Biluzik dantza egin (eo, eo)!

Biluzik dantza egin (eo, eo)! –

Gatibuk, iaz Azken Indioak Bira abiatu zuten toki berean jo zuen joan den ostiral gauean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Datorren urtean taldeak 20 urte beteko ditu, eta aurten “topera” disfrutatu nahi dutela esan du orain gutxi Alex Sardui abeslariak; esan eta egin, biluztu egin zen oholtza gainean!

Biluzik dantza egin (eo, eo)!

Rock eszenan biluzik kantatzearena kontu berria ez den arren -aurretik egina dute atzerrian Red Hot Chili Peppersek eta Euskal Herrian Tapia eta Leturia Bandek?-, sareetan zalaparta (eta gaizpidea) eragin du bizkaitarraren larru gorriak.

Batzuk aldaketa klimatikoaren eraginari egotziko diote kontua -ez da normala egunotako beroa-, eta izango da Sardui Shin Chanen jarraitzaile sutsua dela dioenik ere -nahiago nuke errota pitilina egin izan balu kantuak iraun bitartean-.¬† Gauza da “Gabak zerueri begire” kantaren hitzei erreparatuta (eta lotsabako samarra dela jakinda), ez dela harritzekoa Alex Sarduik kantzontziloak ere soberan izatea: “… erropak kendu biluzik dantza egin. Eo, eo, gorputzek astindu, eo, eo!”.

Autoestimurik ez du falta, horraitio. Guztiok ausardia aukera bera bagenu!

 (eo, eo)!

2 pentsamendu “Biluzik dantza egin (eo, eo)!”-ri buruz

  • !990 inguruan ere, Peter and the Test Tube Babies-eko abeslariak biluzik eman zuen kontzertua Errenterian (beno, buruan zapia zuela), sagardotegian ederki afaldu ondoren.
    Ez dakit talentu falta den, baina ez zait iruditzen talde hauek (Red Hot Chili Peppers, Peter and the Test Tube Baies, Gatibu..) halakoen beharrik dutenik jarraitzaileak izateko.

  • Herri honek bizi duen hil zori honetan, irriparra, ironia eta festa ere beharko dugu, baina inteligentzia, errespetua eta gizatasunez. Herria eginez beti.
    Sardui, hire jokaera hori positiboa dela iduritzen zaik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude