Diktadura gelditu!

Diktadura gelditu! –

85 urte dira Bilbo Euskal Herrian faxismoaren (edo falangearen) aurkako ikur bilakatu zela 1937an. Euskal Herrian estatu kolpe faxista borrokatu zuten haien azken fronte antifaxista eratu zen bertan. Estatu kolpe hura gelditu ez izanak gure herria 40 urteko diktadurara kondenatu zuen.

Diktadura gelditu!Orduko altxamendua oso begi-bistakoa izan zen, armak agerian zituzten. Gaurkoa pandemiaz estali diguten arren jokoan duguna gauza bera da; gure eskubideak eta askatasuna. Kolpe faxista hura Espainian hasi eta Europa osoan hedatu zena ondoren, Mussolini edo Hitler buru, garaitua izan zen estatuen etorkizuna oso bestelakoa suertatu zen espainiar Estatuaren ondoan. Gaurko kolpea ere batibat Europa mendebaldean, ipar Ameriketan eta Australian gauzatu du elite korporatiboak.

Aukeran dugu: Diktadura berri batetara makurtu edo libre eta eskubideen jabe izango garen Euskal Herri bat eraiki, gure esku dago.

Euskal Herrian Sortu berri eta indarrez hazten doazen bi mugimenduk; Bizitza plataformak eta Gazte Koordinadora Sozialistak horrela iragarri digute. Bat eginez unearen analisian eta etorkizunaren diagnosian. Une berean altxatzera deitu gaituzte, urtarrilak 22rako eta 29rako deitu dituzten manifestazioetara, larunbatez biak eta Bilbon.

Jaikitzeko deiak dira, eskubideak eta askatasuna ez baitira guregana etortzen, gu jaiki behar gara eskuratzera, sagarrondoko sagarrak bailiran, hartu eta erabiltzera. Erabiltzeari uzten diogun eskubide oro galduko baitugu.

Bilbon elkartzeak dakarren indarra geure egin dezakegu, eguneroko borrokan erabili ahal izateko, Covid ziurtagiriari EZ esateko. Giza eskubideen aurka doazen protokolo, arau eta agindu guztiak desobeditzeko. Neguaren bihotzean, Santa Ageda bezperaz egin ohi dugun gisara, aterik ate lurra astindu eta ingurukoak esnaraziz, Euskal Herriko azken txokoan jazarpen oro desagerrarazi arte. Elite korporatiboren diktadura berri hau pikutara bidaliaz.

Beren burua (gorputzaz gain) diktadura honen ezarpenerako saldu duten horiei gogoratu, goiko elite korporatibo burges horrek ez duela lotsarik, ez ahoan bizarrik, pandemiaren aitzakiarik gabe (zuek ez bezala) agenda genozida honekin lortu asmo den erregimen totalitarioaren berri emateko. Helburuetan bat egite hutsak agerian uzten zaituzte ordea. Kontuan izan gaur babesten zaituztenak bihar baztertuko zaituztela, lapurtu eta bortxatuko. Burua salduaz galdua, bihotzetik aldendua, ingurua isildua eta ahoa, begiak eta belarriak estaliak itsuturik zaudeten arren, zatozte frontearen beste aldera, herrira, giza artera, besarkadara. Alemaniar soldaduek 1914ko lehen mundu gerrako gabon haietan egin zuten bezala.

Bilbon Urtarrilak 22an eta 29an ikusiko gara, aiton amonek borrokatu zuten hura zor baitiegu seme alaba eta bilobei.

Haika mutil jeiki hadi, Ipar Irlandan dioten bezala gaitak deika ari baitira.

Diktadura gelditu!

94 pentsamendu “Diktadura gelditu!”-ri buruz

  • Harrituta dakusat Covidaren aitzakiarekin zelako aliantzak sortu diren nazioartean. Ezin ikusia omen duten estatuak denak bat eginda Covidaren aurkako neurriak hartzen ideologia guztiak bat eginda burgesiaren alde: Cuba, AEB, Venezuela, Txina, Iran, Israel, Errusia, Europa…
    Ez ote parananoiaren adierazgarri?

  • Pako Iriarte 2022-01-21 12:34

    Bejondaizula Aitor!!!
    Alderdi, sindikatu eta aginteriaren menpeko guztiek, aska beretik ari dira bazkatzen, munduko diruen nagusi direnen altzoan. Eta herritarrok morroitzara egokitze planak bete lanetan gogotsu……inozo?. Milakak Anoetan futbolean eta UMEAK ESKOLETAN, TRATU TXARRETAN EGUNERO. Nora garamatza guzti honek? Erokeria da…
    Oraindik jatortasuna ba dugula pentsa nahi dut? ………………BIHAR BILBORA …KASILLAN arratsaldeko 5etan.
    Gora euskaldun burujabeak!

  • Eskuin muturrarekin nahi baino lotura gehiago dituen Plataforma antizientifiko bat, eta independentzia bazterrean utzi duen gazte erakunde komunista espainiar bat.
    Nahiago dut bingora joan.

  • Gogorra izango da zuretzat, hain argia izanik kalera irten eta egunero “Burua salduaz galdua, bihotzetik aldendua, ingurua isildua eta ahoa, begiak eta belarriak estaliak itsuturik” gauden ehundaka pertsona ikusi behar izatea.
    Animo eta ea dela 80 urte Stalinek izan zuen baina zorte obea duzuen.

  • Gogorra izan behar du ere, benetan hala sinisten badute behintzat, txertoekin genozidio bat bizitzen ari garela diotenentzat.

    Nik benetan hala sinestuko banuke, anbulatorioetara joango nintzateke txertaketak eragoztera, familiakoei galaraziko nieke indarrez bada ere txertatzea, berdin lagunei.

    Edo akaso… Badakite ez duela inongo zentzurik esaten dituztenak, baino, nazkatuta daudenez egoeraz, edozein aitzaki baliozkotzat hartzen dute, bizitza “normalera” ahalik eta azkarren itzultzeko.

  • Portzierto, egoeraz nazkatuta denok gaude. Oso bestelakoa da nola eta zein babestuz bideratzen diren frustrazio horiek.

  • Ez gaitezela engaina. GKSk ez du Satlinekin zer ikusirik. Inondik inora.
    GKSk esaten dituenak egingo balitu, GKSko buruek pagatuko lukete gehien, Azpeiti, Hondarribi, eta Arrasateko dirudunen seme-alabak dira eta. Pena dut euskal gazteria antolatuaren zati batek espainiaren batasuna onartu izana. Baina ez nau harritzen: euskal burgesia beti metropoliaren morroi, komunistaz mozorrotzen bada ere.

  • Ildo sozialistaren harira… Niri askotan Joseba Sarrionandiaren esaldi hau datorkit:

    “Iraultzaile batzuek iraultza egin nahi izaten dute, hau da, egitura politikoak aldatu nahi izaten dituzte.
    Beste batzuek iraultzaile izan nahi izaten dute, hau da, iraultzaile izatearekin nahikoa zaie”

  • 11Ikusteko
    Ez nian Sarriren esaldi hori ezagutzen, baina bikain adierazten dik Pijokume “iraultzaile” espainiartu askoren erretolika.
    Unibertsitateko proletarioak harrapazank.

  • GKStarren eta ezker abertzaleko gazterien jokabideak oso antzekoak dira, eurek arrazoi osoa eta itsas argi, eta beste guztiak ustel, etsai edota ergel.
    Oso aspergarriak eta dogmatikoak dira batzuk eta besteak.
    Hobe lukete eten bat egin, arnasa hartu eta apur bat hausnartu.

  • Joder…. ?A zee paranoia…

  • Eutsi goiari! 2022-01-23 09:31

    Astakeria galanta! Frankismoarekin alderatu nahi izatea gaur egungo pandemiaren egoera!
    GKS-ri kkritika asko egiten zaizkio baina gauzak ongi egiten ri dira, mugimendu gaztea da baina gauzak serio egiten ari dira oraingoz denborak esango du zuzen ari ote diren.

  • Arrigarria zelako distortsio distopikoan bizi diren batzuk, intelijentzia eta babes soziala intsultatzen etengabe ,askatasunaren izenean( Bizitza pltaforma etabar).Neri pena ematen didate. Enfin. Zelako kutrea, jarrera.

  • Aitor Unanue 2022-01-24 12:13

    Hortxe bada Bilbon Autonomia kalea Lacasillatik Zabalbururaino bete zuen jendetzari buruzko informazioa: https://independentea.eus/giza-olatu-batek-bilboko-kaleak-zeharkatu-zituen-atzo-apartheid-pasearen-aurka/
    Badakigu kale hori bete izan dugunok sarriagotan hamarnaka mila behar direla horretarako.

  • Oso zuzen ari da GKS, bai. Zuzen-zuzen Espainaren batasunaren alde.

  • Ba ote! Ziur zaude diozunaz? BA al duzu esaten duzuna frogatzen duen daturik?

  • https://twitter.com/matalaz/status/1157229253085278210?lang=es
    Kontuz euskal news orriarekin!
    Beldurra ematen dit bizitza plataformaren inguruan dabilen jendeak norekin dabilen ikusten duenean eramango duen dezepzioak…
    Ba ote ez duzu frogarik harrapatu ala zer?

  • Eskerrik asko, Aitor, Alfonso Longoren bideoaren esteka jartzeagatik. Euskeraren gaia alde batera utzita, “Bizitza” eta bere inguruan biltzen denaren adibide ona iruditzen zait:sektako liderraren perfila ematen duen tipo bat hitzaldiaren erdia bere jarraitzaileei beraiek direla onak, eta aukeratuak esaten, eta beste erdia, topiko eta demagogiaz betea, inongo zehaztasunik eman gabe.
    Eta bideoa amaitzeko “…quiero un hijo tuyo, tío, quiero un hijo tuyo …” esaten duen hori…
    Eta suhiltzaileen izenaren erabilera? Edo oker nago, eta beraien artean kontsulta egin ondoren, gehiengoa ordezkatzen dute?

  • Aitor Unanue 2022-01-25 14:12

    Esteka berean dituzue Mikel Altzuart en zuzeneko bertsoak, Ainara Ortegaren hitzaldia, eta abar, eta abar… Dena Bilboko udalatxe aurrealdea jendez gainezka, zubia ere … Animatu ikusi eta entzutera.

  • Aitor:
    Jende asko egoteak ez du arrazoirik ematen.

    Alfonso Longo hau ez nuen ikusia… Auzolotsa. Agenda honen hurrengo pausua zerbitzu publikoak militarizatzea omen da… Indenpendentzi gaur egun, siberania pertsonala izan behar duela (gero gehietzen dio eta koletktiboa baino jakin nahiko nuke bere kolektibotasun horrek zer esan nahi duen)… Puf..

    Euskalnews-i buruz:
    https://quantika14.com/2022/01/24/euskalnews-la-web-libertaria-antivacunas-editada-por-un-vendedor-carlista-de-nfts/

  • Ainara Ortegak esan zuen bezala, zaharrak maite ditugu. Horregatik gaude zuen aurka, izugarrizko kaltea egiten dutelako zuen ideiek. Argi geratu da txertoaren onura, besarkadak naiz eta zoragarriak diren , momentu honetan ez dira egokienak. Zuek esandakoa egingo bagenu….. ez dut pentsatu ere egin nahi…. puffff

  • josu naberan 2022-01-26 10:05

    Iker&comp.

    “”argi geratu da txertoaren onura”

    KAR-KAR-KAR

    Zein “txertoa”az ari haiz?, ze nik ez diat halako “txertorik” ezagutzen Europa Mendebalde honetan.

    Ez dok izango SASI-TXERTO/ESPERIMENTAL/ERDI-ILEGAL/POZOITSU/LUKRATIBOAZ ari haizela, eztok, Iker?

    Laster Nürenberg epaiketara eramango dituzten Farmazeutika&comp. plandemikoen sasi-txerto hauetaz ari haiz, benetan?

    Faborez, ikerketa minimo bat!
    Eta gero Bizitza Plataformakoei “zientifikotasuna” eskatzen ibiliko zarete!

    Zelan dok hori… “zozoak beleari ipurbeltz”

  • Mikel Haranburu 2022-01-26 10:17

    Bizitza plataforma edo dena delako horretaz dakidan ia bakarra, abortuaren aurkako taldeek egiten dutenaren antzera, handiustekeria darabilela izena hautatzean berean… Kontzeptualki, kategoriaz jabetu nahi dute BIZITZA hitza aukeratuta. Goi mailako balore, beste ezeren gainetik dagoen ongia, bizitza. Besteok bizidunen aurka egongo bagina bezala…!

  • josu naberan 2022-01-26 11:58

    Mikel,
    Ez hadi gelditu “izen, etiketa” eta azalkerietan. Izena ez dok garrantzitsuena, baizik eta MAMIA, intentzioa, helburua, ZIOA.

    Begira, bestela, “DEMOKRAZIA” izena sasi-demokratetan

    eta “TXERTOA” izen noblea, sasi-txertoei esleituta.

    Joan gaitezen gauzen mamira.

  • Ba Josu… Bizitzaren diskurtsoaren mamiaz aritu garenean, (Djokovic-en gaiari buruzko eztabaidan) ez dizkidazu galdera asko erantzun.

    Bizitzak zientifoko moduan saldu nahi dituen diskurtsoak, zientziatik ez dute ezer.

  • josu naberan 2022-01-26 13:10

    ez diat gogoratzen ZEIN galderari ez diadan erantzun.

    Sasi-txertoari buruz badok, nik ez diat ukatzen batere eraginik ez daukatela, baizik eta oso ongi pentsatu behar dela horiek inokulatu baino lehen.
    Lehenengo badaezpadakoak direlako; bigarrenik, zaila delako gaixotasuna/albo-kalteen ondorioak baloratzea, zeren eta epe-erdi eta epe-luzeko ondorioak baitituzte; eta guztiz irrazionala dela halako sasi-txertoak ume eta nerabeei inokulatzea. Astakeria demasa!

  • Mikel Haranburu 2022-01-26 14:29

    Intentzio osoaz mintzo naiz izenaz; horrelako mekanismoak maiz erabiltzen baitira, mamiaz dena baino, hain goi-kontzeptuen euritakoaren azpian gertatzen direnak estaltzeko. PNL aditurik bada hemen, jakingo du horretaz… nola pasatzen garen sarritan goiko kategoriara, eztabaida sortuta, besteak beste behe mailako arazoak saihestearren, hau da, guretik deus ez ematearren.
    Bizitza plataformaren kontuan, “basta ederragatik asto duk astua”. Bai, mamia, utz purutasuna, utz naturaren oreka, utz pozoin, gorputz araztasun eta askatasun goren kontuak, inon esistitze ez direnak, eta argitu dezagun nola demontre kenduko dugun gainetik pandemia, birus eta eztulak oro. Hurbil baitugu guztiok orain lurpean dagoenik, jakitun baikara guztiok zein joan den mundutik naturak sortu ala bilakarazi duen birus nimiño baina ugariaren kontura.
    Pandemia amaitutakoan, ea zertan geratzen diren kontrola, artaldetasuna eta beste… geratzen garenon artean, noski.

  • Mikel Haranburu 2022-01-26 14:31

    Eta diktaduraren afera, jakina!

  • “…”-ri.
    Egia esango dizut. Bai, zaila, oso zaila da GKSren adierazpen bakarra topatzea independentziaren alde. Aberri egunetan egiten dituen komunikatuetan “euskal estatu sozialista” aipatzen du, eta folklore-eguna amaitzean, kitto, hurrengo aberri eguna arte (edo Argian publirreportaje bat egin arte). Klase emantzipazioa dute helburu, eta egitura burgesak etsai. Adierazpen bakar bat ezin dut topatu independentzia babesten. Topatzen baduzu, eskertuko nizuke. Beti klase emantzipazioaren koletillarekin. Traban dute independentzia. “Proletargoaren independentzia” proposatu dute, beraiek jakingo dute zer den hori. Egin zuten kongresuan ere nazio auzia ez eztabaidatzea erabaki zuten, eta gerorako uztea asuntua.
    Iraultza komunista nahi izatea horretarako klase borroka ardatz hartuta, eta beraiek salatzen duten “Euskal Herri interklasista” arbuiatzea oso ongi dago, noski, baina ETA-berri eta EMK halaxe hasi ziren…
    Eta, txaskarrilo mailan, GKSko kideen familia batzuk ezagutzen ditut. Horiengandik etorriko bada klase emantzipazioa eta Euskal herri sozialista, ni zazpigarren eguneko adbentista naiz. Oiartzungo señoritoak, eta Hondarribiko printzesak.
    Praxiari dagokionez, nire herrian “Frente Obrero de España”rekin dabiltza lankidetzan (esango nuke bi erakundeen kartelak tipo berberak jartzen dituela. Prezintoa behintzat berbera berrerabiltzen du).
    EMK 2.0.
    “Antes roja que rota”.

  • josu naberan 2022-01-26 16:26

    joño, Mikel “basta ederragatik, asto duk astoa”, sakona, herri-jakituria!

    “Nola demontre kenduko dugun gainetik pandemia”, diok.

    Horretarako, ea “pandemia” hau NOLA SORTU den jakin beharra zegok. Ea hori gau beltza baino ilunago zegok.

    Lehenik, ea nola sortu DEN ala sortu DUTEN, argitu beharra zegok.

    OMSek bertara (sortu omen ZEN lekura) bidali berri dit “batzode ikertzaile” bat. Hik uste al duk, benetan, BENETAN ikertuko dutenik horren argitasunik?

    Ez, lagun. Zeren OMS bera zikindu duk “pandemiaren aferean”

    Eta pandemiaren AFERA” gertatu duk benetan, hots PLANdemia.
    Ni hasiera batean ez ninduan “konspiranoidea”, baina ez dok izan inolako konspiraziorik, baizik eta zer egingo zuten ARGI ETA GARBI ezan zitean hasieratik bertatik, 2019 hartatik. Baita zer etorriko zen iragarri zuten bozgorailuz (“pandemia” bat, zeini COvid-19a deitu zioten, hain zuzen ere 2019 urte hura izendatzen duena.

    Eta ez bakarrik hori, baizik eta hura (euren axioma eta bertsio bakarra” ukatzera ausartu zirenei NOLA DEITU ere: “negazionista, terraplanista”. Detailetxo hori ere aurreikusi zitean.

    Jarraian, “pandemia” baten simulazioak egin zitiztian (NewYorken bertan, kasu)
    Ondoren, benetako gaixotasun bat zegoela baliatuz (berez arnasbideetako gripe antzeko bat), HARTAZ BALIATUZ diñot, MODU MAFIOSO ETA KRIMINALEZ, 2Pandemia LARRI baten ALARMA EGOERA deklaratu zuten modu irregularrez.

    Horretarako, datuak hanpatu zituzten aproposoz, horretarako PCR berez “ez-espezifikoa” nahierara erabiliz (HAIEN nahierara, esan nahi baita.

    Eta beraiek esan zitean ZEINTZU ziren operazio kriminal horre eragile: Blac Rocks/Mudu Bankua/Mundo Ekonomia Foroa (Davosen bildua 2.019ko urte hondar horretan, eta bai, lagun, OMS, Bill&Gates&Melinda Foundation, gehi Rockefeler Foundatios subentzionatua)

    Horiek dituk DATUAK.

    Eta hire galderari erantzuteko “(Nola demontre…”) ezin diagu DARU horien memoria galdu

  • Aitor Unanue 2022-01-26 16:44

    Zerbait eranstearren OMS en inguruko berria, berri berria:
    http://www.ekaijournal.info/2022/01/ahora-la-oms-sobre-los-ninos-de-menos.html

  • Ba Aitor… OMS-en web orrian diozun berri horri buruz ez dut ezer topatzen.
    Bidali dezakezu, tipo horrek (ze ez det ikusten ere audio horren egilea zein den…) audioan esaten dituenak nondik atera dituen? Hau da, OMS-ek badio haurrak ez txertatzeko… egongo da ikerketaren bat edo arrazoiak emanez, ezta?
    Esteka horren zain geratzen naiz.

  • Eta Josu…
    Ni ere ez naiz ondo gogoratzen. Baino bueno gogoratzen dudanen bat botako dut.

    – Zuk diozunez, txerto hauek ez dira txertoak, sasi-txerto deitzen diezu. Zer da ba txerto bat?

    – Diozu txerto hauek (ta txerto hauek esatean, ustez, ARNm txertoetaz ari zara) ez dituztela baimentzeko beharrezkoak diren baldintza edo faseak gainditu. Zein fase ez dituzte gainditu?

    – PCR-ak ez direla espezifikoak diozu. Arrazoitu dezakezu?

    – Plandemia batean gaudela diozu, hau da, hau lehenagotik hausnartua eta estatu eta eliteen plan maltzur sekretu bat omen da. Nolatan lortu dute mundu mailako estatu guztiak ados jartzea? edibidez, Cuba eta EEUU txertaketa babesten, neurriak hartzen… Covid-ari aurre egiteko. Nola lortu dute adostasun hori?

  • Oker ez banago, audioan hitz egiten duena Cesar Vidal da.
    Ekaijournal web orria ez nuen ezagutzen, baina ez da denbora asko behar ze motatakoa den antzemateko.

  • Cesar Vidal hori ez nuen ezagutzen baino a ze pieza.

    Euskerazko Wikipedian… besteak beste euskeraren aurka egin duela dio.

    Baino gaztelaniazko wikipedian… nobela bat idazteko modukoa da.

    Pastor evangelico omen da, testigos de jehovan egona, gero utzi eta kritikatu. Copen egona… gero utzi eta kritikatu. Eliza katolikoari ere egurra..
    Federico Los Santos-ekin esRadio sortu. Gero hemendik atera… eta esRadio ta Los Santos.en aurka….
    Tertean La Razon, Libertad Digital… Orain irratsaio bat omen du…

    Ez da asperptzen tipo hau!

    Hori bai… Holako jentilajearen mezuak horren errez eta libreki zabaltzea ere…

    Negazionismo mundu hortatik (edo deitu nahi dezuen bezela, agian batzuen uistez, “pertsona askeak” edo… auskalo) ematen du, edozein argudio dela onargarria, beti ere, interesatze zaidana esaten badu. Ziur nago orain Twitter kontu bat asmatuko banu izen abizen, argazkiekin eta esango banuke adibidez, “txertatzera behartu naute eta 2 egunetara oso gaizki jarri naiz, UCI batean nago miocarditisekin hilzorian… ” horrelakoak, gezurrezko argazki batzuekin…. Trendin topic egun batean fijo! Famatu izan nahi duenak erreza dauka gaur egun.

  • josu naberan 2022-01-26 18:49

    Cesar Vidal hori ez diat ezagutzen; baina EKAI Center bai. Mondragoe Unibertsitateko talde zintzoa eta argia dok. Taldekide honetako Adrian Zelaia egunotan hitzaldiak ematen dabil 2030-Agendaren RESETEO-proiektuari buruz.

    Ba hori, Mikel. Datu zenbait eman dizkiak, eta orain bakoitzak bere hipotesiak egitea dauzka (pixkat “konspiranoiko” jarrita gu ere. Galderak planteatuko dizkiat, nomás.

    Zer maneiu egin zuen CDC iparramerikarrak Wuhango Laborategi hartan, bertako mikrobiologo txinatar batekin bat hartuta? (Porzierto, txinatar hori “hilda egertu zuan” handik egun gutxitara)

    Zer interes zeukan CDC horrek, Txinari errua egozteaz gain?

    Zer interes zeukaten goian aipatutako Eliteek “pandemia” hura munduan hedatzeko?

    Zer interes zeukaten gaixotasun batez MODU KRIMINALEAN BALIATUTA, datuak artifizialki hanpatzeko eta ALARMA EGOERA IRREGULARKI DEKLARATZEKO?

    nOLA BALIATU ZIREN HORRETARAKO pcr FROGAK NAIERARA MANIPULATUZ (ZEREN DENEK BAITZEKITEN pcrA EZ DELA “ESPEZIFIKOA” sARS-cOVID honen kasuan?
    (Hori argi utzi zuen hasieratik bertatik PCRaren asmatzaileak berak)

    Zer interes zuten ALARMA GLOBALA DEKLARATU ZUTENEK, JADA EUREN TXERTOAK ERDI-PREST ZEUZKATENEAN?

    Zer interes izan zuten euren txertoak merkaturatzeko, Sputnik errusiarra ezustez merkaturaru zutenean, noiz eta euren txertoak prozedura osatu gabe zeukatela?

    Eta OMSek zer interes izan du SASI-TXERTO ESPERIMENTAL horiei baimen behin-behinekoa ematean?

    Hain pandemia iragarria hedatzeko interesen bat omen zeukan aipatu eliteek?

    Apropos hedatu ote zuten “birus” edo antzeko sustantzia apalen bat? Zein intentzioz?
    Euren txertoekin proban ipintzeko Pandemia bati aurre egiteko kapaz zirela?

    Ala, beste “konspiranoiko zuhur” batzuek diotenez, egiatan gauzatzen hasi ote dira aspaldiko helburua. populazio zati bat eliminatzea? Kontuan hartzekoa hau ere, zeren orain dela gutxi argitara emana baita Kisinger&Rockefelerren proiektua mundu populazioaren zati bat murrizteko, Kapitalismoaren krisi sakonetik ateratzeko (munduko baliabideen eskasia dela-eta)

    Den-dena da posible Mundu mailako Mafia Kriminal batzuen eskutik.

    Nola dok hori? “Balda………astoa, astu”

  • josu naberan 2022-01-26 18:53

    ah, 11bat,

    trending topic bazekiagu zeintzuk diren oraintxe bertan, hedabideek bozgorailuz ozentzen dituzten kasuak: “ez zuan txertatu…eta damutu dok franko”

  • Eskrutinio minimoa ez du gainditzen. Eduki plandemikoa osoki eskuin muturrarekin erlazionatua dago, dela yankia, dela espainiarra. Hementxe bertan, inolako lotsarik gabe zabaltzen da Pasarin Gegunde tradizionalistaren (PPn eta C´s-n egon ostean liga foralista alderdia sortu zuena) “Euskalnews” orriko edukia, soilik aurrean “euskal” duelako (hortxe tranpa: “El Alcázar News” deituko balitz abertzale askoz ez lukete zabalduko…)
    Ustez abertzale den jendea PPn egondako tradizionalista baten muturreko eduki antizientifikoa zabaltzen, bere mundu ikuskerarekin bat egiten duen konspiranoia batengatik. Nahiago dute batzuek betiko faxistekin bat egin, eta judutarren mundu orden berria salatu, beren beldurrak onartu baino.
    Lasaigarria da gutxienez kontrolean baten bat dagoela pentsatzea (dela Bill Gates, edo Soros, edo 2030 agenda, edo Mundu Orden Berri sionista, edo Illuminatiak, edo narrastiarrak), leman inor ez dagoela onartzea (eta birus xixtrin batekin dena pikutara joan daitekela onartzea) baino.
    Artaldea zer den, jeje. Artzaiak behar.

  • Josu,

    Ctrl+C –> Ctr+V jauna.

    Bidali mesedez, PCRa espezifikoa ez dela dioen ikerketa bat. Zuk afirmatzen duzun hori gezurra baita.
    Egia izatekotan (ez da baina…), esaten ari zara, mundu mailako milaka laborategitako milaka zientzialari, gezurretazko emaitzak ematen ari direla, eta noski, beraiek ez dakite inozoak direlako. Beste batzuetan esan duzu… Zikloen arabera erabakitzen dutela positibo edo negatibo emaitza aukeratzen dutela. Eta berdina diot… Milaka zientzialari, honetaz guk baino askoz ere gehiago dakitenak, inozotzat hartzen ari zara.

    Espero dut kotxea izorratzen zaizunean, mekanikari batengana joango zarela… eta ez apaiz batengana. Ze… Eztakit badakizun baino… Entzun dut… Mundu mailan, mekanikarien biltzar sekretu batean (Bill Gates-ek dirua jartzen duena gainera), estatuko agintari batzuk ere ba omen zeuden, eta kotxeei txip bat jarri omen die. Eta beraiek nahi dutenean, kotxea mekanikariari bidaltzeko eta dirua egiteko… Izorratzen dituztela.

    Eskerrak “Curas por la Verdad”-ek egia kontatzen digun. Nik autoa horiengana eramango dut, noski. Mekanikarian NOMarekin lerratuta baitaude.

    PD: Josu ahal badezu… Erantzun lehenagoko galderak mesedez.

  • Mikel Haranburu 2022-01-26 19:33

    “joño, Mikel “basta ederragatik, asto duk astoa”, sakona, herri-jakituria!”
    Bai, Etxahun zaharra; kulturgintza 2.0n ez al duzu sartu?
    Ez da egia pandemia amaiarazteko sorrera ezagutu beharra dagoenik; Galizian txapapotea kentzeko ere behar ez zen bezala jakin ea ontzi bate apurtua zen ala euri moduan iritsia zen. Hala ere, bai, ikertu behar da guztia, bai eta birus esperimentazioa egiten ari diren. Eta gainera aurka egin behar da.
    Gainerakoan, azken urteko dinamikan seinaleak ez dira “alarma egoera larri” edo “populazioaren beldurtze eta kontrolatze” modukoak; Txibitek Nafarroan pandemiaren amaiera iragarri zuen halako batean, lehenago ere deseskalada ospetsu hura egin zen (ekonomia gorabehera) ezin azkarrago, oraintsu “gripalizazio” asmoa sortu zaie (berez arnasbideetako antzeko bat?) Covid19 gaixotasuna gripe antzean tratatzekotan, eta azkenik, baina ez bakarrik, konfinamendu epeak murriztuz eta murriztuz ari dira. Ez dakit, jakin, OMS, Bill&Gates&Melinda Foundation, gehi Rockefeler Foundation direlakoen adostasunez ala baimenaz!
    Hara, pandemia hau antolatu badute ez dakitelako zer egin munduan sobera dauden hainbeste mikrotxipez eta grafenoaz…

  • Aupa Ba ote!
    GKS-k hasieratik onartu du bere postura independentziarekiko, ez dira gezurretan aritu. Argi dago euskal herria dela beraien “subjektu”-a, horrela adierazten dute beraien agiri eta jardunean, bere taldeak EH-ko zazpi eremuetan zabalduak daude, independentismoaren aldeko jarrera du..
    Guzti honen atzean dagoena arazo potolo bat da, errelebo generazionala.
    Gaur egun euskal gazteria galdua dago, ez da bere arazoei erantzuna emateko gai. Aurretik egindako saiakera guztiek “porrot” egin dute edo ez dute espero bezalako emaitzarik lortu. Normala iruditzen zait gazteriak mugimendu berri bat sortu nahi izatea, hala behar bait du.
    Ezkerrak ez die erantzunik ematen gazte hauei, zer axola zaio gaur egungo gazte bati “aberria”-k etorkizun gogor bat duenean aurretik? Tristea da baina egia da. Gaur egungo gazterian zer pisu du euskaltzaletasunak? onartzeko gogorrak diren egiak…
    Sortu eta EH bilduko militanteek arazo lodia dute zentzu honetan bere gazte antolakundeak ez direlako gai gazteriarekin konektatzeko. Normala da gaztediak beste bide batzuk bilatzea. Denborak esango du bide egokia den hala ez, oraingoz GKS-k larunbatean bi manifestazio deituak ditu, jende dezente bilduko dela espero da.
    Pertsonalki GKS-k abertzaletasunarekiko duen postura indartu beharko lukeela uste dut.
    FO-rena zer nahi duzu esatea, antieuskaldun deklaratuak dira, baina komunista bezala oso formatuak daude eta sare sozialei probetxua ateratzen dakite. Militantzia indartsua dute, kirol filosofiari garrantzia ematen diote… Gauzak argi ez dituen gazte asko bereganatzen ari dira..
    Interesgarria dela iruditzen zait gai hau baina ez dut uste hau denik toki egokia, hasierako postarekin zerikusia galtzen doalako.
    Gaur egungo gaztediak ez ditu karta errazak, baina gazteleraz esaten den bezala” en peores plazas hemos toreau!”..

  • josu naberan 2022-01-26 20:21

    Hara, Ba Ote, inor baino “konspiranoikoago” bihurtu haiz.

    Hamaika.ikusteko!
    PCR-froga Covid19 kasu honetarako “ez dela espezifikoa” ez diat esan nik, motel, baizik haren asmatzaileak (orain ez nauk gogoratzen, baina esango diat izena, horren jakin mina baldin baduk. Eta PCRekin nahi dutena egin dutela (ETA EGITEN DABILTZALA ere) mundu guztiak zekiat honezkero.

    Ah eta ez da egia, inondik ere “mundu zientifikoa oro” engainatuta dabilela.
    Ikusiko duzue bi edo hiru aste barru, PLANDEMIKOEN PLANA NAGUSIAREN salaketa-demanda jarriko dutela abian (horiei merezi diten Nürenberg bat aplikatzeko).

    Bai, abian duk demanda hori, 200 abokaturen eskutik, Alemaniako abokatuaren izenean (izena ezin gogoratu barriro ere).
    Nortzuk salatuko dituzten? Elitearen plana nagusia, hots (eta komeni da horien izenak buruz jakitea):

    BLACROCKeko nagusia (Larry Fink); State Street, Vanguard eta Fidelity eta horien Administrazio Kontseiluak. lau edo bost horiexen MEGAFONDOAK baitira Farmazeutikak eta abar finantzatzen dituztenak, eta ONU, OMS eta abar kontrolatzen.

    DATUAK dituk, ezen ez teoriak edo fantasiak.

    Bestalde, informazio guztia kontropean edukitzeko “anti-fake” Fact Chekers daude, CIAk finantzatuta zuzenean: “Newtral” eta Maldita”, hemen bertan.
    Ez joan horietara informazio “zuzenaren” bila.
    Eta gero, Wikipediaz zabiltzate errezeloz… Tira.

  • Mikel Haranburu 2022-01-26 20:27

    Hara! ez zen Etxahunena, Ligueixena baizik, astoaren aipua!

  • Kary Mullis izena du. Eta hitz goriek orain dela 20 urte baino gehiago egin zituen.

    PCRak kodigo genetiko espezifikoak bolatzen ditu, anplifikatuz. Hau da, teknika oso espezifikoa da. Sinplifikatuz, PCRari Sars-Cov-2ari espezifokoa den kodigo zati bat jartzen badiozu (eta hala egiten dute), soilik Sars-Cov-2 birusa badafo emango du positibo. Katarro batekin ez. Gripearekin ez.

    Bestalde, Kary Mullis honek, Ihesa VIH birusak eragiten duela ukatzen du, konunitate zientifikoan fufarik ez dagoen arren. Aldaketa klimatikoa gizakiak eragiten duela ere ukatzen du, honetan ere, duda gutxi dagoen arren.

    Gero diozu mundu zientifiko osoa ez dagoela engainatuta (orduan… Benetan sinesten duzu engainatuak daudela! Hau da marka…) eta diozu 200 abokatuk adierazpen bat egingo dutela… Emm.. Abokatuak noiztik dira zientifiko?

    Diru kontuak daudela? Pandemia aprobetxatzen ari direla? Noski. Beti daude putreak, horien artean farmazeutikak.

    Orduan… Noizko zuen partetik farmazeutika publikoaren aldarria?
    A ez… Orain… Magufoen mediku pribatu sistema osatzera zoazte. Publikoak bost axola dizue. Zein tratamendu erabiliko dituzue? Homeopatia? Lejia? O.. Barkatu, MMS?

  • GKSri buruz, ez dut mugimendu hori gehiegi ezagutzen, baino irakurri dut elkarrizketaren bat, beraien adierazpenen bat…

    Nire ustez konfrontazio garai batetik, eraikitze fase baterako jauzian gabiltza eta hori, kontraesanak egon daitezkeen arren, pozgarria dela uste dut.

    Kontraesanak diot, zerbait eraikitzeko hegemonia beharrezkoa dela uste dudalako, zeren eta eraikitze hori gizarte osora bideratua egon behar du. Eraiki daiteke zerbait gutarrentzako, hau da, “gu” bezala pentsatzen dugunontzako. Adibidez, gaztetxe bat, herri okupatu bat… Baino gizartea eraldatu nahi bada, nahitaez gizarte osoa hartu behar da kontuan. Horrentarako, fronte zabal bat behar da, benetan gauzak aldatu ahal izateko. Bide horretan, kontraesanak sortuko dira, ezberdin pentsatzen dutenekin batera egin behar delako bidea. Hala ere, zoru komun bat adostu (minimo batzuk) eta aurrera egin behar dala iritzi dut. Hortan dabil hain zuzen ezker abertzalea.

    GKS eta ildo honetako beste siglen estrategia eraikitzailea ez da. Oso koherentea bai, baino ez du balio eraldaketarako. Ez behintzat gaur egungo egoeran. Gizartean planteamentu horiekin hegemoniko egitea ezinezko ikusten dut, eta ez diot instituzionalki (bakarrik). Eta… hegemonia gabe ez dago iraultzarik.

  • josu naberan 2022-01-26 22:28

    magufoen mediku pribatu sistemak nazka ematen dit (horiek ere “putre” antzekoak)

    PLANdemikoen kontrako salaketa epaile aleman batek zuzentzen dik (Volswagen autoen mekanismo auto-suntsitzailea deskubritu eta Zuzendaritzaren kontrako epaiketa irabazi zuena bera)
    Izena aurkitzen badiat, esanen diat.

  • josu naberan 2022-01-26 22:46

    bestalde, interesgarria dirudit iraultzari buruz diñoana, eta pentsaraztekoa: “hegemonia gabe ez dago iraultzarik”

    Ezker abertzaleko ildo ortodoxokoa haiz, nonbait, zeren GKSen ildoa “koherentea bai, baina ezin du balio eraldaketarako”.
    Lehenik hegemonia behar delako, fronte zabal bat, non… etc, etc.

    Nik uste diat ezin egon gaitezkeela geldi hik diñoan HEGEMONIA hori lortu arte.

    Eta horixe dok GKSek diñoena. Pertsonalki, haiek bat ñiartok.

    Beraz, Sortuko oposizioarekin (Joseba Alvarez etab.)

  • Independentziarako plangintza argi bat argitaratua eta praxiarekin aplikatua ez duen erakunde bat ez da independentista. 7 herrialdeetan hau ala bestea egitea ez da independentismoa. Zein da GKSren independentziarako plana? Jarraitzen al dute? Axola duten bi galdera bakarrak.

  • Eutsi goiari! 2022-01-26 23:21

    Ados nabil … rekin

  • GKS independentista den edo ez dakit. Aldiz, ustez irakurri diet, lehenik sozialismoa eta gero independentzia. Hori Sorturi egiten dioten kirtiketako bat (udtez). Eta hori, benetan zaila iruditzen zait. Estaturik gabe nola lortu sozialismoa? Zaila.

    Noski, GKSk eta edozeinek bilatzen dute hegemonia, nola ez. Baina benetan uste duzue, planteamendu purista horietatik posible dela? Ze nire iritzi askotan diskurtsoan galtzen dira eta ez da oso argi gelditzen plazaratu nahi duten mezua.

  • josu naberan 2022-01-27 09:47

    Nik gai honetan zezen-plazako barreratik nabilek berbaz, baina…

    Batetik, zergatik mugarritu errepidearen berezko posibilitateak? Hau da, zergatik jarri mugarria soberanismoaren lorpenean?
    Ezin ote daiteke ezer proiektatu HEGEMONIA hori eskuratu arte?

    Bestetik, “lehenengo sozialismoa (komunismoaren bidea) eta gero independentzia”
    Lehentasun kontuari aski formulazio “formala” deritzot; garrantzitsuena PRAXIA dok.

    “lehenik sozialismoa” esakune horrek ez ote du esan nahi HAS GAITEZEN PRAXIAREN BIDETIK (suzialismoa eraikitzetik) eta bide horrek eramanen gaituk HEGEMONIARA?

  • Atzo “Bolante baten historia “Naparraren” desagerketaren inguruko dokumentala ikusi nuen covid ziurtagiria erakutsiz.

    Ez nuen sentitu diktadura zantzurik. Kutsaketak saihesteko neurri kolektiboa baizik. Txertaketa obligazio politiko eta etikoa dela iruditzen baizait.

    Atzo Nafarroako ISPLNk : Txertaketek 1.500 sahiestu dute Estrapolazioa egiten badugu beste lurraldeetara milaka batzuen heriotza sahiestu dira.

    Herr honetako batzuk oso galduta ikusten ditut(erradikalismo inutila eta galdua), lurretik nahiko urrun. Gazteak ustet eukiko dutela eboluzionatzeko aukerak. Heldutaz (adin biologikoko helduak alegia), eszeptikoago naiz.

    Osasuna eta burujabetza ! Animo!!

  • Sozialismo hitza bera oso potoloa da. Ikuspuntu desberdin asko egon daitezke eta ñabardura ezberdin pilo bat. Beraz, teoriatik haratago, praktikan jartzen hastean (eta historian gertatu dira) hasten dira kontraesanak, zailtasunak eta zatiketak.

    Sozialismoaren kontzeptu teorikoez haratago, nire ustez garrantzitsuena da, gauzak aldatzea, aberastasunak modu justuan banatzea, kapitala sozializatzea…. Eta pausu hauek emateko bide desberdinak daude, eta eztabaidak egongo lirateke noski, baino egin dezakegun gauzarik okerrena zatiketak sustatzea da.

    Eta bai… gauzak aldatzen hastean… lehen pausuak ziurrenik sozialdemokratak izango dira (indar harremanak oso potenteak beharko lirateke neurri benetan sozialistak hasieratik hartzeko, eta hau, ia ezinezkoa da). Horrek esan nahi du hori dela helburua? Ez… baino sozialismora gerturatzeko pausuak dira. Eta nik nahiago pausuak emanez aritu, ikasi eta aukera eta arriskuak ahalik eta ondoen aztertuz bidea egitea. Teorizazioa oso ondo dago, baino teorizaziorik onena bidea egiten ematen direnak dira.

  • Aitor Unanue 2022-01-27 11:45

    Hortxe zinera joateko txertoaz : https://independentea.eus/zinera-joateko-txertoak/

  • Eskerrik asko , baina ez dut Segurolaren ergelkeriak entzuteko gogorik.

  • Egolatria puztu kutsakorra dauka mutilak nere ustez . Aspaldi deskonektatu nuen bere haria.

  • Egolatria puztu toxikoa , adierazi nahi nuen.

  • josu naberan 2022-01-27 12:20

    “Helduez eszeptikoagoa” haizen Eneritz,

    Nik, adibidez, 80 urte bete diat… eta nauk batere GALDUA ikusten. Aitzitik, GALDUAGO ikusten haut HI HEU, Covi-Pasaporte anker bezain kontrolatzaileari “VISTO-BUENO ematen… eta SASI-TXERT HAU obbligazio etikotzat” hartzen!!!?????

    Sinesteko ere, Eneritz!. Zein gazte (?) eta galdua!
    Ez hadi EDADISMO FALTSUKERIETAN SAR,

    eta esna hadi, motel!

  • Kaixo, … !
    Nik ez dut esan GKS gezurretan dabilenik, esan dut Espainiaren batasunaren aldeko lanean dabilela, eta EMK berri bat, edo Euskadiko Ezkerra 2.0 izateko bidean dela. Zilegi da, noski. Beraiek jakingo dute zer nahi duten, eta zein bidaide topatzen dituzten. Frente Obrero de España nahi badute alboan, hala izan bedi. Patxi Iturrioz edo Kepa Aulestiak (eta gainontzekoek) non bukatu duten ageri-agerian dago, ETAn arituagatik: PSOEn.
    Erabat ados nago diozunarekin, Ernaik arazo bat du (eta Sortuk). Orain, ni abertzale naizenez, ezin dut GKSrekin bat egin, eta behar den guztietan esango dut GKS ez dela erakunde abertzale bat, eta are, etxekalte dugula Euskal Herrian.
    Eta, ikusita zein den GKS elikatzen duten gazteen jatorri familiar eta soziala, ba grazia egiten dit darabilten diskurtsoak. Oiartzungo “HBko billetan” bizi den batek, edota bere gurasoen bigarren txaletean bizi den batek iraultza komunista planteatzeak, enfin.
    Baina, horrela, hurrengo belaunaldiak independentzia baztertuko du, “kontu burgesa” delakoan. Heldutuko dira, eta jarriko dira lanean aitatxoren enpresan (atzerrian masterra egin ostean, noski). Eta zahartzen direnean, nostalgiaz gogoratuko dute beren gaztaro iraultzailea klase burgesaren aurka, Espainiako Erresumako hiritar oso direla.
    Erabat zilegi da hori, dudarik ez dut, baina penagarria eta etsigarria da.
    Gauza bat argi dago: GKSk indarra du euskara “erosoen” dagoen eremuetan (Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako herri euskaldunenetan), ez langile klasea bizi den eremuetan. Eta gazte euskaldun horiek zer, eta Euskal Herria traban.

  • Aitor Unanue:

    Atzo esteka bat eskatu nizun, zain nago oraindik.

  • Serio ari zeate? César Vidal ez duzuela ezagutzen? Kontuz tipo horrekin lagunok! Kontu handiz ibili tipo horrekin! Duela urte batzuk famatua egin zen Euskal Herrian euskara iraintzeagatik. Iturriak faltsifikatu edo esaten dituen gauzen iturriak ez argitzeagatik ere ezaguna da. Oro har, interesatzen zaizkion pseudozientziak frogatzat hartzeagatik. Nazionalista espainol sutsua, espainol supremazismoa eta uniformizazioa ustezko arrazoi objetiboak eta zientifikoak emanaz defendatzen ditu. Eragin handiko ahotsa ultraeskuinean. Oso tipo arriskutsua, bereziki ohiko artaburu kuadrilla baino askoz ere azkarragoa delako.

    Gai honi buruz ez dakit zer esan duen eta ez zait interesatzen, egia esan gaia bera ere ez zaidalako asko interesatzen. Ez dut ez ideia ez iritzi garbirik. Batek daki, agian oraingoan zuzen egongo da, ez dakit. Ez dut ideiarik ere. Baina gauza bat badakit, orokorrean kontuz ibili beharra dagoela pertsonaia horrekin, manipulatzaile petoa delako.

  • Julen:

    Ez nuen ezagutzen ez, baino argi geratu zitzaiten, tipo arriskutsua dela. Berataz bi lerro irakurri ondoren.

    Audioan esaten zuena… Zuzenean gezurra da. Saiatu nintzen ni informazio hori bilatzen baina ez nuen topatu. Bestela… zuzendu nazala Aitor Unanuek.

    Ikusten dudanez ez duela egiten eta ez duela egingo… gezurrak zabaltzen dabilela baiezta dezaket.

  • GKSko ikasle-proletario burgeskume-iraultzaile batzuei entzundakoa eta nire ondorioak, nahas-mahasean.

    Gazte hauek arazo larri bat dute, paradoxa batean bizi dira: saihestu ezinezkotzat jotzen dute mundu mailako iraultza, inposiblea izanik.

    EH-ren independentziak ez die ezertarako balio, iraultza baino lehen gertatuta, kapitalaren menpekoa izango litzatekeelako. Independentziarekin euskara salbatuko balitz ere, gazte hauei ez lieke ezertarako balioko (nirekin hitz egin zutenei, behintzat; euskaldun peto-petoak denak, portzierto). Ez zaie burutik pasa abiapuntu indartsuagoa izan genezakeenik estatu independentea izanik, mundu mailan justizia soziala bultzatzeko (edo mundu mailako iraultza eragiteko).

    Nik uste dut helburu inposiblea jarri dutela, horrela benetan konprometitzea saihestu dezaketelako. Bilerak egin, kartelak itsasi, konzentrak egin, topaguneak… Denborapasa polita dira gazteen identitate errebeldea apaintzeko.

    Egunen batean iraultza iritsiko balitz, bilera batean harrapatuko lituzke hauek denak.

    Euskaldunarentzat astunagoa da orain euskalduntasuna aldarrikatzea, babestea. Bakarrik gelditu gara, anaia zaharra hil eta gero, auzoko matoien artean.

    Hobe da idealismo xelebreekin norbere lekua bilatzea, ingurukoekin gatazkan bizitzea baino. Erosoagoa da bilerazale errebelde gisa eta benetako konpromisorik gabe bizi, tsunami erdaldunari egunero euskararen matrakarekin hortzak erakustea baino.

    Ulergarria da, ez duzue uste?

  • josu naberan 2022-01-27 19:54

    Badakusat GKSkoak ezkerreko begiz jo dituzela. Zelako PIROPOAK, mare de Deus!

    Ikusita haiek ez dizutela erantzuten, haien defentsa hartzea erabaki diat (denborapasa bada ere)

    Lehenik, ez diat uste KALEKO AKTIBISMOA (kartelak itsatsi, kontzentrak egin, topaguneak…) alferreko lana dela. Seinale beti ez daudela bulegoetan bilduta, eztok?

    Horixe dok bederen nik gehien-gehien faltan botatzen dudana ezkerraren aldetik: kaleko presentzia.

    Bestea, euskerari buruzko erosta eta lanturua, horren inflazioa zegok, eta ekintzaren deflazioa.
    Benetan euskerak behar duena EZ DOK GOGOETA, baizik eta EKINA.

    bAI, EUSKERA BAKARRIK GERATU DOK, HIZKUNTZA ARIEOZ INGURATUTA, baina auzia zegok ZER EGIN egoera horren aurrean. Eta jada badakizue, jaunok:

    “Zer egin”, zioen Leninek. -“Antolatu” -esaten zuen beti.

    Beraz, euskeraren eta euskal kulturaren aldeko 2022-KULTURGINTZA PLANGINTZARA animatzen zaituztek, jaun-andreok.

    Oraindik ez dakizuela zer den hori?
    Non bizi zarete ba?

  • Nik 2022-KULTURGINTZA PLANGINTZA horretan parte hartzeko baldintza bat jarriko nuke. Txertatuta egotea. Ez txertatzearena(inkonpatibilitate fisikoak ezean) burugabetza kultural supremo bat iruditzen baitzait

  • Jende pilaketetan kalean ta barruetan (arrazoi handiagoaz) maskarila ez eramatearena burugabetza kultural iruditzen zaidan bezala . Supremo kategoria txertoari uzten diot eta barruetako zenbait pilaketetarako.

    Ta diktaduraren kontzeptua erabiltzea erabiltzen ari zarten bezala, ergelkeri kultural supremo bat iruditzen zait ere . Oso maila politiko baxukoa. Penagarria-

  • Eneritzentzat, hitlerren bigoterik eta uniforme militarrik ez badago, EZ da diktadura. Eta punto.

  • Pixpi, oso ados.

    Ni harritzen naute posizio batzuk. Adibidez, gaur irakurritako eztabaida batean, GKS-ko bat esanez osasun publikoa ez dela defendatu behar (etorkizuneko proiektu sozialistaren parte izan litezkeenak), hau erlazio sozial kapitalista bat delako eta horregatik ezin duela proiektu sozialistaren parte izan.

    Nik benetan uste dut dialektika horrentan galtzen direla… Estatutik datorren edozer… Kapitalista.. Burges… Beraz, kontra (eta askotan hala izango da baino mesedez…). Ikasle-proletarioak…
    eta txostenen bat irakurri ondoren… (esango didate ni naizena ulertzen ez dudana) zer nahi duzu esatea, askotan kosta egiten da esan nahi dutena ulertzea. Adibide bezala, aberri egunekoa, ze diskurtso polita… baino zein zeaztapen eskasa, nire iritziz, noski.

  • josu naberan 2022-01-27 23:10

    “Osasun publikoa ez dela defendatu behar”?
    Zeinek esan dik hori? Salatu beharra diagu, SATORREN BAT delako, seguru. Edo halako ahapaldia testuingurutik atera al duk?

    Eta Eneritzena, NO COMMENT. Galduta zebilek mutil hau, Txakur galdu bat baino galduago. Badakik, Eneritz, horrelakoak PERRERAN amaitu ohi dutela?
    Ibili hadi kontuz!

  • Alpargatero 2022-01-28 08:40

    Gaurko berria: Urkulluk pase nazia luzatu eta hedatu nahi du!!

  • Mikel Haranburu 2022-01-28 09:50

    Kontrola, diktadura, jokamolde naziak nonahi… zurrumurru bat aditu dut: orain diskoteka batetik atera eta berriz sartzeko, juduei bezala marka bat ezarriko diote publikoari, zigilu batez, markatuta gera dadin, seinalatua, kontrolatua, asimilatua, eskubidez erauzia…

  • Alpargatero 2022-01-28 10:10

    Bai, Mikel, eta tiket bat eskatuko dizute zinera sartzeko… Zure parodia penagarriak huts egiten du alde guztietatik. Saia zaitez berriro gure Napoleon Txikiren autoritarismoa zuritzen, baina hain irrigarri geratu gabe, mesedez.

  • Josu:

    https://twitter.com/iruntzi/status/1486723304115245073?cxt=HHwWosCs0fq986EpAAAA

    Aitor M. (Twitter-en @iruntzi)

    Ta orain ez dut bilatzen baino Kolitza-ren (Twitter-en @kolitza_) twitterrera ikusi nuen atzo lotura bat, Aitorrek jarria, berdina zioena. Osasun sistema publiko hau (Osakidetza, Osasunbidea…) sistema kapitalista honen parte direla etb. eta alternatiba sozialistak eraiki behar direla. Eta Kolitza hau aski ezaguna da GKS eta inguruan.

    Twitter ez dut ondo kontrolatzen eta ez dakit oso ondo nola jarraitzen diren eztabaidak, nahastuta irakurtzen ditut. Agian, Twitter konturik ez dudalako… Goiko estekan sartu eztabaidan pixkat “saltxeatu” ezkero… segituan ulertuko didazu atzo esan nuena. Eta Aitor M. hau ere, ematen du aski ezaguna dela GKSren mundu horretan (ezjakintasunetik diot, baino bere twitter kontua pixka bat arakatuz gero hori dirudi).

  • https://twitter.com/kolitza_/status/1479205856214454272?cxt=HHwWgMC4lfP4mIcpAAAA

    Ustet ez zela hau Kolitza irakurri niona, baino berdin balio du kasu honetarako.

    Hauek al dira GKS-ko pentsalariak?

  • GKSkoen erretolikari hiruko erregela aplikatuz, esan liteke GKS diktadura burgesaren baitan ematen den ideologia eta ekinbidea dela, eta gainditu beharrekoa dela ondorioz.

    Zeren protesta bide normatiboak erabilita, sistema egonkortu eta indartu besterik ez dute egiten.

    Erradikalkeriekin egurra banatzen hasita, denentzat baitago.

  • Argudio tekniko, etiko eta filosofiko-kolektiboen aurrean txakurraren zea erabiltzea eta mehatxuak(Silveirak Zubiari bezala).

    Oso exkaxak, enfin , pena ematen dezute Josu Naberan eta eta Aitor Unanue. Ez dizuet ezer txarriko opa, noski . Burugabetza eta ergelkeria ekintzak baitira .

    Oso toxikoa denez foro hau . Banoa , agur.Ez dut gehiago idatziko Ala por ai.

  • josu naberan 2022-01-28 12:49

    GKS, “DIKTADURA BURGESAREN BAITAN EMATEN DEN IDEOLOGIA ETA EKINBIDEA”

    Ezin diat sinestu, 11ikusteko,
    nahiz eta jakin “hamaika ikusteko jaio garela”

    Beno, begiratuko diat hik bidalitako dokumentazioa

  • Mikel Haranburu 2022-01-28 13:08

    Alpargatero, ni irrigarri edo penagarri geratuagatik ere, agerian dago pandemiaren aurkariok ez duzuela ikusten eliteak, sistemaren kontrolatzaileek, populazioaren -planetako populazio osoaren, ez dezagun pentsa europartxoak garenik garrantzitsuenak- kontrola areagotzeko bitarteko merkeagoak, zuzenagoak, kutreagoak eta biolentoagoak erabiliko lituzketela beren asmo zitalak erdiesteko, pandemia honek erakarri duen parafernalia guztia antolatu beharrean, baldin eta asmo horien artean autoritarismo, kontrol, ideologia nazi edo horrelakoak egonen balira, horrela, hutsean, negozioa, dirua, herritarren sosak ikutu gabe… Oraindik ez dut irakurri, tzarkeria guztiak salatu dituzuelarik ere, zein den balizko “plandemiaren” azken helburua. 2030 Agenda izan liteke, baina, txarrenean ere, horrek bilatzen duena negozioak iraunaraztea da…

  • Mikel, berriro ere parodia zentzugabea erabiltzen ari zara nire kontra guztiz diktatoriala eta baztertzailea den neurri bat justifikatzeko. Ez da atsegina gauetik goizera nire herrian nire burua (eta nire hautu bera egin dutenak) paria bihurtuta ikustea, eta are desatseginagoa nire herkideak hori onartzen eta (are okerrago, eskatzen eta txalotzen) ikustea. Zenbat oinarri-oinarrizko eskubide gehiago urratzeko prest zaude? Zer falta da? Monty Pythonen pelikulan bezala polizia gure etxera etorri, atea bota, eskuburdinak jarri eta ziztada jartzea? Hori ere txalotuko zenuke? Hori ere biktimismo barregarritzat joko zenuke? Ba gertatzen ari dena ez da asko urruntzen horretatik.

  • Alpargatero 2022-01-28 13:41

    Alpargatero nintzen, barka. Eta bai, zuk ridikulizatu nahi duzun hori gertatzen ari da, ez dakit noraino, baina zalantzarik ez gehiegizko boterea eman diegula politikariei gure bizitzak nahi duten bezala antolatzeko, gure borondatea kontuan izan gabe eta gure oinarrizko eskubideak zapalduz, orain arte gaindietzinak ziren mugen gainetik. Eman botere hori politikoei eta ikusi zer gustura erabiltzen duten; kostako zaie orain askatzea.

  • Mikel Haranburu 2022-01-28 14:08

    Alpargatero, nire azken iruzkina ez zen parodia; erabili ditut hitz nabarmenak, baina serio idatzi dut. Serio, oker iruditzen zaizkidan iritziei aurka egiteko; eta irakurtzen ditudan iritzi horiek, denak esango nuke, ukazioak dira. Edo baieztapen funts gabeak eta oinarritu gabeak: ezer ez da esistitzen, dena muntaia da, eskubideak… Ez dut eskubide asko ikusten zapaldurik, pandemia hasi baino lehenago zapaltzen ez zirenak. Ez dut, bestalde, negazionisten aldetik -zentzu zabalean- proposamenik. Ez dut ikusten gaixotasunaren azalpenik, epidemia eta oldeen azalpenik edo azalpen asmorik; ez dut ikusten biologo, immunologo, birologo eta gisako negazionisten aldetik azalpen zientifikorik. Ez omen da birusik; zer da neronek jasan dudana, nire inguruan batzuk jasan dutena (baita negazionistaren batek ere), sintoma identifikagarriak jakinki, katarro batekin bat ez datozenak? Zer dela eta daude sintoma iraunkor askoak, eta nola tratatu behar dira? Zeinek eta nola ekartzen du kalte gehiago, gizabanakoari zein jende guztiari, birusak sortarazten duen gaixotasunak ala txertoek? Zenbat hil kalkulatzen dute txertogabeek, katarro, -bi urtez etengabe ari den- gripeak ekarriak?
    Negazionistek ez diote galdera bakarrari erantzuten, ez bada burutapen fantasiatsu bidez, grafeno, G5, mikrotxip…
    Negazionistek eskubideak aldarri, baina, eta batzuen eskubideek besteen eskubideekin talka egiten badute, zer?
    Nola funtzionatzen dute epidemiek?

  • Aitor Unanue 2022-01-28 14:26

    Ziurtagiriaren auzolotsa agerian Zarautzen. 1:37 minutu inguruan Joseban interbentzioa. Merezi du ikustea bukaeraraino:
    http://www.erlotelebista.eus/azken-berriak-erlo-telebista/5468-zarauzko-udaleko-urtarrileko-osoko-bilkura

  • Alpargatero 2022-01-28 14:56

    Mikel, nirekin ari bazara, erantzun niri, ez munduari. Ez duzula eskubide-urraketa berririk ikusten? Santa Lutxik gorde dezala bista hori!

  • josu naberan 2022-01-28 15:05

    Ez adiorik, Eneritz

    Foro hau (guretariko batzuk behintzat) toxikotzat badaukak, guztiz llogiko eta arrazoizko ikusten diat heure bideei jaraitzea.

    Ez hadi senti biktimatzat “txagur galdua” deitzearren.

    Txakurrak sano maitagarriak zaizkiat, eta are gehiago galduak.

    Eta hi bezalako euskaltzale eta euskal eledunak beste ezein baino gehiago balioztatzen dizkiat

  • josu naberan 2022-01-28 15:18

    Mikel, bihotzarekin berba egiten duk (hi ere ukitu hauk gaixotasun honek-eta); eta bai, gaixotasun bat zegok gure arean, batzuentzat larria eta beste batzuentzat eramangarriagoa.

    Ez nauk izango ni errealitate hori ukatzen dudana.

    Baina buru hotzarekin begegiratu beharra zegok, eta galetu:

    zein da gaixotasun honen ZERGATIA?
    Nihaurk nire ikuspuntua zeukeat, bai zergatiari buruz, baita sasi-txerto hauei buruz, eta nola ez, Covid-pasaporte naziari buruz. (eta saiatzen nauk hitz zehatzak ahoskatzen, “nazia” deritzodan pase diskriminatzaile hori)

    Ez dakusada, Mikel, ZERGATIARI buruzko plaza librerik “gure” hedabideetan, eta are gutxiago PUBLIKOAK” omen direnetan. Zentsura gorria ikusten diat, eta beti-beti alde berekoak hitz egiten.

    GARTENDATUN gutxi, era gauzak argitzeko gogo gutxiago.

  • Aitor Unanue 2022-01-28 16:22

    Gaizki esanak barkatu,
    eta ongi esanak gogoan hartu.
    Bihar denok Bilbon Jesusen Bihotzean 18:00tan,
    edo Iruñeako Sarasate plazan ere ordu berean.
    https://www.gks.eus/u29mobilizatu

  • Nekane Juradoren artikuluaren harira:

    Ekonomia gaizki dagoela? Jakina, eta pandemiaren eraginez eta aitzakipean, lehendik zetozen tendentziak azeleratu besterik ez dira egin, arrazoi asko tarteko. Kapitalismoak edozein aitzaki eta koiuntura aprobetxatuko du gehiago estutzeko.

    Covid pasea eta Europan ezarri nahi duten identifikazio digitalari buruz. Ez, Covid pasea ez da horretarako entsaio bat.

    Agenda 2030 nahasten saiatzen da “The Big Reset” dokumentaleko txatxukeri eta gezurrekin…. Ba.. Arrazoitu beharko dezue zergaitik ze ez du ez hanka ta ez buru. Arrazoi logiko bakarra okurritze zaitena… Magufo eta negazionistek lortu duzuen gizartean eragiteko ahalmen horri eusteko saiakera moduan ulertzen dut, pandemia bukatzen denerako. Ta noski, horren atzean (“Big Reset”, Agenda 2030..), argi eta garbi ultraeskuinaren eskua dago.

    Pentsamendu bakarrarena: Ados, bakoitzak bere kabuz pentsatu behar du, informazio iturriak zaindu, manipulazioak detektatu etb. Horretan saiatzen naiz eta gara adko eta adko. Baino… Badakit zein zentzutan ari den, eta ni berarentzako, beldurtuta nagoen gizagaixo bat naiz eta telebistak dioena tragatu duenetako bat. Ba… Ze nahi duzu esatea, beldurraren erabilera alde guztietan ikusten dut nik. Alde batetik, gobernuek eta euren medioek euren neurriak justifikatzeko (batzuk beharrezkoak izan direnak, besteak zentzu gabekoak, besteak guztiz arduragabeak, hartu beharrekoak eta hartzen ez dituztenak…). Eta besteak, negazionista eta magugoak, beren medio super alternatiboetan gezurrak eta beldurra zabaltzen (maskarillak altzaimerra sor dezake, hiltzeko arriskua areagotu… (bizitzaren webetik), orain modan dagoen “repentinitis” (beti gertatu diren infartoak txertoati lotuz), hildako umeen argazkiak (txertoagatik omen…)…

    Badakit Nekanerentzako ardi bat naizela eta lasai egon, ardi izanagatik ere, inoiz ez nituzke bere (artzai izan nahi duen horren) babukeriak jarraituko. Beraz ardi galdu bat izango naiz, baino benetan, Nekane jarraitu baino obe hala segitzea.

  • josu naberan 2022-01-28 19:13

    11ikusteko,

    jarrai magufo, negazionistak eta abar ikusten… eta gero inori “konspiranoiko” deitzen! Komisioren bat ordaintzen al diate 2020-Agendakoek, muturren aurrean dakagun “Reseteoarena” ez-ikusi nahi izateko?
    Eta ez duk bakarrik Nekane, baizik baita Adrian Zelaia, Baleren Bakaikoa… ai ezak, magufo hori.

    Bestalde, eskerrak EZKER ABERTZALEKO EKINTZAILE BAKARRA ez haizela, tio.

    Irakurriko al duk gaurko NAIZen idatzi duen “J.M. Castaños, militante de la izquierda abertzale” gisa argitaratu duen artikulua. Bada, irakur ezak, lagun.
    Nihaur guztiz bat netorrek harek diñoazenekin, besteak beste:
    “Históricamente en la izquierda abertzale han coexistido diferentes opiniones…, lo cual no significa desprecio hacia quien haya discrepado, pues el debate enriquece a la organización”

    Hemen entzun behar izan diat GKSek “Osasungintza Publikoa” ezezten duela…
    Irakurri diat zuen aurkeztutako dokumentazioa, eta diat atera zuok ateratzen duzuen konklusio hori.

    Ez ditek “EZEZTEN Osasungintza Publikoa”, zuk diozun modura, baizik eta kritikatu OSASUNGINTZA ESTATALAK (Espainiakoak) antolatutako Osasun Publikoaren paradigma, EZ PUBLIKOA IZATEARREN, baizik eta interes pribatuek burduntzalia sartzen dutelako PUBLIKOA izan beharko lukeen Osasungintzan.
    bERAZ, EZ DUK HIK DIOENA, 11ikusteko, baizik eta GKS horrek planteamentu Independista eta Sozialista duelako: hots, independentista (Espainiako Estatuarekiko) eta Sozialista (indarrean dagoen Osasun-ereduarekiko).

    Nik ez zekiat euskaldunon pathu betierekoa ote den beti “gerra banderizoetan” jarduteko mania, baina baietz dirudi, 11ikusteko!

  • Nik iritzi desberdinak errespetatzen ditut. Gezurrak ez.

    Eta GKSrena.. Osasun publikoarena… Oso argi azaltzen zuten aipatutako bi horiek. Osakidetza ezin dela izan etorkizuneko sozialismo batean baliagarri. Ni ere harritze nau, baino bueno, hala diote, beste hitz batzuekin.

    Ni konspiranoiko? Zergatik? Arrazoitu ezazu.

    Ultra eskuindarrak ikusten ditudalako Bizitza eta inguruko beste taldeetan? Hori errealitate bat da. Horrek ez du esan nahi Bizitzako guztiak ultra eskuindarrak direnik, noski. Baino ez didazu ukatuko Osasuna y Libertad, Bizitzari oso lotua dagoena, berdina ez badira, Ultra Eskuindarrak jarraitzen dituela (bai, beraiek Ultra Eskuineko jendea jarraitzen) Hori objetiboa da.
    Ni, mundu horretatik hurbil banengo, kontuak eskatuko nituzke. Baino… Hori biharko, ezta? Edo etzirako… edo auskalo.

    Gero harrituko gara, ultra eskuinak lotsarik gabe indarra hartzen duenean hemen, EHan.

  • josu naberan 2022-01-28 22:43

    Eskuindarrek gaindituko dira,
    Ezkerrindarrek espazioak galtzen diharduten bitartean;

    eta ikurrin-zaleak banguardiako mugidetara ez doazen heinean, frantziar eta espainiarren banderolak beteko dute airea.