Korrika

Korrika –

Korrika

Elurrak, ekaitzak edo haizeak gelditu ezin duen zoro zoragarrien Korrika jasanezin zaie euskaldunon kontrako fobia garatu dutenei. Ez da harritzekoa, haiek nekez lortuko lukete hainbeste jende biltzea lasterketa luze batean lekukoa eskuz esku pasatzeko. Eta ez behin; 22. aldia du Korrikak.

Gehiago kezkatu naute Uxue Barkosen hitzek, “irmo” gaitzetsi baitu Korrikaren ibilbidean euskal presoen eskubideen aldeko banderak agertu izana. Hori Korrikaren erabilpen “maltzurra” omen da haren ustez, Korrika “euskararen jaia” baita, “besterik ez”.

Ez dakit nor den Geroa Bai Korrika zer den eta han parte hartzen dutenek zer egin behar duten esateko, baina Geroa Bai bada nor sostengatzen duen gobernuaren jarrera gaitzesteko, ez baitu euskararen ezagutza bermatzen herritar ororentzat; ez baititu euskaldunon eskubideak onartzen lurralde osoan. Hitzekin, hitza ez ezik, ekintza ere aldarrikatu du aurten Korrikak. Barkosek bazuen zer aldarrikatu Korrikaren biharamunean, baina erosoago zaio fokua desbideratzea.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko apirilaren 5ekoa]

Korrika

BARDO GORRI NAFARRA

52 pentsamendu “Korrika”-ri buruz

  • Zenbat eta gehiago kexatu presoen ikurrengantik zein gainontzeko aldarrikapenen gatik, gero eta ikur zein aldarrikapen gehiago. Korrika ere, hori badelako, euskaldunok gure kexak eta buruhausteak azaleratzeko
    dugun espazio bakarrenetarikoa.

  • Euskararen aurka dagoenak edozein aitzakia bilatuko du korrikaren aurka egiteko. Dena homologatuta jarriz gero ere bilatuko lukete beste zerbait: furgonetak kutsatu egiten duela edo gauez herrietatik pasatzen denean loa galerazten duela edo trafiko zirkulazioa oztopatzen duela edo batek daki. Baina hori esanda, ni ados nago korrikaren bueltan kultura maila askorik gabeko jilipoias ugari biltzen dela esatearekin. Zertara datozte euskararekin bat ez datozen ikur guzti horiek? Eta izena, beti bezala, ezker abertzalea da, dena nahasten espezialista. AEKAk esaten du berak linea ofiziala neutral mantentzen duela, baina ez da guztiz egia. Korrikaren abestiaren bideoklipan, zertara datoz inmigranteei eta matxismoari buruzko zeharkako erreferentziak? Orain modan dauden kontzeptuak ditenez, hortxe sartu behar. Eta noski… kritikatzeko dagoenari bandejan jartzen diogu, nahiz eta bestela ere kritikatuko lukeen. Ezker Abertzalea kutrea da, hori horrela da. Ez da estetika eta irudi neutral bat gordetzeko gai. Eta nik esango nuke, kutrea izaten disfrutatu egiten duela gainera.

  • Presoen irudiei buruz galdetu diotelako erantzuten du hori. Eta galdetzen diote Korrika kritikatzeko eta estigmatizatzeko aitzakia erraza delako euskararen aurka daudenentzat (Nafarroan ez dira gutxi). Hori horrela izanik, jarrera inteligenteena irudi horiek Korrikatik kanpo uztea izango litzateke, eta behar den lekuan erakusteko gorde (presoen aldeko manifestazioetan). Ez dut ulertzen ezker abertzalearen begirada motza gai honetan, euskarafoboei lana errazten tematzen direla dirudi batzuetan.

  • Zorionak Uxueri hainbati buruan dabilkiguna ozen adierazteagatik. ETAkide ohien irudi horiek tokiz kanpo daude, enbarazu egiten diote euskarari, eta batez ere alferrikako mina eragiten diete biktimei. Horregatik, besteak beste, EH Bildu-k uko egin dio ETA-kide ohien aldeko ekitaldi publikoak sustengatzeari. Asko oraindik ez dira ohartu 2022. urtean gaudela, eta duela 40 urte normaltzat jotzen ziren hainbat jokamolde gaur, leun esateagatik, zeharo tokiz kanpo daudela. Duela 40 urte gutxik urratzen zituzten jantziak trans edo gay bati iseka egiten ziotenean kalean; eta beste horrenbeste matxirulo batek jipoiak ematen zizkionean bere bikotekideari (“etxe barruko kontuak dituk horiek, motel!”). Gaur egun, gero eta gehiago gara, euskaldunok eta abertzaleok, presoen aldeko zenbait iruditeriak eta apologiak deseroso sentiarazten gaituztenak.

  • Presoen familiei ez al die minik ematen horrelako adierazpenak entzuteak?

  • Presoen fotografiak hor behar duten edo ez? Horretan ez naiz sartuko, baina garbi gelditu dadin,nik ez dut preso baten fotografiarik eramen.
    Hala ere, nik uste dut badela garaia preso guziak etxean izan ditezen.
    Eta garaia da gure kontra egindako ekintza guzien, eta batez ere tortura sistematikoaren argitzeko.
    Eta gure biktimak ohoratzeko. Edo ez al dira biktimak torturatuak, arrazoirik gabe kartzelatuak, polizia operazioetan asasinatuak eta abar luze bat (GAL-en jarduna ere ez nuke zerrenda honetan sartu. GAlen jarduna ez zait inoiz tortura baino grabeago iruditu, askoz ere biguinagoa baizik)
    Bai, Uxue, ez zen tenorea kontu ziztrin horrekin ateratzeko, ez, ez zen tenorea, zangoa idoiagan sartu duzu.

  • Neronek penaz eta tristuraz esan dezaket Geroa Baikoei euskara bost axola zaiela. Eta oso gertutik dakit hori. Kontseilariak, Aierdi, Ollo, Aierdi Lekunberriko alkate urte luzez izandakoa da, bere herrikideen hizkuntza bost. Uxue, familia ezagutzen dut, itxurakeria, Eta horrelako kontuk. Presoak badira Edo ez dira. Ezkutuan ibili behar ote dute. Irlandak presoak bergizarteratzeko diru funtsak jasotzen ditu Europatik, zer gehienek ez dute kotizatu eta bizimodua ez bat ere erraza. Zer gertatzen da presoen argazkiekin. Gonzalez, Barrionuevo eta abarren argazkiak noiznahi azaltzen dira nonahi, eta guziok badakigu zerri urde zikin ustel hiltzaileak direla. Inor ez da kexu ordea.

  • “Gonzalez, Barrionuevo eta abarren argazkiak noiznahi azaltzen dira nonahi, eta guziok badakigu zerri urde zikin ustel hiltzaileak direla. Inor ez da kexu ordea.”

    Ez izan hipokrita. Barrionuevoren edo Gonzalesen argazkiak Korrikan agertuko balira, zu izango zinateke kexatu ez, sutuko zinatekeen lehenbizikoa. Hiltzaile guztiak berdinak izan ez omen zuretzat.

  • Hizkuntzak apolitikoak direla sinestarazi nahi digute, baina herri zapalduetan hizkuntzek bere alde politikoa daukate, gustatu edo ez. Eta euskara herri zapaldu bateko hizkuntza da, eta abertzaletasuna eta euskara eskutik doaz. Eta herri honetan danok ezagutzen dugu elkar, eta argi aski dakigu zeinek borrokatu duen azkenengo berrogeitamar urteetan euskararen alde. Horregatik argazki hoiek korrikan egoteko eskubide osoa daukate.

  • “Eta herri honetan danok ezagutzen dugu elkar, eta argi aski dakigu zeinek borrokatu duen azkenengo berrogeitamar urteetan euskararen alde. Horregatik argazki hoiek korrikan egoteko eskubide osoa daukate.”

    Ea ongi ulertu dudan: ETAkideak preso daude euskararen alde borrokatzeagatik, eta pedofiliak umeak gehiegi maitatzeagatik. Amodioa sobera darie biei.

  • Eta Aizak Edo Aizan
    Hik zergatik uste duk, duk, preso guztiak, zetorren hiztegi ttipian, hiltzaileak direla? Altsasuko gazteak, zaborrontzi bat erre duena hiltzailea al da? Neronek ttikitatik dakit hiltzaile Lapurra zer den, kaleek izenak dituzte eta. Pio XII, Avenida del Ejercito, Avenida del Generalisimo, Martires de la Patria, Anbulatorio General Solchaga, Parque Anttoniuti, hori guzia Iruñean, zer esanik ez San Sebastianen, Vitorixan eta Bilbaon

  • Ez bada! Zer Vitorixako apaile andreari, zeinak esan baitzuen euskara arront zaila zela, ez dio bat ere axola kontu honek, jarrera idiologikoa da, eta euskara polizitatu beharra dago, dudarik gabe.

  • Gaixorik dituzu burmuinak. Zer ostia du zer ikusirik epaile antieuskaldun batek errugabeak bonbekin lehertaraztearekin?Indarkeriaren zure apologiak goragalea ematen du, psikopata horrek.

  • Neronen bi osaba fusilatu zituzten
    Arrazoiak, auskalo. Fusilatzaileak urte luzez herriko alkate eta jauntxoak izan ziren, lurrak lapurtuz eta beren izenean jarriz, gazte askok, tamalez, horren berririk ez dute. Beren seme-alabek, orain 70 urtekoak, dena natural natural izan dela uste dute. Deustun eta Sarrikon Ekonomia ikasi, 60ko hamarkadan herri ttipi batean Jaioa. Orain arazoak heldu dira, zer etxe honen edo lur-sail jabetza agiriak… Nork esanen du lapurtu egin genuen.

  • Indarkeria al da , neronen lehengusu bati gertatu bezalaxe, Nafarroako herri handi samar batean, 22 urterekin esatea: Hoa herri honetatik, hemen ez duzu lanik izanik eta abertzalea zarelako. 1985. Eta bi osaba fusilatuak zituen, bat Ezkaba
    Psikopata, zuk ez dakizu hori zer den
    Galdetu etxean familiaren historiaz, asko duzu ikasteko eta.

  • Vic? Durango, Elgeta, Gernika, horretaz sozialistok ez duzue sekula ere deus ere esaten, zuen armada baitzen , espainiarra.

  • Badakit izorratuko zaituela hau aditzeak, zure eskema mental ustel eta gaiztotuan sartzen ez baita, baina ni ez naiz ez espainiarra eta ez sozialista. Sekulan ez ditut bozkatu, ezta bozkatuko ere. Euskaltzalea, abertzalea, independentista eta ezkerrekoa nauzu. Bizi zaren burbuxa psikopatikoak ez dizu ikusten uzten bat hori guztia izan daitekeela eta ETAren indarkeria gaitzestu dezakeela aldi berean.

  • Euskalduna diren jeltzaleak ezagutzen ditut; eta sozialistak; eta bozkatzen ez dutenak ere. Baina azken berrogeitamar urteetan baten batek euskararen aldeko apostua egin izan badu, hori , zalantza barik, ezker independentista izan da (nahiz eta gaur egun iparra galduta ibili gai honetan ere). Beraz euskal presoen argazkiek ere Korrikan leku bat daukate, Korrika euskal munduaren erakuslehioa den neurrian. Eta, zinez, nahiago nukela gainontzeko alderdi zein jarrera politikoek ezker independentistaren euskararekiko jarrera eduki izan balute, seguruenik horrela izanda Korrikaren beharrik ere ez baitzen egongo.

  • Lasai, Nagore, ondo ulertu dizugu denok: zibilen eta umeen barrenak lehertarazten dituzten ETAkideak ez dira hiltzaileak, bakezaleak baizik.

    Eta Vic-eko umeak triskatu zituzten zure osabak fusilatzearen errudunak zirelako? Hobeki sentitu zinen egun horretan, justizia-zorra kitatuta?

    “Vic? Durango, Elgeta, Gernika”

    Hezur-muinetaraino zaude galdua Vic-eko ume errugabeen triskantza Durangoko edo Gernikako bonbardaketen ordain bezala justifikatu nahi baduzu. Psikopata baten logika dementziala da zurea.

  • Erabat ados Uxue Barkoxekin. Beste barik.
    Asko eta asko nazkatuta gaude den dena euren alde erabiltzeko batzuk duten aspaldiko joerarekin.
    Gutxi gehiago eransteko.

  • Ez gaitezen urrunegi joan kontu honekin. Kontua, zera da: gauzak nahastu behar diren ala ez. Nik uste dut ezetz, baina ez gure arerioei atsegin ematearren, higiene kontuagatik baizik, denon onerako delako. Baina ez soilik presoen argazkiak, beste edozer ere ez: feminismoa, sozialismoa, inmigrazioa… Euskara, soilik euskara da. Eta feminismoaren aldarria egiten denean, oso ondo, baina euskararen aldarriarekin nahastu gabe.

  • Batzuek Korrika eginen lukete, bahiturik ez baleude. Ziur naiz gainera, Korrika egiteko aukera izan duten asko baino gehiago egin dutela eta egiten jarraitzen dutela euskara eta euskaldunon alde.
    Zergatik ezin da eraman ba euren argazkia? Korrika ez al da guztiona?

  • Ni ere euskararen aldeko ekimena den korrika politizatzearen aurka nago.
    Presoen aldeko aldarrikapenak egiteko jada badaude beste ekimen batzuk.

    “Batzuek Korrika eginen lukete, bahiturik ez baleude”-ren ordez “Batzuek Korrika eginen lukete, hilda ez baleude” argudioak ere balio dezake abortuaren aurkako mugimenduentzat, ezta?

    Zer egingo lukete presoen argazkiak daramatzatenek Korrikan abortuaren aurkako pankartak ikusiko balituzte?

    Aldarrikapen bakoitza bere lekuan, ez da ulertzeko zaila.

  • “Batzuek Korrika eginen lukete, bahiturik ez baleude”
    Bahituak ez, preso; eta horietako asko pertsonak hiltzeagatik kondenatuak. Baldin horrekin esan nahi ez baduzu, noski, kartzeleratutako bestelako presoak ere (pedofiloak, bortzatzaileak etab.) “bahituak” ere badirela.

  • “euskararen alde urteetan baten batek euskararen aldeko apostua egin izan badu, hori , zalantza barik, (…)” Sentitzen dut baina nik banakakoei eskerrak emango dizkiet, askotarikoak diren banakako pertsona, talde eta erakunde horiei. Inolako beharrik gabe, korrika moduko ekitaldietan beste mila pankarta eramatea ere posible da baina galdetzekoa da euskarari egiten dion mesedea. Hobeto esanda, mesede eza.

  • Korrika ezin bada politizatu (dena politika da), beharbada sobran diren lehenengoak politikariak.

  • Arrazoia daukazue, konbentzitu nauzue. Politika edozein ekitaldi sozialetik atera beharra dago. Futbol zelaietan bakarrik futbola; eskoletan-ikastetxeetan feminismo, Euskal Herria, ekologia edo antzeko gai denak utikan! Ikurriñak eta bandera denak ofizialak ez diren eraikinetatik kendu; Osakidetzan euskara eskatzea politika da, eta lehentasuna osasuna da; eta abar luze bat.
    Komunikabideen erabateko kontrola duten boteredunek beti begi puntan izan dituzte aldarrikapen alternatiboak egiteko balio duten ekimen denak, bitartean eurek euren mezuak erraztasun osoz zabaltzen dituzten bitartean.
    Ez gaitzatela itsutu ez nahasi. Korrikaren helburua Euskal Herri euskaldunaren bidean aurrera egitea da, eta kritika argazki batzuetan jarri beharrean, berrogei urtez boterean daudenak eta ezer gutxi lortu duten horiengan jarri beharko genuke.

  • Dena ez da politika eta politika ez da dena. Kontua, gainera, ez da politizatu behar den edo ez, baizik eta zenbat eta zeren bidez edo zerekin. Espainol eta frantsez Estatuek euskarari egiten dioten mesede eskasarekin, argiki. Preso, ekologismo eta bestelako gauzekin, ez dut uste.
    Herri honi buru argitasuna falta zaio emozioei bide ona eman ahal izateko.

  • Argi esan duzu, zurekin ados.

  • Zuk ederki dakizu preso horietako gehienek ez dutela inor akatu, eta hala balitz ere dagokiena edozein presori dagokion tratu bera dela. Berrueta erahil zuten aita semea aspaldi dabiltza libre, Nagore hil zuen Opuskumea ere bai. Kutxazain bat erretzeagatik zenbat urte ordaindu behar? Alakant da, dudarik gabe edukiontzi gehien erretzen den lurraldea, eta jendea gehien desagertzen den tokia. Epaileek eta fiskalek ez al dakite, edo helbide postalaren araberako “justizia”, hori bai sineskeria, egiten al da hemen? Altsasu? Hi ez haiz ezkertiarra ez deus ere, izatekotan ongi pagatutako horietako bat haiz, eta tximinoa gorago eta uzkia ageriago.

  • josu naberan 2022-04-12 21:26

    Saia gaitezen dialektika sanoan, harik eta bi urte barru PP-Voxeroak etorri baino lehen, euren bota camperoekin eta zentsura totalarekin, KORRIKA eta abar guztiak debekatzen, Freijo gailegoaren eskutik. Eta presoak orain baino barrurako sartzen, ahal bada lur azpiraino!

    Beraz, oraintxe saiatu behar diagu, diñot nik, presoen irudiak KORRIKARA ekartzen. Noiz bestela? Jada bi urte barru ez diagu ahal izango, seguruenik.

    Ah, eta ikusten diat ETAri buruzko analisia oso sinplistak egeri direla Foro honetan.
    ETAk, gure sasoi hartan, errenazimendua eta esperantza ekarri zuen gure herri azpiratura. Guk ETAren atrakoak txalotu eta loriatzen genituen nerabe ikasleen aurrean aldarrikatu eta goraldu. Egia, hura beste sasoi bat zuan, geheienok ezagutu ez zenutena, noski.

    Baina kontuz ETAkideak krimanaltzat hartzeaz. Haietariko askok euren bizia eman zuten herriaren alde. Oraingook zer? ez hainbeste, noski.

    Oraindik ez gaituk halduak ETAren analisia inpartzial bat egiteko, eta urteak beharko dituk, gainera, horretarako. Beha zer analisia parttzialoidea “Maixebel” filmak adibidez. Gogoa Bai” bezalakoak.

    Baina bitartean, ez “PREZIPOTATU”, jaun andreok.

    Eta “ez galdu Iparra”

  • “ Nafar Gobernuak …ez baititu euskaldunon eskubideak onartzen lurralde osoan” Tubia jaunak idatzi du. Egia esateko ez hegoaldean ez iprraldean, inon ez.
    Eta Geroa Bai esaneko ikusten dut Nafarroako Gobernu kolonialista honekin. Barcos anderea sobera apal. Barcos anderea, euskadunok zuen babesaren zain gaude baina etsirik gaude.
    Noizko euskalunon defentsa irmoagoa?
    Legealdia bukatuko da laster eta euskaldunok zer erdietsi dugu? Deus ez. Tamalgarria

  • Neronen ustez Uxue Barkotze beharko luke, ez baita Soulen eta Nabarren Barkos izeneko herririk, eta onartzen badugu norberak idatz dezakeela bere deitura pototatik ateratzen zaion bezala, bada onar dezagun. Baina politikari batek esaten badu zerbait politizatzen ari dela, zerria behar da gero! Uxuek noiz izan zuen korrikaren berri? Igual 40 urteren bueltan?

  • Gero dioenak bego dio, Geroa alferraren leloa, Gerotik gerora ibiltzeak zer kalte dakarren, Bo! Geroago ikusiko dugu. Eta gero, gero, gero, sopas de caldero.

  • josu naberan 2022-04-12 23:44

    nik uste, despistatu samar gabiltzala, jaun-andreok.

    gero baino lehenago dituk hemen Zaldireria Rustikok Zuriak, euren alkandora Azulekin eta euren Bota lustrosoekin…
    eta gu holako ileekin!

    Oraindixe prestatu behar dinagu/diagu klandestinaterako estrategia.

  • Uxue Barkosen eta bere palmeroen mezua nola ulertu behar dugu? Asko dira gainera Barkosen aldekoak Baskonian. Nik honela ulertzen dut: Korrikako lasteraldietatik ETAko presoen argazkiak kenduko balituzte Korrikan jende gehiagok hartuko lukeela parte eta aldarrikapen horrekin deseroso sentitzen direnak euskaraz egiten hasiko liraketela? Eta serio hartu behar dugu pertsona hori? kripto euskaldunez beteta dago Baskonia? Agian Korrikako antolatzaileek Uxe Barkosi kasu egiten badiote euskal presoak kalera irtetzen direnean Baskonia euskaradunago bat aurkituko dute.

  • ETAkoen argakiei lapatuak dabiltzanei bost axola Korrika, baldin eta ez bada beren interesen alde instrumentalitzakeko. Ez gara inozoak eta elkar ezagutzen dugu denok. Hemen kontua ez da soilik ETAko presoen aldeko eskubideak aldarrikatzea (adi, ETAkoenak soilik, beste presoek ez baitute beren “pedigria”!), baizik eta, nagusiki, haien ibilbidearen aldeko (hau da, indarkeriaren aldeko) apologia egitea. Hots, haien narratiba “epikoari” hauspoa ematea da kontua, troparen morala flakatuko ez bada flakatuko. Putzu batean plisti-planta dabiltzan lau zapaburu baino ez dira, eta gero eta baztertuagoa daude, baita Ezker Abertzalearen barruan ere. Baina sano zaratatsuak izan daitezke, areago berez ez duten bozgorailua eta ikusgarritasuna ematen bazaizkie, edo lapurtzen badituzte.

  • Presoen argazkiekin dabiltzanak lau zapaburu dira, baina euskaraz ari direnak ez dira askoz gehiago eta erdararen aurrean makurtzen ez direnak kopuru hortara ere ez dira iristen. Lau zapaburu horiekin nola mintzatu? Erdaraz? Edo ez hitzegin ? Zer aholkatzen diguzu, Jokin? Suposatu beharko dut ETAko presoak gorrotatzeaz aparte Korrikaren helburua partekatzen duzula; Euskal Herria osoa euskalduntzea. Eta hori lortzeko zer?

  • Eta zer ikusirik dute hemen ETAko presoen aldeko aldarriek eta Korrikak? Bada, batzuentzat, bigarrena tresna bat dela lehenengoei hauspoa emateko. Erramun, eta ETAko presoen aldeko zure “maitasuna” ez al da, funtsez, beren jardunbidearen aldeko “atxikimendua”? Ez gara atzo goizekoak. ETAkide presoen aldeko aldarri horiek ez dira “presoak” direlako, ETAkideak direlako baizik. Argazkiei lapatuak dabiltzan horiei bost axola zaizkie preso komunen kartzela-baldintzak. SALHAKETAkoek nere errespetua dute; zuek beste gauza bat zarete.

  • Eutsi goiari! 2022-04-15 09:39

    Jokin “ETAkide presoen aldeko aldarri horiek ez dira “presoak” direlako, ETAkideak direlako baizik. Argazkiei lapatuak dabiltzan horiei bost axola zaizkie preso komunen kartzela-baldintzak.” :
    Euskal preso guztiak ez dira ETA-kideak.
    Euskal herri bezala dugun ekimen garrantzitsuenetariko batean normala da jendeak elkartasuna adierazi nahi izatea bere herriko espetxeratuekiko.
    Senideek ez al dute eskubidea beraien familien egoera salatzeko?
    Preso egoteko pertsona hauen arrazoia ez al da politikoa?

  • Denek dute eskubidea beren aldarriak egiteko. Bestelako kontua dira:

    1) Herri ekimen erraldoi bat beren opilari su emateko instrumentalizatzea.

    2) “Euskal presoen aldeko” aldarriak direla sinestaraztea. Ez jauna: ez dira “euskal presoak”, generikoki. Goiko batek esan duen bezala, ez baitut ikusi “euskal preso pedofilorik” edo “bortxatzailerik” argazki horietan. Argazki horiek erakutsiz, edo harrera omenaldi publikoak eginez, bestelako gauza bat nahi da: haiei beren ibilbidea aitortu eta esker ona agertzea. Ez gaitzazue tontotzat har.

  • Jokin: Eta preso komunen aldeko ekimenek zerikusi daukate Korrikaren helburuarekin?Zertara dator zure Salhaketaren aldeko keinu hori eztabaida honetara? Euskal preso politikoen alde daudenek zergatik ez dute eskubiderik Korrikan parte hartzeko? Preso komun gehienak erdaldunak dira edo ez dira euskaldunak eta ez diot inolako zentzurik zure aipamen horri.
    Nik Korrikan ez dut parte hartzen, gehien bat Uxue Barkos eta Jokin modukoekin ez dudalako ezer konpartitu nahi.

  • Nik ez dut inon aipatu Salhaketakoak Korrikan agertzeari buruz. Errespetua diet, hori bakarrik.

    “Euskal preso politikoen alde daudenek zergatik ez dute eskubiderik Korrikan parte hartzeko?”
    Berriz: ez gaitzazu tontotzat har. “Euskal preso politikoen alde daudenek” lasai asko egin dezakete korri, salto eta txiribuelta euskararen alde. Beste kontu bat da Korrika baliatzea ETAkideen aldeko apologia egiteko.

  • Bale Jokin tontotzat ez zaitut hartuko baina listoegitzat ere ez erakusten diguzun zure argudiatzeko gaitasunarekin.

  • Tonto samarra nauk, bai, baina higandik ikasteko beti listo, Erramuntxo. Irakatsi egidak bada, lehenbiziko ikasgaia: nola irentsi gurpil errotak. Maisu haiz eta.

  • Eutsi goiari! 2022-04-15 12:36

    Jokin eskubidea duzu presoen aldarrikapenen aurka egoteko baina ematen dituzun argumentuek ez dute zentzurik.
    Eztabaida serioago bat izan nahi baduzu prest nago.

  • Ez nago presoen giza aldarrikapenen aurka. Hori gauza bat da, eta beste bat, besteak (ez ditut errepikatuko).

  • Hain gatxa da ulertzea preso guztien eskubideak errespetatzea gauza bat dela eta beste bat beren historiala goraipatzea? Askok azkenekoa dute helburu, lehenbizikoa aitzakia.

  • Presoen kartelak gora behera 42 urte pasatu dira lehenengo Korrika egin zenetik eta Baskonia ez da euskaldunagoa.Aitzitik esango nuke erdaldunagoa dela.Zer eztabaidatu behar dugu?

  • Eutsi goiari! 2022-04-15 15:12

    Preso politikoez hitz egitean izaera politikoa ukatzea tranpa da.
    Arraroa korrikan molestatzen duten aldarrikapen politiko bakarrak hauek izatea.
    Kexa hauek korrikari egiten zaizkio baina ez adibidez erreala edo athletiki , bertan ere aldarrikapen politikoak egiten direnean.
    Kexu hauek interes politikoak dituzte atzean.
    Bizikidetzaz hitz egiten dutenek sarri atzean errelatu bakarraren inposizioa ezkutatzen dute.

  • Aldarrikapen eta iruditeria horiek, kontestu horretan, disruptoreak dira, kalte egiten diote euskarari, ETAko biktimeei ez esateagatik. Beste fase batean gaude. Sentsibilitate handiagoa eskatu behar genioke geure buruari.

  • Eutsi goiari! 2022-04-15 18:43

    Ados enpatia izan beharra dela, herri honetako jende askok asko sufritu du.
    Konponbiderik eman gabeko arazoa da presoena.
    Gaietik desbideratzen ari garela uste dut hala ere.
    ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude