Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Hernanitik

Alberto Barandiaran kazetari jaunari –

Iruña Veleia gaia dela eta, El Salto hedabidearen arabera, zuk zeuk esana da: “No se puede tirar adelante cuando 26 expertos de primer nivel defienden la falsedad o imposibilidad de la verificación /… La única oportunidad es que el conjunto epigráfico se archive, de alguna manera se olvide y que se excave el yacimiento en profundidad, al lado de donde salieron los restos, a ver que sale”.

Alberto Barandiaran kazetari jaunariBa, badago beste aukera bat (gutxienez) grafitoak benetakoak diren frogatzeko, eta da, EHB, EAJ eta PSOEren botoekin, Hernaniko Udalak erabaki duena (Bergara eta Eskoriatzako udalei jarraiki): zientzia izan dadila epaile. Zientziak badu tresnarik, grafito baten antzinatasuna zehazteko. Horixe baita zientziaren ezaugarrietako bat: gauzak zehazki neurtzeko tresnak edukitzea, iritzi guztien gainetik. Sendagileari irudi lekioke norbaitek sukarra izatea.Baina, termometroa da sukarra zehazki neurtzen duena. Kasu honetan, badira laborategiak grafitoen antzinatasuna neurtu dezaketenak. Kapaz dira, Zumaiako haitzen antzinatasuna neurtzeko: milioika urteko antzinatasuna. Nola, ba, ez dute neurtuko Iruña-Veleiako grafitoen antzinatasuna!

Beraz, ezin da kasua artxibatu, eta are gutxiago ahaztu, froga zientifikorik egin gabe, espertoak esperto. Bestela, gerta dakiguke Altamirakoa. Alegia, Europako esperto guztiek faltsutzat jo zituztela hango pinturak; eta, “faltsifikatzailea” hil eta gero, esperientziak frogatu zuela benetakoak zirela. Halakorik gertatu ezkero, egingo genukeen ridikulua sekulakoa litzateke. Bataz, esperto guztiek ez dutelako faltsutzat jo; besteaz, zientziak tresna gehiago dituelako, Altamirakoa gertatu zenekoa baino; eta azkenik, akatsa errepikatzea litzatekeelako. Esango genuke, ridikulua egiten hasiak garela: espertoek zioten ez zela posible egiptoar hieroglifikoa agertzea. Eta gerora, Castejonen ere agertu dira.
Indusketa berri bat egitearekin ados, baldin eta arkeologoak, independienteak badira.

.

Beñi Agirre Oiartzabal
Eñaut Agirre Goia
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Juanjo Uria Zubiarrain
Alberto Barandiaran kazetari jaunari
Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Iruña Veleia
Beñi Agirre

Euskara irakaslea

14 pentsamendu “Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Hernanitik”-ri buruz

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2019-01-30 11:52

    Harritu egiten naute hasarre aurpegiak. Ez zaudete ados afera honen argitzea zientziari dagokiola esaten dugunean? Nork bestela?

  • Haserretu mutuen kofradikoak izanen dira.

  • edo afera argitzeko interes faltak hasarretzen ditu… Aurpegitxoek ez dute ezertarako balio bi modu kontrajarritara interpreta bai daitezke

  • Aitzol Azurtza 2019-01-30 19:01

    Kaixo Beñi, gai latza da hau Espainiako historiagrafia ofiziala (eta zenbait irakasleren ogibidea) zalantzan jartzen duelako.

    Espainiako historia ofizialaren arabera Erromako Inperioaren txoko honetan latinez mintzatzen ez zirenak menditar basati hutsak ziren, beren trakeskerian euskaraz idazteko gai ez zirenak.

    Grafitoen egiaztasuna frogatzeak arriskuan jartzen du Pirineoen albo bietan bizi zen herria zabarra, ezjakina eta atzeratua zenaren teoria, horregatik ez dute grafitoen antzinakotasuna metodo zientifikoen bidez jakin nahi.

    Antzeko jarrera izan zuten Iruñeko Gaztelu Enparantzako aztarna arabiar, gotu eta erromatarrak zabortegira botatzeko agindu zutenek (Iruñea Erromatar Inperioko hiri ziztrina zenaren ustea hankaz gora botatzen zutelako aztarnek).

    Ez dakit nola baina nola-hala grafitoek Europa iparraldeko laborategien eskuetara iritsi behar dute inoiz egia jakingo badugu. Euskal Herrian interes handiegia dago gure arbasoen berri izan ez dezagun.

  • Rogelio_Morales 2019-01-30 19:21

    Aitzol Azurtza, Beñi ta konpañia: Taliban kuadrilla bat zarete.

  • Peru_Gabiriko 2019-01-30 20:34

    Ea, zu, Rogelio, edo zarena zarela, zergatik esaten duzu hori? Ez du balio hemen irain bat bota eta ixilik geratzea. Hitzak justifikatu egin behar dira, edo bestela ixilik egon. Bizkor halakoa.

  • euskaldun bat 2019-01-30 21:03

    Moralesi egia jakiteak min egiten diola iruditzen zait, Azurtzari ez bezala. Zergatik ote?

  • Rogeliok esandakoa osa larria da askatasuna maite duen ororentzat. Talibantzat hartzea iritzia emateagatik erakusten du zein den zein.
    Bestalde, Unaik idatzitakoaren haritik egia da aurpegitxoak bi interpretazio kontrajarriak izan dezaketela eta nahasmena sor dezaketela.

  • Rogelio_Morales 2019-02-01 11:47

    Niri gogaikarri egiten zaidana da zienyziari dagozkion alorretan sartu eta etengabe interpretazio politikoak egin nahi izatea. Horrela ezin da zintzo aurreratu ezertan, nire ustez behintzat.

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2019-02-01 11:57

    Izan gaitezen zintzoak. Ezer gutxi eskapatzen da politikatik, batzuk diote dena (ia dena, seguru) dela politika. Zurea eta nirea ere bai. Idatziak eta mozioak “zientziari” egiten dio dei, ez iritzi politiko, filologiko, akademiko, ekonomiko edota korporatibismoari. Hau ez da “poligrafoek” detektatu dezakeen egia, arkeometriak eta karbono 14ak baizik.

  • Barkatuko didazu, Beñi, baina uste dut ez dituzula oso argi iritziaren / subjektibotasunaren eta zientziaren / objektibotasunaren arteko mugak.
    “Zientzia izan dadila epaile” esaten duzunean, zientzia-arlo jakinen bat darabilzu buruan (ez dakit zein, zehazki, baina zientzia puru horietako bat izango dela pentsatzen dut), baina, bide batez, orain arte horretan aritu direnak zientziatik kanpo uzten dituzu. Hori akatsa da, hizkuntzalaritza, arkeologia… zientziak baitira. Arkeometriarik gabe (adibidez) erraztasun erlatiboz datatu dezake geologo batek haitz-geruza bat (Zumaikoan egin den bezala, arkeometrarik gabe), edo arkeologo batek manipulatu gabeko estratu bat, edo hizkuntzalari batek hizkuntza jakin baten materiala: dakidala, hiru karrera/diziplina horietan egunero egiten da, eta oinarrian ez daude iritziak, ezpada aldez aurretik ezagutzen ziren datuak. Era berean, zergatik ez zuen Eliseok arkeometrengana jo zuzenean ostrakak erakustera bermea eman ziezaioten jendea zalantzak agertzen hasi zenean?

    Hizkuntzari dagokionez, Veleiaren arazoa ez da 3. menderako espero ez ziren kontuak agertzea. Veleiaren arazoa da hor agertzen diren ezaugarri asko eta asko azken 1000 urteetako datuen (berriz diot: datuen) aurka doazela. Zuk azken 1000 urteetako datuak ikertzen badituzu eta horren araberako proposamenak egiten badituzu, ez zara “iritzi soil” bat ematen ari, gutariko edonork taberna batean eman lezakeen bezala: ari zara ebazpen ondo funtsatu bat ematen. Daturik ez dagoen garaietarako edozer proposa daiteke “zergatik ez?”-ka arituta, baina ez hizkuntzalaritzan, orain dela 150 urte garatu baitziren egoera horri egiteko bi metodo: metodo konparatzailea eta berreraikitzea. Dakidala, mundu osoan erabiltzen diren metodoak dira, eta tinko diraute.

    Bide batez: termometroak 34, 36 edo 38 markatzen du, baina muga hori sukarrarena dela medikuak erabakitzen du, ez makinatxoak.

    Gustatutuko litzaidake jakitea non jartzen duzun muga “esperto” izateko (muga objektibo edo neurgarri bat esan nahi dut), oraindik ez baitut bakar bat ere ikusten benetakotasunaren alde.

    Gehiago: Castejónen ez dut hieroglifikorik ezagutzen, beharbada zuk esango didazu non dauden. Eskarabeoak bai, hiru agertu dira (alegia, hiru amuleto), hirurak Egiptotik ekarriak merkataritza-bide ondo dokumentatuen bidez. Veleian ez dago hieroglifikorik: hieroglifiko-itxurako irudi zehazgabe batzuk besterik ez, zentzurik gabekoak gainera.

  • Maria Soledad Fernandez de Utrera 2019-02-02 19:21

    Hara!
    To hemen katixima!

  • Pello Eizagirre 2019-02-02 22:06

    “Gustatutuko litzaidake jakitea non jartzen duzun muga “esperto” izateko (muga objektibo edo neurgarri bat esan nahi dut), oraindik ez baitut bakar bat ere ikusten benetakotasunaren alde.”
    Ba…Edward Cecil Harris “esperto”tzat jo dezakegu, ezta?
    http://www.sos-irunaveleia.org/harris

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2019-02-03 11:03

    Ismaelekin ados. Zertan? Hizkuntzalaritza, arkeologia, zientzia politikoa… zientzia direla esatean. Korporatibismoa, ordea, ez. Aitzitik, estrato, oskol edo ostraka bezalako objektu fisiko batzuen benekotasuna batetik eta horietako batzuek zizelkatuta duten arrasto, marra edo figuren faltsifikozioz ari garela bestetik, zientzia edo disziplina arteko lan kooperatiboa hobetsiko nuke.
    Alegia, Iruña-Veleia dokumentatutako asentamentu erromatarrean egindako indusketetan ehunka objektu azaldu dira: zeramika, beira eta hezur batzuek tarteko. Marrarik, hizkirik, gabe azaldu diren elementuen gainean, sistema fisiko eta kimikoak soilik erabiliz egin daiteke datazioa, bestelako ezaugarrien gabeziagatik. Marra batzuk dituzten elementuen gainean, berriro ere analisi fisiko-kimikoetara jo beharko genuke, bai objektu beraren analisia egiteko bai eta marren antzinatasuna datatzeko. Hizkuntzalaritza oraindik ez lizatekeelako zientzia baliagarria horretarako. Hitzak (osoak edo etendakoak) eta marrazkiak duten ostroken gainean ere derrigorrez aplikatu beharko genituzke analisi arkeometrikoak (1) elementu beraren datazioa egiteko, eta analisi fisiko-kimikoak ere bai, arrastoen antzinekotasuna datatzeko. Noiz egin dira hitz horien marrak, (demagun) orain dela 1.700 urte labetik atera zen zeramika edo adreiluan? Demagun, 1.000 urte edo gehiago ala 50ren bat?
    Hizkuntzalaritzak, jakina, badu honetan bere ekarpen zientifikoa egiteko erantzukizunik. Hala ere, hitz horiek orain dela 1.700 urte idatzitakoak, marraztuak, direla esaten badu arkeometriak, hizkuntzalaritzak ezin du esan berrogeita hamar baino gehigo ez dituztela. Kontraesan handiegiaren aurrean ginateke. Gainera, horrela, ez ginateke ariko indusketa egin duen lantaldearen atxikimendu filologikoz, arkeologi korrentez edo tabernako gau alaien esandako esamesei buruz.

    (1) Arkeometria diziplina zientifiko bat da, arkeologia-ikerketarako metodo fisiko edo kimikoak erabiltzen dituena. Metodo horiek barne hartzen dituzte sedimentologia, botanika, arkeologia, antropologia eta materialen azterketa. Helburua da aztarnategi arkeologikoak, materialen karakterizazioa, propietate fisiko eta kimikoen zehaztapena, erabilitako teknologia mota, material horien jatorria eta abar zehaztea. Arkeometriaren Europako zentroa Liejan (Belgika) dago, eta zuzenean Liejako Unibertsitatearen menpe dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude