Eukixue urte barri on bat!

Eukixue urte barri on bat! –

Urte barri barri

txarri belarri,

dekonak eztekonari

emon bihar sarri,

nik eztekot eta

zuk emon niri,

ezpaztezu emoten,

beti kakalarri.

 

Aitona amonek noizean behin egin ohi duten legez, urte bukaeretan denok gara bizitzak zer eman digun eta zer eman ez digun gogoratzearen zale.

Urte ilun bat atzean utzi eta hare urte ilunagoan sartuko garela esaten dute batzuek. Oraindik ere, urte batzuetan, “gure aukeren gainetik” bizi izanaren ondorioak pairatuko ditugula dioten berdinek. Baina hori uste duteneisinestarazi nahi digutenei, mundua san tomas egunean bukatuko zela esaten zutenak oraindik ere gure artean daudela gogorarazi nahi nieke. Urterik ilunenean ere badagoela nahikoa argi. Argindarraren prezioa garestitzea ez dela argi hori itzaltzeko nahikoa.  Asko garela eta gehiago izango garela. Eta ez aurten bakarrik hurrengo urteetan ere.

Aurtengo une onak hurrengo urteetan ere errepikatu eta hobetuko ditugu, bidean ezagutu eta ezagutzeko zorterik izan ez ditugunekin, oraindik ezagutzeke ditugun horien alboan eta galdu ditugun irabazi genituen, horien gertu.

Bete daitezela buruan ditugun amets guztiak. Eta lagundu dezagun besteen ametsak egia bihurtzen.

Eukixue urte barri on bat!

Eukixue urte barri on bat!

Eukixue urte barri on bat!

IZAN ALA EZ IZAN