Otsoa liberalismoa da

Otsoa liberalismoa da

“The bitch is dead” eta bestelako aldarriekin ospatu zuten duela 8 urte Burdinazko Dama ezizenez ezagutzen zen Britania Handiko lehen ministro Margaret Thatcher zendu zenean.

Otsoa liberalismoa da

Ultraliberal honek aurreko hamarkadetako Ongizate Estatuaren kontrako neurri liberalekin thatcherismoa deritzon garai eta sistema bati ekin zion. Eta Reagan-ekin batera, XX. mende bukaerako azken hamarkadetako ibilbide politiko eta ekonomikoaren lehen urratsak jarri zituen. Sindikatu eta langileriaren etsai nagusi bihurtu zen, kapitalaren izenean Britania Handiko pobrezia maila %13,4tik %22ra igarotzen ziren bitartean. Oraindik pairatzen ditugun pribatizazioen izurriteari bidea ireki zion.

Thatcher hilda badago ere haren ideien bizi itxaropena luzeegia da, eta hori da gaur egun dugun arazo handiena. Askatasun indibidualaren aldarriaren defentsak min handia egiten du, pandemiak mugatu dizkigu askatasun horiekin (printzipioz gizartearen hobe-beharrez) “socialismo o libertad” aldarriaren aurrean askatasuna oihukatzen duen jende gehiegi dago gurean ere. Neurriekiko desadostasunak eta are gehiago gestioarekin ohikoak eta beharrezkoak baditugu ere, askatasun indibidualaren mantra liberalak beldurra ematen du.

Otsoa liberalismoa da

Askatasun indibiduala: lehia, “onenak irabaz dezala”, esfortzuaren kultura, marrazo edo oihaneko lehoiren metaforak eta bestelakoak gazteei gehiegi hurbiltzen ari zaizkien ideiak dira. Eta bat batean, Adam Smith bera lotsatuko luketen ultraliberal gaztetxoak harri azpitik ateratzen dira, haiei gertuen zaien errealitate baten afera batekin: Youtuberren (idoloen) exilio fiskala.

“Nik berdina egingo nuke” Stockholmkoren sindromea daukaten langile prekario sasi exekutibo trajedun dibulgatzaile batzuen hitzak errepikatzen dituzte. Eta sekula inoiz horrelako dirutza irabaziko dutela (gertu daudela sikiera) siniste hutsak liberalismoaren gaitza noraino sartuta dugun ikusteko aukera ematen du.

Ideia horien “plano heldua”, erabakiak hartzen diren lekua, hau da, joko politikoan murgiltzen zarenean, beldurra areagotu besterik ez da egiten. Pribatizazioak, zerga sistemak, eta kapitalaren aldeko neurriak etengabekoak dira. Bizitzek kapitalak baina gutxiago balio dutela badakigu dagoeneko, ez baikara leloak, baina pandemia batek agerian utzi dituen gabeziak eta gero, gizarte bezala aurkaritza eta erresistentzia handiagoa behar dugu.

Liberalismoaren kontrakoa kolektiboa da, publikoa, denona: zaintzak, auzo ekimenak, batasun komunitarioak, dinamika horizontalak, konfrontazio eta erresistentziak. Honetan irmo mantendu behar gara otsoa etxean baitaukagu, liberalismoaren pandemiari aurre egiteko.

 

Ameriketako Estatu Batuak ispilu diren heinean, George Carlin-ek nahiko ondo azaltzen du mundua …

Otsoa liberalismoa da

64 pentsamendu “Otsoa liberalismoa da”-ri buruz

  • Eskerrak Margaret emakumezkoa zela, bestela nonbaiten zuk horren gustoko duzun hetereopatriala adjektiboa sartuko zenuen. Oraingoan ezin da izan eta gizakia (pertsona?) jarri duzu jo puntuan. Aurrerapausoa edo atzerapausoa ote?

  • Graziana Goienetxe 2021-04-16 11:05

    “The bitch is dead”. Literalki: “zakur emea hil da”, baina gurean gutxi gorabeheera “urdanga hil dela” esatea bezalakoa izango litzateke.
    Hor ez dago sexismorik, Amaia maitea?

    • Kaixo Graziana, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizut zure aportazioagatik. Gauza bat besterik ez: hemen kritika eta eztabaida sustatzeko gaude beraz, “Amaia maitea” bezalako tonu kondestzendienteak errebisatzeko eskatuko dizut, edo bidali aurretik bi bider pentsatzeko behintzat.

  • “The bitch is dead” eta bestelako aldarriekin ospatu zuten duela 30 urte Burdinazko Dama ezizenez ezagutzen zen Britania Handiko lehen ministro Margaret Thatcher zendu zenean.
    Zuzenketa: duela 8 urte hil ez.

  • Gola sartu digute 2021-04-17 15:59

    Nola liberalismoak bultzatutako indibidualismoan bizi garela? Gezur puta! Gaur, orain bi aste bezala, Athleticzaleok kaleak gure koloreez bete ditugu, txuri-gorria, arimaren eta herriaren koloreak, helburu bakar batera zuzendurik gure indar osoa: Errege Kopa irabaztea! Ohorez eta gloriaz beteko gaituen lorpen ikaragarria. Nik behintzat nire bizitzari poztasuna emateko ez dut besterik behar. Hori bai dela komunitate bat eta ez komunismo delako horrena! Margarita Tacher hori nor den ez dakit, baina goian bego. Aio!

  • Txiste bat Bentazarrentzat 2021-04-18 10:42

    Bentazar, txiste bat kontatuko diat (hi haizena baino askoz barregarriagoa behintzat badena) hik goraipatzen duan esfortzuaren etika eta saritzea ulertu dadin:
    Bazegoan langilea fabrikako parkinean autoa hartzekotan, gaueko turnoa bukatuta, eta orduan heldu zuan nagusia, altagamako auto berriarekin harro-harro. Langileak esan zian: Jode, nagusi, hori bai auto puska erosi berri duzuna. Eta erantzun zian nagusiak: Aurten lanean gogor badiarduk eta esfortzatzen bahaiz hurrengo urtean beste bat erosiko diat!

  • Bentazarrek dioenaren hariria. Tacherrek pribatizazio basatiak egin zituen eta Chavezek publifikazio basatiak. Erresuma batura miloika lagun joan dira lanera, Venzuelatik aldiz milloika lagunek alde egin dute miseritik ihesi. Baina ala ere Tacher irantzen ez dugunak langilegoaren explotazioa bultzatzen dugu, ez al da alderantziz?

  • Iker, zure alderaketa erabat manikeoa da: Ingalaterra eta Venezuela ez datoz habiapuntu berdinetik, eta ezin dira modu horretan alderatu.
    Bata munduan izan den inperiorik zabalenaren ondorengoa da (eta oraindik ere inperio bat izaten jarraitzen du era apalagoan: Commonwealth), bestea kolonia ohi bat den bitartean. Lehena industria iraultzaren aintzindari izan zen bigarrena oraindik independentzia-gerratan zebilen bitartean. Bata, historia luzeko potentzia bat dugun bitartean, bestea oraindik estatu ahul bat zen herenegun. Bata homogeneotasun eta nortasun handiko nazioa zen atzora arte, bestea berezko nortasuna oraindik garatze-bidean duen jendarte mestizo bat da oraindik ere.
    Baina kasu, zuk diozu: Erresuma Batura milioika lagun joan dira lanera, eta bai, hirugarren munduko kolonia ohietatik batik bat.
    Herenmunduaren ustiaketari esker egin zen loriatsu Erresuma Batua, eta herenmunduak berak ustiatuko garai bateko loria hori bueltan. Hamarkada gutxitan Erresuma Batu inperial, liberal eta loriatsu hori oroitzapen bat besterik ez da izango, barrutik izango baita usteldua, jada martxan dago prozesu hori.

  • Egurra, Venezuelako publifikazio basatien ondoren izugarri txartu da egoera, petrolio pila duen lurralde batek penagarri kudeatzen du publikoa den enpresa baten bitartez.
    Erresuma batua hemendik hamarkada batzuetara nola egongo den hipotesi bat da, orain nola dagoen ez.

  • Iker, Venezuelaren egoera oso txarra da, ados, baina Erresuma Batuarekin alderatzea ez du zentzurik argudiatu dudan moduan. Hobe litzateke Kolombiarekin alderatu, adibidez

  • Amaia Rojoren artikulu bat irakurtzen dudan oro sentipen berdina etortzen zait burura. Zer nolako gizarte sortzen ari garen! pentsatzen dut. Ez dakit noren errua izango ote den baina gizarte aburgesatu eta kexati bat sortzen ari gara, profesional eta langileak onak alde egin nahi duten gizarte bat, ondo dijoakionari etsai moduan ikusten duguna, enpresari = esplotatzaile, gizarte manikeo bat.

  • “…barrutik izango baita usteldua, jada martxan dago prozesu hori.”, gustora esaten duzu. Gure ezkerra irrikitan dago Europa eta bertako zibilizazioa eta kultura noiz deuseztuko. Autogorrotoa bor-bor. Euskara?! Hori ez da zuen lehentasuna inoiz izan. Zuen gizarte eredua ezarri edo bestela heriotza, hori da zuena. Gorrotoa!

  • Mundiala George Carlin jauna! Ikaragarria da gizateriaren laburpen hau, 10 minutu komedia ikaragarri, gonazpi guztiak agerian jarriz … bikaina!

  • Benetan penagarria honera bueltatzea eta nik Thatcher emakume zoragarriari egindako laudorioa kimatua ikustea, Zuzeuko moderatzaileen eskutik.

    Ikusten da, bai, Euskal Herri euskaldun honetan kolore bateko iritziak ezin daitezkeela adierazi. Gure Hasier Etxeberriak burua altxako balu!

    Hori bai, niri kontra egin didatenen iritziak ad hominem doaztenak (portzierto, niri dedikatutako txiste benetan patetikoa, benetan lan egin ez duen funtzionari baten parekoa).

    Bi hitz besterik ez, hor Ikerrek ondo adierazten du, Venezuela eta Britainia Handiko kasua, batzuen sozializazio desastrosoak eta besteen pribatizazioen arteko aldea.

    Ez du balio esatea abiapuntu desberdinetatik datozela: Britainia Handia 70 hamarkadan dekadentzia itzelean murgildurik zegoen, hori zen ain zuzen bere abiapuntua; eta Venezuelak sekula herrialde batek egin duen gainbehera ekonomikorik larriena pairatu du Chavismoaren politikaren bitartez.

    Ea orain nire iritzia plazaratzea permititzen didaten.

  • Che, zure erara interpretatu dituzu nire hitzak: ez naiz europar zibilizazioa eta kulturaren aurkakoa, nire hitzek ez dute desio bat adierazten, egitate bat baizik.
    Ingalaterra, aldiz, maisu izan da herri eta kulturen suntsiketan, genozidio eta basakerietan, eta ez naiz soilik herenmunduaz ari. Aspalditik konspiratu izan du europar estatu kontinentalak elkarren aurka jartzeko, Alemania erdigune duen europa kontinental batu bat izan baita bere ametsik gaiztoena, eta horrexegatik izan zen eragile nagusi Europaren suntsiketa suposatu zuen lehen eta bigarren mundu gerran. Brexita ere alemania eta frantzia kontinentalekiko norgehiagoka horren erakusle dugu.
    Bestetik, hortxe ditugu irlandarren eta boerren kontra eginiko basakeriak. Baita bigarren mundu gerran zibilez beteriko Dresde hiriaren kontra buruturiko “bonbardaketa estrategikoa” ere, fosforo zuriz, hiria goitik behera suntsituz eta dozenaka mila hildako eraginez.
    Nire ustez europar herri eta kulturaren aurkako etsairik nagusienak Europaren gainean eta Europar Batasunaren lidergotzan kokaturiko elite anglo-sionistak dira. Wall Street, London City, Silicon Valley, Hollywood, Paris, Bruselas edo Frankfurten operatzen duten bizkarroi aberrigabeak, horiek dira gero beren fundazio, komunikabide eta erakundeen bitartez “gure ezkerra” sustatzen dutenak.

  • Bentazar eta enparauak, ekintzailetasun pribatuaren defendatzaile gartsuak, oso erraza duzue zuen iritziak kimatuak ez ikusteko. Ireki foru bat zuek nahi dituzuen arauekin eta bota hor zuen euskaldun zintzoen iritziak, horrela nahi beste babokeri esan ahalko dituzue. Baina zeinek irakurriko zaituzte orduan? Nola egingo duzue kapitalismo basatiaren eta antiglobalismoaren defentsa kontraesankorra? Nola plazaratuko hirugarren munduan pobreak pobre direla ez dakit zer sistema sasi-sozialista hartzeagatik eta hemen pobrezia gora doanean EAJren kudeaketa ona babestu? Behazuna darien zakur errabiatuak dirudizue gehienetan, meme bat askotan eta guzti guztietan herra irrazional bat darie zuen iruzkinei. Autogorrotoa bor-bor, hainbeste non herri langile eta dohaitsu bat aberririk gabeko kortsario batzuen eskuetan uztea ondo deritzozuela. Autogorrotoa bor-borrago espainiaren eta bertako kapitalaren uzki-miazkatzaileak aberri salbatzaile moduan aurkezten dituzuenean. Ego/alter fenomeno kuriosoa dela da nire uztea, ezkerraren arabera moldatzen duzuela zuen diskurtsoa identitate politiko propioa sortzeko, diozuen gorrotoak ez baitizue uzten gauza komunik izaten. Ezkerrak zera esan, zuek kontrakoa, badaezpada.

  • Britainia Handiak eta konkretuago Inglaterrak mesedeak egin dizkio humanitateari, halanola, hiru inperio nazkagarri eta militarista suntsitu ditu, inperio espainola, inperio napeoleoniko-frantsesa eta inperio nazia. Baita inperio komunista suntsitzen oso lagungarri gertatu zen Margaret Thatcher maitagarria, sozializazioaren halabeharrari buelta emanez.
    Ene Egurra, espainolek kriston gorrotoa diote Inglaterrari ez bakarrik beraiengandik hostia andana jaso dutelako baizik eta Inglaterrak demokrazia eta askatasuna suposatu duelako, hori ez ahaztu, beste gainontzeko herrialdeak monarkia absolutoak zirenean, han guk profitatzen dugun ordezkaritza demokrazia hondu zen.
    Ingelesek eta estatubatuarrek ekarri zuten Europara demokrazia eta herri garatuen askatasun eta estiloa bigarren gerra mundiala eta gero, Egurra. Europa diktadura fatxista eta komunisten habia zenean, beraiek kontrara askatasuna eta demokrazia ekarri.

  • Ene enparauak, noski, noski, iritzi batzuk, zure ustez, erabat zentsuragarriak dira eta ez dira hemen azaltzeko zilegi. Zu zentsura ideologikoaren aldekoa zara. Portzierto, nik ez dut horrelakorik esan niri zentsuratutako korreilloan, Enparauak, beraz ez gezurrik esan edota ez gezurrik niri gaineratu. Beste foro batera joateko esaten didazu eta gainera kriston purrustada bota ere nire kontura. Orduan zer? Zure gizarte-ereduaren arabera zilegi zaizu ni intsultatzea baina nik ez dut zu erantzuteko eskubiderik eduki behar? Hori da nahiko zendukena, motel.

  • Britainia Handiaren kasuak ez badu konbentzitzen, han dago Hego Korea (Japoniaren inbasioa eta guda zibila jasan zuen herrialdea) edo kolonialismoa/gudak pairatu zuten Asiako beste herrialde batzuk (Taiwan, Japonia, azken urteetako Txina, Hong Kong…).

  • Ene Bentazar, Britainia Handia, hau da, munduan izan den inperio genozida handienetako batek humanitateari askatasuna eta demokrazia ekarri diola diozunean Sobietar Batasunaz ari diren dogmazale komunisten zinismo berdina nabari dut zugan. Horien gainetik jarrri nahi izaten zara, baina jakizu haiek bezala zu ere korronte ideologiko desfasatu baten sinesle besterik ez zarela. Eta ezker abertzaleko jarraitzaileek ETAren biktimekin ezikusiarena egiten duten neurri berean egiten ari zarela ezikusiarena Ingalaterrak historian buruturiko dozenaka basakeriren aipamenarekiko. Horretaz gain, hemen ez da demokraziarik, batetik okupatzaileek eta kolaborazionistek euren neurrira legeztaturiko kortijo batean gaudelako. Bigarrenik, funtsezko gaiak herritarren bizkar erabakitzen direlako BETI, gainontzeko guztia antzerkia eta itxurakeria besterik ez da. Hirugarrenik, alderdien hauteskunde-jokoan sartu eta aukerarik izateko botere faktiko batzuen edo besteen babes finantzieroa, politikoa eta soziala behar duzulako, eta sistemaren oinarri ideologikoekin bat egiten ez baduzu edo artaldetik ateratzera ausartzen bazada hortxe dituzu komunikabide, eragile sozial, epaile, fiskal, polizia, patronal, sindikatu banku eta baita eliza beraren setioa, boikota eta azpijokoa. Mendebaldeko merkatu politikoa, merkatu ekonomikoa bezala, itxita dagoen barruti pribatu bat da, elite gutxi batzuen menetara dagoen tresneria. XXI. mendeko Europa totalitario honetan, XIX. mendeko erretorika liberal unibertsalista poxpolin hori iraingarria da zinez, are gehiago covidaren aitzakiaz inposaturiko salbuespen egoera perpetuo honetan. Honetaz gain, ez dut ezer gehiagorik esateko kontatu berri duzun Ingalaterra mesianikoaren pelikula merke honen inguruan. Ipar Irlandara edo Argentinara joan zaitezke ikustera ea Margaret Tacher maitekiro gurtua den. Guk ez diogu Ingalaterrari ezer zor, inork ez dio ingalaterrari ezer zor.

  • Ene Egurra, historiako inperiorik genozidena Espainola izan da eta hori onartzen du edozein demografo profesionalak: Hego Ameriketan Espainiako konkistak suposatu zuen katastrofe demografikoa ez da inon gertatu. Eta ez ziren bakarrik birusak eta bakteriak izan, baizik eta inditarrei paira-arazi zitzaien hiper-esplotazioa eta ohiko bizitzatik aldendu beharra, egitura konzentrazionarioetan bizi zitezen.
    Eta demokrazia eta askatasunarena ez da zinismoa, da bizi dugun mundu diskotekeroa. Irudituko zaizu demokrazia eta askatasuna huskeria direla baina diktadura bat bixitatu besterik ez da behar ikusteko diferentzia. Zuri hori ez zaizu, antza, gertatzen.
    Inglaterrako inperioa komertziala zen eta komertzioak badu onura haundi bat: jendea bizirik behar du jendeari gauzak saltzeko. Inperio espainiarra eta napoleondarra eta nazia den denak inperio militaristak ziren eta ezpataren legez hil ziren horregatik.
    Kortijoaren teoria oso polita da, bai espainolek eta bai ezker abertzalekoek bat egiten duten gure egitura autonomiko-forala horrela juzkatzeko momentuan, batzuek espainolen kontura bizi garelaren ustea zabaldu nahi dutelako eta besteek esaten dutelako guztientzat onuragarri eta ondarri diren zerbitzuak batzuk bakarrik aberasten dutela. Batzuentzat dugun boterea ETAren garaipena da eta besteentzat okupazioaren adierazgarri. Errealitatea ez da parametro horietan kokatzen, Egurra.
    Demokrazia ordezkatzaileari egiten dizkiozun kritikak beti entzun dizkiot ezker eta eskubiko mesias autoproklamatuei. Bai, noski, alderdien egitura oso inperfektoa da, baina beste alternatibak baino hobea. Edota mundu honetakoa den alternatibarik baduzu, Egurra?
    Bai, denok onartzen dute Margaret Thatcher-en bidez jarri zirela Ipar Irlandako pake prozesuaren lehen mugarriak (irakurri pixkat gaiari buruz). A, eta zu gainera Galtieri diktadore argentinarraren aldeko ageri zara, bai, Falkland irlen gerran. Ba gerra horretan Thatcher-ek bi gauza ona lortu zituen: batetik, irla horiek kriollo-neokolonial batzuen eskutatik kendu eta bestetik demokrazia ekarri-arazi zion Argentinari. Ze emakume zoragarria!

  • Alpargatero 2021-04-19 14:47

    Bai, Bentazar. Horregatik, Amerika Espainiarrera joan eta indigenen aurpegiak ikusten dituzu nonahi, eta lurraldeetako askotan jende gehienaren fakzioetan. Angloamerikan berriz, zer? Non dago indigenen arrastoa? Kondaira beltza ingeles eta luteranoen asmakizuna da!

  • Gauza ikaragarria da hau, topiko espainolak botatzen dizkidate foro euskaldun batean…
    Ene Alpargatero, demografiari begiratu, badakizu zenbat indio kalkulatzen bizi zela Ipar Ameriketan? Cuba eta Santo Domingon baino gutxiago. Badakizu noiz hasi ziren Ipar Ameriketako indioak benetan hiltzen? Nuñez Cabeza de Vaca eta beste konkistzaile espainolek itsasoz itsaso zeharkatu zutenean. Ipar Ameriketan oso indio gutxi zegoen ingelesak bertaratu zirenean.
    Espainiako inperioak ordea miloika eta miloika indio hil-arazi zituen eta gero bortxa peko mestizaia inposatu. Horregatik mexicarrek deitzen diote beren buruei “hijos de la gran chingada”, espainol konkistatzaileak bortxaren bidez zabaldu zituztelako bere geneak. Kondaira beltza egitate oso konkretoa da eta norbaitek “asmatu” bazuen (eta ez zuen asmatu, berak ikusitakoa kontatu baitzuen) Bartolomé de las Casas praide espainola izan zen, Espainolen sarraskiak eta demasiak salatuz.

  • Baten batek zure gezur panfletarioak irakurrita usteko du Australia edo Ipar Amerika populaturik gabeko lur birjinalak zirela, edo India eta Asiako kolonizazio britainiarra misio humanitario bat izan zela, eta irakurle horrengana zuzenduko naiz ondoko mezuan, zu bezalako dogmatiko batengana zuzentzea desohore zait.
    Bestetik, Espainiar Inperioak buruturiko sarraski eta genozidioek ez dute balio argudio bezala Britainiar Inperioak buruturikoak zuritzeko. “Baina beste horrek gehiago…” aitzakipean ezkutatzen denak ergelkeria besterik ez du adierazten, eta gainera ikusteko dago hori hala izan zen edo ez.

    Hona hemen Britainia Handiak, merkataritza librea, demokrazia eta liberalismoaren sustatzaile prometeikoak gizateriari eginiko ekarpenak:

    1) Britainiar Sozietate Geografikoaren arabera 900.000 aborigen australiar bizi ziren kontinentean lehen kolonoak heltzean. 1788 eta 1900 artean, 30.000 eskasera murriztu zen haien biztanlegoa, indarkeria sistematikoa, gaixotasunak eta euren lurren eta bizibidearen lapurreta orokortuaren ostean. Genozidioa finean.

    2) Zelanda Berriko maorí populazioak %57 egin zuen bera kolonizazio britainiarrari esker, australiar aborigenen zorigaitz berdina pairatuz.

    3) Kanadako Kolumbia Britaniarreko nazio indigenen biztanlegoaren %75a ezabatua izan zen britainiar kolonizazio genozidaren baitan. Horien ondorengo Kanada eta AEBk era berean jarraitu zuten indigenen garbiketan. Kanada bera, horren politikoki zuzen eta progrea, Albertako herritar indigenak esterilizatzera derrigortu zituen 30. hamarkadan

    4) Irlandan 1845 eta 1852 artean izandako gosetea (biztanlegoarekin%25arekin akabatu zuena) britainiar politika planifikatuaren ondorio aurreikusia izan zen Tim Pat Coogan historialariaren arabera. Beste genozidio bat finean.

    5) Gholi Majd irakasle pertsiarrak bere liburu batean demostratu zuen Britainiar Inperioak eragotziriko ale-inportazioagatik 1917 eta 1919 tartean eragindako gosetearen ondorioz 8-10 milioi irandar genozidatuak izan zirela.

    6) Milioika esklabu beltz izan ziren bideratuak Senegal eta Gineako portuetatik Karibe, Ipar amerika eta Hegoamerikara. Esklabista handienak ingelesak izan ziren .

    7) Modu berean Raj Britainiarraren menpean izandako gosete deliberatuak. Bengalako probintzian (India) 1943an britaniarrek eragindako goseteaz hildakoak 3 eta 5 milioi artean izan zen.

    8) Britaniar piraten narkotrafikoa gelditzeko Gobernu Txinatarrak eginiko ahaleginen ondoriozko opioaren gerratan 15 eta 50 milioi txinatar hil zirela esaten da.

  • Barkatu, Egurra, baina nik ez ditut britainiarren demasiak ukatzen. Bakarrik konparazioaren balantzan jartzen ditut. Eta hori ez da ergelkeria, justizia baizik, zeren eta inperioaren ideologia oraindik pairatzen baitugu hemen eta orain, Espainiaren aldetik, Alpargateroren testigantza lekuko (ene, Roca Barea tiparen argudio berdinak esan baiditu).
    Britainia handiak horrelakoak, zuk adierazitakoak, kausatu zituen, dudarik gabe, eta ere bereberki nik esan dizudana, demokrazia eta askatasuna ekarri mendebaldeko Europara inperio nazia akabatu eta gero.
    Zuretzat noski askatasuna eta demokrazia nonbaiteko lilurra dira, baina hori ez da horrela. Zuk ordenagailuz nahi duzun moduan idazten duzu horri esker, Txina Komunistan egongo bazina ate-joka izango zenduke erregimenaren polizia bat.

  • Bentazar:
    Primeran dakizun bezala zure iritziak lasai asko adierazi dituzu etxe honetan denbora luzez, eta ez izan zalantzarik horrela izango dela aurrerantzean ere.
    Zure iruzkina gure lankidearekiko kritika pertsonal eta erabat tokiz kanpokoa iruditu zaigu, errespetu falta bat, eta horregatik ezabatu dugu.
    Eztabaida gaiaren inguruan zure iritzia ematen segi dezakezu.
    Egun ona izan

  • Alpargatero 2021-04-20 09:45

    Bentazar, ulertzen dut zuretzat topilo antiespañolak erosoagoak izatea, eta zuretzat harrigarria izatea Espainaren historia (gure historia) hemen eta euskaraz defendatzea. Ameriketako demografiari buruz asko hitz egin da, eta hainbatek diotenez, batzuek haizatu duten baino askoz apalagoa zen. Historikoki egiaztatutakoa da espainiarrak (haien artean, euskaldun asko) iritsi orduko hasi zirela ezkontza mistoak (legezkoak, Jaungoikoaren eta justiziaren aurrean egindakoak); Ipar Amerikan, berriz, ehun urte geroago iritsitako kolonoek Apartheid erabatekoa aplikatu zuten. Indigenen buruzagi batzuek hasiera-hasieratik bereganatu zituzten kargu publikoak eta ohoreak. Indigenak berehala deklaratu ziren erresumako subdito, eta gainerakoen eskubide berberak errespetatu zitzaizkiela. Zer esan Ipar Amerikari buruz? Adibidez, Californian XX. mendearen hasierara arte dirua ordaintzen zela indigenen ile-adats bakoitzeko, Euskal Herrian azkonar eta azeriekin egiten zen modu berean. Hori bai, indigenen babesle Fray Junípero Serraren estatua eraisten da eta ez politika genozida horien egiteak.

  • Ene Alpargatero, espainolista eta espainola sentitzen bazara eta Euskal historia Espainiako historiarekin asimilatzen baduzu, oso ondo iruditzen zait zure aldetik. Beste gauza da zure ikuspegia errealitatearekin nahastea. Euskal Herria Ipar Euskadi da ere eta euskaldunok Ipar Ameriketan izan dugu, ba hegoaldekoak eta bai iparraldekoak, amankomunezko kondaira bat, espainola ez dena. Gaur egun komunitaterik garrantzitsuena han dago eta Boisen dago euskaldun zentro kultural indartsuena. Hego Ameriketan, ordea (non Ipar eta Hegoaldeko euskaldunok gainera bateratu diren) ez da horrelakorik gertatu.
    Hego Ameriketan ezkontza mistoak gertatu bai eta Odol Garbitasunezko estatutoak ezarri ere bai non eta planteatzen zen “indio, judutar edota arabiar” odolezko kristauek kategoria beherago batean zeudela.

    https://es.wikipedia.org/wiki/Sistema_de_castas_colonial

    Espainiar tolerantzia eta mestizaiarena badela benetan “leyenda zuria” errealitatean sekula gertatu ez zena (arrazismoa oraindik oso boteretsua baita Hego Ameriketan). Eta Ipar Ameriketan ez zen horrelako apartheid legezkorik gertatu (lehen ezkontza misto-legala 1611an eman zen John Rolfe eta Pocahontas-en artean). Noski, Espainiarrek deklarazio loriotsu asko egin zituzten eta horiek ez ziren sekula aplikatu. Mexicon onartua zen garai koloniala bukatu arte indioen esklabutza (Pekka Hamalainen, “El Imperio Comanche” Peninsula, 128 horr.).

  • Eskerrik asko Zuzeu-ko moderatzaileari bere iritzia azaltzeagatik. Saiatuko naiz oraingoan nire interbentzioa zuzentzen, ea bertan diren iritziak agertu daitezke.

    Lehenik eta behin, ni ez naiz liberalismo ekonomikoaren aldekoa, ideologia bat iruditzen zait, eta begibakarrekoa gainera, ekonomiari dagokionez. Baina Thatcher-ek, garai horretan, arrazoia zuen, bi hein nagusietan.

    Batetik, munduko ezker muturrak gorrotoa dio ez hiltzailea izan zelako, ez askatasuna murriztu zuelako, baizik eta beraien printzipio sakratu bat urratu zuelako. Perry Anderson troskystak argi zioen, Thatcher iritsi aurretik irudi zuen produkzio moldeen sozializazioa zela zuzenbide bakarra, kondairaren halabehar gisa. Thatcher-ek ideia hori erditik jo zuen, estatuak bereganatutako hainbat sektore pribatizatu zituelako. Hori egin zuen Britainia Handiak bere zerga-emaileen lepoetan funtzionaten ez zuten hainbat industria mantentzen zituelako. Berak funtzionatzen ez zuten industria horiek pribatizatu eta pixu ikaragarria kendu zion zerga-ordaintzaileari. Esan dezadan, ez ziela langabetuei subsidioa kendu ez bestelako zerbitzu sozialen murrizketa egin.

    Bestetik, oropoteretsua irudi zuen sindikatu britainiarren indarra puskatu zuen. Kontuan izan dezagun, Britainia Handian bost minuturo greba bat gertatzen zen; sindikatuek bi gobernu, bata kontserbatzailea eta bestea laborista, lur jo arazi zituen. Thatcher-ek eskua sartu eta sindikatuen indar totalitarioa makur-arazi; eta gainer sindikatuak demokratizatu zituen (hau da, eskuz-gorako botoetatik boto sekretua ezarri zuen).

    Britainia Handiari “Europako gizon gaisotua” deitzen zitzaion. Thatcher-ek egoera horrretatik atera zuen bere estatua. Eta gizabakarraren ardura eta lana balioztatu arazi ere, berak jakin baizekien zerbitzuak ekonomia produktibo baten ekoizpena zirela eta ez zirela zuhaitzetatik sagarren antzera erortzen.

  • Alpargatero 2021-04-21 11:05

    Bentazar, ni ez naiz espailolista, espainola naiz, eta hori ez da eragozpena euskaldun frantsesak anai-arreba gisa ikusteko, itsasoz bestaldeko hispanoak ere ikusten ditudan bezala. Kasta-sistemaren kontu hori ez zen inoiz indarrean egon (Wikipediaren esteka horretan bertan ere oso zalantzan jartzen dute), eta gizakiak gauzak sailkatzeko eta ordenatzeko duen zaletasunari zor zaio hor aipatzen den arraza-nahasketa desberdinen arteko sailkapena. Lekukotza garrantzitsuak daude (Humboldt eta Darwin neutralak, kasu) agerian uzten dutenak Imperio Espainiarra integratzailea eta eraikitzaile izan zela, eta ez hustiatzaile-lapurra ingelesena bezala.

  • Ene Alpargatero, bidalitako estekan ez duzu hau irakurri,

    “Desde luego el desdén de los blancos, españoles o criollos, hacia los mestizos y a las castas, fue un fenómeno generalizado… A mitad de la centuria (1750) el mestizo había logrado, pese a las trabas, un modo de vida propio y una actitud sólida frente a una sociedad cuyos rasgos fundamentales eran el acrecentamiento del prejuicio racial y el reforzamiento de la jerarquización social fundada en la pureza de sangre, con el consiguiente rechazo de los grupos inferiores”.

    Hura historiagile espainar batek dio (Luis García Navarro). John Lynch ingelesak argi uzten du (Revoluciones iberoaméricanas, Ariel), odol garbiketaren kontrola erabat indarrean zegoela independentzia altxamenduak gertatu ziren arte.
    Espainiarrek Hegoameriketan inposatutako odol-nahasketa goitik behera zetorrena zen, indarrean, umillazioan eta bortxan oinarritua (horregatik turismo sexualak oraindik duen arrakasta alderdi horietan). Espainiarrak (eta euskaldunak ere, noski, tokatzen zaigun heinean, eta baita italiarrak, alemaniarrak eta bestelako inperioko kideak ere) Hegoameriketara lapurtzera eta indioak eta beltzak esplotatzera zijoazten.
    Inperio espainiarrak duen ezaugarririk garrantzitsuena hauxe da, bere jatorriko herrialdean (Espainian) izan duen autokritika eza ikaragarria. Roca Barea eta zu bezalakoek inperio delako hori defendatzen duzue garaikide ziren argudioak erabiliz (kontuan izan gabe geroko azterketak).

  • Egurra, Rift Haranetik gatoz guztiok, abiapuntu berberetik.

  • Inperioen aferan, kontutxo bat:
    Non dira Kuba eta Antilletako indigenak, Alpargatero? Horren eraikitzaile izan bazen Monarkia Hispanikoa inperiogintzan, zergatik desagertu ziren Kuba eta Antilletako indigena guztiak? Lehen esklabu barkua 1502an iritsi zen Kubara, bertako indigenen gabezia zela eta. Deskubritu eta 10 urtera jada jende falta zuen Kubak.
    Indian dauden indioak zergatik utzi zituzten bizirik ingeles odolzaleek?
    Espainiak demografia alde izan zuen tokietan ingelesen antzera jokatu zuten. Kuban egundalako triskantza egin zuten, nahikoa jende zutelako triskantza hori egiteko. Kontinentean gutxiegi ziren garbiketa sakona egin ahal izateko, milaka apur batzuk milioien aurka, eta hala ere, genozidio galanta egin zuten.
    Ingelesek ipar ameriketan triskantza egin ahal izan zuten, demografiak baimendu zielako, Kuban espainolek bezalaxe. Indian ezin izan zuten egin, ez zutelako nahikoa jende, espainolek (euskaldunak barne) hegoameriketan bezala. Aukera izan zutenean, bai batzuek eta bai besteek berdin berdin jokatu zuten: aurrean zituzten guztiak hil.
    Bentazar, Inperio Britanikoa defendatzea genozidioa defendatzea da: ipar ameriketako indigenen exterminioa, Zululandiako konkistan egindako hilketa masiboak (zuluen %20-30a hil zituzten), Boxerren iraultzan lehen kontzentrazio esparruak sortu izana, Amritsarreko Sarraskia eta oro har, Indian egin ziren basakeria guztiak, afrika britaniarreko beltzen genozidio sistematikoa duela 70 urte arte, esklabu salmenta XIX menderarte… horiek denak dira Inperio Britaniarraren fruitu.

  • Ene Ba Ote, Inglaterrak eta Britainia Handiak badu bereizgarri bat, Espainia, Frantzia ala Alemaniako inperioekiko: hori demokrazia da.
    Inglaterra (garai bateko Euskal lurraldeen antzera) Ohiturazko Zuzenbideaz gobernatzen zen eta ez Espainia eta Frantziako Dretxo Erromatarraren bidez, absolutismo monarkiko eta errepublikarrea eramango zuena.
    Inglaterrak monarka bat eta errepublika bat lur jo arazi zituen eta era horretan botere aldaketa asmatu ere (beno, euskaldunok asmatu zuten hori XIV mendean Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin, beren biltzar eta batzar nagusietan, baina lehen herri handia izan zen hori egiten).
    Portzierto, ingelesek ez zuten genozidiorik edota herri-desplazamendurik bultzatu Ipar Amerikan (historia piskat irakurri Ba Ote, eta libra zaitez espainolek ezarritako beren historialaren antzekotasunaren liluraz). Walt Whitman-en denboretan Manhattan-go irlan indioak baziren. Jackson Lehendakaria izango da indioei gogor ekingo diena, XIX mendearen partean.
    Eta lehen konzentrazio esparruak espainolek sortu zituzten Kuba-ko gerran, Weyler generalak, izan ere (hemen ere Ba Ote españolkeriaren mitoen lilura pean zabiltza).

  • Demokrazia bai, demokrazia ez 2021-04-21 18:12

    Arratsalde on.
    Bentazar, momentu oro itzultzen zara demokrazia modernoaren sorrera ingelesek asmatu zutela esatera, ordea, ez duzu ezeztatzen Inperio Britaniarrak sekulako sarraskiak eta demasak egin zituela, Espainolak baino gehiago edo gutxiago, depende nork esan, baina egin egin zituen, atzerrian, kolonietan zein bere barne lurretan. Orduan, zertarako nahiko genuke demokrazia baldin eta horrek ez badigu giza eskubideen bermerik ematen? Agian aplikatutako sistemetatik akats gutxien dituena dela esango didazu, a priori ezin jakin, baina niri behintzat horrek nahikoa buruhauste sortzen dizkit. Demokrazia baten baitan zeinek ditu eskubideak eta zeinek ez, non ezarri muga, goraipatzen al da demokrazia hori hiritartzat dituenak besterik nola tratatzen dituen arabera? Edo demokrazia osoa izateko bere hiritarrak ez direnak nola tratatzen dituen baloratu beharko genuke baita? Bozkatzeko eskubidea ez zait aski iruditzen. Azken finean badirudi demokrazia ingelesa goraipatzen duzula demokrazia horrek berak egin dituen gehiegikeriak kritikatu gabe, zapalketak kontuan hartu gabe.

    Alpargatero, zure posturak kuriositatea sortzen dit. Jakin nahiko nuke benetan nola bateratzen den gureakin zapaltzaile den identitate bat (espainola) bertakoa den identitatearekin (euskalduna) akulturazioaren zurrunbiloan jauzi gabe, bi Estaturen artean banatuta (gehitu diaspora nahi baduzu) eta bertakoa dena mantentzeko interesik ez duen elite ekonomiko batekin.

    E, diotenez Afrikatik gatoz guztiok, baina helburu berdinera ote goaz? Zer iruditzen zaizu zuri? Geroz eta mundu irekiago batera goazela (homo nomada interkontinentalera) edo geroz eta gehiago ixtera globalizazioak eragindako errebote efektu batengatik?

    Adeitasunez, arratsalde ona izan dezazuela guztiek.

  • Ene Demokrazia bai, Demokrazia ez:

    Nire argudioaren muina hain zuzen hauxe da: Inperio britaniarrak krimenak egin bazituen ere, inperio komertziala izan zela, hortaz, eta gainera demokrazia sistema bat zuen bere barnean, iraultza erlijioso batek bultzata. Gauza onak eta gauza txarrak zituela esaten dizut, besterik gabe. Eta nola ez baitzen inperio bakarra, bera baino okerragoak ziren inperioak zigortzeko balio izan zuen (hala nola, inperio espainola, frantsesa, nazia eta inperio sobietikoa ere). Inperio hauek, beraiekin, absolutismo modu bat ala bestea zekartelako, Espainiako feudalismo-enkomenderoa, Frantziako jakobinismoa, Nazien totalitarismoa eta Sobiet-Komunisten beste koloreko totalitarismoa.
    Gainera, euskaldun gisa, badu gurekin antzekotasunik, ohiduran oinarritutako legeetan ondu zelako, beraiek eta guk Lege Zahar bat bagenuen, dretxo erromatarraren absolutismorik gabekoa. Horretatik sortu zen demokrazia modernoa. Arazoa da gure Euskal Herri honetan ezker muturreko totalitarioek ditugula eta horiek ez dutela dugun demokrazia onartzen ez eta bere alderdi positiboak. Zu eta biok hemen bagara eztabaidatzen eta nire ordenagailua blokeatzen ez bada hitz klabe bat agertu delako (demagun Txina komunistan “demokrazia” hitza erabiltzen baduzu) horregatik da. Bion arteko eztabaida libre bat dago eta nik hori balioztatzen dut. Ikusten da zuk dudak dauzkazula, ba nik hein horretan ez, inolaz ere: demokrazia totalitarismo nazi, komunista, fundamentalista eta beste hainbeste ista baino hobea iruditzen zait. Eta gainera euskaldunok gure erakunde sistema sortu dugu filosofia horren ondorioz.
    Demokrazia ingeleseak nazien kontra, napoleonen kontra eta felipe bigarrenaren kontra jazarri eta irabazi zuen. On bat egin zuen, nire ustez. Mendebaldeko Europan ez litzateke oraingo sistema existituko horregatik ez balitz. Akaso zuk bestela nahiko zenduke.
    Eskerrik asko zure erantzunagatik, ondo izan.

  • Demokrazia bai, demokrazia ez 2021-04-21 19:52

    Arratsalde on berriz, Bentazar. Zure lekuan egonik normala dirudit defentsibara egotea, baina nirekin “akaso zuk bestela nahiko zenduke” sobera zeneukan. Nik zuk beste estimu diet biok hemen eztabaidatzea eta anonimatoa gordetzea bermatzen diguten eskubideei eta beldurrik ez diot ideien kontrasteari, gizaseme baigara guztiok eta hitza daukagun aldetik hori izan behar da gure arazoak eta desadostasunak konpontzeko tresna. Ez pentsa nire iruzkina demokraziaren aurkakoa zenik, kontrara egia esan, uste baitut mendebaldean ditugun demokrazia sistema konkretuek kale egiten dutela herritar guztien ordezkatzea izaterakoan, baditu bere disfuntzionaltasunak, eta horrek sistema hori hobetzera bultzatu behar gaitu, ez zaborretara botatzera. Nire uste zintzoa da oraindik lan handia egin behar dela demokrazia demokrazia efiziente bat bihurtu dadin, baldin eta eskubide politikoen bermea izango bada eta ez praktikan lau urtetik behin antzeztutako zerbait. Niri tamalez ez zidaten eskolan ez institutuan gurean helegite bat nola egiten den irakatsi, hori gure eskubidea izanik ere, zuri? Zentzu honetan pedagogia gehiago behar da partaidetza demokratikoa zinez zabaldu nahi badugu, ez baita gizarte talde guztietara heltzen. Interesez irakurtzen jarraituko zaituztet.

  • Noski, noski, sistemak noski dauzkala disfuntzionalitateak, arazoa da disfuntzionalitate horiek arazo bihurtzea, demokraziak ekarritako onurak kontuan izan gabe. Zurekin ados, sistema hobetu behar da.
    Partaidetza eta herritarren ekimena eragin beharreko gauza dela argi dago. Eta pedagogia eta praktika behar ditugu, ekinaren bitartez gauzatzen baita demokraziaren hobekuntza.
    Pedagogiarik onena dugun ongia aintzakotzat hartzea da, eta ongi horrek dauzkan aukerak balioztatzea.
    Eskerrik asko eta ondo ibili.

  • Bai noski! Victoria Erregina demokrata konbentzitua zen, eta bere erregimena, demokrazia osoa… Irakurri behar direnak…

  • Ene Ba Ote ikusten da muzin egiten diozula eztabaidari, Britainia Handia Biktoria Erreginarekin demokrazia bat zen eta Raul Castro-ren gaurko Cuba diktadura mixerable eta nazkagarri bat da. Ikastazu erregimen politikoen ABC-a.

  • Benat Castorene 2021-04-22 12:35

    “Britainia Handia Biktoria Erreginarekin demokrazia bat zen”
    Bai barruan beharbada, baina Kuba baino inperialistagoa kanpoan.
    Baina goian jada hau erran zenuten beharbada. Hasieratikdena leitu ez dut eta…

  • Castrotarren Kuba sobietarren ehiza-zakurra izan zen eta Angola, Mozambique, Etiopia, Somalia eta beste Afrikako herrialde batzuk erasotu zituen. Cuba-tar komunista erregimenak nonnahira bultzatu ditu erakunde terroristak. Cuba ez da demokrazia eta barrenetik eta ez kanpotik eta zoritxarrez gure herri honetan forofo piloa dauzka.

  • Benat Castorene 2021-04-22 16:32

    Bentazar Jauna , ez naiz hain ezjakina,
    Ez dut esan Kuba inperialista izan ez zenik, Britania handia Kuba baino inperialistagoa zela baizik. Bai indarrez bai iraupenez bai ta ondorioz.
    Nehork ez zuen Britania handia bultzatu behar izan ihizi zakur izatera, bere kondu ihiztatzen zuen, Frantziak eta Espainiak bezala eta gehiago er.
    Inperialismoari dagokionez erran dezakegu Britania handia da eredu.

  • Ene Castorene, bai egia da, baina Britainia Handiarik gabe ez litzateke gaur egun demokraziarik egongo gure mendebalde honetan, bata eta bestea egia dira. Espaina eta Frantzia bezala, inolaz ere, askosaz apalago, Espainiarrak genozidioetan txapeldunak izan baitira bere domenuetan. Eta Frantzia da egungo estatu totalitarioen sorlekua.

  • Benat Castorene 2021-04-22 19:00

    Bai Britania handiari dagokionez arrazoi duzu. Behar orduko ez balitz hor izan eta oraindik bizirik bagina menturaz alemanez mintzatuko ginen edo errusoez.
    Horrek ez du kentzen izan dela historian nazio inperialista arrakastatsuena baita demokrazia eredu ere! .
    Bere aldetik, esaterako, Frantziak bere burua libertatearen eta igualtasunaren patria .aldarrikatzen zuela, feodalismoa kasik ezagutzen ez zuen erresumako probintzia bakarra suntsitzen zuen ekonomikoki, juridikoki eta administratiboki. Alta badira abertzaleak hori aditzea gustatzen ez zaiena. Baina hau beste historio bat da…

  • Ene Castorene, plazer bat da zurekin eztabaidatzea eta gainera asko gustatzen ari zait Simone Weil-en obraz egiten ari zaren itzulpena (niri dagokidanez, gainera, ideologikoki oso gertukoa ikusten baitut idazle hori, kristaua, komunitarista baita eta egungo gizarte modernoan balio horiek antzemateko eta proposatzeko trebea da ere).
    Frantziako kasua nahiko edo aski patetikoa da: berdintasuna, askatasuna eta anaitasuna ikurtzat duen herriak, bere ditxosozko iraultza eta gero (etorkizunean uste baino askosaz eragin gutxiago, eta gainera eragin txarra izan duena), balio horiek zapaldu zituen, lehenik, Napoleonekin, errege absolutoa baino estatu absolutoago bat ezarriz (eta bereberki errege absolutoa baino absolutoagoa zen enperadorea); gero, askatasun eta ordezkaritza eremu propioa zeuzkaten euskal herrialdeen eskubideak kenduaz (zuk esan bezala, Lapurdik ez baitzuen dretxo feudalaren arrasturik eta Behenafarroa eta Zuberoa berdintsu). Bai, egia da, badira ustezko abertzaleak modernitatea gure nortasunaren ekarri politiko-sozial eta kulturalaren gainetik jartzen dutenak; ez dute abertzale izenik merezi. Ondo izan eta besarkada handi bat.

  • Alpargatero 2021-04-23 12:25

    Bentazar eta Baote:

    Karibeko indigenen odola Kuba, Puerto Rico eta Errepublika Dominikarreko egun biztanleengan dago, proportzio txiki baina esanguratsu batean, egin diren azterketen arabera. Joan eta bila ezazue arrasto hori Jamaikan edo Haitin, esate baterako; han beltzak bel-beltzak dira, eta ez dira ez zuriekin ez beste inorekin nahastu. Izan ere, Amerika Hispaniarreko odol- eta arraza-nahasketaren fenomeno erraldoia ez da sekula ikusi beste inon mundua mundu deño, Brasil bera ere ez baita guztiz berdina horretan. “A mitad de la centuria (1750) el mestizo había logrado, pese a las trabas, un modo de vida propio y una actitud sólida”. Esan daiteke antzekorik Europarren beste edozein “koloniaz” garai berean? Ingelesen eta holandarren esku zeudenez, adibidez? Ez dut uste. Garai hartan, hain zuzen, Amerikako Virreinato batzuk metropolia bera baino aberatsagoak ziren, hiri garrantzitsuagoak zituzten, non azpiegitura eta eraikin publiko hobeak ere baitzeuden. Hori ez dator bat inperio ustiatzaile eta lapurraren irudi beltzarekin. Humboldt bera harritu egin zen Mexikoko nekazarien ongizateaz, gari bereko alemaniarrena baino hobea, haren hitzetan.

  • Ene Alpargatero, zuk esan bezala, proportzio txikian, eta esanguratsua zuk esandakoaren kontrakotik, kontuan izanda miloika indio zirela gutxi batzuen geneek iraun zuten, seguru asko morroi-esklabu bihurtutako india andrazkoen bitartez. Horretaz ere egin da ikerketa eta hori demostratzen du, gizonezko ia guztiak akabatuak izan zirela eta emakumezko batzuk espainiar konkistatzaileen sexu-esklabuak bihurtu zirela.
    Barkatuko didazu, Alpargatero, baina Jamaica eta Haiti, ingeles eta frantziar koloniak izandakoen kasuan, espainiarrek konkistatu zituzten lehenago eta ingelesek eta frantziarrek harrapatu zituztenean ez zute indiorik. Hori deitzen zaio, karten jokuan, solitarioan tranpak egitea, Alpargatero.
    Ekartzen didazun zita nik neronek jarri dizut eta zuk mutilatua ekarri didazu. Ene Alpargatero, kontuan izan dezagun egiturazko gauza bat. Zeintzuk izan ziren Hego Ameriketara emigratu zuten espainiarrak lehen mendeetan? Gizonezkoak proportzio ikaragarrian. Gero, enkomienda batean kokatzen ziren eta hortxe zebiltzan dozena bat indiekin txortaketan, noski, indio gizonezkoak akabatu zituztelako. Umillazioan, giza-arren esterminioan eta joputza sozialean oinarritutako mestizai batetaz hitzegiten ari gara, ene Alpargatero. Eta zer gertatu zen Ipar Amerikan? Ba oso indio gutxi zegoela ingelesak eta holandesak iritsi zirenean eta lurralde zabalak zeudela eta ingelesek emigratu egiten zuten familia guztiarekin eta orduan negozio eta enpresa familiarrak osatzen zituzten. Larru-merkataritzan zeuden merkatarien artean nahasketa zegoen indioekin baina gehienetan hiri eta herrietako ingelesek oso tratu gutxi zeukaten gutxi zirelako. Aipatuidazu ingelesen garaian egindako genozidiorik oraingo Estatu Batuetan. Ez duzu aurkituko. Gerrak egon ziren eta bakezko tratatuak eta Estatu Batuak matxinatu zirenean ingelesek indioak hartu zituzten aliatu gisa.
    Bai noski virreinato batzuk oso aberatsak ziren eta berehala arruinatu egin ziren ¿zergatik? Zerbitzuko lanean eta lehengaietan oinarritutako ekonomiak zirelako. Ingelesek ordea, Ipar Amerika gehienean (ez beraien hegoaldean, hemen Cuban bezala esklabutza baitzegoen) ekonomia pribatu bat osatu zuten eta lehengaietaz aparteko manufakturak egiten laster hasi ziren. Espainiak feudalismoa esportatu zuen Hego Ameriketara eta Inglaterrak kapitalismoa. Bai, erregimen txarrak dira biak baina noski feudalismoa arrunt arkaikoagoa eta esplotatzaileagoa da zinez.
    Ene Alpargatero, Espainiako kolonizazio eder-mestizatuaren ipuia goitik-behera desmitifikatu behar da. Ikustea besterik ez dago espainiarrak nola konportatu diren espainiarrekinek (gerra zibilak, errepresioak) edota ingelesek ingelesekin (Ongizate Estatua asmatu zuten). Inglaterra demokrazia izan da azken irurehun urtetan eta Espainiak orain dela 40 urte hasi-berri du erregimen demokratikoa.

  • Bentazar, dilema faltsuaren falazia merke hori, otoi… Raul Castroz edo Kubaz zer esan dut nik? Gezur merke horiekin zer nahi duzu lortu? Maila gutxi duzu. Kubako erregimenaren gizarte kontrola ez dut batere atsegin, eta ez dut batere erreparorik behar den tokian hori esateko. Utzi karikaturak eta aztertu ezazu aurrean duzun hori bere argumentuak baliogabetu nahi badituzu. Ergelarena egiten ari zara, bestela. Eta gezurretan, falazia txoroekin.
    Viktoria erreginaren demokrazia, eta Britania Handiak Iranen ezarritako Reza Pahlavi Irango Shah-rena antzekoa. Horretarako Iranek historian izan duen Presidente demokratiko BAKARRA, Mossaedgh, atxilotu eta kolpe baten bidez indargabetu behar dela, “aurrera!” esan zuen Churchillek. Gero damutuko eta harrituko gara Ayatollah-k daudela eta… Hara zer den Erresuma Batua. Demokraziaren faro hori, bere interesera diktadurak ezarri dituena mundu guztian. Etiopia aipatu duzu, bilatu ezazu nor ari den gaur gaurkoz Etiopiako gobernua diruz hornitzen, Tigray eskualdean jende garbiketan dabilen bitartean Abiyi Ahmed. Beltzak dira, ordea, eta nori inporta zaizkio…
    Zer esan XVIII eskozian krisi demografiko ikaragarria sortu zuen Gobernu demokratikoaz, Highlandetako clearance-ekin, edota Jakobiten altxamendua nola suntsitu zuten, garbiketa sistematikoarekin.
    Edo Irlandako gosetea, mendebaldeko europan gertatu den azken gosete sistemikoa, 1845-46an, patatarik gabe geratu zirelarik izurrite baten ostean, eta milioika hil edo atzerrira joatera behartu, irlatik garia eta arkumeak tonaka atera zituzten bitartean gobernari demokratek, irlandarrak gosez hiltzen utziz. Oso demokratikoa dena, bai jauna.
    Zer esan ez zela 1918ra arte gizonezkoen sufragio unibertsala onartu (21 urtetik gora), eta 30 urtetik gorako emakume batzuk: lurjabeak (edo lurjabeekin ezkonduak) edo orduan 5 libera (dirutza bat garairako) irabazten zutenak soilik.
    Aberatsen demokrazia, gaur egun oraindik constituency aberatsei behartsuei baino ordezkaritza dezente handiago ematen diona Westminsterreko aulkietan. Demokrata zintzo ororen inteligentzia erasotzen duen House of Lords arkaiko eta batere demokratikoa ez den organo hori duena. Epaileak Erreginak bere guantearen graziaz izendatzen dituen hori.
    Eta argi, ni anglofiloa naiz, eta gustatzen zaizkit inglesak, baina hortik inglesen hagiografia idaztera tarte handia dago. Historia den bezalakoa da, ez gustatuko litzaigukena. Eta Inperio Britaniarra ez da sekula demokratikoa izan, gaur egungo demokrazia inglesak ez du azterketa serio bat gainditzen: sistema politiko endogamikoa dute, 200 familiak banatzen duten kortijoa, baina hori bai, itxurakerian zoragarriak dira, eta faltsukerian. Ulertzen dut EAJ batek izan diezaieken filia.
    Alpargatero, Kuban dagoen indigena odola nahi duzuna izango da, eta AEBetan oraindik indigenak badaude. Kubako odolen kontuarekin, bortxaketek hori dute, batzuetan umeak sortzen direla, eta gustatzen ez zaizun Letek kantatzen zuenez: semeen semetatik baitatoz semeak. Horrek ez du esan nahi “en alegre biribilketa” ibili zirenik, eta ez da Monarkia Hispanikoaren bihotz-berotasunaren seinale. AUkera izan zutenean, a sangre y fuego ibili ziren espainolak (euskaldunak tarteko, ahaztu egiten baitzaigu detailetxoa), eta inglesek ahal izan zutenean egin zuten antzera. AEBetako estepa apenas populatuan, garbiketa osoa. India oso populatuan, dagoenera moldatu, eta aurrera, noizean behin indar erakustaldiekin jendea garbituz. Kuba eta irla txikietan, denak garbitu, inperio azteka eta inkan, ba dagoenera moldatu, eta ahal den guztia hil. Ezin diran Inperio Azteka eta Pawnee-ak konparatu, gezurretan aritzea da hori.
    Datu bat dago argia: indigena eta zuri proportzioa zurien aldera zenbat eta gehiago erori, orduan eta garbiketa eraginkorragoa, Kuban, AEBtan, Afrikan edo Australian. Australian oraindik indigenak bizi badira, humanitarioak ziren ingelesak, Alpargatero?
    Enfin, ez gaitzala ideologiak ebindentziak ukatzera eraman.

  • Ene Ba Ote, Euskal Herriko bigarren alderdiaren buruak, Arnaldo Otegik, bere ongi-nahia eta elkartasuna erakutsi dizkio Hegoameriketako diktadura luzeenaren familikoari, Raul Castrori. Hau ez da karikatura, hau errealitate garratza da, hemen, gure herrian, Cuba-ko “demokrazi” horren aldekoak andanaka ditugu izkina guztietan. Eta jakin badakigu zergatik diren eredu horren aldeko: hemen, gure herrian eta Espainian, gertatutako 850 erahildakoak justifikatzen dituztelako ideologia internazionalista-marxista baten poderioz.
    Hortaz, Ba Ote, nik ez dut dikotomia faltsurik jartzen baizik eta egiazko bat, errealitatea konplexua delako, eta ez tajubakarrekoa. Mendebaldeak, Inglaterrak kasu, inperialismo mota bat sortu du baina baita demokrazia eta askatasunezko erregimen bat ere. Nik lehena salatuko dut eta bigarrena defendituko. Zuk bata bestearekin lotu nahi dituzu. Zergatik? Raul Castro-ren balentriak eta hemengo bere zaleen balentriak zuritzeko?
    Eskotiako kasua, gainera, zuk esan baino konplexuagoa da, zeren eta Lur Bajuetako eskotiarrak (eta Lur Altuetako lur-jabedunak) izango baitira txapeldun neurri horietan, eta jakobiten suntsiketan. Baina Eskotiak bere sistema judiziala eta hezkuntzakoa mantenduko ditu bere eskuetan (eta horrek ez du kenduko gaelikoa persegitua izango denik). Eta Eskotiak independentzia edukitzeko aukera du Britainia Handian. Horrelakoren arrasturik ez dago ez Espainian eta ez Frantzian. Beraz, demokrazi graduak badira nahiz eta zuk hori estali nahi.
    Demokrazia britainiarrak, euskal demokrazia antzinakoa bezala, ez ditu erakundeak birrintzen eta check and balances, pisuen eta kontrapisuen izpirituan sinesten du. House of Lords hor dago kondairaren testigantza gisa. Ez gehiagorako. Eta Inglaterrak Keynes-en bitartez sortuko Ongizate Estatua filosofikoki eta praktikoki. Hau da, zerbitzu sozial unibertsalak. Noski, hori zuretzat ez dakit ze munduko erreferentziaz txorikaka izango da.
    Britainia Handian hemen eta Venezuelan eta Cuban eta Ipar Korean bezala aberastasun handia duten familiak izango dira, noski. Arazoa da aberats horiek, bertako herrialdearentzat, onak eta eraginkorrak izatea, elite onak eta ez txarrak. Britainia Handiko aberatsek kapitalismoa sortu zuten, Venezuelako aberatsek mixeria gorria sozialismo bolibarianoaren izenean.
    Ulertzen dut ezker abertzaleko tipo batek Inglaterrako demokrazia eta askatasuna gutxiestea. Horrekin euskal demokrazia eta lege zaharraren ahzdura dator eta euskal nortasunaren gutxiespen eta mespretxu oso espainola.

  • Esandakoa, mailarik batere ez duzu. Arnaldo Otegi al naiz ni? Nik esan dut Kubaz dudan iritzia, zergatik segitzen duzu falaziekin? Venezuela, Ipar Korea… Eduardo Inda dirudizu, kaka nonbaitetik atera nahian. Hara, zuk babestu duzu Erresuma Batua, eta nik Erresuma Batuaren lotsak atera dizkizut, ez dakit zertara datorren Venezuela! ohiukatzea.
    Erresuma Batuaz ari ginen eta ari gara, Erresuma Batuaz eta mundu maila egindituen sarraskiez, lapurretez eta genozidioez. Gauza onak badituztela, bai noski, baina batak ez du bestea kentzen. Genozidak izan direla eta mundu maila egon den inperio harrapariena, baita ere.
    Aurrekoan duzunarekin eztabaidatzen ikasi, ez ezker abertzaleaz zure buruan egin duzun karikaturarekin.
    Venezuelaz hitz egin bahi baduzu, hitz egingo dugu 1998 aurretik zegoen alfabetatze tasaz, hitz egingo dugu Venezuelarren %50a zentsotik kanpo nola zegoen estadistikak ez zikintzeko, hitz egingo dugu bertako eliteek nola harpilatu dituzten PDVSAko onurak belaunalditan, eta hitz egingo dugu Chavez eta Maduroren erabaki ekonomiko kaxkarrez, hitz egingo dugu boliburgesez, hitz egingo dugu Maduroren kontrolpetik atera diren herri milizia armatuez eta hitz egingo dugu Leopoldo Lopez bezalako faxistez, demokrata jantzita dabiltzanak munduan. Ipar Koreaz hitz egin nahi duzula? Hitz egingo dugu nola pasatu den Kim Jong Un ero eszentriko arriskutsu bat izatetik harremanak izan behar diren tipo bat izatera bonba nuklearra lortu ostean, eta hitz egingo dugu Ipar Koreako goseteez, nekazaritzako lurrak behin betiko hondatu izanaz pestiziden erabileragatik, eta nahi duzunaz. Dena ez da zuri eta dena ez da beltz.
    Segi HBri diozun herrarekin, eta izan zaitez zoriontsu. Baina eztabaidatzen ikasi ezazu. Eta aurrean dagoenak esan dizunari erantzun, ez hasi falaIekin eta “whataboutism” ariketa ergel eta gezurrekin, Venezuela eta Ipar Korea ohiukatuz eroaren gisan.

  • Ene Ba Ote, gure herriak demokraziarekiko duen arazo larri batetaz hitzegiten ari naiz eta zuk ni Indarekin konparatzen nauzu… Arazo bat delako Arnaldo Otegi gure bigarren partido ustez abertzalearen buruzagia Raul Castro eta Cuba eredutzat edukitzea. Ala hori ez al da horrela? Hori dugun arazo bat da. Nola altxako dugu Euskadi horrelako erreferentzien bitartez?
    Nik esan dizut Erresuma Batuak badituela bi alderdi, inperialismoa eta demokrazia, eta nik lehena salatzen dudala eta bigarrena defendatu. Zuk ordea bata bestearekin lotu nahi duzu. Zergatik? Demokrazia, benetako demokrazia, existentea, ahier zaizulako. Edo ez?
    Eta ez zen izan, inolaz ere, inperiorik harrapariena, hori Espainiakoa izan zen, britainia handiakoa inperio komertziala zelako. Espainiarrak bai lehengaiak indioen odolez xurgatzen bazekiten. Errusiarrek Siberiarekin egin bezala.
    Venezuelaz hitzegiteko gauza bat bakarrik behar da, jakitea Chavez-ek sortu duela, bai, zuk esan bezala, oligarkia bolibariano bat eta bere erregimenaren ondorioz sekula herrialde batek izan duen gainbehera sozioekonomiko larriena jasan duela. Miloika jende ihes egiten ari da Venezuelatik. Hemengo kasuan gauza positiboak erabateko egungo errealitate negatiboak jan du.
    A ber, Ba Ote, eztabaidatzen jakiteko lehenengo gauza lezioak etengabe ez ematea da komeni eta arira eta muinera jotzea gehiago. Ipar Korean noski dena ez da zuri eta dena ez da beltza, erregimen horrek, Hitler-eko alemaniak bezala, gauza positiboak dauzka, noski, noski, Ba Ote…
    Nik ez dio HBri inongo herrarik, niri pena ematen dit horrelako partido bat edukitzea abertzale izenarekin ta iraultzaile izan nazkagarriarekin, besterik ez. Izan zaitez zoriontsu EAJri eta demokraziari diozun gorrotoarekin, Ba Ote, baina Urkullu Lehendakari izaten jarraituko du urrengo urteetan. Ez horregatik sufritu.

  • Hara Bentazar, eztabaida nahaste hori, eta niri aurre egiteko Otegi eta Kuba, Ipar Korea eta Venezuela ateratzea oso identifikagarria den estrategia da. Kaka nahastea, Eduardo Indak maisuki egiten dakiena. Erresuma Batuaz ari gara, edo Otegiren nazioarteko posizioaz? Bentazar, klase gehixeago izan ezazu.
    Britaniar Inperioa komertziala dela esatea gezurra esatea da. Besterik gabe, gezurra. Lord Mounbatten ez zen merkatari bat, Erregeorde bat baizik. Zipaioak ez ziren agente komertzialak, soldadu mertzenarioak baizik. 13 koloniak hori ziren, koloniak eta ez merkataritza zentruak, Portugaldarrek Macaon zutenaren antzera, adibidez.
    Hortik aurrera, zure ideologiaren arabera Erresuma Batua demokrata dela defendatzeko gezurra esateko premia baduzu, segi ezazu lasai.
    Eta Bentazar, hara, Urkulluk lehendakari izaten jarraituko du, hain zuzen ere espainolen botoa erakarri duelako EAJk, eta demokraziak hori du, demografiak agintzen duela. Eta hori ez diot nik, hori Arzalluz jaunak esan zuen. Horregatik BIlbon superkopa ospatzeko grina, horregatik EItb-n “los vascos que viven en Hendaia” eta horregatik zabaldu da lehenago Kantabriako muga bidea Nafarroakoa baino. Euskadi altxatzen dabilelako EAJ.

  • Zuk diozun hori ez da estrategia, da iritziak gure errealitate politikoarekin xinpleki lotzea. Hemen norbaitek esan du pedagogia demokratikoa egin behar dela. Hortan saiatzen naiz eta horretarako gure herrian ageri diren eredu negatiboak ditut aipagai. Demokrazia balioztatu beharko litzateke ¿zergatik? Gure artean askotxok hori mespretxatzen dutelako, nik aipatu eredu horien truke.
    Esan dizut eta errepikatu dizut zergatik aipatu dudan Otegi: arazoa delako, guretzat, herri bezala, erreferente horiekin dantzan dabilen tipo bat buruzagi politika gisa edukitzea. Baina zuk ez duzu horretan sartu nahi, noski, aski duzu esatearekin ez daukadala “klase”. Zu zara horretan maisua, Ba Ote?
    Inperio komertziala zela egi hutsa da eta komertzioa noski batzutan kañonerak eta zipaioekin ezartzen da. Eta hori eta kapitalismoa gauza bat dira eta bestelakoa oso Espainiar ala Errusiar feudalismoa lehengaiak eta herrien-lanak xurgatzen. Desberdintasun hori ipini dizut baina zure kozienteak ez du, antza, hori antzemateko ematen.
    13 koloniak mota askotak asentamenduak ziren eta horrek ez zion kentzen inperio britanikoari komertziala izatearen izana.
    Eta ez didazu ezta gezur probatu nik inperio britanikoari buruz esan dudanaz. Inperio komertziala zen, flota bat horregatik zuen, munduko bazter guztietatik produktoen sal-erosketa egiteko. Aldiz, inperio espainiarra inperio estraktibista-militarista zen.
    Hara zer diozun (eta nola ageri duzun zure belarritxoa, Ba Ote!) Urkullu eta EAJren botoen kontura. Ene Ba Ote, Podemosek kriston altxamendua eman zuenean Euskal Herrian, zeini kendu zizkion botoak? Gure eskualde honetako Bildu-ezker abertzaleko internazionalista-marxista koalizioari. Zergatik? Bildu eta ezker abertzalearen botoa Espainiar soziologia baten menpe dagoelako, EAJren baino askosaz gehiago. Horregatik esaten digute ezker abertzaleko jefeek “independentista izateko ez da abertzale izan behar”. EAJk eraiki du herri hau eta ezker abertzaleak izorratu, hori da egi klaroa, Ba Ote. Segi Urkullurekin ametsetan.

  • Urkulluri buruzkoak esan zatzaizkiozu Xabier Arzalluz zenari. Hark esan zuen eta, Noticias taldeari eman azken elkarrizketan, EAJn gero tea boto abertzale gutxiago zeudela. Eta segi Kantabriako muga irekitzeko presa duen EAJ babesten. EAJk bere neurrirako Euskadi sortu du, eta jada ez du ukatu ere egiten Nafarroa eta Iparraldea arrotz zaizkiola egunerokoan. Alderdi egunean bai, orduan ohiuak eta imintzioak argi, baina egunerokoan, EiTB ikusi besterik ez dago. Badajozeko hilketa matxistak eta Madrilgo hauteskundeak. Eta “los vascos de Hendaia” Iparraldea, zer da hori? Los vascos son los de Euskadi. Oso abertzalea dena.
    Inperio Britainiarrarekin segi ezazu komertziala zela defendatzen, egia izan gabe segituko du. Australia, Zelanda Berria, Afrika erdia, India, eta ipar Amerika kolonizatu zotuen inperio bat ez da, definizioz, inperio komertziala. Washington, Philadelphia eta Boston nork fundatu, eta kolonizatu, zituen? Indiako Enperadore titulua zertarako behar du inperio komertzial batek? Zertan ari zen Zululandia konkistatzen inperio komertzial bat? Zertarako jarri ziren trenak Afrika britanikoan, estrakzioa egiteko ez bazen?
    Espainiakoa ere berbera zen. Batak ez du besteak kentzen.
    Ideologiak itsututa zauzka.
    Eta bai, bentazar, bazterrak nahastea, eta Otegi, Venezuela eta Ipar Korea astintzea Inperio Britainiarrari buruzko eztabaida batean, estrategia bat da. “Whataboutism” deitzen deiote zuk horrenbeste miresten dituzun inglesek. Bila ezazu zer den.

  • Ene Ba Ote, ez dugu Xabier Arzalluz bere interbentzio txarrenengatik juzkatu behar, nik asko maite nuen baina tarteka ere desbarratu egiten zuen, halanola esan zuenean, aste baten diferentziaz, Rafael Vera (GAL-ekoa) kaballero bat zela eta Josu Urrutikoetxea (ETAko jefea) pertsona ona. Badakit gainera oso erresumindua zegoela Urkullu eta bere taldearekin eta orduan horrelakoak esaten zituen.
    Dena den, egia da, eta ezin dezakezu ukatu, Bilduren soziologia elektorala oso espainola dela, EAJ baino espainolago. Podemos-ek burua altxatzen duenean orduan ustutzen dira Bilduren botoak. Espainiako hauteskundeetan EAJk askoez hobe eusten dio Espainiatik datorren oldeari, Bilduk, ordea, porrot.
    Eta ETBren arazoarekin batzutan zurekin bat egingo nuke, ze propaganda ergela egiten zaie ezker abertzaleko pertsonalidade guztiei, ze peloteo paregabea! Bai ETB aldatu behar da eta ezker abertzaleko eraginetaz fumigatu, behar da hori.
    Erresuma Batuak kapitalismoa asmatu zuen, ene Ba Ote dohakabea, hori zuen indar eta gidari, kapitalismoa merkataritzan, botere finantzieroan eta industrian oinarritzen da. Ez zen, Espaniakoa, Errusiakoa edota Frantziakoa bezala, inperio militarista bat. 5000 polizia zegoen Canada osoan eta Indiako gudarostea indioetaz osatua zegoen bereziki eta txikia zen oso. Inperio komertziala zen eta bere komertzioaren ildoaren mugarrietan kokatu zituen bere konkista-lekuak. Mapa begiratu, historia piskat irakurri, Ba Ote, eta ez horri buruz ignorante baten tabarra ezin-geldiarekin jarraitu.
    Zuk nahi ala ez, eta Arzalluz-en kontribuzio ikaragarriarengatik ere bai, EAJk eraiki du herri hau, bere euskal hezkuntza unibertsitatea, azienda propioa, egitura politikoa, eta abar. Ni EAJkoa naiz eta argi diotsut zuk esandakoa gezur borobila dela. EAJrengatik eman zaie nafarrei gainontzeko euskaldunekin batzeko eskubidea eta etengabea izan da Iparraldeko euskarari eta euskal kulturari emandako sostengua. Bitartean, ETAkideak eta bere akolito zibilak kaleak odoltzen eta bazterrak nazkatzen ibiltzen ziren, Arnaldo Otegi barne.
    Ba Ote, hemen pedagogia demokratikoa behar da, eta Erresuma Batuak asmatu eta praktikan jarri zuen demokrazia aldarrikatu behar da eredu totalitario-txapuzeroen gainetik, ezker abertzaleak eta Arnaldo Otegik hain maite dituen sistema zapaltzaile horiek larrubixi jarrita. Euskal demokrazia behar dugu, baina benetakoa, Lege Zaharrean oinarritutakoa. Nik ulertzen dut zuk pentsatzea Castrochavismoak oso alderdi positiboak dauzkala, baina, motel, ezin daitezke inolaz ere guretzat eredu izan.

  • Nahi duzuna, Bentazar. Errealitatea hor dago, EAJk eta EAJotero nagusien adierazpenak hor daude (azkena, Ortzuar jaunari La Vanguardian egindako elkarrizketa, monarkiaren papera babesten).
    EAJn daude, halaber, Maria San Gilen garaitik EAEko PPk galdutako 200.000 botoak. Ez duzu ikusi nahi, ideologiak eta gorrotoak itsutzen zaituelako, baina demografia eta demoskopia puñeteroak dira. Gogoa baduzu, konpara itzazu euskararen erabileraren mapa eta EHBilduko udalak. Ikusiko duzu antzekotasuna ukaezina dela.
    EAJk eraiki du herri honen zati bat, Euskadi, eta bazterrean utzi beste zatiak. Ongi gauza ugari egin ditu EAJk, gaizki ere bai. Eta azken urteetan kezkagarria da EAJk izan duen deriba autonomista.
    Gauza bat da ukaezina: EAEn EAJ-k agindu du, ez HBk. Irrigarria da ETA edo Arnaldo Otegiri errua egotzi nahi izatea, EAJk hartu dituenenan erabaki garrantzitsu guztiak.
    Eta berriro diotsut, Erresuma Batuak asmatutako demokraziak beltzen genozidioa ekarri zuela, amerikako indiarrena eta inidakoena. Ongi dago inglesak goraipatzea europar demokrazia sustatzeagatik. Horrek ez du, ordea, Inperio Britanikoak egindako sarraskiak estaltzeko balio. Bakoitzari berea, Jaunaren legea. Ezta?

  • Ene Ba Ote, izparringi adierazpenak gauza bat dira (eta egoera batek deliberatu ditzake) eta bestea oso bestelakoa alderdi bakoitzak utzi duen ondarea abertzale ikuspegitik. Hein horretan, ezin ukatu izan didazu EAJ izan dela herri honen herri politiko gisako eraikitzaile nagusia, abertzaletasuna sortu zuenez geroztik.
    PPren galera eta irabazia oso modu desberdinean ikusten dut nik, PPri jende mordo batek botoa eman zion ETAk Miguel Angel Blanco eta Gregorio Ordoñez erahil zituenean. ETAk argi zuen PPko muturrari arrazoi morala ematen ziola horrelako erahilketak eginez eta elektoralki PPri ondo etorri zitzaion ETAren ekintza deliberatua. PPk Donostian, Ordoñez-en aurretik 3000 zeuzkan. ETAren laguntzari esker lortutako botoak dira PPk lortutako asko eta joan zaizkio ETA joan denean. Gogoraraziko dizut gainera zer esan zidan niri ezker abertzaleko tipo batek, Mayor Oreja lehendakaritzara aurkeztu zenean: “nahiago dut lehendakari espainolista bat, lehendakari autonomista bat baino”. Dena den, egia dena hauxe da, zenbat eta Podemosek indar handiagoa gero ta indar gutxiago Bilduk. Eta EAJk hobe eusten diola espainiar oldeari espainiar hauteskundeetan Bildu baino.
    EAJk ez ditu bazterrean jarri beste Euskal Herriko eskualdeak, esan dizut, nafarrek bestelako euskaldunekin egoteko aukera politiko hori EAJk lortu du eta ez ETAren metralletek. Eta Espainolak tarteka salatu egiten dute Eusko jaurlaritzak Iparraldeko euskarari eta euskal kulturari ematen dien laguntza. EAJk ez du deriba autonomistarik, EAJk autonomia-forala lortu eta defendatu ditu. Beste batzuk, Bildukoak eta ezker abertzalekoak, ahoa bete independentzia hitzarekin zakurraren eta astoaren putzaren tamainako lorpenak izan dituzte.
    Erresuma Batuak bere iraultza egin zuenean oraindik beltzen koloniarik ez zuen, ene Ba Ote, Cromwell-en garaiak ziren. Historia piskat irakurri eta ez babukeriak errepikatu.
    Nik ez dut Erresuma Batuaren eta inongo inperalismoa defendatzen, bai noski horretan ados Jaunaren legea, Erresuma Batuko demokrazia bai baina ez bere inperialismoa.

  • Bidenabarr, zu izorratu arren, herri honetan asko gara HBroak. Gure telebista nazionalean gure hitz ito nahi izateak izen bat du: totalitarismoa. Faxismoa. Hemen gaude, euskaldunak gara, eta izorratu arren, telebista nazioanl publikoam tokia izango dugu. Zu bezalako faxistak izorratu arren. Demokrata bat, zer eta telebista publikoa zentsuratzearen alde. Demonraziaren kontzeptu oso arraroa duzu, Bentazar. Gusturago zeundeke Psoerekin HBrekin baino. Espainolekin euskaldunekin baino. Hori demostratua du jada EAJk. Zuk ere bai.

  • Oso oker zabiltza, Ba Ote, famili artean eta lagun minen artean ezker abertzaleko jende asko daukat nik. Eta beren euskaltasuna, abertzaletasuna eta tematitasuna miresten ditut zinez. Beste gauza da zu bezalako inkisitoreak, berehala fatxista hitz ezpainetan jartzen dutenak. Ez, ene Ba Ote, EAJ ez da fatxista eta ETB ezta ere eta ni ezta, aitzitik, zu eta zure partidoa sortu baino askosaz aurretik milaka EAJko gudarik eman zuten bizitza Euskadiren alde eta fatxismoaren kontra.
    Nik ez dut esan telebista zentsuratu behar denik, nik diodana hauxe da, ezker abertzaleak bertan dauzkan iritzi-zuzentzaileak kontrolatu behar direla aniztasun politikoaren mesedetan. Ikusten da puntu bat ikutu dizudala, ETBkoa ahal zara?
    Ni gustorago nago jende abertzalearekin, gertatzen dena zera da, ezker abertzaleko buru gehienak ez direla abertzaleak inondikan ere. Iraultzaile-marxista dira lehenago.

  • Begira egoeraren arabera, iritzia aldatzen duzu. Hitzez hitz, hau esan duzu: “Bai ETB aldatu behar da eta ezker abertzaleko eraginetaz fumigatu, behar da hori.” Nik EAJ fumigatzeaz zerbait esan izan banu…
    Hara, alferrik da, ez zaitut deusez konbentzituko. Segu ezazu pentsatzen demokrata zarena. Eta segi pentsatzen demokrazia “zurea” solik dela.
    Izan zaitez zoriontsu.

  • Ez, ez, modu kolokialagoan mintzo nintzen, eta aldebakarrekoa iruditzen bazaizu esandakoa berehala zuzenduko dut, ezker abertzaleak ezin dezake ETBko agenda markatu, besterik ez, herri honi aniztasun politikoaren oparia eskaini behar diogu.
    Demokrazia, erakutsi dizudan bezala Ba Ote, gauza oso zehatza da, ez ente abstraktu bat edota idolo erlijiosoa. Herriek garatzen dute hori, kasu honetan Erresuma Batuak eta Euskal Herriak bidebatez, demokrazia eta askatasuna eraikitzeko kapazak izan diren herriak. Neri egitateekin demostratu behar zait beste demokrazia eredurik badago historian eta hemen, horiek baino hobeagoak. Ez duzu horrelakorik egin.
    Gustora ibili naiz zurekin, ondo izan eta ondo ibili.

  • Nik ez dut ordea behin ere EAJ fumigatzeaz hitz egin. Are gutxiago superioritate moralaren posizio hartu. Zuretzat zilegi da hori egitea. Hala, zoaz porai, demokrata hori.

  • Hara nola niri despedida egin eta gero berriz ere koherentzia keinu batez azaltzen zaren hemen.
    Bai, aniztasun gehiago egon behar du ETBn, tajubakarreko joera hori zuzendu. Superioritate morala? Mesedez, Ba Ote, ez nuen horrelakorik nahi, nolatan eta zertan antzeman duzu hori?
    Demokrazia eta askatasuna, defendatu beharreko ondarea dira eta ez zaitut horretan ikusten, pena da.