2021eko sarrerarik iruzkinduenak
2021eko sarrerarik iruzkinduenak –
Urtea bukatzear dugun honetan, eta joan den astean sarrerarik irakurrienekin egin genuen legez, 2021 honetan ZuZeun argitaratu diren sarrerarik iruzkinduenak dakartzagu, edo gurago baduzue, gurean eztabaidatuenak izan diren gaiak.
Iruzkin gehien jaso duten sarrerak eztabaidatuenak izan badira, eta hain zuzen ere iritzia eta eztabaida bultzatzea bada ZuZeuren funtsa, esan daiteke azpira agertzen ditugun hauexek direla egun gehien kezkatzen gaituzten gaiak.
Erakunde, talde edo elkarteei dagokionez, irakurrienen zerrenda aurkezterakoan esandakoak berrestera gatoz. Hiru gai izan ditugu nagusi: historikoki kezkagai izan dugun euskara, Plazara Gatoz eta Arnas Dezagun Taldearen idatzietan gauzatua -klikatuz gero beraien sarrera iruzkinduetara joko duzue-; feminismoa, 54 iruzkin jaso ditu “Euskal Herriko Feminista Erradikalak gara” sarrerak; eta pandemiarekin zerikusia dutenak, Bizitza taldearen idatziek piztutako eztabaidek erakusten dutenez.
Gainontzean, eta sinadurei erreparatuta, iaz ere iruzkinduenen artean izan ziren Pako Sudupe eta Josu Lavin iritzi egileei, Josu Naberan eta Patxi Azparren gehitu zaizkie aurten, hauxek baitira zerrenda honetan idatzi bat baino gehiago eduki beharko lituztetenak. 30 iruzkinetik gorako bi sarrera idatzi ditu Azparrenek, bost Naberanek eta… hamaika Lavinek!
2021eko maiatzaren 17an Sabin Zubiri Reyk plazaratutako “Zentzuzko hizkuntza politika baten alde” izan da ZuZeuren historiako sarrerarik eztabaidatuena; 307 iruzkin izan ditu.
Hasier Etxeberriaren idatziek oraindik orain duten gaitasuna ere azpimarragarria begitantzen zaigu, iruzkinduenen artean goi-goian baitu sarrera bat. Salabardoak argitaratutakoen artean, 60 iruzkin jaso ditu Garbiñe Biurrunek Tolosaldeko Atarian plazaratutako “Derrigorrezko txertaketa” sarrerak, eta Zuzeu Gaztea Saria lehiaketara aurkeztu direnen artean, Naiara G.S.ren “Haurrak etxean ala eskolan hezi?” izan da sarrerarik iruzkinduena.
.
2021eko sarrera iruzkinduenak
- Sabin Zubiri Rey: “Zentzuzko hizkuntza politika baten alde”
- Hasier Etxeberria: “Aberriaz”
- Josu Naberan: “Euskara eta generoa II”
- Amaia Rojo: “Otsoa liberalismoa da”
- Josu Lavin: “Satan”
- Patxi Azparren: “Paradigma independentistari eusteko beharra”
- Eneko Bidegain: “Euskara eta izotza”
- Eñaur Alvarez: “Utzi auzoa bakean”
- Joxe Iriarte Bikila: “Komunismoaren ahalmenak (eta ahuleziak)”
- Beñat Hach Embarek: “Geurekoikeriagatik”
- Txerra Rodriguez: “D eredu naturala”
- Pako Sudupe: “Jainkoa izan, “errealitatean” pixka batetik askoraino izan liteke (eta II)”
- Oskar Caballero eta Joxemi Campillo: “Etorkinak, euskara eta bertakotzea”
- Joseba Alvarez: “Osasun txartela?”
- Ernesto Leitza: “Haurrak ikas zazute euskaraz mintzatzen… helduok oso lanpeturik gaude”
- Joseba Etxeberria: “Ardi ermitañoa”
- Igor Odriozola Sustaeta: “Erdaldunak interpelatzen”
- Kike Amonarriz: “Bizikidetza linguistikoaz”
- Mikel Aramburu Zudaire: “Bizikidetza Nafarroan: konfiantza kontua”
- Itziar Ziga: “[E. N.] Kuleroak gaseosa eginda jarriko dizkigun euskal errepublika batengatik”
- JJ Agirre: “Zein dira haur euskaldunak sakabanatzearen onurak”
- Karlos Gorrindo: “Zuhaizpe”
- Elena: “Euskal Herrian gutxienez 5.200 pertsona hil dira Covidarekin eta munduan 3 milioi”
- Naiara G.S.: “Haurrak etxean ala eskolan hezi?”
- Jean Louis Davant: “Iparraldeko batua?”
2021eko sarrerarik iruzkinduenak
Anhitz esquer!