Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?

Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik? –

Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?Egunotan ikusi dut estrainekoz duela bi urte grabaturiko “‘Egunkaria’, 1990ean jaio zirenen begiz” bideo gogorra bezain hunkigarria eta tristea aldi berean. Egunkariaren itxiera bortxazkoaren eta orduan torturatu zituztenen eta haien senitartekoen sufrimendu latzaren berri ematen du. Euskaldunok euskaldun izaten ahalegintzen garenean, jasaten dugun eta jasan dezakegun errepresio kultural bortitzaren adierazgarri da bideoa.

Halere -seguru nire deformazio partikularragatik izango da-, bideoan ardatza ez den gauza bat gelditu zait iltzatua gogoan. Gara egunkariaren egungo zuzendariaren arabera: Gara gehienbat erdalduna (larunbateko gehigarria, eta bestela, batez beste %20 bai euskaraz? Gainera, maiz informatiboki bigarren mailakoak euskaraz!) orain osoki euskaraz ateratzeak ez luke zentzurik, zeren merkatuan bi egunkarien arteko lehia edo borrokari ekitea izango litzateke, Cain Abelen aurka, eta borroka horretan bietako bat galtzaile aterako litzateke ziur, eta horrenbestez, ez luke ez buru eta ez hankarik. Aizu, Gara ez al da, bada, Berria baino ezkertiarragoa?

Iradokitzen da edo interpreta liteke behintzat, erabat harturik EHBilduren unibertsoko euskaldunek -badakit PNVkoek ere irakurtzen dutela Berria baina nago gutxiengoa izango direla-, hedabide bat euskalduna eta beste bat gehienbatean erdalduna nahi dutela, eta lekurik ez duela egungo egoera irauli nahiak, hots, euskaldunari euskarazko bi egunkariren artean hautua egiteko modua eskaintzeko Gara epe baten buruan euskarazko bigarren egunkaria izateko apustuari lotzeak. Bizkitartean, nik uste euskaraz irakurri nahi dugun euskaldunok horixe nahi genukeela: gutxienez bi egunkari, bi telebista eta abar.

Ildo beretik, benetan merkatuaren azterketa xeherik egin da, besteak beste, harpidedun eta akzionisten artean-eta? Egin bada, ondorioa izan da oraindainokoan bezala jarraitzea dela onena, eta orduan Gararen zuzendariak arrazoi osoa du, edota ez da azterketa sakonik egin harpidedun eta akzionisten artean-eta, eta arrazoia baino gehiago aitzakia da bere horretan segitzeko urtea joan eta urtea etorri?

Badakit paperezko egunkariak gero eta gutxiago saltzen direla. Berriako zuzendariak adierazi zuenez, 2018an, 12 edo 13 mila bazkide zituen euskarazko egunkari bakarrak eta webguneko bisitak, aldiz, 18 edo 19 mila batez beste egunero. Garako zuzendariak ez zuen harpidedunen datuen berririk eman, nagokion bideoan.

Hemendik denbora batera, beharbada, paperezkoa desagertu egingo da, eta Interneteko webguneak eta haren laguntzaileak geldituko dira soilik, baina, bien bitartean, jakin nahi nuke ea benetan ezinezkoa den euskarazko bi egunkari izatea 2020an, lehenbizikoak bere bide zailari 1990ean ekin zionetik -errepresio espainiar bidegabeagatik 2003an bigarrengoz berrekin beharra izaki-, 30 urte egitera doan honetan, dataren biribiltasuna probesturik iraultza bat egiteko.

Tristea behintzat bada Egin sortu zela berrogeita hiru urtera, haren oinordekoa denak nagusiki erdaraz jarraitzea, eta euskaldunok euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik jarraitzea.

Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

48 pentsamendu “Euskarazko egunkari bakarrera kondenaturik?”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2020-08-06 10:10

    Nik, egia esan, gustura hartuko nikek bigarren egunkari bat euskaraz, euskaldunon fronte nazional baten aldekoa, eta ez gaurkoaren moduan eguna joan eguna etorri fede jario antikapitalistaantiheteropatriarkalean hezi nahi gatituen hori… Gaurkoa ez al duk ba Gararen euskarazko bertsio? Hala ez baduk, urruti behintzat ez zebilek, eta nik halakoa delakoan laguntzen diat, jasotzen diat eta irakurtzen diat egunero bere fedeak maiz eragiten bazidak ere tripako mina, baina ez zeukagu besterik euskaraz…, eta ez zekiat besterik izaterik badugun, behintzat euskaraz irakurtzen hasten ez diren bitartean EAJren boto emaileak, PSErenak, PPrenak…

    Eta zer esan astero jaso eta hau ere tripako min handiz irakurtzen dudan ARGIAren gurutzaden gainean… Ez ote genikek euskaldunok mereziko gutxienez beste bigarren aldizkari AURRERAKOI eta ez ATZERAKOI bat (beraiek oraindik jabetu ez badira ere beren atzerakoitasunez…). Guztia nire iritzia, noski…

  • Noticias de Gipuzkoa ere, proportzioan behintzat euskaldun gehien duen lurraldeko egunkaria, eta zer da-eta hamarretik bederatzi baino gehiago gaztelaniaz. Eta joera aldaketarik ez.

