Euskara eta izotza

Euskara eta izotza –

Izotz zati bat ur epelean igerian ari denean, denbora baten buruan urtuko da, eta ttipia bada, denbora gutxi barne, nornahik dakien bezala. Izozmendi batek denbora gehiago iraunen du, eta poloetako lur izoztuek biziraupena oraino segurtatua dute, nahiz eta hori ere mehatxatua dagoen, lurraren berotzearen ondorioz. Izotz zati ttipiak elkarrengandik zenbat eta urrunago, zenbat eta barreiatuago, orduan eta berehalakoagoa dute desagerpena. Euskara eta euskal komunitatea ez ote dira izotzaren gisan ari urtzen?

Euskara eta izotza

Hots, euskal hiztunen komunitatea trinkoa den lekuetan (“arnasguneak” deitzen dituzte) euskarak oraino segurtatua du etorkizuna, epe ertain edo aski luzerako bederen. Haatik, erdal itsasoan igerian ari diren euskaldun multzo isolatuek zailago dute.

Adibidez, Lapurdi kostaldean, lehendik ere euskara erabat baztertua, abandondatua eta gutxitua bazen, azken urteetan gero eta gutxiagotua da, frantsesak trumilka datozelako; ondorioz, euskaldunak gero eta arrotzago sentitzen dira beren herrian.

Euskaldunak ez badira elkartzen (bikotean, familian, lagun artean, kultura ekitaldietan edo bestetan), frantsesez bizitzera kondenatuak dira. Itsaso frantses horretan urtzen dira izotz euskaldun txikiak. Aldiz, izotz zati horiek elkarturik, izozmendi handiagoa sortuko lukete, eta aiseago iraun lezakete urtzeko arriskuaren aurrean.

Euskal Herrian maiz eman zaio lehentasuna tokian tokiko lanari. Alabaina, noberak beste nehork baino hobeki ezagutzen du bere herriko edo hiriko egoera. Horregatik, ikuspegi orokorretik egiten diren planteamenduak ez dira beti biziki ongi hartuak izaten. “Zarautz ez da Angelu; Donostia ez da Baiona. Utz gaitzazue estrategiak pentsatzen gure egoeraren arabera…”.

Auzia ez da Donostian erabakitzea zer egin behar den Baionan (edo Gasteizen, Tuteran edo Barakaldon). Baina kasu egin dezagun beste muturrera ez erortzearekin, erran nahi baita osotasunaren ikuspegia galdurik egiten den tokian tokiko lanera mugatzearekin.

Denek elkarrekin pentsatu eta erabaki behar dugu nola egin euskara indartzeko, denek elkarren beharra dugulako. Bide bat eta modu bat aurkitu behar dugu isolatuak diren izotz zatiak biltzeko, erdal itsasoan itotzera kondenatuak diren euskaldun isolatu horiek elkartzeko. Eta hori ez da egiten txoko bakoitza bereaz arduratuz. Gune erdaldunetako euskaldunen arteko sareak trinkotzeaz gain, dudarik gabe, gune erdaldunenek badute gune euskaldunenen beharra.

Elkarren arteko harremanak sendotu behar dira. Leku euskaldunenetakoek pentsa lezakete Lapurdi kostaldekoek deus gutxi luketela ekartzeko; baina hori ez da horrela, Euskal Herri osoko ikuspegiarekin aritzeak balio dielako ikusteko herri bat garela, eta euskararen egoera ez dela beren eskualdean bezalakoa gainerako lekuetan, beren errealitatea ez dela bakarra. Eta zatiz zati urtzen ari den izotz puska handiaren higadura beren eremura ere helduko delako goiz ala berant.

Ildo horretan, estrategiak ezin dira pentsatu errealitate administratiboaren arabera, baizik eta zazpi herrialdeetakoak elkarturik. Eta elkartze horretan, denek lidergo eta inplikazio maila bera behar dute. Horrek erran nahi du batzuek lidergoaren zati handi bat utzi behar dutela. Naturala da euskalgintza eta euskara indartsuen dauden tokietan sortzea lidergoa.Indarra dute jende kopuru handiena dutelako, eta baita baliabide ekonomikoak ere. Baina horrek ez ditu egi osoaren jabe egiten. Horiek horrela, “periferiak” “erdiguneari” dion mesfidantzak ere ez du balio, hangoen indarra, esperientzia eta gogoeta aberasgarriak zaizkielako.

Eneko Bidegain

Euskara eta izotza

43 pentsamendu “Euskara eta izotza”-ri buruz

  • Euscara izotza beçala ari da urtzen? EZ.
    Çazpi provinciac realitate administrativoan franco-espainiarrean oinharritzen dira.
    Euscararen erdigunea Laphurdi da.
    Euscal Republica Naffarroa da.
    Naffarroac bere traditione juridicoa du.

    Alexandre

  • Beñat Castorene 2021-03-18 09:16

    Barkatu enekoren artikulutik piskat urruntzeagatik baina Alexandreri lehenik erran nahi nioke ez dutala ongi ulertzen:
    1) “Euscara izotza beçala ari da urtzen? EZ”
    Zer? zinez ukatzen duzu izozmendia eta izotz zatien analogiarekin enekok deskribatzen digun euskararen bilakaera?
    2) “Çazpi provinciac realitate administrativoan franco-espainiarrean oinharritzen dira” esaldi honekin kontrako bi interpretazioren artean
    zalantzan naiz. Gehiago esplizitatzen ahal didazu mesedez?
    3)”Euscararen erdigunea Laphurdi da”. Ezdakit zein mailetan mintzo zaren: linguistikoan? batukoan? erabilerakoan? denak eztabaidagarriak dira eta
    4) “Euscal Republica Naffarroa da”. Aldarrikapen honek ere merezi luke esplikazio gehiago. Ez diguzu alabainan proposatu nahi Nafarroako erreinua errepublikaren eredutzat?
    5) “Naffarroac bere traditione juridicoa du” eta beste lurraldeetan ere bai. Eta pentsatzen dut denek elgarren eite izan .behar zuten sekulan bateratuak ez izan arren. Adibidez Galica BNFen aurituko duzu Lapurdiko eskubidea 1576an Bordalen argitaratua frantses zaharrean:
    https://gallica.bnf.fr/services/engine/search/sru?operation=searchRetrieve&version=1.2&query=%28gallica%20all%20%22labourd%22%29&lang=fr&suggest=0#resultat-id-3
    bigarren dokumentua da. Maite Lafourcadek zioen Lapurdi zela probintzietan feudalismoak gutien kutsatua.

  • “Zazpi herrialdeetatik lan egin”

    Beñat Castorenak erantzuna jaso bitartean, neure matrakari ekingo zioat berriro, Enekoren metxa itzali baino lehen.

    Konprenitzen ditiat lantuak eta negarrak, batez ere Nafarroatik datozenean, baina ez duk aski kexuak azaltzea.

    “ekintza praktikoak eta errealistak” behar ditiagu, bai, eta ez gelditu artikulu dotore bezain sakonak idazten negar hutsean.

    Ni Grazianaren eskolakoa nauzue. Ez gaitezen ibili alferrik euri eske Goienetara, lehortuta dauden iturburuetara. UR BARRENAK dira astindu behar ditiagunak!

    Egin dezagun gure kartzela-labantxoa, motza baina zorrotza, eta has gaitezen zazpi herrialdeetan barrena. Nik proposatu diat zerbai “Erraldoia Oinutsik” ekarpenean.
    Hori ez dela errealista… praktikoa…
    Azal beza besteren batek beste zeozer, baina presta dezagun zerbait udaberria amaitu baino lehen.

    Ez dagoela horretarako jenderik? Foro honetan parte hartzen dugunok behintzat “luza dezagun pauso bat aurrera”!
    Eneko Bidegain, Manu Odriozola, Pako Aristi, Juan Inazio Hartsuaga, Amaia Rojo, Graziana Goienetxe, Maite Berrizbeitia, “Salabardoa”, Roberto Alkarterri, Bikila, Koldo Alzona, Andoni Etxebarria, Amezti, Iker Tubia, Beñat Castorene… eta barka norbaitz akordatu ez banaiz.

    Jendrik ez dagoela?. Denetarik daukagu, barren!
    Falta zaiguna “pauso bat aurrera!” agindua ematea norbaitek.

    Nork jarriko ote kaskabela katuari?
    EHEk, Euskal Kontseiluak….? Edota guretariko batek?

    Jende euskaldunaren “apatia” aipatu du norbaitek, baina ni gehiago kezkatzen nau jende jakintsuaren “perlesiak”

  • Caixo Benat,
    Barca ez baduzu ulercen erran dutana, bainan arguiago ecin dut erran, eta ascotto eztabaidatu dugu dagoenecotz. Berce gauza da bat gathocen ala ez. Problemaric ez. Jorra eta segui dezagun bacoitzac bere caminoa, eta aurrera bethi gure herria.
    Nere ustez, negarrismo populistaren bidetic minable hutsac izaitera eramaten dira euscaldun anhitz, bainan ez guciac, aspaldittotic.
    Euscarac eta euscal herriac ba daducate ethorquizun asco eta asqui.
    Niri ez zait onqui iruditzen gende batec euscaldun gucion icenean aritzen denean bere realitate propriotic. Uste dut articulu hau horrelacoa zela. Baina tira, ez dut ere guiro tcharra eraguin nahi.
    Eguiteco handia dugu aurrean euscaldunoc.
    Onsa seguí eta aurrera!
    Alexandre

  • Beñat Castorene 2021-03-18 14:58

    Alexandre, ez ditut oraindik jaso galdegin nizkizuen argibide guziak. Egia erraiteko, ez nituen zure eztabaida guziak segitzen eta
    Baina hizkuntzari buruzko”negarrismo populista”, eta, ez baniz makur, kezkatzen direni buruzko “minable hutsac” kalifikatzaieekin orai nahikoa dut. Izan ere, bakan baizik ez ditut ikusi edo entzun horren mespretxagarririk gure artean. Zurekin elkarrizketatzeko edo eztabaidatzeko gogo guzia kendu didazu. Nahiago dut Eneko bezalako euskaltzale kezkatu eta solidarioekin segitu, elgarrekin askotan ados ez izan arren.

  • Beñat Castorene 2021-03-18 15:45

    Egia, Josu, “erraldoia oinutsik” (hau ote zen ala beste artikulu bat?) irakurri behar nuen eta zerbait erraiteko banuen, ene iritzia eman. Hasi nintzan eta ez dena konprenitu, orduan iruzkintzeko gaizki!
    Enekori ere nahi nuke iruzkin bat egin. Hitza hitz, berriz haste!

  • Beñat Castorene 2021-03-18 16:08

    “Euskara eta euskal komunitatea ez ote dira izotzaren gisan ari urtzen?”
    Bai analogia errealista iduritzen zaigu. Gainera arrazoiz batzen ditutzunean hizkuntza bere komunitatearekin edo komunitea bere hizkuntzarekin. izan ere usuegi hizkuntza komunitatetik isolaturik pentsatzen dugu. Bizi gara komunitate guzien suntsiketa garaian estatuen zapalkuntzaren eraginpean. Errespetua eta atxikimendua zor dizkiogu euskarari gure atzoko komunitatearen (gure aitonen aitonena) hizkuntza zelako, gaurko gure komunitatearen. arrastoarena, eta gure ondokoen balizko komunitatearena. Ene ustez, ezin da euskara defendatu baizik eta komunitatearekin batera. Lehen begiradan, ideia oso orokorra emango luke baina ondorio eta oposizio sor ditzake, baita gure lerroetan ere.

  • Ura eta izotza materia ez vicia dira, eta entropiaren mempean aritzen dira. Communitateac eta hizcunzac systema viciac dira.
    Euscal herria ez da izotza. Viciric gara. Gure ekinzaz eguiten dugu aurrera, chaosean ordena creatuz. Hori da gure vicitza. Eta honetan gara ondino ere.
    Adeitassunez
    Alexandre

  • Beñat Castorene 2021-03-18 18:58

    Josu, hasian hasi, hemen erraiten bezala, “erraldoai oinutsik” zure artikulua irakurri dut azkenean.
    Egiten ditutzun proposamenak, “erran zaharrak” (zuzeuko batzuek bezala gehiago erabiltzea gustatuko litzaidakeena), “hitanoa” ( ez dut hainbeste pratikatzen, forma sinpleak bakarrik euskara nik baino hobeto egiten dutenekin ) “fonetika” eta enparauak, hori guzia interesgarria da.
    Zure proposamenak praktikoak eta errealistak dira zentzu batean, difikultatearen zentzuan, dudarik gabe, baina egia erraiteko, ez dira nehundik ere Enekok deskribatzen duen gaizkiaren mailakoak, Iparralderako beti ez, zurean ezdakit ezbaitakit nun bizi zaren.
    Bestetik iduritzen zait, baina beharbada tronpatzen naiz, baduzula joera intelektualista euskara bere komunitatetik isolatzeko, bere komunitatearen gainean ezartzeko, adibidez erraiten duzunean:
    “Zeren batzuetan neure buruari galdezka baitiardut ea egungo euskaldunok halako altxorrik merezi ote dugun”
    Bueno ulertzen dut esan nahi duzuna baina puntu bateraino bakarrik. Izan ere, gu gabe, hau da euskal komunitatea gabe, euskara ez da jakintsuentzako ezagutza objektu bat baizik. Horregatik pozten nintzan aurrekoan ikustean Enekok euskara eta euskal komunitatea elkartzen zituela.
    Proiektu pratikoak, errealistak behar ditugu baino gure existentzian inkarnatuagoak.( eta zureak ere bai gainera)

  • Beñat Castorene 2021-03-19 09:51

    “Hots, euskal hiztunen komunitatea trinkoa den lekuetan (“arnasguneak” deitzen dituzte) euskarak oraino segurtatua du etorkizuna, epe ertain edo aski luzerako bederen.”
    “Euskaldunak ez badira elkartzen (bikotean, familian, lagun artean, kultura ekitaldietan edo bestetan), frantsesez bizitzera kondenatuak dira. Itsaso frantses horretan urtzen dira izotz euskaldun txikiak. Aldiz, izotz zati horiek elkarturik, izozmendi handiagoa sortuko lukete, eta aiseago iraun lezakete urtzeko arriskuaren aurrean.”
    “Bide bat eta modu bat aurkitu behar dugu isolatuak diren izotz zatiak biltzeko, erdal itsasoan itotzera kondenatuak diren euskaldun isolatu horiek elkartzeko”.
    Barkatu idatzi ditutzun zati luze hauek berlerrokatzeagatik, baina denek adierazten dute ene ustez ideia garrantzitu bera:
    eskuarki deitzen dugun “arnasgune”aren beharra euskara bizirauteko ( edo euskal komunitatea bizirauteko, biak intimoki lotuak baitira).
    Badakigu euskal estatu aske baten alde zarela. Aldi honetan ez duzu aipatzen, baina bi ideiak kontrakoak ez direla ere badakigu. Aitzitik elgarrentzat ezinbestekoak direla. Gainera pentsatzea euskal komunitatea eta euskara salba litezkeela independentziaren unetik beretik ez da batere prudenta. Aski da zuzeun bertan irakurtzea berrikitan agertu Kamel Daoud algeriarraren lekukotasuna.
    Baina arnasgunearen iradokitzen duzun ikuspegiak ez du deus berririk, aspalditik pratikatzen duguna da. Alta esperientziaz orai badakigu bada pratikatu ditugun arnasgune horiek oro ez direla nahikoak izan euskal komunitatearen endakapena geratzeko, zailtasunak badituztela beren misioa aurrera segitzeko, eta berek ere orai urtzeko joera dutela. Adibidez, etsenplu tipi bat emaitearren, badakigu garai batean oso inportanteak ziren,kultur-elkarteetako eta soziedadeetateko kide et zuzendariak ez direla aise gaztetzen.
    Beraz aipatzen ditutzun orai artinoko arnasgune edo giza-portaeren analisiatik abiatuz serioski pentsatu behar ginuke arnasgune belaunaldi berri bat zeinak ahalbidetuko bailuke independentzia goaitatzea eta preparatzea, honek bitartean zentzu guzia gal ez dezan ekidinez.

  • EGUNON. Beñat &

    Bizkaitar nauk, baina naufrago gisa bizi Bilbon.

    Ñabardura soilez gain (hika eta beste), ez duzu aipu “Erraldoia oinutsik” artikuluak proposatzen duen gauza inportanteena: eskaldungoa aktibatzeko eta euskal komunitate oinarrizko bat sortu ahal izateko plangintza zehatza, tronpetariek Jericó hiriari zazpigarren bira eman baino lehen. Hots, udaberri hau amitu baino lehen, ahal bada.

    Berrirakur beharko duk, Beñat, hori eta Hidalgorena

  • Beñat Castorene 2021-03-19 13:04

    https://zuzeu.eus/euskara/erraldoia-oinutsik/
    Hau baldin bada, barkatu Josu baina ez nuen ulertu orain erraiten duzunean bezain argi. Hainbat hobe denentzat.
    Hidalgoren testuaren lotura emaiten ahal didazu mesedez?

  • Baiki, Benat

    “Ezkerrak, eskuinak eta euskaldunak”

    (piramideak ageri dira)

  • EHko eremu ez-euskaldunetan badira euskaraz bizi nahi duten, eta neurri batean edo bestean bizi diren, euskaldun milaka batzuk, hainbat eta hainbat erdaldunen artean ur tantak itsasoan bezala galduta daudenak.

    Jende kopuru handi hori trinkotzeko moduak asmatu ezinean gabiltza. Modu bat da euskaldunen sareak antolatzea ozeano erdaldunean, baina sareok ez ohi dira aski indartsuak gure egunerokoa goitik behera euskaraz eraikitzeko.

    Beste aukera bat da jende hori fisikoki juntatzea beste nonbait (gogora datozkigu Beñatek inoiz hizpide izan dituen kibutzak). Horretarako, orain arteko bizimodua uzteko prest egon beharko genuke, baina ez al digu horretarako aukerarik ematen, adibidez, azkenaldian zabalduz doan telelanak?

    Orduan, zer behar genuke?

    – Jendea (jende gaztea eta familiak erakartzea funtsezkoa da)
    – Lurra (ez preseski merkea EHn)
    – Dirua (…)
    – Lana (langabeentzat eta oraingo lana mantendu ezin dutenentzat)
    – Eskolak
    – …

    Norbait animatzen da?

  • Benat Castorene 2021-03-19 17:44

    Asko erran duzu Gilen. Horrelako estrukturek marka eta orobat ahalbide lezakete euskal komunitatearen presentzia jada deseuskaldundu edo nahi edo ez deseuskaldunduko diren eremuetan. Epe jakin buruan aski zabalak, eta hasiertik eremu euskaldunekin lotuak, ez ezkelerozatzeko eta bizitza normal bat eremaiteko. Ingurumenarekiko moztura erabatekorik ez, ezbalinba!.
    Desglosatu ditutzun pundu horiek aztertzea eta jorratzea aurre-talde baten lan luzea ezinbestekoa da.
    Segur da lana eta bideragarritasun ekonomikoa ezinbestekoa dela. Ene ustez, Oinarritu behar da filosofia koperatibista baten gainean.
    Diruaren problema existitzen denik ezin uka baina proiektu koherente eta arrazoigarri batekin soluziona daiteke. Gainera laguntza minimo bat mobilza daiteke Herritik finantzia- orekaraino iritsi arte. Garen egoeran, beste edozer ekimen herrikoi finantzatzea baino inportanteagoa litzateke.
    Lehen urrats erabakigarria da aurre-talde hori osatzea proiektu bat pentsatzeko eta gero gauzatzeko.

  • Ni prest parte hartzeko aurretalde horretan.

  • Beñat Castorene 2021-03-19 20:26

    Ni laguntzeko prest urruntasuna eta adina kontuan hartuz;

  • Peru_Gabiriko 2021-03-19 20:59

    Ala benedika Fortuna
    Primaderaren lehen hatsak ezagun dira Martxo erditsu huntan !

  • Peru_Gabiriko 2021-03-19 21:04

    eta ez ahal dira balinba izotz guztiak urtuko!

  • ADOREA!

    Aurreratu nuen bezala, lehen-talde horretarako prest.
    Euskera eta antropologia ditut egungo hobby.

    Aurrera NESKA-mutilak!!!!

  • Herri-kooperatiba:

    Finantzazioa: Kideen kuotak eta crowdfunding-a (Interneten bidez proiektuak garatzeko egiten den diru bilketa). Juduen kasuan, haiek sortutako “Funts Nazional Judua” daukate eta horri esker Palestinako lurrak erosteko aukera izan zuten (2007ko datuak diote erakundea Israelgo lurren %13aren jabe dela). https://en.wikipedia.org/wiki/Jewish_National_Fund

    Eskola: Ez dut horren beharrik ikusten, eskola-sarea jada hedatuta dago, gainera, demografia dela eta, gero eta ikasle gutxiago dago. Haur-eskolaren bat agian.

    Lana: Hutsunea ze sektorean dagoen ikertu eta gertuko produktuak kontsumitzeko aldarria egin beharko litzateke. Iparraldean kutsu folklorikoa duten produktu asko ikusten dira (basquella, le petit basque…), ez dut esan nahi ekoiztutakoa folklorikoa izan behar denik, baina multinazionalen produktuen ordez bertako produktuak supermerkatuetan ikustea ondo legoke.

    Bestalde, aipatu duzuen moduan, interneten kalitatea herrietan ona bada, leku ezin hobea litzateke telelana egiteko.

    Jendea hezitzen duten erakunde publikoak eta etxebizitzak eraberritzeko, nekazaritzan inbertitzeko eta abarretarako laguntza publikoak ere badaude.

    Herria: Despopulazioa dela eta, ziur nago udal askotan herriak populatzeko laguntzak emango lituzketela. Gainera despopulazioa gehienbat eremu erdaldunean ematen da eta eremua euskalduntzeko balio dezake.

