Gerrarik ez!!!

Gerrarik ez!!! –

Europan, azken hilabeteetan zehar, sorrarazi den muturreko tentsio politiko eta militarrak, eraman du azkenian esku-hartze militar errusiarra Ukranian. Honek arrisku larrian jartzen du pakea gure kontinentean.

Gerrarik ez!!!
KEM-MOC-en kontzentrazioa Bilbon. EITB

Liskarrean dauden bi aldeek, Errusiak eta NATOko herrialde kideek, aipatzen dituzten arrazoiak beraien jarrerak defendatzeko –segurtasuna, burujabetza, askatasuna, etabar…– eta jarrera horien enkistamenduak eta mugiezintasunak gogoratzen dizkigute, gatazka larrien pizte aurretiko une historiokoak, milioika pertsonentzat erakarri  dituztenak ondorio ekonomiko eta gizatiar izugarriekin.

Ezin dugu hau onartu

Europako populazioa eramana izaten ari da ezer irabazteko ez duen joku geopolitiko baten parte hartzera. Botere ekonomiko handiak dira, ohi den bezala, kontronfaziotik onurak atera nahi dituztenak.

Amen-omenak zabaldu dira, hala nola hainbestetan entzun ditugun aurkariaren intentzioei buruzkoak, eta komunikabideak saiatu dira populazioaren animoak asaldatzen, animikoki prestatuak egon daitezen ezinbestekotzat hartzen zena: bortizkeria militarraren sahietsezina.

Mezpretxatu gabe bestelako ikuspuntu, gaur egungo gatazka, potentziek, beren interes geopolitiko eta ekonomiko kontrajarriengatik, aurre egiten direnetako beste bat gehiago bezala ulertzen lagun dezaketenak, Attac-etik azpimarratu nahi dugu talka militarraren ondorio zuzen eta berehalakoen larritasuna.

Alde batetik, armamentu ekoizpenaren industria eta industria energetiko-espekulatiboaren (biak bai dira gaur egungo factotum inbertsio funts handia-ren sintesia) boterearen eta etekinen gorakada.

Bestetik, eragina jasoko duen hiritarren gehiengoaren sufrimendua eta pobretzea. Azken honek sufrituko du gerraren eztandarekin: bizitza kopuru larrien galera, etxebizitzen suntsiketa eta energiaren prezioen menpe daude ondare eta zerbitzu guztien garestitze basatia. Aski da gogora erakartzea nola geratu diren gerra “askatzaileak” jasan dituzten herrialdeak.

Gaur egungo egoera eskatzen duena, premia handiz, hauxe da: gatazkaren jaidura militar honi, ahal den batasun handienarekin eta  sendo, aurre egitea. Gatazka honen bizi garen mundu-sistemarentzat ondorio larriak izango bait du. Denbora izango da proposatzeko nondik nora jo gatazkari irtenbide diplomatiko eta negoziatua emateko.

Indarraren erabilera erabat baztertu beharra dago eta betirako nazioarteko harremanetan. Attac eta bere Kontseilu Zientifikoak dei egiten die mugimendu sozialei bat egitera premiazko den hiritarren mobilizazio urgente eta beharrezkora: GERRARIK EZ!

25/02/2022

Colectivo attac españa-n argitaratua

Itzulpena: Joseba Barriola

Gerrarik ez!!!

3 pentsamendu “Gerrarik ez!!!”-ri buruz

  • “Liskarrean dauden bi aldeek, Errusiak eta NATOko herrialde kideek…”
    Artikulua gezur borobil batekin hasten da. Oso gaizki, Joseba!

  • Hemen dagoena da ultraesuineko erregimen inperialista bat (errusia) herrialde oso bat bortizki memperatu nahi duena.
    Hasi naiz artikulua irakurtzen eta lehenengo esaldian irakurri dut Errusia eta NATOren arteko liskarraren kontu hori.
    Ez dut jarraitu. Beste kasu askoran bezala ematen dit artikulu hau inbasio odoltsu bat nolabait zuritzera datorrela.
    Hori bai ” gerrarik ez ” eta horrelako lelo politen itzalpean.
    Horri hipokrisia deritzo. Argi eta garbi

  • Ematen du askorentzat gerra otsailan hasi zela, baina gerra duela 8 urte hasi zen Ukrainan. Argigarria da orain arte zein arreta gutxi eman zion Ukrainako armadak Donbassen egin dituen bonbardaketa indiskriminatuei, eta orain berriz, errusiak egiten dituen bonbardaketa indiskriminatuak zeinen gogor salatzen diren.
    Ahazten zaigu 2014eko Euromaidan iraultza estatu kolpe bat izan zela (ez diot nik, Ukrainan indarrean zen 2004ko konstituzioak dio hori: presidentea kargugabetezeko bideak ez ziren jarraitu 2014ean): hauteskundeetatik atera zen gobernu batek Europarekiko komertzio tratatua errefusatu zuen, eta gobernutik kendu zen konstituzioan ezarritako bideei jaramon egin gabe, elementu naziak kaleetan zituen iraultza batekin. Eta kitto. Kolpe horren ondorioz altxatu ziren Donbasseko hiritarrak, Ukrainiako armadaren erantzun bortitza jaso zutenak, eta 8 urtez Ukrainako bonben azpian bizitu direnak. Horri propagandak ez du salatu, eta beraz, jende onak ez du larria ikusten, Azken finean, Errusiaren aldeko zibilak bonbardatzea Donbassen zortzi urtez (edo Yemen, martxan dagoen gerra bat: petroliorik ez duten mairu zorritsu batzuk besterik ez dira, eta, nori inporta zaio?), ba ez da horren larria. Larria Kiev bonbardatzea da, gurekin daudelako.
    Eta hori esaten baduzu, ba Putin maite duzu. Enfin, Propaganda noraino heldu den.
    Eta orain, komunikazio kateak zentsuratu ditu Europak, inolako lotsarik gabe, eta “demokrata” guztiak ados.. Hau panorama ari zaiguna geratzen! (Irakurri dudanez, gerra hau Putinen erregimenaren azkena izan daiteke, eta gutxienez berri on bat…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude