ossoa iracurriren dut.
    Onic ez daduca itchura bakarric idatzi banu, hobe içan liçateque. Bat nathor çurequin honetan.
    Galdera bat eguin nahi nerauqueçu:
    Uste al duçu ceuc Baxenabarre edota Naffarroa Beherea Franciac conquistaturico herrialde occupatua dela? Laphurdi eta Çuberoa?
    Baxenabartarric ba al dago pensatzen duenic bere resuma Franciac conquistatua eta occupatua dela? Ala unionea berce bide batetic eguina dela?
    Alde honetan badaquigu (bakar batzuec) Espainia içanen cenac Naffarroaco parte peninsularra conquistatu çuela, nahiz textu liburuetan oraino iracasten den librequi annexionatu çuela. Hala ere, iracasleac çucendu deçaque punctu hau eta conquista hitza aiphatu neholaco problemaric gabe. Possiblea al da hau Franciaco Republican? Iracasleac affirma leçaque “Ipharraldea” francesec conquistatu çutela?

  • Benat Castorene 2020-04-27 19:01

    Kontuz Josu zure galdera oso zaila enetako eta ezin bestean intuizioz ariko naiz gehien eta nitaz gehiegi hitz eginez.
    Pentsatzen dut alde honetan zurean bezala dela nahiz kontzientzia historikoa ( horrela erranen dugu sinplifikatzeko) askoz ahulagoa den.
    Hiru probintzieta igualtsu izango da.
    Hemen luzaz egon da kontzientzia etnikoa,linguistikoa batez ere, askotan malurusa eta hori ere galdua da.
    Beraz konkistatua eta okupatua ? edo unionea beste bide batetik ?
    Ez dut uste kezka bat dela jende gehiengoarentzat. Lausotasunean egoiten da.
    Nik behintzat Herrian ez dut jaso gogoeta hori ene familiatik, bazen gainera denetan Frantzia alderako mirespen bat. Frantsesa ez zakien aitaxi batek, desertora gainera, Txileko Rio bueno egon zen gerla haundian parte hartu beharrean, Degaulle miresten zuen halere.
    Kezka ez dut jaso eta ene San frantses Xabierreko erakasleetarik. Alta Pierre Lafittek, idatziak badira, horretaz bazakien berri. Jantzia, euskaltzale eta hegoaldekiko abertzaleekin ( Aitzol aristimuno adibidez) harremanetan zen. Burasoekin haurrean hamar bat urte kolonietan, Afrikan eta Polinesian ibili izanak deskolonizazio denboran ernatu nauke menturaz.
    Ezdakit ere ikastoletarik ateratzen diren gazteek guk baino kontzientzia serioago bat duten .
    Baginuke Historio liburu baten beharra, pedagogikoa, egia eta apologiarik gabekoa, ikuspuntu oso orokor eta libre emaiteko euskaldun guziei, gaztei eta zaharrei. Ezin dugu kontatu administrazioen ganean. Alta hau gabe beti burutik ergel egonen gara.

  • Benat Castorene 2020-04-27 19:21

    Konturatuko zara orokorrean, gehiengoaz, mintzatu naizela eta beharrik izan direla salbuespenak, izan daitezen banako edo talde politiko, kontzientizatu zirenak eta armekin erresistitu ere ;
    Ez da sekula ahantzi behar guti garela Iparraldean; Euskal jatorri jakin bat dutenetaz mintzatzen bagara, ez dut uste historian zehar sekulan gainditu dugunik 150 000eko kopuru bat.

  • Caixo,

    Hemen Naffar constitutionearen bigarren capitulua naffarrerara ekarria dakarquiçuet. Lehen capituluari Gilentxoren çucenquetac guehitu derauzquiot. Bainan ez dakit nola jarri gucia repetituz hemen postatu gabe.

    Orain hemen ere çucenqueten çai eta esquertua içanen naiz. Mila esquer!

    II

    Naffarroaco Resumaren independenciaren frogac

    Naffarroaco Resumaren fondationea remontatzen da 8. mendearen hassierarat.

    Resuma hau ez da nehoiz içan movancia ezta ere dependencia Franciaco Resumarena, ezta berce ecein puissançarena ere.

    Naffarroa garaiaren usurpationeac Fernando Catholicoaren aldetic dividitu du Resuma bitan.

    Fernandoc nahi çuen batzea bere conquesta Aragoneco Resumari non bera baitzen proprietario. Naffarrac refusatu citzaizquion. Haiec ez çuten nahi batuac içan baicic eta Castellaco Resumari, non Fernandoc administrationea baicic ez baitzuen. Fernando ceditzera behartua içan cen.

    Naffarroa-garaia batua içan cen beraz Castellaco Resumari, bainan chargoan ecen jarraitzen çuqueela, batassunaren arren, Resuma bat bere cabuz subsistantea, eta independentea Resumatic ceinari batzen baitzen.

    Conditionea Johanna, Castellaco Reguinac eta Charles-Borzgarrenarengandic, bere semeac acceptatua içan cen. Haien successore guciac horri submituac içan dira euren juramentuaz, euren tronoraco advenimentuan.

    Naffarroa-behereac repussatu çuen usurpatorea. Bere curageac eta bere fidelitateac conservatuac ciren Albret Etcheco Princessetan, ceinec transmititu cerauzquioten Henri IV.ari.

    Henri IV.aren Franciaco tronoraco advenimentua baino lehen, Naffarroa-beherea ez da certuqui içan Franciaco coronnaren movancia ezta dependencia.

    Hura ez da batua içan coronna honi Henri IV.aren Franciaco tronura advenimentuaz.

    Nic onqui daquit ecen orduan Franciac enrichecitu duela bere code nationala principio batez, orduraino eceçaguna; harc declaratu du ecen tronura igo cen Princearen proprietate guciac, jada submituac coronnaren soverainotzari edo suzerainotzari, içanen cirela batuac escubide ossoz coronnaren domeinuari, hau da: nationearen domeinuari.

    Bainan harc ez du hedatu principio hau Franciaco coronnaren soverainotza independenteei.

    1607co Edictuac, ceinac, hemeçorci urthe debatezcoen ondoren, consacratu baitu azquenic doctrina berria, distinguitu du Henri IV.aren patrimonioan bi proprietate-sorte; lurrac coronnaren movanteac, eta soverainotza independenteac.

    Berac declaratu ditu lurrac coronnaren movanteac batuac escubide ossoz domeinuari Henri IV.aren Franciaco tronuraco advenimentuaren bidez.

    Ez du ecer erran soverainotza independenteetaz.

    Bi soverainotza independentec bata berceaz onqui içan ahal dira Prince bat eta beraren dominationearen azpian; bainan haiec ez dute acqueritzen hortic ecein escubide bata bercearen gainetic. Bietaco nehorc ez du escubidea berceari legueac imposatzeco.

    Hala da ecen Anglaterra eta Scotia, içan direla, mende batez baino guehiago, Resuma distinctuac eta independenteac bata berceaz, nahiz eta bai submituac Regue berei.

    Bada ceren Luis XIII.ac bacequiela ecen escubide ossoco batassuna, declaratua 1607co Edictuaz, ecin cela applicatu Naffarroari, ecen berac uste baitzuen ecen berce Edictu baten beharra çuela batassun hau operatzeco.

    Publicatu çuen berce Edictu hau 1620co urrico hilabethean. Batu eta incorporatu çuen Naffarroaco coronna eta herrialdea Franciaco coronna eta domeinuari, içan citecen ordutic aurrera Franciaco Resumaren, coronnaren eta domeinuaren Membre censatu.

    Aithorcen çuen beraz ecen ordura arte Naffarroaco Resuma ez cela içan Franciaco Resumaco membre.

    Al çuen eguin ahal batassun hau bi Nationeen consentimenduaren gaberic?

    Gendeen çucembideaz, ecein Herri ecin da submitua içan, ez batua, bera arren, soverainotza extrangero bati. Scotia eta Anglaterra batzeco behar içan cen bi Nationeen consentimendua.

    Naffarroaco Resumaren constitutioneaz, Regueac ecin du ecein legueric eguin Statu-Generalen consentimenduaren eta vorondatearen gaberic.

    Constitutioneaz artean, berac ecin du bere Resumaren batassunic, annexioneric, ezta ere incorporationeric eguin, berce Resuma edo lurrarequin: eta eguiten baçuen, Regueen juramenduac dacar, ecen orhoa içanen baita nullo eta effectu cein valoreric gabeco.

    Bi Resumen batassuna, Luis XIII.ac ordennatua da beraz nulloa, Naffarroaco Statu-Generalec hura consentitu ez badute.

    Bainan eta ez dute hura consentitu. Alderanciz, protestatu dute batassun-Edictuaren aurca, bere publicationetic laur egunen ondoren. Enviatu dute deputatione bat Luis XIII.ari, demandatzeco Edictu hau nullo eta ez advenitu declaratua içan cedin. Persistitu dute 169 urthez euren reclamationean.

    Naffarroaco Resuma ez da beraz nehoiz behar beçala batua içan Franciaco coronnari. Jarraitu du, beraz bethi içaiten Resuma distinctu eta independente Franciaco Resumatic.

    Baita du ere conservatu orain arte bere Resuma-titulua: baita bere Statuec conservatu dute ere bethi Statu-Generalen titulua, ceinac supposatzen duen Natione-corpu bat, eta ez Natione-membre bat. Baita Henri IV.ac eta haren descendenteec ajunctatu dute ere bethi Naffarroaco Regue-titulua Franciaco Reguecoari, eta Naffarroaco armac Franciacoei.

  • Benat eta Josu,

    Milla esquer Bidart jaunaren lan interessante horiec gure escu jarceagatic.

  • Alexandre,
    Milla esquer itzulpenengatic.

  • Beñat,
    Iruditzen çait ipharraldecoen eritzia eta Euscal Communitate Autonomocoena berdinsua dela. Ez daducate conscienciaric noizbait conquistatuac içan direla eta statu propriotic appartatuac. Naffarrec orocorqui badaquite statu (erdi) independentea içan direla duela bi mendera arte.
    Aberçaleec contu hau ez dute consideratzen, ez eta valiatzen. Hemen staturic gabeco herri bat ikusten dute eta nahi luquete çazpi herrialde “historico”co statu berri bat (Euscal Herria) Francia eta Espainia artean.

  • Benat Castorene 2020-04-28 11:56

    Beharbada arrazoi duzu Nafarrek baduketela batzutan kontzientzia jakin tipi bat. Haien baitan, suma daiteke batzutan halako gaintasun sendimendu ergel tipi bat ere. Hortik ote datorkie?
    Aldiz denak orobat kezkatzen gaituena eta errabia bihotzen pizten da euskararen galeraren kontzientzia. Balinbaginu gainera gure historiaren ezagupen on bat, hanbat hobe…
    Estatu frantziarrak laguntza emaiten badu euskarentzat epe laburrean bakea lortzeko, aldiz ezin du erakatsi historio bat gure ikuspuntutik pentsatua litzatekeenik. Bere ankan tiro bat emaitea litzateke eta.

  • Bat nathor çurequin, Beñat.

    Berçalde, leku honetan

    https://www.boe.es/biblioteca_juridica/publicacion.php?id=PUB-LH-2016-9&tipo=L&modo=2

    Los Fueros de Navarra’ Roldan Jimenoren liburu bicaina eros daiteque paperean edo pdf modura descargatu. Obra hau, erran beçala, nire carpetan dago pdf eta doc modura. Textu ascoc bururat ekarcen derautate Interlingua Romanica, la lingua romanica commun unificata:

    https://ia.m.wikipedia.org/wiki/Romanica

    Hemen iruzquin guehiegui dagoenez, berri bat irequi dugu:

    https://zuzeu.eus/abertzaletasuna-xxi/naffar-constitutionea/