Batek daki zer gertatuko den!

Sariak banatu aurretik ezinezkoa da irabazleak zeintzuk izango diren jakitea. Erredakzioan zein Kursaal inguruetan komentatzen direnak hipotesiak eta zurrumurruak baino ez dira, nahiz eta askotan filtrazioren bat edo beste egoten den. Sariak banatzeko ordu gutxi batzuk geratzen diren honetan ni ere kiniela egitera ausartu naiz.

Film onenaren urrezko maskorra François Ozonen Dans La Maison film frantziarrak irabaziko duela uste dut nahiz eta Costa-Gavrasen Le Capitalgehiago gustatu zaidan. Nahiz eta askorik gustatu ez zaidan, aurtengo beste faboritoetako bat Pablo Bergeren Blancanieves filma izan da. Epaimahaiaren sari berezia irabazteko aukera asko dituela uste dut, nikDans La Maison edo Javier Rebolloren El Muerto y Ser Feliz filmak gehiago gustatu bazaizkit ere.

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra François Ozon frantziarrarentzat edo Fernando Trueba espainiarrarentzat izango dela uste dut. Laurent Cantetek ere aukera asko dituelakoan nago.

Gizonezko aktore onenaren saria José Sacristán aktorearentzat izan daiteke. Emakumezko aktore onenaren sarian ordea zalantza gehiago ditutFoxfire filmeko neskaren batentzat izan daiteke.

Argazkigintza onenaren epaimahaiaren saria seguruenik ondo merezitakoFasle Kardagan / Rhino Season filmarentzat izango da. Touraj Aslani daBahman Ghobadiren azkeneko filmeko argazki zuzendaria.

Gidoi onenaren epaimahaiaren saria Ziad Doueiriren The Attackfilmarentzat edo Le Capitalentzat izan daiteke. Niri Juan Mayorgaren El chico de la última fila antzezlanaren François Ozonek zinemarako egindako egokitzapena (Dans La Maison) gustatu zait gehien.

Epaimahaiaren saria, besteak baino zailagoa izaten da asmatzen.

Batek daki zer gertatuko den!

Donostiako Zinemaldia, ikus-entzunezkoak, zinea
Ander Barinaga-Rementeria

IZAN ALA EZ IZAN