Eskola hiltzailea

Eskola hiltzailea –

Mutil bat gona jantzita joan zen eskolara, iseka egin zioten eta psikologoarenera bidali zuten. Ikasten nagoen hezkuntza masterreko irakasgaietan jartzen diguten laburmetraia baten argumentua izan zitekeen, baina gurean gertatu da; Bilbon, pasa den urriaren 27an.

Elkartasun keinuak anitzak izan dira, eta adibidez, Oñatiko institutuko ikasleek gona eraman zuten eskolara protesta moduan. Ikasgai batean gaiaren inguruko lanketa egin zuten eta hortik aurrera aldarrikapena institutu guztira zabaldu zen. Azken puntu hau nahiko garrantzitsua da.

Ikasten nagoen hezkuntza masterrera bueltatuz, Un colegio para Alan artikulua irakurtzeko eskatu digute. Eta hara, Bilbon gertatutakoa primeran definitzen laguntzen du, egun dugun hezkuntza zer den azaltzen duelako. Hemen bertatik ateratako ondorio batzuk:

Eskolak sistema erreproduzitzen du, sistemaren lehen oinarriak jartzen dituelako, kontrol eta menperatze instituzio bat delako. Subjektu bakan normatiboak sortzeko baino ez du balio, sistemara txertatu ahal izateko dominazio-santzio bidezko arau isilen bitartez, aldatu ezin  diren kodigoak erreproduzitzen dituzte. Hori dela eta, ikastetxeak genero eta sexu jazarpenaren lehen eskolak dira.

Eskola modernoa, autoritatetik egituratzen da eta jakintzaren hierarkian oinarritzen da,  era berean, autoritatearen egitura horiek maskulinitatearen soberania patriarkalean oinarritzen dira. Instituzio gisa naturala zaiona bestalde, duela gutxi arte gizonezkoentzako bakarrik zelako. Emakumeak, minoria sexualak, subjektu ez-txuriak eta aniztasun funtzionala dutenak egitura horiek faboratzen ez dituzten errealitateak dira eta beraz, maskulinitate hegemonikoaren gailentasunean oinarritako hierarkia horiek subalternitatearen baztertze eta biolentzia isila eragiten dute.

Eskola gaur egun, balore patriarkalen jarraikortasunaren erakustaldi bat baino ez da.  Izan ere, ikastetxeetan mutilen soberania maskulinoa eta nesken menderapen femeninoaren balore eta kodigo konbentzionalen erakustaldia sustatzen da. Horregatik, ikastetxeak heterosexualitatearen irakaskuntza zentroak dira. Heterosexualitatea bultzatu eta sustatu egiten da, eta heteronormatibitatearen kodigoen adierazkortasuna indarkerian oinarritzen da.

Ikastetxeetako hizkera bakarra normaren-normaltasunaren-hegemoniaren sekretuko biolentzia da, hasieratik hautemangarria ez dena, baina dinamika guztiak egituratzen dituena. Normaren genero eta sexu identitate berdinduen fabrika bat da eta krisian sartzen da trans errealitatearekin aurre egiten duenean.

Horrenbestez, eskola normaren defendatzaile eta subalternitatearen hiltzaile soziala da, berdin du laiko, kristau, publiko edo pribatu izan. Baina, hezkuntza eragileen esfortzu, borondate eta prestutasunetik egoera aldatzea posible dela erakutsi da. Oñatin gertatutakoa kasu. Sekulako iraultza izan gabe, belaunaldi kritiko, ahaldundu eta kontzienteak hezitzen gaudela eta horrek bere ondorio zuzenak dituela ikusi da. Bilbo eta Oñati albistearen bi aldeak dira, hezitzeko modu kontrajarriak, iragana eta etorkizuna.

Eskola hiltzailea

33 pentsamendu “Eskola hiltzailea”-ri buruz

  • Testu hau irakurtzen duzunean, argi eta garbi, patsetan hazi eta hezi duen gizarte baten aurka oldartzen den pertsona bat dago. Askotan gertatzen da hori, inongo oztoporik gabe, dena eman zaion pertsona aurka altsatzen da eta inork ez du ulertzen zergatik.Arazoa ez da aniztasun sexuala ez dela errespetatzen, baizik eta azken aldean hori hartu duzuela helduleku gizartea suntsitzeko asmo bakarrarekin. Zuen ideologia bakarra gorrotoa da eta suntsitu egin nahi duzue, berdin zaizue zer ari zareten suntsitzen, baina suntsitu behintzat. Europa eta bere zibilizazio osoa desagerrarazi nahi duzue eta hor bat zatozte konpainia handiek (Facebook, Amazon…) euren neurrira eraiki nahi duten munduarekin. Beno, guztiz bat ere ez, baina oraingoz erabiliko zaituztete euren helburuak lortzeko, gero zokoratuko zaituztete: mundu plano eta homogeneo bat, kulturek eta nazioek suposatzen dituzten oztoporik gabea. Oraingoz ez zarete horretaz konturatzen, oraingoz bere gizartearen aurka arrazoirik gabe errebelatzen den nerabearen paperean zaudete erabat sututa. Berdin zaizue zer? Kontua, dena suntsitzea da. Baina gogorarazten dizuet, suntsitu ondoren zerbait berreraiki beharko dela, eta agian orduan inork ez du ezer berreraiki nahiko… justu, konpainia handi horiek bilatzen dutena. Ez daukazu arrazoi bakar bat ere heterosexualitatearen aurka daukazun gorrotoa justifikatzeko, bat ere ez.

  • Eta hezkuntza mundua gorrotoaren ideologiaz blai egiten ari da. Egiten ari zareten master horretan gorrotoaren ideologia zabaltzeko prestatzen ari zaituzte, gero ikastetxeetan zabal dezazuen. Oraintxe bertan umeak eskolara erman beharko banitu, beldurrez egongo nintzateke, horrelako agenteak geroz eta ikstetxe gehiagotan ari dira eta lanean.

  • Artikuluari gainbegiratu azkarra eman ostean ezin izan diot uko egin iruzkin hau egiteari. Laburra izango naiz, ez baitauka ez buru eta ez belarririk. Eskolarik ez daukaten gizarteetan nola egiten da sexu-hezkuntza? Edo nola eraikitzen eta bermatzen da generoa? Eskolaren bitartez? Edo eskolaratu aurretik umeak orrialde zuria bailiran heltzen dira? Gurasoek ez dute hezten? Gizarteak ez du hezten? Zeintzuk egin zioten iseka Mikeli lehenbizi? Bere igualek, klasekideek, ala beste batzuek? Akuilatu zituen irakasleren batek iseka egin zioezaioten? A ze nolako munstroa eskola. Irakasleak, gainera, bistan denez, kritikotasun gabeko automatak, Estatuak esaten diena errepikatuz (Estatua eta heteropatriarkatua gauza berdina ote dira?) dabiltzanak. Kurrikulum ezkutua ez da existitzen alde batera zein bestera? Automatak sortzen badira eskolaren bitartez zergatik Bilbon eta Oñatin egoera izan da hain ezberdina? Ez dirudit egia esan eskola hain zurruna denik…

  • Otsaburu, jende klase hau ez dabil hezkuntza hobetu nahian eta horrelakoetan. Jende klase honek besterik gabe edozeri heltzeko dago beraiek deitzen dioten sistema hori suntsitzeko. Gorrotoa da euren ideologia bakarra. Ez dute alternatibarik eskeintzen, baina suntsitu bai, hori bai. Orain mutilak gonarekin dute aitzakia, hurrena beste zerbait izango dute. Eta norbaitek larrubizirik joan nahi badu eskolara, ba hori defendatzen hasiko dira. Baina ez da benetan larrubizirik ibiltzeak axola dietelako, baizik eta horrekin ikusten badute gizartea asaldatiko dutela eta tirabirak sortuko dituztela, ba aurrera. Horregatik egiten dute. Gizartea gorroto dute. Beraiek dira libre diren bakarrak, aurreiritzirik ez dituztenak, libre pentsatzen duten bakarrak eta gizartea aldiz, kartzela bezala irudikatzen dute eta beraiek ez beste guztiak kartzel horretan analfabeto-analfabeto bizi direnak. Gizartea, hangoa edo hemengoa, antzinakoa edo egungoa, pertsona antolatzeko era bat da, eta antolatu behar denez, arauak, ohiturak, moldeak, tradizioak etab daude. Ez dago gizarterik hori gabe. Askatasun indibiduala muturreraino eraman dezakezu eta gizartea desegin. Orduan ustez librea izango zara, baina ahaztu gizarteaz eta bere onurez. Niri suturraten puntan jartzen zaidalako larrubizirik joan naiteke kaletik eta ertzainak atxilotzen banau edo, pentsa dezaket lerdoa behar dela izan gero larrubirik joateagatik atxilotzea. Zer axola ote dio larrubizik egon ala ez? Bai, horrela da. Baina gizarteak bere funtzionamenduan erabakia dauka larrubizirik ezin dela ibili kalean. Eta gizarteko parte zaren ehinean errespetatu egiten duzu eta ez zara hasten dena ezbaian jartzen. Herrialde musulman batera joan eta mezkitara sartzeko oinetakoak kentzeko eskatzen badizute ez zara haserre jarriko hemengo elizetan sartzen zarenean oinetakoak ez dituzula kentzen esaten. Hango gizarteak hala dio eta kito.Baina hauek proposatzen dutena hori da: besterik gabe denari aurka egitea.

  • Pertsona bati mutila edo neska deitzea biolentzia dela ere entzun behar izan dut. Aurki horrekin hasiko dira, ezin dela mutil edo neska deitu. Beste izenen bat sortuko dute, EHU eta magisteritzako makineria martxan jarriko dute eta izen berri hori erabiltzen ez duena kondenatuko dute. Pertsona zuriaren aurka ere etengabe egiten dute, ez dakit arraza zuriarekin zer gertatzen zaien, gorroto dute erabat. Heterosexualitatearen aurka ere behin eta berriz, aurki umeak homosexualak izan daitezen eta heterosexualen aurka txikitatik gorrotatzen hasiko dira. Banda bat dira! Banda bat! Gorrotoa duten bakarrak eta askatasuna murrizteko irrikitan daudenak. Eta gizarteak ezin du akonplejatuta bienismo batean hauei begira egon dena beraiek esaten dutena onartzen. Jendaila hau lehenbailehen neutralizatu egin beharra dago. Nire umeengana ez daitezela behintzat hurbildu, pederastak baino okerragoak dira eta. Zikinkeria bera dira.

  • Aupa zu, Alan Parson
    Nabaritzen da ez duzula ezer ulertzen eta ez duzula ulertzeko saiakera minimorik ere egiteko prest. Zure feromona ultra-matxoentzat gehiegizkoa da, ezin dute jasan entzutea gure jendarteko sektore batek jasaten ari duen menperakuntza, sistema opresibo ankilosatu honengatik.

    Noski, norbaitek ahotsa altxatzen duenean, beti hor dago zu bezalako leizezuloko masko bat bere inpulso falofiliko gorena defendatzeko. Ez dakizue besterik egiten. Zikinkeria zure ahotsa da

    Eta gainera zer daukazu zure arrazakoak ez direnen kontra esateko? Ba jakin ezazu Beethoven beltza zela, bere aitona batengandik. Tori muturrean …jajaja

  • “Tori muturrean”, hori da axkarkeria hori! Ikusi egin behar da zer bixkorra zaren! Sektorea?! Zuek ez zarete ez sektorea eta ez ezer, zuen goitik daude batzuk soldata ederrak dituztenak Facebook eta enparauen aginduetara eta zuek berriz azpian lan zikina egiten duzuenak zarete, harropuxtuta. Gogoan dut behin telebistan ikusi nuen espektakulua: Munilla Arrateko konbentura joan zen batean bideoan grabatutakoa. Femen eta horrelako mugimenduak telebistan ikusten dituzue eta nonbait hemengo batzuk ere ” egin behar dugu horrelako bat” pentsatu zuten eta joan ziren Arratera Munillari ongietorria egitera. Nik ez dut jakiten Munilla non ibiltzen den baina aitortu beharra dago neskatila hauek horretan bederen axkarrak zirela, Munillaren agenda ezagutzen zuten eta. Beno… Arrate gaineko pago motzen atzean ezkutatuta jarri ziren Femen estiloan, beno hauek kaputsa banarekin jarri ziren, bularra bistan zutela eta Munilla lekaime batzurekin agertu zenean pago artetik atera ziren korrika beregana oihu artean. Neskatiletako bat, gaixoa (“gaixoa” diot, azkenean pena eman zidalako), parte hartzen zuen oihuetan eta antzerkian baina bularra erakustearekin “bai eta ez” dilema batean zegoen, eta erakusten zuen baina besoekin tapatzen zuen, besteen antzezlana egiten zuen baina ez zirudien oso seguru han egon behar ote zuen eta etengabe bularrak tapatzen… gaizki pasatzen ari zen, begibistan zegoen, eta hori enkaputsatuta zeudenik. Besteak bai, besteak konbentzituta ari zirela ziruditen. Baina beste neskatila hau, lotsatuta eta gaizki pasatzen ari zen. Eta nik neure buruari galdetzen nion, ez bazuen nahi, zergatik ari zen hori egiten. Lagunei jarraitu behar horregatik? Pena eman zidan, egia esan. Gaztetxoa nonbait eta nortasun gutxi, eta arrastratuta han zegoen zer egiten ari zen ez zekiela. Eta zenbat horrelako? Goiko ideologo batzuren aginduak jarraitzen. Goiko horiek, horiek ez, horiek ez dira Femen estiloan kalean agertzen, horiek euren despatsoetan egoten dira.

  • Baina ze Munilla, eta ze letxe…! Aizu, benetan, ondo zaude? Nire ustez Nazareno bat zara zu…

    Membrillo

  • Ah eta espero bakuna bat laster ateratzea zu bezalakoen kaskezurra piska bat argitzeko! Bestela matxito alfa, ideia horiekin konfinatuta mantentzeko moduan zaude

  • Garai batean gure Euskal Herri honetan sozialismoa, chegebara,komunismoa eta horrelakoekin sekulakoak jo genituen. Behean aktibista zebiltzan horiei diskurtsoak entzuten zenizkien eta sekulako berborreak botatzen zituzten, inork ulertzen ez zituenak. Normalean 5 edo 6 hitz eta esaldi nagusi egoten ziren eta diskurtsoa 5-6 hitz horiek konbinatuz osatzen zen. Goiko ideologoek agian hobeto kontrolatuko zuten eta diskurtso koherente eta ulerkor bat bota, baina beheko “aktibistek” ahal zutena egiten zuten gaixoek, eta sekulako diskurtso potajeak botatzen zituzten, inork ulertuko ez zituenak. Garai hura amaitu zen. Orain haietako asko seko kapitalista bizi-mailarekin ikusten ditut, bi etxe, kotxe ona eta urtero oporretan bidaiarzen. Beno… kontua da garai hura amaitu zela. Orain bapatean, gauetik goizera, sekulako berborrea berri bat sortu da, generoa eta ez dakit zenbat gauza gehiagoren bueltan. Diskurtsoa amaitu ztzaien haiek al dira orain diskurtso berriarekin? Orain ere errepikatu egiten da behintzat estiloa: 5-6 hitz edo esaldi nagusiren bueltan eraikitako sekulako berborrea, agian goiko ideologoek ondo artikulatuko dute diskurtsoa baina beheko “aktibistak” egia esan, inork ulertzen ez dituen diskurtsoak ahoan dituztela. Orduan bezala, jasa hau ere pasako da. Baina gauza bat dago behintzat garbi: euskaldunok badugu kanpotik kopiatutako korronteekin sekulako erauntsiak sortzeko beharra eta grina. Ez dakit honen azpian zein azalpen soziologiko dagoen, baina egongo da, ziur.

  • Nire amonak, baserrian, berak agintzen du. Aitona florero bat besterik ez da, “ez ahotsik, ez botorik”. Amonak “A” esaten badu, “A” egingo da, bestela zureak egin du. Baina amonak telebistan Femen eta horrelakoak ikusten dituenean “zaborra” esaten du eta telebista katea aldatzeko agintzen du.

  • Alanek, berea, oso modu gordinean eta erasokorrean diño, eta seguruenik formetan ez du asmatzen. Baina hein handi baten arrazoia deko. Gaur egun gure gizartea erabat aztoratzen dabilen feminismo anker eta gorrotoan oinarritutako honek portu onera ez garamatza. Edozein aitziki ona bihurtzen dabe horrenbestez urteetan bizi iraun dauen famili ereduaren aurka egiteko, beti kapitalismoaren aurkako lelopean, eta eredu hau aurretiazko dalaz ez dira ohartzen. Ez hori bakarrik, bere gabeziekaz batera, herri moduan irauteko lanean egin dauen ekarpena be ukatuz.
    Ez nuke gure izango nire seme-alaben etorkizuna halako zoroen esku utzi. Euren komunitate propio sortu deizela eta bejondeiela!!!!

  • Nazio-askapenak eta klase-borrokak porrot egin duten honetan, badute beste borroka bat trintxera infinitoan jarraitzeko: genero-borroka. Munduaren erdiak beste erdia zapaldu, mutilatu, bortxatu, zigortu eta hil egiten duela diote. Azken esaldi hau ez da asmatua, azken Onintzakeria baizik. Hori bai, erasotzailea beraien sekta politikokoa denean, hura ez da sutara bota behar edo ez zaio justizia patriarkala aplikatu behar, bergizarteratzeko aukera eman behar zaio, lanketa pertsonala egiteko aukera emanda (Donostiako Sortuko kidearekin gertatu zen bezala).

  • traidoreez nazkatua 2020-11-15 14:50

    Animalien artean, arrek eta emeek funtzio eta ezaugarri batzuk definituak dituzte. Feminista progreen ustez, hori zer da, animalien antolakuntza heteropatriakatunormatibo?? Feminista pentsalari zoro hauek negazionista hutsak dira. Biologiaren, datuen eta zientziaren negazionista hutsak. XXI. mendeko moja eta apaizak. Utzi ditzatela neskak neska izaten eta mutilak mutil.
    Eta mutil batek neska baten bezala aritu nahi badu (edo alderantziz), ba egin dezala. Baina ez diezagutela txapa eman beren pitokeriekin beren agenda politikoa sartzeko.

    Francok zioen Espainia “antes roja que rota”. Progreek, bide beretik, nahiago dute EH progre euskaldun baino.

  • Ene bada. Orain dela zazpi urte Bartzelonan parafarmazia ikasten nengoela hango kaleko mugimenduetan parte hartu nuen. Badirudi hemen oraindik nahiko berde daudela gauza hauek.

    Ez du inporta, elkartzen garenean garaitezinak gara. Animo zuri, Amaia Rojo. Hemengo dontzel zakil-maniako hauek kexatzen badira esan nahi du gauzak ondo egiten ari garela. Aurrera gu beti

  • Kontxo! Bartzelonara ikastera joan eta seko abantzatuta etorri zinen orduan! Itzultzerakoan, hemen zer ikusi zenuen, egoera tamalgarrian gaudela,ez? Hombre… Bartzelona, beti Bartzelona izan da, hitz handiak dira horiek. Amonak kontatu izan du beti etxean, garai batean baserriko neskak Donostiara joan neskame eta euskaraz hitz egiten ahaztuta etortzen zirela eta baserriren batean, Donostiatik itzulitako neskaren batek, sukaldean kea zegoela (esne perrolak egosten) eta “ama, que ke!” esan omen zuen eta amak, “lehen ere hala izaten hunan ba!” esanez erantzun omen zion haserre, alabaren harroxkeria apaldu nahian. Garbi dago, historia errepikatu egiten dela, beste molde batzurekin, baina errepikatu egiten da. Orain nonbait Donostiaren ordez Bartzelona da… baina, nik jada langa urrunago jarrita zegoela uste nuen ba… New Yorken edo horrela efongo zela pentsatzen nuen. Amaia Rojo berriz, hori bai, hori buruarekin ari da jokatzen. Horrek ez du izan nahi Arrate gaineko femen aktibista hura, honek despatsokoa izan nahi du eta horregatik ari da hezkuntzan masterra egiten. Gizartea garbitzeko goitik datozen diru-partiden jakitun da eta berdintasun izeneko edo sexu-orientatzaile bezala sortuko diren posturen bat harrapatu nahi du. Hemen aukerak aprobetsatu egin behar dira!

  • Ba bai, Bartzelonatik etorri nintzen zu bezalakoen kaskezurrean entropia desfuntzionalak sendatzera… hau da, membrillismoa, zuk ulertzeko, ok? Nahiz eta mirari hori ezin duen egin ezta Arrateko Amabirginak ere…! Jo, benetan plasta bat zarela…
    Gauza bat egingo dugu, begira. Amatxo etorri da Bartzelonatik eta zu kuarto ilun batean sartuko zaitu, dontzel bat bezala giltzaperatuta, eta hor egongo zara zure zakilofilia guztiak normaltzen diren arte, ok?

    Esan dizut lehenago Beethoven beltza jaio zela, eta zu benga, erre-ke-erre, ez zara ezertaz enteratzen, membrillo…!

  • Annelein, galderatxo bat; aurrera gu beti aipatzen dozunean, zeintzuei buruz ari zara? Zalantza dekot, ea zure gutar horrek zenbateko azalera hartzen duen.

  • Ba zenbat gara gu, erraza da esatea:Oraindik gu nahi baino gutxiago baina zuk uste baino gehiago. Nik ere galdera bat egingo nizuke baina, ez, isilduko naiz..Agur

  • Hor goiko irudian, ellos eta ellas artean sekulako fauna irudikatu duzue, zoofilikoak sartu al dituzue? Ze, horiek ere esistitzen dira eta normatik nahiko aterata ibiltzen dira egia esan, oso normatiboak ez direla alegia. Bartzelonako kale mugimendu hartan horri buruzko tailerrak edo ez zituzten egin?

  • Galdera hori “Tximino” delakoari trasladatu beharko diozu, niri ez. Justo-justo hori zen egin nahi nion galdera: “zu, Tximino, aber, nora zoaz izen horrekin mundutik zehar?.Ellos y ellas artean, Izenetik izanera, oso muga zirri-borrotsuak daudela ez dakizu, ala?” Honen kasua ere tailer batean erakusteko modukoa dela iruditzen zait.

  • Gizakion jatorria, eboluzioa tarte, tximinoetan dago. Agian Annelein eta bere “gutarrak” beste nonbaitetik datoz, hain dira jakitun, azkarrak! (Gaur egungo klase pribilegiatu berria ote?)

  • Zuriaren eta beltzaren artean gris kolore asko daudela esan eta esan aritzen zarete eta orain oso izen normatiboa aukeratu ez duelako bizitzan izen horrekin nora doan.galdezka, Annelein! Bartzelonan kale mugimenduetan ikasitako teoria ez duzu guztiz barneratu edo guri leporatzen diguzun euskal atrasatu hori atera da zeure barne-barnetik. Ai ama, ai ama! Ea oraindik, gris kolore gehiago ikusten ditugunak geu garen eta ez alderantziz, Annelein.

  • Momentu honetan, eta beharbada historia guztian, genero ideologia da asmatu den eraginkorrena Euskal Herriarekin amaitzeko.
    Eta deigarriena da euskaldunak berak (oso parte handi bat behintzat) ari direla ideologia hori zabaltzen.

  • Guztiz ados, E. Eta zerbait gehiago gehituko nuke: ezker abertzaleak azterketa sakona egin beharko luke, benetan sakona, zertan dabilen. Zeren jada ez da zertan dabilen soilik, zertan ibili den ere bai. Eta jada larritzekoa da.

  • 60ko hamarkadan ikastolak sortu ziren bezala, gaurko euskaldunok “homeschooling”-a bultzatu beharko genuke gure seme alabak Rojo anderearen moduko iluminatu sektarioen hatzaparretatik aldentzeko.

  • Guk ez dugu ez ellas ez ellos, guk, euskaldunok, haiek ditugu. Hasi euskaraz pentsatzen eta euskaratik mundua sortzen, eta bat egingo dugu, etiketa guztiak gorabehera.

  • “(…) autoritatearen egitura horiek maskulinitatearen soberania patriarkalean oinarritzen dira (…)”.

    Baieztapen hori doan egiten du idazleak. Eta baieztapen hori testuan agertzen den lehena da. Hortik aurrera antzeko baieztapen asko agertzen dira, bata bestearen atzean, inolako argudio, datu edo proba gabe. Hori ontzat eman behar dugu, dogma edo egia errebelatua balitz bezala, eta hortik aurrera gorroto diskurtso oso bat eraikitzen da.

    Erlijioa eraiki dute. Deabrua edonon ikusten dute. Inkisizioa martxan jarri dute.

  • Ados, Torkematua.
    Euskal Herriak apaiz-lekaime herria izaten jarraitzen du. Arestian Elizak ematen zituen sermoiak, egun beste hauek. Edukian ere aldaketa gutxi.

  • 2019an, Europar Batasuneko herrialde guztietan, Errumanian izan ezik, 18-24 urte artekoen artean, eskola-porrota handiagoa izan da gizonetan emakumeetan baino. Eskola heteropatriarkal zapaltzailea ez dago gizonen neurrira eginda, nonbait.

    https://www.ine.es/ss/Satellite?L=es_ES&c=INESeccion_C&cid=1259925480602&p=1254735110672&pagename=ProductosYServicios%2FPYSLayout&param1=PYSDetalle&param3=1259924822888

  • Ene bada Papi, nabarmentzen da gai hauek morboa pizten dizuela garunean. Obsesionatuta zaudete, hori da gertatzen dena.

  • kattagorria 2020-11-23 17:44

    Eskerrak Bartzelonako ilustratua dugun gainontzeko ez jakinei gizarte aurrerakoia edukitzea zer den erakusteko, beno eta Beethovenen arbasoa beltza zela jakinarazteko ere jajajaj

  • Euskaldun asko katalanekin eta Kataluniarekin txundituta bizi dira.
    Bartzelonatik bueltan datozkigun horiek eta New Yorketik ere txundituta datozen progre kosmopolitak gauza bera dira: arlote ilustratuak.
    Geldi daitezela katalanak hain kosmopolita eta aurrerakoia omen den Bartzelona horrekin, besteok ez dugu horrelako zabortegi multikulturalen beharrik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude