Euskal Herrian gutxienez 5.200 pertsona hil dira covidarekin eta munduan 3 milioi

3 milioi pertsona hil dira covidarekin pandemian munduan –

2,9 milioi pertsona hil dira covidarekin munduan

  • 3 milioi pertsona hil dira covidarekin munduan pandemian ofizialki.
  • 140+ milioi covid19 kasu zenbatu dira ofizilaki guztira munduan.
  • Euskal Herria Hildakoak/Milioi biztanleko edo mila biztanleko estatistikan oso goian aurkitzen da.
  • herrialdea  hildakoak  hildakoak milioi biztanleko  hildakoak mila biztanleko
Txekia 28.700 2.680 2,7 2021/04/22
Hungaria 25.700 2.660 2,7
Bosnia 8.080 2.463 2,5
Bulgaria 15.600 2.245 2,2
Mazedonia 4.550 2.184 2,2
Eslovakia 11.300 2.070 2,1
Belgika 23.800 2.039 2,0
Eslovenia 4.170 2.006 2,0
Italia 118.000 1.952 2,0
Erresuma Batua 127.000 1.871 1,9
EUSKADI 4.090 1.842 1,8
NAFARROA 1.140 1.727 1,7
Brasil 381.000 1.792 1,8
Peru 58.000 1.759 1,8
Ameriketako Estatu Batuak 570.000 1.722 1,7
Polonia 63.000 1.665 1,7
Mexiko 214.000 1.660 1,7
Portugal 16.900 1.657 1,7
Espainia 77.000 1.647 1,6
Kroazia 6.700 1.632 1,6
Frantzia 102.000 1.563 1,6
Liechtenstein 56 1.469 1,5
Errumania 26.800 1.393 1,4
Moldoba 5.600 1.388 1,4
Suedia 13.800 1.366 1,4
Kolonbia 69.000 1.356 1,4
Argentina 60.000 1.328 1,3
Txile 25.300 1.323 1,3
Suiza 10.500 1.213 1,2
Austria 10.000 1.110 1,1
Herbehereak 17.000 992 1,0
Alemania 81.000 967 1,0
Ukraina 42.000 960 1,0
Grezia 9.700 931 0,9
Hego Afrika 54.000 911 0,9
Iran 68.000 810 0,8
Errusia 105.000 719 0,7
Kanada 23.700 628 0,6
Turkia 37.000 439 0,4
Indonesia 44.000 161 0,2
India 185.000 134 0,1
Japon 9.300 74 0,1
Australia 900 35 0,0
Zelanda Berria 26 5 0,0
Txina 4.600 3 0,0

Koronabirusari aurre egiteko aholkuak

John Hopkins Mapa interaktiboa

 

3 milioi pertsona hil dira covidarekin pandemian munduan

Euskal Herrian 5.200 pertsona hil dira covidarekin eta 3 milioi munduan

24 pentsamendu “Euskal Herrian gutxienez 5.200 pertsona hil dira covidarekin eta munduan 3 milioi”-ri buruz

  • Elena,
    Defuntuen zanbatekoak hor ditinagu, baina datu hutsak, erreferentziarik edo testuingururik gabe, hotzak iruditzen zaizkinak.

    Hitz egin dezagun, bada, testuinguruaz.

    Galdera bat zeukeat, ume galdera nahi baduzue, zeren ezbainaiz mikrobiologo. Baina hizkuntzan dihardudanez, definizioak argi uztea interesatzen zait.

    Lehenik, jakina da COVID-19a delako birusa EZ DUTELA ISOLATU, baizik eta artifizialki osatutako irudia baizik ez digutela aurkezten. Beraz, hilkortasun-tasa horien EGIAZKO KAUSA jakin beharra dinagu.

    Itxura guztien arabera PNEUMONIA TIPIKOA duk, ez dakit “estazionala” ala kronikoa. OLATUEN kontu hori ez dinat irensten bete-betean.
    ZEIN DA HORREN KAUSA? Hortxe gakoa.

    Baina kausa horretaz ez zegon eztabaidarik gure hedabideetan, zeren, dakigunez, hedabideak 4 edo 5 agentzien menpe baitaude.

    Nik uste dinat egiazko kausa estali nahi digutela. Zergatik?
    Bazeukanak nire hipotesia, baina lehenik zuen iruzkinen zain geratzen naun.

  • Josu, hiri erantzutea otu zaidak. Nik ez zekiat birusa isolatu diaten edo zer. Kontua duk, genoma hor zegokela publikatuta, hau ere agian gezurra duk. Dena dekela, hau gu bion artean konponduko diagu. Hi ez haiz mikrobiologoa, neu ere ez. Biok alkartuko gaituk eta nola edo hala probatu ein behar diau birus edo dena dekelako puta hau. Kutsatu deken bati faborea eskatuko zioau ea etxean konfinatuta zegoken bitartean hi etxean hartu eta pare bat egunez hirekin biziz hi kutsatzea ziurtatuko diagu. Saiatu hadi bere aho parean sudurra jarri eta bere hatsa xurgatzen, eztul egiteko esaiok eta ados egonez gero batera oheratu. Bi egunetan behintzat ziurtatu beharra zeok hi kutsatzea. Bi egun horien ondoren positibo emate ez badek, iruzur hau agerian geatukoek. Zerbait sentitzebaek, mesikuarengana behintzat ez hadi joan, ama lurrak ematen zizkiguken belarrekin osatuko haiz. Ondo iruditzen al zaik?

  • Che, hire ekimena erakargarria duk hainbatean, batipat giza harremanak estutzeko (ahoz ahoko arnasketa eta abar)

    Baina eskerrik asko. Bazekiat kutsatuko naizela lehen ahoz-ahokoan. Ez sasi-Covid delakoaren kariaz, baizik eta pneumonia tipiko egiazkoagatik, zeren hori aski larria eta egiaztatua baituk dagoeneko urtebetez geroztik.

    PCRek positibo nahiz negatibo eman berdin-berdin duk, tresna matxuratua baituk ez.zekiat.zertarakoa.

    Maniobra honen guztiaren erdigunean txertoak saltzea eta Farmakokrazia gizentzea zegok. Eta BAITA jendartea bezatzea ez.dakit.zein.xede makurretarako. Osasunak bost axola horiei.
    Guk, bitartean, KAUSEZ hitz egin behar diagu. Inon ez dena egiten “gure” hedabideen aldetik.

  • Akaso, Josu, hik gehio jakingok baino pneumonia berez birus edo gaitz bat ez hualakoan neoan. Nik beti pentsatu izandu nin pneumonia, giza inmunitate sistemak behera egindakoan ( birus baten eraginez, edo bakteria baten eraginez edo besterik gabe defentsak beheratuta izatean) gorputzean bertan zeuzkeaun bakteriak biriketan gailentzearen ondorioz izate huala. Ez dekela pneumonia birus mota bat aleie. Entenditze al dek? Pneumonia, ondorioa dekela eta ez gaitza aleie. Beraz pneumonia ez zeokela kutsatzeik zuzenean.

  • Nik ez zekiat Internetek dioena baino gehiago. Zero patatero.

    Kutsagarria ei duk (gripe bezala, uste diat), gaixoak bere arnasbidean dituen birus/bakteriak norberak arnastean.

    Egia duk egungo gaixotasun berri honen kutsadura-maila oso bortitza dela. Zergatik? Zeren ez zitek “Covid-19” delakoaren birusa isolatu, baizik eta detektatu duten genoma-sekuentzia
    minimo batetik eraiki, modu informatikoz.

    Zergatik ez ditek horretaz ezer erraiten “gure” hadabideek?

    Zerk eragiten halako kutsakortasun bortitza?

  • Che, hire ALEIE berba hori interesatzen zaidak. Nondikoa duk?

  • Josu, esaten duzu SARS-CoVid2 a ez daukatela isolaturik, hori ez da egia, kultibo zelularretan egin baitute (bilatu interneten nahi baduzu). Zuk pneumonia tipikoa dela diozu, eta horren kausa ez dutela azaleratu nahi. Zein da zuk azaldu nahi ez duzun kausa (besteek egiteko itxoiten zabiltza) 5Ga? Ez da teoria hori haizatzen duzun lehenbiziko aldia. Interneten dagoena baino ez badakizu, Josu, zergatik aukeratu duzu errelatoaren alde bat eta ez bestea? Zergatik ez sinistu beste mundu guztiak bezala hau egiazki gure gehiegikeria ekologikoek eragindako birus baten aldaera bortitza dela? Zu ez zara honetan aditua, baina gauzak lasai asko baieztatzen dituzu.
    Gobernuek eta enpresek etekin ona aterako diote egoera honi, noski, baina haien oportunismoa honen ondorioa da eta ez kausa.
    Benga, Josu, etzak egin gibelera, zein duk hire ustetan honen benetako KAUSA?

  • Che, ez ezak hiketan egin putaidearik ez baduk, begietara min egiten zidak eta.

  • Egurra, hemen hiketan batek baino gehiagok egin du oker (portzierto, ez da Che hankasartzerik handienak egin dituena). Zuk egurra bati bakarrik emateak ez du zerikusirik izango gai honetan duzun jarrerarekin, ezta? Bestalde, zergatik ez duzu jendearen hizkera pakean uzten, inoren ahalegina frustratzen ibili gabe? Baina tira, egurra poliziak eman ohi du hobekien eta….

  • Hitz egiten dugun moduan idaztea zuzena al den edo euskara batuan idatzi beharko litzateken eztabaida dezakegu, baina irakurritakoarekin, nik esango nuke Chek, bere euskalkian, hika natural eta txukun egiten duela.
    Aldiz, Josuk idatzitakoak irakurrita, zuka eta mutilei eta neskei egindako hika nahasten dituela iruditzen zait, eta “zaizkinak” (“zaizkidan”??) hori berriz ez dakit zer den.
    Eta nik ere berdina pentsatu dut, Metala: Egurrak Cheri egin dion kritika ez da idazkerarengatik izan, ideien gaitik baizik.

    Gaiari dagokionez, azken egunetan denbora hartu dut inguruan dudan “ondo informaturiko” hainbat lagunen informazio iturriek (Youtubeko bideoak) diotena entzun eta aztertzeko. Motzean esanda, hau da atera dudan ondorioa: informazio ofiziala jarraitzen dugunak inozoak garela eta beraiek beste maila batean daudela sinestuta bizi dira. Behin informazio iturri bat ontzat emanda, hark esaten guztia barrura inongo iragazkirik gabe, eta zerbait arrazoituta zalantzan jartzen badiezu, “ah, nik ez dakit ezer, baina denetik entzutea gustatzen zait”. Konspirazio teoriak eta topikoak kiloka, zientzia, datu eta soluzio gutxi.

  • Ekin era ajrrai…

    Gure eskualdean ez diagu sekulan hika egin, baina saiatzea merezi duelakoan niagok. Aurrera beraz, bakoitzak ahal duen bezala.

    Ez diat batere erreparorik KAUSAZ hitz egiteko, baina lehenik, gai honen gainean dugun interes+maila zirika gura nian.

    Hona hemen COVID-19 delakoari buruz barruntatu ahal izan dudana, bertsio ofizial “ahalguztiahalduna” zenbait birologo ospetsuren iritziarekin kontrastatuz (jesus García Blanca, Stefan Lanka…)
    “Ez dago lantalde bakar bat ere BIRUS BERRI bat dagoela demostratzeko beharrezkoak diren esperimentuak egin dituenik, ez eta jada milaka sekuentzizazio ezberdin dituen eta Interneten zehar dabilen RNA hori birus batena dela frogatu duenik. “EGIA” ofizialistak koronabirus “berria” isolatua izan dela baieztatzeko darabilen JATORRIZKO artikuluak ez du inondik inora ISOLATZE BAT deskribatzen”

    Hau abenduan. Abenduaren 10etik aurrera izan dira zenbait argitalpen zientifiko, iruzkinen eta sareetako mezu zentsuratu gabeko informazio bakanei esker jakin ahal izan direnak.

    Gogoratu Stefen Lanka hori izan zela VIH birusaren gezurra desmontatu zuena, mediku bat erailketaz salatua Epaitegien aurrean epaitzen ari zirela.

    Bada bai, horixe uste diat: gure biosferaren toxikazioak gainezka egin duela eta orain boomerang kolpe bortitza datorkigula.
    Nire ume denboratan kokatzen diat gaixotasunaren hastapena, 1950ean gutxi gorabehera, hemengo gaiztanadiak gaixotu eta desagertu zirenean, baita hainbat arbola- eta animalia-espezie deagertu edo murriztu (erlea, enara, ipurtargiak, sagarrondo-aniztasuna…eta abar.)
    Orduantxe entzun nien lehenaldiz baserritar haiei: “zeozer pasetan da amosferan”
    Orain gizakiari tokatzen zaio, batez ere gizarte “desarroilatu” mendebaldar harroari.

    Hiru industrializazioren albo-kalteak metatu ondoren, zabor zibernetikoa gehitu behar zaio. Hi, G-5 bakarrik balitz!

    Ez zegok beste biderik DESAZELERAZIOA baino.
    Baina gure gidari politiko-ekonomikoak zeharo itsuak ematen dute (edo batzuk gaiztoak eta bestetzuk kriminalak ere badituk, farmakokrazia gizentzea besterik ez dutenek gogoan, txertoa saltzea adibide, hainbat albo-kalte eragiten ari diren txertoak!!), eta hiper-hazkundea bultzatuz (Xi eta konpainia) edo botere-egarria asetu nahian (Urkullu adibide), euren pribatizazio eta murrizketa politikarekin eta jolas-perimetralekin gure bizitzan ere agindu nahiarekin. Eta egin behar luketena egiteke (abeltzaintza eta laborantza-modu pozoitsuak erregulatzea etab.)
    Eta orain behintzat asasku pixkat hartu diat behintzat, askotarako ez badu balioko ere.

  • Bai, Josu, Stefan Lanka horrek dio birusek ez dutela eritasunik sortzen eta horregatik bakunek ez dutela ezertarako balio. IHESa gezurra omen da bere esanetan eta beste hainbat iritzi nahiko polemiko. Ez naiz horretan sartuko, zu bezala, ni ez baitnaiz biologoa ezta hurbildu ere. Baina toxifikazio orokorra gaitzaren sorburua bada zergatik ez zitzaigun gainera etorri Bilbo ke beltzez gainezka genuenean esaterako, zergatik orain? Ni fabrika handi bat zeukan herri batean bizi naiz, 2011an itxia krisiaren eraginez, bere ke hauts astunak lehioak eta beirak belzten zituen orduan. Baina eritasuna orain heldu zaigu, orduan horri lotutako pneumonia gaitzik apenas geneukan, orain milaka eta milaka kasu (demostraturik dago COVID-19ak gogorrago jotzen duela aire kutsatuko lekuetan, edo behintzat korrelazio hori badago).
    Gauza batzuetan ados nauzu, Josu, baina beste batzuetan ez. Birusek, bakteriek eta bestelakoek gaixotasunak sortzen dituzte, ez izan zalantzarik (5G, pestizida eta ez dakit zer arraio gehiago gabeko Izurri Beltza adibidez, 1349 iruzkingileak gogorarazten diguna. Ebola, azpigaratutako Afrika baten erdigunean, dengea, elgorria…). Zuk oniritzia ematen diozun toxifikazioaren teoriari birusaren aldagaia gehitu beharko zenioke, emendakin gisara, eta orduan %100 geundeke ados, hori baita birusak hain bortitz jotzearen kausetako bat hain zuzen ere: kutsadura, osasunaren kaxkartze orokorra, mugarik gabeko kapitalismo globala, ekosistemaren suntsipena etab etab…
    Mota honetako gaixotasun gehienak higiene faltagatik zabaltzen dira, eta ulertu higienearena zentzu zabal batean. Inguruko zaborrak ahuldu gaituenean patogeno horiek erraz heltzen digute.
    Beste guztiarekin ados nauzu, nolabait abagune hau erabiliz ziria sartuko digute, ziur, enpresek bere etekinak atera, politikariak haien gaztelu burokratikoetan are gehiago gotortu. Oportunismo hutsa.
    DESAZELERAZIOA bai, Josu, guztiz ados. Eta osasunari dagokionean mierda hauek ez gertatzeko prebentzioan arreta jartzea, eta ez gaitza behin sortuta pertsonak medizinekin guritzea.

  • kaixo Moises,
    Oso ezagunak ditut Etxebarriako tximiniak eta haien keak eta zaratak.
    Hainbat jende gaixotu eta hilko zen haien ondorioz, besteak beste nire senitartekoak, arnasketa eta birikietako arazoen kariaz. “Aquí hay esclavo pero no se vé”, zioen Kartzelakide andaluziar batek. Zenbat jende hil ote da arnasbide, birikietako, silikosis, amianto eta abarrekin.

    Bestalde, nik ere ez dakit ezer mikrobiologiaz eta ez naiz horretan ADITUA. Baina ez dago “aditu” izan beharrik ere, zenbait gauzaz kargutzeko. Nahikoa da arreta pixka bat jartzea.
    Hara. Nik ez ditut itsu-itsuan errepikatzen Stefan Lanka eta horienak. Baina gai naiz, arreta jarriz gero, neure ondorioak ateratzeko.
    Covid-19a isolatu ez izateaz, kasu.
    Uste al duzu, isolatu izan balute, betiko irudi trakets hori errepikatzera mugatu litzatekkela. Ez. Egunero eta orduoro ikusiko genuke birus hori bizi-bizian. Kamera geldoz nahiz bizkorrez… Ezagutzen ditut aditu batzuk, zera diotenak: “ez utzi gauzak ADITUEN eskuetan soilik” Izan ere, aditu mertzenario ugari baitugu.

    Beste izurriteaz kargutzan naiz, eta azken 100 urteetakoez zera esan daiteke: denak “koinziditzen” dutela hiru industrializazio iraultzen albo-keltekin eta horiekin batera gertatu diren gerrekin (Koreakoa, Ekialde Urruekoa eta Ekialde Hurbilekoak. Handia etorri ziren EEBBetako epidemia eta hurrengoak. “Koinzidentzia” hutsa?

    Halere, oraingo hau ez da epidemia bat soilik, baizik mundu mailako “pandemia”.
    Beno, jarraituko diagu “olatuen” kontuez

  • Beno, uste diat agian Elenaren zioetatik apartexe ibiliko garela, baina ezin eutsi haren zerrendaren parean beste zerreda bat ipintzeari eta ume galdera bat egiteari

    Pfizer…………………… 3.268 hildako eta 121.514 herbal

    Moderna……………….. 1.256 hildako eta 9.625 herbal

    Oxford/AstraZeneka ..837 hildako eta 107.733 herbal
    ———————–
    Guztira hiru hilabetetan ……………………. 5.361 hildako
    238.872 herbal

    Tartea: 2021/03/27ra arte.

    Beraz, txertaketa hasi berri.
    Zifra hauek EMA, Medikamenduen Agentzia Europarrak emandakoak dira. Nobleentzako batere susmagarria ez den erakundeak.

    Eta orain ume galderak:

    1) Zifra horiek txertaketa KANPAINA hasi berri zenean emandakoak dira. Zein zifra izango ote da %70errera heltzen denean, adibidez?

    2) Zergatik ez dira ezagutzera eman Hedabideetan? Emango ote dira ezagutzera txertaketa KANPAINA %70era heltzen denez, adibidez?

  • Zer dira zifra horiek? Azaldu, ez dut ulertzen eta.

  • Zer ez duk ulertzen, CHE?

    Farmakokraziaren gerra honetan hildakoen bajak eta zaurituen zenbakiak dituk. Eurek emandako datuak!

    Ziur benetakoak gehiago izango eta izanen direla.

  • Zer esan nahi duzu, pfizer txertoa hartu dutenen artean 3268 hildako egon direla txertoa hartzeagatik? Eta zer da “herbal”?

  • Kaixo Josu,
    Zure datuen iturria hemen partekatzerik bai? Bila aritu naiz, baina ez dut horrelakorik inon aurkitu.
    Eskerrik asko!

  • Health Impact News
    https://healthimpactnewscom
    Horien iturria, EMA (Agencia Europea del Medicamento)

    herbal: Ipar. Ahul, elbarri. Gazteleraz, lesiones, lesionados

  • Gabon Josu,

    Eskerrik asko partekatu duzun informazioagatik.

    15 minutuz aztertu ondoren, hona nere iritzia:

    Datu batzuk argitaratzen badituzu eta EMAk emandakoak direla esaten baduzu, normalena datu horiek azaltzen diren EMAren esteka bat partekatzea izango litzateke, baina horren ordez, healthimpactnews.com web orriko esteka bat partekatu duzu. Esteka hori zabalduta, irudi oso ikusgarrian, Covid-aren txertoek Apirilaren 17ra arte 7.766 pertsona hil zituztela esaten da, Europako bandera eta EMA eta EudraVigilance-ren ikurrekin ondo apaindurik. Sinesgarritatuna emateko, akaso?

    Ondoren, EMAren informeetara sartzeko estekak omen daude, non teorian 4 txerto ezberdinek eragin dituzten kaltetuen xehetasunak ikus daitezken, baina nire telefonoan eta ordenagailuan esteka horiek ez dabiltza, eta ezin izan dut ikusi esteka horietan zer dagoen. Eskertuko nizuke informe horiek nola ikus ditzakedan azalduko bazenit.

    Beheraxeago berriz, ondorengoa irakurri dut:
    “A Health Impact News subscriber in Europe ran the reports for each of the four COVID-19 shots we are including here. This subscriber has volunteered to do this, and it is a lot of work to tabulate each reaction with injuries and fatalities, since there is no place on the EudraVigilance system we have found that tabulates all the results.”

    Hortik behera, “subscriber” horrek egin omen duen lanean oinarritutako grafika eta datu zerrenda.

    Bakoitza libre da nahi duena sinesteko, baina honelako iturrietatik edaten duen jendeak gainontzekoak inozotzat jotzeak dena sinisten omen dugulako, sutan jartzen nau.

    Ondo izan,

  • bAI, Gai korapilatsua da eta beharbada arinkeria izan nire aldetik zerrenda hori ematea, sakonago aztertu barik zelako jendea den Ipar Amerikako Agentzia hori.

    Beraz, datu horiek ez dira sinesgarriak itsu-itsuan, txertoei buruzko kanpaina ere sinesgarria ez den neurrian, behintzat.

    Erne, beraz, hemendik aurrera.

  • Josu, kuriosidadea piztu didazu, eta http://www.healthimpactnews.com web orriko beste albiste batzutan ere ibili naiz arakatzen, eta denetan patroi berdina jarraitzen dutela iruditu zait: lerroburu oso deigarriak, sentsazionalismo asko, ustezko iturri ofizialek onartzen dituzten hildako piloa eta abar. Behin albisteetara sartuta, bertan datuen iturri gisa dauden estekek antzeko beste web orri batzuetara eramaten zaituzte, edo web orri ofizialetara eramaten zaituztenetan, ni behintzat ez naiz izan lerroburuan aipatzen diren datuak aurkitzeko gai.
    Ni saiatzen naiz hausnartzen eta jasotako edozein informazioren aurrean erne egoten.
    Konturatzen al zara ni bezalako ezjakin batek zure informazio iturriak arakatzeari ordu erdi bat eskainita zure atzoko mezutik gaurkora ze jarrera aldaketa izan duzun?
    Errespetutik esanda, inguruan tokatu zaizkidan “ondo informatutako” “negazionista” eta “dudazionistekin” aterata nituen ondorioak baieztatu baino ez dizkidazu egin.

  • Hi ez haiz inolaz ezjakin, ezta ni ere “negazionista”.

    Dudazionista bai, jakina. Eta gure Maisu-Nagusiekiko negazionista ere bai. Bide batez “negazionista eta LuRplanista” gure Maisuek kritikoentzat apropos dieseinaturiko topokioak dituk. Haiek den-dena baitaukate aurreikusita.

    “Los Superiores están en Ello”. Trankil.

  • Josu, nere aldetik eztabaida honekin amaitzeko:

    – Gai honetan nere burua ezjakintzat daukat, eta ez daukat onartzeko arazorik: birus, txerto, pandemia eta gainontzekoei buruz ez dakit ezer

    – Konturatzen al zara zein izan den zure bidea atzoko EMAren datuetatik gaurko mezu “kriptikoetara”?

    Gai honi egin nion lehen iruzkinean beheko hau idatzi nuen, eta zurekin izandako eztabaidak ez dit iritzia pixka bat ere aldarazi:

    “Gaiari dagokionez, azken egunetan denbora hartu dut inguruan dudan “ondo informaturiko” hainbat lagunen informazio iturriek (Youtubeko bideoak) diotena entzun eta aztertzeko. Motzean esanda, hau da atera dudan ondorioa: informazio ofiziala jarraitzen dugunak inozoak garela eta beraiek beste maila batean daudela sinestuta bizi dira. Behin informazio iturri bat ontzat emanda, hark esaten guztia barrura inongo iragazkirik gabe, eta zerbait arrazoituta zalantzan jartzen badiezu, “ah, nik ez dakit ezer, baina denetik entzutea gustatzen zait”. Konspirazio teoriak eta topikoak kiloka, zientzia, datu eta soluzio gutxi.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude