GKS: hitz handi hutsen atzean

GKS: hitz handi hutsen atzean – 

GKS fenomenoa ulertzen saiatu naiz azken denboran, eta hemen uzten ditut atera ditudan ondorio batzuk.

a) Ezker abertzalea etsaia da euren markoan

Uneoro halaxe adierazten dute inplizituki zein esplizituki. Ezker abertzaleak porrot egin zuen eta orain klase ertaineko sozialdemokratak dira. Eurak berriz benetako komunistak.

b) Baina nondik datoz?

Kurioski baina ezker abertzalea etsaitzat duen eta bere porrota azpimarratzen duen talde hontako kide asko eta asko, ezker abertzaleko militante izatetik datoz. Militante gogor izatetik. Asko Segiko militante izandakoak, eta ETAk armak utzi ostean, porrotak irrist egiten dion jendea. Badaude baita ere Sorbonan edo AEBetan ikasteko pribilegioa eta dirua izan duten gazteak. Eta funtzionario izateko opositatzen dauden, eta soldata ziur eta handia ziurtatu nahi duten ikasle onak. Zarauzko auzo onetako proletargoa ere tartean da.

c) Norbere zilborra

Urte askoren eta sufrimendu askoren ostean Euskal Herrian ezkerreko alternatiba aurrerakoi bat artikulatzea lortu denean. EAJri hegemonia jokatzen ari gatzaizkionean, batzuk erabaki dute beren purutasuna azpimarratzea, beraien koherentzia (?) erabatekoa. Eta horretarako orain arte PSOEk erabiltzen duen diskurtsoa darabilte. Euskaltzaletasuna jopuntuan jarriz: Ezker Abertzalea nazionalista dela, esentzialista. Edo frente obrerokoek dioten legez feminismoa despolitizatzailea dela, besteak beste. Barre egitea besterik ez zaigu geratzen. Jose Motaren, ui ez, Josu Motaren (a.k.a Kolitza) txiokineko barbaridadeak txiste soil gisa irakurrita.

d) Euren ekarpena?

Orain arteko euren ekarpena zein den? Lehendik ere egurtuta eta jazarria zegoen koalizio subiranista ahultzen saiatzea (Ez baitute lortu zorionez). Beren komunista ona izateko dekalogoa azpimarratu dute, hamarkadetan askatasuna eta bizitza jokoan jarri duenari (ados egon ala ez) klase ertain deituz. Harrapazank. Hori da hori aurpegia, eta azal gogorra.

e) Azkena

Beren zilborraren garbitasunetik harago ikusten ez duten hauek baina ez dira oso urrun helduko. Ez daukatelako proposamenik, hitz handi bezain hutsak baino. EAJren eta UPN-PSN-ren benetako alternatiba izateko edukiz bete behar delako esana. Egin egin behar delako. Prest egon behar delako hegemonia disputatzeko. Eta herri hontan urrunera usaintzen da oportunismoa eta errazkeria. Zorionez.

GKS: hitz handi hutsen atzean

39 pentsamendu “GKS: hitz handi hutsen atzean”-ri buruz

  • Espero zen Zuzeu-n Mugimendu Sozialistaren aurkako ezker abertzalearen azken harrikada. Espero ez nuena hain artikulu eskasarekin egitea, seinalamendu pertsonalak barne (Jose Motaren txiste patetikoaz hobe ezer ez esatea). Argi dago woke kulturak burmuinak bigundu dizkizuela. Dena zuen dekadentziaren erakuslea baino ez da. Gazteriaren bultzada duen mugimendu batek kikilduta zaudete eta galduko duzue!!

  • Gazte bultzada hori Donostiako munipen babesarekin egingo duzue, Ilich?

  • “Lorito sozialdemokrata negartia”-ren eskuliburitik aldentzeko kapaza izango zara, Ba ote?

  • Sozialdemokrata? Ez gero. Ni abertzalea naiz. Euskal estatu bat nahi dut nik. Gero ikusiko dugu ze kolorez pintatu. Zuek nahiago duzue ordean Euskal herri espainol bat. ETA BERRI, EMK eta konpainia ezagutzen ditugu gurean, zuek ere PSOEn bukatuko duzue, goxo-goxo. Klase batasunaren izenean, hori bai.
    Baina ez didazu erantzun: Baduzue asmorik beste gaztetxeren batean lapurreta egiteko kapitalismoaren funtsezko tresna den poliziaren babesarekin? Besteok sozialdemokrata epel eta negartiak, eta zuek? Poliziaren konplizeak? Kolaborazionistak?

  • Zozoak beleari ipurbeltz!
    Noizbait begiratu al duzue komunismoak ze gizarte mota sortu duen? Kalpitalismoa etengabe kritikatzen duzue komunismoak lan baldintza okerragoak, adierazpen askatasun mugatuagoa eta jazarpen polizial handiagoa eragiten duen arren. Ez daki ba…

  • Ez dut begiratu. Distraituegia nabil yankilandiako espetxeratuen datuak begiratzen. Txinak baino preso gehiago ditu, uighurrak kontatuta, populazioa heren bat izan arren.

  • GKSren agerpena gustura hartu nuen, aire freskoa euskal politikan. Denborak (beste behin ere) erratuta nagoela erakutsi zidan. Eta ez hori bakarrik, aire freskoa ekarri beharko luketenek, kirats ustela dakarte, estatalismoa eta ulertezinak diren XIX. mendeko panfletoak.
    Autokarabanadun komunistetaz ez zaitez larregi fido izan!!!!

  • Alpargatero 2022-06-07 14:27

    Erabat ados, Txikimo, haien komunikatuak irakurriz zur eta lur geratu nintzen; komunismo zahar eta pasatuenaren naftalina kiratsa zerion, bai ideietan bai terminologian, historiako azken 100 urteek eman dizkiguten lekzioak existituko ez balira bezala. Gazte ezjakin eta inkultuen koadrila bat begitandu zitzaidan.

  • Talde honetatik gehien harritzen nauena da erabiltzen duten kalamatika boltxebike zaharkitua. Iraultza industrialaren hastapenetan gaudela uste dute edo ? Gaur egungo errealitatetik oso urrun daudelaren seinale.

  • josu naberan 2022-06-07 17:44

    Neronek 80 urte diat, eta gero eta gutxiago ezagutzen Euskal Herria, edota “Euskal Aberia”?, Euskal Matxura”? “Euskal Banderizoen Aberia”?

    Ezin ukatu biek ala biei IRAULTZA GOGOA (ala baten batek alkarri bai uko?

    Euskal Etxea hain hertsia al da, edo hain ESTUA, hain TXIKERRA, hain KAXKARRA… Etxe berean BI ANAIA kabitu ahal izateko?

    Hain herran al gara euskaldunot harri berean astoak baino haboro gehiagotan eztropezatzeko, elkarri enbarazu egiteko?

    “Ulertu” ulertzen diat akaso, auzoak beti izan baitira zeloso…, baina “konptenitu”, ez diat KONPRENITZEN batere.
    Agian zaharra naizelako, edota zaharkitua?

    Beiondeizuela eta zorte on!

  • Oraingoan eta aspaldiko patez ados Josu Naberanekin. Ezkertiarren historian hain larria eta izan den elkarrekikoo ezin ikusia sektareismoa berriro gurean. Eta honekin ez nazi ari eztabaidari gogorraz (askotan beharrezkoa dena). Ledhengo egunena alde zaherrean ikustitakoaz ai natzaizue. Eta naiz ariko erantzunkizun partikularrez (talde bakoitzeko agiriak irakurrita nire perpelejidadea ageriz, ez dute ezer ikasi?) baizik eta inplikatu guziei erregutuz . Arren, ez eman halako espektakulua. Zubiak egin, ez apurtu harremanak: Bakoitzari berea, baina ata horfretaik irtean ahal izateko guztien erresponsabilitatea, nagusitu dadin. Ez dago gauza desmoralizanterik belaunaldi berriak zaharrenen akats berberak berrigitea baino….baina belaunaldi zaharrak izan eta eman zuenak oraindik usaitzera iritxi gabe….

  • Ezker abertzale erridikulua da 2022-06-07 18:44

    Denbora kontua zen mugimenduak sortzea, jendea nazkatuta dago hainbeste guaismoarekin.

  • Neguko jauregitik 2022-06-07 18:55

    Naberan eta Bikilaren jarrerak gaur Berrian Martxelo Otamendirena bezaloakoak dira: paternalismo ekidistante nazkagarriz mozorrotutako ezker abertzaleari apoio lotsaemangarri bat. Ezer gehiago aportatzeko ez duzunean, hobe isilik egon.

  • Zergatik gertatzen zaio hau beti ezker abertzalearen ildo ofizialari? Gaixoak! Zatiketa bat dagoen bakoitzean irtendako erakunde txikiago batek erasotu, jipoitu, difamatu eta abar egiten die! Aralar, IK, Ikasle Abertzaleak, ATA, AAM, GKS… guztiak gezurtiak eta gaiztoak? Txikitan nuen ikaskide morrosko bat oroitzen dit pasarte honek. Beti zebilen liskarretan bera baino gazteagoekin eta beti errugabe zela…

  • Faxistak ez nuke esango. Orain, burgeskumeek poliziarekin elkarlanean gaztetxe bat lapurtu zutela, ba ezin da ukatu. Eta Jarkiko batek egindako erasoaren erantzukizuna Sorturi egotzi nahi izan diotela ere ez. Eta skineto kuadrila bat Ikatzera bidali zutela palizaren bat ematera, ere ez.

    Hortik aurrera, burgeskumeak iraultzara jostatzen ikustea baino gauza zaharragorik…
    Larriena ez da hori. Normala da 20 urterekin “iraultza ala hil” oihukatzea konbentzimentu osoz. Niretzat barkamenik ez duena, eremu euskaldunenetako gazteria “espainolizatzen” ari direla, GKSko buruak parte ez diren klase baten batasunaren izenean. Frente Obrero antieuskaldunarekin nahiago dute, beste euskaldunekin baino. Beren kongresuan nazio auziaz posizioa finkatu gabe utzi dute, zatitzailea zelako gaia (harrapazank! Eremu euskaldunenetako gazteriarentzat nazio auzia kontu zatitzailea da). Eta hori larrutik pagatuko dugu, komunista iraultzaile horiek, herri honetan ezaguna dugun moduan, PSOEn bukatzen dutenean, eta eremu euskaldunenetako gaztediak abertzaletasuna eta independentzia gaitzesten dituenean. Herri honen suizidioa da GKS.

  • Nik ere badut beldur hori, Ba ote. Gauza jakina da gazteriaren parte bat sistemaren kontrako jarrerek erakartzen dutela, hala izan da antzinatik, baina oraingoan gazte euskaldunak ikustea espainolismoaren tranpan jausten , bide iraultzaileena delakoan… Tamalez, ezker abertzalearen onkeria progresiboaren ondorioz gure gazte inkonformistak errebeldia erreferente euskaldunez zurtz gelditu dira.

  • josu naberan 2022-06-07 22:10

    Egoera honi duela 50 urteko parekoa deritzot.

    Orduan espaiñolista famarekin rten gine batzuk, “komunista” arriskutsu, Quintaren begietara.

    Niri konkretuki Larrabetzura etorri zizkaikidan, “komunismoaren” arrisku biziaz abisatzera.

    Eta ez gara izan gure aberriaren kontra egin dugunak prezeski.

    Tira, zuok jarrai topeka alkarren kontra, ea adarrak gogortzen zaizkizuen horrela (edota apurtzen?)

    Baina ez distraitu elkarren kontra adarka, zeren hortxe batira etsaiak bilduta, ea euren adarra nondik sartu zuoi guztioi.

    Eta ein bakoitza lan egin bere lan tresnarekin, batzuek aitzurrez eta besteek palaz, km. batetara-edo?

    Ah, ikusi al zenituzten gure Eliteko kideak, pala nondik oratu ere ez zekitenak? Hori bai hemerotekarako kodroa: Imaz, Urkullu, Rizitos Rementeria… palak eskuetan, mainguetatik barik ipur aldetik oratzen? Dimisio berehalakoa. Horrei bai topeka, elarren kontra ibili beharrean adar-joka.

    Nire “paternalismoaz, lasai. Ez zeukeat horretarako zurajerik, ezta zuok sembetzat hartzeko gogorik.

    Aski xahara nauk, baina autonomo ene buruaz, eta aski anarko ere. Har kontutan, sembeok, zuontzat “euskal anarkoak” arratoiak bezain arriskutsu izanen baituk.

    Gainera nahiko sunda dariozue, sektarismo-sunda agian.

  • Ados oro har Markos Jutsuriagarekin. Deitoragarria GKSrena. Nere ustez azken hamarkadetan gaztetxe eta gazte gunetan jardun diren kultura okerrenen metabolizazio antzeko bat bezala egiten ari dira…enfin. Konplikatua gauza .Gazteen alde, gazteekin, Euskal herriaren alde, emantzipazioaren alde.

  • Tristea da ezker abertzalearen deriba instituzionalistaren ondorioz desatsegindu diren gazteen erreferentzia berria kriptoespainolistek gidaturiko talde bat izatea.

    Auzi nazionalari uko egin diote eta gainera ez dute ekarpen originalik planteatu plano politiko eta ideologikoan. Onartu behar zaie, baina, jarrera eta antolakuntza-maila txukun batez ari direla lanean, eta parekoek utziriko hutsuneak eta aukerak oso ongi aprobetxatu dituztela.

    Edonola, GKSren hazkunde azkarraren merituaren zati handi bat ERNAIri zor zaio, edo, hobe esanda, txotxongiloaren jabe den Ezker Abertzaleari.

    Izan ere, gazte mugimenduak lehen bazuen zeregin estrategiko bat nazio askapen mugimenduaren atal bat zein heinean: estatu indarrekiko gatazka dinamika elikatu eta gazteak hortara bultzatu.

    Nazio askapen mugimenduaren sustatzaileak instituzio arrotz eta “burgesetan” integratzera gonbidatuak izan zirenean, baina, ordainetan mugimenduko egiturak baliogabetu behar izan zituzten.

    Horren ondorio da Ernai, euskal gazteriaren energia iraultzaileak ekimen ludiko eta aldarrikapen koloreanitzetan xahutzeko hondakindegi bat, hots, gazteria gauza antzuetan entretenitua egoteko txiringito bat, gehiegi molestatu ez dezan buruzagiak politika “serioan” ari diren bitartean, hau da, espainiar progresiarekin kidetzan España deabru ultraeskuindarretik salbatzeko.

    Laburbilduz, Ezker Abertzalearen munstro bat da GKS. Euskal Herriaren nazio askapen borrokari eginiko traizio historikoaren azpi-produktu bat. Orain GKS eta Ernairen arteko gerra zibila hasiko denean, asaldatuak agertzen zaizkigu. Baina momentuz ez du inork autokritikarik egin ezta erantzukizunik hartu ere.

    Ba tira, niregatik borrokatu dezatela lasai asko euren artean eta hoberenak irabaz dezala, legezkoa baita. Nahi edo ez, mundu honetan indarraren arrazoiak baizik ez du agintzen

  • Honen aurrean inoiz baino premiazkoago ikusten dut desobedientzia kultura euskaldun bat sortzea, erdarei planto eta boikota egingo diena, instituzioetan, aisialdian, kontsumoan, gizarte harremanetan –arrazoi humanitarioek bestela agindu ezean–, eta are hizkuntzan bertan ere, euskañol-frantseuskarei aurre eginez. Benetako erreboluzioa eta hegemonia erdaldunaren kolapsoa, eta beraz euskaldunen askatasuna eta biziraupena, hortik bakarrik etor daizteke egungo testuinguruan, beste bide guztiak itxita dauzkagunez gero. Ahalmen horretaz jabetu eta elkar hartuta borroka horri ekiten diogunean hasiko da benetako matxinada.

  • josu naberan 2022-06-08 18:13

    Gilenekin ados.

    Ekin dagiogun euskera eta euskal kultura (eta euskal arbasoen pentsaera) tarnsmititzeari, horixe baita gure egiteko nagusia eta premiazkoena beste guztiaren gainetik.

    Eta ez joka gazteekin PATERNALISMO hutsean, gazteek eurek ez bailitzen gai nora jo eta nondik jo aukeratzeko orduan.

    Ez dituk elbarriak.

  • Amonamantangorri 2022-06-08 18:22

    …”feminismoa despolitizatzailea”

    Nik ez dut nere burua kapaz ikusten esateko feminismoa “despolitizatzailea” dela. Ez dut uste. Feminismoak badu aspalditiko ibilbidea, 300 urte-edo, eta oraindik bere ekarpena egin dezake.

    Ordea, ikus dezagun zer dioen, ez “feminismoak”, baizik eta zehazkiago Bilgune Feministak eta ezker subiranistaren programak:

    – Emakumeak* eta neskak*, horrela, asteriskoarekin. Homo sapiens espeziearen erdiari izarño estupido bat jartzea ideia ona iruditu zaie.

    – Borroka “transmarikabolloa” eta “zisheteropatriarkatua”. Dirudienez feminismoak ez du subjektu politiko zehatzik (giza espeziearen EMEAK) eta gainera emakumeak* halako “aniztasun” inkonkretu batean diluitu ditu.

    – “Sexu-langileak”: ezker abertzaleko agenda feminista prostituzio-sistema erregulatzearen aldekoa da, beste edozein lanbide bezala.

    – Gestazio subrogatu “doakoa”: EH Bilduk, dirudienez talde feminista* eta LGTBIQ+ -ekin elkarlanean, gestazio subrogatua legeztatzearen aldeko dokumentu bat egin eta argitaratu zuen.

    Beraz, Bilgune Feminista* benetan feminista ote da? Transfeminista da, transmarikabolloa, queer eskolazalea, prostituzioa erregulatzearen aldekoa eta gestazio subrogatuaren kontra bederen nabarmendu ez dena. Besteak beste.

    Nahiz eta Itaiak “feminismo” definizioa arbuiatu, posible litzake Itaiaren irakurketak feminismo klasikotik gertuago egotea Bilgune Feministarenak baino.
    Itaiaz aparte, gogora dezadan Euskal Herriko Feminista Erradikalak kolektiboa ere badagoela, aipatu diren puntuei buruz oso jarrera kritiko eta erradikala (zentzu positiboan) adierazten ari dena.

  • Benat Castorene 2022-06-08 18:48

    Erran ginezake gazteak ez direla haien burasoak baino elbarriagoak baina haien burasoak nahikoa elbarriak ziren jadanik. Beraz elbarrien arteko transmisioa ez da erraza.
    Berriro, aldi bat gehiago, iduritzen zait ituari hurbiltzen gatzazkiola baina itzulian biraka ari garela bera jo gabe.
    Iraunkorra eta eraginkorra izateko, desobedientzia ezin da bakarrik kulturala izan zentzu hertsian, aldagai ekonomikoa behar du, holistikoa izan behar da beste batean EZBk zioen bezala. Ideia hori onartzea gehienoi kostatzen zaigu oso exigentea da eta.

  • Hemen arazoa aspalditik dator. Klase politikoak bere interesetarako egin du lan beti. Duela urte batzuk horretaz ohartu eta bizi guztian lehialki bozkatu nuen ezker abertzalea bozkatzetik utzi nuen. Ez euskaldun eta ez emakume bezela ez nintzelako ihada identifikatzen. 100 % ean anarkista bilakatu nintzen. Sasi intelektualek Euskal Herria pribatizatuta dute aspaldi bere benetako izpiritua erabat ustelduz eta euskara museo batetan dago ihada izoztua, euskal emakumea guztiz hondoa jota bata bestea zapalduz

  • Bai ezker abertzalean eta bai mugimendu hauetan dauden batzuk (dexente behar bada…) faxistak dira betiko lez….. PP edo Voxetik gertago daudenak, hargatik interesa dakieke bortizkeria…… (Benetako euskaldunak badaki edo jakin behar luke horrek ikaragarrizko kaltea egin diola herri xeheari, bereziki autoktonoei…..) Ni ziurtagiriaren guztiz aurkakoa naiz, ikaragarrizko astakeria da, baina 100%ean anarkista naiz…. Ez erdi faxista, sasi intelektualista, diruzale, EGO bete. Horrelakoak gehiengoa izan ohi dira alde guztietan…..

  • Feminismoa nork eta zertarako sortu zuen ez dakiena ihada tontolapiko galanta da…. Horretarako ez da karrerarik behar. Frankok ederki asko zekien….

  • NiNeu, inolako ironiarik gabe nire galdera: nork eta zertarako sortu zuen feminismoa?
    Zure erantzuna interesatzen zait.
    Aldez aurretik eskerrik asko!

  • Ni ez nator bat GKSren planteamenduekin. Hala ere, txosnak jartzeko eskubidea dutela uste dut. Beto politikoak ez ditut gustuko

  • Batzutan nolatan horren lerrdoak izan gaitezken galdetzen diot nire buruari. Erakundeen arteko afera honetan txosnak (txosnen kontrola, hain zuzen) daudela egia baldin bada, aitzaki polita ematen ari diete agintaritzan daudenei txosnen eremu hori fiskalizatu dezaten, eta hori horrela balitz, orduan bai negarrak etorriko direla.
    Hobe euren artean lehenbailehen akordio batera heltzea.

  • Argi dago GKSren inguruan gazte asko biltzen dela. Hain guai da erradikaletan erradikalena izatea!
    Horrek ez nau bereziki kezkatzen. Kezkatzeko modukoa dena, nere ustez, zera da, GKS iruzur bat dela konturatzen direnean zer egingo duten gazte hoiek. Seguruena politikaz aldendu eta ezker abertzalearen kontrako amorruak iraungo diela. GKSek daramatzan irtenbide gabeko bide horren ezintasun helmugara iristean gazte hoiek independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokara berreskuratzeko lana geratuko zaigu. GKS ez da herri honen aldeko ezer. Galga da bietan jarraitu beharreko bidean.

  • NiNeu: 100% anarkista! Kar kar kar kar. Lortzerik bai Labela niretzako mese? Aupa hi! XXI. mendeko Stirner berria! Durrutik altxako balu burua!

  • Nahiko ados ZVOrekin

  • Rodriguez de la Fuente 2022-06-09 12:53

    Aurten naturzaleok suerte dugu ez baitugu udazkenaren zain egon behar orein-borrokak ikusteko. Udan ikuskizun ederrak izango ditugu. Krispetak erosten hasi naiz.

  • Nere ustez Zumaian egin dutena da hautu hoberena ezkerreko herri abertzalearentzat. Ez elikatu GKSko fenomeno penagarri honek bilatzen dun gatazka. Baina badirudi orein paleo borroketara goazela…

  • Sebas Iturriotz 2022-06-09 13:52

    “Ados oro har Markos Jutsuriagarekin. Deitoragarria GKSrena” Nik EH Bilduren estrategian sinetsi izan dut hasiera hasieratik, ez hainbeste Sorturenarenean baina berdin da, historiaren zikloa errepikatzen da: EAJ, ETA, Euskadiko Ezkerra, Herri Batasuna, Aralar… Eta beti izan dira batzuk aldamenekoa gaitzetsi dutenak, betikoek, “ofizial” bere burua jotzen dutenek. Gazteria militantea GKSn baldin badago, aguantatzea tokatzen zaie betiko “ofizialei”, Tristea da horrelako gazteria aktiboari hazteko tokirik ez uztea. Damutuko zaigu!

  • Badirudi hemen gehienok ideia zipitzik izan gabe hitz egiten duzuela. Iturrietara joan naiz eta esan behar dut ez dudala karneta eskatuko, ez naute konbentzitzen, zuen gezur borobil, erdi-egi, esajerazio eta ergelkeriek horixe egiteko gogoa ematen badidate ere.

    To eta no: ezbairik gabe, mugimendu politiko euskaltzaleenetako baten aurrean gaude. No lo leerás en Gara. Hauek españolazoak eta Matute, independentista. Hil nazazu kamio.

    https://gedar.eus/aktualitatea/mugimendusozialista/azpikategoria/gks/

  • Aurrikusten dut Hernaniko festetan izango dela lehen ofentsiba. GKS Firm-ekoak, beren manporrero Barakaldoarrarekin Antiguan orain urte batzu moduan agertzen direnerako protokolo herrikoi bat adosteko denboran gaude. Bestela, negar asko egiteko uda izango da. Bestalde, esango nuke, performance hau guztia, Durangon ospatuko duten I-phone orgia proletario unibertsitarioa gizarteratzeko antolatutako estrategia bat besterik ez dela izan, komunikazio kanpaina bat eta denak erori gara beraien tranpan. Inoiz ez du hainbeste ikusgarritasun izan Frente Obrero Vascoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude