Pues no me parece bien

Pues no me parece bienBada, kontua da beste egunean ETBren web-gunean sartu nintzela, en plan banoa klasean erabiltzeko albisteren bat bilatzera, hala egiten baitut normalean, nire ikasleak direlako de los que ez badiozu egunero zerbait berria eskaintzen, haserretu egiten dira, eta ya que ta euskara ikasten ari garen eta euskal literatura irakurtzen dugun, pues eso, Basque Literary History-ren aurkezpenaren berri ematen zuen albistea aukeratu nuen, por enseñar las cosas que se hacen fuera y eso, eta hor ikusi nuen Joseba Zulaika azaltzen “atsegin handia izan da, porque literaturan sinesten dugu, idazleengan sinesten dugu”, eta como nik ere literaturan sinesten dudan, bada, lasaitu ederra hartu nuen eta zera pentsatu nuen, horrela egitea posible baldin bada non eta rueda de prensa batean, gero periodikuetan eta telebisionean azalduko den zera batean, ez dakit zergatik ez artikulu batean edo zutabe batean, eta euskaraz natural-natural egin behar dugu toki guzietan, no veo por qué no, zeren sesentayochon euskara batua sortu zenetik geure buruaren kontra ari gara batzuetan, y bueno, pues no me parece bien.

Pues no me parece bien

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.