‘Dans la Maison’ aurtengo zinemaldiko Film Onenaren Urrezko Maskorra

Christine Vachon ekoizlea buru den Sail Ofizialeko epaimahaiak François OzonenDans la Maison dela Sail Ofizialeko film honena uste du, bera izan baita Donostiako 60. Zinemaldiko Filme Onenaren Urrezko Maskorra irabazi duena. Hau ez da baina, film frantsesak jaso duen sari bakarra, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria jaso baitu. Juan Mayorgaren El Chico de la última fila lanean oinarrituta dago eta bera ere Kursaaleko eskenatokira igo da Ozonekin batera saria jasotzeko eta zuzendari frantziarrarentzako hitz onak baino ez ditu izan. Ozonek Espainiako politikariak kritikatu ditu eta kultura ez dela inoiz deuseztatu behar baieztatu du, bestela ezinezkoa litzatekelako krisitik ateratzea. Txalo artean hartu dute bai ikusle eta bai kazetariek.

Epaimahaiaren Sari berezia berriz, Pablo Berger bilbotarraren Blancanievesfilmak irabazi du. Sorpresarik ez beraz, bi sari garrantzitsuenetan. Bergerek Oscarra balitz bezala eutsi du saria eta hura ere irabazteko asmoa duela esan du saria jaso ondoren eman duten prentsaurrekoan.

Zilarrezko Maskorrek ere garrantzia handia dute, aurten aurreko urteetan bezala, zuzendari onenarena, emakumezko aktore onenarenaren sari bi eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorrak banatu dituzte.

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Fernando Truebak irabazi du, El artista y la modelo lana zuzentzearren. Zuri beltzeko lan ausarta. Saria Jean Rochefort eta Aida Folc aktore protagonistei eskaini die, beraiek gabe ezin izango zukeelako lana burutu. “Saria bitan banatu ahal izango banu, zati bana emango nieke” gehitu du zuzendari madrildarrak.

Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra ex-aequo Macarena Garcíaeta Katie Cosenirentzat izan da. Lehenengoak Bergeren edurnezuri haragitzearren jaso du saria eta bigarrenak aldiz Canteten Foxfire pelikulan antzezten duen nerabe errebeldearen azalean sartzearren.

Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra José Sacristán aktoreak irabazi du Javier Rebolloren El Muerto y Ser Feliz filmeko gizona. Saria ez du berak jaso, antzoki txiki batean antzerki obra bat baitzeukan, baina bideo bat bidali du esker oneko hitzekin.

Epaimahaiak argazkigintza ere kontuan hartzen du eta aurten Bahman Ghobaditurkiarraren Fasle Kardagan/Rhino Season filmean Touraj Aslani argazki-zuzendariak egindako lana goraipatu dute epaileek.

Epaimahaiak sari hauetaz gain, egokitzat jotzen duen beste edozein alderdi tekniko edo artistiko nabarmentzeko sari bat ematen du urtero eta aurten Ziad DoueirirenLe Attack filmak irabazi du.


Epaimahaikideak

Christine Vachon ekoizlea da aurtengo Sail Ofizialeko epaimahaiko presidentea. Telebistan zein zinean lan handia egindakoa da. 1995ean Killer Films ekoiztetxea sortu zuen.

Ricardo Darín aktore argentinarra da beste epaimahaikide bat. Aktore lanetan esperientzia handia badu ere zuzendari lanetan ere aritu da. Michel Gaztambideeuskal gidoigintzan lan handia egindakoa da. Donostiako zinemaldian eman izan dira bere lanetako batzuk. Egun telebistan eta zinean gidoilari lanak irakasle lanekin bateratzen ditu. Mia Hansen-Love zuzendari gaztea, Julie Taymor eta Agusti Villaronga zuzendariak eta Peter Suschitzky argazki-zuzendaria dira gainontzeko epaimahaikideak.

 60. EDIZIOKO IRABAZLEAK

  • Urrezko Maskorra filme onenari: Dans la Maison (François Ozon)
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: Blancanieves (Pablo Berger)
  • Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: François Ozon (Dans la Maison filmagatik)
  • Zilarrezko Maskorra emakumezko onenari: ex-aequo Macarena García (Bergeren Blancanieves) eta Katie coseni (Canteten Foxfire).
  • Zilarrezko Maskorra gizonezko aktore onenari: José Sacristán (Javier Rebolloren ‘El Muerto y Ser feliz’ filman egindako lanagatik)
  • Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Fasle Kardagan/Rhino Season
  • Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: François Ozon (Dans La Maison)
  • Epaimahaiaren Saria, Epaimahaiak egokitzat duen beste edozein alderdi tekniko edo artistiko nabarmentzeko: The Attack (Ziad Doueiri)
  • Kutxa-Zuzendari Berriak Saria: Carne de Perro (Fernando Guzzoni)
    • Aipamen bereziak: Parviz (Majid Barzegar) eta El Limpiador (Adrián Saba).
  • Horizontes Saria: El último Elvis (Armando Bo)
    • Aipamen bereziak: Era uma vez eu, Verönica / Once upon a time Was I, Veronica (Marcelo Gomes) eta Después de Lucía (Michel Franco)
  • Serbitzu Saria: Pura Vida (Pablo Iraburu eta Migeltxo Molina)
  • SGAE-Autore Fundazioa Publikoaren Saria: The Sessions (Ben Lewin)
    • Europar filmaren saria: The Angels’ Share (Ken Loach)
  • Euskaltel Gazteriaren saria: 7 Cajas (Juan Carlos Maneglia eta Tana Schémbori)

IZAN ALA EZ IZAN