2020ko irakurrienak ZuZeun

2020ko irakurrienak Zuzeun –

Iazko laburpena egiterakoan urte berezia izan genuela esan genizuen, 2019an hamar urte bete baitzituen ZuZeuk. Eta bukatzear den 2020 honetaz, zer esan?

Urte zail samarra izan dugu guztiok atzear uztear dugun hau. ZuZeuren kasuan, eta sarrerarik irakurrienei dagokionean, aspaldiko lagun asko ageri zaizkigu zerrendan, eta badira 30 irakurrienen artean idatzi bat baino gehiago dutenak ere,  Beñi Agirre, Bittor Hidalgo edo Pako Sudupe -azken honek lau idatzi ditu zerrendan-, berbarako.

2020ko irakurrienak ZuZeun

Zerrendaren gehiengo zabala, oraindik ere, gizonezkoek osatua dago, baina pozik gaude hiru irakurrienen artean bi sarrera emakumeek idatziak direlako. Amaia Rojok bata, “Erromesen Alua”, eta Ainhoa Larrondok bestea, Euskal neska izenak”. Lehenak bost mila irakurtalditik gora izan du, abenduan argitaratua izan bada ere, eta bigarrenak hiru milatik gora, Beñi Agirreren “[Iruña-Veleia] Epaia izatetik baino, Inkisizioa” eta Bittor Hidalgoren “Arnaldo Otegi: Zergatik gogorarazten dit Mario Onaindia?” sarrerek bezala. Gainontzean, zerrenda honetako sarrera gehien-gehienek 1.500 irakurle inguru izan dituzte.

Poza eman digu Zuzeu Gaztea Saria lehiaketako parte hartzaileak zerrenda honetan ikusteak ere. Bi daude, Ainhoa Larrando batetik, eta Maialen Gallo bestetik. Irakurrienen artean erakunderen batek idatzitakoak edo ezizenez sinatuak ager daitezkeen arren, bistan da izen abizenez argitaratutako idatziak direla gurean oihartzun gehien dutenak.

Salabardoak arrantzatutakoak bi dira 30 irakurrienen artean, Igor Odriozolak Uriola agerkarian idatzitako “¡Muerte al euskera!” bata, eta Xabier Letonak Argia aldizkarian emandako “Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara” bestea.

Aurten ez dugu Podcastik sarrera irakurrienen zerrendan, baina akaso datorren urtean izango dira, laster datoz berriak eta. Aurrekoetan bezala, aurten ere euskara izan da Zuzeun kezka gehien eragin duen gaia, eta asko idatzi da gure egoera soziolinguistikoari buruz. Aparte, Iruña-Veleiak jarraitzen du zeresana ematen, baita Covid-19aren pandemiak eragindako egoerak ere, nola ez.

.

Hauexek dira 2020an gurean izan diren sarreretan irakurrienak:

  1. “Erromesen Alua”, Amaia Rojo
  2. “[Iruña-Veleia] Epaia izatetik baino, Inkisizioa”, Beñi Agirre
  3. “Euskal neska izenak”, Ainhoa Larrondo
  4. “Arnaldo Otegi: Zergatik gogorarazten dit Mario Onaindia?”, Bittor Hidalgo
  5. “Madrilgo taberna bateko terrazan gertatu zitzaigun”, Martin Kitto
  6. “Xabier Lete, iraultza gustatzen ez zitzaion poeta”, Joxe Iriarte Bikila
  7. “Zenbat hiztegi menperatzen duzu? erakutsi zure maila!” euskaragara.net
  8. “Veleia, epaia iragarritako baten kronika”, Beñi Agirre
  9. “Euskaraz… kaka!”, Oliber Foix
  10. “¡Muerte al euskera!” Salabardoa
  11. “Guraso, ikasle eta irakasleok ere txarrenari onena”, Itzalai Alberdi
  12. “Etxeko itxialdia arintzeko euskarazko 11 baliabide”, Gaztañe Arnostegi
  13. “Telelana: etxetik lan egiteko 5 aholku”, Oier Aranzabal
  14. “Eroski (ere) Espainiakoa da, unionista”, JJ Agirre
  15. Zientzia, justizia eta Iruña-Veleiako ostrakak, Xabier Gorrotxategi Nieto
  16. “Ildo sozialistaren hizkuntza hautuez”, Tzib Gua
  17. Bingen Zupiria: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”, Salabardoa
  18. “Kepa errasti euskalkiekin Euskal Herrian zehar oporretan”, Bixio Irrisarri
  19. “Ertzainak eta euskara”, Pako Sudupe
  20. “Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?”, Pako Sudupe
  21. “Independenteak beleari ipurbeltz”, Egia Zabala
  22. “[Inkesta] Gernikako arbola ereserki aproposa da?”, ZuZeu
  23. “Haberen egiaztagintza eta neutraltasuna”, Roberto Alkarterri
  24. “UPV/EHU: euskaldunon estatusaren erretratua”, Pako Sudupe
  25. “We’re not gonna take it (edo zer eskatzen diodan zinema kritikari)”, Santi Leone
  26. “El conquis: ikurrina eta gaztelania”, Pako Sudupe
  27. “Euskararen oasia ere erortzen hasia da”, Urko Aierbe
  28. “Memoria egunaren memoria herrena – Jose Antonio Rodriguez Ranz-i galdezka…, Eusko Jaurlaritzari”, Bittor Hidalgo
  29. “Niretzat izango ote da mundu hau?”, Maialen Gallo
  30. “Itxi-liburuak?”, Juan Inazio Hartsuaga

2020ko irakurrienak ZuZeun

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude