Gutun irekia EAJ eta EHBilduri

Gutun irekia EAJ eta EHBilduri –

Zertan ari gara?

Abertzaleok, esan nahi dut. Edo ez gara euskal abertzale?

Arabako Batzar Nagusietan 51tik 29 batzarkide ditugu EAJ eta EHBilduren artean (%56,9). Hauei EPko beste 4ak gehitu, eta 51tik 33 ginateke Euskal Herriak Erabakitze Eskubidearen alde geundekeenak (%64,7).

Bizkaian 51tik 35 batzarkide EAJ eta EHBilduren artean (%68,6). EPko beste 6ak gehitu, eta 51tik 41 (%80,4) Erabakitze Eskubidearen aldekoak edo.

Gipuzkoan 51tik 37 EAJ eta EHBilduren artean (%72,5). EPko beste 4ak gehitu, eta 51tik 41 (%80,4), Bizkaian bezala, Erabakitze Eskubidearen aldeko edo.

Nafarroa Garaian 50 batzarkidetik 17 baino ez, herena pasa (%34). Gehi EPko (eta Eko?) beste 2/3ak, 19/20 Erabakitze Eskubidearen aldeko (%38/%40).

Garbi dugu Nafarroa Garaian ez garela gehiengo, eta hala jokatu beharko dugu. Baina eta EAEn? Nork ez ditugu nahi hiru lurraldeetan abertzaleen gehiengo oso kualifikatuko gobernuak? Ez EAJ, ez EHBildu, ez dizuet oraindik entzun honetaz hitz egiten. Ez duzue nahi? Ezin duzue? Aurreko legealdian Nafarroa Garaian posible izan dena Uxue Barkosen eta Asironen inguruan, ez duzue nahi EAEn. Nahiago duzue elkarren borrokan jarraitu. Noren mesedean? Qui prodest? Ez zarete nahikoa abertzale ez batzuk ez besteak? Bai trebeak ordea harriak elkarri botatzen, kulpa beti besteena dela jarraitu nahi diguzue sinistarazten abertzaleoi? Nahikoa duzue…

Gasteizko Udalean 13 zinegotzi gara abertzale 27tik (%48,1), EPko 3ekin, 16 (%59,3) Erabakitze Eskubidearen aldeko. Donostian 27tik 16 abertzaleak (%59,3), eta EPko 3ak gehituta 19 (%70,4) Erabakitze Eskubidearen aldeko. Bilbon 18, 29tik (%62,1), eta EPko 3ak gehituta 21 (%72,4).

Ez gara gauza gure artean elkartzeko, baina EAJ zein EHBildu gauza zarete bakoitza zeuen aldetik PSOErekin tratuak egiteko… Espainolekin, bai… Gure artean ez… Noiz arte? Zeri diozue beldur?

Zuen erantzunaren zain…

Gutun irekia EAJ eta EHBilduri:

 

Gutun irekia EAJ eta EHBilduri

178 pentsamendu “Gutun irekia EAJ eta EHBilduri”-ri buruz

  • Eta zertarako sartuko da PNV horrelako basatzetan baldin ederto atera ahal baditu aurrera bere proiektu guztiak –aurki maioria absolutuz– ezertan amorerik eman gabe ezker abertzalearen aurrean?

  • Bi alderdietan egongo dira horrelako hitzarmenen aldeko kideak, baina ez dira gehiengoa ez bataren ez bestearen zuzendaritzetan. EAJko zuzendaritza oso eroso dago PSErekin gobernu-itunak eginez, behar duenean EH Bildurengana jota eta behar duenean PPrengana. EH Bilduk EAJrekin itunak nahi ditu arlo soberanistan, baina ez da ausartzen arlo ekonomiko edo sozialean ezer ituntzera. Eta soberanismoarekin soilik ezin da egunerokotasunean gobernatu. Honetaz gain, EAJrekin lortutako akordio soberanista hori (legebiltzarteko batzordeko txostena) alde batera utzi eta euren proiektu propioa aurkeztuko dutela badiote, nekez izan daitezke akordio fidagarriak.

  • Patxi Azparren

    Bittor, proposatzen duzun ekuazioa, egun, ezinezkoa da. PNV ez da independentista; PSOE ez da sozialista. Hortaz akordio estrategiko posible bakarra bi eragile horien artekoa da. Espainian jarraitzea proposatzen dutelako biek ala biek; eta egungo sistema sozioekonomikoak babesten dutelako biek aho batez. Geroa Bai ez da PNV hutsa eta horregatik (besteak beste) “aldaketaren gobernua” posiblea izan zen. Orain tamalez, ziur izan Gero Bain barruan dauden jeltzaleek PSNrekiko akordioa bultzatuko dutela, Hegoalde osoan antzeko eszenatokia izateko. Bestalde, ziur zaude Nafarroan eta EAE delakoan baldintzak horren ezberdinak direla?. Gogora dezagun hiriburuetan EHbilduk zinegotzi gehiago lortu dituela Iruñean besteetan baino. PNV gustura dago PSOErekin .

  • Ez gaitezen eror komunikabide espainiarrek jartzen diguten espejismoan, EAJ abertzale da eta Bildu ezker muturreko partido bat da, abertzaletasuna aitzaki duela. Independentismo etiketak ez du putzik balio, konsigna bat da abertzale erradikalak engainatzeko eta kitto. Egitan nahi duena ezker abertzaleak abertzale erradikalen indarra erabiltzea da bere iraultzaile haustura proiektuetarako. Independentzia eta nazionalismoa ez dira gauza berdina, dio Otegik eta bere kasuan egia dio. Independentzia haustura hortzemuga bat besterik ez da eta azenari horren atzean korrika egin beharko genduke benetako abertzaleok.
    Herri honek duen desgraziarik handiena ezker abertzale benetako baten erakundea ez izatea da. Gure herriaren nortasunean errotutako justiziazko eta demokraziazko benetako programa edukiko lukeena. Orduan EAJk berarekin bat egingo luke, gure herri honi arnasa eta bizi ematea bailitzateke elkarren arteko eremu amankomuna. Baina Bilduk herri eta kaleetan EAJri gerra egiten dio eta gailendu nahi zaio eta ezker abertzaleak ituna egin duen bakoitzean EAJrekin maltzurkeri apartaz jokatu du. Hori aldatzen ez den bitartean, jai dugu.

  • Pako Sudupe

    Ni Patxirekin nago. EAJk puntada bat ematen dio ikurriñari (autonomi estatutuaren baitako eskumenak lortzeko negoziazio instituzionalari) eta hiru puntada Espainiako 78ko Konstituzioaren baitako egonkortasunari, akordioari, elkarrizketari eta mendekotasunari. Eta EAEko botoemaileek saritzen dute, dagoen soziologia eta dagoen hezkuntza politikoa dagoelako. Bildu ezkerreko muturreko alderdia dela esatea -beste kritika asko egin dakizkioke baina hori ez-, gezurra da, eta EAJren aldeko mezu garbia eman nahiak bakarrik ulertarazten du, uler daitekeen heinean. Kataluniak ere ez du inbidia handiegirik ematen gaur egun, tamalez, eta gure idealismoarentzat tristea bada ere, beste hamarkada batean horrelatsu jarraituko dugula ematen du. Idealismo abertzale-euskaltzaleak ez lizkiguke begiak itsutu behar.

  • Ene Patxi, Bildu ez da alderdi sozialdemokrata bat eta gainera omenaldi egin dio Josu Ternera azken 30 urteetan ETAko buruzagi izandakoari. Hori ez da moderatua izatea, alderantziz baizik. Beste gauza da erakundeetan gobernatzea eskatzen duenez gero XXI mendeko sozialismoaren manualak, zentrismo piurak egin beharra. Arnaldo Otegi ez da sozialdemokrata baizik eta Che Guevara eta Fidel Castro heroi gorenetzat dituen tipo bat. Kataluniakoa ez da idealismoa baizik eta ezker abertzaleak proposatzen duen haustura politika baten eredua: estatuarekin “konfrontazio demokratikoa” horrelako amildegietara eraman gaitzake eta jendeari, noski, ez zaio gustatzen etengabe borrokan aritzea inongo irabazpidearen truke. Frustrazioaren eragitean eta kudeaketan (gogora ditzagun ETAren denborak) du ezker abertzaleak bere ildo estrategikoa.
    EAJk abertzaletasuna Barakaldo bezalako herrialde ia huts hutsik espainolizatura eramateko indarra izan du. Eta gainera gure erakunde sistema eraiki du beste batzuk bazterrak odoldu eta nazkatu bitartean. Hor dago diferentzia: onurak ekarri ala malurak zabaldu. Baina batzuentzat azken hori “idealismo abertzalea”ren baliokide omen da. Alienaziorik ez!

  • Pako Sudupe

    Bildun, besteak beste, EA dago, alderdi sozialdemokrata.
    Josu Ternerari omenaldia Sortuk egin dio. Sortu eta EH Bildu ez dira bat.
    Arnaldo Otegi sozialdemokrata ez dela esatea gauza bat da, hori baino ezkerrerago dagoela, eta beste bat Che Guevara eta Fidel Castrorekin konparatzea. Zuk badakizu Fulgencio Batista Zaldivar-en diktaduraren aurka aritu zirela Che Guevara eta Castro, besteak beste, eta horregatik miresmena sortu zutela. Diktadorearen aurka altxatzean ere, gaizki egin ote zuten?, ez ote zuten miresmen poxi bat merezi horregatik?, horiek ere isasdun deabruak ote ziren?
    Kataluniakoa ezker abertzaleak proposatzen duen haustura politika baten eredua? Hori da itsukeria. Katalan gehienen oniritzia zuen Estatut-a “zepillatu” Guerrak adierazi bezala, eta besteak beste handik sortutako prozesua horrela deskalifikatzea, eta zeharka ezker abertzaleari horrelako ahalak aitortzea ez zait batere, baina ezta batere osasuntsua iruditzen. Hanka sartzeko beldurrik ez banu, izendapenen bat ezarriko nioke eritasun mota horri, hots, mamu politikoak nonahi eta noiznahi ikuste horri…
    EAJk Barakaldo espainolizatura abertzaletasuna eramateko indarra izan duela, eta gure erakunde sistema eraiki duela baieztatzeak oso ere goian paratzen zaitu eusko alderdi jeltzalearen letradun gudari leial-sutsu-kartsuen eskalafoian. Sariren baten merezidun oso merezient egiten zaitu! Zure erako esaldi bat egitera jarrita, hau ateratzen zait: erakunde sistema autonomista eraikitzen paper garrantzitsua jokatu du, eta aldi berean 1978ko Konstituzioa sendotzeko ere bai, besteak beste, Espainiako sistema judizialean espainiarrek baino gehiago sinetsiz edo sinetsiarena eginez. Baina aitortzen dut horrelako baieztapen bat egiteko, frogatzeko lana hartuko beharko litzatekeela baieztapen merkeak egin baino lehen.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-05-29 11:05

    Ez dakit inork ulertu nahi duen nire kezka, baina horrelako zerbait da:
    Euskal Herri euskalduna eraiki nahi badugu, zeinen artean egin behar dugu, ez bada EAJri edota Bilduri babesa ematen diegunon artean? Arazoak daudela elkar ulertzeko?! Noski! Baina horretarako daude arazoak.., konpontzeko, ez? Ala denok ere beste alde batera begiratzen jarraitzeko…? Bejondeigula hala jarraitu nahi badugu Hegoalde honetan… Herri bakoitzak omen merezi dugun gobernua!

  • Pako Sudupe

    Bai, ulertuta dago Bittor!
    Galdera deseroso batzuk: 1. EAJri botoa ematen diotenen artean, zenbatek nahi ote dute benetan Euskal Herri euskalduna eraiki? 2. EH Bilduri botoa ematen diotenen artean, zenbatek nahi ote dute benetan Euskal Herri euskalduna eraiki?; zenbat ote dago prest nahikunde hori era batera edo bestera aurrera eramateko?
    Gure kezka honek zer isla du EAJren zuzendaritza eta goi karguetan?; gure kezka honek zer isla du EH Bilduren zuzendaritza eta goi-karguetan?; lehentasunen artean zenbatgarren dago?
    Gure kezka amankomunetik datozen galderak, EAEra mugaturik, badakigulako Nafarroakoa aldatzen saiatu direla berriki, eta porrot egin dutela.
    Zergatik ez dute serio eta benetan hartzen EAEko 1982ko Euskararen Legea euskararen onerako aldatzeko asmoa?, EAJ da horretarako prest ez dagoena, erdaldunen botoak galdu beldurrez?; EH Bildu da horretarako prest ez dagoena, arrazoi berberagatik? Biak?
    Bai, bai, legeak ez du dena egingo baina legerik gabe ere ez, ezta?

  • Ene Patxi, Bildu ez da sozialdemokrata, EA bai baina Bildun berregituraketa bat egin da eta horretan EA oraindik minorizatu eta eragin-egile eskasago da. Alternatiba ezker batuko erradikalak dira eta Sortu ezker abertzale ez soziademokratako alderdi gidaria. Beraz, egia da Bildu ez da alderdi sozialdemokrata, ezker muturrekoa baizik.
    Sortu da Bilduren alderdi nagusia, bere idazkari nagusia izandakoa orain bere buru politikoa da (Arnaldo Otegi alegia) eta den dena erabakitzen duena. Beraz Sorturi dagokiona Bilduri zuzenean dagokio. Herri txiki bat gara, Patxi, eta elkar ezagutzen dugu. Nire herrian EAk ez du presentziarik, eta inguruko herri eta hirietan gauza berdina gertatzen da. Ez dut Alternatibako bat ere ikusi (argazkiz baten bat bai). Ez adarrik jo.
    Ez da mamu politikoa ikustea esatea Kataluniakoa desastre paregabea izan dela, galdeketa anti-demokratiko baten bitartez Independentzia deklaratu dela eta estatua 155 artikulua jartzeko aitzakia izan duela. Hori gauza eredugarria da ezker abertzalearentzat (“konfrontazio demokratikoa estatuarekin” deitzen dio).
    Ene Patxi, badakizu zergatik niretzat ezinezkoa den EAJ eta Bilduren artean akordiorik gertatzea, gauzak Bildun osoki aldatzen ez badira? Hain zuzen esaten didazulako EAJ defendatzen dudalako kargu baten bila nabillela… Ez da lehen aldia foro honetan horrelako tentelkeri bat irakurri behar dudala eta ez da azkena izango. Ni EAJko tipo soil bat naiz eta uste dut EAJk historia glorioso bat duela eta herri honi onura ederrak ekarri dizkiola, gure erakunde sistema, besteak beste. Euskaldunok espainolekin paktatu behar dugu eta hori ezinbestekoa da. Zuk horri mendekotasuna deitzen diozu; nik gizalegea. EAJk ez du espainiar konstituzioa onartzen printzipio gisa baina mekanismo konstituzonalak erabiltzen ditu euskaldun guztien hobe beharrez. Aldiz, konstituzioari menpekotasunik erakutsi ez dioten iraultzaile politiko-militarrak gartzelan jango dituzten zigor oso osoak.
    Espainiako. Ezker abertzaleak kriston fedea dio espainiako sistema judizialari. Pentsa zazu, Patxi, Pernando Barrenak Espainiako fiskaliarekin itundu zuen bera eta beste batzuk ETAkide zirela eta gartzelatik kanpora joango zirela. Edota zenbat EAJko kargu publiko sartu ditu ezker abertzaleak tribunaletan? Hor tribunal espainoletan fede nabarmena dagoela ikusten da. Ene Patxi, iritzi aniztasuna ametitu beharko zenduke bestearen saldukeria suposatu gabe zure iritzi santuekin bat ez natorrelako.

  • Barkatu, Patxi, baina ez naiz fijatu Che Guevara eta Fidel Castroren zure apologian. Bai, Fidel Castro Batista baino iraunkorrago eta odoltsuagoa izan den diktadura opatu dio Cubako herriari. Nik ez dut horrelakorik nahi Euskal Herriarentzat.

  • Pako Sudupe

    Idazten neka ez zaitezen eta nire denbora preziatua bestetara bidera dezadan, erantzun laburra eta azkena nire aldetik. Kataluniako procesak erakutsi du espainolen dogmarik preziatuena zein den: Estatuaren batasun ezin hautsizkoa. Eta horri men egin beharra dago botere militar, politiko-judizial, soziologiko-mediatikoa berea delako, baina geure borondatez inoiz ez, bizirik irauteko baino ez!
    Eta Kataluniakoari dagokionez, liburu bakarra gomendatuko dizut: Ignacio Sánchez Cuevas-en La desfachatez intelectual (2016). Beste liburu bat ere badu iazkoa. PSOE inguruko espainol batek idatzia. Autodeterminazio erreferendum lotesle bat Katalunian zein arrazoizkoa izango litzatekeen azaltzen du, batetik; eta, bestetik, beren buruaz hantuak eta hanpatuak dauden intelektual espainolek (Savater, J. Juaristi, M. Azurmendi, A. Arteta eta barne) zer-nolako lotsagabekeria egolatra merkea darabilten politika espainolaz eta nazionalismo periferikoez dihardutenean.

  • Nik hori banekien eta guztiok hori genekien hori gertatu baino lehenago eta hori demostratzeak ez du ezertarako balio izan katalanen hobe beharraren aldetik. Hori bai, estatuak aitzaki bat izan du autonomian esku sartzeko. Lorpen galanta. Politikoek onurak ekarri behar dizkiote herriari eta ez alferrikako liskar etengabea.
    Gauza bat printzipioak dira eta beste nola horiek praktikan jarri. Kasu honetan kontrakoa da gertatu dena, independentziaren ustezko helburuz autonomia galtzea. Estrategia bikain hori ez nuke nik Euskal Herriarentzat.
    Galdeketa erren bat ezin daiteke izan independentzi adierazpen baten oinarria. Burujabetza ezin daiteke planteatu herri borondatearen kontra ekinez. Hori da zoritxarrez Katalunian gertatutakoa.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-05-29 17:05

    Baina nork uste du Katalunyakoa amaitu dela? Egindakoa egina dute, eta hori ‘hartzekoetan’ kontatzen da, ez ‘zorretan’ … Hurrengo pausoa horren gainetik abiatuko dute… Eta guk, nondik? Helburua baldin badugu EAJ erakundeetatik botatzea euskal eskuin muturra delakoan… Helburua badugu ‘sistema iraultzea…’? Bejondeigula!

  • Sabin Etxaburu Arrizabalaga 2019-05-29 18:29

    Bentazar: Beste behin diotzut, zu badaezpadako bat zara.

  • Kaixo Bittor. PNV ez da eskuinmuturra. Inork ezin du horrelakorik esan. Neoliberalismoaren sustatzailea da. Neoliberalismoak dituen ezaugarri guzti-guztiekin. Egungo PNVek Duran I LLeidaren alderdi ohiaren kokapena du. Epe laburrean eta ertainean euskal eskuinean ez da Junts Per Catalunya bezalakorik sortuko eta horrek beste bide batzuk hartzera behartzen gaitu.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-05-30 10:18

    Esan nahi duzu, Patxi, zuk, aldiz, bai zenuela garbi Katalunyan CDCtik-eta aterako zela independentziarako mugimendua eta Junts Per Catalunya eta… Hemen ez bezala… Agian pentsatsatuko duzu errazago aterako dela halako mugimendu bat Ahal Dugutik, PSE-EEtik…, EAJtik baino. Jorratzez gerotan, norekin jorratu behar dugu gure alde abertzalea, euskaltzalea, independentista…, ezpada EAJtik eta Bildutik abiatuta…? Nahiz abiatzeak ez duen esanahi ezer egina dagoenik, baina badakizu jada Garibaik eta 1596ko Errefrau eta Esaerek nola dioten: ‘Hasiak egina dirudi!’. Eta M. Zaratek eta Garatek-eta geroago jaso eranskinak: ‘Hasiak egina dirudi, eta eginak urregorria!’. ‘Tot és començar’ diote katalanek… Baina hasi bere egin gura ‘ez pa dogu’, bejondeigula!

  • Katalunyan herritarren presioa zuten bai CDC bai ERCk bide independentista hautemateko. Gure kasuan, GEDk ez du lortu katalunyako mobilizazioak gurera ekartzen. Ez EHBilduk ez EAJk ez dute independentzia aipatu kanpainetan, akaso “Orain errepublikak”ek kontuarekin EHBilduk zertxobait gehiago, baina testimoniala dena den. Gurean, gaur gaurkoz, ez gaude prozesu independentista herritar bat abiarazteko baldintzetan.
    Dena den, eta dena ez dadin negatiboa izan, autogobernuaren ponentzian oinarriak adostu dituzte EHBildu eta EAJk. Pena EAJk presarik ez duela. Agian aztertu behar da zein boto emaile eskuratu dituen azken aldian, eta ze iritzi duten horiek independentziaz eta euskal estatuaz. Arzalluz-ek berak, azken elkarrizketan ALDERDIAri mezua bidali zion: gureak ez diren botoak eskuratzeak gure programa egikaritzea eragitziko digu horrela jarraitzen badugu. Izan ere, EAJ bozkatzen dutenen gehiengoa autonomista/erregionalista eta erdalduna bada, EAJk arriskatuko du independentziaren bidea?
    Edozein kasutan, bide bat ireki du autogobernuaren ponentziako akordioak, eta ikusiko dugu noraino irits daitekeen. Azkenik, katalunyak 10 urtetan egindakoak oso agerian utzi ditu, borroka armatuak baina gehiago, Estatuaren mugak. Partida luzea da, eta ez dut batere argi Katalunyak galduko duenik. Dena 155era mugatzea irakurketa oso interesatua da. Eta “marko konstituzionala” gainditzeko ezintasunaren isla.

  • Ba ote,
    EH Bilduk adierazi du nekatu dela ponentziaren txostenaren zain egoteaz eta euren testu propioa aurkeztuko dutela. Ez zait EAJ akordiotik uxatzeko modu eraginkorragorik bururatzen, akordioa pikutara bidali nahi badute ezin hobeto dabiltza.

  • Hona hemen EAJren berri bat, aditu taldeak testu artikulatua idazteko 8 hilabete izango dituela adierazten duena. Iazko irailaren 12koa da. Zer aurreratu da pasa diren 8 hilabeteetan?

    Aitzakiak bila ditzakegu, eta EHBilduk akordioa uxatu nahi duela esan eta berari errua bota. Non dago 8 hilabete hauetan egin behar zen lana? Zer aurreratu da? EHBilduk adierazi du bere proposamena egingo duela, aditu taldeak epeak bete ez dituelako. Horren gainean eztabaidatu ahalko da, noski, proposamen bat da. EAJk ez du inolako presarik gaia lantzeko. EHBilduk bai.

    https://www.eaj-pnv.eus/eu/berriak/47690/autogobernu-ponentziak-juristen-esku-utzi-du-estat

  • Patxi Azparren

    “ba Ote”k dioen moduan, Arzalluz bera ohartu zen PNVren bozka kopurua abertzaleak ez diren sektoreei esker handitu dela . Prozesu Independentista bati ekinez gero, sektore horiek galduko lituzke ta EHbildu bere gainetik jarriko litzateke: eszenatoki hori ekidetzea da EAJren helburu nagusinetako bat. Ortuzarrek kanpainan adierazi zuen: PNVren arerioak ez dira PSOE ala espainiar nazionalismoa; “EHbildu eta ELAren grebak”, literaki esan zuen.

  • Ene Patxi, nik uste dut boto ustelen ala kontaminatuen kontu horrekin gezur asko esan direla ezker abertzalearen aldetik. EAJk 70000 boto gehiago lortu ditu eta PPk 20000 galdu. Beraz, akaso ez zaude oso zuzen Arzalluz aipatzean horrelako gauza bat defenditzeko.
    Bestalde, gauza nabarmena da, hauteskunde espainoletan EAJ hobe ateratzen da Bildu baino. Non dira hemen abertzaleak ez diren botoen kopurua? Zoritxarrez, ezker abertzaleak aspalditik egindako lan ideologikoaren arira, hemen dago sektore bat ezker muturrekoa aberzaletasunaz jai egiten duena segun eta zein den egoera.
    Bilduk du EAJ sorpasatzeko ametsa, eta horretan du EAJ arerio nagusi. Nire herriko kaleak eta Donostioak ikustea besterik ez dago ikusteko ELA-Bildu etengabe kaña sartzen ari direla EAJren kontra. Horiek dira gertakari praktikoak eta besteak uste ustelak. Ortuzarrek hori dio Bilduk EAJ etsai bezala duelako, eta ez alderantziz.

  • Las comas, que pasa con las comas y los puntos? Como “más españoles que un botijo” para que escribir en vasco!

  • Gabon: Hor badtuzu “Hobelex eta Xuxen” euskara zuzentzaileak, testuak txukunak izan daitezen.

  • Ene Nagore, ustezko zuzenketa linguistikoetaz aparte, ba al duzu zer esatekorik? Inkisitore bezala oso ona zara, ikusten zaizu ezker abertzalearen kasta.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-03 10:07

    Barkatu, Nagore!…, edo zoriontsu, edo nornahi zarelarik…!,,,,,…..,,,,,….

  • Herri honetan EAJ eta EHBildu ez dira batuko, infiltratu asko baitadude eta hauek ez galtzeko beldurragatik ez dute saltoa emango. EAJ-n ez da nobedadea, baina EHBildurena negargarria da, zein azkar egin duen sozialdemokrazia liberalera saltoa.
    Hauteskundeen emaitzak ez lukete ezertarako erreferentzia izan beharko, ez dakigu zenbat espainol dauden EAJ-n eta EHBildun, baina dakiguna da hauteskundeen emaitzak ez dutela abertzale kopurua zehazteko balio.
    GED-ren ekimenen emaitzek ez dituzte nik uste espektatibak bete. Aurrekoarekin lotuz, agian, abertzaletasun kopurua zenbatekoa den zehazteko gertuen leudeken emaitzak GED-ren galdeketak lirateke. Zergatik? ba, nahiz eta espainiar abertzale sutsua ez izan (podemosek ordezkazten duen pertsona), zertarako parte hartuko duzu erreferendum batean non zure herrialdea zatitzea eta banatzea suposatzen duen? Erabakitzeko eskubide printzipioagatik? ergela behar da gero. Edo alderantziz balitz GED-k parte hartuko luke agian Araba, Donostia, Bilbo edo Iruñak erabakitzeko eskubidea aldarriktzen badu (espainian barneratzeko noski)? Ez du inungo zentzurik, bide honetan jarraitzeak, beste aldarrikapen batzuk egin beharko lituzkete nere ustean.
    Uste dut, Katalunia, gu baino gertuago leudekeela independentzia prozesu batetik, hala ere, uste dut Kataluniak ez duela independentzia lortuko, ez baitu botere nahikorik Espainiari aurre egiteko: armadarik ez, botere ekonomikoa zatikatua eta botere soziala zatikatua ere. Bestetik, Bartzelona bezalako hiri kosmopolita bat edukitzeak kalte gehiago egiten dio prozesuari onura baino, munduko hiritarrak sortzen ditu, alienatuak eta macdonalizatuak, eta herri batek behar duena da gazte abertzale indar nabarmen bat, bere kultura eta hizkuntzaz arro dagoena, eta beste gauza gehiago noski.
    Independentzia lortzeko Espainiak oso kaltetua behar luke, hau da, espainiarren artean barne gatazka handi bat, espainiar gutxi izatea, desmotibatuak, nazioarteko aliantzarik gabe… ondoren independentzia nahi lukeen herriak, indartsu behar luke, demografia handikoa (populazioaren %90a gutxienez indepenetziaren aldekoa), armada antzeko bat, kontzientzia nazional maila handia, gaztedi indartsu eta organizatua, eta nazioarteko aliantza indartusak.

  • Amonamantangorri 2019-06-05 02:42

    Bittor Hidalgoren ikuspegia infantilismo abertzale hutsa iruditzen zait. Abertzaleen arteko bategite ideala, Maltzagara bidean…

    Ez ote da ba zilegi indar abertzaleen arteko lehia demokratikoa? Ezin al du ba bakoitzak bere proiektua besteenekin konfrontatu?

    Oroi zaitezte Gasteizen EH Bilduk, bigarren indarra eta lehen indar abertzalea izanik, alkatetza hirugarrenari eman ziola, EAJri. Herrigintzako alor estrategikoetan ere bila litezke adostasunak (egiten dena baino gehiago), beste edozein herrialdetan bezala, gobernuko eta oposizioko alderdi nagusiek adostasun funtsezkoak lortzen dituztelarik.

    Baina EAJ-Bildu koalizio-gobernu zabala, “Nafarroan bezala”, ez jauna. Hori ameskeria hutsa da.

    Halaber, egia da, bai, Nafarroan lau zangoren gainean koalizio-gobernua eratu zela programa-akordio gutxieneko batekin, haien artean diferentzia handiak egonagatik; tartean IU eta CC.OO.-en inguruetan euskararen normaltzeari buruz dagoen jarrera epela (baita kontrakoa ere), azpiegitura eta higiezin-proiektu zenbaiten inguruko desadostasunak, Maravillas gaztetxeko istiluak, Iruñeko Alde Zaharraren turistifikazioa, nafar kutxa publiko bat berreraikitzeko ezintasun/borondaterik eza… Dena dela, Nafarroan bada faktore bat elkarlan hori posible egin duena: UPN-PSN. Horiekin konparatuta, edozein da aurrerakoi eta euskaltzalea.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-05 09:58

    Amona, kuttun…! Abertzaleen arteko herra zabaldu asmo duen heldu baino, ez ote dugu probetxuagoko abertzaleon arteko elkarlana bultzatu nahi duen haur xume…, Maltzagara bitartean?
    Maltzaga eta gero ere jarraitu beharko dugu hitz egiten, gizarte erdia beti kokatzen ohi denez erditik ezker, beste erdia erdiz eskuin kokatzen den bitarte, ez?
    Eta orduan ere jarraitu beharko dugunez eztabaidan nola sortzen dugun gizartean era guztietako aberastasuna eta ere nola banatzen dugun aberastasun hori modu egokienean gizartean, edozein eratako ez dugunez inork gura ohi…
    Edota Maltzaga eta gero ere nahiago izango dugu ezker (edo eskuin) espainol edota frantses zaleekin jarraitu elkarlanean?
    Edota ez dugu Maltzagara ere iritsi gura?
    Zure
    Bittor

  • Puff. Maltzaga ? Mondieu. Ohartu gaitezen zer pasatzen ari den orain orainean, iraganeko azterketa amets maltzagatarrei so egin barik.

    Katalanek egiten ari diren iraultza demokratikoaren harira atzo Gasteizen Juan Jose Ibarretxek adierazitako aztertuaz. Zera galdetu zion bere buruari ” ia Euskal Herritik egin beharreko guztia egiten ari garen preso katalandarrekiko espainiar justizia daukan jarrera hain miserablearen aurrean”.

    Euska herriak? Mesedez. Ez al genuke gehiago zehaztu behar. Zer da bada ” miserablea”? Pobretzen duena edo eta ez zoriontsua bihurtzen duena. Ez al da ” miserablea” EAJ ren jarrera Katalandar herritar jatorren iraultzaren aurrean daukan jarrera ?Askatasun nazionalarekiko alegia? Miserablea. Oso miserablea,Posezko gauzak egin al dituzte tarteka gure esku dagoren dinamikaren aurrean , baina herri kontsultetan aktiboki parte hartu duen herritargoak ia ehuneko ehunean bildu bozkatzen du.

    Ibarretxe eta beste listo batzuk EAJ rekin hausten ez duten bitartean nik ez diet sinesgarritasunik eskaintzen. Betiko joku zuri ta ustela.errealitate gordina.

  • ¨Bai, noski! Ni nafara naiz, ez naiz vascoa, ez euskadikoa. Ezta neronen heria ere. Ahaztu ezazue Euzkadi hori, gezur hutsa baino ez da, filologia aldetik ere! Euskal Herria beste zerbait da eta, eta jeltzaleak eta upenekoak gauza ber-berbera dira, espainolak, kito! Hori bai, oso vaskoak eta oso nafarrak, baina espainarrak.

  • Gauza jakina da, bestela joan ta bertan, pertsona ikasia izatea gaizki ikusia dagoela geronen artean, zer esanik ez Ebrotik hegoaldera. Baina gauzak zer diren? Ikasia beti ateratzen da garaile, eta ezjakina galtzaile. Babu halakoa!

  • Kaixo,
    Nire ustez, EAJ marka bat da:
    – Urte asko agintean, diru publikoa kudeatzen.
    – Urte asko esleipenak, adjudikazioak kudeatzen.
    – EAJko jendeak enpresa kopuru itzela du administrazio publikoaren esleipenen zain: eraikuntza enpresak, Ikus-entzunezkoak, Energia banatzaileak, errauskailuak,Telekomunikaziokoak, Osasun arlokoak, hezkuntza pribatukoak, zahar egoitzak kudeatzen dituztenak, argiteri publikoa eta instalakuntzetakoak, aholkularitza ekonomikoak, abokatu enpresak, bankuak…eta abar luze bat.
    -Honez gain Espainiar kapitaldun enpresa handiak ere sustengatzen ditu: eraikuntza, elektrizitatea, hidrokarburoak.
    Hauek guztiak, euren gose aseezina elikatzeko, komunikabideak dituzte, EAJk komunikabide publikoak kontrolatzen ditu eta diru publikoak komunikabide pribatuetara doaz.
    zirkulo nahiko perfektua,
    EAJk momentu honetan hau guztia elikatzen jarraitzeko “bertako” marka beharrezkoa du, kudeatzaile ona, esperientziaduna e.a ekin batera.
    Produktua saltzea lortzen du hein handi batean, baina gero eta gehiago eman behar du, printzipioetatik, erroetatik, sistema honen erdigunean egoteko. Independentziari uko egin ( Urkulluren interdependentzia), demokrazia kristauaren oinarri den guztion ongizateari uko egin (AHT, Supersur)…..
    Horixe dugu parez-pare. Bada ohartu etaonartzeko garaia, aurrera egin nahi badugu behintzat.

  • Ezker abertzalea beti bitan banatu du EAJrekiko bere jarduera: alde batetik “abertzaleen batasuna”ren leloa astindu du (bakarrik behin gertatu zen eta ikusi genuen horren emaitza Lizarra-Garazin) eta bestetik beraren kontrako gorrotozko ideologia sortu du bere militanteetan (Nagorek, Markek eta Imanolek ezinobe erakusten dutena). Ikuspegi dialektikoa, EAJko militanteak “liluratu” behar dira eskaintza batekin eta era berean klase-arerioa betiko kategoriez kutsatu, itsusitu eta zikindu behar da.
    EAJk noski enpresadun ekonomia bat defenditzen du eta euskal enpresa ere defenditzen du zeren eta horien bitartez euskaldunok lan egiteko gauza garen. Zer ekonomia eredu defenditzen du ezker abertzaleak? Maduroren kleptokrazia? Fidel Castroren mixeria gorri-poliziala? Euskal enpresei eta enpresariei diezuen gorrotoa, Mark, anti-abertzalea da guztiz.
    EAJk langile eta enpresariz osatutako alderdi bat da. Ezker abertzalean (bere zuzendariak ikusi besterik ez dago) funtzionariak dira nagusi. Hor dago lehia, ekonomia funtzionarizatu nahi duten batzuk (ezker abertzalea) eta bertako enpresari indarra eman nahi diotenen artekoa (EAJ).

  • Kaixo,
    Nik ez diot enpresariari inolako gorrotorik. Hori bai, onartu beharko duzu, begibistakoa baita, soldata arrakala gero eta handiagoa dela gurean, eta batzuk papelik ere ez duten bitartean, beste batzuk Audi A8an ibiltzen direla hortik zehar, etta hori ez dago ongi, ezta ustezko perspektiba demokristau batetik.
    Kuba eta Venezuelako aferaz zer esan, ba inork ez duela Haiti edo Guatemala edo Paraguayz hitz egiten, eta horiek izan beharko lirateke Kubarekin alderatu beharrekoak .
    Azkenik, bi gauza:
    – PNVren politikak gero eta gehiago aldentzen dira europar sozialdemokraziatik eta gero eta gehiago dute kapitalismo basatitik.
    – Diru publikoak sektore pribatura desbideratzea ez da ekonomikoki liberala izatea, sistema klientelar sendo bat izatea baizik, eta horrek, antza gehiago du zuk diozun “kleptokraziekin” merkatu ekonomia batekin baino. Zer dirutik bizi da ba hezkuntza pribatua? eta errepideak egiten dituztenak? ikus-entzunezkoak? Zahar egoitzak kudeatzen dituztenak? Pribatutik? Nik Marokoko sistemaren gero eta antza gehiago hartzen diot gureari, ez Alemaniakoarena, zoritxarrez.

  • Ene Imanol, soldata arrakala gero eta handiagoa da Marxek Manchester-ko kapitalismoaren kasua aztertu zuenetik eta halaere jendea bizi da, zoriontsu izatea lortzen du eta gure aiton-amonak baino hobe bizi gara. Batzuk aberatsak dira, besteak ertainak eta besteak pobreak. Esango al didazu arazo hori errezeta batekin bideratuko duzula? Non da hori lortzeko eredu miragarria?
    Haiti eta Guatemala ez dira gizabidearen eredu inorentzako, ordea Venezuela eta Cuba erreboluzioaren abangoardia dira hemen gure herrian eta beren sistemak eredugarri dira ezker abertzalearentzat. Nik ez dut halakorik nahi guretzako.
    PNV gero eta gehiago aldentzen ari da sozialdemokraziatik eta gerturatzen kapitalismo basatiari horain dela 30 urtetik hona gutxienez, ezker abertzaleak erabiltzen duen etengabeko leloa hori baita. Aldatu mesedez kopla. EAJk estatu espainolean gertatu diren politika sozialik aurreratuenak aplikatu ditu hemen.
    Marokoren antza duela gureak, ene Imanol, horrelakoak kontatzen dizkizute? Gaxua.

  • Kuba abangoardia da EEBBri aurre egin ziolako. Berez Haiti izatea tokatzen zitzaion, baina ez da, eta Haitin baino askoz ere hobeto bizi dira. Hori da kontua, ez munduko sistemarik onena dela.
    Bizkaiko enpresa asko desagertzen ari da, zaharkiturik, edo multinazionalek erosten dituztelako. Nik, benetan diotzut, ez dut baikor egoteko moduko etorkizunik ikusten.
    Sistema klientelar batek bere burua jaten amaitzen du, ez da merkatu libreko sistema bat. Hori da Maroko, eta hemengo diru publikoaren kudeaketak gero eta antza gehiago du horrekin, bai, horrela ikusten dut, hau ere. Adibidez, Osakidetzako azterketek edo De Miguel-en “pasa por caja”-k, hori erakusten duela uste dudalako..
    Esandakoa, ez dut uste EAJ alderdi bezala hortik aterako dugunik, Arzalluz Jaunak aipatutako mitxelinak, Mitxelin, firestone eta goodyear direlako dagoeneko. Horrelaxe ikusten dut, hori da neure iritzia. Izan ongi.

  • EAJ da familia sare bat politikatik bizitzeko, ez besterik, sare klientelar oso engrasatua eta indartsua duena besterik. Atrapalotodo penagarri hoitakoa. Ezerezaren ardatz, baina beti koska ta zapaltzeko prest behar bada. Ta ustet ez dela espero behar ezer askatzailerik edo enpresa horretatik. Nik esperantzak ditut jarria katalan prozesua demokratikoaz eta euskal jendarte zibil politizatuaren kemenaz, ta noski EAJ puskatzen hasten bada , ba ziur jende batek sinesgarritasun garrantzitsu bat hartuko duela zeregin dezente, demokratiko edo askatzaileentzako.

  • Haiti ez da ezerren erreferentzia, Cubako erregimen mixerable, diktatoriala eta poliziakoak, ordea, hemen Euskal Herrian defendatzaile sutsuak aurkitzen ditu. Cubak herrialde asko inbaditu zituen Sobiet Batasunaren gidaritza pean. Bai, sobietikoen mertzenarioak izan ziren eta milaka pertsona hil zituzten Somalian, Etiopian eta Angolan. Zorionak, Imanol, diktadura ustel bat defenditzeagatik.
    Barkatuko didazu, urte batzuk pasa ditut langabezian azken krisia dela eta, eta gure egoera, momenturik txarrenean ere, ezin daiteke Marokorekin konparatu. Hori intoxikazio hutsa da. Marokiarekin lan egin dut, konkretoki kotxe mekaniko batekin, eta hark 12 lan egiten zituen eta ez zitzaion jaterako ailegatzen. Zuk ez dakizu zer den benetan gorriak pasatzea edota Marokotaz ez dakizu tutik ere.
    EAJk herri hau eraiki du ezker abertzaleak Cuba-ko bezain ustel den iraultza baten idealaren azpian bazterrak kakaztu eta odoldu bitartean. Gauzak konparatu behar dira.
    Ene Mark, ezker abertzaleko zuzendaritza eta kargo politiko gehienak funtzionari ala funtzionari-izan-nahi duten pertsonen kopurua betetzen du. Ez diogu Arnaldori pistolaz eramateaz aparteko ofiziorik, ez Rufiri, ez beste hainbatzuei. Eta Maialen Iriarte, Laura Mintegi eta Miren Larrion funtzionariak dira. Zer da ezker abertzalea, bada?
    Euskaldunok ez dugu Kataluniako desastrearen bidetik joan nahi, Mark, horretaz egon seguru. Eta ez dut uste EAJ puskatzea lortuko duzuenik.

  • Noski Haiti eredu dela, Afrikako herrialde asko bezala, kapitalismoak edo/eta kolonialismoak lehengaiak lortzeko beste herrialdeak zapaldu eta zukutu behar ditu. Horren adibide da Haiti.
    Zuen analisietan ahazten dituzue zuek sustengatzen dituzuen politikek ondoriotzat uzten dituzten miseriak.
    EEBB ez zen EEBB izango hegoamerika eta ertamerika lehertu arteko injerentziak egingo ez balitu, aurretik Espainiak bezala. Belgika eta Frantzia ez lirateke aberatsak izango Afrika zanpatu gabe eta Erresuma Batua India eta Pakistanen eragindako sarraskiak egin barik.
    Hori bai, munduko kalte guztiak Kubak eragin ditu. Mesedez, ez bota horrelako sinplekeririk, nik uste dut hori gutxi gorabehera guztiok dakigula.

  • Ene Imanol, Cuban estatu kapitalismo sistema du, beraz ez dago kapitalismotik kanpora, zu ez zaren bezala. Beraz, Cuba kapitalismoaren adierazgarri da Haiti bezainbat. Hemen mito bat saldu dizute, komunismo-sozialismoa eta kapitalismoa uztarezinezkoak direla. Hori ez da horrela, uztargarriak dira eta gainera kriston harreman ona dute, Cuba eta Txina horren testigu. Cubako estatuak bere herritarrak zapaldu eta zukutu egiten ditu eta deliberatzen ditu prostituzio eta ilegalitatera janari aski lortu dezaten. Eta Cubatarrak miloika ihes egin dute horrelako herri mixerable batetik. Zuk zapalkuntza diktatorial poliziako-militar bat defendatzen ari zara.
    Oso oker zaude azterketa horretan, egia da mendebaldeak beste herriak konkistatu eta kolonizatu dituela baina kapitalaren akumulazioa iraultza industrialak sortu du eta barne merkatua izan dute bereziki eragile herri garatuek. Etxekolanak nahiko gaizki egin dituzu. Irakur zazu David Fieldhouse-ren Economia e Imperio: hor demostratzen du koloniak ez zirela errentagarriak izango 20 mendeko hasera arte (Espainiako Cuba eta Inglaterrako India izango ziren salbuespen, baina Inglaterran iraultza industriala konkista kolonialaz aparte egingo da).
    Dena den, Euskadi ez da Maroko, hori argi gelditu da.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-07 10:48

    Eta gureaz, zer?
    Mundua haserretzeko aitzakia gure artean ez konpontzeko… Ondo zion/k!
    Baina zein da abertzaleon artean egin genezakeen lana, haserretzeaz beste? Ze, batera, asko gara… Banatuta… errazago jango gaituzte?

    Nik, nerearekin jarraitzen det!

    Ziur naiz kontu asko aurpegiratu dakiokeela EAJri, onerako, eta txarrerako –eta hauen artean, pentsatu bakarrik, esateko, Ahoztar Zelaietak bere liburuetan iradokitzen dituen jokoetako batzuk badere egia balitez, eta izanen dira…–. Eta ziur naiz ere HBri, EHri, Sorturi… ere kontu asko aurpegiratu dakiokeela, onerako, eta txarrerako, azken 40-eta urteetan herri honetan gertatu dituztenen ingurutik.
    Baina garenak gara. Eta ‘garen! garena’. Ze, erremediorik gabe, hortik abiatu beharko dugu ezer hoberik eraiki nahi badugu Euskal Herri honentzat.
    Eta guk nahi duguna esango dugu, eta zein baino zein joko dugu gaiztoago eta makurrago, EAJ batzuek, Bildu besteek.
    Baina Hegoaldean M26ko hauteskunde hirukoitzetan:
    • Ia 434.000 mila herritarrek eman dio boza EAJri EAEn Batzar Nagusietarako (gehi beste 59.000k Geroa Bai-ri Nafarroa Garaiko Parlamenturako). Eta EAJko buruzagiak direna izango dira, baina Hegoaldeko 500.000 herritar horiek gutako edozeinek adina ‘diskisizio’ du, hala eta guztiz ere, EAJri-edo emateko boza. Gehienak ez dira izango tonto, ez PP zale, ez ‘oro harrapari penagarri hoitakoa’…, seguru asko… Baina nork daki…
    • EHBilduri beste 316.500 herritar inguruk eman die boza. Eta horiek ere badakite ondo nori eman dioten botoa ‘buruzagiak direna direla ere’, eta agian denak ere ez ‘abertzale zintzo’…
    • Guztira 800.000 herritar ‘tonto edo bizkorretik’ gora bozkatu du ‘abertzale…’

    • Ahal Dugu / Podemos, edo dena-delakoek, beste 150.000 bozka izan litezke –Europakoetan 163.000–.
    • Hala, guztira, 950.000 herritar inguru ‘erabakitze eskubidearen aldeko’.

    • PS(O)(E)(N)k 261.000 bozka inguru –Europakoetan 306.000–.
    • PP, C’s eta VOXen artean (N+ barne) 220.000 boz inguru hoberenera.
    • Hala, guztira 500.000 mila herritar inguru Hegoaldean aktiboki ‘erabakitze eskubidearen kontra’.

    Nafarroa Garaian hala ere ez ditugu gauzak ‘horren aldeko’ (baina ezta horren ‘kontrako’ ere):
    • ‘Abertzaleok’ (GeroaBai+Bildu): 108.850 bozka.
    • Ahal Dugu / Podemos + Ezkerra..: 26.350 boz –Europakoetan 52.000 inguru–.
    • Hala, guztira, ‘erabakitze eskubidearen aldeko edo’ 160.000 herritar inguru.

    • PSNk 70.000 bozka inguru –Europakoetan 95.000 inguru–.
    • N+: 124.336 –Europakoetan PP, C’s eta VOXen artean 103.000–.
    • Hala, guztira 198.000 mila herritar inguru aktiboki ‘erabakitze eskubidearen kontra’.

    Baina EAEn, orduan:
    • ‘Abertzaleok’ 700.000 inguru gara.
    • Erabakitze eskubidearen aldeko: 850.000etik gora.
    • Erabakitze eskubidearen kontrako: 300.000 inguru.

    Eta ez gara gauza gure lan abertzalea bateratzeko. Zertan ari gara?

  • EAJko bozkatzaileen artean abertzale asko dagoela onartzen dut, baina EAJ ez da abertzalea neure ustetan. Bere burua abertzaletzat definitzen duen alderdi bakarra izan zen Raxoi-en gobernua sustengatzen. Abertzaleen arteko elkarlana ez da EAJ eta EHBilduren arteko elkarlanetik pasatuko. Orain ere, PSOEkin itunak egitea nahiago du.
    Tranpa berean behin eta berriro erortzen ari garelakoan nago. EAJ inguruko abertzaleak bai, EAJ ez.
    Abertzaleok gai baldin bagara abertzaletasunaren aldeko apostua irabazlea moduan aurkezteko, orduan batuko da EAJ.
    Pedro Sanchezen zentsura moziora batu zen moduan, azken orduan eta PP sustengatzen zuen bakarra bezala azaltzeak beldur gehiago ematen ziolako Sanchez sustengatzea baino. Hori guztia, Raxoien aurrekontuak onartu eta astebetera.

  • Ene Imanol, zu internazionalista zara, internazionalismoa eta nazionalismoa ezin daitezke uztartu, kongruentzia piska bat.
    Zu ez zara abertzaletasunaren aita santua abertzale zein den esaten hasteko. Prepotentzia horretatik jeitsi, mesedez.
    Euskal abertzaletasuna ez da Fidel Castrorengatik fundatua izan. EAJ abertzaletasunaren sortzaileak fundatu zuen eta abertzaletasunaren erro eta zaina da.
    PSOEkin ituna egitea gauza zentzuzkoagoa da Che Guevara eta Fidel Castro heroiak dituztenekin itunik egitea baino. Egin behar duzuen lehen gauza demokrazia gizalege batera jeistea da eta ez kapitalismoaren derrokamento unibertsalaren arabera garuna pipiak janda eduki.
    Ezker abertzaleak demokrazia eta abertzaletasun zentzuzko baterako biderik egiten ez duen bitartean ez da elkarlan sakonik gertatuko.

  • PSOEk edo PPk duen “zentzuzko abertzaletasuna”, alegia.

  • Ez, ez dira abertzaleak. Eta Bilduren zuzendaritza ezta ere.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-09 09:07

    Beraz, zuen arabera, EHBildu edo EAJ bozkatzen dugun abertzale guztiok tontoak gara… Eta hobe dugu geure artean borrokan jarraitu elkar txikitu arte, geure arteko zubiak, zailak, eraikitzen jarraitu baino…
    Noren mesede? Qui prodest? Nazionalismo espainol diktatorialak…
    Bere konstituzioaren 8. artikuluan Espainiako Armada jartzen duena konstituzioaren beraren gainetik Espainiaren batasun sakratua armekin defendatzeko… Demokrazia dela diote…
    Nola abiatu/indartuko ditugu gure arteko zubiak geure mesedean?
    Hori dugu galdera abertzaleok…
    Nola abiatu/indartu gure arteko zubiak geure mesedean, eta noski, errespetatuz aldi berean, gure artean euskal abertzale sentitzen ez direnen eskubideak…, ezta?
    Eta dena batera, ez da erraza, baina are zailago geure artean borrokan bagabiltza… Ala?

  • Ene Bittor, Euskal Herriko herri ala hiriren baten paretak eta kaleak ikusi al dituzu noizbehin? Kontatuko dizut zer gertatzen den nire herriaren hormetan: EAJko alkatearen irudia agertzen da baina ez hauteskunde promozioz baizik eta bera ez dakit zer dela esanez (hau eta bestea egiten duela ustela delako eta patrika potoldu nahi duelako). Gero beste kartel batean ikusten dut Urkullu Lehendakaria Trump lehendakariarekin alkarturik gauza bera eta berdina balira. Jubilatuen nazio mailako arduradun baten hitzaldia ere agertzen da Eusko Jaurlaritzaren kontra kristonak esateko… Garai ez hain zaharretan, kaletik pasiatzean, etorriko zitzaizun ezker abertzaleko listoren bat aurpegira hau eta bestea zarela esatea. Eta plenotan, ETAkideren bat atxilotua zenean, edota herrian mugidaren bat gertatzen bazen, han etorriko zitzaizkizun trumilka ezker abertzaleko zakurrak zaunka egitea… Batzokia (eta zenean Alkartetxea) ia astero pinturaz zipristintzen zen. Orain ere, azken aldi honetan batez ere, pintatua izan da, adibidez Ernai fundatu zenean (hori izan zen ezker abertzaleko gazteen bixita gutuna) erraustegia dela eta, Abiadura Handiko Trena dela eta ere eta orain gutxi Josu Urrutikoetxea atxilotu dutenean.
    Jakin badakigu ezker abertzaleko gazteak EAJren kontrako gorroto bizienaren ideologian heziak direla eta nola gure herrian PPkoak eta PSOEkoak gutxi dira orduan gu gara bertan etsai nagusia.
    Horregatik, Bittor, zuk esaten duzu hori teoretikoa da huts hutsik. Ez du loturarik gure errealitatearekin, esan nahi dut, gure azken historiarekin eta gaurko politikarekin. Niretzat elkarlan eta elkarreko bide bat egiteko baldintzak ez dira betetzen. Horien artean, niretzat ezinbestekoa eta nagusia, hauxe da: ezker abertzaleak onartu behar du bere erahilketa eta mehatxu dinamika gaitzesgarri izan direla etikoki eta politikoki. Gaizki egin zutela onartu behar dute. Nik ez dakit zu honekin konforme zaren. Baina, noski, gizalegea izan behar da anaitasunaren porlana eta gizalegea balio batzuk dira konpartitzen direnak.
    Espainolak eta bere konstituzioa aitzaki hartzea nire ustez, Bittor, ez da zilegi. Abertzaleak abertzale dira Euskadi ala Euskal Herria lehenesten dutelako eta ez direlako, noski, ideologi arrotz eta kanpoeder batean (ezker abertzalearen sozialismo totalitarioa demagun).
    Gure arteko borroka ezinbestekoa izango da batzuk Fidel Castro bezalako diktadore bat erreferentzi positibotzat duten bitartean. Zergatik? Ideal horrek praktika bat adierazten duelako, gure herrietan oraindik pairatu behar duguna.

  • Baina Bittor benetan uste duzu posible dela orain alderdi “abertzaleak” batzea?
    Ni, horretan Bentazarrekin nago, Ezker Abertzalea osatzen duten eragile ezberdinak egunero daude EAJ-ri matraka ematen tontakeria txikienarengatik bada ere (ez dut uste EAJri gauzak aurkatzeko ez dagoenik, baina, tontakeri batzuengatik matraka sartzen hastean, estrategia politiko bat bilatzen dela argi dago).
    Ados nago zurekin alderdi “abertzaleak” behingoz alde jarri beharko liratekeela herri estrategia batean. Nere ustez hain herri txiki batean abertzaletasunean hainbeste sentsibilizazio eta korronte egoteak abertzaletasuna bera kontra egiten duen zerbait da. Ez dakit nola existitu daitezken euskal abertzaleak neoliberalismoa eta globalismoa defendatzen dutenak eta era berean ezin ditut euskal komunistak ulertu. Abertzaleak batzea behar luke lehenengo gauza, gure baserritarrak lagundu, herri eta hirietan antolatu, euskara bultzatu… baina beti estrategia abertzale batetik eta ez partido politiko batek instrumentalizaturiko sigla batzuen atzean.
    Benetan beti amestu dut eta pentsatzen nuen noizbait ikusiko nuela alderdi abertzale bakar bat edo mugimendu bat gutxienez, baina geroz eta zailagoa ikusten dut eta okerrena da jende asko eroso ikusten dudala alderdikeri/konfrontazio honetan.
    Zenbaitetan entzun izan dut: “puto PNV”, “PNV faxistak”… ados PNVkoak kaka asko izango dutela, baina abertzaleak noizbait batu beharko gara ezta?
    PNVkoak beti izan dira trebeak beste alderdiekin akordioetara iristen eta botere politikoan ondo posizionatuak mantentzen, baina behingoz pentsa dezatela abertzaletasunen batasunean nahiz eta honek bozkak ez eman.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-09 12:01

    Ondo Aitor
    ” …baina beti estrategia abertzale batetik eta ez partido politiko batek instrumentalizaturiko sigla batzuen atzean”
    Horretan izan liteke arrakastaren gakoa.
    Bainan errealitatea ikusita alderdikeriarik gabeko alderdirik posible ote da?
    Politikan alderdiak erabat suprimitzea zaila izanen da.
    Bainan haien errola mugatzen ahal baginu bederen, segi ez dezaten blokeatzen estrategia nazional baterako lana ?

  • Nik uste denbora kontua izan daitekela, bentazar bezalako inmobilista ozpindu itsuak desagertzen direnean,etabar,etabar. Belaunaldi kontuak-Gertakizun mundialak…en fin,ustet hor egon daitekeela euskal herrirako udaberri berri baterako..gu gurera.euskara,burujabetza, humanismoa.

  • Baina, ene Jone, ez al zaizu iruditzen nire eskea zilegia dela? Ez al duzu uste ezker abertzaleak ametitu beharko lukeela erahilketa, mehatxua eta estorsioa txarrak izan zirela bai giza-balioen arabera eta baita politikoki ere? Nire ustez ezinbestekoa da historiaren errebisio hori. Noski, Jone, akaso Arnaldo Otegi (20 urte ezker abertzalearen buruan dagoen monarka delako hori) irudituko zaizu etorkizunaren jabea dela.

  • Trazo lodiaz, baina voxekoenak eta zure( bentazar) bulkadak antzeko parezidoak badauzkate.

  • Ez nuen gutxiago espero, Jone, zure aldetik. Voxekoak pertsonak dira ere eta bizia merezi dute, zure ustez oker egoteagatik ez dute haatik heriotza merezi. Jakin zazu besteekin dituzun desadostasunak errespetatzen inkisitorearen paperan jarri beharrik gabe.

  • Kaixo Bittor,
    Ez dakit aipua niretzako zen ala ez, baina badaezpada ere erantzungo dut. Niretzak EAJko abertzaleak ez dira tontoak, baina alderdia, ez bozkatzaileak baizik et alderdia, interes ekonomikoen preso da eta subirautza handiago baten alde egingo du PPSOEkin egitea garestiago ateratzen bazaio ( CATen CIUri gertatu zitzaiona), eta hori, ez da PNVtik etorriko, hori nik horrela ikusten dut.

  • EAJren ogibidea, hauteskundeak irabazi eta kudeatzea da, egoera politikotik haratago. Kudeaketa du helburu, ez beste era bateko gizartea sortzea. Esaten ari naizena begibistakoa dela uste dut, ebidentea. Hizkuntza ohiturak aldatu nahi baditugu, ezberdintasun ekonomiko larririk gabeko gizarte bat sortu nahi badugu , herritarrek botere edukitzea nahi badugu edo guztion diruak elite batzuen esku uztea ez badugu nahi, EAJren aurka izango da.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-09 18:34

    Espero dut aski prudentziarekin sartzeko gai izanen naizela bukaera gabeko debate mingarri horretan.
    Ene familian ez dut, zuek bezala, izan ez espainolek fusilatutakorik ez eta atentatu batean Etak erahildakorik ere. Gainera hegoaldeko historian guti dakit eta politikari oso txarra naiz.
    Hilak eragin zituzten Etaren atentatuek hunkitzen dituzte hiru maila behintzat :
    Etika, Estrategia politikoa eta Emozioa.
    Nabarmen da, lehenbiziko bietan, erru oso grabea izan zela. Etikaren aldetik, bonba bat toki publiko batean jartzea basakeria hutsa da. Hau aitortzeko, problema da, ez da desenkusa bat, espainolek errepresioaren gatik beste horrenbeste egin zutelako eta dutelako sekula aitortuko. Orduan emozioak arrazoitzeko gure kapazitatea gainditzen du.
    Estrategia politikoaren aldetik ere, baldintza politikorik gabeko « bake » eskaera tragiko hau ikusi ta, orai bai nabarmen da atentatuak erru bat izigarria izan zirela, deusetarako hilketak, beharbada indar erlazioen gaineko erru itzel baten gatik, besteak beste.
    Beraz bi puntu horretan, behintzat, Bentazar jaunak erabat arrazoi du insistitzea egiten dakien bezala.
    Emozioari dagokionez, kontrolatzen entseiatu behar gara bestenaz akabo gara. Oso zaila da, ezdakit nihaur kapable izango nntzatekeen hubildik hunkitua izan banintz.
    Aldiz Bentazar jaunak sekula esplikatzen ez diguna, horretan da koska, zergaitik bada bera baino gaistoagoa ez zen gazte abertzale andana batek alde egin zuen EAJtik, ez zuen konfiantxa gehiagorik izan bere politikan. Hasierako horiek ez ziren denak basak.
    Arrazoiarekin agiantzatzen duen abertzaleen batasuna hura egunen batean lortzeko, ezin du segitu besteari botatzen kulpa guzia.

  • Ene Castorene, espainolen errepresioa amatatzen joan zen ETAren ekintza handitzen zen heinean. Eta ETAk opari bat egin zion Euskal Herriari 90ko hamarkadan: “sufrimenduaren sozializazioa”, hau da, kargo politikoak, kazetariak, koarteleko sukaldaria eta horrelako jendea akabatzea… EAJ eta EAko karguei egin zitzaien tratua, heriotza zigorra ez ekartzeagatik (nahiz eta ehunka kargo abertzaleek heriotza mehatxua jasan beharra), oso gogorra izan zen, manifestazioak egiten baizitzaizkien etxe aurrean, heriotza eta mehatxu telefono deiak jaso, beren aurpegiak karteletan ageri ziren salaketa faltsuz apainduak, plenoetan irainduak eta bazutan joak ziren, batzokiak eta alkartetxeak erasotuak ziren bitartean. Zer zen EAJ edo EAko mitin batetara joatea, zenbait lekuetan pasilloa egiten ziguten eta irainduak ginen eta jipoia jaso ere… Gure herri eta hirietako elkar bizitza ezker abertzaleko matoi koadrillengatik baldintzatua izan zen, dendak erreak eta erasoak ziren eta abar luze bat. Estatuaren errepresioa, ETAren ekintza eta ezker abertzaleko kide askoren jokabide maltzur-erasokorra ez bakarrik espainolen kontra baizik eta EAJ eta EAko abertzaleen kontra ere. Hau guztia gertatu zen ez frankismoan baizik eta frankismoa eta gero eta orain dela oso gutxi. Eta tenore horretako ekintzak jasan behar izan ditugu atez-atekoa eta beste kausa xelebra batzuk direla merio. Ene Castorene, zergatik ez du inork barkamena eskatzen hau guztiarengatik? Zergatik ez du ezker abertzaleko inork esaten hori gaizki zegoenik? Horrek ez al du gure etorkizuna baldintzatzen?
    Imanol bezalakoek EAJ klase-arerio bezala dute eta adimenean dute iraultza baten ameskeria gure herria dela esperimento sozial hain xarmagarriaren eremua. Ideologia horrek zer ekarri dion gure herriari begibistan da. Eta horren kontuaren ondorioak garbitzen ez diren bitartean anaitasuna eskatzea “abertzale” etiketa dutenen artean nire ustez alferrikako gauza bat da.

  • Neure iritzian, akatsa da alderdiak eta gizartea nahastea.
    Nik uste dut jada zabaltzen hasi dela Euskal Herritarren arteko elkarlana eta egunerokotasunean, gero eta gehiago ematen dela jatorri politiko eta etniko desberdinen arteko elkarlana. Gizartea, poliki-poliki batzen ari da, eta garai bateko azpigizarte hermetikoak porotsuagoak dira eta elkarlanean ari dira. Adibidez, neure herrian oso talde anitza sortu zen Euskaraldiaren kontura. Baita ere, egun, errefuxiatuen ongizatearen aldeko herriko taldea oso anitza da. Elkarlan hori ematen ari da eta, nire ustez, etorkizun hurbil batean, emango ditu emaitzak hauteskundeetan ere, euskal ezkerra indartuz. Horregatik ari dira EAJn garai bateko egoerara lotu nahirik, badakitelako egoera berriak eragotziko dielako ezker eta eskubitik bozkak hartzea, orain ari diren moduan.
    Bentazar, Ezker Abertzaleak biolentzia arbuiatu zuen, eta ETAk barkamena eskatu. Hori bukatu zen. Eragindako min asko dago, eta horrek denbora beharko du osatzeko, baina biolentzien biktimak alderdien aurretik doaz, oraingoan ere, eta gero eta nabariagoak dira aitortza eta erreparaziorako urratsak, duela gutxi Etxerat-ek egindakoa adibidez.
    Hori ere, jazarpena da, eta ez garai batekoa, gaurkoa. Oraintxe etorri zait ere, Gara aldizkariak 3 milioi euroko isuna ordaindu behar duela zuek hauspotutako Egin egunkariaren itxiera dela eta, baina tira, hasieran aipatutakoa, gizartea astiro-astiro osatzen ari da, nahiz eta Statu quoa mantentzea nahi duten alderdiei aurreko egoera komeni eta aurrekoan mantentzen saiatu. Bagoaz aurrera!

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-10 11:31

    Garbi dago nere ustez abertzaleon artean ere oso iritzi desberdineko herritarrak gaudela. Eta guztiz naturala iruditzen zait. Naturala, eta sanoa gainera.
    ‘Denok’ iritzi berak eduki ‘beharko bagenitu’ gizarte bizitzaren arlo guztietan, gureak ere zerikusi handiagoa luke diktadurak inposatu itsukeriarekin, gizarte aberastasunarekin baino…
    Eta nik, ezinbesteko oinarri horretatik abiatuta nahi nuke, eskatzen det, eskatzen dizuet Euskal Herriko alderdi -izenez/izatez (?)- abertzaleoi, orain arte baino sendoago ekin diezaiozuen abertzaleon arteko elkar lana eraikitzeari, itsu-itsuan segitu ordez etsaitasun bihurtzen zuen arteko desberdintasunak elkarri begiratu ere ezin arte…
    Areago, noski, ‘aberria’ oraindik eraiki gabe dugun honetan… EAEn, Nafarroa Garaian, Iparraldean…
    Gustura sartuko zintuzketet batera jauregi batean ‘Euskal Herriko alderdi -izenez/izatez (?)- abertzaleon zuzendaritzak’, eta bertan giltzapetuta eduki:
    1. Zuen / Gure arteko oinarrizko jarduera akordioak egin arte, eta
    2. Adostu arte nola kudeatuko dituzuen / ditugun aldi berean gure arteko ezinbesteko desberdintasunak euskal modu zibilizatu batean…, elkar desagerrarazi beharrik gabe…
    Denok garenez euskal gizarte. Eskuintxeagokoak eta ezkertxeagoak… Ala ez gara?
    Eta niregatik, jarraitu dezagula hala izaten, dela jainkoei eskerrak edo bestela…
    Hori ez dela posible…? Umekeria abertzalea dela…? Bada, izango da… Baina hori da nik nahi dudana, eta Larramendik erakutsi bidean, ‘ezina ekinez baino egiten ez denez’…, hori nire apurtxoa…

  • Ene Imanol, ETAk ez du barkaziorik eskatu eta ez du esan bere ildoa oker zegoenik. Ez du esan “sufrimentuaren sozializazioa” gaizki zegoenik, ez eta PP eta PSOEk kargu publikoak hiltzea gaizki zegoenik. Bere barkamena “biktima inozenteei” zuzentzen die. Horrekin esan nahi du “errudun” diren biktimak badirela. ETAk bere gain hartu zuen jendea hiltzeko eskubidea eta hori oker oso handia da. Eta niri herrian inor ez zait etorri esatea: “barkatu, Juantxo, batzokia erretzea oso gaizki zegoen, zinegotziari bala bat buzoian jartzea gaizki egina dago, zuen kontrako irain kanpainetaz damutzen gara….”. Horrelakorik ez da gertatu. Hemen ezker abertzalearen bortxakeria herriz herri eta auzoz auzo jasan behar izan baitugu. Bortxaketa horren protagonistak hor dabiltza kaletik hain kanpante. Gure Esku Dagoko mugidakin etorri zitzaizkigun, egun batetik bestera etsaienak lagunaren piurak eginez. Gauzak ez dira horrela egiten. Abertzaleak ez gara monigoteak ez eta marionetak.
    Barkatuko didazu baina GARAren horrialdetan jende piloa iraindua izan da eta egunkaria famatua izan da ETAren komunikatuak lehena argitaratzen zituelako. GARAk arazoak baditu haziendarekin beste guztien antzera pagatu beharko du, inolako pribilegiorik gabe. Ez da nire egunkaria eta ikusi behar zen zer gauzak esaten zituen EAJkoei buruz, Ertzaina erahilei buruz, eta abar, eta abar.
    Gomendatuko nizuke Egoitz Askasibarrek GARAn idatzitako artikulua hauteskunde soziologiari buruz. Bertan esaten da, datu fidagarriz, ezker abertzaleare soziologia gehienbat errenta erditiko gorakoak eta funtzionariak osatzen dituela. Jende horrekin statu quo-a irauliko duzula pentsatzen baduzu esan nahi du horrek oraindik inozentziaren garaietan bizi zarela.

  • Kaixo Benat, zure galderari erantzunez “Bainan errealitatea ikusita alderdikeriarik gabeko alderdirik posible ote da?
    Politikan alderdiak erabat suprimitzea zaila izanen da.
    Bainan haien errola mugatzen ahal baginu bederen, segi ez dezaten blokeatzen estrategia nazional baterako lana ?”
    Uste dut alderdiek ein handi batean jendea ordezkatzen dutela eta jendea ez dagoela alderdiak bezalaxe batzeko intentzioarekin, gutxi batzuk salbuetsiz (gatazkak zuzen edo zeharka ikutu ez dutenak). Bentazarrek esan duen bezala hemen astokeri handiak egin dira zentzurik ez zutenak eta horrek euskaldunak batu ordez zatitu egin gaitu eta ETA-k armak utzi dituenean batzuk amnesia prozesu bat izan dute, dena ahaztuz, armak gogoko zituen herri batetik pazifismoraino eta gizartea gertatu denaz ahaztea inbitatu dute, hau da, beren amnesia prozesura inbitatu dute. Zure izena paretean idatzi badute edo etxera bala bat bidali, ez soilik zuk baizik eta zure semeak ere ez dute ahaztuko. Estatuaren errepresioa jasan dutenek ere ez dute ahaztuko noski.
    Kuriosoa iruditu zait zuk onartu duzula ez zarela hegoaldearen historian oso jakitun, horrek asko dio hemen pasa denaz, posible da zu bezalako beste iparraldeko euskaldunek hegoaldean gertatzen zena “espainiarren gauzak” bezala ikustea? Hau galdetzen dut, zeba nazioartean jendea askok ez zekien zer gertatzen zen ere eta zekitenek espainiar gatazka bat zela uste zuten. Gauza kuriosoa.
    Agian euskaldunak espainian eta frantzian gertatzen denaz paso egin behar genduke (jakinda noski beren helburua gure asimilazioa dela), iparralde- hegoalde egoera hori guztiz burutik kendu, euskaldun bezala batzen gaituena garrantzitsuena bilakatuz (hizkuntza, kultura…) eta saretzen joan (indartzen joan, arlo guztietan).
    Nire ustez euskaldunak batzeko urte dexente batzuk pasatu beharko dira oraindik independentzia batera (EHBildu eta EAJ) aldarrikatzeko, beldur naiz ea ez den beranduegi izango.

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-06-10 18:23

    Bentazar, nabarmen da deskribatzen ditutzun portaerak ezin onartuzkoak direla. Gaizkeri horien erantzule politikoek autokritika publiko argi eta zinezko bat egin behar dute.
    Bainan denbora berean pentsatzen dut zure alderdiaren politikak baduela ikusi behar lukeen erantzukizun bat eroaldi kolektibo horren sorreran.
    Zorigaitzez, Bittor alferretan ari da bere gazteluarekin eta ni berdin. Izan ere bi alderdi politiko horien alderdikeria, herra, konpetentzia, botere gosea sobera haundiak dira haiengandik ezer espero izaiteko.
    Pentsatzekoa da onfrontazio histerika hau etsigarria izango dela eskuin edo ezker abertzale zintzoentzat.
    Ez da sorgin izan behar susmatzeko, egunen batean behar dugun abertzaleen batasun hura lortzen badugu, alderdi horien aparatuen gainetik edo kontra eginen dela

  • Nork daki bada? Uste dut inork ez dakigula zer gertatuko den etorkizunean. Orain ezinezkoa dirudiena…gero? Katalanak egiten ari direna froga gisa. Neri orain dela 15 urte eskenatoki hau aurkezten didate eta sinesgaitza irudituko litzaidake. Ez al zuen Hemingwayk adierazi gure herriak harrituko zuela inoiz mundua? Nork daki? Orain sinesgaitza badirudi ere.

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-06-10 18:58

    Aitor zure iruzkina berandu ikusten dut.
    Ez naiz jakitun zeren eta, denok gauden perilaren aurrean, zuen gatazka politikoak aspergarriak, estupidoak eta etsigarriak baitira iparraldeko euskaldun normal batentzat.
    Horren emaitza hau da:
    Iparraldeko “abertzale” ohiek konfiantzia eta interes gehiago dute paueko prefetaren CAPBko ipuinaren baitan zuen batasun aldarrikapenen baitan baino.
    Ez da egia alderdiek beren jendea ordezkatzen dutela bakarrik, gaurko egunean argi pentsatzeko eragozten dituzte;
    Oraiko egoera larria ikusita, zu bezain errealista naiz, euskal jendearen noraezean erantzukizun oso grabea dute.

  • Nork daki bada? Uste dut inork ez dakigula zer gertatuko den etorkizunean. Orain ezinezkoa dirudiena…gero? Katalanak egiten ari direna froga gisa. Neri orain dela 15 urte eskenatoki hau aurkezten didate eta sinesgaitza irudituko litzaidake. Ez al zuen Hemingwayk adierazi gure herriak harrituko zuela inoiz mundua? Nork daki? Orain sinesgaitza badirudi ere.

  • Peru_Gabiriko 2019-06-10 19:13

    Apa

    Barkatu; Jone, ez dizut ezer ulertu.

    Bestalde, hor ikusten dut Bentazar, beti bezala “lagunak egiten” (=egurra partitzen!)

  • Kaixo peru. Nioen orain ezinezkoa dirudiela nolabaiteko batasun abertzale edo herritarra askatasun nazionalaren alde baina etorkizunean , nork daki? Katalanena aipatu det ze katalunian batera doazte neoliberalak, sozialdemokratak, ekolojistak,komunistak, anarkoak, postmoderno poetak,era guztitako herritarrak kataluniaren askatasunaren alde…Gauzak aldatzen doazela uneoro ta gaur egun euskal herrian inposible ikusten badet ba etorkizunean agian bai; edo ez.nork daki?

  • Abertzale edo herritar aipatzen det ze nere ustez abertzale bizi garen pertsona guztiak gara abertzale. Pertsona batzuk leku edo etnia bat baino gehiagorenganako identitate positibo- zale badute.Poli abertzaleak dira, alegia. Par txikia sortzen zait ” nosotrxs los no nacionalistas” entzuten dudanean. En fin. Arazoa dago hemen ta leku guztietan zapaldu ta zapaltzailearen dinamika jasaten denean elkarbizitzan ,ta aparatu estatalek( herritartasuna ematen dutenak) jokatzen dutenean paper zapaltzailea. Ta euskal lurralde hauetan ba dugu zapalduaren historia oso luzea,garai oso ezberdinetan. Ta ziklo luze latz bat pasa degu bukatu berri denata auskalo ze ostia gertatzen den etorkizunean. Nioen, agian ,hemingwayren predikzioak betetzen direla, agian, hau da gure herriak harrituko duela mundua, inoiz. Edo agian ez.

  • Peru_Gabiriko 2019-06-10 22:30

    Apa Jone.
    Ey, gustatu zait idatzi duzun hau. Ez dakit nor zaren ezta nongoa, baina badaezpada nire e-maila emango dizut zurekin komunikatzeko.

    Ondo erori zatzaizkit (horrela esaten da, ez?)

    Nire e-maila opheliasando@gmail.com

    (Mesedez abstenitu zaitezte beste guztiak)

  • Ene Jone, ez zen Hemingway-ek esaten zuena zuk hainbat aldiz errepikatutakoa, Shakespeare-k baizik “Love ´s labour lost” obran: “Navarre shall be the wonder of the world”. “Nafarroa izanen da munduko harridura”.

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-06-11 08:20

    Ba ote dakizu, Bentazar ,esaldi kurios horren esan-nahia edo arrazoia?
    ala Shakespearek bazuen zilo bat tapatzeko bere testuan?

  • Bai, barkatu , gurutzatu egin zait memoria- diska gogorra. Shakespeare izan zen gure herria munduaren harridura izango zena adierazi zuna. Baliagarria erabat esapidea, aipatu nahi nuen azterketa prospektibo horrentzat. Hemingway, euskal herriaren miresle handia izan zen eta agian horrelako zerbait adierazi izango zuen bere parranda batean ,baina ez dago jasota adierazpen gisa( behaketa batzuk egin ditut)

  • Erresistentzia 2019-06-11 10:50

    Shakespearek baino, bere Fernando pertsonaiak dio, bere erreinuari kasu askorik egiten ez dion errege trauskil bat. Azkenean, usteak erdiak ustel gelditzen dira bere promesak. Ez du hortaz leku onean uzten Shakespearek Nafarroa.

  • Ene Castorene, kritikak dioenez Shakespearek Nafarroako gorte protestantea du aipu eta bertan Enrike Laugarrena errege ilustratua, Erresistentziak esan bezala Fernando ezizenarekin agertzen dena. Errege honek akademia guztiz-ilustratu baten asmoa du helburu. Shakespearek pedantekeriaren kontrako satira bat egin nahi du eta ilustrazio-itxi eta biziaren arteko kontraesana (bizia gortera doazen emakumeak dira, Frantziako Printzesa horien artean). Azkenean “biziak” irabazten du (gorteko jakintsu guztiak, erregeak barne, maiteminduko dira eta ezkonduko).

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-06-11 18:20

    Milesker Errezistentziari, Bentazarri.eta Joneri
    Zuei esker zerbait ikasi dugu
    Beraz ondo ulertu badut Jonek horrekin ez zuen zertan amets egitekorik gure arrazan sobera ohi dugun bezala.
    Egiatan, Henri IV zen bearnes maltzur bat bere erligioa arnegatu zuena Frantziako troinura igotzeko.

  • Pako Sudupe

    Bittor, zeuk kalkulatutako datuen beste balorazio bat egiten dut: “Baina Hegoaldean M26ko hauteskunde hirukoitzetan:Ia 434.000 mila herritarrek eman dio boza EAJri EAEn Batzar Nagusietarako (gehi beste 59.000k Geroa Bai-ri Nafarroa Garaiko Parlamenturako). Eta EAJko buruzagiak direna izango dira, baina Hegoaldeko 500.000 herritar horiek gutako edozeinek adina ‘diskisizio’ du, hala eta guztiz ere, EAJri-edo emateko boza”.
    “Diskisizio” ez baizik eta hitza “bereizmena” dela uste dut, hots, EAJri botoa eman dioten 500.000 herritar horiek beste edozeinek bezainbat bereizmen eta irizpide badutela egungo koiuntura politikoan boto komenigarriena zein den erabakitzeko. Beno, bada, EAJko agintariek, aparatuak, ez du deus ezkutatu; aitzitik, oso garbi utzi dute kanpainan gizon eta emakume gailenek Kataluniako abenturarik ez dutela nahi -eta Europara Junts-ekin ez joatea nahikoa esplizitatzea da-; PSErekiko ezkontzaren balorazio ona egiten dutela, eta berriz ere errepikatu egingo zutela emaitzek ahalbidetuz gero, eta esandakoa betetzen ari direla ikusten dugu.
    Hori jakinda eman dute botoa 500.000 herritar horiek, zuk zeuk diozunez, eta hori ez da boto abertzalea, hori da egungo egoera gutxi gorabehera errepikatzearen alde egotea, hots, daukagun autonomiari goxo iriztea eta funtsezko aldaketarik nahi ez izatea.
    Kontinuismoaren botoa da, eta zuk nik bezain ondo dakizu, azken hamarkadek hala erakutsi digutelako, autonomismoaren bideak ez garamatzala independentziara eta autodeterminazio erreferenduma gauzatzera, baizik eta autonomismoaren gurpilean biraka eta biraka ibiltzera.

  • Ene Patxi, ezker abertzalearentzat kolpe handia izan da lan gogorra egin eta gero boto asko lortzea baina aldi berean ikustea EAJk berak baino gehiago lortu dituela eta bien arteko proportzioa handitu duela. Futbol partido batean bagina, ezker abertzaleak gol asko sartu baina EAJk gehiago sartu ditu eta ondorioz galera mingotsa da. Horregatik, akaso, ezker abertzaleko jefeek botoen kualitateari buruzko kasuistika batean sartu nahi dituzte gure garunak eta horren eredu zuk hemen adierazitakoa da, Patxi.
    Nik bakarrik gauza bat dakit eta oso xinpleki frogatzen da hori, EAJk espainiar hauteskundeak Bilduk baino hobeto agoantatzen ditu. Ikustea besterik ez dago Bilduren boto erromesa ezker espainolaren aukeretara. Ba hauteskunde horietan ere EAJk mantendu egin du tipoa, Bildu desinflatu bitartean (kontuan izan dezagun espainiar hauteskundeetan Bildu Podemos eta PSOEren atzetik joan dela Euskadin). Beraz, boto abertzalearen zure eta ezker abertzaleko jefeen teoriak ez du zipitzik balio. Bai noski, EAJk ez du aposturik egiten (eta ez du hori ezkutatzen) Katalanen bidearen alde. Baina katalanen bidea desastrosoa izan da burujabetzaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, hobe bai autonomia hau inolako autonomia baino eta estatuaren zuzeneko interbentzioa baino (Katalunian gertatu bezala). Hobe kontinuismoa derrota eta deusestapen abisala baino, Patxi. Bukatuko nuke horrela esaten, ustezko ezker abertzalearen eta independentista katalanen independentziaren bideak ez garamatza independentziara ez autodeterminazio erreferendumera baizik eta autonomia ezara eta etengabeko konfrontaziora.

  • Pako Sudupe

    Ene Bentazar, beti hor zaude EAJren politikari eztia emateko eta txaloak jotzeko prest eta gertu, eta ezker abertzaleari simaurra eta gorotza botatzeko. Garbi dago egungo egoerarekin kontent eta gustura zaudela, espainiarren mota guztietako menderakuntzarekin. Zu ez bezala, ez nago kontentu egoera honetan. Maiatzaren 26ko bozei dagokienez, esan dut EAJri botoa ematea “jarrai dezagun horrelatsu”-ri botoa ematea dela; besterik ez! Ados ez bazaude, ba, ez zaude ados; baina ez zaitez hain astuna izan Alderdiaren aldeko formulazioetan, bozak futbol partidekin eta golekin alderatuz. Zein bide orri du EAJk bere estatutuetan ageri den “burujabetzaren baieztapena” egiteko? PSOE-PSE-rekin eskutik helduta ibiltzea? Berehalaxe lortuko dugu horrela estatu euskalduna! Bilduk autodeterminazio erreferendum loteslearen bitartez independentzia lortu nahi du. Orain, horretan arrazoi duzu Bentazar, boto-emaileek nagusiki EAJri eman diote botoa.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-12 10:39

    Aupa, Patxi! 500.000 boz ‘bertan goxori’ hire irizpide subjektiboa duk, ala? 500.000 bozek nahiago izan diotelako, garen garenean, EAJk iradokitako bideari babesa eman, eta 800.000 botok alderdi izenez/izatez abertzaleei, eta ez ‘espainolistei’ (550.000 inguru boz), hauek bai izenez eta izatez. Eta guk bitartean noski, bereizmen osoz jarrai genezakek geureei egur ematen… Bejondeigula! Ez ote dugu beste biderik asmatuko?

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-12 10:45

    Egunon, Bentazar!
    Diozu ‘katalanen bidea desastrosoa izan d[el]a burujabetzaren ikuspegitik’, baina nahi nuke nik oraintxe egon katalanek abian jarritako bide horretan… Nik ez baitut uste, berriro esango dut, ‘katalanen bidea’ amaitua denik… Hori nahi luke Espainiako estatuak… Amaituko dituzte epaiketak, etorriko dira epaiak, etorriko da Europa…, eta katalanek aurretik eginaren ondotik eraikiko dituzte hurrengo pausoak… Eta guk? Egur ezker, egur eskuin, gora Espainia askatuta-n jarraituko dugu? Bejondeigula! Ez al da beste bisderik?

  • Pako Sudupe

    Ohartxo bat bakarrik Bittor: katalanena ideializatzen ari haiz. ERC eta Junts eta CUPen artean arrakala gehiago zagok, alderdi espainolen artean baino nazio auziari dagokionez. Estatua izateak, botere politiko-judizial-militar-ekonomiko-kultural-mediatikoa izateak, hegemoniko izateak gauzak errazten ditik nonbait!

  • Ene Patxi, ni kontent nago katalanek egin duten desastrea ez imitatzeagatik eta dugun burujabetza puska gordetzeagatik. Noski nahiko nukeela gehiago, arazoa da nola eta batez ere ilusio faltsuen atzetik leporik puskatu gabe aurrerapausuak ematea.
    Ez dakit uste duzun euskaldunok aurrerapausuak emango ditugula aurrez-aurre estatuarekin eta bere gobernuko alderdiarekin borroka eginez. Hala bada, oso oker zabiltzala uste dut. Estatuarekin itunak egitea gauza ona da. Ikustazu zer gertatzen zaien ETAko presoei 2006an Arnaldok ez zuelako itunik sinatu.
    Estatu euskalduna egon badago, eta ditugun erakundeak dira. Edota uste al duzu independentzia bide bat irekiko balitz erakunde horiek bota eta berriak eraiki beharko genituzkeela? Bilduk nahi duena eta urrutiko intxaurretako azken aztarnak gauza beretsua dira. Otegik esan zigun 1999an independentzia urtebetean lortuko genukeela… Desio politak botatzea jendea despistatzeko oso gauza maltzurra da.
    Katalanen bideari buruz, ene Bittor, uste dut egunen batean Esquerrak ituna egingo duela PSOErekin eta itun fiskal baten truke dena bukatuko dela. Ez, prozesu horretatik ez da ezer gehiago aterako nire uste apalean.

  • Espainolen errepresioa ez da amaitu. Hona hemen gaur indarrean dirauten neurri errepresibo espainolen adibide nabarmen bat:

    “El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen EL DEBER de conocerla y el derecho a usarla”.

    Eta hau da frantsesen egungo errepresioaren oinarri nagusia: “La langue de la République est le français”.

    Neurri horiek, beste batzuen artean, kontzebituak dira buru emateko mendeetako prozesu etnozida biolento bati.

    Hizkuntza estatalok jakiteko “betebeharrari” muzin eginez gero, noski, Estatuek erabili ahalko dute beren indar guztia –estruktural zein fisiko– arau-hauslea kastigatzeko.

    Beraz, horixe da une honetan indarkeria iturri nagusia Euskal Herrian, eta zuzenean garamatza hilobira herri gisa.

    Indarkeria hori amaitu behar da bizirik irtengo bagara. Horrexetan jarri behar ginateke ados euskaldunok, benetan euskaraz bizi nahi dugunok, hala ideologia batekoak nola bestekoak, alderdi abertzale direlakoen zain egon gabe (nahi badute, lagun egin diezagutela).

    Bestalde, inposizio linguistiko hilgarri hori bertan behera uzteko aldarria ez dut uste Euskal Herri osoan aplika daitekeenik, zeren ez dagoke zilegitasun historikorik erdaren ofizialtasuna hainbat eremu periferikotan deuseztatzeko: Bizkaiko mendebaldea, Araba eta Nafarroako hegoaldea, Baiona… Bai ordea erdigune osoan eta beste eskualde askotan, Bilbotik Tafallaraino eta Barkoxetik Gasteizeraino.

  • Pako Sudupe

    Desastrea ez da izan, Bentazar, desobedientzia ariketa txalogarria baizik. Gaizki atera da, bereziki pairatzen dugun estatua demokratikoa ez delako, eta bai nazionalista kartsua, batasun sakrosantuaren gurutzatua -zure planteamendua da Bentazar, hartz arrotzarekin itunak egitea, eta aldameneko independentistari ostikoak ematea-; eta, EAJk gutxi lagundu diolako, egin duenari laguntzea esatea badago, eta Estatuen kluba den Europa politikoak ere ez, nahiz Belgikak-eta aterpe eman.
    Negargarria ez balitz, barregarria litzateke zure esaldi hau: “Estatu euskalduna egon badago, eta ditugun erakundeak dira”. Nolatan dei diezaiokezu autonomi erkidego nagusiki erdaldun honi estatu euskalduna? Esaldi ergelen inbentarioan oso postu onean paratzekoa benetan!

  • EAJ konserbadorea, gero eta konserbadoreagoa da azken hamar urteotan espainiar boto kontserbadorea hartzen ari delako. Hori, Galdosek Berrian adierazi duen bezala, pozgarria izan daiteke EAJk esparru soziologikoa zabaltzen duelako, edo neure iritzian, arriskutsuagoa, hain beharrezkoak dituzun bozak mantentzeko, diskurtsoa, eskuin kontserbadore espainiarrarentzat (ere) egokia egin behar duzulako. Eta gogoratu espainiar kontserbadoreak, Euskal Herria beraren esistentzia ukatzen dutenak direla Ea nork “konbentzitzen” duen nor.

  • Ahots-aphalik erran niro: d’époque plus obscène jamais il n’y eut, jamais il n’y aura dans l’avenir ; je dirai aussi tout ce qui peut chasser de notre âme affaiblie les malades qui lui nuissent.

  • Ene Patxi, eredugarri iruditzen al zaizu independentziari buruzko galdeketa bat eratzea, galdeketa horretan boto-emaileen erdia baino gutxiago botoa ematea, horren kontura independentzia deklaratzera eta, azkenik, gobernu espainolak konbokatzen dituen hauteskundeetara aurkeztea, ezer gertatu izan ezbalitz bezala?
    Inkongruentzia, kakatitasuna eta anti-demokrazia nahaste borraste bat da hori guztia (independentzia deklaratu behar al da herri borondatearen kontra?). Hori bai, estatuak autonomia ezerezteko aitzaki bat aurkitu eta hori egiten du. Independentzia bilatu eta autonomia ezabatu, hori dira kontu horren emaitza. EAJk oso ondo egin du desastre horretan ez parte hartzen (Urkullu saiatu zen Puigdemontek hauteskundeak konbokatu zitzan baina honek ez zuen horrelakorik egin nahiz eta gero bere alderdia Rajok konbokaturiko hauteskundeetara aurkeztu).
    Ene Patxi, Euskal Herria ez da euskalduna eta beraz euskal erakundeak ez dira euskaldunak. Uste baduzu dekretuz aldatuko duzula egoera hori oso oker zabiltzala uste dut nik. Baina “euskal” estatu bat badago. Gehiengoa lortuta, independentzia proklamatu eta egitura batzuk baditugu. Hori da esan nahi nuena. Ulermen ergela zurea, motel.
    Ene Imanol, kontserbadora izan zaitezke eta independentista petoa, beraz ezker-eskubia nahastea gure arazo nazionalarekin oso gaitzesgarria da. Nik ez dakit nondik datozen EAJko botoak, dakidana da espainol hauteskundeak datozenean Bilduk baino askoz hobeto agoantatzen duela (Bilduren boto-emaile asko bapatean espainol bilakatzen da eta ezker espainolari botoa ematen dio). Harrapazak hori.

  • Pako Sudupe

    Zer egin zuen estatuak katalan askoren nahia zapuzteko? Demokrazia aplikatu beharrean, indar hutsaren estalki den Konstituzioa eta legea behin eta berriz aipaturik eta mailukaturik eta ederki mehatxaturik, elkarrizketarako bide guztiak itxi. Felipe VI.a buru, eta haren mutil Rajoy. Adierazi dituzun ideia horiek guztiak tesi espainolak dira goitik behera. Azken momentuan ausardia falta izan zuten, beldurraren eraginez. Niri mirestekoak iruditzen zaizkit Konstituzio zirriborro bat idaztea, pultsu gogor horri eustea, eta, oro har, egundaino egindakoa. Gaizki atera zaie momentuz, baina, beno, ikusiko dugu zer bilakaera izaten duen.
    Bigarren puntuari dagokionez, dekretuz ez da aldatuko erdalduntasunetik euskalduntasunera, eta orain arte bezala jarraituta ere ez, eta PSOErekin bat eginda are gutxiago. Irakaskuntzak euskararen unibertsalizazioa bermatzea gaur eta hemen lehentasunezko helburutzat ezarri behar da, eta baliabideak ezartzen joan ildo horretan, eta ez euskararen hizkuntza-eskakizunak jaisten. Alderdi abertzaleek, benetan abertzale badira, etsenplu emanez jarraibidea erakutsi behar dute, etxe barrutik hasita. ETB1 benetan indartu egin behar da, eta ez ETB2, eta egungo baliabide digitaletan aurrerapausoak ematen joan; administrazioan eta lan-munduan eta aisialdian eta nonahi bestelako politikak dira beharrezkoak, baina PSOErekin ezkonduta ez da posible izango. Hura gabe ez dakit, baina harekin ez.
    EAJren Ibarretxeren planaren ondoko bilakaera ikusita, gehiengoa lortuta, EAJk segur aski planteamendu federala edo egingo luke, burujabetza eusko-espainola aldarrikaturik. Hori bai, gero salduko luke burujabeak garela, zu kasik gaurtik bertatik hasita, aldarrikatzeko prest zauden bezala.

  • Ene Patxi, herri borondatearen gainetik erabaki bat inposatzea ez du zer ikusirik ez espainoltasunarekin ez inongotasunaekin, erabaki anti-demokratikoa da eta kitto. Zu orduan Euskal Herriko independentzia deklaratzeko prest zinake herriaren borondatearen aldekotasunik gabe? Niri gaitzesteko iruditzen zait prozesu oso bat eratzea herri borondatea alde batera utzita eta zure herria ia erdi berdinetan zatituta. Gaizki atera zaie, bai, zuk ondo diozu horretan, eta gerokoak gaizki atera daitezke, bide oker bat zenbat eta ibiliago gero ta galduagoa baita.
    Ene Patxi, ni zehazpenen aldekoa naiz eta asmo independentistak eta euskaltzaleak gauzatu behar dira eta ez inongo-urrutiko intxaurren menpe utzi. Niri oso ondo iruditzen zait EAJk PSOErekin ituna egitea, estatuaren gobernatzailearekin interlokuzio bat edukitzea delako eta hemen Euskadin egonkortasun gehiengo bat ematen duelako. ETB eta Bigarren eta Lehen Hezkuntza euskaldunak PSOErekin batera lortu ziren, ezker abertzalea bere ildo politiko-militar odoltsua jarraitu bitartean. Ezker abertzaleak oso gauza on gutxi eraiki du, hori da urteetako esperientziak esaten diguna. Ea noiz lerratzen den gauza eraikitzaileetara eta herrietan eta hirietan agerian dagoen gerra aizkora behingoz edo nohizbeinekoz enterratzen duen.
    Eskertuko nuke nik diodanari buruz erantzuna ematea eta ez suposizioen bidez nire burua zikindu nahi izatea, bestela zuk astindu duzun espainolkerian erortzen baitzera.

  • Pako Sudupe

    Herriaren borondatea erreferendum aukera ukatuta? Segi euskal autonomi erkidegoa eraikitzen, Espainiako estatuak ezarritako Konstituzioaren barruan. Ez astirik galdu!

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-06-12 19:17

    Garett, nehork ez dizu kasurik egin, alta, ene iduriko pausatzen duzu alternatiba bat inportantea, aspaldidanik xifrikatzen nauena :
    Izan ere, zuk bezala, pentsatzen badugu zinez euskara dela euskal nazioaren existentziaren ezinbesteko ezaugarria eta baldintza, orduan esaten duzun bezala:
    ” Ez legoke zilegitasun historikorik ( nik gehi nezake,ez etikorik eta ez luke zentzurik ere) erdararen ofizialtasuna hainbat eremu periferikotan deusestatzeko ”
    Ondo ulertzen bazaitut, hautatu beharko ginuke bi etorkizunen artean:
    “Euskal” herri haundi multikultural (autonomiko?) baten, edo, Errepublika (independiente) euskaldun tipiago baten artean.

  • Nik uste dut Katalunian gertatu denetik irakurketa bat besterik ezin dela atera: Espainian bide “demokratikoetatik” ezin duzu Espainia apurtu edo Kataluniaren indepentzia lortu. Ez dut uste alderdien baitan dagoen zerbait denik, hau da, Podemos gobernuan egonda ere ez det uste posible litzatekeenik, erregea eta beste zenbait botereek prozesua geldiarazi egingo lukete. Uste dut EHBilduren estrategia ez dela zuzena, hau da, Espainiako ezkerrearekin batu eta erreferendum bat egiten saiatu, inoiz ez da halakorik gertatuko Espainian. EAJ zuzentzen dutenak uste dut gaur egun planteatu ere egiten ez dutela erreferendum posible bat, posible ikusiko balute saiakera egingo luketela uste dut, baina errealistagoak direla uste dut.
    Bitartean herria geroz eta espainol eta frantsesago. Hau da alderdi abertzale batek lan egin behar lukeen alor garrantzitsuena.

  • Beñat, nire ustez exigitu behar dugu hizkuntza espainol-frantsesek ofizialtasuna gal dezatela euskararen eremu historikoan (hau da, azken 500 urteetan, eman dezagun, euskararen presentzia dokumentaturik duten herrietan), eta neurriak har eta erresurtsak ezar daitezela eremu horietako herritar guztiek gradualki euskalduntzeko. Badakit ezin gauzatuzko gauza dela, Estatuen armadak tarteko, baina ulertu eta erreibindikatu behar dugu aukera horren zilegitasun etikoa eta, biziko bagara, ezinbestekotasuna.

  • Peru_Gabiriko 2019-06-12 22:32

    Uztapidek esango zukeen bezala: “nondik atera duk ideia “estabagante” hori, garrett”??

  • Peru_Gabiriko 2019-06-12 22:37

    Henoc-en liburutik hartu duk, ala Esdras profetaren bertsikuluak irakurri dituk?? Nondik atera duk argi-iturri potente hori?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-12 22:39

    Euskararen eremu historikoak horrela definituz , ez ba naiz oker azken azterketa linguistikoei fidatuz Enkarterria bera ez da hain aspaldi deseuskaldundu. Funtsean, itzultzen gara gure zazpi probintzia tradizionalen eremura. Hau da Frantziarrek 1789an iparraldeko hiruak ezeztatu baino lehenagoko eremura.
    Ene galdera da nola duela 450 urte deseuskaldundutako eskualdeko jatorrizko erdaldunak biziko duen espainiolaren ofizialtasuna-galtzea.Kontra bada, justu ez litzatekeela ere.
    Nik pentsatzen dut Odriozolak bezala eremu oso batek galdutako euskaltasuna ezin dela berpiztu. .
    Garett, beldur naiz solas hunen ildo nausitik erabat desbideratzen ari garela. Bittorrek eta besteek barka gaitzatela.
    .

  • Ene Patxi, zure herriaren borondatearen kontrako galdeketa bat ontzat hartzea demokraziaren kontra jokatzea da eta hori da gertatu dena Katalunian. Bestalde, nik proposamen bat egingo nieke katalan independentistei, proposatu dezatela independentziazko programa bat eta legebiltzar hauteskunde batzutan boto gehiengoa lortzen badute orduan bai, proklamatu dezatela. Baina zer gertatzen da? Ez dela gehiengorik lortzen. Galdeketarena aitzaki hutsa da.
    Zu segi hortzemuga hautstzaileetan amesten, ene Patxi. Fantasiek ez dute sekula hutsik izaten.

  • Pako Sudupe

    Bai Bentazar, nola aterako zen, bada, aurrera, Kataluniako Parlamentuak gehiengoz onartutako erreferendum legea -boz demokratikoetan hautaturiko ordezkariek emandako botoez-, nori eta politikoki espainol garen guztioi galdetu gabe -zuri eta niri barne- zer deritzogun Katalunian horrelako erreferendum bat egiteaz? Ezin bada, hori Espainiaren batasun hautsezina auzitan jartzea izango zen!
    Hona Dolors Bassa-ren hitzak: “Mandatu demokratikoa zen; bozkatzea eskatzen zuten herritarren %80ek”.
    Hona Meritxel Borras-enak: “Katalunia errealitate historiko bat da, naziorik gabeko estatu bat; existitzea aldarrikatu du”.
    Jordi Turull: “Izua ematen du fiskaltzari entzutea erreferendum bat egitea delitua dela”
    Jordi Cuixart: “Arazoa obedientzia zibila da, eskuin muturrari demokratak akusatzen uzten diona”
    Martxelo Otamendik: “Fiskalaren nahia bete(ko) balute magistratuek, oso mezu gogorra bidaliko liekete Kataluniako erakundeei eta milioika herritarri: makurtzea da irtenbide bakarra”. Badakit zeren alde zauden. Irakurleek ere bai.

  • Pako Sudupe

    Euskararekin ari zaretenoi zuzendurik, begirune guztiarekin, Nafarroako Erriberan euskara ofiziala ez dugunean, eta Urepelen ere ez, eta Hazparnen edo Urdiñarben ere ez, kezka horiekin ibiltzea baino aurretiagokorik badugulakoan nago. Bittorren kalkuluetara etorriz, gustuko nuke jakitea -jakiteak bakarrik, zoritxarrez, aldatzeko indarrik ez badu ere-, EAJren boto-emaile horiek eta Bildurenek zer deritzoten egungo euskararen hizkuntza-politikari. Ea gutxi gorabehera horrela jarraituta, aurrekontu hauekin, eta emaitza hauekin, ondo goazela uste duten, erdizka, gaizki, eta beste bide batzuk hartzea beharrezkoa ikusten duten.
    Diskurtso ofizialaren arabera, berrehun mila baino gehiago euskaldun berri ditugu, ondo goaz, eta erabileran akatsa badago ere, hori politika instituzionalen ondorio baino gehiago euskaldunon zabarkeriaren ondore da. Zenbatek egingo dute bat diskurtso ofizialarekin EAJren boto-emaileen artean eta zenbatek Bilduren boto-emaileen artean?

  • Bentazar
    galdeketa aitzakia dela, zure iritzia da, ez datu bat. Daukagun datu bakarra galdeketa, galdeketa bat izan zela eta ez altxamendu bat. Zentzu horretan Katalundarrek borroka eredugarri bat egiten ari dira, eta, badakizu zer erakutsiko duten? gauzak ez direla kudeatzen lortzen. Kudeaketa on bat egin daiteke, baina gauzak lortzeko, borrokatu egin behar da.

  • Ene Patxi:
    Nire objezioa huts hutsik demokratikoa da: boto-emaileen erdia baino gutxiago botoa ematen duen galdeketa batek ez du niretzat inongo baliorik. Besterik gabe. Arrazoi huts hutsik demokratikoa da nirea. Bestalde, esan bezala, hauteskunde erabat legezkoak egin ditzakete (baita orain ere) programan independentzia jarrita eta ikusi ea gehiengoa ateratzen duten ala ez. Baina ez dago gehiengorik. Hori da egi hutsa. Eta egi hori ez da aldatuko ni “español” deitzen didazulako, taberna zulo batean egongo bazina bezala.
    Eta grabeena, independentzia deklaratu eta hortik gutxira autonomiarik ez eta gobernu espainolak konbokatutako hauteskundeetara agertu. Desastre eta erridikulo handiagorik egin al daiteke?
    Ene Patxi, ikusten zaitut nik ez dakit nongoen zakuan ni sartu nahiean zabiltzala. Martxelo Otamendi eta Josu Urrutikoetxearekin ez lerratzea ez du derrigor fiscalia espainolaren aldeko izatea. Politikoki (ez juridikoki) juzkatzen dut Katalunian gertatutakoa. Zuretzat eredu bat da, niretzat desastre paregabea. Ikusi da euskaldun gehienok ez dugula bide hori hartu nahi. Zuk bai ordea. Bejoindezula zure amildegirako bide horretan.
    Ene Imanol, katalan independentistek ez dute ezer konkretu onik lortu, hori bai, etengabeko gatazka dago, gizartea erdibitua eta estatuaren erakundeak hortxe dituzte kontra. Autonomia gabetzea gertatu daiteke berriz ere eta prozesu honek ez du irtenbide errex baten ikuspegirik. Gatazka gatazkaren filosofía hutsez egitea gatazka etengabe luzatu dezake baina azkenean hutsean gelditu daiteke, ezker abertzalearen kasuan bezala, ikusi ETAko presoen kasua, 35 urte eta gero hori. Ezker abertzalearen frakasua ez da ezerren eredu.

  • Pako Sudupe

    Gora euskal troll erretxinak!; denbora ostu arren, aukera ematen digutelako ideia batzuk plazaratzeko. Abisatzen dizut, Bentazar, zure hurrengo mezuari ez diot erantzungo.

  • Agirrek ez zuen ezer lortu, Euskal Gudarostearen deskalabroa itzela izan zen eta Companys akabatu zuten, baina euren hondarretik bizi zarete eta gara batzuek. Oso leku txarrean uzten zaitu(e) zuen esleipen-estabilitate hori mantentzeko egin behar dituzu(e)n karanbola dialektikoak. Segi txikiari egurra ematen iturri handitik eraten duzu(e)n bitartean. Segi Katalandar independentistei mespretxua erakusten Raxoi kentzeagatik negar egiten duzuen bitartean. Ez duzue errealitaterik aldatuko.

  • Ene Imanol, zuek ez zarete txikitxo gaixuak, zuek zarete matoi jipoi-emaile eta erakunde erahiltzaile eta estorsionatzaile koadrilla internazionalista baten sostengatzaileak. Agirrek euskal ohorea giza-eskubideak defendatuz mantendu zuen eta orain, zuen okerrerako, berak egindako erakundea irauten du eta bere alderdiko Lehendakari bat dago hiru probintzietan nagusi, 35 urte eta gero, 800 baino erahilketa gehiago eragin eta gero, derrota eta frakasoa da zuen patua. Segi zuen gloria internazionalista ustel hutsaletan amesten. Zuen garaia pasa zen eta ez da berriz ere itzuliko.

  • Uuuiii, zenbat min eman dizuten Bentazar Imanolek egiek.
    Irainekin erantzuten duzunean, arrazoia ematen diozu besteari Bentazar.
    Ale majo.

  • kuartango bizirik 2019-06-13 14:18

    Arrazoia dozu Bentazar, osoa. Norekaz hitzegin behar dot alaba Osakidetzan zartzeko?

  • Ene Kuartango, hitzegin zazu Miren Larrionekin seguru berehala lehendakari izango baita.

  • Pako Sudupe

    Ematen dik Bittor, hik botatako harriak sor zitzakeen uhinak sorrarazi dituela, eta indarra galdurik, uretan suntsitzera doala, bokale ondoko meandroetan galtzen ez bada behintzat. Meritu handiena hirea duk, kasik 110 mezu idatzaraztea lortzearena, hamabost bat idazkideen artean. Beharbada, azkena ere heuk idaztea izango huke egokiena.
    Maiatzaren 26ko bozen ondotik, hik zirikatuta idatzitako 110 bat mezuko segida askotarikoari errepaso axaleko bat emanda, zer azpimarra? Itxura batera txarrak ez diruditen emaitzak izanagatik, gehienok ez gaudela kontentu gure herriak daraman bidearekin, eta abertzaleon arteko batasuna ezinezkoa begitantzen zaigula, arrazoi askorengatik.

  • Peru Gabiriko 2019-06-13 19:08

    Patxi,
    zu aditua zaitugu aurreko mendeko euskal pentsamendu eta ideologiaren esparruan. Azterketa majoak egin izan dituzu zenbait pertsonaia enblematikoren inguruan (Laffite jauna dut orain gogoan)

    Galdera bat egin nahiko nizuke, zure talaiatik ea zerbait esan ote diezagukezun, labur badere.

    Ez duzu uste “euskalduntasun” martxamoa askok eraman eta ekarri dutela bere interes berezien arabera? Abertzale askoren artean , baita izen handikoetan ere, sortu diren liskar ideologikoak, bataren zein bestearen auto-estimu pertsonala zaintzeko, hazteko, puzteko sortu izan direla, gure “Herriaren” izena ezpainetan erabili arren? Nork bere lidergo partikularra besteen gainetik zaindu nahi zuela, alegia

    Nik neure baitan behin baino gehiagotan eduki dut irudipen mikatz hori. Ez dakit ados zauden horrekin, agian oker nabil.

    Agur bero bat

  • Peru Gabiriko 2019-06-13 19:14

    Ni Orixe zalea naiz aspalditik, nahiz eta gauza askotan pertsonaia “ezin irentsizkoa” iruditzen zaidan. Orixerekin bidegabekeria garratzak egin ziren (nire ustez, ojo) belaunaldi gazte marxisten aldetik. Hala pentsatzen dut.

    Aurreko iruzkinean diodanaren adibide gisa aipatzen dut honakoan. Seguruenik, hamaika halako gertatuko ziren ideologia “abertzale” honen historian.

    Barkatu nire galderaren ausardia.

    Ongi izan.

  • Pako Sudupe

    Hasteko Peru, eskerrik asko aditua deitzeagatik. Eta zein aipatuko eta Lafitte jauna, eta Orixe. Ikaragarri ezezagunak segur aski, edo seguru, gazte(ago)en artean, bereziki euskal curriculumaren ezagatik. Joxe Azurmendik zaletu ninduen euskal pentsamendua aztertzera esan dezagun, eta ez zait damutzen noski. Orain, gauzak ondo, Joxe Azurmendi katedra sortzear da euskal pentsamendu garaikidea aztertzeko (EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza-hitzarmenaren bitartez), eta hori da axolazkoena: euskal pentsamendua aztertzea, biltzea, lantzea, eta gure autoestimua herri bezala suspertzea eta hedatzea. Baina tonu mitineroa hartzen ari naiz!
    Zure iritzira etorrita, orokorr(egi)a da. Aipatu dituzunak liderrak letretan, literaturan izan ziren une jakin batean, ez politikan, nahiz eta Lafittek halako mugimendu politiko-kulturala ere sortu zuen iragan mendeko 30eko hamarkada hasieran: Euskalherrizaleak, eta Orixe ere jeltzaleekin-eta ibili zen, Lizardirekin eta, baina ez zen politikaria baizik eta idazle ona; gero baztertuak edo gaindituak izan ziren…belaunaldien arteko borrokak, literaturan bezala politikan eta hainbat gizarte arlotan nonahikoak eta noiznahikoak dira dakizunez…Auto-estimu pertsonal handiarena oso gizatiarra da, jakina…Diosal sinpatikoa Peru!

  • Ene lagunak, zuen gogoeta beste ildo batetik joan da eta horretan nire iritzia azaldu nahiko nuke. Biziki gustatu eta ideologikoki askotan bat ez natorren idazlea da niretzat Gabriel Aresti. Zergatik? Batez ere poeta ikaragarri baten pasioa, ironia-umore erraldoia eta ahots pertsonala zuelako. Azurmendik Jakin-eko artikulu aipagarri batean zioen Aresti beti dela partikularra, euskal enpirismo naturalari jarraituz. Bestalde badakusat nahiz eta bera euskaltasun klase bati kontra egin, bere erroak horretan dituela erakusten duela behin eta berriz (Sabino Aranaren etengabeko aipamena, adibidez, mezkindade guztietatik aparte, aitortuz hilzorian zegoen euskal nortasunari eman zion arnasa eta euskal tradizioaren gordetzearen saioa). Nik ere Orixe maite dut eta nire euskal poesia bi oinarri sendo horietan sostengantzen dela uste dut. Beldur naiz kontingentzia politikoetan buru-belarri sartuak, ez dugula astirik hartzen gure nortasunak emandako ekarpenak balioztatzeko. Orixek, bai, jasan zuen belaunaldi berri batzuen mesprezua (Azurmendi saiatu zen hori ekiditen baina ez zuen lortu). Baina Aresti bera oso galdua dago euskal konzientziaren ingurumarietan. Zergatik ez dute baliorik bi poeta horiek gaur egunean? Euskaldunak eta euskaltzaleak galdu egin garelako, antza, kontingentzi politiko horien ezinikusi ezin gaindituetan. Baldin eta nahi badugu gure nortasunari indar eman beharrezkoa zaigu horien eta beste askoren obra honera ekartzea. Gogoan dut Ez Dok Hamairuk eta bere ondorengoek (Benito, Lete, Laboa, Valverde, Lartzabal) egin zuten ikaragarrizko esfortzua euskal unibertso estetiko handi bat egiten. Nola transmititu hori guztia? Hortarako indar egin beharko lukete gure jakintsuek.

  • Barkatu, ni ez naiz poeta eta “nire” hitza sartu dut behar ez zen tokian.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-13 22:07

    Nola transmititu?
    Ez da mirakulurik igurikatu behar.
    Euskal literaturaren, poesiaren eta arrazoinamendu filosofikoaren gostua lehenik eskoletan eman behar zaie gaztei, horretarako preparaturiko errienten bitartez, burasoen sustenguarekin.
    Momentuz gu behintzat ez gara horretan. Zuek menturaz?

  • Labastida eta Laguardian gertatzen bada iragartzen ari direna. Hau da, EH Bildu EAJen arteko akordioa udal poteretik PP baztertzeko agian izan daiteke euskal udaberri baten hastapenezko adierazpena. Behetik, gora, etabar, etabr

  • Kuriosoa behintzat bada.

  • Nimiñoa bada ere.

  • Gainera ardo ona dago .Ez da hasiera txarra.

  • Bihar ikusiko. Ia motiborik degun errioxako ardo bat hartzeko, arabarren alde.

  • Ene Lizardi, EAJ eta Bildu ez dira elkartuko datozen urteetan eta Bildukoak ikusten ditut pre kanpaina gogorra egiten betiko leloekin (ustelkeria, neoliberalismoa….). Lehen esan dudan bezala, sokamotzeko politika hau “kontingentzia” da. Antza, zuri axola zaizun gauza bakarra hori da.

  • Orain irakurri det notizia Guardian ta Bastidan EAJk ta EHbilduk akordioa lortu dute gobernatzeko. Lehenengo indarra bi herrietan PP. Berri ona . 2.600 biztanle guztira bi udalerrien artean. Esparru txikia baina nere ustez ba du bere balio urrats txiki hau.Euskal herria aldatzen ari da.Onerako.

  • Pasaian eta Andoain-en, ordea, EAJk akordioa egin du PSOErekin Bilduri alkatetza kentzeko. Hor ikusten da EAJ kapaza dela indar askorekin ituna egiteko, Euskadiren hobe beharrez.

  • Umore apur bat jartzeagatik.Ez diot inongo sinpatiarik EAJri baina iruditzen zait dala zentro,ezker, eskuin bat nahiko “sui generis” ,munduari begira ere.Euskal produktu bat.De traka.

  • Nire ustez udal politikan gertatzen direnek, batez ere herri txiki edo ertainetan, ez dute gauza handirik esan nahi etorkizuneko aliantzei begira nahiz eta egun hauetan oihartzun handia izan komunikabideetan. Denetarik dago: EAJ-EH Bildu akordioak PP kentzeko, EAJ-PSE akordioak EH Bildu kentzeko, EH Bildu-Podemos akordioak EAJ kentzeko…

  • Pako Sudupe

    EAEko instituzioetarako egindako itunari esker -aurrez iragarria zegoen, hori bai!- beste lau urtez Pasaian alkate elebakarra, praktikan erakutsiz euskara hizkuntza ofiziala ez dela, edo ofiziala pixkatxo bat bakarrik. Gaztelania jakitea nahikoa dela edozertarako, herriko alkate izateko ere. Haur eta gazteen aurrean eta ekitaldi askotan hartzen dute parte alkateek; gaztelania hutsez alkate andreak. Eta?
    Bilduk baino 560 boto gutxiago lortu zituen PSEk, baina, gobernabidea, egonkortasuna…Aizu, gauza garrantzizkoagoak badaude, eta huskeria horregatik…Lau urtez ez dira gauza izan atez atekoak emandako botoei eusteko, baina errepikatu egingo dute. Euskadi ondo doa eta euskararen aurrerapena ere bai!

  • Ene Patxi, ze garraztasunera eramaten zaituzten politikaren kontingentziek! Gure Lizardi xaloaren bideari jarraitu eta egin zazu far piska bat munduko gauzetaz. Gogoan eduki goizero erahilketa batekin gosaltzen genuen garaia. Gauzak hobetu daitezke baina lurzoru garbiagoa dugu gaur egun.

  • Erresistentzia 2019-06-14 23:35

    Konplexua da alderdi politikoen jokoa. Zer lor dezakete euskararen alde? Independentziaren alde? Ongi ari dira? Alda dezakegu haien inertzia batasun bateruntz? Baina, batez ere, ba al dute euskal herriaren aldeko agendarik? Ni behintzat ez naute konbentzitzen; prest nago konbentzitua izateko beste hainbat bezala, baina saia daitezela.

    https://imgflip.com/i/33hw24

  • Erresistentzia 2019-06-14 23:41

    Laburbilduz, gu euskaldunok ez gara alderdi bakar baten menpeko. Ez gara haien jabetza. Bozka eskatzen digute, baina ez dute emaitzarik ematen. Gure obedientzia bilatzen badute hobe dute erakutsi lorpen minimo batzuk gizartea behin eta berriz zatitzen ibili ordez.

    Bitartean, hoberena paso egitea odolustutzen gaituen zirku honetaz. Euskaldunok lidergo baten esperoan gaude, baina ez musutruk.

  • Pako Sudupe

    Ezagutzen nautenek badakite umore onetik gehiago dudala garratzetik baino. Orain eraildako emakumeekin, istripuz hildako langileekin, presoei bisitan joandakoen istripuekin gosaltzen dugu, ustelkeria eta iruzur kasu askorekin halaber, baina, aizu, erakunde kriminala desagertu zenez, poza darigula bizi gara.
    Ez nuke erakunde armatua itzultzerik nahi. Euskadi eta askatasuna asko egon dira; frankismoan legitimoa eta miretsia zen; beranduenez, Lizarra-Garazi ondotik, politikoki euskaldunontzat kaltegarri gertatu da, eta ondo dago amaiturik.
    Frankismoaren sarraski, izugarrikeria eta basakeriengatik aitorpenik ez Espainiako estatuak (aizu, arazo pentsaezinak Italian edo Alemanian, Francoren gorpuzkiekikoak!); BVE, GAL eta gainerako indar parapolizialen erailketengatik ere ez; polizia eta guardia zibilen hilketa, tortura eta gainerakoen aitorpena ere ez da beharrezkoa; Eusko Jaurlaritzak ere ez du ezer esan behar ertzainek eragindako tortura eta tratu txarrengatik…(Pako Etxeberriaren arabera, hirurehundik gora); beti ezker abertzaleari eskatu behar zaio estatuari eta eusko jaurlaritzari eskatzen ez zaiona.
    Eta hori guztia zertarako? Funtsean, alderdi estatalekin egiten dituzten itunak justifikatzeko, iragan askotarikoa gainzuritzeko eta etorkizunera begira, daramaten politika eusko-espainola estaltzeko eta saltzeko. Bada garaia hartzekodun jarrera edo pose hori haizea hartzera bidaltzeko, nik uste.
    Oso gustukoa dut Arabako Errioxako ardoa. Badu barregarritik bai eta itxaropentsutik ere Bastida eta Guardiakoak. Raxoik jarraitu balu, ez zateken gertatuko segur aski, Sanchezen aroan edo, nahiz ahul samarra izan, bakarrik gerta zitekeen segur aski; pena Pasaia baten edota Andoainen PSEk lortutako botoak PPk lortu ez izana; bestela, atzoko mezu garratzik ez nuen idatziko, ez eta irakurle zenbait minberatuko ere. Osasun eta umore on!

  • Pako Sudupe

    Ematen du, erresistentzia, abstentzionista zaitugula (hamarretik lauk ez du botorik ematen, eta horietakoa zaitugu, beharbada; jakin egin behar lau horietatik zenbat diren zure gogaide eta zenbat pasota hutsak, edota biak batera, konbentzimendurik ez, pasotismoa…), nahiz eta Euskal Herriaren aldeko agenda nahi zenukeen.
    Herri edo nazio normala bagina, geure estatu propioarekin, eta geure hizkuntza bermaturik eta normalizaturik bagenu, orduan bat egingo nukeen zurekin, baina gauden-gaudenean, begira egoteari eta “konbentzi nazatela” planteamenduari ez deritzot egoki. Arazo handiena, niretzat, 1978ko Konstituzioaren pareta handi hori da Euskal Herri penintsularrean, Kataluniako prozesuak erakusten digun bezala, eta alderdiekiko kritiko bai, baina bultzada gabe, ezin botako da nazionalismo espainolak trinkotzen eta eustorma gaitz bilakatzen duen harresitzar hori, eta, dudarik gabe, alderdi espainol espainolistekin itunak eginez ere ez.

  • Osasun ta umore on Patxi. Bai horixe. Zorionak zure ausardia ta jakinduriarengatik.

    Ta aurreko iruzkinetan Euskal herria onerako aldatzen ari dela nioenan zera adierazi nahi nuen ,somatzen dudala nolabaiteko elkarrizketa giro bat alderdi politiko guztien artean eta horrek jendearentzako ,denon bizitzentzako hobekuntzarentzat nolabaiteko palanka garrantzitsu bat badela iruditzen zaidala.

    Halere, noski, zuk aipatzen duzun bezala arazo larriak gurutzatutako jendartea gara, hilketa matxistak, lanean hildakoak, presoak ta ustelkeriak…(gehitu dezakegu suizidioak,gazteen emantzipaziorako azarazoak,gerretako errefuxiatuak,etorkin pobretuak, pobreziak…)

    Ta horietaz gain , ba daude neri beriziki kezkatzen nauten bi gaiak.Biak biziraupenerako lotutako gaiak.Alegia .

    Euskara are eta minorizatuago somatzen dudala. Soziolinguistika klusterraren azkeneko kale neurketak nahiko era latzean adierazten ziguten 1997tik eta orain arte euskararen erabileraren gainbeheran dagoela batazbesteko %12,5eko dato orokorraren oinarrian. Bazter bazterreko izateko edo eta hildako hizkuntzaren artxibategian bukatzeko harriskua badagoela baieztatzea etzait iruditzen gehiegikeri bat .

    Eta bereziki kezkatzen neuen beste gaia mundu mailan bizi dugu n krisitzarraren aurrean , klima aldaketa eta kolapso enerjetikoaren ikuspegiaren aurrean ( hiru lur planeta beharko genituzke euskal herriaren kontsumo maila lur planeta osoak eukiko balu) beharrezkoak ditugun aldaketak egiteko somatzen ditudan arazo larriak eta jendarteko gatazken harrisku larriak.

    Nere ustez gakoa dago jendarte zibilak elkartzeko eta ekiteko euki dezakegun kapazidadean . Era zeharkatzaile eta zabalean.

    Ta alderdi politikoei begira zer? Noski nere sinpatiak ta bozkak EHBildu aldera doazte baina uste dut ,arazoak arazo, ba dugula euskal eskubi-zentro-ezker “sui generis” berezi hori dela Eusko Alderdi Jeltzailea.Eta nere ustez EAJk ekarpen handiak eta onak egin dezaioke beharrezkoak ditugun aldaketa beharrezko horiei.

    Nere ustez bizitza zera da .Elkarbizitza eta konfrontazioaren arteko desoreka-oreka nolabateko “continium” bat. Inozoa deitu ahal didazue , baina nere bizitzan bizitzen ditudan gatazka guztietan beti ikusten dut aurrean dudan pertsonetan bere alde ederra pertsona bezala . Horrela atxikituaz gozada bat den elkarbizitzara.

  • Pako Sudupe

    Eskerrik asko Lizardi merezi gabeko loreengatik, eta batik bat zure iritziak xaloki adierazteagatik. Arrazoi duzu: badugu joera alde makurrei kasu gehiago egin -errazago ikusten dira igoal-, eta alde onei gutxiago erreparatzeko. Osasun eta umore on!

  • Diputazio eta udaletako tronu demak pasata, hausnarketa bat: ez EHBk eta ez EAJk ez dute inolako “euskal agenda”rik, XXI. mende desmasia honetan nazioaren interesak lehenengo jarriko dituenik. Biak ala biak administrazio espainol-frantsesaren kudeatzaile izateko aspirazioa dute, ez besterik.

    Euskararen egoera larria, kolapso energetikoa, giza-uholde handiak, landa-munduaren gainbehera… Herri jipoituak bizirauteko testuinguru latza benetan. Egoeraren larriaz ohartu behar gara lehenbailehen (bi familia politiko nagusietako jendea barne), zulora joan nahi ez badugu. Denon ardura da

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-16 19:48

    Mikelats, argi diozu “EHBk eta ez EAJk ez dute[la] inolako ‘euskal agenda’rik”. Eta nik uste dut baietz, biek dutela ‘euskal agenda’ (irakurri beren programak, aldarriak…), eta ‘gure’ lana dela, bai batzuk, bai besteak bultzatzea ‘euskal agenda’ hori egunez egun eguneratu dezaten eta bete dezaten. Gauza askoren gainean eduki litzakete / genitzake desadostasunak…, eta batez ere gizarte eredu ‘teorikoen’ eztabaidatan sartzen bagara…
    Nekez lortuko dugu bide horretan adostasunik… oraindik, oraingoz, inoiz… Eta ez dugu ere zertan. Gizartea plurala da / gara eta hala biz, osasuntsu izan dadin.
    Baina bai sartu gaitezen ‘euskal agenda’ egunerokoaren eztabaidan. Orain, ETAren ‘aldagaia’ gabe, EAEn ‘izenez- edo izatezko abertzaleok’ EAEko bazter askotan gehiengo garen neurrian, eta hala ez garenean ere gutxiengo oso kalifikatuak garelarik, behartu dezagun EAJ, PSE/PSOErekin osatu paktu guztiak gorabehera, Bildurekin batera jarduten ‘euskal agendari’ dagokionean.
    Behartu dezagun Bildu EAJrekin batera jardutera ‘euskal agendari’ dagokionean, EAEko ‘hegemonien gaineko’ amets guztiak gorabehera.
    EUSKARALDIA izan liteke adibide, edo beste.
    Niri ondo iruditzen zait Euskal Herria eraikitzeko proiektuan Psozialistak eta herritar ez (hain) abertzaleak integratzea. Ez dugu haien ‘aurkako’ Euskal Herriarik eraiki nahi. Baina haiek ezin dizkigute eskuak lotu geure proiektu abertzalean / euskaltzalean EAEko 3/4ak ‘abertzaleak’ bagara, edota Hego Euskal Herriko herritarren ia bi herenak bagara euskaltzale / abertzale.
    Badakigu aurrean ‘Espainia’ (eta ‘Frantzia’) ditugula, eta ‘hordagoak’ jotzeko garaian hobe dugula 4 / 8 errege edo 31 eskutik izatea, eta seguru asko halakorik (itxuratzen) ez dugun bitartean gutxienez ‘kontuz’ ibili behar dugula gure jokoan, zuhur. Ez du partida irabazi ohi buila gehien atera ohi duenak, partida ‘hordagoka’ jokatzen duenak.
    Baina partida jokoan eduki dezagun bitartean, goazen elkarrekin puntuka, puntuak irabazten. Sartu gaitezen / ditzagun jauregian giltzapetuta ‘gure’ bideorri egunerokoa itxuratu arte…
    Gero ere saiatuko gara berriro jauregian elkarrekin biltzen partida osoa dukegunean jokoan…
    Bitartean goazen gure eguneroko agendara lotzen… Are honetara erakartzen ‘hain’ abertzaleak ez direnak, are Borja Senperetarrak ere urrats herritarren bat gurekin egiteko prest badira…
    Ez dakit horrela ezer borobiltzen dudan…, beti nire oilategian, baina bihoa hau ere ahalik eta h-rik gabeko umore hatsdunenean…
    Igande iluntze batez… lan astea zain…

  • Pako Sudupe

    Alde batetik, gauzak plazaratzea ondo dago, eta mezu-truke honek horretarako balio du.
    Bestetik, EAJk eta EHBilduk euskal agenda badutela baieztatu ondotik -baieztapenaren zuribide bakarra: programak, aldarriak…badituztela-, zein gauza utopikoak planteatzen diren: “behartu dezagun EAJ, PSE/PSOErekin osatu paktu guztiak gorabehera, Bildurekin batera jarduten ‘euskal agendari’ dagokionean.
    Behartu dezagun Bildu EAJrekin batera jardutera ‘euskal agendari’ dagokionean, EAEko ‘hegemonien gaineko’ amets guztiak gorabehera.
    EUSKARALDIA izan liteke adibide, edo beste.
    Euskal agenda serio samar bat egiteak -helburuak, bitartekoak, baliabideak, aurrekontuak, ebaluazioa, segimendua…- gutxienez Autogobernu ponentzia egiteak bezainbesteko lana eskatuko luke, eta, esaterako, Euskararen Kontseiluak izango luke zeresana, eta beste hainbat eragilek, -Eusko Ikaskuntza batek…- politikariekin batean (1982ko Euskararen Legearen aldaketa ere ekarri beharko luke). Itun handi bat izan beharko luke. Eta horren arrastorik ere ez dago, bestela jakingo genukeen.
    Autogobernu ponentzia ez aurrera ez atzera dago, baina aurrera egiten ez duen neurrian atzera egitea bezalatsu da; ezen, bestela, aurrekoa geratzen baita indarrean, eta aurrekoa autonomi estatutu bat da, jada 1997an gainditutzat joa. Eta hor -ekidistantziak mantendu nahi izatea ondo dago, beti betaurreko berberekin ikusi nahi ez izatea gauzak, ikuspuntu kritikoa atxiki nahi izatea beti- baina garbi samar badago kontua, ba ote-k aurreko mezu batean gogorarazi zigun bezala, aipatu beharra dago, hots, batez ere EAJgatik dagoela geldirik, eta epeak bete gabe. Eta hor, EAJ-PSE itunak zerikusirik ez duela pentsatzea xalotasunetik xalokeriara lerratzea dela esango nuke.
    Amaitzeko, beste ohartxo bat: norberak irtenbiderik ez edukiagatik, hots, ez jakin izanagatik zer egin litekeen, beste batzuen ideiak jorratzea badagoela iruditzen zait, ideiak, eta ez ideiak plazaratu dituzten pertsonak; hauek beti errespetatuz noski.

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2019-06-17 13:06

    Aupa, Patxi. Lan handien beharra aipatzen duk ‘euskal agenda serio samar bat egite[ko]’, ‘itun handi bat’, eta arrazoian haiz. Baina hori iritsi bitartean, goazean egunero eskatzen gauza egingarrienak egin ditzaten… “Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan,” zioan Gorka Knörrek…
    Donostian, esaterako, Euskal herriko hiribururik ‘euskaldunena’, ze euskal agenda zeukaagu? Ze kultur agenda? Non da Donostian euskal kultur agenda? PSEk gobernatu 20 urteetan irentsi dizkik kulturari lotutako bazter guztiak eta Gasteizko kultura agenda euskaldunagoa da Donostiakoa baino… Zortzi urte eman dizkiagu alkate ‘abertzaleekin’. 4 urte Bildu, 4 urte EAJ(+PSE). Zertan aldatu dek Donostiako euskal agenda? Miren Azkarate, EAJkoa, izan dek azken lau urteetan Donostiako kultura zinegotzia. Hauteskunde aurreko eztabaidan eskatzen zioan Maddi Albarezek kontu, ez dagoelako modurik Donostian ‘kultura’ ikastaro bat euskaraz egiteko. “Zer nahi dezu, ni belarritatik tira egiten joatea arduradunei?” (PSEk ongi kokatuak bere garaian), erantzun zioan Mirenek. TABAKALERA sortu ditek Donostian azken urteotan ‘kultura’ ekipamendu ‘erraldoia’. Berdin egon zitekean Salamankan, bueno, hobeto!, hain dek ‘espainola’ programazio guztiaren ikuspegia, hain ‘kortijeroa’, sikiera ‘europarra’ balitz…! Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundia eta Eusko Jaurlaritza sustatzaile nagusiak, Espainiako gobernuarekin batera… Zein euskal agenda dute Donostiako auzo guztietako Kultur Etxeek? A, baina Donostiako Kultur Etxeek eduki behar al dute ba ‘euskal’ kultura agendarik?
    Gipuzkoa, herrialderik euskaldunena, indar politiko abertzaleek gehiengo absolutuak urte eta urteetan, Aldundiko ‘kultura’ arduraduna Psozialista urte eta urteetan (hurrengoa ere?). Non da Gipuzkoako euskal agenda? Gipuzkoako euskal kultur agenda? Ez gara gauza Gipuzkoan ere indarrak batu eta elkarrekin ‘euskal agendaren’ pausoak ezartzen joateko?
    Gasteizen OIHANEDER euskararen etxea eta kafe antzokia sortu dute erakundeek, hemendik aurrera jauregi berria izango du… Bilbon bada Euskararen Etxea…
    Ñoñostian? Auzo batean dugu oraingoz sortu ahal izan dugun kafe antxokitxoa (minuskulekin…?). Nolaz ez dugu oraindik Donostiako Euskaldunon Etxe bihurtu ANTZOKI ZAHARRA?
    Halako ‘euskal agendaren’ pauso txikietarako ez gara hasiko elkar lanean, ‘benetan behar diren’ pauso handiak emateko gauza ez garelako…
    Nire koita txikiak, koittadua ni!
    Goiz on, Patxi, eta beste…
    Bittor

  • Pako Sudupe

    Horretan erabat ados Bittor. Segi ondo.

  • Joxe martin 2019-06-17 18:52

    Nire iritziz elkarlana nahi badugu bide zuzena hartu behar da, okerrekoa hartuz gero ,asko ibili arren, gero eta urrutiago egon gara gure jomugatik.

    EAJ eta Ehbildu (SORTU) ren artekoen diferentziak ezker eta eskuin abertzaleen arteko arazo bat bezala agertzea ez da zuzena:

    EAJ ez da eskuineko alderdi bat, ideologi estandarretan neurtzen badugu behintzat – europako edozein alderdi sozialdemokrata baina aurrerakoiagoa da, euskal tradiziotik jasotako “jabetzaren” ideia eta europatik jasotako “pertsonalismoaren” batuketa bat da.

    Ehbildun agintean dagoen SORTU ere ez da ezker europear zentratua, ez da sozialdemokrata, ezker zientifikoa da.

    Bi posizio horiek elkar lanean jartzeko ez da nahikoa “amets erromantiko” bat edukitzea.

    Agian Arraizen gogeta hau lagungarria izango zaigu:

    “Aurrera begira, edozein dela bide politikoa, horrek inolako kalkulu politikorik gabe eta zintzotasunez berme osoa eskaini behar du besteekiko; denen eskubide guztiak bermatu behar dira. Baina hori herritar guztioi dagokigu, ez politikariei soilik.”

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-17 21:56

    Gau on Joxe martin
    Zer deitzen duzu ezker zientifikoa? sozialismo zientifikoaren jarraitzailea?
    Nor duzu Arraiz?

  • Pako Sudupe

    Zeuk, Joxe martin, ez diozu holakorik baina EHBildun agintean omen dagoen SORTUri “ezker zientifikoa” izatea leporatzen diozunez, zuk ezkutuan uzten duzuna esplizitatuz, gaur eguneko EHBildu, zure iritzian, marxista-leninista da, SESBen 1991 baino lehen zegoen erregimenaren aldekoa edota Kubaren miresle eta Kubako erregimena edo nahi luke onerako. Eta, EAJ, aldiz, ez litzateke euskal eskuina baizik eta Europako edozein alderdi sozialdemokrata baino aurrerakoiagoa.
    Duela gutxi entzun dut Otegi telebistako albistegian esaten prest daudela aurrekontuez eztabaidatzeko. Azken urteotan udal askotan izan dira agintean EHBildukoak. Inon proposatu al dute zerbait ezker zientifikoa direla frogatzen duenik?
    Zure mezuko azken hiru lerro horietara etorriz, oso anbiguoak dira -kalkulu politikorik gabe eta zintzotasunez denon eskubide guztiak bermatu behar dira-, eta gotzain batek ere sinatzeko modukoak dira bere horretan, baina aipu hori Arraizena dela esanez ematen du dakarzula esateko zalditik erori dela, eta lehen ezker abertzalekoa izan bada ere, gaur egun oso beste posizio batean dagoela, eta horrenbestez, EAJren aldera egin balu bezala, konbertso bat balitz bezala.
    Bi gehi bi, EAJren politika ez da kritikatu behar, sozialdemokrata oso aurrerakoia baita, eta behiala ezker abertzalekoak izandako batzuk ere ohartu baitira.
    Alde nazionalari buruz ezertxo ere ez diozu.
    Ciudadanos-eko Arrimadas-ek gaur bertan adierazi du Valls-i sostengua kentzen diotela, ez hain justu Ada Colau ezkertiar zientifikoari babesa emateagatik, baizik eta Colau alkate gisa Bartzelonako Udaletxeko balkoian xingola horia jarririk estreinatu delako, preso politiko katalanak espetxean egotea salatzeko. Hots, arrazoi nazionalengatik. Espainiaren batasuna hautsi nahi dutenekiko keinu solidario bat erakusteagatik. Horrekin esan nahi dut alderdi espainolek bereziki ardatz nazionalari begiratzen diotela erabakiak hartzerakoan eta ez ezker-eskuin diferentziei.
    Gurera etorrita, berriz, ez diozu ezer EAJk PSOE-PSErekin berretsi berri duen akordioaz, hots, argi eta garbi eta inposizioz, guztiok subjektu politiko bakar nahi gaituen alderdiarekin, gurean bezala Katalunian.
    Kontua politikoa balitz bakarrik, baina kultura eta bereziki hizkuntza-politika eta burujabetza politikoa ezin dira bereizi, eta alderdi espainol unionistekin elkartuz gaztelaniarekin ere erabat ezkontzen eta uztartzen gara, eta gure herriaren euskalduntzea baztertu edota oso atzera botatzen da behintzat lehentasunen zerrendatik.
    EAJk esango balu anbiguotasunik gabe alderdi autonomista dela, bere helburua ez dela estatutuetako printzipioetan ageri den bezala, burujabetzaren egiaztapena (anbiguoa da, baina ezin da inola ere ulertu alderdi autonomista edo erregionalistra dela), baizik eta espainolekin bizikidetza ona izatea eta akordioetara iristea Konstituzioaren barruan -Imazek behiala espresuki zioen bezala-, eta jada ez direla abertzaleak, abertzaletzat bide demokratikoetatik independentzia lortu nahia ulerturik, edo gutxienez halako konfederazio bat Espainiako nazioen artean (ezinezkoa Espainiak bere zentralismo jakobinoa baztertzen ez dueino, eta ez du inondik inora ere horretarako zantzu denik eta ttipienik ageri!) ni isilduko nintzateke, baina hori horrela ez den bitartean, EAJ horrela defendatzea kritikagarri irudituko zait, eta kritikatu egingo dut. Beren obretatik epaituko dituzue, eta EAJren obrak garbi daude esandako ildoan, eta EHBildurenak inola ere ez ildo marxista-leninistan, edo zuk diozun bezala, ezker zientifikoan.

  • ne Patxi, ETA erakunde marxista-leninista bezala definitu zen V Batzarrean eta hortik aurrera ezker abertzalearekin batera klarki lerratu zen sozialismo errealaren herriekin, Sobiet Batasuna barne (irakurtzea besterik ez dago HASIren ponentziak 80 hamarkadan). Eta Fidel Castro hil zenean Otegik berehala esan zuen oso tipo majoa iruditzen zitzaiola eta Cuba eta Che Guevara eredu zirela ezker abertzalearentzat. Hauek egitate faktikoak dira eta zuk ukatu egiten dituzu inongo argudiorik gabe. Zergatik?
    Ez dakit zer herrialdean bizi zaren baina hemen Euskal Herrian ezker abertzaleak indarra izan duen herri eta hirietan bizikidetza modu askotan erasotua izan da bere militanteengatik. Batzoki ala alkartetxe bat irekitzea, mitin bat edukitzea, pleno bat ospatzea, dena zen aitzaki ezker abertzaleko taldeek arerio politikoa (EAJ eta Eako kargu publikoak barne) erasotzeko. Arraizek dioena erabat koherentea da ezker abertzaleak egindakoarekin eta akaso etika judeokristaua piska bat beharrezko zaio ezker abertzaleari (lagun hurkoa errespetatu behar dela, gizakiaren bizia sakratua dela…). Horrelako arauen adierazpena freskatzea ez dago batere gaizki. Arraizek hori egiten du eta horregatik nire txalo merezi du. Ez al zaude horrekin konforme?
    Euskara ezin daiteke aitzaki izan ezker abertzaleak eragin dituen giza eskubideen kontrako erasoak zuritzeko, Patxi. Gainera hori euskararen okerrerako da, zeren eta espainol muturrekoek berehala lotu nahi dute euskara eta gogorkeria. Euskara-gogorkeria lortua dago gogorkeria arma politiko gisa erabili dutenen artean, ezker abertzalean, hain zuzen. Baina euskaldu gehienok ez dugu sekula ETA eta ezker abertzaleko jende bortxatia lagundu ez bere ideiak zein jokabidea konpartitu.
    Ene Patxi, EAJ abertzaletasunaren sortzaile, eragile eta eraikitzailea da orain 100 urtetatik honera. Eta bere egitasmo taktikoa gauzatu du. Hau, nire ustez, abertzaletasunaren ikuspegitik aurrerapauso ikaragarria izan da eta euskal nortasunaren iraupenerako oinarri ezinbestekoa suposatu du. ETAk eta ezker abertzaleak “independentzia eta sozialismoa” aldarrikatu dute eta bazterrak nahasi eta odolduz beste ez dute ezer lortu, ez aurrerapausorik ez independentziarik ez ezerrez. Antzineko sermoiekin bat egiten dut batzutan: “gauza bat da predikatzea eta bestea garia ematea”. Ezker abertzaleak, abertzaletasunaren heinetik, ez du sekula garirik eman baina independentzia predikatu eta ez lortu, hori etengabe ari da.
    Bildu Sortu izeneko partido marxista baten azpian dagoen koalizioa da beste marxista espainolekin batera (Alternatibarekin) dagoena. Sortuk argi eta garbi adierazi du Abianeko txostenean “Euskal Herrian klase borroka, borroka nazionalaren forma” duela. Eta Otegik argi dio: “independentista gara baina ez nazionalista”. Ezker abertzaleak arazo nazionala instrumentalizatu du gure aberri borroka iraultza sozialista baten menpe jarriaz. Bere praktikak euskaldunen artek bizikidetza izorratu du behin eta berriz. Zu horrekin konforme al zara?

  • Pako Sudupe

    Hego Euskal Herrian, 122 herritan, Bilduren izenean aurkeztu diren zerrendaburuak alkate eta hautetsi 1.250, duela lau urte baino 9 alkate eta 59 hautetsi gehiago, zuk esatera “partidu marxista baten azpian dagoen koalizioaren” menpean. Herri horietako boto-emaileak, eurak ohartzen ez direla, Kubara bidean abiatuak dira nonbait, bildots-larruz mozorroturiko otso odolzaleek gidaturik. Patu tristea herritar horiena.

    Duela gutxi Gipuzkoako Diputazioaz jabetu zirenean castrozaleak fortuna handiei zergak goratzea eta sozietate-zerga altxatzea eta horrelako barrabaskeria marxistakarak egin zituzten, eta erraustegiaren aurka atez atekoa bultzatu, eta horrelakoak. Iraultza sozialistaren atarikoak noski! Denbora falta izan zitzaien; eskerrak, bestela gure herriak Europa ez baizik eta Asiako Ipar Korea emango zuen, eta deskalabrua erabatekoa izango zen.

    ETA V. Biltzarrean marxista-leninista gisa definitu zen -hori egia da; historia poxi bat badakigu-, eta Mario Onaindia eta Eduardo Uriarte, besteak beste, han ziren; eta geroago Jon Juaristi bat, eta Kepa Aulestia bat, eta han ibili ziren 60 eta 70eko hamarkada berezi haietan, eta gero badakigu zer-nolako bilakaera izan duten. Baina, ezker abertzaleak ez, aizu, milimetrorik ez da mugitu, 1967an ainguratua geratu da, eta boto-emaileak ez dira jabetzen -Bittorrek ez du batere arrazoirik boto-emaileek bereizmena badutela dioenean, gizarajo-gajo koitadu batzuk dira, botoa nori ematen dioten ez dakitenak!-, eta benetako Brexit-a Europan Euskal Herrian gauzatuko da, baldin eta Bilduk aurrera egiten badu, estatu sozialista ernatuko baita asko baino lehen. Baina nor engainatu nahi duzue?

    Ezker abertzaleak sufrimendua eragin du bai, baina seguru nago jasan eta pairatu askoz gehiago. Eta segitzen du pairatzen, Espainia eta Frantzia ezagutzeko bidaia turistikoak egiten kartzeletara -Hernanin bizi naiz, herriko 19 daude preso, eta batez beste 700 km-ra daude; beraz, 1.400 km egin behar dituzte senitartekoek. Errepideko istripuz hildakoak 16-.

    Gaur egun Europan estatu sozialista ezinezkoa da, eta desiragarria ere ez, nire iritzian. Sozialdemokrazia aurrerakoi bat bai, baina EAJ alderdi sozialdemokrata aurrerakoia da? Funtsean, kristau-demokrata ez al da ba? Eztabaida teoriko hori ez zait interesatzen, bestalde. Batzuk eta besteek proposatzen dituzten neurri esanguratsuenei begiratzea jakingarriago izango litzateke.

    Eta daramagun bidean, bereziki EAJren jarreragatik, espainol inposatzaileekin itunak eginez, euskal estatua ere ezinezkoa da.

    Garbi samar mintzatu naizelakoan nago, eta, bentazar, zureak ere ezagutzen ditugu. Ez gaitezen meza-luzagarri aspergarriak izan, irakurleak gogoan!

  • Joxe martin 2019-06-18 10:07

    Patxi, nire komentarioa osatzeko egin duzun aleginagatik eskertzen dizut, zure aportazio guztiak eztabaidatzea luze joko luke beraz oraingoz ohartxo pare bat besterik ez.

    Hau, da SORTUk SORTUREN IZAERAZ dioena:

    “Sortuk mundu osoko ezkerreko eta askapen nazionaleko mugimenduen esperientzia teoriko-praktikotik edaten du, eta marxismoa darabil errealitate soziala analizatzeko.”
    Hori neretzat ezker zientifikoak erabiltzen duen metodologia da, noski tokian tokiko egoerari egokitua.

    Nik ez dakit Arraiz zalditik erori den baina azken egunotan egin dizkioten elkarrizketetan gauza berriak esaten ari dela irudi zait. Agian elkarlanean hasi aurretik egin beharreko etxeko lanez mintzo da.

    – “Orain zintzoki esango nuke gatazkaren logika militarrak itsutu egin gintuela. Gatazkaren logikan haustura sakonak sortu ziren. Emantzipaziorako egitasmo batek ezinbestekoa du gizarte kohesioa, eta hautsitako zubiak berriro eraikitzen saiatzea dagokigu”.
    – “Badago nahikoa ahalmen eta talentu. Jakin behar da hori guztia ehuntzen. Baina, lehendabizi, onartu behar dugu gizarte berri bat eraikitzeko aurreko ikuskerak jadanik ez digula balio”.
    «Gatazkaren logikak jarrera bidegabeak era sutsuan babestera eraman gintuen»; «besteen giza eskubideak ezinbestekoak ez direla pentsatzen hasten garenean gure gizatasuna ere galtzen hasi izanaren seinale da».

    Jarri nezaken gehiago baina oraingoz nahikoa da.

    Bukatzeko, elkarrekin ibiltzen hasi aurretik etxeko lanak egin beharko ditugu, elkarbizitzarako arauak etxez etxe auzoz auzo adostu beharko ditugu. Gizartea elkar lanean jartzean hitzegingo dugu estatu berriaz. Etxearen eraikuntza ez da teilatutik hasi behar.

  • Pako Sudupe

    Errealitate soziala aztertzeko marxismoa erabiltzeak ez du esan nahi Errusiako Iraultza edo Kubako Iraultza bezalakorik eragin nahi dutenik hemen. Oso gauza ezberdinak dira. Sozialdemokratek ere baliatzen dute errealitate sozialaren analisi marxista.

    Bestalde, giza eskubideen artean ez al da sartzen politikoki espainol, frantses, edo euskaldun izan nahi dugun erabakitzeko aukera izatea? Autodeterminazio eskubidea gure apeta bat da?

    Besteak beste, harritzen nauena da horrenbesteko eskrupulu iraunkorrak, eta kasik ezabaezinak nonbait, izatea EAJ eta Bilduren artean elkarlanean aritzeko, eta batere ez, sozialista espainolekin eskuz esku ibiltzeko.

    Espainian, Franco 1975eko amaieran hil, eta 1978an jada Konstituzioa adostu zuten 1936ko gerra-irabazle izan zirenek gerra-galtzaile izan zirenekin. Hiru urte aski izan ziren adiskidetzeko.

    Eusko Legebiltzarra 1980an eratu zen. Euskadi Normaltzeko eta Baketzeko Hitzarmena —Ajuriaeneko Ituna— 1988ko urtarrilean sinatu zuten Alianza Popular (AP: Julen Guimón), Centro Democrático y Social (CDS: Alfredo Marco Tabar), Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ: Xabier Arzallus), Euskadiko Ezkerra (EE: Kepa Aulestia), Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE: Jose Mª Benegas) eta Eusko Alkartasunak. Zazpi urte nahikoa izan ziren nahaste-borraste horretarako. Bai, ados, ETAk lagundu zuen ezkontza bitxi hori gerta zedin.

    Zenbat urte ditu ETAk ekintzarik egin gabe, zenbat pasa dira 2011tik? Zure hitzak irakurrita, ematen du beste hogei beharko ditugula.

    Ez dut ezer irakurri puntu honetaz: EAEn eta Nafarroan bizi garenotatik zenbati eragin dio “euskal gatazkak” esan dezagun modu gordinean, edo gordin samarrean? %10-i bai?, %15-i? Gehiagori ez. Gainerakoek ez dute benetan bizikidetza arazorik, nik uste.

    Abertzaleen arteko elkarlana baino lehen, diozu: “Gizartea elkar lanean jartzean hitz egingo dugu estatu berriaz. Etxearen eraikuntza ez da teilatutik hasi behar.”???; 1. Hemendik urte askotara? 2. Gure esku bakarrik dago?, Espainiako botereek ez dute zerikusirik?

  • Pako Sudupe

    Ohartxo bat: Gizartea aztertzeko analisi marxista onartu baina Iraultza Sozialista egiteko alderdi marxista-leninista baztertu zuenetako bat Txillardegi izan zen. 1965-1966 artean bospasei gutun bidali zizkion garai hartako ETAren zuzendaritzari, eta han azaltzen ditu arrazoiak.

  • Ene Patxi, ezker abertzalea oso koherentea izan da bere historiarekin, 1968an zioen “Euskadin klase borrokak borroka nazional itxura hartzen du” eta 2013n Sortuk gauza berdina errepikatu egiten du: borroka nazionala klase borrokaren itxura besterik ez dela. Esan dezagun ere Arnaldo Otegi Onaindia eta Uriarte horien erakunde politiko-militarraren militantea izan zela. Beraz aria ez da eten eta ez duzu zuk etenik aipatzen. Nire ustez hori guztia engainu hutsa da eta historiak ez digu besterik esaten: ezker abertzalearen iraultza sozialistaren nahiak ez du aurrerapen nazionalik ekarri, alderantziz baizik.
    Ezker abertzaleak ehunka hildako eragin ditu eta jende mehatxatua eta traumatizatua utzi du bidean. Lehen horiek ez dute bere senideengatik bisitatua izateko aukerarik ere, hilik direlako. Hernaniko 19 preso horiek ez dira aingerutxoak eta seguru beren ekintza odoltsuez oso harro egongo direla.
    Ene Patxi, eta sasi-abertzale inposatzaileak?Bai, Gipuzkoako herriari zabor bilketa sistema nazkagarri bat ahotik sartu nahi zioten horiek. Horietaz ez zara ohartzen?
    Ezker abertzalea Errusiako eta Kuba iraultza ditu mugarri bezala eta hori horrela da. Eta marxismoa aztertzeko iskilu izatea esan nahi du ikuspegi marxista batez errealitate begiratzen dela. Hori da marxista izatea (marxismoa ez baita katixima bat, iskilu bat baizik eta mundu ikuspegi bat).
    Ene Patxi, abertzaleen arteko zatiketa eta banaketa ezker abertzaleak eragin du eta hiri eta herrietako kaleetatik pasiatu besterik ez da behar ikusteko EAJri kontra egiten diona (eta ez da alderantziz) ezker abertzalea dela (sindikatuekin, AHT-kin, jubilatuekin, eta abar, eta abar, eta abar). Horrelako eraso baten aurrean sozialistak aliatuak dira. Eraso horrek ez baitu zerikusirik nazio arazoarekin baizik eta eredu sozialarekin (gizartea ezker abertzalearen mugimenduen menpe egon behar duela eta ez alderdi politikoengatik gidatua).

  • Joxe martin 2019-06-18 16:24

    Patxi, euskaldunak abstrakziorako gaitasun eskas daukagula behin baina gehiagotan entzuna naiz. Nire kasuan ala da, horregatik gaiak zabaltzen joatea baina nahiago dut konkretatzen joatea:

    A) Sorturen Izaera

    “[757]EMENDAKINA:
    1. – SORTUREN IZAERA
    10 eta 11.- puntuen artean puntu berri bat sartzeko:

    “Sozialdemokrazia aurrerenetakoaren planteamenduak defenditzen dutenak zein gizarte
    komunistaren aldekoak direnak lekua dute Sortun. Epe laburreko helburu minimoetan ados jarririk, epe luzeko gizartearen eredua bi jarrera hauen arteko dialektikan erabakitzen joango da Sorturen jarduna.”

    Ados egonik ezker abertzalea gai izan dela historian zehar ezkerrean eman diren zatiketen gainetik egoteko, eta askapen nazionalaren eta sozialaren arteko sintesia dialektikan ulertzeko, uste dugu ez zaigula komeni ponentzian gure buruak etiketatzea. Etorkizunari begira gainera, paradigma berriak eraikitzen joan beharko gara eta erreferentzia berriak behar ditugu gure buruak identifikatzeko.

    Egoera:
    EZ ONARTUA”

    Badirudi marxismoa errealitate soziala analizatzeko metodoa baina zerbait gehiago dela Sortun.

    Baina badira beste batzuek ere bere izaera historikoarekin inolako hausturarik adierazten ez dutenak:

    “Formula teoriko historikoaren arabera, euskal herritarrak dira Euskal Herrian bizi eta
    lan egiten duten pertsona guztiak edo, terminologia marxista erabiliz, Euskal Herrian bizi eta beren lan indarra Euskal Herrian saltzen duten pertsona guztiak. Hala ere, gaur egun guztiz beharrezkoa zaigu definizio hori egokitzea, ekonomiaren bilakaerak sortutako baldintza berriek eta horrek ekarritako aldaketek, gehikuntzek eta dibertsifikazioak eragin handia izan baitute egitura sozialak eratzen dituzten pertsona eta sektoreen osaeran.”.

    B) Abertzaleen arteko akordiorako gaitasun falta

    Bai egia da, PSE eta EAJren artean akordio gehiago daudela Ehbildurekin baino, Ahal dugu eta Ehbilduren artean ere dauden bezala. Akordioetarako konfiantza ezin bestekoa da, hori lortzeko Arraizen deklarazioetan agertzen diren ideien inguruan hausnartzea lagungarria izan daitekeelakoan nago.

    “hautsitako zubiak berriro eraikitzen saiatzea dagokigu”.

    “Gatazkaren logikak jarrera bidegabeak era sutsuan babestera eraman gintuen”

    “herriko gizarte osoarentzako egitasmo bat izan behar dugu”

    Beno, ziur pixkana pixkana aipatzen dituzun gai guztiez hitz egiten joango garela, baina nik oraingoz hauekin aski dut.

  • Pako Sudupe

    Jo, bi baten kontra, ez da fair play, ezta?; beno, onena izango dut pentsatzea xake-partida jokatzen ari naizela biren aurka, eta maisua ni naizela, eta lehenbizi txakur zaharraren aurka, eta gero, gaztearen aurka egin behar dudala. Jo, halere, Bahamak irlek tentatzen naute ba, eh…”Agur Ben hur, zuek hor eta ni hemen esan”, eta Bahamak irletara joateko irrikak, gaurko bero saparekin gainera!
    Bentazar txakur zahar, ez duzu inoiz ulertuko eta ez konprenituko…ehundaka hildako ere ehortzi behar izan ditu ezker abertzaleak, eta torturak jasandakoak hamar bat mila inguru izan dira, ezta?, eta preso daudenak ez dira aingerutxoak izango, baina zu eta ni ere ez, noski! Eta ezker abertzalearen aldean hildakoak eta torturatuak eragin dituztenak ere ez, koanto, eta horiei buruz, hitz erditxo bat ere ez jaurtitzea ere…marka da, e!, eta euskal abertzale omen den baten aldetik etorrita hori!
    Zenbat jendek eman duen bizia eta kendu duen Espainiagatik -besteak beste, frantses aurrerakoi (omen) zirenen aurka 1808an, Fernando VII.a absolutista, Ancien Regimen zaharkituaren alde, bakean zeuden frantsesekin autonomi estatutua eta elkarrizketa eta akordioa bilatu ordez-; zenbat jendek eman duen bizia eta kendu Frantziagatik -Lehen Mundu Gerran bakarrik 25.000 erlijioso inguruk, haietako batzuk euskaldunak-; eta Euskadi askatuagatik?, zenbat jendek eman du bizia eta kendu? 1936ko gerran gudariek lehenbizi, eta gero Monzonek behiala zioen bezala, gaurko gudariek, besteak beste.
    Barkatuko didazu irakurle, atez ateko sistema defendatzeari uko egiten badiot; erraustegia defenda dezala Bentazarrek, gura badu!
    Paragrafo hau, Bentazar: “Ene Patxi, abertzaleen arteko zatiketa eta banaketa ezker abertzaleak eragin du eta hiri eta herrietako kaleetatik pasiatu besterik ez da behar ikusteko EAJri kontra egiten diona (eta ez da alderantziz) ezker abertzalea dela (sindikatuekin, AHT-kin, jubilatuekin, eta abar, eta abar, eta abar). Horrelako eraso baten aurrean sozialistak aliatuak dira. Eraso horrek ez baitu zerikusirik nazio arazoarekin baizik eta eredu sozialarekin (gizartea ezker abertzalearen mugimenduen menpe egon behar duela eta ez alderdi politikoengatik gidatua).”, “repe” ezta?; mezuak begiratzea aski da ohartzeko bigarren aldiz txertatu duzula. Plantillaren bat baduzu hor, harrapatu zaitut!
    Orain gazteagoarengana etorrita, ustez gauzak endelegatzeko buru pixka bat banuen gaurdaino, baina, urteen kontua izango da, orain zalantza larrian nago. Gaian sartu baino lehen, ohartxo bat: ez dagokit niri inondik inora Sortu defendatzea, beste arrazoiak beste, Sortukoa ez naizelako. Hori esanda, natorren harira. Azkenik, Sortu-n onartu dena hau izan bada: “Ados egonik ezker abertzalea gai izan dela historian zehar ezkerrean eman diren zatiketen gainetik egoteko, eta askapen nazionalaren eta sozialaren arteko sintesia dialektikan ulertzeko, uste dugu ez zaigula komeni ponentzian gure buruak etiketatzea. Etorkizunari begira gainera, paradigma berriak eraikitzen joan beharko gara eta erreferentzia berriak behar ditugu gure buruak identifikatzeko.” Paradigma berriak, erreferentzia berriak, hori dogmatismoa eta kontserbadurismoa baino gehiago bilakaera eta eboluzioa da, garai berrietara egokitzea, ezta?
    Eta beste lerro hauetatik: “Formula teoriko historikoaren arabera, euskal herritarrak dira Euskal Herrian bizi eta
    lan egiten duten pertsona guztiak edo, terminologia marxista erabiliz, Euskal Herrian bizi eta beren lan indarra Euskal Herrian saltzen duten pertsona guztiak. Hala ere, gaur egun guztiz beharrezkoa zaigu definizio hori egokitzea, ekonomiaren bilakaerak sortutako baldintza berriek eta horrek ekarritako aldaketek, gehikuntzek eta dibertsifikazioak eragin handia izan baitute egitura sozialak eratzen dituzten pertsona eta sektoreen osaeran.”; bai, terminologia marxista aipatzen da, ondo axaletik aipatu ere, baina nik atratzen dufdan ondorioa da euskal herritarrak Euskal Herrian bizi garen guztiok garela. Euskotarrak, euskaldunak definitu behar zituzten?
    Baina, nire kaskezur uste baino kaxkalago eta ahulago honetan gogorkien iltzatu zaidana honako esaldi hau izan da: “Bai egia da, PSE eta EAJren artean akordio gehiago daudela Ehbildurekin baino…”; eta lasai demonio gelditu zara horrelako esaldia idatzita?, norberak bere haragian unetxo batean bederen sumatu gabe euskal abertzaletasunarekin halako kontraesan ukitu bat, den ttipiena izanda ere? Horrela, harrotasun eta lasaitasun guztiarekin…!
    Beno, utzidazue biok ala biok xake-partida hau amaitzen; erantzuten ez badizuet Bahamak irletan aurki nazakezue koktel kaxkarren bat eskuan…! Jakineaaaaan zaudete…!

  • Ene Patxi, estatuak edota beste edozeinek gizakiari egindako injustiziak juzkatzen ditudan arau berdinez juzkatzen dut ezker abertzalearen ekintza. Niretzat horixe baita arazoa, gizakiari egindako malurak etikoki juzkatu behar direla, beti gure gizartearen bizikidetza eta elkartasuna helburu edukita. Ezker abertzaleak engainu bat planteatu du, bi arloetan: 1) estatua da etsai (baina alderdi politiko eta kolore politiko guztietako jendea eduki du jopuntuan hiltzeko edota mehatxatua eta erasotua izateko). Estatua aitzaki bat izan da gogorkeria dela bide gure euskal gizartea oinperatua edukitzeko. 2) independentzia da helburu (baina azaleko aldarrikapen gisa zeren eta edukian dagoena eredu sozial oso bat baita non ezker abertzaleak eraikitako mugimenduek izan behar duten boterea alderdien gainetik).
    1936ko gudariek Eusko Jaurlaritza, euskal legea eta euskal Lehendakari bat defendatu zuten fatxismoaren kontra. Gerora “gudari” izena harrapatu nahi izan duten ETAko militanteek, herriaren borondateari muzin eginez (hauteskundeetan argi gelditzen baitzen ez zutela herriaren aldekotasunik), ildo armatua jarraitu dute, klase askotako jendea jopuntuan jarriz. Alde ederra dago batzuen eta besteen artean.
    Ene Patxi, plantillarik batere, bapatekoa da zuk aipatu duzun paragrafoa.
    Sortu alderdi marxista da eta Errusiako eta Kubako iraultzak ditu mugarri gisa. Zergatik saiatzen zara garbi dagoena lanbrotzen? Ezker abertzaleak komunismo-sozialismoa-marxismo-leninismoa (ikustea besterik ez dago Eneko Compains jaunak gazte disidenteekin debatitzean nola du etengabe ahotan gure Lenin xamurra) ditu oinarri ideologiko-praktikoa. Zergatik ez hori onartu? Nik emango dizut nire erantzuna: euskal arazo nazionala dela aitzaki, euskal abertzalea engainatu nahi delako. Beste erantzun logikoagorik baduzu?
    Ene Patxi, Joxemartinek aipatu du EAJren aliatu nagusia (PSOE) baina zuk ez duzu aipatzen Bilduren aliatu nagusia (Podemos) bestea bezain espainola eta Joxemartinek arira ekarri dizuna. Eta lasai demonio zu gelditu zara horrelako zita mutilazioa eginda! Zu ere engainatu nahiean?
    Joan Bahametara lasai, Patxi, eta noski eskerrik asko egin duzun aleginarengatik. Gauza hauek argitzen saiatzea komeni da eta.

  • Pako Sudupe

    Aireportuan harrapatzen nauzu. Bai, damu dut aipua moztu izana. Momentuz, Podemos-Bildu konpontxioak koiunturalagoa dirudi EAJ-PSE akordioak baino, eta ez dakit zein heinetan hark baldintzatua eta bultzarazia, baina kezkatzen nau ikuspuntu abertzale independentistatik. Ez dut batere arazorik ni baino tematiagoa zarela aitortzeko. Zure eta nire arrazoien pisuaren epaile irakurleak izango ditugu, noski! Good bye, Lenin!

  • Peru_Gabiriko 2019-06-18 20:02

    Bentazar, kaben zotz, zu bai zu kastako temati erretxindua. Jotajo beti zure temari. Garai bateko emakume baserritarrak halaxe aritzen ziren ganbara-baztarrean goruari eraginez: Tra-tra-tra… tra-tra-tra… tira ta buelta behin eta berriz.
    Gizonaa, zurea bai adorea, demonioa halakoa!

  • Peru_Gabiriko 2019-06-18 20:11

    Ezker abertzaleak Kuba eta Errusia eta ez dakit zer dituela jo puntuan…. Puf!
    Noraino joan zara, gizona? Harritzen naiz Koreako txerri koskor potolo hori ez duzula aipatu .. jajaja
    Horrelako argudioekin ezin da debate edo xake-partida pulamentuzkoa jokatu..

  • Joxe martin 2019-06-18 20:48

    Patxi, elkar ezin ulerturik gabiltza. Esaten didazunean Sortuk onartu duen testua hau dela: “Ados egonik ezker abertzalea gai…”, oker zabiltza, hori besta hau ez onartzeko: “Sozialdemokrazia aurrerenetakoaren planteamenduak defenditzen…” , erabili duen argudioa izan da.

    Agian Sortuko Iratzar Fundazioaren “Ezker Abertzalearen egokitzapena” txoneraren pasarte hauekin ulertu gintezke:

    “Ezker Abertzaleak bere DNA politikoari eutsi nahi dio eta, hain zuzen ere, horretan datza paradigma politiko berriaren erronka nagusia: nola egin ziklo aldaketa erakunde politiko gisa daukagun ekipaje genetikoa mantenduz”

    “Karl Marx kritikoa zen sozialismo utopikoarekin, ez ziolako uneko egoerari aurre egiten. Marxen arabera, lehenik eta behin non zauden eta eskueran zer daukazun aztertu behar duzu, eta gero zerbait desberdina eraikitzen saiatu. Guk oso ondo ulertzen dugu Marxek zer esan nahi zuen planteamendu horrekin. Horregatik, ikuspuntu guztietatik aztertu behar dugu non gauden.”

    “(..)Teoria abertzalea honako elementu hauen eraginpean sortu zen: gerraondoa, deskolonizazio prozesuak, Kubako eta Aljeriako iraultzen garaipena, gebarismoa eta munduaren ikuspegi sozialista. Elementu horiek guztiak funtsezkoak izan dira gure nortasun politikoaren eraikuntzan. Nolabait esateko, lerro zuzen eskematiko baten baitan planteatzen eta konpontzen genituen arazoak. Lerro zuzen hori marxismoa ulertzeko era desberdinen eta haren interpretazioen eraginpean zegoen. Ezker Abertzaleak ikuskera hori bereganatu zuen, baina, aldi berean, oreka bilatu eta aurkitu zuen kanpotik zetorrenaren eta abertzale izatearen esanahi sozialaren artean. Herriari itsatsita egotera behartzen gintuen oreka horrek ahalbidetu digu bizirik irautea gure inguruan dena erortzen zen bitartean (sozialismo erreala).”

    Oraingoz nire partetik A) gaira mugatzera erabaki dut eztabaida, ez nuke Bahamak irletarako zure bidaia oztopatu nahi.

  • Ene Peru, besterik gabe, joxemartinek jarritako testuaren puska jarriko dizut hemen:

    “Teoria abertzalea honako elementu hauen eraginpean sortu zen: gerraondoa, deskolonizazio prozesuak, Kubako eta Aljeriako iraultzen garaipena, gebarismoa eta munduaren ikuspegi sozialista. Elementu horiek guztiak funtsezkoak izan dira gure nortasun politikoaren eraikuntzan”.

    Zure argudio ezak eta deskalifikazio funtsabeek erakusten dute zure tamaina.

  • Peru_Gabiriko 2019-06-18 23:36

    Beno, Bentazar, agian arrazoi duzu. Agian ez naiz egokiena halako eztabaidetan parte hartzeko. Ez naiz EAJkoa, ez naiz EHBildukoa.

    Zuk, ordea, beti diska bera jartzen diguzula iruditzen zait. Beti iraganeko mamuak astintzen ikusten zaitut, ezker abertzaleak zenbat kalte egin dion euskal gizateari… etab. Etorkizunari buruz deus gutxi irakurtzen dizugu.

    Ezker abertzalea ez dago Kubari begira, lasai, ez dauka nazioarte mailan horrenbesteko indarrik, ezta garrantzirik ere. Berdin dio paperetan hau edo hura idazten badute Sortukoek. Paperean geratzen dira gauza hauek. Eta euria egiten duenean busti, eta galdu. Kasurik onenean, tiradera batean, edo armario zokoan horitu ohi dira hauen antzeko agiriak.

    Uste dut hemengo eztabaida geroari buruz planteaturik zetorrela, eta ez atzoko hildakoez eta mamuez. Hori, mesedez, beste debate baterako utzi beharko litzateke, ez honetarako.

    PSEko Egigurenek esan omen zuen behin, geroari begira herri hau bideratzeko eta eraikitzeko, iraganean tematzen den jende asko jubilatu beharko litzatekeela. Bada, nire ustez, ez zuen arrazoirik falta.

    Ah, eta ez naiz PSEkoa.

  • Nago, Bittor, kontuak oso gaizki ateratzen dituzula. EAJ gizendu da PPko boto gehienak irentsi dituelako, eta ez da partidu abertzalea. Nerau nafarra naiz, emaztea giputza dut, ezagutzen ditut UPNekoak eta Gipuzkoako Txingudiko jeltzaleak. Igual igualak dira, upenekoek ez dakite euskaraz, oro har, eta jeltzaleak gaizki mintzatzen dira, oso. Euskara bost axola! Euskal Herria zer den? Bo!

  • Ene Peru, hor jarrita dagoen zita orain gutxikoa da eta etorkizuneko bide bat adierazten du. Betiro diska berdina jartzen duena ezker abertzaleko komite ideologikoa da eta nik errepikapen horren errepika besterik ez dut egiten. Gauzak, zoritxarrez, ideologia ikuspegitik, aldatu ez direlako.
    Gauza horiek ez dira paperean geratzen, ez izan inuxente. Gauza horiek gure herri eta auzoetako politika baldintzatzen dute eta horren ondorioz gure herriak jasan behar du etengabeko matraka ezker abertzalearen mugimenduen aldetik.
    Ezker abertzalearen izaera argitzea derrigorrezkoa da etorkizunerako, motel. Gertatzen da eztabaida hori, ez dakit zergatik, ez zaizu interesatzen. Atzoko hildakoek etorkizuneko liskarren azia ez daitezela nahiko nuke eta horretarako erahiltzea gaizki zegoela esan behar da. Baina ezker abertzaleak ez du horrelakorik esan nahi. Hori oztopo eta lanbro da etorkizunerako.

  • EAJk adierazi izan al du inoiz 1936-1939 ko gerran hiltzea gaizki egon zela?Edo eta PSOEk? edo eta PCEk(Podemos)? Gerra horren galtzaileen oinordekoak , alegia.

    Noski , etorkizunak eta orainak eraikitzea nahiko ariketa antzua izan daiteke, historiaren irakurketa egiten ez badugu, gertakizunen zergatiak jakin gabe. Historia begiratzea harategi erraldoi bat begiratzea da. Nahiko etsigarria da oraindik munduan orain irekiak dauden 35 gerra nolatan diren elikatzen gaur egun eta nolatan guk ere gerra horiek elikatzen ditugun hemengo industria militarraren garapena eta komertzio legala ahalbidetuaz.Etsigarria bada ere uste dut ez dela etsi behar eta gakoa dela dominaziorik gabeko transizioak sustatzea jendarteko eremu guztietan, arreta berezia jarriaz ekoizpen ekonomikoen prozesu guztietan ze nere ustez ekoizpen ekonomiko horiek ahalbideratzen dituzten dominazio ezberdinak dira gerra eta gatazka armatuen hazi eta kausa nagusia. Ez dut nere burua marxistatzat baina iruditzen zait gizon honek egin zituen azterketa asko oso bikainak izan zirela eta baliagarria direla gaur bizitzen ditugun arazoak ulertzeko.Arazoa ikusten dut gizon honen azterketak ze irakurmenak eta ze interpretazio eta aplikazio izan dituzten historian zehar . Darwinen lan bikainari gertatu zitzaion bezala .Darwinen legatua aldarrikatua izan da merkatu ekonomiaren eta konpetentzia basatiaren aldekoengatik baina hori interpretazio hertsi batetik izan delaren komentzimendua daukat so eginaz naturan elkarlaguntzaren prozesuak biziraupenaren mesederako nolataz diren gailentzen oreka biolojikoak sitemikoen funtzionamendutan.

    Nik Biologia aldarrikatzen dut ideolojiaren elikatzaile sendo bezala , nolabaiteko sozio biologia edo eta bio politika bat . Ideolojia ulertuaz pertsonok bizitzak bizitzeko beharrezkoak ditugun kode moralen hornitzaile gisa.Uste dut pertsona orok desiratzen dugun elkarbizitza eta zoriontasunaren gako zientifiko eta transitorioen erantzunak biologian daudela . Horregatik nabil euskararen biziraupen eta biodibertsitatearen aldeko borrokan. Baita ekolojiaren aldekoan eta sindikalgintzan.

    Gurera etorriaz atxikitzen naiz egunero esperantzara. Uste dut ezker abertzaleak diska eta musika aldatu zuela orain bederatzi urte. Nahiko eta dezente ordaindu dute , nahiko eta dezente autokritikatu dira. Nere ustez hausnarketa eta autokritikak beste eremu batzuetatik etorri behar direla , ezker abertzaletik baino . Elkarbizitza eta borroka eraldatazileak sustatuaz, Euskal herria euskaldun eta bizigarri baten alde. Foro honetan parte hartzen duten guztiak animatu nahi ditut zeregin eder honetan.

  • Pako Sudupe

    Patxada ederrean nengoela gerizpean, brastakoan, atzo alde batera utzitako esaldia etorri zait gogora:
    “Ezker abertzaleak ehunka hildako eragin ditu eta jende mehatxatua eta traumatizatua utzi du bidean. Lehen horiek ez dute bere senideengatik bisitatua izateko aukerarik ere, hilik direlako.”
    Bat: hilketak ETAko militante konkretuek egin dituzte, istripuak edo nahigabeko enkontruak alde batera, buruek agindurik. Eta gehienek behintzat pagatu dute, askotxok larregi, edota ondo pagatzen ari dira. Eta BVE eta GAL eta antzekoen hilketak mertzenarioek egin dituzte, eta erantzukizuna hiltzaileena eta aginduak eman dituzten agintari polizial eta politikoenak dira. Eta mehatxu, eta tortura eta gisakoez berdin. Eta hemen inpunitatea nagusi, kasik salbuespenik gabe.
    Bi: ezker abertzaleak ez du hildakorik eragin, eta ez mehatxurik egin. Erantzukizuna baduela? Neurri batean, baina Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoetako buruek, eta Eusko Jaurlaritzak eta alderdi politikoetako buruek ere bai. Horretaz tesia idatz liteke. Eta kontu hauetaz arduragabe aritzea moralki gaitzesgarria da nire iritzian.
    Hiru: kondenari dagokionez, Joxe Azurmendi irakurri. Haren ikuskera garrantzizko bat neure eginez eta harenak neure hitzez birmoldatuz: nik ez badut hilketarik eta holakorik egin, zein da estatua niri, nire kontzientzian, zer pentsatu edo zer sentitu edo zer oniritzi edo zer txarretsi behar dudan esateko. Nahikoa da nik neuk holakorik ez egitea. Gehiago ezin dit eskatu, batere instantzia moral ez den estatuak.
    Gauza hauek ondo aztertzeko eta jorratzeko lan handia hartu behar da.
    Ez dut erantzungo, Bahametan primeran nago eta!

  • Insistentzia 2019-06-19 10:51

    Bizitza dominazioan datza. Ez dago bestea dominatzean oinarritzen ez den nitxo ekologiko edo sozialik. Abstrakzio oker bat da pentsatzea badaudela hortik %100 solidarioak diren inguru sozialak, edo egon daitezkela formula magiko hau ala bestea aplikatuko bagenu, pentsalari hau jarraituko bagenu… Baina gerturatu ahala ikus dezakegu leku guztietan daudela botere jokoak, inbidiak, erakundeen arteko fakzioak, norgehiagokak, gizabanakoaren biziraupen sena… Ez dago gaur egun halakorik eta proposamen extraordinarioek froga extraordinarioak behar dituzte.
    Bestalde, diozun bezala, elkarlaguntza biziraupenerako (zeren aurka bizirauteko? gu dominatu nahi gaituena dominatzeko? berriz ere hemen dominazioa dugu) aurrebaldintza da. Dominazioa noski ez da bestearen aurka zuzen jotzea; dominazioa dantza bat da: ihes egin, eraso, gora igo, behera jeitsi, eskubira, ezkerrera, ezkutatu, agerian egon…

    Herri bezala bizirauteko (dominatzeko) ondo legoke hau gogoan izatea. Bide horretan alderdi politikoak nahiko inefektibo bihurtu dira. Bistan da ezer gutxi lortu dutela, euskaldunontzat eta langileontzat behintzat. Eta beraien eraginkortasuna etorkizunera proiektatuko bagenu ere (Katalunia kasu, eta hori ere ikusteke dago), berriz berdinetan gaude, zeren Katalunian alderdien kanpoko erakundeek BULTZATU dituzte alderdiak. Berriz ere, bigarren mailako fenomeno bat dira alderdiak, zapaltzaileen eta herriaren artean dantzan. Nazioa sano dagoenean mugituko dira, inoiz mugituko badira.

  • Ene Patxi, ezker abertzaleak gogorkeri aparailu berezika eraiki ditu (hala nola ETA eta Kale Borroka aingerutxoak) eta hauek gogorkeria gure herrietako azken bazterreraino sozializatu zuten. Eta gainera bere estrategia, orain gutxi arte, politiko-militarra izan da (bata eta bestearen erabilera konbinatua planteatzen duena). Beraz, gogorkeri estrategia eraiki eta praktika jartzean ezker abertzaleak badu bere ardura, horien artean 800dik gorako erahildako eta gure herri eta hirietan bizi diren hainbat pertsonei eraso, mehatxu eta ondoren txarrekin egin zaien mina.
    GAL, tortura polizialak eta ETA eta ezker abertzaleko kideen gogorkeri ekintzen artean dagoen diferentzia hauxe da (eta ez da makala): GAL-eko militanteek eta torturatzaileek ez dute bere ekintzak eta bidea aldarrikatzen duen alderdirik; ETAko eta Kale Borroka militanteek, ordea, estatus berezia dute ezker abertzalearen baitan, “borrokalariak” dira, “dena” eman omen dute, heroiak dira eta horrelako harrera egiten zaie zenbait herrietan. Oraintxe bertan, nire herrian, ETAko militante baten aurpegiaren plantilla bat egin dute eta gure herriko paretetan topatu behar dut gizatasunaren benefaktore bat izango balitz bezala. Hiltzaileak eta estorsiotzaileak aldaretara igotzeak kaltea besterik ez dio ekartzen gure herriaren etorkizunari, beren krimenak eredugarriak baitira ezker abertzalearen ustez.
    Heriotz, eraso, mehatxu eta koakzio historial hain paregabea duen eta aldarrikatzen duen mugimenduari (ezker abertzaleari alegia) jendea eraso eta erahiltzea gaizki zegoela eskatzea minimo etiko batzuen barnean dagoela uste dut nik. Nik uste dut gainera noizpehin horretara iritsiko garela (hainbeste pauso atzera eman ditu ezker abertzaleak, adibidez ETAko preso atxilotuen kasuan). Eta horretara iristeko beharrezkoa da exigentzia hori behin eta berriz planteatzea eta ez hamar mila kasuistikaz (hemen hainbaten aldetik ikusten dudan bezala) historia odoltsu, lotsagarri eta frakasatu bat zuritzea.

  • Pako Sudupe

    “Ezker abertzaleak gogorkeri aparailu bereziak eraiki ditu (hala nola ETA eta Kale Borroka aingerutxoak) eta hauek gogorkeria gure herrietako azken bazterreraino sozializatu zuten. Eta gainera bere estrategia, orain gutxi arte, politiko-militarra izan da (bata eta bestearen erabilera konbinatua planteatzen duena). Beraz, gogorkeri estrategia eraiki eta praktika jartzean ezker abertzaleak badu bere ardura, horien artean 800dik gorako eraildako eta gure herri eta hirietan bizi diren hainbat pertsonei eraso, mehatxu eta ondoren txarrekin egin zaien mina.”

    Hor falta da esatea, gogorkeria hori gogorkeria handi baten ume ere bazela. Batetik, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokak eragina eta, bestetik, Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak guztion diruz eta giza baliabideez egiten zutena. Eta, gezurra badirudi ere, mozteko ahalegin benetakorik egin gabe, bereziki Espainiako botere faktikoen aldetik, etekin politiko-elektoral oparoak ematen zizkielako eta diru-funts bereziak ere tartean zirelako.

    “GAL, tortura polizialak eta ETA eta ezker abertzaleko kideen gogorkeri ekintzen artean dagoen diferentzia hauxe da (eta ez da makala): GAL-eko militanteek eta torturatzaileek ez dute bere ekintzak eta bidea aldarrikatzen duen alderdirik; ETAko eta Kale Borroka militanteek, ordea, estatus berezia dute ezker abertzalearen baitan, “borrokalariak” dira, “dena” eman omen dute, heroiak dira eta horrelako harrera egiten zaie zenbait herrietan.”

    Hor falta da esatea estatuaren krimenak eta bidegabekeriak beti, irakurri ondo, beti, larriagoak direla, inpunitatez eta mila modutako tolerantzia edo are elkarlanez egiten direlako. Alderdien azpitik eta gainetik dauden botereez; oso ere ondo babestuta, beraz. Askoz hobeto babestuta, noski, disidenteak baino, hauek direnik eta azkarrenak izanda ere.

    “Oraintxe bertan, nire herrian, ETAko militante baten aurpegiaren plantilla bat egin dute eta gure herriko paretetan topatu behar dut gizatasunaren benefaktore bat izango balitz bezala. Hiltzaileak eta estorsiotzaileak aldaretara igotzeak kaltea besterik ez dio ekartzen gure herriaren etorkizunari, beren krimenak eredugarriak baitira ezker abertzalearen ustez.

    Krimenak ez dira burua sano duen inorentzat eredugarriak, beti dira tamalgarriak; haiek aberriari eta sozialismoari (“aberriari dena eman bear jako” Lauaxeta) edota ustez behintzat onak ziren helburuei emandakoa goratuko dute, nik uste. Eta adierazpen askatasunak ere merezi du bere tokia, nahiz askotan zaila gertatzen den gai horretan mugak zehaztea, baina “gorazarrea” toki guztietan ikustea, badakigu oso planteamendu politikoa dela, eta ez inola ere morala.

    “Heriotz, eraso, mehatxu eta koakzio historial hain paregabea duen eta aldarrikatzen duen mugimenduari (ezker abertzaleari alegia) jendea eraso eta erahiltzea gaizki zegoela eskatzea minimo etiko batzuen barnean dagoela uste dut nik. Nik uste dut gainera noizpehin horretara iritsiko garela (hainbeste pauso atzera eman ditu ezker abertzaleak, adibidez ETAko preso atxilotuen kasuan).”

    Damua eta barkamena norberaren kontzientziaren baitan ernatzen ez direnean -benetakoak badira, aurrera, noski!-, fartsa edo komenientzia hutsak izan ohi dira, eta azkena egin behar dena da inor behartu damutzera eta barkamena galdegitera. Nor dago legitimatua damua eta barkamena eskatzera? Zu eta ni ez behintzat. Eta estatua eta instantzia politikoak ere ez. Kontzientzia pertsonalaren hertsitze ezin onartuzkoa da.

    “Eta horretara iristeko beharrezkoa da exigentzia hori behin eta berriz planteatzea eta ez hamar mila kasuistikaz (hemen hainbaten aldetik ikusten dudan bezala) historia odoltsu, lotsagarri eta frakasatu bat zuritzea.”

    Aurreko mezuren baten ere esan nuen onartezina eta lotsa-emangarri dela Espainiako estatuak frankismoarekin, eta ezker abertzalearen aurkako borrokan erabili duen joko zikina aitortu gabe; eta Eusko Jaurlaritzak beste maila batean berdin, behin eta berriz ezker abertzaleari hori galdegitea.

  • Ene Patxi, ETAren gogorkeriaren gurasotza ETAren estrategia erahiltzailea martxan jarri zutenek dute. Beraiek horrela nahi zutelako armak hartu zituzten eta hiltzen hasi ziren, eta inongo erakunderik ez herririk ez zien baimenarik eman. Eusko Jaurlaritza ETAren gogorkeriaren jatorrizko erantzunkizuna zuela esatea ez zait batere bidezkoa iruditzen. Leizaola Lehendakariak lehen momentutik kondenatu zuen ETAren ekintza armatua. Eta Espainiako Gobernuaren kontra sortu zen ETA, ez haren borondatez.
    Estatuaren krimenak oso larriak dira, noski, legearen eta gizalegearen kontrakoak direlako. Baina ETAk gogorkeri espiral bat bultzatu nahi izan du, frankismoa bukatu eta transizio demokratikoan inoiz baino jende gehiago hil zuen, 80 hamarkadan kotxe bonba famatuaren bitartez sarraskiak planteatu zituen eta 90 hamarkadan “sufrimentuaren sozializioa” jarri zuen martxan euskaldun orok bere esku xamurraren berri eduki genezan. Niretzat agrabantea da, gainera, ETAk Euskal Herriaren izenean erahiltzea, horrela gezur handi batez estali nahi zuelako funtsezko egia (gutxiengo bat zegoela gogorkeriaren alde).
    Ene Patxi, Lauaxetaren aberriak ez du zeikusirik sozialismo zientifikoarekin. Jar dezagun tarte bat bera eta zuk esaten dituzunaren artean (Lauaxetak ez zuen inor hil, erahila izan zen gainera). Erahiltzaileak heroetzat hartzea beren helburuak oso pinpirinak direlako (kontuan eduki gabe helburu horiek lortzeko jendea garbitu egin dela) gauza aberrantea da eta ezin daiteke zuriz pintatu. Adierazpen askatasuna? Noski, nik nahiago dut ezker abertzalea horrelako ekintzez larrubixi agertzea (hiltzaile batzuk omenduz) bestela hipokrita aurpegia jarriaz baino. Gorazarrea planteamendu politikoa dela eta ez morala? Ez, ene Patxi, etika-moralik gabeko planteamendu politikoa da hori.
    Gure gizartea bakean biziko bada izango da bakearen baldintzak betetzen direlako eta erahiltzaile talde bat heroi bezala hartzea etorkizuneko hiltzaileei atea irekitzen die. Horregatik nire ustez beharrezkoa da ezker abertzaleak (mugimendu politiko bezala, kolektiboki) damua egin eta barkamena eska dezala. Esan dezala 35 urtetako estrategia politiko-militar hau planteamendu politiko eta etiko oker baten ondorioa izan dela. Emaitzak, gainera, agerian daude: derrota militarra, ETAren suizidioa (bere existentzia ezker abertzalearentzat abotxornantea zelako) eta presoen zigor etengabea, 2006ko urtean presoen arazoa (eta itun politiko berri baten aukera) bideratu zitekeela. Beraz, politikoki frakasua ere, ez etikoki bakarrik.
    Ez da ganorazko planteamendua Franco hil eta 40 urtetara matraka hori erabiltzea ezker abertzaleak hauteskunde sistema baten barruan bere estrategia eta erahildako gehienak eragin dituenean. Herriak argi esan zion 1977an borroka armatuarekin bat ez zetorrela. Baina ETAk eta bere kide politikoek eta bere aldekoek segi zioten estrategia galtzaile eta gaitza eragile horri. Onartu dezatela egi hori, hori da nahi nukeena.

  • Pako Sudupe

    Ez naiz zure psikologoa Bentazar. Bahamak irletatik diosala.

  • Joxe martin 2019-06-19 18:44

    “Ezker Abertzaleak bere DNA politikoari eutsi nahi dio eta, hain zuzen ere, horretan datza paradigma politiko berriaren erronka nagusia: nola egin ziklo aldaketa erakunde politiko gisa daukagun ekipaje genetikoa mantenduz”

    Oker ez banago Arraiz Sortuko buru zela idatzi zen hori Iretzar fundazioan. Pasa den astean berriz hau idazten zuen:

    – “Badago nahikoa ahalmen eta talentu. Jakin behar da hori guztia ehuntzen. Baina, lehendabizi, onartu behar dugu gizarte berri bat eraikitzeko aurreko ikuskerak jadanik ez digula balio”.

    Berari entzun nion Euskadi irratian: “ni ez naiz zalditik erori”, eta ala izango da, baina nik uztar ezinak ikusten dituk bi deklarazio horiek.

    Abertzaleen elkarlana sustatu nahi duenak, jakin beharko du Herri askatasuna ez dela bakarrik estatu boterea lortzea mugatzen. Gizarte burujaberik gabe ez dago askatasunik, gizarte eredua argitzen ez den bitartean “independentzia” adierazpen hutsala aldarrikatzeak ez du elkarlanerako behar den konfiantza sustatuko.

    Ezker abertzalea eta zehazki Ehbilduk, EAko sozialdemokrata- gutxituak- eta Sortuko sozialista zientifiko –hegemonikoak-, ez badu azaltzen nola lortuko duen bi erdu horiek elkartzea bata bestea suntsitu gabe, ez da erraza izango hortik kanpo dauden abertzaleekin elkarlana piztea. Nire iritziz herriak akordio estrategikoak nahi ditu, orain dauden akordio taktikoak aldatzearren beste batzuek lortzeko ilusiorik ez dauka.

  • Pako Sudupe

    Orduan, tonu umoretsu samarra lizentzi bazait Joxe martin, Arraizen bilakaera alde batera utzita -interesgarria izan daiteke baina pertsona batena nolanahi ere, orain arte dakidanez edo uste dudanez-, burujabetza orain ez dugu ulertu behar beste subjektu politiko bat eratzeko aukera izatearekin, hots, Espainiatik askatzeko aukera izatearekin (Euskal Herri kontinentaleko euskaldunek barka biezadate); orain ulertu behar dugu EAJk eta PSEk bultzatzen duten gizarte ereduarekin bat egitearekin; eta, Sortu-ko sozialista zientifiko hegemoniko horiek (neke handirik ez hartu izen sintagma horrek benetan zer esan nahi duen, zer tripa izan ditzakeen hausnartzen; horiek, sinplifikatuta, ezkertiar marxista gaiztoak dira, Errusia edo Kubako Iraultza bezalakoa gurera ekarri nahi dutenak) amore eman behar dute, eta Arraizi jarraitu edo, zeren bestela, ezinezkoa izango da EAJren eta EHBilduren arteko elkarlana.
    Jakina, EAJk dena ongi egiten du, eta ez du bere jokabidea batere aldatu behar. Beste abertzaleak -beno, ezker zientifiko hegemonistak gehi beste bi katu sozialdemokrata, beste nagusi haien morroi zintzo bezain gizarajo eta gajo direnak- mugitu behar dira; bestela, na-na-nai, elkarlanik ez.
    Igandeko Berria-n Enekoitz Esnaolak argitaratu zuen artikulu gomendagarriaren zati bat aldatuko dut hona: “EAk eta EAJk ETAri, eta, aipatutako gaiaz, zioten «Aurrerantzean, tokian tokiko erakundeen gobernabidea eta egonkortasuna lortzearren, beste indar batzuen partaidetza beharrezkoa bada, Euskal Nazioaren defentsaren ikuspegitik gobernu formula egokienak aurkitzen saiatuko gara». Egun bereko (1998-8-13) datarekin, EAJren EBBk, eskutitz baten bidez, ETAri: «[…] Euskal Erkidego Autonomoan, Nafarroan eta Iparraldean […] ezinbestekoa da hiruron [EAJ, HB, EA] artean gehiengoa osatzea, eta bestela, laugarren bati (edo behar direnei) sarrera ematea, izan ere, ezin baitugu utzi euskal instituzioen egonkortasuna eta berauen kontrola abertzale ez direnen eskuetan»”.
    Hori XX. mendearen amaiera urrun hartan gertatu zen, sakelako telefonoari begira ibiltzen ez ginen oso antzinako garai hartan, eta XXI.enean PSOEren eskutik txintxo-txintxo, ezker zientifiko hegemonistak zalditik erori arte.
    Ikuspegi hau zabaldua ote dago EAJn? Jai ederra badugu Bittor, badugunez!
    Pastilla bat hartzera noa zuzeuadikzioa gainditzen ahalegintzeko, ohartu bainaiz Karibeko itsasertzak ez didala aski balio.

  • Joxe martin 2019-06-20 08:40

    Patxi, suerte handiko gizona, munduko edozein tokira Hernanitik zistu batean joan eta handik umorez idatazteko gai zara. Lasai, pastilatxo bat hartu beharrak, ez dizu zure buruaren jabe izatea galeraziko.
    Baina zer da burujabe izatea?
    Niretzat burujabetza “subjektu politiko bat eratzeko aukera izatea” baina zerbait gehiago da.
    “Askatasuna” kontzeptu orokorraren inguruan, euskarak hiru egoera bereizten ditula irkurri izan dut. Nire erara, agian trakets samar, azaltzen aleginduko naiz:
    Lehenik, jarduteko edo ez jarduteko giza ahalmena, gauza bat edo bestea egiteko (“la libertate de choix”) frantsesek esaten dutena. Baliokideak “ahalmen”, “aukeramen”, “hautesmen” ere izan daitezke.
    Bigarrenik, euskarak “aske” hitzen bidez presio fisikorik ez duen egoera definitzen du ( lotura edo loturarik gabea). Pertsona, animaliei edo gauzei aplikatzen zaie.
    Eta hirugarrenik, modu arduratsuan jarduteko doako askatasuna da, hau da, betebeharrak betetzean (askatasun morala), “buruaren jabe izan ». Askatasunaren kontzeptu hau unibertsala eta herrikoia da hiru alderdiak integratzen baititu: 1. jarduteko ahalmena; 2. ekintzaren oztopo fisikorik ez egotea; eta hirugarren ekintza arduratsua. Horregatik, subjektu arrazional, banakako edo kolektiboetara soilik aplikatzen da.
    Burujabetzak beraz bizilagun guztiak euskaldun edo euskotar bezela tratatzea behartzen gaitu, ez bakarrik “PTV”ko parte bezala izendatutakoak.
    Etxearen (Estaduaren) propietate osorik ez izateak ez du justifikatzen, hori lortu arte, bizilagunen elkarbizitzarako gehiengoak izendatu ditugun araudiak ez errespetatzea eta gure esku dauden erakundeak adosten dutena erasotzea. Eguneroko bizitzako gauza xehak adosteko alternatibarik ez duten planteamentu orokorrak, Txiberta bezala, porrot batean amaituko du.
    Azkenik “..Errusia edo Kubako Iraultza bezalakoa gurera ekarri nahi dutenak..” hori ez didazu neri esan behar, lehen jarri dudan hori idatzi dutenei baizik:
    “ Kubako eta Aljeriako iraultzen garaipena, gebarismoa eta munduaren ikuspegi sozialista. Elementu horiek guztiak funtsezkoak izan dira gure nortasun politikoaren eraikuntzan.”

  • Pako Sudupe

    Zure mezuari erantzuten hasi baino lehen, esango dizut Arraizen azken liburua irakurtzen hasia naizela. Merezi duela iruditzen zait. Noski, ez biblia bezala hartzeko, baina bai gogoeta egiteko. Euskaraz txukun idatzia gainera.

    Askatasunaren zenbat definizio eman ote dira han eta hemen!

    Beno, zure mezuaren mamia hementxe dago: “Burujabetzak beraz bizilagun guztiak euskaldun edo euskotar bezela tratatzea behartzen gaitu, ez bakarrik “PTV”ko parte bezala izendatutakoak. Etxearen (Estaduaren) propietate osorik ez izateak ez du justifikatzen, hori lortu arte, bizilagunen elkarbizitzarako gehiengoak izendatu ditugun araudiak ez errespetatzea eta gure esku dauden erakundeak adosten dutena erasotzea. Eguneroko bizitzako gauza xehak adosteko alternatibarik ez duten planteamentu orokorrak, Txiberta bezala, porrot batean amaituko du.”

    Zuk uste duzu EHBilduk helburu gisa euskal errepublika aipatzen duenean, EAEn edo Nafarroan (edo Ipar Euskal Herrian) bereizketak egin nahi dituela bertakoen, eta espainol zein frantses edo nonahikoen artean? Ez dut uste hori esan nahi zenuenik, baina eguneroko kudeaketaren garrantzia azpimarratzeko, zeren zure mezuak ezer esan nahi badu horixe esan nahi du: EGUNEROKO KONTU ETA ESKUMEN PUBLIKOEN KUDEAKETAREN GARRANTZIA, horra lerratu zara, delako Pueblo Trabajador Vasco hori aiputara ekarriz, behiala beste gizon klase batzuek sorginak identifikatzeko gorputzeko ez dakit zein ataletan halako seinaleren bat izaten zutela zioten bezala, ezkertiarkeriaren seinale garbitzat PTV delako hori joaz.

    Kudeaketa inportantea da noski, baina kudeaketaren lege nagusiak Madrilek, eta Madrilen ezartzen dira. Eta nazional zein diren eta atzerritar zein diren ere bai, eta nazional izateko zein baldintza bete behar diren, eta abar, eta abar, eta autonomi erkidegoetan eskumen batzuk bai badaude, autonomi estatutuan jasotakoak, eta oraindik bete gabeak gurean…eta berriro ere leku berera goaz.

    EAJren helburua eta pentsaera bada, axolazkoena autonomi estatutuaren barruan eguneroko kudeaketa aurrera eramatea dela; benetan elkarrentzako eginak dira EAJ eta PSE, arima bikiak kasik. Badakit autogobernu lantaldean badagoela, eta hortik harago ere joan nahi duela. Baina garbi dago EHBildu dela zuentzat etsaia.

    Kuba, Aljeria, Che Guevara eta gauza horiek balio sentimentala baino gehiago nekez izan dezakete gaur egun. Denok ditugu mitoak; denok gara mitomanoak neurri batean.

    Diosala.

  • Ene Patxi, Sorturen adierazpenak arinkeri handienez deusestea ez zait serio iruditzen, batez ere kontuan hartuta ezker abertzalea (ETA dela merio) Che, Cubaren eta Aljeriaren ereduz eta laguntza faktikoaz hasi zela jendea hiltzen (gogoan izan Jose Antonio Etxebarrietak zioena Havanako konferentzian: “Euskadi izango da Europako Kuba”). Nik gauza bat onartzen badiot ezker abertzaleari bere koherentzia ideologiko-praktikoa da, horrela sortu ziren eta horrela hil nahi dute. Zergatik ukatu nahi diozu hori?

    Ezker abertzalearen jokabideari buruz hor dauzkagu orain egun gutxi jaso ditugun eredu praktiko anti-zibikoak. Erramun Osaren hitzok ederki laburbiltzen dute hori:

    “Ezker Abertzaleari ondo datorkionean, zerrenda bozkatuena bazterrean uzteko xedez, bestelako gehiengoak eratzea zilegi ez ezik, komenigarri ere bada. Bera baztertzen edo bera zerrendarik bozkatuena den tokietan alderantzizkoa gerta-tzen denean, ordea, arbuioak, isekak, mehatxuak, pintadak, pankartak, bizkar-erakusteak, kontzentrazioak eta onartezinak diren berbak dira entzuten direnak. Herri batzuetan ikusi ditugunak beste toki batzuetan gertatu balira, nola hartuko zituen Ezker Abertzaleak? Ezen, niretzat larria baita halako jarrerak normaltzat hartzea, are gehiago kultura demokratiko eskaseko inguru jakin batetik datozenean.

    Normaltzat hartu behar ditugu aurkari politikoek, zeinahi direla, deitutako ekitaldietan pankarta eta gisakoekin azaltzea edota bestelako zerrendetan doazenei, toki batzuetan egiten zaien jazarpena onartzea, herrian bertan eta beren lantokietan? Ezker Abertzaleak deituriko kontzentrazio eta ekitaldietan, partaide den zerrendetan doazenei halakoak gertatuz gero, probokazioa bailitzateke entzungo genukeen hitzik lausoena. Beraz, bada sasoia normalak ez diren jokabideak salatzeko, bai eta halakoen atzealdean daudenei bizkarra erakusteko ere, jarrerez eta jokabidez aldatzen ez diren bitartean”.

    https://www.deia.eus/2019/06/18/opinion/columnistas/talaieroa/bizikidetzaren-aldeko-konpromisoez

    Erramunek deskribatzen dituen pertsonaje hauekin anaiartea eraikitzea oso gauza zaila dela onartu beharko duzu.

  • Pako Sudupe

    Indargintza, indarkeria, bortxa, bortxaren erabilera legitimoa. Zelako gaia eta sasiartea. Ez nauzu hor sarraraziko Bentazar, nahiz eta seguru asko zu bezain indarraren erabileraren gaitzesle nauzun! Halere, ezin eutsi diot anekdota bat aipatzeari: zein samin eta sumin gertatu zitzaidan Berria-ra guardia zibilak sartu ondotik, orduko bozeramailearen ahotik Eusko Jaurlaritzaren honako iritzi hau entzutea: utzi egin behar zaio (Espainiako) justiziari bere lana egiten! Zelako menpekotasun eta erreberentzietara behartzen duen botere zentralak autonomikoa!

  • Pako Sudupe

    Begira, dialektikoki mokoka gabiltzan hirurok bat etor ote gintezke gaur goizean bertan Demokrazia Bai plataformak, ehun kargu ohiren babesarekin, publiko egin duen manifestuarekin?

  • Patxi, galdera ez zihoan niretzat baina erantzuteko baimena emango diot nire buruari, ondo baderitzozu.

    Demokrazia Bai delako plataformaren manifestu hori nahi bezala salduko digute, baina funtsean proposamen autonomista besterik ez da, Herriaren zatiketa onartu eta etsaiak jarritako joko-arauak zilegiztatzea. Noiz eta askatasunerako bidean aukera autonomistaren mugak inoiz baino argiago geratzen ari direnean.

    Nahi beste izen ilustratu izango dituzte agiriaren firmek, baina autonomia estatutu agortuaren aurrean autonomia estatutu gehiago proposatzeak gehiago dirudi gustu txarreko txantxa proposamen serioa baino. Atzo jaioak garela uste al dute hauek?

    Autonomia estatutua ez da demokrazia,
    Independentzia da demokraziaren abiapuntu bakarra

  • Joxe martin 2019-06-20 16:40

    “Ezker Abertzalearen corpus teorikoa elikatu duten ekarpen politikoen inguruan. Hala ere, 90eko hamarkadan Ezker Abertzaleak erakutsi zuen sormena azpimarratu nahi dugu lan honetan. “Sozialismo errealaren” porrotak lur jota eta babesik gabe utzi zuen mundu zabaleko ezkerra. Une hartan, “ahal duena salba dadila” izan zen “ezkerraren munduan” nagusitu zen mezua. Ezker Abertzaleak, ordea, beste hautu bat egin zuen: egoera aztertzea, Euskal Herriko testuinguruaren araberako irakurketa egitea eta ibilbide luzeko irtenbideak bilatzea. Orduz geroztik erabakiak hartzeko prozesuek elikatu duten humus politiko-ideologiko bat eratu zuten ekarpen horiek guztiek. Nagusiki, lanabes teorikoak eman zizkiguten ideologiaren arloan polobakarra zen mundu batean (demokrazia liberala) arlo nazionalean eta sozialean esentzia eraldatzailea galdu gabe jokatzeko modua ulertzeko.”

    Patxi auzia ez da nik zer ulertzen dudan, horrekin zer esan nahi duten argitzea baizik,
    “arlo nazionalean eta sozialean esentzia eraldatzailea galdu gabe jokatzeko modua ulertzeko.”, horrek betiko bidea eta ideiak eguneratzea besterik ez du esan nahi. Arraizek beste zerbait eskatzen du “onartu behar dugu gizarte berri bat eraikitzeko aurreko ikuskerak jadanik ez digula balio”.

    Bestela historia errepikatzeko arriskua dago.

    “Euskal Herrian, Ezker Abertzaleak Estatuaren erasoen aurrean jasotzen zuen babesa ezin txikiagoa zen. Berak egin behar zien aurre erasoei, ia bakarrik eta indarrak urriturik. Alderdi politiko gehienek egoera onartzen zuten edo, gutxienez, ulertu egiten zuten. Gainera, salbuespenezko egoerak ez zion kezka handirik sortzen euskal gizartearen gehiengo handi bati. Gizarte sektore abertzalea izan zen, ia bakarrik, zigorra pairatzeaz gain gizartearen mobilizazioa aktibatu zuena, bere burua babesteko. Enfrentamenduaren dialektikaren erdigunean Estatua eta Ezker Abertzalea zeuden, eta gainerako guztiek “barreratik” begiratzen zuten. Bazirudien enfrentamendurako esparru pribatua zela eta Estatuak eta Ezker Abertzaleak soilik parte hartzen zutela.”

    “Demokrazia Bai”, sinatzaile askoren borondatea ezbaian jarri gabe, porrot egin duten ohiko bideetatik datorren planteamendua ikusten dut. Herritarrak betiko errotondan jiraka ikusten gaitu. Auzoz auzo ekintza konkretuetan, “partikularretan”; biztanleen nahiak identifikatu eta horietan lanean hasi beharko ginateke, hori egiteko gai garela demostratzen dugunean hasiko gera planteamendu “unibertsaletan” adostasuna lortzeko lanetan.

    Ezer gutxi ikasi dugu. Gehien ikasteko premia “eskas” jaso duenak dauka.

  • Pako Sudupe

    Ez dakit Mikelats, Pako Aristi edo Ane Ablanedoren ideien ildokoa zaitugun. Nire hitzekin laburbildurik, Madrili edo Parisi ezer galdegin gabe, aldarrika dezagun independentzia, eta inori galdetu gabe joka dezagun independenteki! Ildo horretatik, Madrileko kongresurako bozetara aurkeztea alferrikakoa eta debaldekoa.
    Burutan atera ezina iruditzen zait.
    Zer gertatuko zen Katalunian benetan independentzia aldarrikatu izan balute? Lider guztiak atxilotuko zituzten -Puigdemont eta gainerako “iheslariek” ez zuten ihes egiterik izango-; Europak ez zituen babestuko eta Espainiako botere faktikoek gider guztiak beren gain hartuko zituzten. Larrialdi nazionaleko egoera deklaratuko zuten.
    Politikoki autodeterminazio erreferendum loteslea demokratikoa izango litzateke. Lorgarri epe ertainera bai? Quebec-eko planteamendua lorgarriagoa agian? Eta autodeterminazio erreferenduma irabaztea ez litzateke batere erraza izango, ez horixe. Baina honi gaurtik begiratuta, zientzia-fikzio itxura hartzen bazaio, euskal agendarena are zailagoa begitantzen da. Erdal Herri bilakatua duguna Euskal Herri bilakatzea…
    Manifestuari buruz, honako esaldi hauek soinu ona dute:
    “Oso kezkagarritzat” jo dute “atzerakada prozesuak eta erregimen monarkiko espainolaren joera inboluzionistak Europaren partetik duen babesa, dela ekinez zein isilduz”, eta euskal herritarrei dei egin diete “axolagabekeria eta hoztasuna” alde batera uztera eta “kontzientzia kritikoaren eta itxaropenarekiko konpromisoaren arrastoa berreskuratzera”.Uste dute “garaia” dela proiektu bati heltzeko, “emantzipatua den herri eta gizarte baten” ikuspegitik. “Gure esku dago beste ziklo politiko luze baten aurrean etsi eta iragarritako jazarpen aldietan amore ematea, ala gure asmoei uko egin gabe egoerari gogor eustea”.
    Gainera, beharrezkoa iruditzen zaie “oinarrizko kontzeptuak berreskuratzea”, hala nola “askatasuna, demokrazia eta berdintasuna, eta, halaber, justizia zein ongizate soziala herri honentzat, gizarte honentzat”.
    Sinatzaileak ere ez dira nornahi. Ez duela ibilbide handirik izango?, sinbolikoa baino ez dela izango?
    Joxe martinek ez luke sinatuko manifestu hori zenbaiten borondate ona gorabehera. Bestalde, ematen du, joxe martin, ezker abertzaleko jendearen errendizio eta konbertsio osoa nahi duzula, behiala Boabdil bezala, denak belauniko jartzea herriaren aurrean, beren historiaz arnegatzea eta etorkizunerako asmo onak agertzea. Jakina, ez da gertatuko. Zer irudituko litzaizuke ezker abertzaleak beste horrenbeste eskatuko balie jelkideei?
    Pastillak hartzen segituko dut.

  • Peru _"Ganbarako" 2019-06-20 19:39

    Patxi,
    Bahametan zauden bitartean ez dakizula, arren, pastilla txatxu horiei heltzeko gogorik piztu. Arras bestela, nik biziki gomendatuko nizuke M Yourcenar-en OPUS NIGRUM liburuko “heriotza Munchen-en” kapitulua pare bat aldiz irakurtzea. Inoiz aipatu izan dut Zuzeuko beste fororen batean. Hor agertuko zaizu, eta zeuk ikusiko duzu anabaptisten hiri miragarria zer bilakatu zen denboraz, eta helas, baduela bere barnean orakuluen hotsaren zantzurik. ..

  • Pako Sudupe

    Gomendioa jasoa Peru “Ganbarako”. Irakurri beharrekoen artean paratua. Segi ondo!

  • Joxe martin 2019-06-21 08:44

    “Hegemonia Ezker Abertzaleak indar soziala metatzeko baliatuko duen elementu ideologikoa da. Funtsean, prozesu psikologiko bat da. Prozesu horren bidez, gizartearen parte handi batek bere egiten du, ia ohartu gabe, pentsatzeko eta jokatzeko era partikular bat. Gramsci dugu ideia horren adierazle nagusia, eta iraultzaren lege orokor bat garatuz azaltzen digu hegemoniaren esanahia”
    “Sortuk Ezker Abertzalean duen pisu espezifikoa goraka joango da. Kontzeptu politiko bat erabiliz, honela definitu ahal dugu Sorturen zeregina: “atzetiko lidergoa” egitea.”
    Patxi, zuk pentsatzen duzu nik antzeko zerbait, alderantziz noski, egin nahi dudala. Ez jauna, nik modelo guztiak integratzeko gai den euskal gizarte bat nahi dut; lidergo konpartituaren aldeko naiz. Gramsci azkenean bere modeloa bakarrik ezarri nahi du, besteak ezabatuz
    Bai, arrazoi duzu nik “Demokrazia bai” idatzi hori ez nuke firmatuko. Ez hor azaltzen diren zenbait adierazle utselekin ados ez nagoelako, betiko norian jiraka dabilen estrategia zaharkitu bat sumatzen dudalako. Hor azaltzen diren pertsona guztiak ez dira “nolanaikoak izango” baina nik euskaldun arruntari gero eta kasu gehiago egiten diot, gure herriak duen altxorrik preziatuena hor ikusten dut. Egunkarietako argazkietan ez dituzu ikusiko baina gure herria benetan aurrera ateratzen ari diren bizilagunak horiek dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude