Zalantzondoen erresuma

Otsailaren bukaerak badu zerbait berezia. Txikiak ginenetik gogoan dut 28a hurbildu orduko bata bestearen atzetik egiten genituela galderak. Ez genuen ulertzen batzuek zergatik lau urtean behin baino ez zituzten betetzen urteak.

Zalantzaz beteta bizi ginen garai hartan eta zalantzaz beteta jarraitzen dugu orain ere. Denborarekin ulertu nuen otsailaren 29a urte bisurteetan baino ez egonagatik ere, berdin berdin hazten zirela urteak egun horretan betetzen zituzten haiek.

Orain beste batzuk dira buruan bueltaka ditudan galderak:

– Zergatik da horren garestia unibertsitatera joateko autobus “publikoa”, bertara joan behar duten askorentzat (diru iturri propiorik ez dutenak gehienak) hara joateko modu bakarra izanda?

– Zergatik erabiltzen dituzte unibertsitateko irakasle batzuek autolaguntzako liburu “merkeak” euren irakasgaia antolatzeko?

– Zergatik D ereduko irakasle askok ez daki (ondo) euskaraz?

– Zergatik daude irakasgai eta irakasle batzuk soberan?

– Zergatik da dena horren garestia?

– Zergatik da batzuetan horren zaila taldean lan egitea? Horren zaila da elkarbizitza?

– Zergatik pasatzen dute irakasle batzuek zerrenda? Zergatik jartzen dituzte irakasle batzuek tutoretzak zerrenda pasatzen duten klase ordu horietan bakarrik?

– Zergatik ez gara kexatu beka eta beste murrizketen aurrean?

– Zergatik egiten dira murrizketa gehien kulturan?

– Zergatik ez da gazteen aldeko apusturik egiten?

– Zergatik inork ez du eitbren zuzendaritza hartu nahi?

– Nork pentsatu zuen Pe-ri Oscarra ematea ideia ona zela?

– Zergatik bihurtu da etb3 marrazki bizidunen bukle?

– Zergatik pelikulak bikoizteko behar hori?

– Zer gertatu zaio Gazteari azken urteetan?

– Zer da demokrazia?

– Zergatik tematzen gara horrenbeste batzuetan?

– Zergatik olentzero ez da pasatzen Afrikatik?

– Zergatik batzuk horren urrun eta horren hurbil aldi berean?

– Zergatik besteak horren hurbil egon arren horren urrun?

– Zer dela eta urrunek ez dauka h-rik eta hurbilek bai?

– Zergatik aldatzen ditu Euskaltzaindiak horrenbestetan arauak?

– Zergatik da garestiagoa Internetetik abesti bat deskargatzea milioiak eta milioiak lapurtzea baino?

– Zeren izenean itxi daiteke egunkari bat?

– Zergatik batzuek horrenbeste askatasun eta besteek horrenbeste muga?

– Zer da justizia?

– Zer da zoriona?

– Zergatik hamar lerrotako hausnarketa orokor bat eskatu ondoren zehaztasun eza kritikatu?

– Zergatik horrenbeste arantza bidean?

– Nor gara gu, zer gara gu?

– Nor naiz ni horrenbeste galdera botatzeko?

– […]

– Zergatik ez dugu ezer egiten zalantza guztion aurrean?

Gehitu zuek ere nahi beste galdera zerrenda luze honi. Ea egunen batean erantzuteko gai garen.

*Lehenengo oharra: Hainbat galdera ez ditut idatzi errespetuaren izenean. (Ikus. bigarren oharra)

*Bigarren oharra: Baliteke errespetuaren kontzeptu ezberdinak izatea, hala bada sentitzen dut, nire asmoa ez da mintzea izan (ikus. lehenengo oharra)

IZAN ALA EZ IZAN