  • Euskaldun nahikok interesa balute eta eskatuko balute, ez ote leudeke euskarazko egunkari bi eta gehiago ere? Ordea, 20.000 kontsumitzaile aktiboren merkatu batean, egunkari bakar batek ozta-ozta biziraun dezake. Beste ehunka mila euskaldunek, zahar nahiz berriek, aski eta sobera dute gara, deia/noticias eta elcorreo/diariovasco irakurtzearekin.

  • Hor alde bietatik dago. Batetik, garbi dago euskaldun herria populu alfabetatugabea dela. Gutxiengo kuantitatiboa zazpi lurraldeetan, eta gutxiengo kualitatiboa halaber, gehienak amaizunaren bularretan edoskitzen dutelako kultur janaria.
    Baina, bestalde, euskaldunok gure gosea kontentatzeko bular gehiago galdegitea ere zilegi da. Egunkari bakarra, telebista bakarra kasik…kultur elikagai gutxiegi dugula, eta ez gara hasiko Correo-Diario Vascori galdegiten

  • Ez dakit zein den kopuru zehatza, baina egingo nuke egungo euskaldunen gehiengoa alfabetatuta dagoela, eta halere konpetenteagoa dela erdaraz, izan berri zein zahar, batez ere maila idatzian. Eta bai, Pako, zilegi da eskatzea, baina gutxieneko kuota legez ezarri ezean, geuk (esandako 20.000 euskaldun aktibook) sortu beharko ditugu hedabide horiek.

  • Nahita jarri dut alfabetatu gabeak (euskaraz) eta ez analfabetoak.

  • Niretzat, euskal irakurle moduan, aurrera pausua izango litzateke lehen fase batean %50era pasatzea GARA, Noticias, Deia. Erdia euskaraz, eta erdia erdaraz. Seguru kazetarientzat ezlitzatekeela arazo izango eta harpidedunek igual eskertuegingo lukete.m

  • Eta Mariarena egia balitz?, zergatik ez dute aztertzen?

  • Katalunian, La Vanguardiak eta El Periodico egunkariek bi edizio ateratzen dituzte, bata katalanez eta bestea gaztelaniaz.
    Seguru katalaneko edizioaren irakurle kopurua hazi egin dela hori egiten hasi zirenetik.

  • Gararen, Deia-Noticiasen edota Erdal Irrati TeleBisten bezero gehienak euskaldunak izaki, horiek guztiak euskaldunak erdalduntzeko makinatzarrak dira. Euskarari eta euskaldunoi mesede beharrean, kalte latza egiten digutenak…

  • Bittorrekin bat. Ez naiz Berria edo Argiaren harpideduna, oso joera ideologiko nabarmena dutelako, konpartitzen ez dudana. Barne borroka daukat: komunikabide euskaldun apurrak ez babestea, ala euskal herritarrentzat pozoitsutzat jotzen dudan agenda ideologikoa finantzatzea. Momentuz ezer ez babestea/finantzatzea erabaki dut.

    Oso begi onez hartuko nuke beste euskarazko egunkaria / astekatia sortuko balitz.

  • Berria eta Argia ideologikoki lerratuta daudela diotenak (eta egia da) asko eta asko dira. Ulertzen ez dudana da, zergatik ez duten € bana jartzen, eta horrekin bizpahiru euskal hedabide sortu.

  • Eztabaida hau ez da inoiz Berria edo Argian existituko. Zergatik? Bittoren lehen komentarioa ezabatuko luketelako.

    Hori bai, medio horiek beren burua saltzen dute “aniztasun-kultureta-adierazpen-askatasun-tolerante” bezala.

  • Berria edo Argia ez irakurtzeko arrazoi bat, albiste ugari zentsuratu egiten dutela da. Hilketa bat immigrante batek egin duela? “Ea, hori ez da albiste. Ez dugu jarriko edo jarri behar badugu, ahalik eta txikien”. Horrela pentsatzen dute.

    Eztabaidak ez egotea albisteen inguruan, hizkuntza bera hiltzen du.

    Tristea eta amorragarria, ideologia “antikapitalistaantiheteropatriarkala” euskararen gainetik jartzea. Hizkuntza bat bizirik egoteko ideologia ahalik eta gehien ahalbidetu behar ditu. Bestela, hilda dago.

  • Nik uste dut Berria eta Argia irakurtzen ondo sentitzen diren bakarrak Onintza eta bere hiru jarraitzaile izango direla. Horiena da oraintxe euskal “zilegitasuna”. Hainbesteko matraka patriarkatua, errefuxiatuak, aniztasuna…jende honek hain denbora gutxian zer metamorfosi klase izan du? sinestezina da hain denbora gutxian pertsona nola alda daitekeen hainbeste.

  • Bittor Hidalgo 2020-08-07 11:13

    Ez dakit nire jarrera argitu behar dudan… Ez BERRIA, ez ARGIA dira nire niri gustatuko litzaidakeena…, baina NIREAK dira. Beharbada gure seme-alabek egiten duten-gustia-behintzat, ez dugu gogoko, baina gure seme-alabak izan ohi dira hala ere, eta normalean ez diegu BOIKOTik egiten… Nik bai egiten diet BOIKOTa Garari, Noticiasi, Deiari, DVri Correori, DNri … Agian gehiagok egingo bagenie hauei boikota eta gutxiagok ARGIAri eta BERRIAri, hasiko lirateke gauzak aldatzen… BERRIA eta ARGIA, niri gehiago edo gutxiago gustatu, diren bezalakoak dira hori delako euskarazko irakurleak gaur egun eskatzen duena… Non gaude ordea bestelakorik eskatzen dugunak? Hauek boikoteatzen eta espainolezkoak irakurtzen? Gobernuak bezala, merezi ditugun hedabideak dauzkakegu…?

  • Kritika egitea zilegi da, jakina, eta neuk ere nahiko nituzke ideologia askotariko medioak euskaraz. Baina diozuenek Berria-eta irakurtzen ez duzuela bere jito antikapitalistaantiheteropatriarkala dela eta, zer irakurtzen duzue orduan? Ze zerozer irakurriko duzue, ezta? Eta ezinbestean espainolez. Elcorreo edo diariovasco ote? Edo horiei ere boikota egiten diezue euren izaera espainolistafaxistaxenofoboproxeneta tarteko? Esango nuke hipokrita koldar asko dabilela bazterretan kaka barreiatzen anonimo jantzian.

  • Oso gai korapilotsua jorratu duzu Pako. Nik soilik esango dut denei gustatuko litzaiguke euskarazko prentsa gehiago edukitzea, eta gurekin bat etorriz gero askoz hobeto. Nire kasuan ezkertiagoa izanda askoz hobeto. Baina euskarazko prentsa ekonomikoki kolokan dagoenean oso zaila da horren aurka egitea, baita horren gainean ere eztabaidatzea. Nire ustez nahiko egiten dute egunero kioskoetan egotearekin. Eta beharrezkoak direla (orain diren moduan izan arren) ausatzen naiz esatera. Dena den, ontzat ematen dut eztabaida hauek, agian euskaldunen kontzientzia berpiztuko dugu, eta zalantzarik gabe hor dago koxka. Gara gero eta erdaldunago bada ere, jakin ezazue batzuek eta batzuek ez dutela erosten euskarazko egunkaria dela diotelako, nahiz eta batzuei gezurra iruditu. Ahulen aurka hitz egiteak edo ahulen arazoak ez konturatzeak ondorio kaltegarriagoak ekar ditzakegulakoan nago. Gara euskarazkoa izanda, ez naiz aditua, baina egun egungo baldintzekin lekurik dago biontzat?

  • Gara egiten ari dena da, vasco izatea posible dela euskaraz jakin gabe sinestarazten. Eta hori ez da posible eta berdin dio aniztasun santu guztiak. Oraingo ezker abertzalearen parte handi-handi batek globalizazioa besarkatu du eta jada berdin zaie kultura, etnia eta gainerakoak. Ez soilik berdin zaiela, berauen aurka egiten dute. Eta hori ez da posible.

  • Ertz ugari dituen gaia da bai.
    Ezagutzen ditut Berrian eta Garan, bietan harpidedun direnak, eta oso euskaltzaleak, eta Gara euskaldunagoa nahi luketenak. Zenbat diren ez dakit, eta mordoxka batek Garari eskaria egingo baliote, agian euskarari bultzada handiagoa emango lioke.
    Ideologikoki denak kontentatuko dituen hedabiderik ez da jaio, ez eta jaioko ere. Berrian leku egiten zaie Garan, oker ez banago, lekurik izango ez luketenei ere. Ez dira berdin-berdinak.
    Badakit Berrian, garai batzuetan behintzat, iristen zaien oro ezin argitaratuta ibiltzen direla, eta jasotakoak ateratzen ez badira, ez dela izaten beto ideologikoagatik, gehiago interes informatibo edo oportunitate ezagatik edo…
    Arazo handietako bat da dudarik gabe, Bittorrek eta Gilenek eta aipatu edo iradoki duten hori: euskaldun askok, euskaraz analfabetoak edo analfabeto samarrak direlako, edo urteetako errutinari aurka egiteko adorerik ez dutelako, prentsa erdaldunari dirua ematen segitzen dutela.

  • Zenbakiak ateraz gero, emaitza beldurgarria da. Euskaldun gehienak ere, ez soilik baskoerdaldunak, etengabeko erdaraldian bizi dira, egunero-egunero erdaraz elikatuz, are erdaldunagoak bilakatuz arian-arian, euskal prentsa edota kulturs oro har gero eta arrotzagoa eta zailagoa egiten zaielarik.
    Berriak edota Argiak eskubide osoa dute nahi duten ildoan sakontzeko, kalteak kalte.
    Aldiz, bestelako hedabide «anitzago» baten aldekoak, zeren zain daude horren alde ekiteko, Neu, Aitor, Kalamardo?

  • Euskarazko ekoizpenaren kontsumoa barregarritik oso gertu dago, alor gehienetan.
    Bide honetatik jarraituz gero, erabateko ordezkapena ere ez litzateke urruneko kontua. Begira bestela herri oraindik euskaldunetako gazteen jardun gero eta erdaldunagoari (helduok eraikitako baldintzei esker).
    Hedabideei, IKTei, Hezkuntza sistema osoari eta hizkuntz eskubideei adarretatik heldu ezean, urte osoko euskaraldi batek ere ez gaitu zulotik aterako.
    Baina nago, eragile politiko batzuk askoz erosoago daudela borondatezko ekimenak sustatzen euren ardurari heltzen baino.
    Hemen ere darabilkigun eztabaida, hizkuntz politika seriorik ezaren beste zantzu bat besterik ez da.

  • Bittorrek bete betean asmatzen dau. Batzuek euren adoktrinazio linea editorealekin egiten dabiltzan burujanagaz nazkaturik gagozenak asko gara. Euren zuzentasun politikotik urteten dan dana zentsuretan dabenak eta eztabaida osasuntsurako lekurik izten ez daben horretaz nazkatzen hasiak gara. Euskal gizarte honek lerrokatze ideologiko hortatik urteten dan komunikabide barria merezi dau.

  • JJkin konforme, eta haren ildo horretatik tiraka nik halaxe azalduko nuke: Herri honetan euskaraz noizbait normal bizi ahal izateko prozesuan norberak egunerokoan egiten duen aukera (hedabideak, liburuak, etxea, kalea…) guztiz da beharrezkoa, baina guztiz antzua baldin eta hizkuntz politika oso potente batekin batera ez badator, alderantziz ez bezala. Uste dut Benito Lertxundiri aditu niola behin hizkuntzaren arazoa berehala konponduko litzatekeela hemen lana egiteko euskara beharrezkoa balitz.
    Ni ere haserretzen naiz maiz Berriaren jokaera batzuekin, zuzentasun politikoarekin edo kritizismo ezarekin baina, Bittor Hidalgori konparazioa hartuta, semea edo alaba balitz bezala nik maitasun handiz leitu, lagundu eta babestuko dut Berria. Nik dudarik ez daukat gaur egun egunero, egunero daukagun milagrorik handiena Berria kalean egotea dela eta bizi garen egoera soziolinguistiko miserable honetan, hor egoteagatik beragatik, erresistentzi gune indartsuenetako bat. Beste aldetik ze arraio bilatzen dugu hedabideetan gure guztizko ebanjelioa arima erabat baretu eta gorputza osoki elikatuko digun zer bat? Tira, nik ez behintzat.
    Hemen agertzen diren iritzi batzuk kontuan hartuta, zergatik ez duzue foro edo antzeko zerbait sortzen (Zu Zeun bertan edo aparte) Berrian (eta besteetan) ateratzen diren artikulu, iritzi edo hedabideen jokamoldea kritikatzeko (baina ez larrutzeko) eta haien inguruan eztabaida irekitzeko, edo horrenbesteko zentsura baldin badago haietan argitaratuko ez lizkiguketen (edo argitaratu ez dizkiguten) iritzi artikuluak plazaratzeko. Tira, orain egiten ari garen antzeko zeozer.
    Zaindu guztiak beharrezkoak zarete eta!

  • Hemen beti da berdin. Salbuespenik gabeko dinamika dugu hemengoa.
    Gai bat eztabaidarako kanporatzea aski da handik eta hemendik errotariak ateratzen has daitezen, eta bakoitza ur guztia bere antaparara eramaten saia dadin.
    Eta berdin dio gaia ezin egokiago planteatua bada ere.
    Kasu honetan Sudupek, Soto zuzendariaren adierazpenak tarteko, garbi asko mahairatu zuen GARAri ezarria omen zaion hizkuntz plangintza erdaltzalearen kezka. Jakina, gaiak izan litzakeen erpinak eta ertzak gorabehera, planteatzen zena zen ea zer dela-eta EUSKALDUNOK ERE sustatzen dugun egunkari horrek ez duen aurrera egiten euskararen presentzia kuantitatiboa eta kualitatiboa areagotzen.
    Eta modu inplizituago batean planteatzen zuen ea zergatik Euskal Herria EUSKALDUNA ERE aldarrikatzen duen ezkerreko korronte ideologiko abertzaleak ez duen gure hizkuntzarekin benetako konpromiso euskaltzalerik hartzen.
    Eta espresuki esaten ez bazuen ere, erraz asko pentsatu genuen guztiok ea zergatik ez zituen GARAren atzean dagoen korronte horretako inork segidan Sotoren hitzak gaitzetsi.
    Hemengo ohar-jartzaile zenbaiti, ordea, BERRIArekin bortizki sartzea iruditu zaie dibertimendurako musika aproposena. Eta, ur arreak baliatuz, ARGIArekin ere bai.
    Alegia, une honetan Euskal Herri osorako euskaraz dugun prentsa bakarraren historiaren eta egoeraren berririk ez balute bezala jokatzea erabaki dute, dagoeneko nahiko ahuldurik ditugun kazetaritza-zutarri bakarrak astinduz.
    Ostikatu bai, baina argitzeke utziz ea haietako zeinek irakurtzen duen euskaraz idatzitako ezer. Argudioaren funtsa, mutur ideologikoetara hurbiltze-beldurrez ari den eta neutraltasun-nahiak berak ito dezakeen BERRIA bezalako egunkari baten antipodetan daudela eta, jakintsuetan jakintsuenak bezala mintzatuz, bestelako prentsa bat behar dela euskaldunontzat.
    Argitu gabe geratzen da, nola ez, zein duten haiek kazetaritza berri horren eredua. Edonori bururatzen zaion adibideren bat edo beste aurrera liteke ideia formatzen hasteko: ABC-Correo-Diario Vasco, Deia-Noticiasde, El Mundo…..

  • Dena dela, emankorrago Sudupek planteatutakoari segitzea.

    Eta zalantzarik gabe: euskaraz bizi nahi duten irakurleei GARAk ez die ezer eskaintzen.

    Sotok dioena dioela, GARAk kuantitatiboki eta kualitatiboki areagotu behar luke euskararen presentzia.

    Euskal Herrian hizkuntz alorrean ezer lortuko bada, Euskara nahitaezko bilakatzen joateko urratsak eman behar ditu GARAk ere.

  • Estimatua Meredith!

  • Argi uztearren: harpidedun ez izateak ez du esan nahi irakurtzen ez dudanik, ezta irakurtzeko ordaintzen ez dudanik ere.

    Beste behin ere, Bittorrekin bat. Berriak eta Argiak ez dute nere gustoko ildo politikoa jorratzen, baina hala eta guztiz ere irakurtzen ditut, informatzeko balio dute, euskaraz informatzen dutelako, eta euskaraz informatzen duten hedabideak direlako.

    Jakin nahiko nuke ildo antikapitalista-antiheteropatriarkala gustoko duzuen horiek euskarazko egunkari kontserbadore bat irakurriko zenuketen euskarazko hedabide bakarra izango balitz. Zintzo erantzun, eta gustuko ez dituzuen iritziak hobeto irakurri inor epaitu ala kritikatu baino lehen.

  • Hedabide batek beti izanen du ildo politiko bat. Berria feminista da, eta niri gustatzen zait ildo hori, baina ulertzen dut beste batzuek gustuko ez izatea. Hedabide bat ezin da izan denen gustukoa.
    Nik euskararekin lotutako gaiei pisu handiagoa emanen nieke Berrian, ez nator bat Berriaren sinpatia eta antipatia guztiekin, Nafarroari buruzko berriak xeheago ematen dituzte Noticias de Navarran (eta antzera gertatuko da Bizkaian, Gipuzkoan…)…
    Ezin izan denon gustu-gustukua.
    Baina aurrera Berria eta euskarazko hedabide guztiak!

  • Kalamardok arrazoi osoa du: antikapitalista-antiheteropatriarkala diskurtsoa gustuko duzuenok, zenbatek irakurriko zenukete euskarazko egunkari kontserbadore bat? Aniztasuna asko ahoan baina ederrak zuek tolerantzian! Zuen diskurtsotik milimetro bat ateratzen denari berehala “faxista”, oso erraz erabiltzen duzuen hitza. Zuena onargarria den bakarra da, nonbait “anitzak” zaretela diozuelako eta azken aldian “giza eskubideekiko errespetua”, “etorkinekiko errespetua”, errespetua, errespetua… asko aipatzen duzuelako. Aipatu bai, gero ez dakit hala den. Ederrak zuek zuena ez den euskarazko egunkari bat irakurtzeko!

  • Peru_Gabiriko 2020-08-09 13:38

    Meredith-i:

    Nik atzo afaldu nuen Risotto aurre-sukaldatua jateko modukoa izan zen. Auskalo bere prozesu industrialean zer-nolako osagaiak sartu ote zizkioten. Eta ez dut jakin nahi ere… hari esker, urdaila engainatu ahal izan bainuen.

    Nago mundu guztiko prentsa mota guztiekin ere antzeko zerbait gertatzen ote den. Goizero-goizero kafesnearekin batera era guztietako zabor ideologikoak tartekatzen dituzte, jendeak konbustible edo erregai gisa baliatu ditzan, eguneroko martxan funtzionatu ahal izateko.

    Halakoak gara gu, halakoa da bizi garen aroa.

    Jaten ditugun prentsa gehienak “merde” hutsa dira. Ez gaituzte elikatzen. baina urdaila engainatzeko on.

    Euskal prentsa bera ere, ez zait iruditzen ez hobea, ez kaskarragoa. Hor, lerro editorialak itxuratzen eta erabakitzen dituztenak, eurek erabakitzen dute, gure euskal komunitateari zein alimentu komeni zaion, nahiz eta inor ez zaigun guri horretaz galdetzera etorri.

    Eskubide osoa daukate nahi duten norabide ideologikoa hautatzeko… Baina baita nik ere hori kontsumitzeko (to, besterik ez genian behar)

    Txomin Agirreren hitzez baliaturik: nire kasuan ez nago prest edozein gauza jateko, euskaraz egina dala-ta…

  • Peruk esan bezala, ez dago hedabiderik ildo politikorik ez duenik. Hori hala izanik ere, euskarazko hedabide ezkertiarrak bezala, eskuindarrak egotea ere ondo legoke, baina horiek Neuk eta bere lagunek ersikitzea litzateke lojikoena, ala?

  • Egunkari berri horren sorrerarako sosak biltzeko festak antolatzen direnean “Zeu” eta zure lagunak joango zarete sosa batzuk uztera, ez? Ni joaten nintzen.

  • Bittor Hidalgo 2020-08-09 19:37

    Bide batez esan, ‘nire’tzat dudala noski ZuZeu ere (aurrekoetan aipatu ez banuen ere), eta hemendik ere nire eskerrik bihotzekoenak, euskaraz dihardugun beste guztioi bezala.

  • Ni neu bai, jakina. Oso berri ona litzateke. Baina tamalez, ez dut uste halakorik sortuko denik. Herri honetako, orain arte, eskuinak euskarazko ekimenak bultzatu ditu, soilik ezkerrak bultzatutakoei aurre egiteko .

  • Orain arte, herri honetako…

  • Suduperen gonbitari segituz, galdera bakarra GARAk euskal kazetaritzan betetzen duen eta bete beharko lukeen funtzioa dela eta. Galdera bakarra eta gordina.

    Ba al daki GARAk zer argitaratzen duen bere orrialdeetan? Irakurtzen al du publikatzen duena?

    Alegia, oso interesgarria eta emankorra litzaioke gaurkoan Moreno Cabrerari egin dioten elkarrizketa irakurri eta bereganatuko balu. Agian horrela ongi ikasiko luke zertan gauzatu behar den hizkuntza hegemonikoen zapalkuntzaren aurkako borroka linguistikoa eta, bidenabar, erraz asko ikas lezake zer adierazten duen “menoscabar” hitzak hizkuntza hegemonikoei dagokienez.

    Baina ideologikoki ere badirudi begiratu bat eman beharko liokeela bere orrialdeetan argitaratzen duenari. Eta ez gara zentsuraz ari, GARAren ustezko koherentzia ideologikoaz baizik.

    Dagoeneko bigarren edo hirugarren aldia da eskuin muturreko arkitektu baten purrustadei tokia uzten dietela NAIZ digitalean gutunen atalean. Atzokoan, esaterako, GARAren lerro editorialari iseka eginez, honako hau platereratu zigun duela ez asko euskararen balorazio positiboaren kontra ere bortizki agertu izan den interfekto bilbotarrak:

    “El lunes 3 de agosto de 2020 se celebro en Vitoria la sesión constitutiva de la XII legislatura del Parlamento Vasco, y al igual que hace 4 años, la propuesta del Partido Popular, ahora con Ciudadanos, de que los 75 nuevos parlamentarios acatasen la Constitución en cumplimiento del artículo 108.8 de la Ley Orgánica 5/1985 de 19 de junio del Régimen Electoral General, fue rechazada por la Diputación  Permanente de la Cámara, con lo cual volvemos a tener unos parlamentarios ilegítimos que incumplen la ley. Pero, además, en mi opinión, la Diputación Permanente de la Cámara puede estar prevaricando, al conocer la ley y no cumplirla (por imperativo legal). Como la fiscalía sigue sin aparecer, debieran ser los partidos constitucionales los que recurran y soliciten la revocación de la sesión constitutiva del 3 de agosto en el Tribunal competente”

    Segurua ote da GARA sustatzen duten akziodunek eta harpideduenk horrela pentsatzen dutela?

  • Kaixo, eskerrik asko gaia ekartzeagatik, artikulu hau argitaratu zenean poza handiz jarraitu dut elkarrizketa hau. Nire erabaki pertsonala izan da, nahiko inkosziente, ahal izan dudan momentuan, nituen beste lanak alde batera uztea, eta azken hiru hilabeteak buru belarri jartzea web diseinuan murgilduz, hau ateratzeko: https://independentea.eus/jaio-da-independentea/
    Garbi hitz egiten saiatu naiz eta aurpegia ematen, eta erantzuna oso gogorra izan da. Pertsonalki eragin dit noski, ez dakit noiz arte ahalko dudan jarraitzea, baina saiakera hau aste pare bat gehiago luzatuko dut, ahal dudan moduan.

  • Independentea beste euskarazko egunkari baterako proposamena da, edo behintzat horretarako izan zitekeen aurrekari bat. Baina nolabait ‘egunkaria’ deitu ahal zaio oraintxe bertan, egunero-egunero ateratzen dugulako albiste edo artikulu bat. Atzo zurea atera genuen, Pako, eta zabalkundea eman diogu gure sareetan: https://independentea.eus/euskarazko-egunkari-bakarrera-kondenaturik/ Ea zer iruditzen zaizun!

  • Alpargatero 2020-11-05 11:18

    Erabat ados, Bittor. Ni Berriaren akzionista baneatua naiz. Akzionista sorrerarako dirua jarri nuelako, akzioak erosiz, eta baneatua hango iritzi-foroetatik bota nindutelako, immigrazio-politika globalisten aurka azaltzeko ausardia izan nuelako, errespetu osoz eta inor iraindu gabe adierazi arren. Horrelako jarrera paternalista, fundamentalista eta intoleranteekin, zer espero dezakegu? Oraingoa bezalako produktu aspergarria eta hutsala, besterik ez.

  • Aitor Unanue 2020-11-05 11:31

    Asko eskertzen da beste euskal egunkaritan ikusten ez diren albisteen berri izatea Independentean, oso bestelako pentsamoldeak bai dira Berrian edo Garan inoiz ikusi ez ditugun moldekoak. Gaur eta hemen non nahi zentsuratuak diren iritziak. Berebiziko garrantzia dutela uste dut ez soilik hizkuntza minorizatu baten biziraupen beharrei erantzuteko, baizik eta jasaten ari garen eraso global honi erantzuteko dugun behar sozial gisa ere. Eskertzekoa beraz Pako ri gaia plazaratu izanagatik eta Kote ri nola ez emandako erantzunagatik.

    Aitor, Pako ren 78 ko ikasle ohia Loiolako ikastolan.

  • Nire ideia “egunkari bakarrera kondenaturik?” izenburuko artikulua idaztean sinplea zen: zergatik ezin du GARAk, denbora baten buruan, zinez euskalduntzeko plan bat egin?, eta hori euskarazko idatzien kontsumitzaile eta elikatzaile gisa pentsaturik.

    Jakina, arrazoi ekonomiko-enpresarial-ideologikoak eta ez dakit zer gehiago begiratu gabe.

    Ezagutzen ditut GARA eta BERRIAren harpidedun direnak. Horiek txalotuko lukete horrelako plan bat. Gutxi izango dira? Bada, baliteke.

    Berria egunkarian artikulu batzuk ez dizkidate argitaratu. Xaloa izan naiteke, baina batzuetan, beste asko zeuzkatelako aurretik. Beste batzuetan, izan liteke ideiengatik ere; beste ideia batzuk bultzatu nahiago.

    Aldi batez, honen aurreko hamarkadan, Berria-ko kolaboratzaile izan nintzen, eta hasieratik akzionista eta harpideduna naiz. Berria oso garrantzizkoa iruditzen zait, baina egunkari gehiago behar ditugu. Eta ez naiz luzatuko merkatu-kontuekin, ez baitakit ezer horretaz.

    Independentea deritzan egunkari digitalari buruz, ez dut neure burua gaur egun hor ikusten, egungo egunean ez natorrelako pandemiaren negazionistekin bat. Seme bat konfinatua dut positibo eman duelako, eta beste baten emaitzaren zain nago beldur antzean.

  • kote camacho 2020-11-06 08:11

    Ulertzen da oso ondo Gararekiko erreferentzia, eta diozun euskalduntzeko pausuak hartzeko proposamenarekin bat nator, baina irakurketa asko egin daitezke testu bereaz. Ez dakit oso ondo, hizkuntzagatik ez balitz zertan desberdinduko lirateke Gara euskaldun bat eta Berria? Orokorrean diot, baina aurten ere berdin. Aurten larriena dudarik gabe, pentsamendua inporta zaigunoi, zentsura da. Han eta hemen, ezker, eskuin, erdal, euskaldun, berdin du. Izan ospitalak, elkargoak, hedabideak. Diruzko injerentziak dela medio. Horren sakontasuna zaila neurtzea, baina horri heldu behar diogulakoan nago.

    Hedabide bezala niretzat pertsonalki garrantzitsuenak izan dira Berria eta Argia, nire etxean jasotzen genituenak (eta lokal guztiak ere, ojo). Baina diodan arrazoiagatik moztu ditugu biak, ikaratuta, etorkizun ilun batera eramaten gaituztela ikusita. Ez hilko garelako edo ez, baizik eta beldurrez biziaraziko gaituztelako bestela. Ezinbesteko biologo eta medikuen ikuspegiak baztertuak ari dira, eta informazioaren kudeaketa oso dogmatiko bat ezarri dute, itxuraz objetibo, itxuraz zientifiko. Pandemia baten hilkortasunean eta arrazoietan sinistu edo ukatu baino, nahi nukeena Jon Ander Etxeberria bat, biologoen dekanoa, zentsuratua eta iraindua izan gabe, irakurri ahal izatea prestigiozko argitalpen batean, eta beste hainbat isildutako mediku onak, kalean hitz egiteagatik mediku lizentzia galdu dutenak.

    Pandemiaren ezeztatzaileak baino, hauek dira hitz egitea, idaztea edo argitaratzea ezeztatzen zaion jendea, gehiago kezkatu beharko lukeen ageriko manipulazio, zentsura, eta egoera sozio-politiko-existentzial baten baieztatzaileak salatzaileak, nire uste apalean.

    Animo Pako semeekin, denok ditugu inguruan isolamenduak, eta sikologikoki ere ez da erreza. Gora bihotzak. Eta zorionak ‘Txillardegiren borroka abertzalea’-gatik, asko lagundu zidan zenbait gai ulertzen, meritua, batez ere bere obra guztia sarean digitalizatu gabe zegoenean. Bide batez, inoiz baino zentzu gehiago daukala iruditzen zait.

  • Aitor Unanue 2020-11-06 08:56

    Bat nator erabat Koterekin, eta bide beretik goaz gurean ere, bai Berria eta bai Argia ri dagokionean. Ez da oraingotxea zentsuraz aritu giñenekoa, eta hau nabarmendu egin da, zentsura eta izuaren hedapena, gizartea gaixotzera daramana, hortik babestu nahi ginateke gurean ere. Eta uste dut hau hizkuntza kontua baño, eskubide kontua dela, adierazpen askatasun kontua. Orain ere gezurra ari bai du Egunkaria itxi zutenean bezala eta orduan gizarteak ireki zuen aterkia (Ondarretatik Bulebarderainokoa) da gaur euskal prentsak gizarteari zor diona. Gogorra da ofiziala ez den iritzi orori negazionista etiketa jarri behar hori, gizarte exklusiora, marginaziora daraman jarrera erasokor hori, mingarria, bizitzaren aurka doana, baztertu behar genukeena. Iritzi dibertsitatea aberastasun gisa ikustea gizarteak aurrera egiteko, bizirauteko bidea bai da. Nekez iraungo du hizkuntzak hiztunak irauten ez badu. Ezin dugu bizitzaren aurretik jarri hizkuntza. Hizkuntza minorizatu eta erasotu bat izateak horra bai garamatza, hizkuntzaren mitifikaziora. Hizkuntza komunikazio tresna bai da, eta komunikazioa, adierazpena, hizkuntzaren gainetik egon behar lukeena.
    Nik ere izan ditut hiru seme alabak hezkuntza eskubidea bermatzen ez duen kalitatezko eskolarik gabe etxean, ikastolan urtez urte garatu genuen hezkuntza proiektua ankaz gora, estatutuak, eta funtzioen gidaliburua ere. Udalekuak aurrera ateratzeko borroka batean ikastolan udala aurrez aurre, espazioak haunditzeko lanean musukoak ekiditeko, Ekain, Uztail eta Abuztuan. Eta hara gaur non eta nola amaitu dugun, musukoarekin eta ikastolatik semea etxera bidalia. Atzo ilunabarrean herriko plazako tabernan Urkulluren hitzek tabernariari begietatik malkoak nola aterarazten zizkion ikusi genuen, negar egiten zuten, elkartasuna adierazizi atera ginen. Aurrekoan 80 urtetik gorako gizona maldan gora erosketa xumeak eskuan eziñean musukoak nola itoarazten zuen ikusi genuen, edo dementziaz joatakoa korrika Loiolan musukoaz. Antsietateak jota mareatua ikastolan lurrean etazandako ikaslea. Tanatorioan bazkidetu garela dirudi aurten, lehen arretarik ezak, etxeratzeak, bakartzeak nola errematatu dituen familiakoak, etxepekoak, ikastolako guraso, ikasle ohi eta abarrak.
    Eta jakin nahiko nuke Pako 79 a ezgeroztik zure berririk izan ez dudanez, zu ote zaren 78/79 ikasturtean, Kilometraok 79 aurrekoan, Loiolan irakasle aritu ziñen (3.EGB) irakaslea hura, ondoren soldaduzkara kanarietara joan zen hura. Eskertuko nizuke benetan hala balitz.

  • Ez Aitor, ez naiz. Ez naiz inoiz Loiolan irakasle aritu, eta ez dut soldadutza Kanarietan egin. Diosala

  • Aitor Unanue 2020-11-06 11:56

    Barkau ba, axkoitiarra huan ba are ere, Pako eta 78 irakaskuntzan hasia. Beste xakel bat izango… barka.

  • Egunon,
    Phozten nau euscarazco aguercari digital berri bat aguertu içanac. Nere ustez on eguinen drauqueo gure herriari eta euscarari halaco aire frescoac.
    Adeitassunez
    Alexandre

  • kote camacho 2020-11-09 11:13

    Eskerrik asko, Alexandre.
    Ea pixkanaka jendea bildurripe irakurtzen duen aguercari digital berria.
    Adeitassunez
    Kote