Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak, zeuen datuak aztertuko al ditugu?

Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak, zeuen datuak aztertuko al ditugu? –

Ziur aski Urkullu jaunak, Gotzone Sagardui andereak eta LABIk (zientziarekin zerikusirik ez duenak, hain zuzen ere) etengabeko zentzugabekeriaz jokatzen jarraituko dute, nora jo ez dakitela, pandemia osoan zehar egin duten bezala. Itsuak ez baitaki zer kolore bereizi -itsuei zor zaien begirunea izanda- horrelako arduragabekeria eta erantzukizun eza dela-eta, nekatzen hasia den euskal gizarte osoari kalte egiten diote.

Urkullu jauna eta Gotzone Sagardui anderea, konpara ditzagun 2020 eta 2021eko abenduko datuak, bi urteetan neurri murriztaileak izan badira ere, ezberdintasun nabaria izan baita bien artean; hain zuzen ere, 2021ean txertoa izan da eta 2020an, berriz, ez.

1. – METATUTAKO INTZIDENTZIA 14 EGUNETAN

2020ko abenduko intzidentzia 2021ekoarekin alderatuz gero, honako datuak ditugu:

2020-ABENDUA INTZIDENTZIA

2021-ABENDUA INTZIDENTZIA

Balio minimoa

234

577

Balio ertaina

296

1397

Balio maximoa

399

3814

Datuak ikuskatuz, argi dago 2021eko abenduko egoera 2020a baino dexentez okerragoa dela. Beraz, ez du iduri neurri murriztaileak, ezta txertoa ere pandemiaren konponbide izan direnik.

2.- OSPITALERATZEAK

Bi urteetako abenduko ospitaleratzeak konparatuz, honako datuak ditugu:

2020-ABENDUA OSPITALERATZEAK

2021-ABENDUA OSPITALERATZEAK

Balio minimoa

246

207

Balio ertaina

330

319

Balio maximoa

406

471

Aurreko datuetan ikus daitekeenez, 2021eko abenduko egoera 2020koarekin erkaturik antzekoa da. Azken datuek (abenduaren 31koak) ikusarazten duten bezala, altuagoak dira 2021ekoak 2020koak baino (246 lagun 2020an eta 2021ean, aldiz, 469). Hortaz, badirudi intzidentziarako esandakoaren antzera, ez neurri murriztaileak ezta txertoa ere, ez direla pandemiarako irtenbide izan.

3.- ZIUak (zainketa intentsiboetako unitateak)

ZIUak abenduan konparatuz gero, bai 2020koa bai 2021ekoa, honako datuak ditugu ikusgai:

2020-ABENDUA ZIUak

2021-ABENDUA ZIUak

Balio minimoa

77

55

Balio ertaina

102

92

Balio maximoa

131

122

Datuek adierazten dutenez, 2021eko egoera eta 2020koa antzekoak dira: azkeneko datuek (abenduaren 31koek) aditzera ematen duten bezala, 2021ekoak altuagoak dira 2020koak baino (77 2020an; 2021ean, aldiz, 122); Hortaz, intzidentzietarako zein ospitaleratzeetarako datuei buruz esan bezala, ez dirudi neurri murriztaileak ezta txertoa ere pandemiarako irtenbide izan direnik. Are gehiago, esan daiteke iazko neurri murriztaileak aurten ere indarrean egonik, egoera makurtzen hasi dela, baita covid pasaportea indarrean hasi denetik ere.

4.- HILDAKOAK

2020ko hildakoak 2021eko hildakoekin alderatuz, honako datuak azaleratzen dira:

2020-ABENDUA HILDAKOAK

2021-ABENDUA HILDAKOAK

Balio minimoa

8

1

Balio ertaina

14

5

Balio maximoa

21

10

Datuek adierazten dutenez, 2021eko abenduko egoera 2020koa baino hobea da, eta, ustez, txertoa izan liteke arrazoia, baina hori ez da egiazko datua, honako arrazoi hauek direla medio:

– Metatutako intzidentziari dagokionez, 2021eko abenduaren eta 2020eko abenduaren arteko aldea horren handia izanik, pentsatzekoa da hildakoek ospitaleratzeetan eta ZIUetan dutela jatorria, baina datu horiek antzekoak dira; are gehiago, 2021eko azken astean goraka egin dute, hori dela-eta zentzuzkoa litzateke pentsatzea gauza bera gertatu dela hildakoekin.

– 2020an covidak jota hildakoak zenbatzean, datuak puztu izanen ziren ziur aski. Izan ere, edozein patologiarengatik hildakoak -nahiz eta covid sintomarik ez eduki- pcran positiboa emanez gero, covidak hildakotzat jotzen ziren. Aurten, berriz, alderantziz da, estatistika hustu egin baitute; izan ere, txertaturiko pertsonak ez badaude covid sintomatologiak jota, ez zaie pcr-rik egiten eta, ondorioz, ez dira covidak hildakotzat hartzen.

– INEko (Instituto Nacional de Estadística) grafikoan, zernahi arrazoik jota hildakoen datuak begiratuz gero, 2020ko hildakoen kopurua eta 2021ekoena antzekoa dela ageri da, 2020ko martxoko eta apirileko tontorrekoak izan ezik.

– 2020an covidak jota hildakoen kopurua, osotasuneko hildakoen datuak harturik % 12,67 izan zen; 2021ean, aldiz, kopurua % 9,76 da. Alde hori % 2,90ekoa da, hots, 708 hildako. Edozein arrazoirengatik hildakoen kopurua antzekoa izanik, diferentzial horrek esan nahi du hildako horien arrazoia beste patologiaren bat dela. Horrela bada, ez al litzateke aztertu behar horretan txertoak zerikusirik izan duen?

– Bi urteetan hildakoen kopurua osotasunean harturik, antzekoa denez eta covidak jotako hildakoak 2021ean gutxiago direnez 2020an baino, diferentzial hori beste patologia batzuek sortua dela pentsa liteke. Horren arrazoia osasun-arreta falta edo txertoaren ondorio kaltegarriak izan daitezke, baita bi arrazoiak batera ere.

Hori dela-eta, ez neurri murriztaileak, ez eta txertoak ere ez dira arrakastatsu suertatu; are gehiago, aurkakotzat har daitezke. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, omikron aldaera kutsagarriagoa izanik baina ez horren hilgarria dela ikusiz, endemiko bihur liteke, urteroko gripea legez. Hala, neurri asko ezarri arren, martxora arte ospitaleratzeak gertatuko dira, bai eta ZIUetan sartzeak ere; hots, neurri murriztaileak eta txertoa ez dira baliagarri izanen, bai ordea giza eta material baliabideak osasun planifikazioan. Hori horrela egiten bada, ospitaleetan kolapsoak ekidingo dira, hori baita urtaroko gripeak eragin ohi duena.

Datu horiek zeuenak dira; baina, ustez, ez duzue inolako azterketarik egiteko asmorik, xede bakarra baituzue: txertatzea eta eskubideak eta askatasuna murriztea.

Urkullu jauna, Gotzone Sagardui anderea, LABI, datuek argiro adierazten dute egoera honetan ez neurri murriztaileak, ez covid pasaportea, ez eta txertoa ere ez direla arrakastatsu izan. Egoera hauspotu egiten duzue modu zitalean, beldurraren kontakizuna hauspotzen duzuelako eta, horrela, gizarteari neuronetako birusa txertatzen diozuelako. Dena den, horren handia da zeuen gaitasun falta eta arduragabekeria, ezen euskal gizartea -bai zeuen kontakizuna sinetsi duen gizartea, bai sinetsi ez duen gizartea ere- zeuen amarruekin nekaturik dagoen, egin duzuen hutsegitea estaltzeko erabiltzen duzuelako.

Nola liteke, esan iezadazue arren, egoera eramangaitza dela esanik, 60 osasun etxe baino gehiagotan Eguberrietarako ordutegia murriztea, oporretan diren langileak ordezkatzeko aski langilerik ez dagoela esan ondoren? Esan diezadakezu nolatan egin duten protesta Osakidetzako langileek, jasandako presioak eta pandemian ezarritako neurriak direla medio? Hori dena serioa al da, Lehendakari jauna? Adarra jotzen ari zatzaizkigu? Arren, Lehendakari jauna, euskal herriarendako begirune handiagoa erakuts, Lehendakariaren irudia aintzakotzat baitu geure herriak; ez honda irudi hori egin duzun gestio politiko negargarriarengatik, ezta herriaren larruan ez sartzeagatik ere.

Urkullu jauna, Gotzone Sagardui anderea, otoi, nola liteke datu okerragoak edukitzea, non eta duela 15 egun baino gehiago covid pasaporteak herriaren zati batean estigmatizazioa sorrarazi duen, nazi estiloari jarraikiz eta deusetarako balio ez izanik? Edo, beste zerbaitetarako baliatu duzue? Otoi, koldarkeriarik ez; herriari ez esan txertoa hautazkoa dela eta ondoren xantaia erabili modu maltzurrean “halako zerbait nahi izanez gero, txertoa jaso beharko duzu” esanez. Urkullu jauna, Sagardui anderea, izan ausart eta esan iezaguzue euskaldunoi txertoa nahitaezkoa dela, molde diktatorial horren aurrean euskal populuak jakinen baitu zer neurri hartu.

Urkullu jauna, omikron aldaera gripearen antzekoa da, endemiko bihurtuko da, hilgarritasun txikia izanik eta transmisio handia; diskurtso ofizialarekin lerratu diren zientifikoek ere hala diote; hortaz, utzi bakean euskaldunok, ez gaitzazu gogaitu, eta bukatu behingoz. Urkullu jauna, burujabe izateko aukera asko izan duzu pandemiaren inguruan beste diskurtso mota bat erabili izan bazenu -hobea zatekeena-.

Honatx azken aukera; egia da gizakiok harri berarekin hamaika aldiz oztopatzen garela, baina zeuk egiten duzuna, behin eta berriz estropezu egitea, ez dakit arduragabekeriak eragina den edo genetika diktatorialak eragindako tik batek, edo biek batera.

Horrenbestez, hauxe esanen dizut –eta gero eta euskaldun gehiago baikara horrela pentsatzen dugunak- : Urkullu jauna, kanpora, mesedez!

Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak, zeuen datuak aztertuko al ditugu?

Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak

Euskadiko Biologoen Elkargoko Dekano ohia

16 pentsamendu “Eusko Jaurlaritzako jaun-andreak, zeuen datuak aztertuko al ditugu?”-ri buruz

  • Jon Ander, ez naiz ni izango Urkulluren eta Sagarduiren jokaerak defendatuko dituena: defendaezinak dira. Baina are gutxiago defendatuko ditut bakarkakoan tranpak egiten dituenarenak… Badakit horretarako maila duzuna… Badakizu estatistikak (nahi duguna esan arte torturatu ahal ditugun kopuru horiek) ez dutela adierazten zuk oso modu trauskilean iradokitako hori… Mesedez, bildu geratzen zaizun duintasun intelektual apurtxo hori eta egin itzazu emandako datuek faltan dituzten begibistako alderaketa horiek… Guztiok eskertuko dizugu…?

  • Egia borobila 2022-01-08 07:18

    Gauza gutxi ditugu argi denok. Baina bat bai, ordea: txertaleta PORROTA izan da, kutsatzeei dagokionez.

    Biztanleriaren %85ak txertoa jaso du eta inoizko kutsatu kopuru handienak. Hasieran, %60 edo 70arekin nahikoa izango zela zioten “adituek”.

  • Zerra birakaria 2022-01-08 22:12

    Esan zuten adituek -Margarita del Val-ek, esate baterako- txertaketak soilik, beste neurri batzuekin lagundu ezean, ez zuela transmisioa geratuko. Ez dira beste neurriak hartu eta intzidentzia inoizko altuena da. Baina horrek ez du esan gura txertaketa porrota denik. Intzidentzian egunero errekor berria izan arren ospitaleratze eta heriotzen proportzioa izugarri jaitsi baita. Txertaketak bizitza ugari salbatzen ditu egunero.

  • Datuak… komeni zaidana kontatu eta horrekin egia sortu. Orain Urkullu eta Sagardui iraintzen dituzu, besteetan medikuen eta biologioei gehiengoari bezala ( irailean Zestoako hitzaldian).
    2020ko neurri murriztaile berdinak omen ditugu.Iaz tabernak itxita zeuden eta orain parrandan tabernak lepo (23tik aurrera gaueko ordubatak arte).
    Txertoek transmisioa asko murrizten zuten, baina mutazioen beldurra zegoen, Deltarekin pixkat jeitsi da eta Omikronarekin asko (zoritsarrez). Hala ere ospitaleratuen kopuruan (txertatu eta txertatugabeen aldean) izugarrizko aldea dago, naiz eta zuek datu horiei muzin egin. Sinesten ez duzuenak galdetu ospitaleetan lan egiten duten jendeari, beraiek garbi esango dizuete.
    Hainbesteko hilabeteetako jendearen ezinegonak zuen ideietara jende aunitz ekartzen duzuen arren…. ameskeri hutsa da zeuena.

  • Ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino, edota bertsio ofiziala besterik kontuan hartzen ez duena baino:

    https://twitter.com/MariolySosaP/status/1480266502968279042?t=6hnnelvPvABJoSnzFYIriA&s=09

    Europako Medikamentuen Agentzian jasotako Covid mendikamentuen eraginagatik sortutako kalteak. Datuak 2021eko abenduaren 31 arte

    1.016.999 reporteak (jasotako intzidentziak)
    21.382 heriotzak
    113.303 ospitaleratzeak
    110.785 larrialdiak
    158.762 kontsulta medikoak
    8.765 anafilaxia.
    12.765 Bell paralisia.

    Mediku normal baten eritzia: Luis de Benito
    https://youtu.be/ciAF_DyV6Yw

    Estatu Batuetako Armadaren mediku baten laburpena
    https://mobile.twitter.com/ArMoNyA_48/status/1478890505077501952?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1478890505077501952%7Ctwgr%5E%7Ctwcon%5Es1_&ref_url=https%3A%2F%2Fwww.burbuja.info%2Finmobiliaria%2Fthreads%2Fbueno-recopilatorio-de-datos-reales-del-ejercito-norteamericano-y-lo-que-es-mas-revelador-de-las-aseguradoras.1679986%2F

  • Europako medikamentuen agentziak ez ditu datu horiek eman. 21.000 hildakoak txertatu eta egun batzuetara hildakoak dira. Txertoengatik hil direla esatea zuen kontua da. 1.000.000.000 txertotik gora jarri direla ikusita arraroa litzateke tarte horretan beste arrazoi batzuengatik jenderik ez hiltzea.
    Agentzia berak txertaketa gomendatzen du heriotz asko saiesten dituelako.

  • Kopuru horiek ez dira Europako Medikamentuen Agentziarenak. VAERSenak omen dira, txertoen aurkako gertaeren berri emateko sistemarenak. AEBtako administrazio publikoaren sistema pasibo bat da, eta txertoak jaso ondoren izandako gaitz eta eraginen salaketak jasotzen ditu. Beraz, hor goiko zifrak AEBei dagozkie, izatekotan, eta ez Europari.

  • Este no necesariamente es un comentario para publicar, pero no encontré modo de dirigirme a vosotros como medio digital. Al no tener opción para leer vuestro sitio en español, dejáis mucha gente afuera, incluso población de Euskadi. Por diferentes circusntancias, no todos tuvimos oportunidad de aprender euskera de pequeños. Como adultos, muchos hemos tratado de aprenderlo sin muchos resultados. Si hubiese más apertura, llegaríais a más lectores.

  • Maricarmen: https://www.batua.eus/

    Foro hau euskarazko foro bat da. Ulertu beharko zenuke euskaldunok gure artean gure hizkuntzan egin nahi dugula. Kontua ez da jende gehiago edo gutxiagorengana iristea. Kontua da euskaraz informatu eta eztabaidatzea. Hori nahi dugu, eta horretan gabiltza.

    Eta, iraingarria da zure iruzkina: ziur nago ez duzula gaztelaniazko foro bakar batean ingelesez edo txineraz egin dezaten eskatu, jende gehiagorengana iristeko.

  • Hola Marikarmen.
    Este es un sitio ke usa komo lengua de komunikazión el baskuentze. Si usted kisiera enterarse de lo ke akí se dize, podría hoi en día hazer uso de un traduktor automátiko de sitios web. No suelen ser perfektos pero se hazen entender bastante bien.
    Sinó, lo mejor ke podría hazer usted es aprender a usar el baskuentze komo es debido, sea usted de donde sea. A mutxos i mutxas de ustedes les kastellanoparlantes, o igual mejor ditxo, les espainoles, les enkanta ir faltsáriamente de bíktimas diziendo ke no an podido aprender el baskuentze. Esa es una eskusa barata ke no kuela. Si les interesa lo ke pueda ser ditxo o eskrito en euskara, aprendan euskara, i sino baian ustedes a ber Sálbame o a leer a Zerbantes. Komo bien dize Ba Ote!, si usted no konprende el inglés o el txino, no se le okurriría proponerles ke pierdan su tienpo espresándose en espainol.

  • Estatu bahituarekin okupatutako herrialdea izateaz gain, orain, plus bat bezala, daramagu distopia betean bizi beharra.

    Herritar gehienek onartu dugu, patxadaz, pandemia batean murgilduta gaudela. Pandemia egoerara iristeko gaixotasun batek planeta mailan eragiten dituen heriotzak zenbatu behar dira denbora errealean eta kopuru horrek aurreikuspen guztiak gainditu behar ditu.
    Jakina ez da horrelakorik gertatzen. Birusaren heriotza tasa -oraindik isolatu gabe dagoena eta beraz sekuentziatu gabe- ez da iristen %1eko hilkotasunera planeta-mailan.
    Orduan, zer asmatu dute? Pandemia terminoaren definizioa aldatzea. Heriotza-tasaren ordez, kutsatze-tasa jartzea. Haien jokaldi nagusia izan da bere mundu distopikoan gu murgiltzeko.

    Tranpa eginda, modu zinikoagoan, erantzukizunera deitzen gaituzte.

    Hitz egin dezagun erantzukizunez.

    Zure osasunarentzako beldurra, hertsapena eta esaneko “taldetik” kanpo geratzeko beldurra eragiten duten erabakiak hartzeko ardura al du?
    Erantzulea da inokulatzeko erabiltzen duten botikaren izaerari buruzko baimen informaturik ez eskatzea?
    Erantzulea da baimen informatu hori bidali behar zizun medikuaren sinadura eta elkargokide zenbakia ez eskatzea? ¿Eta eskatzen baduzu, zergaitik ukatzen dizute?
    Erantzulea da medikuaren prezkripziorik gabe inokulatzea?
    Erantzulea da frontoietan, aire zabaleko karpen azpian, futbol zelaietan eta gainerako leku ilunetan ziztatuaK izateko? Pinocheten Txilerekin antz handia izan zuen 1973an…
    Erantzulea al da edonolako ondorio kaltegarriez inor arduratzea onartzea?
    Erantzulea da ondorio kaltegarri larrien bat hatuz gero zure borondatezkoa izan dela entzutea? Inor ez zaitu behartu, presio jasanezina jaso ez gero, beraiek bere gain hartzen ez dutena bete dezazun?
    Gurasoei ez al zaizkie tripak nahasten jakinda adin txikitxo beraien seme-alabek zazpi ordu gaizki pasatzen dituztela ahoa estaltzen dieten trapu zikiniekin arnasa hartzen, haiek terraza batean edari batez gozaten duten bitartean aire freskoa arnasten?

    Zer bihurtu gaituzte?
    Arduragabekerien zerrenda hain luzea den, hobe lau zertzelada horiekin uztea. Liburuki askotako entziklopedia idazteko dagoela eta.

  • Alpargatero 2022-01-13 14:51

    Txertatutakoak beren artean masiboki kutsatzen ari diren honetan, zer zentzu dauka txertatu gabeok bakartzen, baztertzen, umiliatzen eta diskriminatzen jarraitzeak?

  • Akatsa da bere jokoan erortzen jarraitzea. Hemen inor ez da masiboki kutsatzen, ez bada komeni zaienean kutsatzen gaituztela beren pcr-ak paseatzera ateraz. Adin tarte bat zulatu behar duten bakoitzean ezenatoki “perfektua” prestatzen dute, bat batean adin tarte hori kutsakorra eta kutsatua izan dadin.

    Demente horiei esan euskal herriak adiskidetasuna eta alaitasuna besterik ez duela kutsatzen eta historiaren zakarrontzira haiek botatzeko aukera iritsi zaigula.Utz dezagun sartu diguten paranoia kutsatzaileena, ziztatutzaidena eta ziztatu gabeena.

    Herri hau kontzienteki higatu duten harrapari hauen aurrean, batasun estrategikoa. Lehenengo isolatuta nahi gintuzten eta gero elkarren aurka.
    Justu kontrakoa biltzen ari dira eta beren karta-gaztelua ezinbestean eraitsi behar da halako distopia baten aurrean. Herriaren aurrean kontuak eman beharko dituzte. Ez dezatela ihes egin.

  • Herria mugitzen hasi da. Idiotizazio masiboko bitartekoek, Mafiaren aginduetara, isilaratu nahi dutena. Datorren larunbatean, Bilbon, askoz gehiago izango gara.
    https://www.bing.com/videos/search?q=manifeatcion+de+bizitza+en+donostia+yotube&&view=detail&mid=939BE752BF4D8EA17512939BE752BF4D8EA17512&&FORM=VDRVSR

  • Oso arazo larria aurrean gaudela susmatzen dut. Eta ez obedienteak, ez ta desobedienteak ez dute halakorik sortu.
    Denok konponbidearen parte izatea pentsa dezakegu.
    Posizio inozoa agian, ikusirik indarren arteko harremana nabarmen handiagoa dela bizi eta pentsatu behar dugun bezala inposatzen diguten alde.
    Asmamen handia beharko da honi buelta emateko. Herri honek bere historia luzean erakutsi duen nolakotasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude