Santi Leone

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.

Zaharrak baleki

Umetan, egia erraten omen dugu; zahartzaroan, jakintsu bihurtuko gara, eta beharbada jakinduria horrek galaraziko digu egia erratea, baina, nolanahi ere, gure hitzek esperientziaren pisua eramanen d...

Clark Kent-en antiojoak

Argia aldizkariko blog batean ikusi dut bideoa: New Yorkeko Kornhaber Brown agentziak sortu du, eta bi minutu baino gutiagoan, pornoaren eta egiazko sexuaren arteko diferentziak azaltzen dizkigu, es...

Pottolo betaurrekoduna

Oker ez banabil, Argian egin zioten elkarriketa idazleari: hark sari inportante bat jaso berria zuen, eta, nola sentitzen zen galdetuta, zera ihardetsi zuen: “Mehe egotea bezala da, pasada bat”....

Manolo

Behin, sari bat irabazi nuen poesia lehiaketa batean. Tira, akzesita izan zen, baina uste dut nire memorietan bigarren saria izan zela paratuko dudala (noizbait nire autobiografia idatzi nahiko nuke...

Pitzadura

Titulua irakurrita (edo adituta), baten batek pentsatzen ahalko luke gaurkoan buruan dudan pitzaduraz mintzatu behar dudala, baina ez, bertzelako pitzadurak hartu nahi ditut mintzagai: errealitateko a...

Proposamen xume bat

[Badaitort: akastuna naiz, eta bekatu larria egin dut; Iban Zalduaren zutabegilearen dekalogoko 10. puntua bete dut, eta dekalogoa ongi ulertu badut -eta uste dut ongi  ulertu dudala, ironia erabil...

Bi esaldi

Zakurrek beldurra ematen didate. Ez bakarrik zakur handiek edo arraza arriskutsukoek, baita txiki-txikiek ere. Egia erran, zakur guziek izutzen naute –zakur erraldoiek eta zakur ñimiñoek, doberm...

Azpidazle

Heinrich Böll-en ipuin batean, protagonista irri-egilea da. Irri egiten du, ofizioz, hori baitu lana, jendearen irria imitatzea, eta arrunt ona da: berdin-berdin imitatzen ahal du errege baten irria ...

Zinema-aretoan

Zineman, Quim Monzók ezin omen du jasan krispeten urrina. Edo, berak erranen lukeen bezala, krispeten urrin nazkagarria. Niri, berriz, ez dit trabarik egiten. Are gehiago, kasu batzuetan, krispetek f...

Zer dugu ebookaren kontra?

Etxean pilatu zaizkidan liburu guziak inoiz irakurriko banitu, benetako jakintsua bihurtuko nintzateke. Bitartean, balizko kultura handi batez gainera, espazio problema alimalekoa dut: ezin kabituz ga...

Mundu osoan

[Gaur Berrian argitaratu dudan maratilak bi bertsio zituen: bigarrena ZuZeun publikatzea erabaki dut, irakurleak erabaki dezan zein gustatzen zaion gehien -edo gutien-). Inoiz pentsatu dut UPN-n iz...

Disidentea

Aspaldi luze honetan, oximorona izan da PSNren politika hobekien definitzen duen figura: gobernuan izanik, oposizioan naiz (eta alderantziz). Figura hori hain da lotua balizko sozialisten itxurazko ...

Mordor

Aspaldi honetan, boladan jarri da hiri buruzagiari Mordor deitzea. Dela gurekin dugun montzoi sasoi finigabea nabarmentzeko, dela –zehaztasun eta zorroztasun ideologiko handiagoz– fite Donapeara...

Neo

Zenbakiek xarma berezia dute, neurri finkoen lilura, gauza objektibo aldagaitzen distira. Normalean, halere, izen magiko baten laguntza behar izaten dute bilaturiko eragina erdiesteko: ez dakit zenb...

Ahalkea

Haur nintzela, zuri-beltzekoa zen gure etxeko telebista, eta kolore eskasia horrek ondorio latzak izan zituen. Batetik, maiz ezinezkoa izaten zen taldeak bereiztea futbol partidetan (baina horrek, bat...

Amodioa

[OHARRA: Iaz, Onintza Enbeitaren zutabea irakurtzen nuen ia egunero, eta, maiz, gustura leituta ere, ez nintzen hark errandakoarekin ados egoten. Are gehiago, "Amodioa" izenburuko zutabe bati erantzun...

Beranduegi

Behin, Izagirrek (Boris, ez Koldo) erran zuen, gazte zelarik, hautatu behar izan zuela zer izan nahi zuen bizitzan, edo kultoa edo ederra. Ez naiz oroitzen zein aukeratu zuen: dakidana da, neronek d...

Pues no me parece bien

Bada, kontua da beste egunean ETBren web-gunean sartu nintzela, en plan banoa klasean erabiltzeko albisteren bat bilatzera, hala egiten baitut normalean, nire ikasleak direlako de los que ez badiozu e...

Bakterioa

Joan den egunean, dutxatutakoan nire logelan beztitzen ari nintzelarik, pareko leihotik oihu egin zidan barrideak: “Aupa, egun on! Zer moduz gea?” Asaldatu egin nintzen, baina ez bakarrik erdi bil...

Paradisua

Ez da aita, ezta saindua ere, baina Erromako buruari, euskaraz, aita saindua deitzen zaio. Vatikanoko estrategia onomastiko nahasgarri horri jarraiki, PSOEko burua “Aldaketa eraikitzen” paratu z...

Neurrigabea

Ez da egia José Iribasek ez duela hezkuntzan ekarpenik egin. Niri, adibidez, izugarri lagundu dit: aspalditik nenbilen zenbakarri eta zenbakaitz kontzeptuak ezin azalduz, eta orain, hari esker, argia...

Mozorroak

Joan den astean, inauteriak zirela-eta, mozorroturik joateko eskatu ziguten ikastolan. Beraz, lau izugarrien elastiko ailegatu berria jantzita ibili nintzen mamoxarro, sorgin eta joaldunen artean (i...