2022ko sarrerarik iruzkinduenak

2022ko sarrerarik iruzkinduenak –

Urtea bukatzear dugun honetan, eta urtero egin ohi dugunez, 2022 honetan ZuZeun argitaratu diren sarrerarik iruzkinduenak dakartzagu, edo gurago baduzue, gurean eztabaidatuenak izan diren gaiak.

Iruzkin gehien jaso duten sarrerak eztabaidatuenak izan badira, eta hain zuzen ere iritzia eta eztabaida bultzatzea bada ZuZeuren funtsa, esan daiteke azpira agertzen ditugun hauexek direla egun gehien kezkatzen gaituzten gaiak.

2022ko sarrerarik iruzkinduenakSarrerarik iruzkinduena Josu Lavin jaunaren “Euskara idatzia” izan da, baina Lavinek, besteak beste sarrerak argitaratzeko duen modu bereziagatik, bi dozenatik gora sarrera dauzka 20 iruzkinetik gorakoak, “Apocalypsis” seriea tarteko.

Josu Lavinek bezala, izan dira gurean eztabaidak pizteko gaitasun berezia agertu duten idazle gehiago ere: Joxe Iriarte “Bikila” jaunak lau sarrera ditu iruzkinduenen artean, eta bina Aitor Unanuek, Josu Naberanek, Iñaki Azkoagak, Jean Louis Davantek, Iker Tubiak eta Juan Inazio Hartsuagak.

Iruzkinak iruzkin, azpira dakargun zerrendara egile bakoitzaren sarrerarik iruzkinduena baino ez dugu gehitu, ahalik eta sinadura gehien agertze aldera. Kontutan hartu, irakurle, aurten 2.400 sarrera inguru argitaratu dituela ZuZeuk, eta horietatik 75ek izan dituztela 20 iruzkinetik gora, hamabost inguruk 50 iruzkinen bueltan, eta bostek 100 iruzkin inguru.

Goiko zerrendan ikus dezakezunez, irakurle, hogeitabost sarrera iruzkinduenetatik bost baino ez dira emakumeenak; horretan ZuZeun ere bide luzea dugu egiteko. Eta bi dira Zuzeu GAZTEA Saria lortzeko lehiatzen direnak, hau da, 30 urtez azpiko idazleek sinatuak; polemiko samarrak, gainera, biak ala biak.

Gaiei dagokienez, gure ardura nagusia euskal identitatea eta, gauza guztien gainetik, euskarak jarraitzen du izaten. Gainontzean, badira presentzia izaten jarraitzen duten arren indarra galdu duten gaiak, etorkinekin edo pandemiarekin lotuak, berbarako, edo indarrez agertu direnak, Ukraina edo faxismoaren gorakada, esaterako. Hezkuntza Lege Berriak ere eztabaida eragin du, eta Irulegiko Eskuaren agerpenak, poz partekatua.

Izen abizenez sinatzen diren sarrerez aparte, azpiko hauexek dituzue talde edo erakunderen batek sinatutakoen artean eztabaida gehien eragin duten sarrerak. Hauen artean ere bada behin baino gehiagotan eztabaida eragiten asmatu izan duenik, gure inguruko hedabideetako gairik interesgarrienak gerturatzen dizkigun salabardoa edo Arnas Dezagun Taldea, berbarako.

.

2022ko sarrerarik iruzkinduenak

2022ko sarrerarik irakurrienak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “2022ko sarrerarik iruzkinduenak”-ri buruz

  • Anhitz esquer, bihotz bihotzetic!
    Urthe berri on!

  • Oso interesgarria, mila esker. Sarrera iruzkinduenez gain, artikulu irakurrienen datuak ere eman ditzakezue?
    Eskerrik asko!!