2019ko irakurrienak

2019ko irakurrienak –

Urte berezia izan da aurtengoa ZUZEU orainkari horizontalean dihardugunontzako, ez alferrik hamargarren urtemuga ospatu baitugu sarean.

Denbora guzti honetan komunitate majoa sortu dugula begitantzen zaigu; 2009tik hona 20.000 sarrera argitaratu ditugu eta 10 Milioi orrialde ikusi dira gure atarian.

2019ko irakurrienak

Bilanak egiten hasita, eta aurtengora etorrita, sinatuta plazaratu ditugun sarrerei erreparatu diegu, hauek nabarmentzeko asmoz, eta hogei zerrendatu dizkizuegu azpian. Irakurriena Santi Leonek lagunaren defentsan “Erraietarik idatzia”, sare sozialetatik desagertu baino lehen -kasik 10.000 ikustaldi izan ditu-. Leonez aparte, sinadura askok idatzi bat baino gehiago dituzte zerrendan, Pako Sudupek, Jonjo Agirrek eta Oier Aranzabalek -tartean Amonarriz eta Beraetxeri eginiko elkarrizketak-, kasurako.

Zuzeu Gaztea Saria lehiaketako parte hartzaile bat ere badago zerrendan, Olatz Ruiz de Zarate; baita salabardoak arrantzatutako sarrera bat ere, Nerea Ibarzabalek Bizkaiko Hitzan sinatua; tamalez, emakumeen sinadura gutxi dira irakurrienen zerrendan.

Gainontzean, aurten gehien irakurri diren sarreren artean badira 2019an argitaratu ez diren batzuk ere: Iñaki Larrañagaren Txikitako marrazki mitikoak (2011koa!), Peru Zarateren “Hilabeteen izenak” (2012), Thais Braga eta Jone Bilbaoren “Plastikoaren kutsadurak” (2016koa) edo Joseba Aurkenerenaren “Euskal Onomatopeiak berreskuratzen” (iazkoa), kasurako.

Aparte, irakurrienen artean sarrera batzuk erakundeen izenean edo ezizenez sinatu izan dira; besteak beste “Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenak”, “Biluzik dantza egin (eo, eo)!” edo “Doraemon eta Nobita greban daude”.

Podcastei dagokienez, Euskal Gaizkileak saileko “Berdabioko atea” eta Fermin Muguruzari egindako elkarrizketaren (Barruan Gaude) sarrerak izan dira gurean irakurrienak.

Ikus dezakegunez, euskarak gairik nagusia izaten jarraitzen du gurean; asko kezkatzen gaitu eta asko idatzi da gure hizkuntzaren egoerari buruz -batzuetan sarrera apokalipsiko samarrak-.

Jarraian, 2019ko sarrera sinatuetan 20 irakurrienak zerrendatu ditugu:

.

2019ko irakurrienak

Santi Leonek

Erraietarik idatzia

.

Oier Aranzabalek

Iñaki Beraetxe: “ETBk Tele5 begiratu beharrean hobe luke TV3 begiratu”

.

Oier Aranzabalek

Kike Amonarriz: “Iruditzen zait post-euskalki fasean gaudela”

.

Bittor Hidalgok

Gutun irekia EAJ eta EHBilduri

.

Eneko Aizpuruak

Zer gertatzen da Patziku Perurenarekin?

.

Nerea Ibarzabalek (Bizkaiko Hitzan –Salabardoak jasoa-)

Erantzun ezazue

.

Juan Inazio Hartsuagak

Gaztelun bizi naiz

.

Oier Aranzabalek

Erdaldunak eta errespetuaren diskurtsoa

.

Urtzi Urrutikoetxeak

Migrazioa, euskarak espero ez zuen aukera

.

Pako Sudupek

Hasier Arraizen autokritika Sarrionandiarenaren uberan

.

Josu Lavinek

Cantabria Bizcaian

.

JJ Agirrek

Nola lurperatu euskara “abertzaletasunetik”

.

Pako Sudupek

Gasteizen ala Madrilen ote gaude?

.

Santi Leonek

Eta lurrera eroriric ençun ceçan voz bat ciotsala…

.

Olatz Ruiz de Zaratek (Zuzeu GAZTEA Sarian parte hartu zuen)

Beloa matxista da?

.

Pako Sudupek

Nolatan iraun du euskarak XXI. menderaino?

.

JJ Agirrek

Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika

.

Beñat Hach Embarek Irizarrek

Bakarren bat damutu dadin

.

Patxi Azparrenek

20 urteren buruan… berriro espainola

.

Beñi Agirrek

Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Hernanitik

2019ko irakurrienak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “2019ko irakurrienak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude