[Putzutik Plazara] Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Guk euskaraz, zuk zergatik ez? –

Podcast honen izena “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” da. “Guk euskaraz” abestiaren esanahia aztertzen du. Euskarari buruzko kantu ezagunetakoa den honek azaltzen du euskara egoera ilunetik argira atera dela. “Zuk zergatik ez?” galderaren inguruan ere aritu gara. Elkarrizketatuak: Joxe Manuel Odriozola idazle eta irakaslea eta Aines Dufau pedagogo eta hizkuntzalaria.

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Egileak: Mikel Balerdi, Nahia Cisneros, Carla Lopez eta Iare Davila

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

37 pentsamendu “[Putzutik Plazara] Guk euskaraz, zuk zergatik ez?”-ri buruz

  • Mintza nadin argiro:

    Odriozola jaunaren hitzegiteko modua ez zait laket. Bera pertsona bikaina izan daiteke, hala ere. Ez zait gustatzen batere. Inora ez joateko presa eta desgana hori ezin ditut ulertu. Inoiz ezin izan dut ulertu.
    Esaten duenaren edukina are gutiago.

    Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

    Ume eta gazte askok erantzun lezakete:

    Zergatik? Ba, behar bezala ez didazuelako irakatsi. Ez euskaraz hitzegiten, ez euskara maitatzen. Ni ez naiz erruduna. Zuek zarete errudunak, nire gurasoen dirutik bizi zareten irakasle horiek!

    Adeitsuki

  • Guztiz zuzena da Odriozolaren diagnostikoa.

    Harena baino ezkorragoa den ohar bat, halere: Hegoaldean ere desagertuko da gure hizkuntza, ez bada errotik aldatzen orain arteko Hizkuntz Politika folkloriko hau.

    Edo beste modu batean esanda, horrela jarraituz gero, gaur egun hiztun garenon kopurua eta han-hemen ei dabilen euskalgintzaren eragite-indarra poxpolo baten antzera itzaliko dira luze baino lehen.

  • Hego aldean euskara erabat edo ez dela desagertuko dio Odriozolak. Joxe Manuel, uste diat ez haizeka ohartu zer ari den pasatzen 0 -8 urte arteko haurren artean. Edo zer ari den pasatzen horien guraso gazteen artean.
    Non haur txikiak, non guraso gazteak beren haurrekin, han belarria. Den-denak erdaraz.
    Edo atzekoz aurrera jarri hau edo gureak egin dik Joxe Manuel!
    Eta hamar urte baino lehen gainera. Egoaldean, egoaldean, Oiartzunen kasurako

  • Lavinen azkeneko arrazoiarekin ere ados nago gainera. Ikastola gehinetan eusakara maitatzen ez zaie erakusten, euskaraz ere maila txukun batean ez zaie erakusten. Jakina, badira aise okerrago ere dabiltzanak, umeei “nahi dutena” egitean oinarritutako pedagogia kriminalak . Horietan umeek ez dute ikasten euskaraz, ez ongi eta ez gaizki. Erdaldun hutsak ateratzen dira.
    Eta ez esan irakasleek errurik ez dutenik, horiek izan baitira pedagogia pozoitsu horien sartu eta hedatu dituztenak

  • Mikel Haranburu 2022-03-10 10:17

    Bada, ekar ezazue Euskara erdigunera eta kitto!! Non dago orain?

  • josu naberan 2022-03-10 10:49

    “Guk euskeraZ, zuk zergatik ez!” hori umeen euren ahotan esanda ulertzen diat haboro.

    Umeek BEREN gurasoei etxean, umeek BEREN maisu-maistrei errekreoan, umeek BEREN ikaskide erdaldunei leku guztietan!

    A, Joxe Manu, gizaki elektriko hori! Esker mila, antigoaleko denboretatik hain irmo eta tinko landu eta mantentzearren hire analisi ozen bezain zuzena, nahiz eta askori ez laket hire manera.

    Eta, lagunok, guztiz bat natorrek zuen analisiarekin: Hezkuntza Administrazioaren Hizkuntz programa kriminalaz, ata abarrez.

    Zer egin? -zioen beti Leninek_ “Antolatu!”- erantzuten zitean beti.

    Beraz, lanturuez gain, antolatu beharra zegok behe-behekoen bateria: “KULTURGINTZA edo POPULUGINTZA”!, edo dena delako andana”
    Euskeraren egoera honetan (euskeldunen egoera honetan), gerra terminologia eta gerra-ekintza putinianoa erabili behar zeukeagu! Hainbat arinen. Jada! Urjentzia Sailean! Gerra-operazio arraio batekoan.

    Zelan antolatu behar diagu euskal kulturaren mezua transmititzeko irakasleei, gurasoei, belaunaldi barriari, eskatzen duen kultur eragile orori…

    …eta ZUK ZERGATIK EZ, kamarada, zuk zergatik ez, ene irakasle, zuk zergatik ez, ene guraso, ZUEK ZERGATIK EZ, hiZKUNTZA pROGATZAILE DIBINOOK! Zergatik EZ duzue programatzen euskera-irakaskuntza Euskeraren Hiztoriaz, Euskeraren Pentsaera edo !deologiaz, Euskeraren Lehenaz eta Oraingo Egoeraren ezagutzaz batera programatzen???” (ala beldur ote zarete? adota zuen interes politiko-mediatiko-elaktoral-espainiar-erosotasunari ez al zaie komeni akaso?…………
    eskatzen, erregutzen dizuete/digute guztioi UMEEK, beren manera isilean…. GUK EUSKERAZ, ZUEK ZERGATIK EZ?

    Baina bederen, lehen legea: EZ ETSI. JO TA KE IRABAZI ARTE! AURRERA BOLIE! Hala eskatzen, erregutzen digute gure arbasoek.

  • Goian aipatutako arrazoiekin bat nator.

    Argiro mintza zara Lavin jauna, baina aldagaien nahas-mahasa sekulakoa da eta zuk aipatzen duzunak baditu, jakingo duzunez, hainbat nabardura.
    Egia da eskola irakaskuntzak lagun dezakeela baldin eta irakasle onak baditugu, engaiatuak, motibatuak, baina egia da ere bai inguruabarrak irakaslearen gaitasuna garaitu dezakeela. Ezagutzen ditut hainbat irakasle on eta sobera engaiatuak, baina etxekoak laguntzen ez badu badakigu saiakera guztiak antzuak izan daitezkeela.

    Badakit norberaren esperientziak ez duela osotasuna atzemateko balio, baina nire kasua, esaterako, bigarren belaunaldiko euskaldun berri batena da, amak euskara euskaltegian ikasi bait zuen eta gero etxean irakatsi. Halaber, D ereduan ikasteak bere onurak izango zituela pentsatu nahi dut, baina nire belaunaldiko familia 100% erdaldunetako seme-alabetako askok herra hartu zioten euskarari haien ikasteko edo irakatsiak izateko ezgaitasunari esker. Bai, Euskal Herritar askorentzat euskara eztarrian trabatutako arantza bat da. Gure aita, abertzaleenetan abertzaleena izan arren ez du euskararik ikasi, hitz eta esamolde batzuk besterik ez, aukera izan duen arren. Erosotasunerako joera nabarmena daukagula ezin daiteke ukatu, eta hemen bereizketa bat egingo dut, askori mingarria egingo zaiena dudarik gabe. Erdal inguruabarreko euskal hiztunek euskaldun zaharrek baino gutxiago dugu galtzeko, euskaltasunera “berandu” heldu bait gara eta gure mundu ikuskera, mintzamoldea etab hibridatuagoa daudelako. Ezezkorra izanez, beste kontu batzuen artean, euskara eskaparate hizkuntza bat bilakatzen ari denaren susmoa daukat, hizkuntza zombie bat (folklorea, batek aipatu), enplegu publikorakobeste derrigortasun bat askorentzat, tamalez.

    A-k baliatzen dituen argumentuak ere oso balizkoak dira, hezkuntza krisi sakon batean sartuta gaudela ezin daiteke ukatu. Geroko belaunaldien kalterako bai etxeko zein instituzioetako hezkuntza lausotu egin da, malgutu, erbaldu, ahuldu, erkindu… Nahi duzuena. Haur gezal eta diziplina gabeak, azken moda modako youtuber edo sare sozialetako izarrak (erdaldunak beti) munduari zer iritziko dion esperoan.

    Laburki, identitatea da galtzen ari garena. Globalkeriak irentsiko gaitu, teknologia berrien erabilera txarrak, ahultasunak. Euskarak, Euskal Herriak eta euskaldunok erlatibisno txatxuetan eroriko ez den berrikuspen ideologiko batek beharra dugu, nahi edo irensten ari gaituen erdalkeria honi aurre egingo badiogu behintzat. Nazio kontzientzia, edo behintzat kultur kontzientzia, lantzen ez bada hori besterik ez gara izango, inkontziente batzuk, horrek dakarren gure izatearen maneiu eta azken mugako ezabapenarekin.

    Egun ona izan eta nire ezkortasunak ez dezal zuen pentsamenduaren argitasuna ilundu.

  • josu naberan 2022-03-10 12:53

    Ederki asko eta hizkera modu jatorraz azaldu dok, Zugazti,

    “Nazio-kontzientzia eta Kultur kontzientzia” aipatu ditut, halaber.

    Nik uste, kontzientzia biak ala biak landu eta hobetu beharra dagoela, eta bata garatu gabe, ez dagoela bestea garatzerik.

    Nazio burujabetza edo eskukotasuna jorratuz, gure kultur jabetasunaren premia piztu zezakeagu, populua hondoratuta daukan Kultur kolonizazioa astinduz.

    Azken batean, KULTUR KOLONIZAZIOA baita (kanpotiko zein BARNETIKO KOLONIZAZIOA, herri hau zanpatuta edota lelotuta daukan gauzarik larriena.

    Eta kolonizazio bion artean, BARNE-KOLONIZAZIOA eta BURU-KOLONIZAZIOA duk larriena, nik uste, zeren eta gure erakunde PUBLIKOA baitituk koloniztzale arriskutsuenak (ETB-ren Zuzendaritza eta EHUren Zuzendaritza, batik bat)

    “Zer egin” -zioen Leninek… Eta ni ere nik ere halaxe errepikatuko diat behin eta barriro: “ANTOLATU!”

    Eta azken puntutxo hauxe dok, hain zuzen ere, gutxien adirzen duzuena, lagunok.

    Barka, baina halaxe duk, zoritzarrez.

  • Mikel Haranburu 2022-03-10 13:07

    “Guk Euskaraz, zuk zergatik ez” kantatu zuen Urkok, orain dela 50 urte inguru; orduan bestelako dinamika zegoen, aurreranzkoa, ilusiozkoa, ordezkapenari buelta eman eta hizkuntza zabaltzekoa; eta ez egungoa bezalako utzikeria, etsikeria, modernukeria eta hainbat keria gehiagoz horniturikoa.
    Gaur, “batzuk Euskaraz, GUK zergatik EZ?” izanen litzateke egokiagoa.

  • Mikel Haranburu 2022-03-10 13:16

    “nahi edo irensten ari gaituen erdalkeria honi”
    Nahita idatzia ote? Zeren eta, bere barnean biltzen baitu esaldi horrek salatzen duena bera… “ari izan” aditza, beti, BETI, NOR moduan jokatu behar da, ala bere esanahia galduko du betirako. Erdalkeria da Gaztelaniaz pentsatzea eta gero hizkuntzaren baliabideak beste hizkuntza horretara makurtzea… “ari gaitu”, “ari dugu” bezalako plastikozko sagarrak zabaltzen ari dira… nonahi eta ezinbestean. Ez dute balio sagardo egiteko…
    Bestela, Zugazti, idatzi duzunaz bat nator erabat.

  • Mikel,

    Ez digu hori esaten Orotariko Euskal Hiztegiak; gure hiztegiak, alegia:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=125519

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-10 14:34

    Mikel
    “ari izan” aditza, beti, BETI, NOR moduan jokatu behar da”
    Alta “Euria ari du” lehen batzuetan aditzen zen eta hiztegietan hori konfirmatzen dute (Harluxet, euskalzaindia) baina iduriz eguraldiaren fenomenoetan, euria elurra eta abar.
    Egia da orai gero ta gutiago bainan ez naiz segur egiazko huts bat denik.

  • Orokorrean ados nago Odriozolarekin. Baita Josu Lavinek dioenarekin ere. Euskara behar bezala irakasten ez bada, ezin daiteke milagrorik espero. Ez badute erabilgarria den euskara bat jasotzen, ez dute euskaraz egingo, hor ez dago misteriorik. Zugaztiren iruzkin bikainarekin ere bat nator.

    Odriozolak dioenari ñabardura batzuk. “Frankismoa etorri aurretik herri hau espainoldu eta bestea frantsestua zegoen”. Hori ez da egia. Partzialki egia da, baina partzialki bakarrik. Erdalduntze erabatekoa frankismoarekin eta etorkin uholdeekin etorri zen, edonork dakien bezala. Baina bai, Euskal Herria erdalduntzeko saiakerak gutxienez erdi arotik datoz. XIX.mendea baino lehen batez ere Araban izan zuten arrakasta, eta partzialki Nafarroan. XIX.mendean Bizkaiko mendebaldeak eta oro har Nafarroak jasan zuten kolpea, eta gainontzeko Euskal Herriak XX.mendean.

  • Gogoeta bat. Adi ezazue podcasta berriz ere. Aditu alde batetik Joxe Manuelen euskara. Aditu gero ikasleena. Naturaltasun gabezia handia nabari zaie gazteei Joxe Manuelekin alderatuz. Erabat robotiko aitzen dira, bizitasun gutxirekin. Guztiak ari dira batuan. Bata natural, besteak ez. Zer egiten du irakaskuntzak? Nora goaz horrela?

  • Abertzaleek gidatutako erakundeen hizkuntz politika seriorik ezak, eta españolen/frantsesen hizkuntz politika sendo, erasokor eta etnozidaren ondoriozko egoera pairatzen dugu.
    Eskolan (D ereduan. A eta B aipatu ere ez) ageri diren hutsune larriak ere, politika horien ondorio dira.
    EiTB eta gizarte sareak dira EAJ-PSOEren hizkuntza politika (euskararentzat) negargarriaren adibiderik behinenak. Eta horien aurrean, EHBilduren eta beste eragile abertzaleen isiltasuna ezin salatu gabe utzi.
    Español eta frantses “eleanitz” konpleto bilakatzen ari gara, abertzale chupiguay askoren bedeinkapenarekin (eta harmailetatik begira “kritiko” omen diren horien laguntzarekin).

  • Maite,

    Irakasle alfer nagi gehienen legioa ez ahantz, otoi!

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-10 16:02

    Barkatu Mikel eta Josu ez nuen ikusi jadanik egin izan zen oharra.

  • josu naberan 2022-03-10 16:25

    Ez zekiat zenbat irakasle ote den “alfer nagia”, hik horretan, tokaio, nik baino eskarmentu handiago baituk, lehen pertsona baitatik bizia, agian.

    Baina “irakaste alfer nagiak” ezin gerta daitezen multzoka, eta hala gertatzen baduk, Hezkuntza Admistrazioaren eta Hizkuntz planing ustelaren ondorioz pentsatu behar genuke, rz duk.

    Ez dezagun pentsa, faborez, irakasleak bekatu originalaz jaioak direla (eta ni bekatuetan aditua nauk, ez ahaztu)

    Benaten hizkuntzari buruzko zalantzen harira etorriz, nihaurk txit laket nuke honako hauek erraitea, adibidez:

    “Euria ari du”, bai, noski, baina baita “Euriak blai gauzka”…

    “Jakintsua zara” bagerik, “Jakintzak zauzka” hobe.

    “Espazioan gaude” esan beharrean, “Espazioak gauzka”…

    Zeren ez baikaude derrigortuta Aristotele, Darwin eta Vaticanoren pentsara linealaren ikuspuntuaren arabera pentsatzera eta bizitzera, hots, lehena/oraina/geroa eskemaren arabera, edota Goia/Behea, eta “Behetik Gora”, GU eta INGURU desberdinak bailiren.

    Arrazozikoago duk pentsatzea “Jakintzak GAUZKALA”, “Goiak GAUZKALA”…
    Besterik ez bada, aproba egitearren.

  • Arazoaren beste adar bat euskararen praktikotasun falta dela esango nuke, Zertarako balio dio erdaldun bati euskara ikasteak?
    Kulturalki eta digitalki kontsumitzen duen edukiaren %90 erdaraz den gazte batek zertarako erabiliko du euskara? Maite duelako soilik?.
    Enpresa eta lan munduan zertarako balio du euskara jakiteak? Oposaketak egiteko?
    Tristea da baina arrazionalki aztertuz gutxirako balio du euskara ikasteak. Hizkuntza bat ez da maitasunetik bizi eta erabiltzen, egunerokotasunean bere tokia behar du, praktikoa izan behar du. Bizi garen gizartean “zerbait” eskeini behar du euskara ikasteak ez, “polita”edo “altxor” bat izatea soilik.
    Gutxi hitz egiten da ikastolan ikasitako gazteek, beraien ama hizkuntza euskara dutenek, desilusio latza eramaten dutela mundu laboralean sartzen direnean, hankamotz geratzen diren hizkuntza batean bizi behar bait dute, euskara lagun talde eta familiara mugatuz.
    Zertarako prestatu gazte euskaldunak existitzen ez den mundu baterako? zergaitik ez da langile formakuntzaren euskalduntzea babesten? Idazle, kazetari, mediku euskaldunak ditugun bezala, arotz, mekaniko, elektrizista… euskaldunak ere sortu beharko lirateke.
    Euskara erromantizatua eta politizatua dago (ez dut esaten hau txarra denik) baina ez bada estrategia nazional batean integratzen euskararen erabilera jai dugu,ezin daiteke euskararen erabilera plano indibidualera soilik mugatu, noski norbanakoaren ardura dela euskara erabili eta ikastea, baina gaur egun pixka bat korrontearen aurka joatea dela deritzot.
    XXI. mendean euskara tokia harrapatu ezinik dabil, eta denbora aurka doa, 70. hamarkadan otsoa zein zen argi genuen, gaur egun ez dugu batere argi.

  • Benat Castorene 2022-03-10 17:30

    aaa, Odriozolak parte handi batean erantzuten du zure galderei erranez adore jakin batekin behar litzatekeela presio sozial politiko (edo politiko sozial) bat euskara hegemoniko egiteko baina horretan geratzen da.
    Erran gabe doa Espainak ez eiki duela presio hori egin nahiko , ezta euskal gobernuak hori egin dezan ere. Gainera orai euskararen hegemonia hori inposatzeko biztanlegoaren ehuneko zenbaitek bozkatuko lukete kentzen baditutzu espainol edo munduko hiritar sentitzen direnak, epelak eta alferrak? alferrak diot zeren kristoren esfortzua egiteko baitugu gehienok Odriozolak aipatzen duen erraztasun, erosotasun eta eraginkortasunera zeinak beharrezkoak diren bizitza modernoan. Esfortzu horren egiteko gai izaiteko behar da tripatikako motibazio bat, kasik etnikoa erran nezake.
    Aldiz iparraldeko lekukoak iduriz ez du nahi izan bere boza grabatua izan dadin. Horrek erakusten digu hemen nundik datorren beste presio bat, sozio-politikoa hau ere. Presioa eta erantzukizuna ez datozkigu bakarrik Parisetik. Ez pentsa!
    Aldaketa sozio edo politikorik ezean, Odriozolak bezala, pentsatzen dut, hemen ez bezala, EAEan bederen euskara mota dekadente bat segituko duela zenbait belaunaldiz baleki bale.
    Nik esperantza eta arreta berezi bat jar nezake euskal aldaketa sozial minoritario batean.

  • “ez bada estrategia nazional batean integratzen euskararen erabilera jai dugu,ezin daiteke euskararen erabilera plano indibidualera soilik mugatu” diozu, eta hala da. Baina horretarako alderdi eta ordezkari politiko (euskal) abertzale koherenteak behar ditugu, eta gehienak ez dira horrelakoak, eta asko aulkien jokoari emanak daudela dirudi. Ordezkari eta alderdi politiko españoletatik ikasi behar lukete, hizkuntzaren eta kulturaren defentsari dagokionez…

  • Benat Castorene 2022-03-10 18:00

    “Bizi garen gizartean “zerbait” eskeini behar du euskara ikasteak ez, “polita”edo “altxor” bat izatea soilik.”
    Zure esaldi hau irakurtzean esituan pentsatu dut Laudioko Aiaraldea faktoriari ideia hori beren asmoen erdian dago bete betean.
    Horra aldaketa edo ekimen sozia baten adibidea. Gehiago dortu behar lirateke. Beharbada Nafarroan (eta nork daki Iparraldean) zeren zuek oso naturalki esperantza gehiago edo gehiegi baituzue Gazteizko gobernutik letorkeen mirakuilu batean.

  • Benat Castorene 2022-03-10 18:03

    segituan ez eta esituan
    sortu eta ez dortu.
    Barkatu sobera tarrapataka ari izanagatik.

  • Antolatzea eta presio egitea edo erresistentzia moldeak berritzea. Saltoki eta taberna euskaldunen, hau da, euskaraz artatua izango zarenen, direktorio edo zerrenda digital bat egitea ez legoke gaizki, non guztiok parte hartu dezakegun, zerrenda berritu eta abar.
    Norbaitek kontu digital horietaz badaki nik horrelako zerbait sortzera animatzen dut. Euskaldunon tripadvisor antzeko bat. Gutxituak, baina ez behintzat sakabanatuak.

  • Zerrenda hori premiazkoa da, Bariko. Ez da sinistekoa oraindik eskueran ez izatea. Nola abian jarri?

  • josu naberan 2022-03-10 22:16

    POPULUGINTZA/KULTURGINTZA…
    denadelakogintza Plngintza zehatz batez hitz egiten… eta proposatzen…, eta deitzen partehar dezazuen…eta bustiaren gainean euria egingo balluen.

    Ez gorarik ez beherarik.

    Zer faltako litzaioke plangintza horri?
    Zertan hobe daiteke?
    Ba al da posible zuen lurralde konkretua aplikatzea?
    Aplikatzekotan, zeintzu baldintza eta baliabide beharko litzateke?

    Galde ra hauek edo beste hamaika plantean zitezkeen… Baina “mutis” en el Foro y por el Foro… y por el Forro.

    Ez nauk iristen zuen endelemenduetara, edo…
    neu nauk seguruenik “garun-esklerosi anizkoa” duena.

    Baina dena dela, jaun-andre maiteok, jada ez zaituztet konprenitzen aren ere.

  • Bingen Uriarte 2022-03-10 22:17

    Zerrenda hori premiazkoa da. Nola edo hala osatzera jo behar genuke.

  • Josu: bilkurak eta hitzaldiak, ikastaoak egitea proposatzen duzu eta arrazoi osoa duzu. Ez duzu erantzunik jaso, baina nik uste dut hemen ari garenok bakoitza bere zokotik ari delako dela. Zokoan eta bakanduak, barratuak.
    Zuk, zerorrek ez duzu, bi, hiru lagun bildu, izena bat eman taldeari eta lanean hasterik?
    Ea, zerbaitetan hasten garen!!!!!
    Nk nire aldetik bazkari batekin hastekotan naiz, ezagutzen ditudan erresistente bakanak bildu eta ea kemenik biltzen dugun zerbaitetarako. Aupa Josu!!!!

  • Benat Castorene 2022-03-11 09:37

    Arrazoi duzue. Euskaltasuna eta euskara mantentzeak eta garatzeak, eskatuko du iraultza bat gure bizimoduan (oso erosoa dena!). Ez dezagun amets egin, gertatzen bada, gutiengo baten kontua izango da kasiera batean
    Gure kasuan ideietatik akziora pasatzen jnola egin ikastea prozezu luzea da eta berak ere merezi luke hainbat artikulu eta eztabaida. Baina luzegabe esperimentazioak ere.
    Esperimentazio ideia bat lagunen artean asmatu eta preparakuntza egitate praktikoak burutu behar dira progresiboki. Lehenak xumeak eta kasik beretan sinetsi gabe baina gero piskanaka prepartu ahala fedea eta kemena badator.
    Horregatik, lehen urrats praktiko bezala, Inportantea litzateke , gure itzulian, begiratzeaumiltasunez jendea ez den jadanik bide horretan jadanik hasi aurreratzen, esperimentatzen. Jende hura deskubritzea, konprenitzea, laguntzea eta egunen batean esperimentatu inspirazioa haren gandik hartuz.
    Laudiotik hurbil zaretenak zergatik Aiaraldea faktoriaren esperimentazioa ez aztertu? eta hasteko beharbada han bazkaldu?

  • josu naberan 2022-03-11 10:20

    iepa, aurrera bolie!

    Jendea aspalditik hasia duk, noski, iraultza txikietan barna,

    Horiekin eta herri-mugimendu ororekin harremantzea zeukeagu. Zeruetara begira instant bat alferrik eman gabe.

    Haatik, SARE BAT osatzea eta hedatzea diagu premiazko.

    Ezer lortu BAI, eta aurrera-pausoa eman ere!

    SORTUko kultur eragileen aldetik izan duk, eta orain lasai egoteko, euren esku dagoela-eta.

    Baina ez zekiat aski eta aski anitz izanen den,
    batipat, Basque-Country huntaz at.

    Bazkari batetik hasteak zorte eta augurio on damaiguke.
    eta hobe Bedatsea hasi baino lehen, Bazkaria.

    Jar dezagun data bat, ausarti.

  • Mikel Haranburu 2022-03-11 14:06

    “Ari izan” dela eta, Josu Lavin, irakurri dut OHEko sarrera, eta iruditzen zait gehien-gehiena, alde handiz gainera, NOR moldearen alde dagerrela. Ezagutzen ditut euria eta beste gorabehera meteorologikoen ingurukoak, eta ezagutzen ditut zuka eta sasi-alokutibo moduko erabilerak; batzuk kasu berezi argiak dira, bestetzuk, nire aburuz, akatsak izan litezke, oso idazle aspaldikoek erabili izan badituzte ere. Egungo hiztunek moldeak bihurritzen badituzte, zergatik ez zituzten bihurritu behar lehengoek?
    Txarrena, moldeen bilakaera erdaren araberakoa bada! Batzuk diote erabileraren poderioz ere Euskara aldatuz joanen dela, ezinbestez. Alegia, hizkuntza zabaltzea, euskal hiztunak lortzeak bere prezioa ezarriko digula, kalitatean, hizkuntzaren beraren egituran… Erabiltzearen ordaina…
    Eta ez bada erabiltzen? Horixe baita eztabaida honen muina; eztabaida honena, eta sarritan izan direnena, foro honetan bertan.
    Errotarriari eragiten diogu behin eta berriz, baina ez dugu asmatzen, ez omen dugu hizkuntza erakargarri egiten, gazteek ez dute adierazkortasunik, ez dira eroso. Praktikotasun falta ere aipatu da. Hizkuntza maite izatea ez aski, erabilia izan dadin. Polita den, altxorra den… soilik!
    Alabaina, Euskara erabiltzen ez duen euskaldunak, Euskara maite izan arren, Gaztelania edo Frantsesa erabiltzen du, maite ez dituen hizkuntzak. Euskararekiko maitasuna aski ez bazaio, zergatik erabil hain maite ez duen hizkuntza? Eta, galdera hau inork eta inoiz planteatzen al dio bere buruari? Euskarak ez duelako balio(rik)?
    Goazen praktikotasunera; taberna eta saltokien zerrenda. Orain dela hogeita bost urte horretan hasi ginen Karrikiri Euskara Elkartean (egun Topagunea), eta orain arte ere sarean dago, eta jaisteko moduan, Merkataritzan Euskaraz ekimena, mapaz hornituta gainera, saltokiak erakusteko. Artez taldeak edo enpresak ere aspaldi egin zuen direktorio handi bat, paperez, Euskal Herri guztiko profesionalak, saltokiak eta abar, euskaldunon eskura jartzeko. Ez dakit orain beste ekimen honen berri, zertan den, baliagarri izan denetz.
    Badakit, ordea, Karrikiriren ekimenari jantzi tekniko samarra ezarri zitzaiola, eta beldur naiz ekimen askori, zurrun eta gordin aitzina eraman beharrean, Euskara Teknikariek eman izan dietela halako estalki modernoago, antolatuago, erakusgarriagoa, baina ekimen horiek benetan beren funtzioa bete duten…
    Eta orain aipatu diren politikariak, haiek baitira hierarkia politikoan beste muturrean daudenak. Kaleko hiztuna eguneroko gauzetan baliatzen ahal du hizkuntza, ahal badu behintzat, baina politikariek erabaki handiagoak hartzen dituzte, legeak barne, eta ereduak sortzen edo baliarazten. Horretan makur gaude aspaldi…
    Hauentzat ere, hizkuntzarekiko maitasuna ez da aski erabaki sendoak eta erabakiorrak hartzeko…
    Bi mailatako (gutxienik) erabakiak lirateke, hiztunak praxiari dagokiona hartu beharrekoa, administrazioak antolamenduari dagozkionak. Baina oraindik ez dugu erabaki gure hizkuntzaz zer egin, hots, behingoz berreskurapen bidean edo dinamikara ekarri, ala heriotz gozo eta eutanasiko batera kondenatu.

  • josu naberan 2022-03-11 15:10

    Goazen PRAGMATIKARA, eta hortik agian DINAMIKA

    Bada, neroni dagokit antza , fitxa aitzina mugitzea.

    Bedatse aurreko bazkaria:

    apirilak 2an Durangaldean?

    Apirilak 9 edo 10ean SARAKO Liburu Azokan?

    Emendakinak Bernati (txio-helbidea:….)

    UTIKAN TIO SAM and PUTIKAN
    gehi S. Migel Guardako eta OLIGARKA-AINGERU BAKTERIOLOGIKO ORO

    ATIKAN bakezale Ukrainiar nahiz Errusiarrak oro!

    BEKIGU bazkari hori egiteko baimena PUTIKAN nahiz HEMENDIKAN

  • Joku honetan gazteek dute hitza, beraiek eraiki behar dute beraien etorkizuna eta gure herriarena. Gaur egungo gaztediari orokorrean ez dio loa kentzen Euskararen erabilerak eta garbitasunak, oraindik mantentzen da harrotasun puntu bat, mantentzen da erromantizazio puntu bat, “bere” kontsideratzen du hizkuntza, baina ez da gazteen lehentasunen artean kokatzen.
    Europa mailan nazionalismoek zer garrantzi dute gazteen artean? Gaur egungo espainol eta frantses gazteak abertzale/nazionalistak dira? Haien gurasoak baino gehiago? erradikalizatutako kasu batzuk kenduta ez dut uste hala denik, orokorrean ematen den joera bat da.Zer desberdintasun dago bada euskaldun gazte eta espainol baten artean? euskal gazteak bere hizkuntzan bizitzeko esfortzua egin beharra duela (toki askotan izugarrizkoa) espainolak ordea ez du inolako esfortzurik egin behar, tokatu zaion hizkuntza erabat erosoa bait da, ondorioa? euskalduna erdarara jotzeko tentaldian bizi dela, deserosoa bihurtu zaiolako bere hizkuntzan bizitzea bere herrian!
    Gaur egungo gazte abertzaleen pertzepzioa galdu duen generazioa dela da, ez da ez dela izango gai bere arbasoek egindako borroka berdintzeko baizik eta haiek lortutakoa mantentzeko ez dela gai izango. D eredua estankatua, desmobilizazioa, espontaneidade falta, sujetu politiko bezala desagertua egotea, estrategia falta, noraeza, ez da bere borrokaren protagonista…
    Aipatutako ezaugarriak dituen gazteria gaur egungo kontextu historikoan kokatzen badugu.. ba oso beltz dago kontua..
    Konponbidea? Ahalik eta azkarren estatu propioa lortzea..(gaur egun oso zaila).
    Epe motzera? “iraultza” kulturala, gaztediaren erreaktibazioa, des-alienazioa… Nola lortu hau dena? Hortxe dago koxka..Politikarien esku utzi? zaila.. aulki jokuan dabiltza, errentagarria izan ezean zaila da erabaki sendoak hartzea zentzu honetan. Herritarren esku utzi? gaur egungo gizartea ez da orain dela 50 urte zen berdina, ez da orain dela 10 urte zen berdina.. aldatu da,indibidualizazioak erabat jan du gizartea, hauxe aldatu beharko litzake, “komunitatea” berreskuratu. Zein zaila den sortzea eta zein errez galtzen den.
    Ze erreza den iruzkin batekin mundua konpontzea eta egunerokotasunean ezer ez egitea.. Baina tira esperantza mantendu beharra dugu, garai aldakor hauetan ez ninduke arrituko garai hobeak iristea, adi egon beharra daukagu, nahiz eta desmobilizatuak gauden historian zehar gutxitan izan gara hainbeste, estrategia bilatzea falta zaigu!

  • Hamaika lan gazte gaixoek! Euskara aurrera atera, lanmundua, genero-harremanak, gurasotasuna, auzi ekologikoa, Getaria-Zarautz dema…
    Zama guztiak gainetik kendu eta heldu izateko desiatzen behar dute.

  • josu naberan 2022-03-11 18:58

    Ados zuokin, lagunok.

    Belaunaldi gazteak bertze kezka batzuk ditu, gure belaunaldiekiko txit desberdinak.
    Ni, izatez, 60-70eko belaunaldia bizi izan nuen. Frankismoaren aitziko erreakzio miragarria, POLITIKA eta KULTURGINTZA Aro ikaragarria…

    Gaur egungo egoera oso bestelakoa da. Desmobilizazioko era, Sumisio-kolonizatua (Kanpo zein barne zein BURU-kolonizatua). Horretan egungo Sistema kapitalistaren inteligentzia eta ELITEAREN arrakasta planetarioa izan da, eta horren ondorioak pairatzen ari gara.

    Gainera, gerra-danborren hotsa dantzugu auzoan (oraingoz auzoan, laster arte)

    Beraz uste dut, hau guztia mundu mailan denez, GIZA ESPEZIEAREN ATZERANZKO JAUZI KUALITATIBO BATEN aurrean gaudela.
    Darwinek aurreikusi ez zuena, zeren hark AURRERANZKO JAUZI KUALITATIBOAK baino ez zituen irudikatu.

    Baina ez da lehen aldia “atzeranzko jauziak” eman direna. Antropologoek diotenez, historiaurrean halako bat baino gehiago gertatu izan da.

    Baina gátozen harira.
    Bada gazteriaren artean sektore txit minoritarioa izan arren, oso kontzientziatua eta radikala.
    Adibidez, duela otsailetik honantz bizi izan dut hori.

    Ziordian halako Batzar Euskal Herri mailako bat egin genuen (Neu aitite nintzela). Hirurogei gazte inguru zeuden han, eta EGUNGO SISTEMAREKIKO BIZITZA ALTERNATIBA bat planteatu zuten. Ni adurra dariola.

    Eta jarrera horrekin, Herrialde mailako Bilkurak egiteko geratu ginen, hilero, hurrengo Batzar Nagusia egin arte. Datorren larunbatean daukagu gure herrialdekoa, Sestaon. Oso kontutan hartzeko pizkunde-hasiera, xumea baina esanguratsua.

    Beraz, aurrera Bolie!

  • Benat Castorene 2022-03-11 23:13

    aaaa, anitz gara hemen zure kezkak eta dudak partekatzen ditugunak Diozu:
    “Konponbidea? Ahalik eta azkarren estatu propioa lortzea..(gaur egun oso zaila)”
    Ados gara zurekin: estatu propioa zaila da gaur egun, baina bihar edo etzi oraindik zailagoa izanen da, zeren anartean asimilazioak ahulduko baigaitu oraindik gehiago. Denborak gure kontra dihardu.
    Horrela estatu propioa ez dugu sekula ikusiko, zeren eta urteak joan ahala hodeiertzean urrunduko baita eta desintegratuko .
    Horregatik euskaltasunean bizitzeko erresistentzia modu bat asmatu beharra dago gaurko baldintzetan, gaurko baldintzetarako. Esperimentatu behar litzateke han edo hemen. Gazteak izango dira protagonista inportanteenak baina besteen laguntzarekin. Ez dugu ikusten beste soluziorik. Adeitasunez.

  • Aupa Beñat ez nuen irakurria iruzkin hau, erabat ados diozunarekin, XXI.mendean gure tokia topatu beharra dugu sustraiak ahaztu gabe, estrategia birpentsatu…
    Agian iruzkinean ez naiz ongi azaldu baina garbi dagoela uste dut hau herri oso baten kontua dela eta ez generazio batena soilik.