2019ko irakurrienak
2019ko irakurrienak –
Urte berezia izan da aurtengoa ZUZEU orainkari horizontalean dihardugunontzako, ez alferrik hamargarren urtemuga ospatu baitugu sarean.
Denbora guzti honetan komunitate majoa sortu dugula begitantzen zaigu; 2009tik hona 20.000 sarrera argitaratu ditugu eta 10 Milioi orrialde ikusi dira gure atarian.
Bilanak egiten hasita, eta aurtengora etorrita, sinatuta plazaratu ditugun sarrerei erreparatu diegu, hauek nabarmentzeko asmoz, eta hogei zerrendatu dizkizuegu azpian. Irakurriena Santi Leonek lagunaren defentsan “Erraietarik idatzia”, sare sozialetatik desagertu baino lehen -kasik 10.000 ikustaldi izan ditu-. Leonez aparte, sinadura askok idatzi bat baino gehiago dituzte zerrendan, Pako Sudupek, Jonjo Agirrek eta Oier Aranzabalek -tartean Amonarriz eta Beraetxeri eginiko elkarrizketak-, kasurako.
Zuzeu Gaztea Saria lehiaketako parte hartzaile bat ere badago zerrendan, Olatz Ruiz de Zarate; baita salabardoak arrantzatutako sarrera bat ere, Nerea Ibarzabalek Bizkaiko Hitzan sinatua; tamalez, emakumeen sinadura gutxi dira irakurrienen zerrendan.
Gainontzean, aurten gehien irakurri diren sarreren artean badira 2019an argitaratu ez diren batzuk ere: Iñaki Larrañagaren “Txikitako marrazki mitikoak“ (2011koa!), Peru Zarateren “Hilabeteen izenak” (2012), Thais Braga eta Jone Bilbaoren “Plastikoaren kutsadurak” (2016koa) edo Joseba Aurkenerenaren “Euskal Onomatopeiak berreskuratzen” (iazkoa), kasurako.
Aparte, irakurrienen artean sarrera batzuk erakundeen izenean edo ezizenez sinatu izan dira; besteak beste “Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenak”, “Biluzik dantza egin (eo, eo)!” edo “Doraemon eta Nobita greban daude”.
Podcastei dagokienez, Euskal Gaizkileak saileko “Berdabioko atea” eta Fermin Muguruzari egindako elkarrizketaren (Barruan Gaude) sarrerak izan dira gurean irakurrienak.
Ikus dezakegunez, euskarak gairik nagusia izaten jarraitzen du gurean; asko kezkatzen gaitu eta asko idatzi da gure hizkuntzaren egoerari buruz -batzuetan sarrera apokalipsiko samarrak-.
Jarraian, 2019ko sarrera sinatuetan 20 irakurrienak zerrendatu ditugu:
.
2019ko irakurrienak
…
Santi Leonek
.
Oier Aranzabalek
Iñaki Beraetxe: “ETBk Tele5 begiratu beharrean hobe luke TV3 begiratu”
.
Oier Aranzabalek
Kike Amonarriz: “Iruditzen zait post-euskalki fasean gaudela”
.
Bittor Hidalgok
.
Eneko Aizpuruak
.
Nerea Ibarzabalek (Bizkaiko Hitzan –Salabardoak jasoa-)
.
Juan Inazio Hartsuagak
.
Oier Aranzabalek
.
Urtzi Urrutikoetxeak
.
Pako Sudupek
.
Josu Lavinek
.
JJ Agirrek
.
Pako Sudupek
.
Santi Leonek
.
Olatz Ruiz de Zaratek (Zuzeu GAZTEA Sarian parte hartu zuen)
.
Pako Sudupek
.
JJ Agirrek
.
Beñat Hach Embarek Irizarrek
.
Patxi Azparrenek
.
Beñi Agirrek
2019ko irakurrienak
Phozten naiz içugarri jaquinic nire articulu bat 20 iracurrienen artean dagoela!
Milla esquer informationeagatic.
Eskerrik asko aipamenengatik