ATEAK

Egoitz Ingunza eta Itziar Lazkano

Duela urtebete inguru, Wikileaksen afera puri-purian zegoenean irakurri nuen Egoitz Ingunzaren Cada loco con su tema izeneko testua. Oso ona iruditu zitzaidan. Nori ez zaio gertatu klasean egon eta bat batean erratutako pertsonaren batek gelako atea zabaldu beharra? “Honek, film labur baterako ematen du” pentsatu genuen, baina gauza bat edo bestea dela azkenean ez genuen filma egin.

Aurten, ideia berriro hartu eta azkenean film laburra egin dugu Julen Biguri, Asier Kortabarria, Itziar Cantero, Andrea Zarate eta nik. 319 hitz zituen testua 3 minutuko pieza bihurtu dugu, han eta hemen egokitzapenak egin ondoren.

Lana egokitzerakoan hainbat erabaki hartu behar izan ditugu eta azkenean Egoitzen testua bera, gure egin dugu. Euskaratzerakoan hitanoa erabiltzeko hautua egin genuen besteak beste, nahiz eta hor arazo edo kezka bat sortu zitzaigun: filma mutilei zuzenduta dagoela ematen du, nahiz eta gure asmoa ahalik eta jendarte zabalenarengana iristea izan. Genero bereizketa txarriok!

Baina ez dugu bakarrik egin, gure bidelagun izan ditugu: Egoitz Ingunza, Itziar Lazkano, Unai Oiartzun eta beste hainbeste, aktore lanetan. Jone Aurtenetxe argazki finkoan, Natalia Lozón de Cantelmi makillajean, Ander Barruso marrazten eta Sergio Juarros musika konposatzen.

Ateak film laburreko lantaldea

Eskerrik asko filma egiten lagundu diguzuen guztioi! Ai, unibertso baten jabe bagina…


Pressbooka deskargatu

Euskara, Ingeles eta Espainiera azpitituluak aktibatu daitezke youtuben. http://youtu.be/zU7G55Exfwk

IZAN ALA EZ IZAN