Eguzki-loreak eta San Juan sua sormen tailerra

Eguzki-loreak eta San Juan sua sormen tailerra –

Dona Dona Katona zikloaren hirugarren sormen lantegia izango dugu datorren ekainaren 17an Oihaneder Euskararen Etxean: Eguzki-loreak eta San Juan sua.

Udaberrian zehar Dona Dona Katona zikloaren baitan hiru lantegi eskainiko dira, hilabeteko bat. Haurrek eta helduek familia giroan euskaraz elkarrekin jolas egiteko parada izango dute lantegietan.

Eguzki-loreak eta San Juan sua sormen tailerraAintzinako kondairak dioenez, duela milaka urte, Eguzkirik eta Ilargirik ez zegoenean, gizakia iluntasunean bizi zen, Lurrari laguntza eskatu eta honek lore argitsu bat sortzen lagundu zion arte. Horren ondorioz, gaur egun, energia-txar zein madarikazioen aurkako babes ahalmena zor zaio lore magiko honi. Gainera, ezaguna da San Juan gauako goizaldean, urteko gauarik motzenean, izaten duela eguzki-loreak bere unerik magiko eta indartsuena eta baita sutan erretako paperek ezkutatzen dutena.

Zure paperezko eguzkilore magikoa sortu nahi? Zer usatu nahi duzun aurtengo San Juan gauan?

Hainbat material erabilita eguzkilore magikoa osatzeko lantegia izango da honako hau. 17.30etatik 19.00etara, ordu eta erdiko iraupena izango du lantegiak eta 4 eta 8 urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzenduta egongo da. Gelako horiako kideek dinamizatuko dute lantegia.

2020ko abenduan ireki zen sormen gunea da Gela horia. Beraien hitzetan, “artea oso maitea duten bi lagunek sortutako proiektua da. Hau da, tailer bat” eta hantxe astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatzen dituzte. Honetan, Oihanederren izango dira arte teknika ezberdinak adin anitzeko ume eta familiei erakusten.

Doako lantegia da, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango denez, izena eman beharko da aurrez. Dagoeneko izena emateko aukera irekita dago honako inprimakiaren bidez.

Eguzki-loreak eta San Juan sua sormen tailerra