Ez larritu
Hau irakurtzera bazoaz, ez larritu; denbora daramat ezer idatzi gabe. Eta bai, praktika eza, igarri egiten da.
Berak uste baino gehiago irakatsi zidan irakasle batek idatzitako artikuluak...
Zaila izaten da normalean, gaurko egunez pozik egoteko moduan gaudela irakurtzea. Aurten baina, pozteko arrazoirik badugula esatera ausartuko naiz. Ez naiz euskararen egoeraz ari noski, oraindik ere...
Gureaz -
Zortzi abizen euskaldun filmak gerra piztu du twitterren. Batzuek txalo artean hartu dute Borja Cobeagak eta Diego San Josek idatzitako filma. Beste batzuek aldiz, topikoz betetako pelikul...
Urteko sasoi honetan dena dira sariak zazpigarren artean. Ez ditut sariok begi txarrez ikusten, baina zerrenda gehienetan izen berberak ikusteak ez dit grazia gehiegirik egiten… Pelikula batzuk ...
Zinemaldian egon ondoren, batek baino gehiagok galdetu dit zein pelikula gomendatuko niokeen. Zer erantzun ez dakidala geratzen naiz horrelakoetan. Behin baino gehiagotan gertatu zait bere garaian...
Lo egotea zen, egunero jasotzen dugun publizitate uholdeari muzin egiteko modu bakarretakoa. Hemendik aurrera, hori ere aldatu egingo da baina. Alemaniako BBDO publizitate agentziak Talking Window ka...
Iaz atal pare baten zati solteak kenduta, ez dut inoiz ‘El conquis’ ikusi. ETBk astero ematen dituen datuen arabera, bakarretakoa naiz, igandero milaka ikus-entzule telebisten aurrean batzea lortz...
80ko hamarkadan gertatu bezala, duela urte gutxi euskarazko film uholde berri bat agertu zen eta harekin, euskal zinemagintza industria sortzeko esperantza.
Beste herrialde batzuetara inbidiaz begi...
Lehengoan Espainiako Bigarren Errepublikaren urteurrena zela eta “bi Espainiei” buruz hitz egin zuten telebistan urteurrenetan egin ohi diren erreportaje horietako batean.
Hona hemen bi Esp...
Rúnar Rúnarssonek hamabi urte zituen Michael Hanekek lehenengo filma egin zuenean. Seguruenik lehenengoak bigarrenaren lana ondo ezagutuko du, baina austriarraren azken lana ikusi eta zalantzak ditu...
Donostiako Zinemaldiak bigarren urtez, oker ez banago, kartel lehiaketa publiko bat jarri du martxan hurrengo edizioko kartelak aukeratzeko. Edozein pertsonak bidali ditzake bere proposamenak. Horieta...
Otsailaren bukaerak badu zerbait berezia. Txikiak ginenetik gogoan dut 28a hurbildu orduko bata bestearen atzetik egiten genituela galderak. Ez genuen ulertzen batzuek zergatik lau urtean behin baino ...
Programazio Estrategiak ikasgaian ETB1-en inguruan egindako gogoetatxo bat:
Euskal telebistaren lehenengo katea, bere anaia gaztearen mende bizi denaren sentsazioa areagotu egin zait azken urteotan...
“Ez gaude kexatzeko moduan” esaldiarekin hazi gara, hamarkada bat gora behera, larogehita hamargarreneko gazte asko eta asko. Kolpe zorrik jo gabe denetarik daukagula entzutera ohitu ginen txi...
Eukixue urte barri on bat! -
Urte barri barri
txarri belarri,
dekonak eztekonari
emon bihar sarri,
nik eztekot eta
zuk emon niri,
ezpaztezu emoten,
beti kakalarri.
Aitona amonek noizean b...
Bertsoak badu zerbait berezia. Lau ordu pasatxoan 5000 bat lagun, isil-isilik edukitzeko gai da. Atezuan. Bertsolariak zer esango duen asmatu guran.
Barreak eta negarrak. Txaloak zein txistuak....
Gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen milak baino.
Euskal jantzitzat ditugun horiekin ikusi ditut umeak kale eta eskola inguruetan. Fakultatetik irten eta uniformedun kole...
Egoitz Ingunza eta Itziar Lazkano
Duela urtebete inguru, Wikileaksen afera puri-purian zegoenean irakurri nuen Egoitz Ingunzaren Cada loco con su tema izeneko testua. Oso ona iruditu zitzaidan....
Iratzargailuak jotzen duen bakoitzean ondo aukeratu ote duen galdetzen dio bere buruari. Berandu iritsi den autobusera igotzean ere galdera bera datorkio burura. Iritsi da, astelehenetik ostiralera le...
Duela urte batzuk Atxagak Soinujolearen semea bere eleberriaren zinemarako gidoia idatzita zuela esan zuen Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa batean. Finantziazio faltagatik edo batek daki best...
Christine Vachon ekoizlea buru den Sail Ofizialeko epaimahaiak François OzonenDans la Maison dela Sail Ofizialeko film honena uste du, bera izan baita Donostiako 60. Zinemaldiko Filme Onenaren Urrezk...
Sariak banatu aurretik ezinezkoa da irabazleak zeintzuk izango diren jakitea. Erredakzioan zein Kursaal inguruetan komentatzen direnak hipotesiak eta zurrumurruak baino ez dira, nahiz eta askotan filt...
Hasten dena amaitu egiten da eta Zinemaldia ere iritsi da bederatzigarren egunera. Egun berezia izan da gaurkoa, goiz-goizetik kaleak zale zuri gorri eta txuri urdinez bete baitira. Zinemazaleak, kaze...
Ze azkar pasatzen diren egunak, konturatu orduko Zinemaldiko bigarren ostirala da gaur. Asteburua hurbiltzearekin batera jende gehiago kaleetan. Batzuk Ewan McGregorren irribarrea ahaztu ezinik, b...
2012ko irailaren 27a, osteguna
Atzo Greba Orokorra deituta zegoen Hego Euskal Herrian, eta Zinemaldian ere eragina izan zuen. Donostiako denda eta taberna gehien...