Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika

Pixka bat es mucho da, PSOEAJren hizkuntza politika –

PSOErekin adostuak dira EAJren hizkuntza politikaren zenbait atal. PSOEk arrasto-zauri sakona utzi digu zalantza barik.

Urteak dira Jaurlaritzak Euskal Herria izendatzen ez duela, adibidez, eta bere ordez “euskararen lurraldeak” aipatzen dituela, edo “Euskadi, Nafarroa eta Iparralde” (sic).

Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, pasabideetako hormetan geratzen den euskararen “aldeko” afitxa bakarrak Patxi Lopezen garaikoak dira. Bertan euskararen erabilerak mugarik ez duela aldarrikatzen da, eta Tolosan, Lisboan bezala erabili dezakegula iradokitzen. Erabilera borondate kontu hutsa dela… Gehiago erabiltzen ez bada gure errua dela, bestela esanda.

PSOEk ekin zion EGA azterketari erasotzeari, urteak direla, zailegia zela esanez. Ekin eta ekin, lortu du EAJ makurraraztea (euskalgintzaren erantzun(?) epela lagun, oraingoan ere).

Hezkuntza Sailaren babesik eza salatu duten EGA-aztertzaileek, eta luzatu dute galdera:
“Zer hizkuntz gaitasun dute Europako herrialdeetako irakasleek, kazetariek, idazkariek, sendagileek?… Nolako hizkuntz ereduak nahi ditugu gure haur, gazte eta herritarrentzat?

ISEIk, Irakas Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundeak 2005ean DBHko ikasleek euskaraz zuten irakurketaren ulermen maila (gaitasun pasiboa) ikertu zuen, ondorioa hauxe:

DBH 4 mailako ikasleen %47,3k baino ez zuten lortzen B2 maila. Harrezkero egindako azterketek ez dute emaitza hoberik izan. Soilik irakurketa neurtuta!

Zein litzateke emaitza azterketa horiek idazmena eta ahozkotasuna neurtu izan balituzte?”

Salaketa ez da erren geratu oraingoan:

“HABEk C1 mailaren ardura bere gain hartzeak ez du azterketarien euskara maila hobetzea ekarriko. Eta emaitzak hobetzen badira, eta hobetuko dira, erabaki politikoa baita, ez da izango azterketarien maila nabarmen hobetu delako, baizik eta HABEk nabarmen jaitsiko duelako eskakizun maila”.

Are zorrotzago mintzatu da Imanol Goienaga ondotik:

“Hezkuntza Sailean euskararekiko emaitzak gero eta okerragoak dira. Gaiari, bai orduetan eta bai sakontasunean… garrantzia kentzen ibili baitira urterik urte. Ikasleei eman eskolak gero eta eskasagoak dira, orokorrean, eta beti irakasleen borondate onaren pentzudan eratuak; eskoletan euskaraz modu naturalean jardutea gero eta ezohikoagoa bilkatu da, eta erabat erdaraz aritzea gero eta onartuagoa edonon.

Eskoletan erdararen menpe jarraitzen du euskarak… Material eta liburuei dagokienez ere, euskaraz asmatutako materialik ez dago ia, itzulpen ez beti egokietan oinarritzen da gehiena . Irakasle askoren euskara maila zabartzen joan da urterik urte…

Oposizioetan ere, azterketak euskaraz egitea borondatezkoa da… Eskatzen den zertifikazioa C1 mailakoa da eta ez C2… Euskara mailaren endekatze-egoera honen aurrean euskarari behar duen garrantzia eman eta neurri egokiak erabaki ordez, Hezkuntza Sailak begiak estali eta maila jaitsi nahi du berriro ere. Horixe da eta ez beste ezer EGA desagertzearen arrazoia

PSOEren koarteletan, Celáa, Gasco, Chivite, Esporrín, edota Riveraren etxeetan pozarren behar dute. Beste gol bat España Hunaren alde. Beste arrakala bat “euskararen lurraldeetan”.

EAJrenetan batek daki. Denetik egongo da.

Eta beste eragile abertzaleak non ote? “Gizarte poliedrikoa” eraikitzen?

Pixka bat es mucho da, PSOEAJren hizkuntza politika

Oinezkoa

25 pentsamendu “Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika”-ri buruz

  • Betikoa. Unionisten amorrua eta abertzaleen utzikeria.

  • Argitzearren, Jone, abertzale batzuen utzikeria. Beste abertzaleak unionisten konplize izan dira honetan, zuzenean egile ez badira. EGAren aurka lan gehien egin duena EAJkoa da, Patxi Baztarrika jauna.
    Euskara ezagutza mailaren beherakada borrokatu beharrean, gabezia agerian uzten duen azterketa kendu. Hori bai “jugada mestra”, eta ez katalanena… Jaun horrexenak dira, baita ere, Poziktibity, pixka bat es mucho eta kanpaina happy flower guzti horiek.
    Eta besteak ixilik. Txirritak aspaldi esan zigun: erdara etzan bakarrik kapaz/euskerak lagundu diyo

  • Nire txokotik ikusita, euskararen degradazio prozesu gero eta azkarragoaren aurrean gaudela ematen du. PSOE lurperatzaile EAJrekin batera, eta beste erakunde abertzale guztiak eta euskalgintza isilik. Negargarria da.

  • Benitok esana da 2019-06-06 11:43

    “Ikusten dut herri menperatu bat dela gurea, eta jarrera kontsekuenteak ez dituena, herri domestikatua delako. Gainera, menderakuntza bera ere domestikatu da, herritarrek legitimatu dutelako menperatzaileen araudia eta diskurtsoa. Nola esaten zaio horri?: herri otzandua”.
    https://www.diariovasco.com/culturas/benito-lertxundi-kantaria-20181005001805-ntvo.html

  • Irakasle askoren euskara trakets samarra eta koherentzia urria (erdaraz bizi dira asko eta asko), testu-liburu irenstezinak, kurrikulum arrotza, gurasoen ezjakintasuna edota utzikeria, eta azkenik, Hezkuntza Sailaren gidaritzarik eza, edo okerragoa litzatekeena, ardurarik eza.
    Hori guztia daukagu euskararen alde apustu serioa egin den gizarte-eremu bakarrean.

  • Euskalgintza 2019-06-06 19:51

    kir-kir… kir-kir… kir-kir… kir-kir…

  • Benitus Benitorum 2019-06-06 22:54

    Eta Benito maite horrek bere esaldi borobil horretan zenbat latinismo erabili ditu?

    -kontsekuenteak
    -domestikatua
    -legitimatu
    -diskurtsoa
    -….
    Konturatzen zara, on Benito, ideia esentzialista horiek adierazi ahal izateko, aho betean darabiltzazula kanpoko “menperatzaile-kolonialistaen” berba jario ustel-zantarrak??

    Zure izena bera ere…

  • Euskaraz kantatzea eta bizitzea ekintza iraultzailea da egin eta hemen, berba jarioak jario. Benitok esandakoetatik zer eman dizu min?

  • Euskalgintza 2019-06-08 12:17

    Txirri-txirri-txirri-txirri-txirri-txirri…

  • EGA-aztertzaileek egindako salaketak oso larriak dira. Are larriagoak egiazkoak eta egiaztagarriak direlako. Okerrena da salaketa horrek eragin duen erantzun eskasia, baita zuzeuko foro honetan ere.
    Benitok arrazoi osoa. Herri otzandua, arditua, odolbakoa, makurtua.

  • Ba aitortu behar ni neu ere ez naizela enteratu EGAko aztertzaileen salaketez. Zer da kontu hori? Norbaitek loturaren bat jar dezake,??

  • Peru Gabiriko 2019-06-08 13:56

    Imajinatzen dut salaketa horiek aurkeztu direnen batez besteko mailari buruz egin dituztela. Baina ni ere ez naiz ezertaz enteratu…

  • M Urriztizelai 2019-06-08 14:09

    Uste dut azken urteotan ikusten ari garen endekatzearen seinale gabia dela hau.

  • Iruzkinean dauzkazu…

  • Osoro Ondo'ro 2019-06-08 23:52

    Eta zer espero genezake, bada, ernamuin berde askoak besterik ikusten ez dutenengandik pagadi eta harizti eder askoak galtzen ari direnean?; hotsik batere gabe, bistan da!
    Sistema oso bat desegiten dutenerako –hori beti da errazagoa– beste bat, berme osokoa, eraikitzeko gai ote izango diren naiz ni beldur. Asko dago jokoan, administrazioan eta administraziotik kanpo. Asko dira, esaterako, d ereduan matrikulatzen dituztenak berei gertatu zaiena ez gertatzeko beren seme-alabei ere: ezin administrazioan sartu! Eta hori bidegabekeria hutsa dela deritzo nonbait HPSk ere: “zergatik egin euskara-azterketa bat administrazioan sartzeko gazteleaniazkoa egin beharrik ez bada? Horixe da maila, eta ez dihardut euskararenaz.

  • Zaintza paliatiboen garaian sartu garela gero eta argiago dago. Euskara “untsa” hiltzen uzteko sasoian. PSOEAJk hizkuntza politika partekatzen dute oso neurri handian. Hezkuntza edo titulazioak bezalako gai ezin oinarrizkagoetan eskutik ari dira euskarazko eskakizunak urtzen… Eragile abertzale guztien eta euskalgintzaren (!) pasibitatea lagun.
    Herri otzanduarenak egin du?

  • Benat Castorene 2019-06-09 10:46

    Ardura entzun izan dut horrelako debateak nun arerioek, etsai ez erraiteko, erraiten ziguten gaurko baldintza sozio politikoetan euskararen erabilera ez zela arazo politiko bat baizik eta gu bakoitzaren borondate pertsonalaren kontua.
    Izan ere, diotenez, euskara umeei erakas daiteke eta nehork ez digu nehun gure hizkuntza erabiltzea eragozten.
    Argudio oker horrek errabia arazten gaitu zeren eta, guk (haiek ere bai askotan) baitakigu eta xeheki esplikatzen dugu ere , zergatik, salbuespenak salbuespen, oso zaila dela edo ezinezkoa gure bizitza euskaraz eremaitea bizi garen gizartearen baldintza sozio politikoetan.
    Orduan beste debate bat sortzen da, gure arteko bi alderdikoa, aldi honetan. Batek, arerioen angelismo hipokritoraino araiz erori gabe, dio ahal dela egoera hobetzea jada esku ditugun posibilitateak erabiliz gure administrazioen edo zuzendarien nahikunde politiko kontu dela. Ikuspuntu hau, forma desberdinetan, gehiago aurki daiteke EAEan, eta, gure Zuzeulariek adierazita askotan.
    Bigarrenak dio, eta ni ehiago horretakoa izango nintzateke, euskararen estatuto politiko legala eta posizio administratiboa erabat aldatu behar direla bestenaz euskararenak egin du epe jakin batean.
    Bainan gero ta gehiago susmatzen dut jada gure buruhaustea ez dagoela pundu erabakigarri horretan mugatzen, sobera erraza izango litzateke eta…
    Interneten (alferretan momentuz) bilatzen ari nintzala Hebreeraren berpiztean kibutzek izango zuketen errolari buruz, txiripaz aurkitu dut dokumentu bat nun esplikatzen zen, dauzkan ofizialtasun eta Estatuaren babes osoa gatik ere, Hebreera oraindik kanpotik Inglesak mehatsatuta geratzen dela, eta, barnetik diasporatik jindako hizkuntza elemenia batez osatutako pidgin batek.
    Gure hausnarketa sakontzeko, interesgarria litzateke ibili diren ganik enteratzea zer den hizkuntza egoera, munduan barna, 3 milioi inguruko biztanle daukaten herri independientetan.

  • Benat Castorene 2019-06-09 10:58

    “3 milioi jende inguru biztanlegoa daukaten herri independientetan”
    Barkatu ene euskara kaskarrarendako, oso gaizki datorrena artikulu honen gaia ikusita.

  • https://www.argia.eus/albistea/pixka-bat-es-mucho-hori-ote-haberen-c1-maila

    Hor duzue, batzuek informazio gehigarria eskatu duzue eta, EGAren desagertzea dela eta hainbat zuzentzailek idatzi duten salaketa eskutitza.

  • Abertzaleen, euskaltzaleen utzikeria baino esan beharko da “jeltzaleen utzikera”.
    Agerikoa dena EAJ/PNV dela euskara eta euskaldunen gaurko eta etorkizuna ez zaiola gehiegi ardura.
    Enkatean jartzen dutela eusakra , eta PSOEkin edo ebste euskarafobo batekin negoziatu beahr bada ez dute jeltzaleek arazo handirik euskaldunen lkalterako diren neurriak erabakitzeko.

  • Osoro Ondo'ro 2019-06-12 15:18

    Eta hala ere, begira berria irakurri ostean “nola zaude?” galderari nola erantzun dioten gehien-gehienek.

  • Eta berria ilustratzeko zergatik Celaa? Hark egin zuen bere egitekoa, baina orain beste batzuk ari dira erabakiak hartzen.

  • Andrako, Celaa ziurrenik web-orri honetan aktibo diren EAJkoak mindu ez daitezen jarri dutela. Patxi Baztarrikaren argazkiak behar luke hor, eta bere nagusi Bingen Zupiria eta Iñigo Urkullurenak.

  • Neronek aukeratu dut Celáa argazkirako, bera baitago PSOEk bultzatutako eta EAJk irentsitako hainbat erabakiren atzean. Baztarrika ere egon zitekeen, berdin-berdin, eta Zupiria edo Urkullu ere bai, eurak baitira politika ustel horri jarraipena ematen diotenak egun.

  • esandakoa, diozuena euskalduntasuna-euskalduntasun politikoa-euskalduntasun iraultzailearekin konpontzen da. Behin diagnosia eginda, lanera!
    Haserretuen koadrila osatu ez dezagun.