Hilabeteen izenak euskaraz

Hilabeteen izenak euskaraz

Hilabeteen izenak euskaraz

Erabiltzen ez badituzu ere, noizbait entzungo zenituen hilabeteen izen ezezagunak. Izan ere, urteko hamabi hilabeteek hamaika izen ezberdin dituzte euskaraz, euskalki eta garaien arabera moldatzen joan direnak. Gaiari buruz zertxobait gehiago jakin nahi baduzu badago horri buruzko informazioa interneten ere.

1910ean Julien Vinsonek egun eta hilabeteak deitzeko esamoldeei buruz idatzitakoa EuskoNews-en irakur daiteke. Hitzen esanahi eta jatorriei buruz ere informazioa dago Bizkaie-n. Hitzen taula bat dauka Wikipediak osatuta, euskalkien arabera hilabeteak sailkatuz (behean erantsita).

  • Urtarrila: urthatsila, ilbeltza,belltzila, urteilla, urteberrilla, izotzila, neguila.
  • Otsaila: barandaila, barantaila, zezeila, kataila.
  • Martxoa: martchou, ephaila, epailla, ostaroa, martia, epaiaro.
  • Apirila: gorraila, jorrailla, apiribila.
  • Maiatza: ostoila, ostaroa, orrilla, lorailla, ephaila.
  • Ekaina: udaila, errearoa, arramayatza, bagila, jorraila, garagarilla, maiatza berri.
  • Uztaila: uzta, garilla, garagarilla.
  • Abuztua: aboztua, abuztuba, agorrila, dagonilla, tilistaro.
  • Iraila: setemer, urria, buruila, garoilla, agorra, urri lehena, autonoa.
  • Urria: urila, urrieta, bildilla, azaroa, lastail.
  • Azaroa: azarrra, hazila, azilla, gorotzila, zemendi, abentu.
  • Abendua: abentu, abentia, abendoa, abenduba, lotazila, lotazilla, negila, neguila, beltzila, otzaroa.

    • Hilabeteen izenak euskaraz

3 pentsamendu “Hilabeteen izenak euskaraz”-ri buruz

  • Juan Martin Elexpuru 2012-07-16 12:57

    Bittor Kapanaga otxandiarra duela urtebete hil zen, gaurko egunez oker ez banago. Gure jakintsu ahaztuetakoa da. Euskara sakon ezagutzen zuen eta sen berezia zuen horrelako gaietarako. Euskeraren Jatorriaren blogean aurki daitekeen Bittorren artikulu batean hilabete-izenen gaia jorratzen da (19. orrialdetik aurrera). Merezi du irakurtzea. http://kapanaga.files.wordpress.com/2012/07/euskaldunon-ikuskera.pdf

  • Gogoangarriak, benetan, Kapanagaren zenbait ekarpen, kanta ezagunen bat tarteko. Hizkuntzaren ezagutzari dagokionez, baina, azientifiko xamarra izan zen, hizkuntza ezagutzen zuelako, bai, baina ez hizkuntzalaritza.

  • Kaixo, oso taula erabilgarria baina OEHn egiaztatzen aritu naiz eta “ostaro” maiatza da, ez martxoa, “epail”, berriz, martxoa, eta ez maiatza.