2022ko sarrerarik irakurrienak

2022ko sarrerarik irakurrienak –

Bukatu da 2022a, eta gurean urteak utzi duenaren laburpenekin bukatzekotan gaude, urtero ohi dugunez, irakurrienen zerrenda agertuta. Hartara, gehien zerk arduratzen gaituen jakingo dugu, zeintzuk gai izan ditugun mintzagai, kezka edo poz iturri.

Jakina, irakurrienak diren heinean, hauetako idatzi ugari izan dira 2022ko iruzkinduenen zerrendan ere, iragan astean plazaratu genuen sarreran.

2022ko sarrerarik irakurrienakOrainkari horizontala dugun ZuZeuk 2.400 sarrera inguru plazaratu ditu aurten; horietatik 30 inguruk gainditu dute mila ikustaldien langa, eta bostek 2.500ekoa -sarrerarik irakurrienak kasik 8.000 ikustaldi izan ditu-. Iruzkinduenetan bezala, irakurrienen zerrendan ere badira behin baino gehiagotan nabarmendu diren sinadurak: Juan Inazio Hartsuaga, Joxe Iriarte “Bikila”, Josu Lavin, Nestor Esteban eta JJ Agirre. Atsekabez eta kezkaz dakuzagu zerrenda honetan dugun emakumeen iritziaren falta.

Gaiei dagokionean, ZuZeuko kezka iturri nagusia hizkuntzak jarraitzen du izaten: euskarak. Eta gai batzuk indarra galtzen joan diren heinean, pandemia, berbarako, beste batzuk piztu dira: Hezkuntza-Legea eta Ukrainako gerra eta bertako jazoerek ekar lezakeena, esaterako.

Podcastei dagokienez, Huhezik egiten duen Putzutik Plazara saioko “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” izan da irakurriena, eta Zuzeu GAZTEA Saria atalekoen artean, Amets Aizpuruaren “Garaiak aldatu omen dira” nabarmendu da, 3.500 irakurtaldi izan ditu!

Gainontzean, Eztabaida Nazionala serieak jarraitzen du gurean interesa pizten.

.

Eta gainera…

Etxeko sarreren artean, “Sorioneku” izan da irakurriena, Irulegiko Eskuaren agerpenak euskaldunongan eragin zuen pozaren adierazgarri, eta salabardoak ekartzen dizkigun gai interesgarrienen artean “Ni ere ikastolaren alde” izan da ikustaldi gehien izan dituena, Agustina Pontesta Garmendiari Naiz hedabidean jasoa. (700.000 orrialde ikustaldi izan ditugu zuzeun orotara 2022an google analytics-en arabera, kuriositaterik baduzu… Bisiten estatistika statcounter).

Gurean idatzi ohi duten elkarte eta erakundeen artean, bestalde, idatzi hauexek izan dira irakurrienak:

.

2022ko sarrerarik irakurrienak

2022ko sarrerarik irakurrienak

2022ko sarrerarik iruzkinduenak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.