Ukrainan gezurra ari du

Ukrainan gezurra ari du –

Gerra bultzatzen dutenek beti aipatzen dituzte arrazoi nobleak: bakearen izenean hiltzen dute, Jainkoaren izenean, zibilizazioaren izenean, aurrerapenaren izenean, demokraziaren izenean. Gerra eragileek inoiz ez dute zintzotasunez aitortuko: “Nik lapurtzeko (ondasunak, baliabideak, lurraldeak) hiltzen dut”

 

Eduardo Galeanoren hitz hauek egiatik oso hurbil daudela esango nuke, Ukrainan gertatzen ari denaren karira. Izan ere, gerran lehen biktima egia da, propagandak pozoitu eta ezkutatu egiten du zer gertatzen den eta zergatik. Errusiak bere aldetik, eta NATOk beretik, ura bere errotara eramateko hitza usteltzen dute.

Ukrainan gezurra ari du
Gerra. Otto Dix

Bistan da,  Putin ez duela Mendebaldeko mehatxuak edo Ukrainako eskuin muturreko gutxiengo txiki baina militante batek inbaditzera bultzatu. Aldi berean, onartu behar da Mendebaldeko ekintzek bidea prestatzen lagundu dutela. Ez bakarrik 1991tik aurrera NATOren hedapenak Errusia inguratu duelako edo bere militaristei Bigarren Mundu Gerran suntsitutako lurrak berriro mehatxupean daudela esateko ahalmena eman dielako. Azken finean, Putinek Donbassen gutxiengoak defendatzeko aitzakia NATOk askotan erabili (Balkanetan esaterako) duen liburu «humanitario» batean oinarritzen da.

Putinen amarruak harago, aditu askoren arabera: Prestaketa militar luzeek eta operazioen tamainak argi uzten dute Errusiaren helburuak ez direla Donetsk eta Luhanskeko bi “Errepublika sezesionistetara” mugatzen. Errusiak inbasio honekin lortu nahi duena ulertzeko, Putinen otsailaren 21eko diskurtsora jo behar da, bertan Ukrainak Estatuaren subiranotasunerako duen eskubidea ukatu baitzuen (Sobiet batasunaren -komunismoaren- garaietan Ukraina artifizialki nazioa bihurtua izan zela Errusia Amaren kaltetan). Inbasioaren helburua, beraz, baliteke egun indarrean dagoen Ukrainaren erregimen-aldaketa eragitea da, inbasio militar baten bidez, eta Ukraina errusiarren mende jartzea.

Izan ere, Errusiako operazio militarrak ezin dira 2014koekin alderatu, Errusiak Krimea erantsi eta Donbassen gerra egoera iraunkor bat sortu zuenean. Era berean, ezin dugu alderatu egungo inbasioa 2008ko gerra errusiar-georgiarrarekin, orduan militar errusiarrek Tbilisi arte aurrera egin eta Mikhail Saakashvili agintetik bota zezaketelako, baina ez zuten egin. Egun, Ukrainaren inbasio errusiarraren helburua erabateko nagusitasuna da. Bide batez, Ukrainan moteltze-eremu independente eta errusiazale bat sortzeaz gainera herrialdearen zati hori anexionatuz. AEBek 2003an Iraken egindako inbasioarekin konpara daiteke, hondamendi-emaitzekin. Putinek lortuko du asmo hori aurrera eramatea? Ikusteke dago.

Dena den, auzia bere osotasunean ikustatzeko, gatazka eremu eta maila desberdinak bereizi behar dira, naiz eta modu batez edo bestez loturik egon: Alde batetik, Errusiaren eta AEBen arteko harremanak; eta Errusiaren eta Ukrainaren artekoak, bestetik. 

Lehenengoa. Estatu Batuek 1993an Bill Clinton demokrata presidente zela hartutako erabakia da, NATO indartzea ez ezik -Sobietar Batasunaren aurka egiteko eratutako aliantza militarra da-, baita ekialderantz zabaltzeko ere. Beste aukera batzuk, hala nola NATOren desegitea, Europan Errusia barne hartzen zuen segurtasun-arkitektura komun baten bilaketa, ez ziren aintzat hartu. Jakina, ekialderako hedapen militar amaigabe honek errusiar erresistentziarekin topo egingo zuen.

Zalantzak zalantza, orain arte, Errusia bere buruaz seguru sentitu da 2008tik egin dituen erreforma militar masiboen ondoren, Txetxenian, Georgian, Sirian, Libian eta beste leku batzuetan egin dituen kanpaina militar “arrakastatsuen” ondoren, baina baita Errusiak, bere milioi soldaduekin, Europan botere militar nagusia duelako ere.

Orduan, zergatik oraingo krisia? Neurri batean, gatazka hau, Putinek 2021eko abenduaren 17an bere eskaerak egin zituenean NATO 1997ko posizioetara itzultzeko, ez zen Kievera edo Bruselara joan, Washingtonera baizik. Putin Bideni zuzendu zitzaion potentzia hegemonikoaren hizkuntza berean: ekialdeko Europaren muga geopolitikoak atzeraraztea, Errusiak orain hori egiteko baliabideak dituelako, 1990eko hamarkadan Estatu Batuek izan zuten portaeraren arabera.

Noraino joan daiteke Putinen ofentsiba? Badirudi Putinek ez duela muturreraino joan, funtzionario estatubatuarrek ere onartzen duten bezala, eta horrek esan nahi du oraindik posible dela irtenbide diplomatiko bat. Eta mendebaldeko eliteek ondo egingo lukete irtenbide horren alde egitea Putinek itzulerarik gabeko puntua igaro baino lehen, alternatiba ez baita inorentzat ona izango. Alabaina, auskalo.

Bigarrena, Ukraina estatu handia baina hauskorra da. Alde batetik, haren barne-osaerak -errusiar ugari ekialdean eta hegoaldean, eta mendebaldearen aldeko biztanleria Halytxen-; Bestetik, Errusiaren eta NATOren eta Europar Batasunaren arteko kokapen geopolitikoak kalte egiten dio. 2004an, “Iraultza Laranja”ren ondoren, Victor Yanukovich errusiazalea boterera itzuli zen. Euromaidanen ondoren ere, Errusiaren eta Mendebaldearen arteko oreka birsortzeko aukera benetakoa zen. Baina aukera hori Krimearen errusiar anexioak eta Donbassko gerrak zapuztu zuten. 2014aren ondoren, buruzagi ukrainar bakar batek ere ezin zuen Errusiarekin konpromisoa hartu, eta are gutxiago jarrera errusiazaleak adierazi. Errusiaren ekimenek Ukraina mendebalderantz bultzatu zuten, eta barne politika, berriz, errusiarren aurkako nazionalismorantz.

Ukrainan gezurra ari du
Arg: OSCE_SMM

Hau da (adituen laguntzaz) egungo egoerari buruz esan dezakedana. Alabaina, harago jo nahiko nuke drama honen inguruko azalpen historikoak emanaz. Aspaldiko baitzait (Nazio arazoa marxismoaren ikuspegitik aztertzen hasi nintzenetik, hain zuzen) Ukrainarekiko nire miresmena. Putinek Lenin laidoztatu du Autodeterminazio eskubidea indarrean jarri zuelako, eta horrek gogorarazi dit Leninek Stalini egin zion errieta berau georgiarra izanik errusiar chauvinista bihurtu zelako

Ukraina Europako herrialderik tragikoenetako bat da, historian zehar izugarri sufritu duena. Estatu independente gisa jaio zen Lehen Mundu Gerrako izugarrikerien pean, Errusiako gerra zibilak bere lurretan izan zituen gertakizun odoltsuenak. Stalinek 1932-33an lurra nahitaez kolektibizatu zuenean, Ukrainan  Holodomor izeneko gosetearen ondoren 7 eta 10 milioi pertsona artean hil izan zituen. Bigarren Mundu Gerran, nazien okupazio indarrek milioika ukrainar esklabo gisa erabili zituzten, judu ukrainarrak eta beste gutxiengo batzuk akabatu zituzten, eta Alemaniako okupazio indarren eta tropa sobietarren arteko gudu gogorrenetako batzuk Ukrainan gertatu ziren. Ukrainako galerak 5 eta 7 milioi artekoak izan ziren II Mundu Gerran. Sobietar Batasunaren kolapsoa oso mingarria izan zen Ukrainarentzat; adierazle batek haren sufrimendu izugarria laburbiltzen du: ukrainarrak 52 milioi izatetik, 1991n SESB erori zenean 43 milioi izatera igaro ziren. Orain, Ukraina biktima da berriro.

Ezin ukatu Ukraina mendetan izan dela Errusiak zanpatutako nazio bat, eta bere ondasunak ustiatuak izateaz gain bere izaera nazionala eta bere lurraldea etengabe erasota izan dela. Errusiako iraultza sobietarrak lehenengo urteetan Ukraina nazioa bezala aitortua eta onartua izan zen,  berezko hizkuntza eta kultura loraldia ezagutu zuen, estalinismoaren eraginez sobietartasunarekin mozorrotutako errusiar asimilazio bortitza jasan zuen. Troskik ukraniar independentzia aldarrikatu zuen.

Bigarren mundu gerran ukraniar asko naziekin aliatu izan ziren, ulergarria zen errusiarrekiko amorrua onartezina zen jarrera faxista bilakatu zen Ukraniarren kalterako ere Garaipenaren ondoren, gutxi batzuen erruengatik (faxista ukraniarrak gutxiengoa baitziren) Ukrainia eta Baltiar errepublikak, tartaroak eta abarrek Stalinen zigor gupidagabea jasan zuten.

Sobiet Batasunaren desegitearekin Ukrainak independentzia lortu zuen. Errusian bezala, neoliberalismoari moldatu zen eta burokrata zaharrak satrapa berriak bihurtu ziren, eta nazionalismo eskuindarrak gora egin zuen, ukraniar demokrazia pobretuz (Putinen Errusian antzeko) Ukrainan zegoen aniztasun etnikoari irtenbide demokratiko bat eman beharrean batasun uniformatzaile eta chauvinismo antierrusiarra xaxatuz. Une horretan ere, konprenigarria zen gorrotoa onargarria ez zen jarrerak irabazi zuen eta horrek Donetsk-eko lurraldean arazoa are gerra piztuz.

1991eko independentziaz geroztik, Ukrainak hizkuntza ofizial bakarra, ukrainera, aitortzen zuen estatu bateratua izaten jarraitu du, nahiz eta jakin biztanleriaren zati handi batek errusiera zuela ama hizkuntza. Ez dut gogoan izan nahi 2014 eta 2015ean Minskeko akordioek, Donbassen bake iraunkorrerako bidea ireki behar zutenek, herrialdearen federalizazioa eskatzen zietela Ukrainako agintariei, egitasmo hori, alabaina, ez dutela aurrera egin. Alabaina, horrek ez du, inondik inora, justifikatzen Ukrainaren zatiketa nazionala eta Errusiarren parte-hartze militarra.

Bukatzeko, Putin Errusiako presidenteak Donetsk eta Luhansk, eskualde banatuen independentzia formalki onartu du, eta horren aitzakian tropa errusiarrak bidali ditu zonaldera, ustez bakea mantentzeko. Galeanok arrazoia zuen, gezurra galanta.

Nire desioa litzateke Ukraina independente, burujabea, eta demokratikoa gauzatzea, non izaera nazional desberdinak (ukrainar soilak eta errusiar-ukrainarrak) bere tokia aurkitzen duten, errepublika federal gisa. Bere burua Bloketik kanpo kokatua, neutrala eta ez lerrokatua Errusia edo NATOren baitan. Azken finean, Nazio Batuaren babesean. Eta gu euskaldunok, badugu garaia gogoratzeko herri honek NATOren barruan egotearen aurka azaldu zela erreferendumean.  

Ukrainan eta gurean, egia zor.

Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du Ukrainan gezurra ari du

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

65 pentsamendu “Ukrainan gezurra ari du”-ri buruz

  • Ze galduta gauden europearrok, eta ze erraza den gu manipulatzea. Bikila gixajoak ez du maltzurkeriaz egiten, beste biktima bat da, gu guztiok bezala, baina horrelako textuak argitaratuz, jakin eta nahi gabe, bere alea jartzen ari da aspalditik herritar xume guztion kontra martxan dagoen guda honetan.

  • bilboko abertzalea 2022-03-02 12:05

    Orain jakin da atzo europako Parlamentuan Ukrania Europar Batasunean sartzearen aldeko bozketa egin zela: 637 alde 13 aurka eta abstentzioa batzuk.
    Ehbilduko ordezkaria ez zuen babestu eskaera !!!
    ERC, PDCAT, EAJPNV, eskozia, gales eta beste nazio gutxituen ordezkariak alde egin zuten aho batez.
    Niri dagokidanez, akaboa: agur EHBildu betiko eta betiko.

  • NATOk Errusia inguratu diozula diozu. Mapa ikusita, nekez esango nuek “inguratu” duela. Ez zait AEBko inperialismoa gustatzen, baina Putinek hasitako gerra justifikaezina iruditzen zait, ematen diren argudioak entzunda.

  • Ekhi. Iritzi hau idaztzeko historia eta egungo egoeraz irakurritako ikuspegi desberdinak hartu nituenn kontuan. Oker nagoela, hori posible da, baina argitu iezadazu zertan jartzen dudan nire alea herritar xumen arkako gerra honetan. Esan nahi didazu gerra zale edo gera konplizea naizela?. Ni alderantziz esango buke, baina esan bezala argitu iezadazu.
    Beste gauza. Ukrainia, independiente eta neutrala izatearen alde egoteak ez du zertan izan behar Ukrainia Europear Batasunean kokatu beharra. Europa Inperialista honetan hain zuzen ,edo NATOn. Eta jakina, ezta Errusiar inpèrioaren gatibu. Bastean edo bestean nahi dutenek bloke dinamikan erortzen dira.

  • immigrazioaren ondorioak 2022-03-02 12:30

    Errusiar immigrazioa Ukrainian masiboki sartzea arazo askoren iturri da. Euskal Herrian arazo handia dugu horrekin. Larriena da eliteko “abertzale” askok immigrazio masioboaren alde egiten dutela lan. Euskara eta EHren aurka egiten dute.

  • file:///storage/emulated/0/Download/bases-militares-estados-unidos%20.png

  • Jadanik aipatu du iruzkin batek baina halere nabarmenduko det nik ere. Errusiaren muga ikusiz gero, agerian geratzen da Errusiak pairatzen ari den ustezko “inguruketa” hori ez dela existitzen, soilik Norbegia eta Estonia baitira Errusiak bizilaguntzat dituen NATOko kide bakarrak. Eta azken finean zer da izango da hori? Haren muga osoaren %1 baino gutxiago ziur aski, nahiz eta errusiar propagandak horren inplikazioak handitu.

    Aldiz, Ukrainiak errusiar tentakuluz inguraturik dago 4 fronte desberdinetik: Errusia bera ekialdetik, arerioaren laguna Bielorrusia iparraldetik, okupatutako Krimea hegoaldetik eta Transnitria estatu mirabea mendebaldetik. ¿Nork dauka “inguratuta” dagoela esateko eskubide gehien, beraz?

  • josu naberan 2022-03-02 18:15

    nire aldetik, ñabardura zenbait, egun Ukrainan gertatzen dena osotoro ulertu ahal izateko.

    Lehenik, protagonista GUZTIAK zeintzuk diren jakitea,
    Eta bigarrenik, protagonista GUZTI HORIEN jatorria (ASZENDENTZIA) zein den jakitea.

    Geroago, horrek gtazka politiko-militarra erraz ulertzeko modua eman dezake.

    Hasteko, ez nauk batere arrazista, hasteko; baina ARIOEK (“indoeuroparrek”) gizarte-eredu inpresentablea ditek; gizarte-erdu patriarkala, klasista eta hierarkikoa. Niretzat, bederen irentezina.

    Orduan, Ukraina Mendebaldea, ARIO-GERMANIKOA dituk jatorriz eta (orokorki) baita portaeraz ere. Ez duk bazter uzteko kontua han prostituzioa eta umeen trafikoa gertatzea.

    Ukaina Ekialdea, ordea, ARIOA duk, baitere, populazio gehiena (%70a), baina ARIO ESLAVIARRA. Horietariko asko kolono errusiarra, baina ez DENAK, ezta gutxiagori ere: zeren bertako populua autoktono ere han zegok: KOSAKOAK.
    Eta KOSAKOAK ez dituk ARIO, zorionez, baizik eta jatorriz PALEOSIBERIAR, zorionez.

    Eta paleosiberiarrak direnez (pre-indoeuroparrak) euskeraren senide dituk (Yeniseiko KET hizkuntza bezala, euskeraren gramatika-egitura berbera daukana). Beraz, euskeratik interpreta ahal dizkiat haien izenen toponimia (BOHORI, (*boro-hiri “hiriburua), etab.

    Beraz, hor bada 3. protagonista hori, Hedabideetan azaltzen ez dena, eta nire synpatia duena.

    POTITIKAREN areetara jaitsiz, badirudi BI INPERIO MILITARISTA aurkatzen direla, baina ERAROTZAILE BAKAR BAKER BAU: ERRUSIA. Baina hori ere ez duk egia berdaderoa, Elexpuruk bikain asko azaltzen duenez.

    Egiaz, Errusiari ez zaiok interesatzen gerra hau, galtzeko ale gztiak ditu-eta: batetik, ez zaio interesatzen Ukrainiako gatazki pizterik (edota BERpizterik)

    Bestetik, Errusiari Europarekiko lokarriak mantentzea interesatzen zaiok (batik bat ekonomia aldetik).

    Baita Europari berari ere, nahiz eta oraintxe bertan, Atlantismoaren presioagatik, gatazkan sartu den.

    Orduan, zeini interesatzen zaio, benetan GERRA hau?.

    Bistan da, AEBei. Horiek bai daukatela gerrarako motibazioa (arrazoi mordoxka batengatik)

    Beraz, argi datza ZEIN IZAN DEN BENETAKO ERASOTZAILEA, Joan Martinen azalpena eta analista politiko zuhurren iritziak aditzea besterik ez dago.

  • Errusiari ez zaio interesatzen guerra hau. Herriari ez, PUtinei bai. Eta oso ondo preparatu du ofensiba. Ze argumento bitxia bezain absurdua ez du nahoi baino egin du. Norbaitek bultzatu du Putin gerrara? Antifaxismoak? (Putin baino fatxago gutxi mundu honetan) Edi agian egun horretan drogatua zegoen? Polemika aldrebes eta neurotiko gainetik… Guera hau gerarazi behar da ez, du zentzurik eta kriminala da. AEBak Iraken egin zuen antzekoa. Idea simple horrekin dos ez dagoena ba….

  • josu naberan 2022-03-02 22:26

    gabon, Joxe (barka, Elexpuruarenaz gain, hirea esan nahi nian)

    Ni bat niagok hirekin Putis ganster mafiosoa dela, Biden eta beste batzuen tamaina berean, edo are gehiago. Baina kasu honetan ez duk PERTSONA BANAKOEN kontua, baizik eta arazo geoestrategiko bat.

    Putin bera militar estratega oso abilez inguratuta zegok, bistakoa da hori.

    Baina EZ, Rusiari ez zaiok interesatzen Ukrainako zauriak berpiztea. Hala, Errusiak pazientziaz ihardun duk, esperoan luzaz, harik eta OTAN-ek, AEB Handia gidari dela, GB monagilloa aldamenean duela, eta Europa iñozoa eurekin desgogara dutela, Ukrainiako muga bertan sartu duen muturra (gainera Ukrainari OTANen sartu dadila eskatuz, ondo jakinik hori irenstezina dela Errusiarentzat. Baina AEBek ondo kalkulatuta zernoraino probokatu ahal duten Errusia.

    Eta probokatu dute, benetan. Baina nola ez ba probokatu? Bere atarian bertan elefantea sartuta, nola ez sugea oldartu.

    Eta sugeGORRIA OLDARTU EGIN DUK, noski. Gero beste kontu bat dok “gure” Hedabide salduenek pheredikatzen digunena, hik ongi azaltzen duanez.

    Bera, Joxe, zein izan dela uste al duk gerra honen zirikatzaile? Gerra bat derrigorrez behar duena, arrazoi ekonomiko-politiko eta Inperio dekadentea delako jada etaurak ARRE bihurtzea nahi duelako, bere miseria guztiak estaltzeko.

    Beraz, nik uste argi dagoela zergatik “Errusiak berak nahi ez izan arren, Ukrainia inbaditu” izana.

  • Errusia sartu da sartu nahi zuten tokian. Eszenatoki aparta sortu da datozen urteetan ezarriko dituzten neurrientzat, eta Bikila bezalako jendeak, asmoa onez eta bidezko gauzak defendatu nahian, atzamarrari buruzko artikulu burutsuak eta oinarri historikodunak idazten jarraituko du.

    Bitartean, ilargia gure gainean eroriko da, baina aaai inperialistak, aaai geopolitika.

  • josu naberan 2022-03-02 23:55

    Ekhi, hik ere “ilargia gure gainean eroriko” den beldurra?

    Bada, betidanik izan ditek euskaldunek Firmamentoa gainera eroriko ote zaigun beldurra.

    Horrexegatik esaten diagu: EUTSI GOIARI!. EUTSI!

    Eta azkenean erori eginen zaiguk EGUNEN BATEAN. hALA IZANEN OTE, LAVROW JAUNA? aLA BESTEEI BELDURRA SARTZEKO BAKARRIK?!!

    Badaezpadan ere…Eutsi tinko Goiari!

    Zer egin dezakegu, Lenin jauna, zer egin? -“Antolatu!” erantzuten zitean beti.

    Baina ez antolatu halako menisfestazio hutsalak “Gerrari ez” edo “Bakeari bai” txotxoloak bezain hutsalak goiburutzat hartuz. Behintzat sala ditzagun Euskal Herriko armagileak eta trafikatzaileak, izen-abizen eta guzti.

  • josu naberan 2022-03-03 09:23

    Zein litzateke ataka honen irtenbidea:
    Ukraina Europako Batasunean sartzea?; Ukraina Errusiaren eremuan sartzea (edo mantentzea)?; Ukraina subirano eta independentea?

    Noski, ene iritzirako, Ukrainaren subironautza dela, PRINTZIPIOZ, egokiena. Baina AUZIA HONAKO HAU DUK: Kiev-eko egungo Gobernu ultramontano horrekin, gaurkoz bederen, ideal hori EZ DELA POSIBLE. Gaurkoz. Orain, Errusiak lortuko balu erregimen fatxa-nazista hori kanporatzea… Eta horixe da Errusiak eskatzen duen gauza bakarra, bere tankerio-espektakulu mundialarekin: Kieveko militarrek egungo gobernu horri paso egitea eta militarrekin eurekin negoziatzea zuzenean Ukrainaren etorkizuna.
    Hala ulertzen diat nik behintzat egungo EGOERA.
    Eta bitartean, setio horreki itxarotea, harik eta populasio gehienak ihes egin arte, zibililen ezkutuaz baliatzen diren zakurtzat “heroia” ganster horiek agerian geratu eta “akatu” arte.

    Bestela, “ongi” Europako Legebiltzarrak bere besoak zabaltzea Ukrainari, Baina hori bai litzatekeela HARTZA HANDIAREN (Atlantismoaren) besarkata mortala! Hori ez duk benetako aterabidea. Horrela ulertzen diat EH.Bilduren abstentzioa. Ala EZETZ BOROBILA izan beharko?

    Ataka honetan nire lagun KOSAKOEN iritzia ezagutuko nahi niakek: Hango “lautadakoen” (LUGANSK) eta “bailalakoen” (DONBASS) iritzia jakitea.

    Eta ataka zail honetan zer iritzi zuona? Bikilarena ez diat ongi ulertzen, zein haizetarantz dagoen, PRAKTIKAN.

  • josu naberan 2022-03-03 09:52

    A, barka biezate txakurtxoek euren aipamena egiteagatik, inolako zerikusirik ez duten arren gatazka honetan, ezta humanoideen inolak gatazkatan.

    Zere sakon-sakonera joaz gero, gizonezkook eta geure patriarkalismoak gaituk errudun, duela 5.000 urtetik honantz gerrak egiten baino ez diagu jakin!

    Bestelako manua eta mandua behar dinagu! Ea zuen tornuia noiz iristen dun!

  • Guk, Errusia (*) federazioko Alderdi Komunistako kideok, Langileen Alderdi Iraultzaileak, Errusiar Mugimendu Sozialistak, Ezker Sozialistaren Ekintzak, ezkerrari atxikitako errusiar herritarrek eta ikuspegi demokratikoek, argi utzi nahi dugu #Ukraina lurraldeko etsaitasunaren eragileari buruzko ING:
    • Vladimir #Putin presidente errusiarrak Ukraina inbaditzeko hartutako erabakia gaitzesten dugu, eta horrek milaka pertsona hilko ditu bi aldeetan. Bi herrialdeetako langileen egoera ekonomikoa okertu egingo da. Gaur egungo inbasioaren helburua atzerriko politikari dagokionez errusiar buruzagien zirkulu estu baten anbizio desatseginak asetzea baino ez da, eta barne poliziari dagokionez, gobernu errusiarraren porroten arreta desbideratzeko modu bat ere bada;
    • Agintari errusiarrei exijitzen diegu berehala amai diezaiotela ukrainar herriko gure anai-arreben aurkako erasoa;.
    Aldarrarikapen hau itzultzaile neuronalarekin itzuli dut (bikila)

  • josu naberan 2022-03-03 12:37

    Joxe, “manifestu” horretan sekulako hutsunea zegok: UKRAINAko gatazkan NATOren Atlantismoak duen erru nagusia.

    Horrek, edozeinentzat BEGIEN BISTAKOA izanik, arras bitxia egiten zait aipamentxo bat ere merezi ez izatea.

    TOPOren bat zegok, agian?

  • Bikila,

    Zure azken iruzkinarekin bat nator bete betean.
    Ario arrazista guztien kontra eta antiario arrazista guztien kontra.
    Gora askatasuna!
    Gora konkordia!
    Gora herrialdeen arteko bakea!

  • negozioa... 2022-03-03 14:12

    … Europako Batasunak eta AEBek Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak hartzeko orduan tentuz jokatu dute. Energiaren alorra zigorretatik kanpo utzi dute, Europak Errusiaren gasaren eta petrolioaren menpekotasun handia duelako: gasaren heren batetik gora eta petrolioaren laurdena lortzen du Errusiatik… Iragarpen guztiak bete egin dira, eta Ukrainako gerrak energiaren garestitze handi bat ekarri du. Gasaren prezioa %60 ere igo da, nahiz eta Errusiak artean ez dion utzi Mendebaldea hornitzeari. Petrolioak 110 dolarren muga hautsi du, eta haren eragina nabarmena da Euskal Herriko gasolindegietan ere … (berria)

  • josu naberan 2022-03-03 15:18

    “Gora konkordia!” Hara TOPOa.

    Dena dela, “ario-kontu” hori nitaz badoa ala ez, nire partetik ñabarduratxo bat: ARIOEZ eta EZ-ARIOEZ nabilenean ez naiz ari herri xehearen izenea. Herri xehea HERRIKOA duk eta kitto. Iherkiaz eta manduen manuaz eta maneiuaz ari naiz.

    Izan ere denok dauzkagu gure kuzgu-aurrejuzgu eta metakuzgu, denetarikoak, dela ariek nahiz meta-arioek.

    Ñabardura horixe besterik ez.

    Bestela hemen eta mundu osoan, NEGOZIOAK agintzen du, bistan dago.

    Eta seguru oligarkak euren artean ongi konpontzen direla, Mendebaldekoo nahiz Errusiakoak.

  • Elhuyar:
    concordia
    s.f. gogaidetasun, irizkidetasun, adiskidetasun, elkartasun, adostasun, konkordia

    Horixe, herrialdeen arteko konkordia!
    Herrien arteko elkarrekiko bihotza!

    Adeitsuki

  • Amonamantangorri 2022-03-03 15:53

    Trotskik, sortzez judu ukraniarra izanda, bere azken urteetan Ukrainaren independentziaren alde egonda eta Stalini kasik edozer gauza leporatzeko kapaz izanda ere, ez zuen Holodomor delako “gosete planifikatua” behin ere aipatu. Haren inongo testutan ez dago. Arraroa…

    Aldiz, Holodomor delakoaren salaketa, beti-beti, ukrainar nazionalismoaren eta Gerra Hotzeko propaganda-aparatuen eskutik dator. Jakina goseteak izan zirela hamarkada haietan, ez Ukrainan bakarrik; ordea, beste auzi bat da honen iraupena, kausak, hedadura eta beste.

    Hitlerren iritziz, ukrainar herria azpiratua, jopu edo esklabotza egoeran, analfabetismoan kateatua eduki behar da. Germaniar kolonoentzako izango den lurralde oparoan, Ukrainako biztanleriaren gehiena soberan dago.

    Sobiet Batasunak, aldiz, ukrainar nazioa aitortu eta errepublika bilakatu zuen. Lurraldetasunaren kontua ez zait argi geratu, kontu nahasgarria da, baina badirudi sekulan ukrainar izan gabeko lurrak eta Poloniak konkistatu zizkionak, besteren artean, bereganatu zituela Ukrainako Sobiet Errepublika Sozialistak. Hizkuntzari dagokionez, lehen aldiz, ukrainera batu zen eta estatus ofiziala eman zitzaion. Gaur egun “normalizazio prozesu” deritzona bultzatu zuten sovietarrek: milioika liburu argitaratu, autore klasikoak berpiztu, agintariei hizkuntza ikastea agindu…

    Ezetz asmatu, Bigarren Mundu Gerran noren aldera joan ziren ukrainar nazionalista erreakzionarioak. Nazi armadaren laguntzaz poloniar eta juduak akabatzea denborapasa zeukatenak eta egun Ukrainan heroi nazional gisa tratatuak direnak.

    Errusiaren gaur egungo jokabideari dagokionez: mahaia ukabilaz jo du. Ezin zezakeen BERE mugen inguruan horrelako setioa jasan. Azpimarra dezagun BERE hori, izan ere, Errusiak ez du troparik Rio Bravoko mugan, Estatu Batuek Errusia inguruan bezala.

    Hori ez da ezer justifikatzea. Euskal herritarrok badaukagu nahiko bizipen eta eskarmentu, jakiteko gatazka bat esplikatzen saiatzeak ez duela zertan esan nahi bateko eta besteko azioak justifikatzen ari garenik.

  • Amonamantangorrii, hori bai historia istorioekin nahastea. Holodomorra ez zen gosete soil bat izan Ukraniar nekazalgunea gosez erailtzea izan zen. Donbas eta hirietan (ordurako errusiartuak) ez zuten gosetea eragin. Txetxeniarrak, ingusak, Kalmukyarrak, alemandarrak, jehovaren lekukoak, kurduak ,tatariarrak etabar sarraskitu zituzten, molestatu egiten zutelako, besterik gabe. Errusiarrak ez, sobiet batasuna parte handi batean errusiarra zelako, ez errusiarren jaiotzekiko gaiztotasun bategatik.
    Ukraniarrek aukera izan zutenean ere basakeri latzak egin zituzten.
    Errusia orain estatu oso zapaltzailea da bai bertakoekin bai eta bere inguruan daudenekin, beraz Ukraniak alde egin nahi izatea normala da. Horrek ez du esan nahi Ukrainia herrialde demokratkoa denik, bai ordea askatasun apur bat merezi duenik.
    Bestetik, Bikila, ondo dago Lenin eta Troskyk ziotena irakurtzea, baina garrantzitsuagoa da egin zutena ikertzea. Basati eta anker hutsak izan ziren.

  • josu naberan 2022-03-03 19:58

    KONKORDIA

    ATZEKO hitza euskeran, atzerrikoa, Lavin jaunaren gustokoa.

    Bazegok euskerazko berba bitxi bat ere, gogoratu: BAKEA
    BAKEA: *bedera-an-ike-en-era bakoitzari (BEDERA-an) dagokion neurria (IKE-en-ERA)

    Hori bai dela litzatekeela benetako JUSTIZIA eta BAKEA!

    eTA orduan sobera asko, “konkordia” meloso eta melodramatiko latindarrak.

    Ze mania euskaldunon latinarekiko jitea.

  • Amonamantangorri, baina zer ari zara esaten? Sobietar Batasunak errusiera inposatu zuen hamarkadatan inperio guztian, inperialismo guztiek egiten duten bezala. Ukrainera normalizatu zutela? Hori esaten dute espainolek ketxuarekiko, suspertzea izan zuela konkistaren ondoren, eta gero, azkenik, betiko istorioa, naturalki gailendu zela gizartean espainola, hain hizkuntza paregabea izanik, gainera amankomuna, eta abar eta abar ezaguna. Inperialismoak zuritzen dituzten ipuin guztiak antzera eraikita daude. Euskal Herrian izan dugun espainol eta frantsez inperialismoa izanik, antzeko inperialismoak zuritzen dituzten mitoak tragatzea oso tristea da. Mitoak eta ezjakintasuna nahasten direnean, gauza on gutxi.

  • josu naberan 2022-03-03 22:32

    Sovietarrek UKRAINIERA “normalizatu”. Zer esan nahi du “normalizatu” hitzak? Errusiera inposatu? Orduan sinesten diat. Bestela, ez.

    Aixkideok, jabetzen ote gaituk zein ari den tragedia humanitario honen guztiaren atzean, humanoen patua ehotzen eta harilkatzen, seguru? Moira greziar tragikoa, ezen ez gure Mari Anderea bere Anbotoko kobaren sarreran ehuna harilkatzen.

    Armada-OTAN eta inbasio-ERRUSIARRAREN gainetik/ albotik/azpitik, oligarka guztien ELITE inoiz baino boteretsu bezain trinkoagoa duk: ARMEN eta GERRA GUZTIEN ZALDUNEN elitea. Apokalipsiako ZAZPI ZALDUNEN TROPA.

    Humanoek (jan, lo eta amets egiten duten gizaki hilkorrek elkar akatzen diharduten bitartean, Armagile globalizatuak, eskuz eskuz oratuta Hemen eta MUNDUAN (AEBetan, Errusian nahiz Pekinen), eskuak igurtziz ari dituk gozatzen, Mundu-Burtsako kotizazioan gora eta gora, KORRU-DANTZAN aRTOLATEKO, eskuak elkarri hertsiki eta kariñoz oratuta, armonia onean dantzan.

    Haiexek ditugu. Betiko haiexek: badakigu jada zeintzuk.
    Plandemian ere elkarrekin besoz beso zebiltzan beraiek, 2030-Agendaren etapak erretzen ari diren beraiek. Badakigu, ondo jakin ere ZEINTZUK; bestela, galdetu haien eledun nagusiei: Bill Gatees, Jeff Bessos, Black Rocks, eta… Kisinger zentenarioa berbera, oraindik bizi omen dena ur arreak nahastatzen!!!
    Belar txarrak betirako iraun eta iraunen!

  • josu naberan 2022-03-04 09:47

    Plandemiaren eta Ukrainaren auzia (Darwinen pentsaera-eremuaren arabera),
    ATZERA-JAUZI KUALITATIBOA da giza-espeziearen bilakaeran (eboluzioan) (aurreranzko jauzi kualitatiboa espero genuenontzat.

    Eskerra BURUJABE ERAIKITZAILEAK sortzen ari direla (espero ez genuena, hau ere)

  • Ikusten dudanez gaiak askotarako ematen du, eta zenbait galdera eta ekarpen (nirekin ados ez daudenak) interesgarriak iruditzen zaizkik. Beste batzuk tokiz kanpokoak. Dean den, hemen ikastea (gero norberak egin dezaka nahi duena) delako helburu bat.
    Ondorengo hitzak Leon Troskirenak dira, itzultzaile neuronalaren bitartez euskeratuak.

    “Baina -Kremlinen lagunek oihukatuko dute- Ukraina Sobietarraren independentziak SESBetik banantzea esan nahiko luke? Zer du beldurgarri horrek? Erantzuten dugu. Arrotza zaigu estatuko mugekiko gurtza. Ez diogu eusten osotasun batu eta zatiezin baten posizioari. Azken finean, SESB eratzeak ere bere herri federatuek autodeterminaziorako duten eskubidea aitortzen du, hau da, banaketarako eskubidea. Horrela, Kremlineko oligarkia bera ere ez da ausartzen printzipio hori ukatzera, nahiz eta paperean bakarrik duen indarra. Ukraina independente baten auzia argi eta garbi planteatzeko ahalegin txikienak traizio kargupean berehala exekutatzea esan nahiko luke. Baina, hain zuzen ere, nahasmen arbuiagarri horrek, pentsamendu nazional aske ororen jazarpen gupidagabe horrek eraman ditu Ukrainako langileak, Errusia Handikoak baino askoz ere gehiago, Kremlinen nagusitasuna izugarri zapaltzailetzat hartzera.” (L.T 1936)

  • josu naberan 2022-03-04 12:47

    “GIZA-ESPEZIEAREN ATZERA-JAUZI KUATITATIBOA” dela nioen, ETA, GAINERA GERRA ATOMIKO BATEN POSIBILITATEA, Lawrov Ministro errusiarrak berak ohartarazten duenez.

    Hori bai GIZAESPEZIERAREN AKABUA litzatekeela.

    “ESKERRAK subjektu politiko burujabe eraikitzailea sortzen ari dela”

    Horietariko bat NOAM CHOMSKY da, eta berak diño:

    “GIZA ESPEZIEA SEKULAKO BIDEGURUTZEN BATEAN AURKITZEN DA UNE HONETAN. AKABUA GERTA DAITEKE”

    Hanek guztiak “apokaliptikoa” dirudi. Baina nire ustez eta eustez ere ORAINTXE BARTAN DAUKAGUNA da, hots “errealitatea”

    Ez horren ERRUDUNA EZ DUK SOILIK ERRUSIA, ez dezagun ahaztu: ERRU NAGUSIA NATO/OTAN da, ez delako disolbatu (nahiz eta “Varsoviako aliantza desaktibatuta egon aspalditik, MINSko Tratatuen bitartez).

    NATO, disobatu ez, baizik eta muturra sartu du, inoiz sartu behar ez zuen lekuan: UKRAINA. UKRAINAKO eteetaraino hedatuz, MINSko Tratatuei arean ere kasuruik egin gabe, behiz eta barriro, bere inbasio guztiekin (IRAK,etab.)

    OTAN, bai, errudun nagusia, AEBen eta GB bere monagillo atlantiarraren gidaritzapean.

    Horretan ez nator bat CHOMSKIk pentsetan duenarekin: “EEBBei ez zaiele interesatzen gerra hau”

    Nik uste, gerra hau inorie ere az zaiola interesatzen (ez Errusiari, ez Europari ez beste ezeini… EEBBei salbu.

    EE.BBEK (AEB) dira, hain zuzen ere gerra hau bultzatu nahi duten bakarra (eta GB/AUSTRALIA haren monagilloak), baino AEBri batez ere, motibo askogatik:

    -dekadentzia larria dagoelako, Munduko agintea galtzear.

    -BIDEN, SISTEMA KAPITALISTAREN txotxongilo besterik es dena, ARMAGILEEK behar duten exijentzak presionatzen dutela (armak saltzea behar ditek, noski).

    -Presio hau Mundu mailako ELITE BOTERETSU BEZAIN TRINKO BATEK daragiela. Hots, Gobernu guztien gainetik diktatzen duena (Putin, Biden eta beste guztien gainetik) Botere Oligarkikoa, Oligarka horiek elkarren artean txit ongi konpontzen direla, izan AEBko, Errusiako, nahiz Pekineko), zeinei herria eta bakea BOST AXOLA ZAIEN.

  • Mikel Haranburu 2022-03-04 13:05

    2022ko otsailaren 24an Putinen armadak Nafarroa inbaditzen hasi da. Aitzakia, beste ñabardurak aparte, ukrainarren arteko bandoen arteko bakea mantenzea, beaumondarrak eta agramondarrak, borrokan baitaude Donbass eskualdean. Ez du beste interesik Nafarroan, ez bada NATOzale izatea galaraztea. Nafarroa gorte aitzinatua da, Europan dabiltzan berriztatze korronteetan murgildua dago, Eurovisión, Europar Batasuna… mendebaldea. Putinek ezin du hori onartu, Erruspainia inoiz sortuko bada, osorik, inperioa zabaltzearren. Ez eta Frantziaren bloke etsaian Nafarroa sartzea ere.
    Laster Noaingo batailan arituko dira errusiar blindatuak eta gerra-hegazkinak, Nafarroa sarraskituz.
    Hemendik eta bost mendera, berriz, Nafarroa jadanik Putinen koroapean inkorporatua, Ukraina betidanik Errusia izandakoa izanen da, eta ukrainarrak, betidanik, errusiar.

  • josu naberan 2022-03-04 13:46

    Mikel, nire ustez oraindik eta oraingoz, hire paradigma-simila lerratua duk, hainbatean:

    -lehenik, Errusiak, oraingoz bederen, ez du predenditzen Ukraina bereganatzerik, baizik eta Kiev-eko gobernu-mendebaldera/lerratua kentzea, NATOren pretentzioari (Ukraina NATOratzeari) aurre eginez.

    – beraz, Nafarroa ez zegok arriskuan oraingoz. Hori bai, gure Erresumak kontutan hartu behar du NATOra barneratzeaz.

    Eta guk, euskal herritar orok, OTAN EZ! aldarrikatu genian.

  • Ona, Mikel!

  • Argigarria adierazpen hau. Honekin ematen du amaiera nire parte hartzeari.

    “Gaur egungo Ukrania desageraten dugunean geldituko gara.
    Helburua erregimena aldatzea da. Putinek eslaviar bi nazioak batzea du helburu” Dimitry Suslov. Kremlineko kontseilari politikoa

  • josu naberan 2022-03-04 14:49

    “bi nazio eslaviarrak batzea”

    Ez diat ulertzen argi ETA GARBI,, zer erran nahi diten.

    DONBASS “bailarakoak” eta LUGANST “lautadakoak” batzea euren artean? Hauek Errusia eslavoarekin batzea)
    UKRAINA osoa bereganatzea.

    Hori esan nahi badute kultura-maila eskasa dute (edota izan nahi dute).

    Izan ere, Ukraina mendebaldekoa ez baita “ario-eslaboa”, baizik eta “ario-germanikoa”.

    Donbass “bailarakoak” eta Lugask “lautadakoak” ere ez baitute osatzen XIX mendeko errusiar migrariarrak SOILIK (%70), baizik eta KOSAKOAK.

    KOSAKOAK dituk hango autoktonoak (%30), eta “Kosakoak EZ DITUK ZORIONRZ “ario jatorrizkoak, baizik eta PALEOSIBERIAK PRE-ARIOAK (euskera-iberikoaren senide. Bestela ezingo nituzke dezifratu euskeratik “DONBASS eta “LUGANSK” toponimoek zer adierazten duten.

  • Naberan,
    Arrazista hutsa zara. Nazka eta dena ematen duena.
    Egizu ADN testa, ea benetan nongoa zaren jakin dagizun.

  • Galdera guztioi:

    2050. urtea. Euskal Herria independentea da. 7 probintziak. Nafarroako Erriberan %90ak berriz ere Espainia izan nahi du, ez da euskaldun sentitzen, ez du euskal herritar izan nahi. Hala ere, euskara ezartzen da hizkuntza ofizial bakar bezala Erriberan. Espainiak, Erribera zapalkuntza euskalduna sufritzen ari dela argudiatuz, bere tropak Ebro ibaiaren ertzean kokatzen ditu. Tentsio garai baten ondoren, Espainiak Euskal Herria inbaditzea erabakitzen du, Erriberaren zapalkuntza aitzaki bezala erabiliz, baita beste X (zuek izendatu) arrazoi/aitzaki argudiotzat hartuz. Inbaditu ondoren, Espainiako presidenteak hau dio “Euskal Herria herri asmatu bat da. Euskaldunak beti izan dira espainol. Nazionalista euskaldun naziak konbatitzera gatoz, eta abar.” Bien bitartean, nazio mailan, batzuek Espainiaren inbasioa justifikatzen eta zuritzen dute.

    Orain Errusiaren inperialismoa zuritzeko asmoz Donbassen zapalketa aitzakitzat hartzen duten euskaldunek, Espainiaren inperialismoa ere zurituko al lukete Erribera aitzakitzat hartuz? Koherentzia intelektual minimo bat mantentzea nahi badute behintzat, diot. Zurituko lukete?

    Horrez gain, Donbassen gutxiengo errusiarraren zapalketa salatzen dutenek, salatuko al lukete Erriberaren balizko zapalketa hori? Bitxia da, Tutera nahitaez euskaldundu behar dela eskatzen duten horiek nahitaezko ukrainizazioaren aurka dauden berberak baitira askotan. Inkoherentzia (eta zitalkeria moral) argia. Eta ez hori bakarrik. Emango al liekete autodeterminazioa Erriberari? Ala Euskal Herriaren burujabetza osoa defendatuko lukete?

    Zer deritzozue planteamenduari? Gaiak paralelismo eta debate interesgarriak sor ditzakeela uste dut.

  • Caixo,

    Ukrainan eta Russian dagoen gathazca hau beguiratzen ohi da hemen, nere ustez, iraganeco betaurreco batzuequin. Beguiratzen ari da, hori Irak, Lybia edo Yugoslavia balitz beçala. Hau da: Occidenteac, NATOc eta, legitimitateaz gain, guztiaren controla eta gaitassunac baleuzca beçala. Suprematismo occidentaletic beguiratzen ari dela uste dut; eta behar bada, hor dagoque, orain, beguiradaren acatsa.

    Globaliçationea hilda dagoque, eta bere azquen eguitasmoa aguian da Russia çucenean erasotzea eta suntsitzea, bere recursoen gaineco controla hartuz, edo bercela denoc guerra thermonuclear batean hil gaitecen. Bainan ez dirateque haiec (globalistac) jocalari bacarrac mundu mailan gaur egun.

    Erraiten deracute ecen mundu mailaco gaitzezpena jaso duela Russiac. Aguian occidente collectivoa confunditzen da mundu guztiarequin. Hori bucatu da. Hor dagoque interpretationearen edo beguiradaren acatsa. Nola ikusten du Chinac? Nola ikusten du Indiac? Nola ikusten du Russiac berac?

    Gathazca honen significatu historicoa hemen ulercen ahal liçateque aguian berce modu batean, adibidez, baldin russiarren açalpenari aditzen balitzaio aphurcho bat bederen. Ceren dembora lucez avisatzen aritu baitira. Eta gauçac argui eta garbi erran dituzte.

    Honaco hau erraiten du Daniel Estulin jornalista sovietico-russoac, marchoaren 1eco bere videoblogean (Angel Metropolitano). Uste dut nahico argui adiarazten duela euren postura, euren raçoinac, eta bere contextu geopoliticoa. Eta saiatu naiz hura hemen naffarreraz adiarazten. Bacoitzac hausnar deçala bere erarat.

    Haren erranetan, munstro bat esnatu çatequeen Ukrainan Maidaneco iraulçarequin (2014). Hor berphiztu çatequeen nationalismo ukrainarra bere forma nazian. Ukrainan exclusivitate national beçala identitate cehatz bat eçarri cen, eta ideia antirrusso batean oinharritzen da exclusivitate hori, eta campotic sustatua içan da.

    Occidentearençat Russiac ez luque existitu behar. Russia dateque elite occidental-globalarençat oztopo nagussia, eta hortic dathorque haien eta haien clientelen gorrothoa Russiaren aurka.

    Russia eta Ukraina sepparatzen, eta euren artean guerra sustatzen aritu dira occidentetic. Hau Brzezinskyren aholculari ipharramericarraren proposamena cen: Eurasiar balcanac: inestabilitatea, gathazcac, Russia eramaitea chaoserat.

    Occidentea ustelduta dago, suntsitua. Eta Russia erasotzen du. Nola? 1. Inguruco Statuetan ezegoncortassuna eraguinez. 2. Russia herrialde parya beçala aurkeztuz. 3. Gathazca interethnicoac bulçatuz. 4. Russia ahulduz, herrialde barneco prooccidentalac valiatuz.

    Beraz, Russiarrençat ez dagoque berce bideric, Ukrainagatico borroca baino. Russia ez dago borrocan Ukrainarequin, munstro nationalista horrequin baicic. Hor Occidenteac eguiten derauco guerra Russiari, munstro hura valiatuz.

    Bainan occidentearena da problema: Russia Eurovisionetic camporatzen dutela, ba primeran! Occidentean ondassunac dituzten fonctionariei kencen dizquietela ondassun haiec, ba bi aldiz primeran!

    Orain ari da eçarcen Burdinezco Ridaua 2.0 bat cein 2014. urthean hasi baitzen, occidenteac bulçatuta. Bucatua da, beraz, concordia gorvatchevianoa.

    Camporatuco dute Russia SWIFT systematic. Bon, okerragoac passatu dituzte. Leningradeco setioa ascoz latzagoa içan cen eta resistitu çuten. Russiarrec ez dute nehoiz entregatu euren lurraldea.

    Europa eta Russiaren arteco haustura honetan okerrena europearrençat da. Hemen certificatzen dateque globalismoaren heriotza.

    Russia ez dago eta ez da egongo bacarric. Gaur egun actore berriac daude, bacotza bere erarat aritzen. Ez da mundu mailaco isolamenduric egonen Russiaren aurka.

    Eta Russiac irabacico du. Sentenciatzen du Estulinec.

    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2022-03-04 16:32

    Bikain Julen!
    Bai planteamendu biziki interegarria deritzot eta bai debate interesgarria sor dezakeela.
    Planteamenduari zure baimenarekin gehituko nioke ordurako Iparraldea kulturalki eta politikoki erabat frantsestua dela batez ere aurreko urteetako populazio frantsesaren inbasio etengabea gatik salbu eta bakarrik bi eskualde tipietan frontera ondoan, Bankatik Esnatsuraino eta Sara herri isolatuan.
    Orduan Frantziak Espainiari laguntza politiko sinbolikoa ekartzeko igor lezake CTS konpainia bat Esnaatzu gaineko Gartzelako lepora eta Urtxola bentara balizko nahasmendu eta kutsadura nazionalistak arraultzean itotzeko.

  • Benat Castorene 2022-03-04 18:04

    CRS konpainia erran nahi nuen.
    Julenen ezenario honek pila bat galdera sortzen ditu.
    Euskal herri independiente batek ez ote luke aitortu behar autodeteterminazio eskubidea Erriberari? beraz erreferendum bat antolatu?
    Espainaren aldekoek irabazten badute zer egin euskaldun egon nahi duen %10 horiekin? Ez dira abandonatzen ahal alabaina. Herriratu orduan? ala tokian bertan lagundu antolatzen minoritate euskaldun gotortu bezala?

  • josu naberan 2022-03-04 18:38

    Alexanderren ikuspuntuarekin bat nator. Egiazko erosatzailea Atlantismoa izan duk: zeren eta NATO elefantea sartu dik Errusiako atarira bertara.
    Lehenbizi, NATO/OTAN aspaldian disolbatuta egon nehar zukeen, VARSIVIAko alaintza iraungi zen unetik bertatik; baina AEBtuen gidaritzapean jarraitu dik Gerra Hotzeten nahiz Beroetan. HOtxe datza gakoa: AEB-ek GERRA BEHAR DITEK, euren azpiegitura armamentistak hala exijitzen duelako.

    Bestea, Donbats Nafar Erriberarekin alderatzea etab, ez du batere laguntzen Ukraina-Ekialdeko errealitatea argitzetzeko.

    Ekialde hori konplexua eta anitza duk: %70 migrari errusiar XIX.eko ondorengoak XIX,, bai, baina horrek ez du esan nahi Nafar Erriberako espainiar zale omen diren bezalakoak direla. Eta adi, ez al da euskal zalerik Nafar Erriberan? Eta hango ikastolak-eta zer? Extraterresteak?

    Eta gero, Lavin jauna, nire “arrazismo nazkagarria” zetorrek: Donbats eta Lugantseko %30a bertako autoktonoak direla: KOSAKOAK, paleosiberiar jatorrizkoak. Barka hau razismoa badok, baina horixe errealitatea.

    Eta DAGOENA (errealitatea) ezagutze horrek hainbat katramila politiko-militar ekiditen lagunduko luke, baita hainbat nahasmendu intelektual, Julen, Mikel eta konpanial

  • Benat Castorene 2022-03-05 10:57

    Aitortzen dut ez nuela oraindik Joxeren artikulua bera irakurri. Ez naiz aditua geopolitikan eta dena detailletan jujatzen ez nintzateke ausartuko. Baina artikuluak inpresio ona egin dit: orekatua eta dokumentatua dirudi baina halaere Putinen aldera barkamenik gabekoa.
    Joxek iradokitzen duen aterabidea alegia “neutrala eta ez lerrokatua Errusia edo NATOren baitan. Azken finean, Nazio Batuaren babesean” biziki biziki urrun ikusten dut nahiz zentzunekoa izan dirudien. Izan ere horretarako beharlo litzateke Errusiar Von stauffenberg batek batek Putin kalitzea eta amerikar elitea ez inperialista bilakatzea.
    Denek dakigu Ukraniaren historia eta testuingura erabat diferentea dela gure herriarenarekiko, baina bada zer ikas guretako ere.
    Milesker Joxe.

  • Mikel Haranburu 2022-03-05 14:01

    Ahaztu nuen Nafarroak lau herrialdeak galduak zituela urte batzu lehenago: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Krimea.
    Nahasmendua? Datozela geopolitikako jakintsuak eta bakezale antinazionalistak argitzera nola bost mende geroago gauzak berdintsu egiten ditugun…
    (eta ahaztu nuen k bat kentzea…)

  • josu naberan 2022-03-05 21:38

    “Bi puntualizazio”, esaldi honexekin hasten zen errollista makabeo kontsumatu bat.

    -Lehen puntualizazioa, Bikilatarrei: egoera katramilatsu honen alalisia egitean, ezin da ahaztu edo omititu esatea ezen OTAN behingoz desagertua behar zukeela aspalditik. Beraz, alferrik da manifestazio hutsala antolatzea MOC eta hauek egin eta eginen bezala, “GERRA BAI”- “BAKEA BAT” lelopean: “OTAN EZ” sartu behar da lelo horren barruan. Bestala, manifa hutsalak izatean gain, ZEHARO LERRATUAK ETA INJUSTUAK DIRA.

    2. Puntualizazioa: argi geratu da beste behin ere Mundu mailako Oliagarkiak funtsinatzen duela, Gobernu eta Estatu guztien GAINETIk eta OLAGAKA horiek txit ondo konpontzen direla euren artean.
    Adibidea ezin argiagoa duk: oligarka errusiarrek Errusiar PIBaren %80 dute Europako eta Mendebaldeko Paradisu Fiskaletan (hortik atera populu errusiarraren pobrezia eta miseria-maila)

    Orduan, Errusiari ekonomia-blokeoa aldarrika diate. Europaren erantzuna: Italia, blokeo bai Errusiari, baiza ez luxuzko jeneroena, hots, diamante eta halakoei; hots Oligarka nagusien ondasunei! Puntu eta koma!

    3. puntualizazio (gehigarria)
    Jarraitzen duzuen Nafarroarekiko alegoria-nahasmenduarekin. Dátozela hau (“Nafarroak bere lurraldeak galdu eta oraindik ere galera horrekin jarraitzea” ) argitzera bakezale anti-naziolalistak”

    Ni ez nauk prezeski manifa horietara joaten den “bakezale”, ez anti-nazionalista” .
    Aitzitik, nazionalista eta independista aberkide beteranoa nauk (beteraneo, diñot, nire adinagatik (80 urte beteak), 60-70 belaunaldiko borrokalaria)

    Beraz, joan zaitezte kontuak eskatzera beste tokiren batetara!

  • josu naberan 2022-03-05 22:35

    akasño bat zuzentzeko,

    Rufian jaunak atzoko Legebiltzarre Espaiñako interbentzio “mundialean” (irakurri al duzue?), erran duenaren arabera, Oligarka errusiarrek Mendebaldeko Paradisuetan duten Ondarea PIB.Errusiarekiko %85 duk (ez bakarrik %80, nik esan bezala.

    Bestalde, Oligarka errusiar kriminal horien luxuzko enbargoari ezetza emandio beste bat Greit Britania izan duk, hau da “Londongrado”, Rufianen beraren motea erabiliz.

    Beraz, Italiagrado, Londongrado… “hipokresia eta kolaborazio gradu asko Oligarka kriminarekiko.

  • josu naberan 2022-03-06 09:48

    Herriko jendeari ez, noski. Inongo herriko jendeari.
    Oligarkia bai, aldiz, Inperi guztietako oligarkiari, salbu eta gerra hori bere Inperioen eremuan ez bada.

    Printzipio hauek kontutan izanez, Inperoetariko zeini interesatzen zaio gerrra, konkretuki?

    EURASIARI ez, arean ere.
    Batetik, EURASIA (gaur egun Europa eta Errusia beti izan dierako kultura/zibikizazio berekoak, oraintsu arte.
    ORAINTSU ARTE esatean zera erran gura du: alde batetik germaniarrak eta bestetik eslaviarrak etorri arte (-2.700~)

    Ordura arte, Zibilizaio, kultura eta ideologia berekoak izan dira, duela 25.000 urtetik gutxienez, Paleolitoko “Andere Oparoaren” denboratik gutxienik.
    Izan ere “Andere Oparoaren” (“VENUS” gaizki deitutakoaren) iduriteria Akitaniatik Siberiarainoko lurraldeetan aurkitu baita. Beraz, kultur KODE edo iruditeria partekatzen zuten: hots, kultura bera.

    Beste Inperioa handia (gaur egun handiena bihurtzear edo jada bihurtua): TXINA.
    Horri bai eta ez, aldi berean. Hotz, ez egitura politiko-ekonomiko aldetik, zuzenean, baina bai seguruenik, interes politiko jakin batzuen arabera:
    Txinak ez du nahi gerrarik bere Inperioko lurralde-eremuetan, ezta ere, jakina, bere kolonietan. Hots mundu zabalean, salbu OTANeko eremuan. Hor bai ateratzen duela probetxu. Bestela, EGITURA POLITIKO aldetik ez zaio interesatzen gerrarik, BEREZ, goian aipatutako kasuetan izan ezik,

    OTAN eremua geratzen da: OTAN/NATOREN eremuan, eremu europarrari ez zaio interesatzen, alderantziz baizik, GERRAREKIN GEHIEN GALTZEN duen eremua da. Eta interes asko daude bitartean EUROPAKO BATASUNA deseuztatzeko, batipat Greit Britania eta AEB. Enbarazu egiten die Europak, alde guztietatik eta maila orotan.

    Azkenik, NATOko eremu Atlantiarra geratzen da GB, AEB, gehin Australia (oraintsu hiruren arteko Ituna sinatuak).
    Eremu Atlatiarrari bau interesatzen zaio GERRA, BALDIN ETA EUREN LURRALDEETA EZ BADA.

    Izatez, batik bat AEB (Estatu Batuetako Oligarkia) ezin da bizi, ezin du iraun. Arrazoia argia da: egitura militar-armamentistak exijitzen dio GERRA BERO BAT IZIOTZEA ETENGABE zokondoren batetan.
    Bere ARMEN KONTSUMOA BEHAR DU DERRIGORREZ, bere eraketa politiko-armamentista-militarra hala izatea BEHAR DUELAKO.

    Eta gaur egun, Biden da euren txotxongiloa, munduan gerra-gosea hedatzen duen Inperioa.

  • Mikel Haranburu 2022-03-06 20:02

    Nafarroa-Ukraina alegoria nire neure gauza zen, ez beste inorena; Julenek tira eginez planteatu duen gaia, berriz, interesgarria da oso, baina ez zen nire asmoa ur sakonetan sartzea. Nik eskemari erreparatu nahi nion, beste jende batzurengan pentsatuta.
    Bestalde, Josu, egiten duzun azterketa zuzena izan daitekeelakoan nago. Halaberean, uste dut NATO paradigma hori ez ote dagoen sasoia joana… guztientzat ere. Varsoviako Ituna deuseztatzearekin batean NATO ere desegina behar zukeela, egia, baina SESBek zuen protagonismo guztia Errusiak bereganatu zuela ere argi dago. Errusiak dauzka munduan diren bonba atomikoen erdiak, eta bera da mehatxuka dabilena. Ukraina NATOren armategia izatekotan omen, baina SESBek ezarri zituen misilak Kuban… Ukrainan arma atomikoak jarrita ere, zertarako? Errusia konkistatzeko ala?
    Dena dela, Errusia ere kapitalista da guztiz (Txina ere bai, mundu mailan diharduen enpresa baten gisan), eta, diozun bezala, AEBren beharrak dira, “numberonismoaren” izenean, azken batez gerra guztiak gehienak behintzat egiteko zioa.

  • Naffarroac (gure Statuac), nere ustez, orain neutralgoa declaratu behar luque gathazca honen aurrean. Hori liçateque orain gure independencia-declaratione bat. Ba dakit erabat utopico dela erraiten dudana, baina pensa deçagun, ecen gure icenean sartuac garela guerra horretan, bando batean eta berce bandoaren aurka (Espainiac eta Franciac sartu gaituzte horretan). Ez draucute galdetu ere eguin. Bainan sartuac gara.

    Nic ez dut uste bando batean ala bercean sartu behar garenic. Nic nere iritzia ba daducat. Nere ustez, Putin leader egoquia eta ona da, Russiarençat, eta munduaren aurrean cinçoqui eta onqui aritu da. Nere ustez Russiac cinçoqui jocatu du hasieratic, eta bitarteco diplomatico guztiac gastatu ditu pausu technico-militarra eman baino lehen.

    Bainan bercelaco iracurquetac ere ba daude gure artean. Nic osso argui dut gathazca honetan russoec jocatzen dutela cinçoqui, eta occidente decadentea dela erasotzailea, Ukraina erabiliric tchotchonguilo zombie bat beçala. Bainan guc baquearen alde eguin behar guenuque.

    Baquearen alde cençuric batere ez duena da Ukainarat armac bidalcea. Eta hori eguiten ari da gure icenean. Beraz, hori babesten badu norbaitec, ondoren ez deçala negarric eguin, edo joan dadila bere negarrequin popatic harcerat.

    Adeitsuqui

  • Ongi esana Alexandre

  • josu naberan 2022-03-07 10:03

    Ba bai, Gerra horretara ARMAK BIDALTZEA sekulako hanka-sartzea duk. OTANen alde lerratzea!

    IñaKi Egañak esan bezala bere artikuluan GARAn, une honetan “espartakistak” izan behar diagu (ez inperialista batzuekin ez besteekin).
    bESTELA iii.mundu-gerran sartuko gaituk. eTA HALAKORIK ASKI IZAN DITUK ETA SOBERA AURREKO BIAK.

  • Benat Castorene 2022-03-07 10:44

    Egun on Alexandre,
    Estonatzen nauzu
    Ez zara ohartzen beharbada baina zure Putinen politika inperialzaletasuna, ez du deus onik iragartzen zure Nafarroako balizko estatuaren kontzepzioarentzat.
    Bistakoa da ez alde batekoak ez bestekoak direla saindu tipiak ezta beharbada Ukrainia ere, ezen gehiago jakin nahi baiginuke Donbazeko errealitateaz.
    Baina une konkretu honetan nork du bonbardatzen eta inbadiatzen bere burua unanimoki defendatzen duen herri bat? Nork du mehatxatzen du bonba nuklearra baliatzea ez bazaio uzten nahi duena konkista egitera?
    Bestetik armak Ukrainiarrei entregartzea da gerlan haien alde parte hartzea baina ez entregatzea Putinen alde. Bi posturek desbantail larriak dituzte. Hautu bat egin behar da kontzientziaren arabera ala erreal-politikaren arabera.
    Iduritzen zait Joxeren artikulua zure iruzkina baino pentsatuagoa dela, aldi honetan bederen.
    Adeitasunez

  • josu naberan 2022-03-07 11:07

    Benat,
    Hemen Putinen alde ez duk inork armarik bidali, nik dakidala, OTANen alde baizik. Eta hori bai arriskutsua dela!

    Ez ote genuen bada, euskaldunok erabaki OTAN EZ!, aspaldi?
    Zertara dator orain, prezeski, armak bidaltzea BEREZ SUTE LAR dagoen lekura?
    Ez al dakusagu garbi BI INPERIO DIRELA MUTURKA? Euren artean arriskutsuena OTAN, nire aburuz, sugegorrien artean sugegorriena!
    Eta gure Europa inoño-iñozoak sugegorri hori Putinen atariraino sartu digu, 3. Mundu Gerraren arriskua jarriz gerra atomiko bat!)

    Gu, Rosa eta Espartakista haiek bezala, ez Inperio bataren ez bestearen alde!:

    ez “gure” OTANen ez PUtinen SSBB-en alde!

    Arraroa bada ere, oraingoan ABSTENITZEA dagokigu.

    “GERRARI EZ. OTANIK EZ!

  • Benat Castorene 2022-03-07 11:08

    Armaren entregatzeari dagokionez, erraza da enetzat erraitea hautu bat egitea, ez du ondoriorik izango. Baina ardura postuetan daudenentzat kristoren kontzientzia arazoa sortu beharko litzaieke. Ez ote?
    Ene aldetik iduritzen zait ez nituzkeela ukrainiar erresistanteak desarmatuak utziko tanken aurka baina, gure haurrei eta bilobei pentsatuz, otoitz eginez ments horrek ez diezagun horren estakuruan bonba nuklear bat bidal.
    Enfin iduritzen zait.

  • Benat Castorene 2022-03-07 11:26

    Berlineko murrua erauzi ondoren Otan hori zen bezala atxikitzeak badu zerikus seguraz ere Putin baten sortzearen femenoarekin. Versailles eko tratuak Hitlerren sortzearen fenomenoa zer ikus duen bezalatxe.
    Baina astakeria larriak egin eta gero ez ote zen lehentasuna bi kriminalak botatzea eta biktimak sokorritzea?
    Bistan da urrengo balizko akordio batean zeinean bi aldiek urrats bat egin beharko luketen, Otan hori ganerran jaso beharko litzateke.

  • Mikel Haranburu 2022-03-07 11:35

    Alexandre,
    Zuk gathazca izendatzen duzuna, Errusiaren eraso gupidagabea da oraingoz. Cinçotasuna dela eta, ez dakit nola neur daitekeen…: zenbat eta Ukrainako eraikin eta azpiegitura gehiago suntsitu, hainbat eta cintçoago? Ospitaleek eta eskolek puntu gehiago damazkiote Putini?
    Pentsatu nahi dut cintçotasunaz ari zarelarik, NATOren (AEBen) aurrean zer argumentario erabili duen eta nola esplicatu izan den munduaren aurrean gogoan duzula; ez, noski, boterea nola atxiki izan duen pozoinaren bidez, derragun. Etorkizun litekeen Ukraina misil atomikoz hornitzea, orain hirurugei urte gauzatu zuen SESB zenak; Putin egokia izan liteke… ikusiko dugu nola ateratzen den sartu den zulo horretatik, bai eta Errusia bera zertan bilakatzen den ondoren ere.

  • Mikel Haranburu 2022-03-07 11:40

    “…orain hirurugei urte gauzatu zuen SESB zenak, Cuban bereak ezarri zituen hartan” esan nahi nuen.

  • josu naberan 2022-03-07 11:58

    ene ikuspegiz, arazoa zera duk: GERRA BEHAR duen bakarra OTAN dela, bere AEB-sheriffaren gidaritzapean.

    AEBek dituk GERRA, edozein zokondo URRUTIENETAN (ez berenetan, nozki) BEHAR-BEHARREZKO eta ETENGABEA BEHAR DUteNAK!
    Ez al dugu ikusi argi eta garbi orain arteko gerra aunitz NATOren eskutik? (Irak, Libia…), Espainia (eta GU GEU barne sartuta, NOSKI, Aznarren eskutik-eta?

    AEBez landa, “CUI PRODEST BELLUM?”
    Berez, beste inori ere ez (PER SE): ez Moskuri, ez Pekini ere, berez.
    Zirkunstantzialki bai, adibidez TXINAri, baldin eta bere lurraldean edota bere kolonia ugarietan ez bada: hots, OTANen eremuetan BAI probetxu atera dezakeela oraintxe bertan gerratik, baina ez du BEHAR-BEHARREZKO (per se).

    Aitzikik, GERRA BEHAR-BEHARREZKO BEHAR duena (barka errepikapena) AEBetako OLIGARKA ARMAMENTINTA duk: bere armategia kontsumitzea behar duelako (zertarako-eta, ORAINDIK ARMA GEHIAGO EKOITZI AHAL IZATEKO).

    Eta horretarako, Biden eta beste txotxongilo batzuen bitartez, GERRA EGARRIA elikatu eta hedatu behar dik mundu osoan zehar (Saudi Arabia-Espainia, Taiwan, etc etc)

    Baina aspalditik behar zuketen GERRAK itzalita. Aspalditik behar zukeenez, OTAN DESAGERTUA.
    Beraz, GERRA EZ, OTAN EZ!”

  • Benat Castorene 2022-03-07 12:12

    Beti Armen entregatzeari dagokionez, kontu horrek xifritzen nau eta.
    Gertatzen gara justu SWek deskribatzen egoera batean, zeinean bi obligazio elkar kontra esaten duten, hau da alde batetik basaki atakatua denaren defendatzearen obligazioa eta bestetik gureak Putinen erreakzio barkaezin batetik babestearen obligazioa. Kontra esan hori, eta bi obligazioen artean hautatu beharra dira oraiko mundu ordenaren injustizia itzelaren agerraldia.
    Oroizen naizenez erraiten du bi oligazioetarik bat hautatu behar dela ezinbestez;baina erabat kontziente izanez gaizkia egiten dugula bestea abandonatuz.
    Beraz Alexandre eta Josu, zure postura eta hautua konprenitzen ahalko nituzke ez zaituztet kontziente ikusten ukrainiar abertzaleak abandonatzen ditutzuela lagundu gabe basa hotz baten eskuetan.
    Ez ote da kontraesan baten zantzua zuek bezalako abertzaleenganik?
    Medita zazue mesedez justu orai itzultzen ari naizen Erroztamenduaren lerro hauek. Balio du Frantsesentzat, Ukrainarretzat eta gu guziontzat:
    ” Gaur, frantses guziek ongi badakite zer zaien faltatzen Frantzia erori zenetik. Hori badakite ongi dakiten bezala zer faltatzen zaien jaten ez dutenean. Frantsesek orai badakite, larrua objektu erregarri bati itsasia egoiten den bezala, nola beren arimaren zati bat Frantziari hain den itsasia nun, Frantzia kentzen zaionean, hari itsasita egoiten den, eta badakite horregatik etsaiek arima zati hori erauzten dietela. Badago beraz zerbait zeinari frantses ororen arimaren zati bat itsasia egoiten baitzaio, zati bera eta bakarra da frantses ororentzat, zerbait erreala hunkiezina bezala, eta halaber erreala hunki dezakegun zerbait bezala. Beraz, Frantzia suntsitzeare mehatxuak—eta zirkunztentzia batzuetan inbasioa bera suntsiketa baten mehatxua da—mutilazio fisikoaren balioa dauka frantses guzientzat, eta beren haur eta arra-haurrentzat, eta beren ondoko ikusiezinentzat. Izan ere badira populazioak egun batean konkistatuak izanagatik sekula sendatu ahal izan ez direnak. ”
    Beti adeitasunez

  • Benat Castorene 2022-03-07 12:17

    …zure postura eta hautua konprenitzen ahalko nituzke BAINA ez zaituztet kontziente ikusten ukrainiar abertzaleak abandonatzen ditutzuela lagundu gabe basa hotz baten eskuetan.
    Baina ahantzia nuen

  • Egu erdi on.
    Benat, Naberan jaunaren aburuac eta nereac ez dute cerikussiric bat ere. Nic Naberanequin ez dut cerikussiric bat ere.
    Nic iritzi bat bota dut. Nerea eta ez berce nehorena. Ez da beharrezco bat ethorcea. Neuc ez dut ukatzen ere equivocatuta egon naitequeenic edo daturen bat faltatzen çaidanic.
    Neuc ez dut guerra maite.
    Adeitassunez

  • Mikel Haranburu 2022-03-07 13:21

    NATOkoa ez den ezein herrialdek laguntza militarra eman liezaioke Ukrainari; Errusiak (Putinek) NATOrengan ditu begiak jarrita, eta bloke arteko ‘politika’ kudeatu nahi du, bere erara noski. Alabaina, aipatu da egunotan pare bat gauza bederen: Alemaniak bere arma ekoizpena eta armadaren indarra berrikusiko dituela (aukera zukeen lehenago ere arma negozioari bultzada emateko, Errusiak Ukraina inbaditu gabe. Orain dirutza jarriko omen du armadan), eta Suitza bera, herrialde neutrala, bere posizioa berrikustekotan dela.
    NATOko izan gabe ere inork armak eman liezazkiokeela Ukrainari, nioen. Batek hala egin baleza, emate horrek ez luke NATOrekin lerra araziko, ez bada anztekotasunez, baina ez duke eginen, beldurragatik!? Ukrainako ondasunez eta ukrainarren bizitzaz ari naiz, horiek babesteaz. Kontu geopolitikoak, nola ez, diplomaziaz…
    Ukrainari armak ez eman, baina Ukrainar soldaduek hamarren bat mila soldado errusiar hiltzeaz zer diote Gerraren aurka bai baina Errusiaren alde mintzatzen direnek?

  • josu naberan 2022-03-07 13:22

    “ukraniar abertsaleak” diok, Benat. Zeintzuk dituk hiretzat zehazki?

    Ukrainar abertsaleak DONBASS “bailarakoak” eta horiek baldin badituk , aski ditek Errusiaren babesarekin, eta horretaz pozik egon beharko heunke Putinen interbentzioarekin.

    Ukrainako KIEV-gobernupeko “abertzaleez” ari bahaiz, eta uste diat hire kasuan hortaz ibiliko haizela, gogoratzak Estatu-kolpe faxistaz eta ankerkeriaz sortutako gobernuaz eta euren paramilitarrez ari haizela, eta horiek ere badiate babesle “babeslearen” (OTANen) laguntza aski.

    Beraz, izan gaitezen Espartakista, bakea nahi baldin badugu benetan.

  • Benat Castorene 2022-03-07 14:55

    Bai ukrainiarren erresistentzia ukusita emaiten du populazioaren gehiengoak (Dombassean eta agian beste toki errusofono batzuetan izan ezik) independentzia defendatzen duela Putinen tropen kontra eta horregatik abertzale bateiatu nuen gehiengo hura (egia da zurekin paralelismo laater bat egiteko, aitortzen dut)
    Bestela harritzen nauzu, ez eznakien Chelenski estatu kolpe baten bitartez iritsi zela gobernura, zure iturriak zabal ezaitzu mesedez zeren nik sobera fite eginda agian ez baitut ezer aurkitu hori erraiten zuenik.
    Erraiten duzuna egia bada prest naiz gehiago gogoetatzera.
    Biziki erraz erabiltzen duzun faxista kalifikazioari dagokionez Putinetik datorkizu zuzen zuzenean.
    Artetik erraiteko Putin eta Chelenski artean ezdakit zein den faxistena!
    Josu spartakista ezohikoa zara, ezdakit Rosa zurekin erabat ados litzatekeen.

  • josu naberan 2022-03-07 17:01

    hi, nirekin ados egin beharrik gabe, noski, Rosak eta bere Espartakistek ABSTENITU egin zitean BI INPERIALISMOETATIK, eta haiei kasu egin bazieten, ez zateken izanen Mundu Gerra hura.

    Nire ustez, kasu berean aurkitzen gaituk orain.

    Zelenski hori komikoa baitzen, besterik ez. Baina herria ASE-ASE zegoen oligarken hainbat korruptela eta engainurekin.
    Zelenski komikoak hitz politak agintzen zituenez (korrupzioaren-kontra-ere), ba jendeak sinetsi egin zion eta presidente atera zuan. Gero, jakina, ezertxo ere ez zitean bete.

    Beraz, lehengo presidente kolpisten Gobernua irautea izan zuan haren eginkizuna.

    Zelenski hori ez zen oligarka eta ez zeukan Paradisu fiskalik…., baina ideologiaz fatxa zen da, eta pailazoa edo txotxongiloa, ez dezagun ahaztu (ez nazia, nonbait), eta oraintxe berton OTANen txotxongiloa, eta bere Gobernu fatxaren paramilitarrek eraso bortitzak egiten Donbass “bailarakoei” eta abar.

    PUTINENA beste kontu bat duk, botere-obseso arriskutsua, hori ere EZ NAZIA, noski, baina bai inperialista hutsa, herriak zapaltzen trebea, tokiko hizkuntza eta kultura-zapaltzailea…

    Baina zein INPERIO ez, Benat?

    Frantziak, Greit Britania, Australiak, AEBek tokiko indigenen sarraskiak egin zitean, bakoitzak berean:

    Kanadak (ez dezagun ahants), bere lurraldeko indigenoen sarraskia (umeen kontzentrazio-eremuak… eta gauza izügarriak;
    Espainiako Erreinuak Hegoameriketako indigenoen sarraskia (arimarik ez zeukatela-eta);
    Australiak hango maorien sarraskia;
    AEBek “Indioen” sarraskia (besteak beste gure senide Apatxe eta Navajoena), eta etc, etc, litera, kafetera)

    Beraz, ez da izan bakarrik Errusiak bereak egitea bere lurraldeetan.

    AURPEGI-ZURBILON Erreinu super-zibilizatua, mundu guztiko indigenoen ODOLAREN GAINEAN OINARRITUTA zegok, Benat.

  • josu naberan 2022-03-07 17:10

    “EGARIZOLAN oinarritua”,
    hala erraiten ditek Zuberoan, ez duk, Benat?

  • Beñat Castorene 2022-03-07 18:23

    Josu ene aldetik ere zerbait aurkitu dut azkenean (Zelensky izena gaizki idazten nuen eta)
    https://www.lemonde.fr/international/article/2019/04/21/en-elisant-volodymyr-zelensky-president-l-ukraine-fait-un-saut-dans-l-inconnu_5453254_3210.html
    Zelenskyk hauteskundeak irabazi zituen %72 bozekin eta Le Mondeko artikulu horretan detalle interesgarri bat bera eskualde. rusofonekoa da.
    Honek ez dirudi estatukolpe bat nahiz badakigun ez duela bermatzen ez dela beste faxista bat Hitlerren ondotik.
    Baina ez da inolaz ere estatu kolpe bat esaten zinuen bezala eta, egia erran ez du antza baitezpada muturreko faxista baten tankera.
    Josu segur naiz badela zer ikas spartakisten historian baina kontuan hart behar dira orduko eta oraiko kontestuak. Bestenaz erru larriak egin daitezke. Hau da transposizioaren artea eta arte hori menderatugabe ezin da historia baliatu.
    Horiel hola, artetik erraiteko, nik uste maoririk ez dago Australian bai ordea polinesian (eta mikronesian ere ute det)
    Zer erran nahi du “egarizolak” xuberotarrez? ez dut aurkitu.
    Beti adeitasunez

  • josu naberan 2022-03-07 22:34

    EGARZOLA (Zub.) *egari-en-zola “zolan ezarria”: “zimenduak”.

    Benat, Gerra hau piztu den arte, behintzat nik ia ez nian UKRAINAren inolako ezagutzarik (soilik Bibliako “Dilubio Unibertsalean”, duela 9.000 urte, Ipar Poloa urtzean, Ukraina urpean geratu zela, eta horregatik, Euskera-iberieraren “globalizazioa” Europatik Ekialderago bidean, data hori baino lehentxeago gertatu behar zela, (-10.000~), zeren euskera-iberiera Jonia, Kreta, Georgia, Sumeria eta Siberiako Yenisei ibarrera arte hedatu baitzen (“Geure hizkuntzaz ez dakiguna”).

    Eta gauza bera gertatu zait egungo Ukrainari buruz: Internetean-eta hasi behar ukan dut zerbaitetaz jabetzeko. (Ez fida Hedabide Salduenetaz, zeren NATOren alde lerratuak baitituk, FAKE-new ugari eta hutsune gehiegirekin.

    Horrela, jakin izan dut, besteak beste, ezen “Maidan” errebolta hura gertatu zenean (2.014), AEBek aprobetxatu zutela Estatu-kolpe bat eraginarazteko KIEVen,
    demokratikoki hautaturiko Gobernua hondoratzeko eta beraien gustoko Gobernu-txotxongilo bat ezartzeko (han ere!)

    “El largo brazo de EE:UU”, diño Zibechik, atzoko artikuluan (GARA, martxoak 6).
    Horren guztiaren ondorioz, Gobernu-titere horrek hamaika eta bat eraso egin dio DONBASS “bailarakoari”, Lugansk “lautadakoari, etab (Odesako sarraskia horien artean), bonbardaketa ugarirekin, Zelensky “heroia” hori Gobernuan dela, bere “paramilitar gangster kriminalekin….harik eta Errusia agertu den arte eskenatokian, eta mundu guztiak “ERRUSIAREN INBASIOA” aldarrikatu eskandalu biziaz.

    Baina Hadabide Salduenei ahaztu egin zaie, deskuidoz-edo, OTAN dela lehenbizi interbenitu zuena (2014ko Maidan horretan Estatu-kolpea eraginez) probokatzen jarraitu duena orain bertan,nehoiz joan behar ez zukeen erletxeraino bere mutur zikina erakustera emanez. “Inbasio” horretaz ez digu ezertxo ere ahomentatu “gure hedabide ezeinek”

    Beti egonen gaituk ikasten, hamaikatxo ikusteko jaio gaituk eta, Benat!.