  • Hegoren ekarpenarekin, puntu hauek bururatu zaizkit. Martxan jartzea baino askoz harago doaz, baina uste dut ondo dagoela proiektuaren zertzelada guztiak zehazten eta adosten joatea:

    1. Jendea (kideak)
    – Nor legoke prest bere bizilekua eta ingurune soziala uzteko?
    – Egoiliar modalitate desberdinak: iraunkorrak, denboraldikoak, aldi baterakoak, bisitariak, kide ez-egoiliarrak…
    – Lehentasuna: jende gaztea eta haurrak dituztenak
    – Kuotak edo/eta lan komunitarioa
    – Euskararekiko konpromiso sinatua (ez betetzeak kanporaketa dakar)

    2. Finantzazioa
    – Kideen kuotak
    – Crowdfunding-a
    – Nafarroa Oinez bezalako jaiak
    – Ekoizpen propioa (ikus hurrengo puntua)

    3. Lana
    – Nekazaritza
    – Bestelako ekoizpenak (industria eta teknologiak –Internet, fotovoltaikoa…–, kultura…)
    – Euskarazko turismoa (nekazaritza-turismoa, barnetegiak…)
    – Kanpoko jardueretan telelanean diharduenak

    4. Harremanak
    – Enpresa pribatuekin (Goiener, Mondragon, telefonia…)
    – Euskalgintzarekin eta kulturgintzarekin
    – Arnasguneekin
    – Erakunde publikoekin (dirulaguntzak eta)

    5. Etxebizitza
    – Kooperatibak lurrak erosi
    – Eraikuntza metodo jasangarriak
    – Kideei prezio merkean ipini (baldintzak eta konpromisoak bete behar)
    – Ez dago salerosketarik ez herentzia bidezko transmisiorik

    6. Antolakuntza
    – Asanblea
    – Denen iplikazio pertsonala proiektuan
    – Euskara hizkuntza bakarra (kanpoko kontaktuei inposatu)

    7. Eskola eta zaintza
    – Haur txikiak
    – Ikasleak
    – Zaharrak
    – Beste mendekoak

    8. Kanpo esku-sartzea
    – Administrazio publikoa
    – Polizia
    – Epaitegi frankoespainolak

  • Benat Castorene 2021-03-20 19:58

    Hegoren iruzkinak honako hau iradokitzen dit:
    Finantziatzio modu asko daude baino proiektuaren naturatik ondorioztatuko da eta lortuko da proiektua ekonomikoki ongi definitua bada. Baina definizio hori egiten da parte hartzaileen perfil sozio profesionalen araberan baita beren bizimodu ikuspegiaren arabera ere. Erran nahi du badela fase erabakigarria nun parte hatzaileek elgar ezagutzen duten eta proiektu bat elgarren artean definitzen duten. Fase horretan dago arrakastaren segeretua eta pasatu behar da denbora asko demokrazia zuzeneko ariketa horretan. Nahi badugu zabal dadin, lehen esperientzia ez da huts egin behar bestenaz ideia ehortzia izaen da betirako. Lehenbizikoek, meritoaz gai, ardura handia izanen dute.
    Eskolarako Hegok arrazoi du, ahal bada, erabili behar da auzoko euskal eskola sarea. Laguntza ekonomiko handia da eta bestetik ahalbidetzen du kontaktua ez moztea kanouko haurrekin.Aldiz ederra litzateke kurtso gehigarri batzu emaitea gai berezi batzuetan, gaizki edo batere beteak direnak sare normalean, historia, esku-lana, filosofiaren oinarriak eta abar. Kanpoarekiko kontaktuak kanpoko haurrak onar litezke horrelako kurtsoetan.
    Lana oso inportantea da eta merezi du hausnarketa sakon bat. Horretan sor liteke giza-abantail konparatibo erabakigarria kanpoko egoerarekin. Kontseilatuko nizueke liburu batzu irakurtzea, hala nola, Thomas Coutroten “liberer le travail” hemen bertan aipatu dutana, Zuzeulari bati esker ezagutu dutan Jorge Riechmannen “Peligro ! hombres trabajando” liburu oso interesgarria, eta nola ez oraintxet itzultzen ari naizen eta Zuzeun astero zatika agertuko den SW filosofoaren pasaia batzu. Begira, nahi bazinute, ene ekarpen bat izan liteke lanari buruzko hausnarketa eremaitea ene irakurketen eta esperientzia koopertatibista luzearen gainean oinarritua.
    Badaezbada inkasean ere sobera konda laguntza publikoen gainean, baina zergatik ez?
    Azkenean iduritzen zait interesgarria kokatzea esperientzia euskal sustraiak erabat ahantziak ez diren tokietan. Bestenaz proiektuak hostilitatea eragin dezan arriskua balitzateke Palestinako kibutzen hasieran bezal, ingurumenarekiko konplizitatea garatu behar da ahalbezainbat.

  • Egunon,

    Ekite-lerro strategico bat liçateque hau, gure herriaren ascatassunaren erdiestecotz, bainan ecimbercean ascapen-processu integral baten baithan emaiten balitz, helbururat iristecotz.

    Alvarez Emparança jauna aiphatuz, ez dagoque euscara salvatzeric euscal Stato baten faltan.

    Sarrailh de Iharça jaunac 1962co Vasconia studio dialecticoan eliberriac proposatzen eta describatzen cituen, euscal herrico communa libertario edo kibutzen ancera. Bainan bothere structura berrien baithan, ez orain indarrean seguitzen duten Statoen barruan.

    Bothere-structura berriac crea daitezque thoqui bacoitzean bilçarrac eratuz eta bilçarren artean structura goragocoac eratuz. Hortaracotz euscaldunac mentaliçatu behar lirateque botherea içaitecotz, ceinac aphurturen bait luque orain arteco realitatea.

  • XXI mendeco Naffar Bilçarra: Herri botherea, herri antholacunça

    • Bilçarraren semantica bat

    Herquidegoa: cerc deffinitzen du, certan adiarazten da.
    Censoa: ceintzuc dira herquidegoco parthaide, ceren arauera.
    Contributionea: nola laguntzen du quide bacoitzac herquidegoari.
    Participationea: nola implicatzen da quide bacoitza herquidegoan.
    Representationea: nola irudicatzen da symbolicoqui herquidegoaren batassuna.

    • Bilçarraren structura bat

    Bilçar tipia, hauthapenez eta çoriz
    Bilçar assamblatua
    Jakitunen Conseilua
    Presidencia
    Cultura
    Economia
    Ossassuna
    Securtassuna
    Çucentassuna

    Thoquico dellegatuac
    Gremio, eraguile, languileri
    Ikasleac
    Kirolariac
    Çaharrac
    Emacumeac
    Fabriquetaco languileac
    Fonctionnariac
    Artistac
    Negocio tiquien jaubeac
    Baserritarrac

    Thoquico Bilçar bacoitzac bere realitateari erançuten dio. Maila goicoetaco bilçarrac elicatzen dira beheco bilçarren dellegatuequin eta assamblatuetan erabaquitzen diren araudiequin. Bilçar eguitura maila ezberdinetan repetitzen da, behetic goragoco bothere torrentac ossatuz. Asmoa lurraldean governamendu national suveranoa indarrean egoitea da.

    Securtassunara proprio dedicatzen direnec ez luquete bilçarrean egon behar. Bilçarrac haiequin harreman berecia mantendu beharco du, içan ere, haiei çor çaie ere herquidegoaren iraupena beharrezco denean. Bilçarrean parte harcen dutenec securtassuna eçarceco gaitassuna içan behar dute ere. Securtassuna berevicico afera da.

    Mercataritzara dedicatzen direnec ez luquete bilçar tipian egon behar. Educ deçaquete ahotsa eta euren ekarpena ençuna içan ahal da, baina ecin dute erabaquiric hartu, ceren incompatibleac baitira mercataritza jarduerac politica soveranoarequin.

    Ceren arauera erabaquitzen da norc parthe hartu ahal duen bothere politicoan?

    Thoquian belhaunaldiz belhaunaldi lanean vici diren familien ordezcariac, communitatearen viciraupena mantencen dutenac, bai eta lanthoqui bacoitzean cein gremioca antholatzen diren taldeac.

    Bilçarrac coordinatzen dira structura gueroz eta çabalagoetan. Helburua herriaren traditionean gordea den memoriatic eta contexto cultural ossoaren jabe eguinda, ethorquiçuneco projectione batean herquidetassun baten garantia içaitea da. Hortaraco tresna politicoa da. Herquidetassuna indarrean eta hari lothurico vassailutzan oinharritu ordez culturan eta ascatassunean onharritzen da.

  • Gutaco bacoitza, gure familiac, gure herri edo auçoac, gure communa ezberdinnac… factore ethnico batzuen arauera eçagutzen dirade, hala nola hizcuntza, gauçac ulherceco edo eguiteco moduac, mentalidadea, ethica. Factore historicoac compartitzen dugun experienciaren memoria gordetzen dugu. Horrequin guciarequin eçaugarritzen dugu herrioc gure identidadea. Ez da ecer monolithicoa ceren identidadea aldatzen baita, ez den beçala berdinna quide gucien baithan. Identidadea symphonia baten anceracoa da, rhithmo bat factore ezberdinen artean.

    Herri identidadea classe identidade bilhacatzen da noiz herri batec berce herri bat mendean hartzen baitu. Herri çaphaldu baten lurraldeetan herri çaphalçailearen identidadea bethi da çaphalçaile, berdin burgues, proletario, aphez edo aristocrata içan. Horrela, gurean ez dira çaphaltzaile identidade asturiar, breton, dauphiniar, catalan edo andaluciar herrialdeetacoac, erraiteraco, baicic eta Espainiar eta franciarrac. España eta Francia dira gaur egun gure lurraldearen gainean armen indarrez eta conquista illegitimoen bithartez eçarriac diren herriac. Francia eta Españarequin bat eguiten duen personna oro da çaphalçaile. Jakin behar da berheizten herri espainiar cein Franciarra, ceinac indarrez impossatuac baititugu, eta haien mempheco berce herriac.

    Espainiar cein francesac bethi ethorrico çaizquigu erraiten cer eguin behar dugun. Benetazco herrien quideec osso ongui daquite ecen herri bacoitza realitate cehatza baita, eta horrela equiditen dute bethi berce herrien assuntoetan sarcea. Herri ezberdinac proyecto politico cehatz batean batzen dituenac herrietan eta traditioneco memorian oinharritu ez eta ideia metaphysico batean amets eguiten ohi du. Herri bacoitzac bere traditioneetan oinharrituz eraiqui behar du bere antholaqueta systema proprioa. Herri ezberdinac bilcen gaituena da compartitu ahal dugun cultura ondarea. Culturan oinharrituz eman behar dira herri ezberdinen arteco batura politicoac.

  • egunon,
    Beñati esan nion bezala, Kibutzera jo aurretik, euskaldungoa aktibatzeari ekitea nerizkion lehen xede.
    Hau da, HERRI GAZTEDI berria fundatzeari.
    Ezagutzen ote zer izan zen Herri Gaztedi 60ko hamarkadan? Laostia izan zen. Bada, oraintxe deritzot une egokia Herri Gaztedi-II sortzeko, NEXT BELAUNALDIARI itxoten denbora alferrik galdu gabe.
    Hala irakurri behar da “Erraldoia Oinutsik” artikuluan aurkeztu nuen plangintza-proposamena.
    Eta horretararako dakusat aurre-talde hori sortzea ere.

    Untzia hondoratzeko egoeran dagoela ikustean, kamarotean bil-bil eginda geratzea baino, salbamendu-batela altxa eta itsarora abiatzeari deritzot zentzuzkoena. Erdi-alferrik teilatutik hasten diren goi-egiturazko planoak diseinatzen hastea, bakoitza bere salbamentuari begira bakarrik.

  • Benat Castorene 2021-03-22 11:38

    Josu oso ongi ulertzen zaitut. Maiteko nuen “laostia zen Herri Gaztedi 60ko hamarkadan” ezagutzea. Baina aisa imaginatzen dut zeren ezagutu baitugu piska bat geroko garai bat nun herri guzietan aipatzen zen eta bide baztrretako orma guzietan pintatzen “Herriak ikastolak eta koopertibak behar ditu”.
    Alde honetan behintzat ziklo hori bukatua da. Ako ekarri diu baina iduriz ez du erabat lortu.
    Baina galdera bat:
    Zer lelopetan mobilisatuko duzu konkretuki Euskal Gaztedi berria?
    Gero esplika ezaguzu gehiago esaldi hau:
    “Erdi-alferrik teilatutik hasten diren goi-egiturazko planoak diseinatzen hastea, bakoitza bere salbamentuari begira bakarrik”.

  • Pena gaur egun euskal populazioan gazteriaren pisua hain txikia izatea, historian zehar gazteria beti izan baita aldaketa bideratu duen sektorea.

    Euskal Herrian dauden gazteak edo oso indibidualistak dira edo (ezkerrera) oso ideologizatuak daude.

    Herri Gaztedi II apolitikoa izan behar da ezker/eskuin kontuetan, ez ordea euskaltzaletasunean. Hala ez bada, jende asko uxatuko du mugimenduak.

    Mugimendu horri buruz gehio jakitea gustatuko litzaidake.

  • GABON,
    Ez dut kontatuko aitatxiren batalatxorik, baina bi gauza HERRI GAZTEDI herri-mugimenduaz:
    1965ean sortu zen (genuen) eta 1975~ arte iraun zuen (alderdi/sindikatuak sortu arte)

    Euskal Herri osokoa zen eta euskera hutsean funtzionatzen zuen. Are gehiago, euskeraz idazten ikasteko lehen esperimentua izan zen. Arbelera irten eta IDATZI egin behar zen, bakoitzak ahal zuen moduan.

    Metodologia aski “modernoa” geneukan (Frantziako Via Campesinatik jasoa):

    1) Aurreko bileran planteatutako EKINTZA bat burutzetik hasten zen prozesua, besterik gabe. Zelula bakoitzak bere inguruan burutu beharreko ekintza (bakoitzak bere erara)

    2) Ekintza burutu ondoren, bilera zetorren: EKINTZAREN alde positiboak eta hutsuneak idazten ziren arbelean. Eta gero denon artean kritikatzen, baloratze, philosophatzen… Eta hurrengorako ekintza planteatu.

    Beraz,

    Aurretiaz ez zen teorizatzen. Kritikoak izaten ikasten genuen. Ekintzak piztutako herri kultura ekartzen genuen bilerara.

  • Dirudienez, solas hau ere IZOZTU egin da.
    EZ nago proposatzen lehengo Herri Gaztediren helburua eta metodologia, jakina.

    Nik uste, lehenik, oraingo HELBURUA zehaztu behar dela.

    Foro honetan zer planteatzen da:
    -euskaldun batzuen co-hausiig bat edo batzuk?
    -euskaldun batzuen harreman birtuala?
    -euskeraren kulturgintza abiatzeko aurre-talde bat?

    Nik planteatzen dudana azken hau da. Eta horretarako bai prest nagoela ekarpen bat egiteko “euskera/antropologia” atalean.

  • Benat Castorene 2021-03-24 09:20

    Josu zaude lasai , ene aldetik etzen batere izoztu, aurreko zure iruzkinean azken esaldiaren esplikazioak goaitatzen nituen.
    Esan zinuen: “Erdi-alferrik teilatutik hasten diren goi-egiturazko planoak diseinatzen hastea, bakoitza bere salbamentuari begira bakarrik”.
    Nik komentatu baino lehen nahi nuen ongi ulertu nuela segur izan.

  • ARRASTI ON

    Alexandre eta Gilen kamaraden programazio-eraikuntzari egiten nion erreferentzia, oraindik helburuak zehazki definitugabe dituen aurre-taldea gauzatu baino lehen.

    Badakik zein metodologia maite dudan: lehenbizi ekintza eta gero gogoetak.

  • Benat Castorene 2021-03-24 18:37

    Ez ditut oraindik desiratzen nituen argibideak. Beraz goazen uste dut ulertu izana dutanetik.
    Diozu “Erdi-alferrik teilatutik hasten diren goi-egiturazko planoak diseinatzen hastea..” gainera oraintxet bertan gaineratzen duzu :” eta gaineratzen duzu “lehenbizi ekintza eta gero gogoetak” dela gustukoen duzun metodologia.
    Ez ote litatekeia zintzoagoa gaztei kontseilatzea lehenik serio pentsatzea eta gero horren arabera ekiten entseiatzea? hausnarketa onak ez ote du sekula ekintza ona debekatu? alderantziz erran nezake ere
    Gero, erranen didazu tronpatzen balin baniz, baina suposaten dut “bakoitza bere salbamentuari begira bakarrik” ari direnak kritikatzen dituzula.
    Nehork ez du horrelakorik esan. Baina kasu batzutan ekimen masibo eta unanimo ezean talde tipiren ekimen aurretik ongi pentsatuak inportanteak izan litezke, bederen denentzako arima pizgarri bezala. Iduritzen zait ez dela zuzen oposatzea bi ekimen motak, hau da, indibidualak ala erdi-indibidualak eta gehiengoaren.
    DeGaullek ez balu hasieran kasik indibidualki erabaki bat hartu, oraindik biziko liratekeen frantsesak alemanez mintzatuko ziren menturaz.
    Ez bazintudan ongi ulertu dena ahantz eta barka nezazu.

  • egunon Benat,

    “bakoitza bere salbamenduari begira bakarrik” ahapaldia ez duk fortunatua, ez.

    Zere erran nahi nian, norbera salbatzerik ez dagoela isolamenduan.

    HI gabe ez nauk NI

    Iberia mailan ekimen txit interesgarria jarri duk abian: KOMUNALAren aldeko EKINTZA konkretu bat

  • Benat Castorene 2021-03-25 11:29

    Egun on Josu
    “norbera salbatzerik ez dagoela isolamenduan” askotan egia da bai, baina beste egia da historian batzuetan gizakiak edo talde tipiak etsenplua emaiteko ekimena bakarrik bideratzera bortxatuak izan zirela .
    Bigarren punturako, mantentzen dut ahal bezainbat pentsatu behar dela ekin baino lehen.
    Gainera, ausartzea pentsatzeara bera da jadanik ekimen adoretsua eta libroa. Gauzatzeak araaaaaiz konfirmatzen du.
    Egia hauek, besteen ganik ikasiak, ene kalterako ez ditut beti aplikatu, baina orai bestei kontseilatzen ordea bai!
    Adeitsuki

  • Nire proposamena “erabateko harnasgunea” edo da. Alegia, eremu fisiko bat non jendea euskaraz bizi daitekeen alor guztietan. Nire ustez ez dago sobera teorizatu beharrik, baina ondo analizatu behar dira praktikan jartzeko bideak eta zailtasunak. Horrelako ekimen batek, arrakasta izanez gero, eragin handiagoa luke euskaldun komunitatean EJren politika guztiek eta egungo arnasgune guztiek baino.

  • arratsalde on,
    GILENek argi adierazo bere asmoa. Hala behar du bakoitzak berea adierazi.

    Ba hori,
    Ene lagun iberiarrek bigarren Topagunea eginen dut (apir. 1-4, presentziala) KOMUNALAren defentsan (“Recuperando el Comunal”).
    Nik gauza bera proposatu diat (Erraldoia Oinutsik”): euskera biziberritzeko KULTURGINTZA. Azpiegitura egina zegok: Kultur Etxeak, Eskolak,…
    Apenas behar duk dirurik; dedikazio-ordu batzuk besterik ez (astean 3-4).

    Deia falta duk. Komunalerako deiadarra Felix Rodrigo Mora jaunak egin berri duk. HEMEN zeinek?

    Zeinek eginen DEIADARRA edo ADARROTSA Euskal Herriko zazpi bozina-mendietatik?

    Bazioat Beñat, gaur egun gogoeta-inflazioa zeukeagu, eta jarduera-defizita. Adituen PERLESIA (“paralisia”, neuroral robot hori. By-by-neuro, ongi etorri gurera).

    Bestela esaidak, Beñat. Norat joan dira Foro honetan hain klarki eta sakonki idatzi dutenak “euskeraren egoera negargarriari” buruz?
    Euskera ez diten “salbatuko” berbek.
    At berba-berbo negartiak eta inkesta engainagarriak.

    Eta ERAGIN BURDINEARI

  • Benat Castorene 2021-03-25 17:44

    Sentitzen dut erran behar izaiteagatik, baina foro honetan, jitezkoak ez direla espero dutan bi joera demagogiko, biak munduak bezain zaharrak, erakutsi dizkidazu. Bat mundua hausnarketa eta ekintza oposatzeko joera, eta bestea zintzo argudiatzeko beharrean debatekidea ezagutu gabe ere azpiz desbalorisatzeko joera.

  • Lasai, Beñat, nire erranak ez dituk “jitezkoak”, eta artikulu-egileak aski ezagun eta lagun dizkiat.

    Ekintzara bulzatzea nahi diat, soil-soilik. Eta gogoeta-INFLAZIOA salatzea, EZ gogoeta.

    Zelan gutxietsiko diat, bada, gogoeta? Nire bizi guztia igaro diat-eta GOGOETAN!

  • Hego: Beñat eta biok hasi gara gaiari buruz hausnartzen. Ikusi dudanez zuri ere interesatzen zaizula, nahi baduzu eskatu nire helbidea zuzeukoei eta pasako dizut informazio gehiago.

  • Nahi baduzu, zure helbidea twitter kontutik helarazi diezadakezu.

  • bEÑAT,

    zORI ONA opa dizuet zuen bidaiarako.

    Nire plangintzarako, ostera, ez diagu erakarri jende bulaRTSU NAHIKORIK.

    Agian gogoetaN okupatuta, HAUSNARREAN.

    Hurrengorako utzi beharko.