Beloa matxista da?

Beloa matxista da? –

Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, gero eta ohikoagoa da belodun emakumeak ikustea kaleetan. Eskolan, tutoretzan, egindako eztabaida baten harira gai hau interesgarria eta eztabaidagarri bihurtu zen. Gainera, hormetan agertu izan da honen ingurukoak eta Whatsapp bidez heldu zaizkigu argazkiak.

Baina, hasteko, zer da beloa? Beloaz ari garenean, belo islamiarra dela zehaztu behar dugu. Baina belo motak hainbat dira. Sailkapena ere egin daiteke, gehien estaltzen dutenetik gutxien estaltzen dutenetara. Hurrengoa:

Beloa matxista da?

Ikusten denez, helburua ilea estaltzea da nagusiki, baina hortik aurrera aurpegi eta gorputz osoa estaltzera hel daiteke. Baina zergatik estali? Koran liburu sakratuan, emakumearen Awrah (gorputzaren atal debekatuak) publikoki ezin dira erakutsi (surah 24:31). Bersikuloen arabera, horrela “babestuak” izango dira. Baina interpretazio horiek subjektiboak dira. Herrialde musulmandar batzuetan, non Sharia legea aplikatzen den, estaltzea derrigorrezkoa da. Hauxe da Saudi Arabia eta Irango kasuak, alegia, Islamaren 2 korronte nagusien jatorria: Sunnia eta Xiia. Normalean, Islam erlijioa sendoen den toki horietan, zorrotzagoa da beloaren aplikazioa.

Beloa eliza katolikoan ere, nolabait, agertzen da. Mojek erabiltzen dute “kapela” mota bat, nahiz eta ez duten aurpegia estaltzen. Beste ezberdintasuna zera da, bakarrik eliza barruan daudenei eragiten die, ez emakume guztiei.

Baina izenburuko galderari erantzunez, beloa matxista al da? Iritzi ezberdinak daude honen inguruan. Europako ezker ideologian, ez dute begi txarrez ikusten, aniztasunarekin erlazionatzen delako eta islamofobia ez delako xaxatu nahi. Herrialde musulmanetako feminista eta ezkerzaleen artean, beloaren aurka azaltzen dira, ordea. Hauek dira adibidez Wazzyla Tamzali edo Masih Alinejad, derrigorrezko hijab-aren aurkako ekintzaileak. Korronte horien esanetan, Europako feminismoak ez du ulertzen emakume musulmanen borroka; Europa sekularra delako eta ez dutelako aintzat hartzen herrialde musulmanetan erlijioa zama handia delako oraindik emakumeentzat. Islama kuestionatzea zilegi eta aurrerakoitzat dute. Ikuspegia beraz, ezberdina da.

Edonola ere, gatazka ez da soilik beloa. Horrek errepresentatzen duen sistema patriarkala eta baztertzailea baizik. Hau da, emakumeak ezin erabakitzea, hala nola, bizitza sozial eta partikularrean emakume musulmanek jasaten duten bazterketa. Aipatzekoak, gizon “zaindari” batekiko menpekotasuna, legez ezarria dagoena (baimen eskatu behar bidaiatzeko, ikasteko, ezkontzeko…), leku askotan sartzeko edo parte hartzeko debekua…

Bestalde, Europako eskualde batzuetan, aurpegia gune publikoetan erabat estaltzea debekatu dute. Horrela da Belgika, Frantzia, Danimarka edo Suitzako kantoi batzuetan, besteak beste. Debeku hori segurtasun, neutralitate eta laizismoaren izenean egin dute, baina kritikariek diote islamofobiaren seinale dela. Norberak ondorioztatu dezala.

 

Iturri batzuk:

https://es.wikipedia.org/wiki/Wassyla_Tamzali

https://www.eldiario.es/andalucia/Hablar-feminismo-islamico-contradiccion-absoluta_0_622588012.html

https://en.wikipedia.org/wiki/Hijab

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/gazte-musulmanak/bideoak/

https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1527145923974-hijaba-aiaraldeko-emakumeen-ikuspegitik

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2345/islama-eta-feminismoa

Klaseko gainontzeko ikasle eta irakasleen iritzi eta informazioa.

Beloa matxista da?

Beloa matxista da?

28 pentsamendu “Beloa matxista da?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-04-30 12:47

    Beloa matxista da, bai, baina beraien herrialdeetan nahi dutena egin dezatela. Hemen debekatuta egon beharko litzateke. Gertatzen dena da, ezker progreak Soros-en finantziazioarekin Europako kulturak desegin nahi du eta horregatik ondo ikusten dute beloa (oraingoz). Behin hemengo kulturak desegindakoan, zu lasai, beloak debekatuko dituzte eta. Eta gure ezkertiarrak ere hor dabiltza beste behin okerreko bidetik. Lehen Che Gevara eta komunismoarekin ibili ziren bezala, orain beste iraultza honetan. Euskal Herriaren minbizia dira!

  • Matxista al da emakumeen depilazioa?

  • Leire fdez. Lizarraga 2019-04-30 15:42

    Bai, matxista da. Eta klasista. Beste emakumeak jo-mugan jartzen gaitu: beraiek puruak, eta gu, eramaten ez dugulako “golfa” batzuk-edo.

    Debekatua behar luke.

    Euskaldun bat: zurekin erabat ados! Gakoa hortxe dago!

  • Bat nator matxistak direla hala beloa nola depilazioa oro har (azken hau gainera burubako modak eta interes komertzialek sustatua da). Hortik debekatzea nahi izatera… Otutzen zaizkit lehenago debekatuko nituzkeen 20 bat gauza, baina nork geure 20 gauzak debekatuko bagenitu ez dakit zer geratuko litzaigukeen egiteko libre. Bestalde, debekuak maiz radikalizatu egiten du aldatu nahi dugun jarrera hori.

  • Garret: Biak matxistak? Ezberdintasun batzuk:

    -Depilatzea arrazoi estetikoa da. Beloa, erlijiosoa.

    -Depilatzeagatik ez zaitu legeak zigortzen. Beloa ez eramateagatik bai, herrialde musulmanetan.

    -Gizonak ere depilatzen dira estetikagatik ere (beitu Ronaldo eta metrosexualak). Bekainen artean, bularra, sorbalda… Gainera, txirrindulariak eta beste kirolari askok hankak depilatzen dituzte fisioterapeutaren masajeak izateko. [Gizonek emakumeek baino ile askoz gehiago dute gainera.]
    Baina Islamak ez ditu gizon musulmanak aurpegia estaltzera behartzen.

    Zer diozu horri?

  • Koldo, zehaztapen batzuk:

    -Buruko zapia orobat erabili daiteke estetikagatik, euritik babesteko edo izerdia xukatzeko.

    -Nik depilazioa hizpidera ekarri badut, ordea, emakumeengan ezarritako inposizo kultural sexista delako da.

    -Mendebaldera mugatzen da nire komentarioaren esparru-geografikoa, eta, nik uste, baita artikuluarena ere: hemen legeak ez du inor zigortzen belorik ez eramateagatik.

    -Hemengo emakumezko musulman askok euren ingurunearen presio soziala eta kulturala jasaten dute beloa janzteko, ez dut hori zalantzan jartzen; era berean, hemengo emakumeek oro har presio sozio kultural komertzial etetikoa jasaten duten depilatuta egoteko.

    -Mendebaldeak ez ditu gizonak zikin sentiarazten ez depilatzeagatik.

    -Azkenik, nik ez ditut beloa eta depilazioa maila berean jartzen, bakarrik diot bestearen begiko izpiari erreparattzeko orduan on dela norbere begikoa ere bistatik ez galtzea.

  • euskaldun bat 2019-04-30 21:57

    garrett, zu bezalakoek, oraintxu arte elizan buruko zapia jartzen zuten emakumeei gaizki esaka aritu zarete, lotsagarri uzten, eta orain ikusi egin behar da musulman emakumeen beloekiko duzuen errespetu kulturala! Erdaraz esaten den bezala “quién os ha visto y quién os ve!”. Orain estali hau nahi dituzun gezur guztiekin, baina denok dakigu, ez gara atzo jaiotakoak. Niretzat beloa ez da ez matxista eta ez ezer. Beraien herrialdean nahi dutena egin dezatela, nik ez ditut kritikatuko. Baina hemen errespetu falta iruditzen zait, nire lankide bati herrialde haietan korrika egitera praka motzekin atera zenean poliziek kargu hartu zioten bezala. Hemen inork ez die kargurik hartuko, baina beraiengandik atera behar litzateke hemengo janzkera ohiturak errespetatzeko inpultsua. Baina ez, ez dago inolako inpultsurik beraien partetik… euskara ikasteko inpultsuaren zain gelditzen gara ordea… Jainkoak gorde gaitzala!

  • Kezkagarria da nola dagoen islama zuritzeko ahalegin bat garrett moduko progresista eta troskoen partetik. Beloa matxista dela esan ta hor azalduko zaizkizu: “bai baina depilazioa ere…”. Eta tira, islamaren aurpegirik interesgarrienak defendatuko balituzte (xiismoaren zenbait balio, sufismoaren metafisika…), baina kontua da islamofiloak direla bere orohartasunean, hau da, munduko erlijiorik patriarkal, menperatzaile, esklabista eta hiltzaileena babesten ahalegintzen direla, Korana bera lege atzerakoienetatik atzerakoienen bilduma huts bat izanik. Akaso euren antikristautasun eta antieuropartasun atabiko horren itsukeriak bultzaturiko eroaldi bat da? Benetan ez dut ulertzen nola elkartu daitekeen islamofilia hori progresiak aldarrikatzen duen askatasun, giza eskubide, libertinaje eta transgresio guztiarekin. Benetan ez diot inongo zentzurik hartzen bipolartasun honi. Magia beltza ote?

  • Matxista al da emakumeen depilazioa?
    Feminista al da bizarra moztea?

  • Koran ez da liburu sakratu bat, zakurraren ipurdira igortzeko lau paper baino ez da . Zer dela eta? Onartzen baitu 12 urteko nekatxa ezkotzeko adina dagoela, ez dugu gehiaigo esango.

  • Hemen arazo handi samarra daukagu. Iranen bertan, orain Iraultza deitu behar al zaio zakurraren kaka horri, orain dela 50 urte oso emakume gutxik estaltzen zuten berern aurpegia Non dago jasota hori Koran kaka horretan? Inon ere. Liburuxka horretan garbi eta aratz, behinik behin, bi kontu daude ongi jasota. Liburuko jendea ez dena, hauxe da, juduak eta kristauak, hil beharra dago, ahal dela zintzurra moztuta, besteek paga dezatela zerga.

  • Ez gaitezen babukeriatan galdu. Feminista al da , ala matxista, bikotekidea ostiatzea, hiltzea, bortxatzea, klitorisia erauztea. Ez etori gero bizar, hik badakik emekumeek bizarrak dituztela hanketan, euskaldune artean, behinik behin, eta euskaldun batek ez dueka bizarra mozten, oso luzea ez badu bederen, zer euskaldunok, bizarra,bizarra erreten dena,egin egiten dugu, ez moztu.

  • Jainkoak gabon! Horixe baita mendebaldeko eta ekialdeko euskaldunon agurrik ohikoena, euskaraz mintzatzen garenon artean, bederen. Hara!ª Hemen batzuek depilazioa eta zapia ekarri dute hizpide. Baina horiek babukeriak baino ez dira. Zer duzue esateko Koranek erraten duenean Liburuko jendeari zintzurrz moztu behar zaiola, ikusi Kurduak, 12 urteko nekatxa ama izan daitekeela, gizon batek izan ditzakeela nahi adina emazteki…. Eta oro har, zer iruditzen zaizue musulmanen jendartea? Eta ez errann feminismo musulmana dagoenik, ez baitut sinisten, ez daiteke eta. Babukeria anitz irakurtzen ditut, baina soiik leitzeko plazerarengatik. Eta oroitu, plater, paper eta plazer “r·” leuna dute. Ez baita plazerra euskaraz erraten, plazera baizik.

  • potrotaraino 2019-05-03 10:29

    -Emakumea sukaldera!
    -Matxista!
    -Musulmana naiz.
    -Ah, barkatu, nik zure kultura errespetatzen dut. Ni ez naiz arrazista gero!

  • Ander Santxotena 2019-05-03 18:13

    Erlijio guztiek atzerakoi eta kontserbadoreak dira, balore eta dogma eternoetan oinarritzen direlako, eztabaidagai ez direnak eta duela milaka urte idatziak geratu zirenak.

    Islama ez da ezberdina. Are gutxiago, ziur aski erlijiorik arzetakoi eta kontserbadoreena izango da. Judu eta kristauen artean badaude muturreko sektak, baina interpretazio zabalak eta irekiak nagusitu dira jarraitzaile gehienen artean.

    Beloa markadore kultural bat da, gizarte musulmanetan soilik existitzen dena. Herrialde musulmanetan inposatua izan ohi da, gobernuek edota buruzagi erlijiosoek inpositatutakoa. Ikuspegi aurrerakoia beloaren aurka dago herrialde horietan.

    Europan eta mendebaldean beloa markadore kultural gisa ere erabiltzen da. Infidelengandik eta balore dekadenteengatik bereizteko erabiltzen dute, haien erlijioaz eta ezberdinak izateaz harro daude, eta erlijiorik ez dutenak mespretxatzen dituzte, eta judutarrak gorrotatzen dituzte.

    Ez dakit beloa matxista den, baina baztertzailea bada, haien buruak besteengandik bereizteko erabiltzen dutelako, eta inposatua den kasuetan ere nekez kenduko dute mendebaldetar batek eskatuta, are gutxiago behartuta.

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-05-03 18:34

    Egia duzu, Ander, hainbat erligio atzerakoi eta kontserbadorek balore betierekotzat daukate ;” egia erraitea, nehor ez erahiltzea, edo, ahulenak babestea”

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2019-05-03 18:38

    Pentsa bazuek hau idatzia zuten jada duela 3 mila eta 2 mila urte artean.
    Deabruak!…

  • Pertsona xaloa zara, goxoa eta abegikorra. Hori ez daiteke zalantzan jarri, Baina, barka, erratetik egitera tarte handi xamarra izaten da, eta erligioen izenean erahil dira miloika jende, milioika eta miloika, eta ahulenak baztertu izan dira eta akattu. Jainkoa aspaldi hil zen, edo akatu genuen, batzuek batzuek behinik behin bai.!

  • euskaldun bat 2019-05-03 23:52

    Gezurrik ez duzu esango, inor ez duzu hilko… unibertsalak dira atzo, gaur eta bihar. Deitu iezaiozu horri erlijioa edo nahi duzuna, horren izenean hil itzazu milioika pertsona… baina hala ere unibertsalak izaten jarraitzen dute. Hamar aginduetan, milaka urtetan jendeak gizartea gidatzeko ezinbestekotzat jo dituen arauak daude, besterik ez. Ez da inor etorri hori komunikatzera, jendeak ikusi du horrela izan beharra zeukala, eta hori sakratu mailara jaso du, besterik ez. Giza jakituria da, munduko parte ezberdinetan elikatzeko tokian tokiko egoerara egokitutako kultura gastronomikoak garatu diren bezalaxe. Gertatzen dena da, gu bezalako zanpaboio batzuk mundura iristea nahikoa izan dela jakituria guztia (gastronomikoa, kulturala…) pikutara bidaltzeko. Eta orain hemen gaude ez kultura eta ez ezer goikoen manaren zain.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-05-04 09:04

    Nagore, ez zaitela faltsuzko lausengukeriatan ar. Ez nauzu ezagutzen eta
    Zinez harritzen nau, nik, kristau txar ohi naizenak, « erligio »aren defentsa hartu behar izaitea.
    Bainan oso gaizki suportatzen ditut erligioaren kontrako topiko tetele modernoak.
    Aipatzen dituzun milioika erahildakok edo baztertuk ez ote dute gehiago ikusteko gizonen diru eta botere betiereko gosearekin erligioekin baino ?
    Berdin aurkituko ditutzu beste milioi batzu ateismo progresistaren izenean egindakoak, bainan zinez ateismoari lepora ginitzake ? Ez gehiago.
    Artetik erraiteko nola, Hegoaldean, bi belaunaldiren barru pasatu zirezten kristautasun suharrenetik paganismo progresista harroenera.
    Zeinak inteligenteenak ? zuen arbasoak? ala zuek ?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-05-04 09:43

    EB, hamar aginduak orai ere ez dira hain unibertsalak edo beintzat ez dira hainbeste aplikatuak.
    Ez dira betikoak ere, jakintsun sinesgabe askok ere aitortzen dute Judeismoaren eta Kristautasunaren gertaerak aldaketa inportante bat izan zela historian.
    Nago ian Eliza iduriz apaiz pedofila betetako intituzio inperfektu horren laguntzarik gabe aipatzen ditutzun baloreak, berez, hain erraz eta naturalki biziraungo zutenik, i.
    Ezdakit.
    Zure azken esaldian « …goikoen manuaren zain… » balinbazen zure erran nahia eta ondo konprenitzen bazaitut , nahikoa ados naiz zure konklusioarekin.
    Buruan daukat Nazismoaren denorako adibide historiko bat, nun gazte protestant talde bat zen segituan asaldatu Hitleren kontra, lepotik laburtuak izaiteraino.
    Gadezka egon naiz ene baitan, ez ote zinez sinesten zutelako bazutelako beste nausi bat zeruan? Egia da kristauez aparte komunista batzu berdin portatu zirela, Stalinen baitan sinesten zutenak berdin…

  • Ander Santxotena 2019-05-04 11:56

    Ez dizut arrazoia kenduko Benat: erlijioek balore positiboak dituzte, hori egia da. Egia ere bada historioan zehar hainbat erlijiok astakeriak egin dituztela ustez haien balore positiboak hedatzeko. Hori iragana da, eta aitortu beharra dago Europan judaismoak eta batez ere kristautasunak ibilitako bideak (astakeri horiekin apurtuz eta aldenduz) posible egin duela gaur gozatzen dugun progresoa eta ongizatea. Erlijioak, kasu horretan eta erresistentziak erresistentzia, hori ahalabidetu du gurean.
    Hori esanda, nere kezka edo zalantza islamarekin da: gehien praktikatzen den bertsioak ez omen ditu norbanakoaren oinarrizko askatasunak (nola jantzi) errespetatzen, eta kasu askotan askatasun eza hori ikur kultural gisa erabiltzen da musulmanak gizartean ezberdindu eta nabarmentzeko, musulmana ez izatea, kasu askotan, lotsagarria omen baita. Iraganean Islamak ere, praktikatzen zen lurraldeetan progresoa, arte eta zientziaren garapena ahalbidetu zuen. Gaur egun, berriz, herrialde musulman askotan eta islamak pisu handia duen gizarteetan erlijioa progresoa eta emakumearen edota homosexualen garapen pertsonala, askatasuna eta biziraupena oztopatzen da.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-05-04 21:03

    Nik lehenik, ez ginituzke sekula nahasi behar, sortzailearen jatorrizko mezua, lekukoek ulertu eta idatzi zutena, bere giza akats guziekiko erligio instituzionalisatuaren dogma, botere sozio politikoek instituzioaren konplizitearekiko instrumentalisazioak krimak egiteko.
    Islamarekiko zure kezkari buruz ezin dut ezer zehatzik edo behin betikorik erran baizik eta topiko bat, denetatik aurkitzen dela musulmanoetan. Jende on eta zintzoenetatik nahikeria konkistatzaile nabarmena dutenetara. Espero lehenek dutela gaina hartuko besteen gan.
    Interrogazio handi bat da Frantzia bezalako Herri batean nun musulmanoen kopurua eta ehunekoa goiti doan.

  • Hori iragana da, eta aitortu beharra dago Europan judaismoak eta batez ere kristautasunak ibilitako bideak (astakeri horiekin apurtuz eta aldenduz) posible egin duela gaur gozatzen dugun progresoa eta ongizatea. Erlijioak, kasu horretan eta erresistentziak erresistentzia, hori ahalabidetu du gurean.
    Barka, baina hori sinestea eta hirutasun santuaren kontua berbera dira. Aipatzen duzun guztia ahalbidetu duena ilustrazioa izanda, zera, erligio guztien ezeztatzea eta arrazoia eta argudioa guzien gainetik jartzea, jendea, pertsona. Euskal Herrian bizi garenok, norau Nafarroan, badugu Opusen berri, asko dira jeltzaleen artean, eta ez aipatu horiei ilustrazioa.

  • Barka, baina Errepublikan ez dago ez musulmanik ez deus, herritarrak baizik!
    Hori bai,ongi frantsesak!

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-05-05 09:05

    N, frantzia txalotzen duzun erligioen gaindiko igualtasun hori aitortua da orai herri gehienetan atzeratuenetan izan ezik.
    Horretaz gain frantsesek erabaki zuten ez zela gehiago izanen ez euskaldunik edo flamandarrik edo bretaniarrik;
    Total, gaur hexagonean ez da gehiago flamandarrik, gelditzen dira bretaniar pelatu batzu eta euskaldun a penas gehiago.
    Hau ere txalotzen duzu?

  • Adiskide batek ,aspadi ez samarrean, erraten zidan ironia izaten dela zailen entenditzen, bereziki testu idatzietan. Ohartzen naiz huts handia duzula horretan. Neretako Errepublika estatu arrazista, aski faxista baino ez da, barniza demokratikoa badu ere.

  • Erranen zenidake, otoi, zer erligio diren horiek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude