Badugu zer egin

Gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen milak baino.

Euskal jantzitzat ditugun horiekin ikusi ditut umeak kale eta eskola inguruetan. Fakultatetik irten eta uniformedun kolegio horietako bateko umeak euskal dantzak dantzatzen ikusi ditut. “Hau da euskararen eguna?” pentsatu dut. Eta orduan gogoratu dut goizean goiz auzokoaren buenos días-ari erantzun diodan hasta luego-a. Eta pentsatzen jarri naiz ez ote naizen neu ere egun honen beharraren erantzuleetako beste bat. Badugu zer egin, zer aldarrikatu eta zer aldatu eta hein handi batean guri dagokigu, euskaldunoi.

IZAN ALA EZ IZAN