Haurrak etxean ala eskolan hezi?

Haurrak etxean ala eskolan hezi?  –

Normalean haurrak eskolara joaten hasten dira hiru bat urterekin, behintzat halakorik erabakitzen dute guraso gehienek. Izan ere, hainbat eskola dituzte aukeran, hala nola; Eskola publikoak, hitzartuak, erlijiosoak, laikoak etab. Baina jendeak ez du askotan kontuan izaten etxean ere hezi daitezkeela umeak, nahiz eta gehienetan aukera ohikoena ez izan. Hala ere, legeak dioenez, sei urtetik hamasei urtera bitartean, derrigorrean joan behar dute eskolara, baina zenbait arrazoirengatik batzuek haien seme-alabak etxean haztea aukeratzen dute.

Horrenbestez, eztabaida handiak sortzen dira halako erabaki garrantzitsuak egiterakoan familia-kideen artean ez direlako ados jartzen bi aukeratatik zeinek dituen alderik onenak. Hala ere, umeak etxean hezteak abaintailak ditu, baina baita eskolan hezteak ere. Izan ere, etxeko umea eskolara bidaltzen ez dutenean izaten da familiak hainbat arazo izaten badu ala urrutiko baserri batean bizi badira isolatuta etab. Are gehiago, agian, era tradizionalago batean gurasoek haurrak hezi nahi dituzte eta horrexegatik haien kabuz irakasten diete etxean bertan.

Batetik, etxeko hezkuntza haur bakoitzaren beharretara egokitu daiteke eta ikasketa-prozesua ez ezik, ordutegiak ere, horren arabera antolatu daitezke. Ikastetxeetan, berriz, gero eta ume gehiago daude geletan, hortaz, ez da etxean bezain pertsonalizatua izaten. Azken finean, ezin dute ume bakar bezain batengan arreta osoa jarri, irakasle batek baina gehiagok egon behar lukeelako. Beraz, klaseko heziketa ezin izango luke aurrera joan guztien beharrak kontuan hartzen badituzte, ezinezkoa litzatekeelako guztienak amankomunean jartzea.

Bestalde, etxean ikasten duen umea irakaslearekin baino ez da erlazionatzen, ondorioz, beste umeekin harremanetan hastea kostatuko zaio, ohituta ez baitago beste kideekin egoten. Besteak beste, garapen sozialerako eskolara joatea hobea dela uste dut, adin berekoekin egon daitezen irakasleekin, gurasoak beste batzuekin erlazionatzeko… zeren harreman horrei esker, euren burua hobeto ezagutzen duten eta psikologikoki autoestimu handiagoa izan dezakete.

Oro har, niri iritziz hobeto legoke eskolara joatea, umeak erlazionatzeak garrantzia handia daukalako, modu horretan beste umeen artean haziko dira estuak sortuz. Etxean, ordea, zailagoa da halakorik irakastea, non eta gurasoak beste umerekin batera irakastea etxean bertan erabakitzen duten. Horrenbestez, eskolara bidaltzeko aukera edukiko banu, nire seme-alabak ikastetxe batera eramango nituzke beste aukera bat egon ezean.

Haurrak etxean ala eskolan hezi?

 

23 pentsamendu “Haurrak etxean ala eskolan hezi?”-ri buruz

  • Kaixo Naiara!! Niri iritziz hobeto da eskolara joatea zuk esan duzun moduan. Oso ondo azalduta dago.

  • Oso Ondo dago

  • Gauza bera esango nuke egoera horretan banengo. Oso interesgarria da. Zorte on!

  • Kaixo Naiara! Oso ados nago zure iritziarekin. Oso ondo azalduta dago.

  • Ivan Trigueros 2021-11-17 14:23

    Benetan hausnartzeko gaia da. Normalean, etxean ikastea txarto ikusita dago baina ez gara konturatzen gertaera hauek gertatzen direla

  • David Sánchez Rodríguez 2021-11-17 17:05

    Ederto Naiara! Oso ondo azaldu duzu gaia. Zorte on!

  • Kaixo Naiara, adoz nago zure iritziarekin eta oso interesgarria irudi zait

  • Oso interesgarria iruditu zait, eta ados nago zurekin eskolara joatea hobe dela.

  • Kaixo Naiara! Testua irakurri ondoren, gauza asko hausnartu eta konturatzen zaituen gaia da interesgarria dela eta. Oso ondo!

  • Zelako pasada????

  • Kaixo Naiara! Asko gustatu zait zure idazlana. Ondo azalduta dago eta oso interesgarria da. Segi horrela!

  • Kaixo Naiara! Zure idazlana irakurri ondoren, gai honen garrantziaz hausnartu eta konturatu nau. Zorte on!

  • Zure pentsamoldea ezin hobea da, esandakorekin guztiz zurekin nago. Zorionez… zuk bezalako jendea geratzen da oraindik gizarte honetan. Espero dut barealdia egitea laster, agur bero bat aspaldiko.

  • Orain dela 2 ordu Kaixo Naiara! Oso garatuta dago testua. Guztiz ados zurekin. Sorte on!!

  • Aupa Naiara, sistema justua balitz etxean hezitako haur bakoitzeko Eusko Jaurlaritzak 9143 euro eman beharko lizuke. Eskatu Bildarraitzi.

  • Asko gustatu zait

  • Flipatu Egin zait, oso Ondo dago kukuxumuxu irrintzi aúpa el Kepa cago en zotz

  • Kaixo Naiara! Pentsamolde bikaina zurea. Oso ondoo

  • Aurreko iritzi guziak pertsona berberak idatzi ditu, makina ez bada behintzat.

  • Barkatu baina oker zaude, ez dut denbora libre nahikoa kontu desberdinak egiteko. Iruzkin horiek nire ezagunek idatzi dituzte. Eskerrik asko

  • itxurak dio... 2021-11-22 12:07

    Badirudi iruzkinak klasekideen artean idatzi dituztela, irakasle batek aginduta edo.

  • Joseba Martin Ayala Atzo

    Iep Naiara, eskola perfektua ez dago, gizarte perfektua ez dagoen moduan. Alta eskola indarrean dagoen boterepean izanik zer pentsa ematern duen!
    Gure adibide pertsonala ekarriko dut: hasteko iparralden haurrak heziketa jaso behar du, eskolan nola etxean, beraz ez da beharrezkoa eskola batera eraman behar izatea haurra.
    Gure alaba, 11 urte, aurten etxean dugu, ezen “eskolak” ez du errespetatzen mediku batek eginiko agiria mozala ez erabiltzeko, ezen sentitu dugu “eskolak” ardura gehiago hartzen zuela botereak inposatutako legeak haurraren osasuna eta garapena baino.
    Ez dakit nola esan baino “eskolak” arreta gehiago ematen badio mozal bati umeen beharrei baino, botere mendean dagoela argi eta garbi geratzen da. Zertarako balio du ,bada, halako heziketa bat ardiak prestatzeko ez bada? Non dira libertatea, kritika, eztabaida eta abar?
    Gure inguruko buraso askok biek lan egitera behartuak izanagatik igortzen dituzte umeak “eskolara” !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude