2019ko iruzkinduenak
2019ko iruzkinduenak –
Iazko sarrerarik irakurrienen errepasoa egiterakoan adierazi genuen bezala, 2019a urte berezia izan da ZUZEU orainkari horizontalean dihardugunontzako, ez alferrik hamargarren urtemuga ospatu baitugu sarean, 20.000 sarrera argitaratu eta gero. Guztira, 2009tik hona 10 Milioi orrialde ikusi dira gure atarian.
Bilanekin jarraituz, atzean utzi berri dugun urteko sarrerarik iruzkinduenak aurkeztera gatoz honakoan, berriro ere bereziki sinatutako sarrerei erreparatuz. Izan ere, izen abizenez sinatzen diren sarrerek jakin-min handiagoa piztu ohi dute gurean, eta beraz, iruzkin gehiago eragin. Esan beharrik ez dago, sarritan sarrerarik iruzkinduenak eta irakurrienak bat egiten dutela.
2019ko sarrerarik iruzkinduenak
- Bittor Hidalgoren “Gutun irekia EAJ eta EH Bilduri” (178 iruzkin) eta
- Urtzi Urrutikoetxearen “Migrazioa, euskarak espero ez zuen aukera” (141 iruzkin) izan dira.
- Baina gurean arreta bereganatu eta eztabaida pizten iaioena, zalantza barik, Pako Sudupe izan da aurten. Azpiko zerrendan dugun “Gasteizen ala Madrilen ote gaude?” (116 iruzkin) sarreraz gain, Sudupek 20 iruzkin baino gehiago jaso dituzten beste bost sarrera plazaratu ditu aurten gurean:
- “Hasier Arraizen autokritika Sarrionandiarenaren uberan”
- “Done Jakue mairu-hiltzailea eta Jesu Kristo gurutziltzatua!”
- “Nolatan iraun du euskarak XXI. menderaino?”
- “Roger Etxegarai kardinala eta militar espainolak Arantzazun”
- “Gizarte gero eta arrotzagoan urturik!”
20 iruzkinetik gorako hiruna sarrera argitaratu dituzte
- Asier Azpilikuetak (azpiko zerrendakoaz gain, “Kaka zaharra” eta “Euskararen Geroa”),
- Beñat Castorenek (zerrendakoaz gain, “Kibutzeei eta arnasguneari buruzko zenbait gogoeta (1)” eta “Filosofiaren alderako defentsa trakets bat”) eta
- Jonjo Agirrek (zerrendakoaz gain “Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika” eta “Onkeriak berri”); eta 20 iruzkinetik gorako bina sarrera
- Joseba Aurkenerenak (zerrendakoaz gain, “Altzateko Jaun, hor zaude nonbait” ),
- Aingeru Epaltzak (zerrendakoaz gain, ““Vascoa” delako”) eta
- Santi Leonek (zerrendakoaz gain, “Eta lurrera eroriric ençun ceçan voz bat ciotsala…”).
Gainontzean, sarrerarik iruzkinduenetan hiru Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketara aurkeztuak dira,
- Maite del Corte, Alvaro Martinez eta Olatz Ruiz de Zaraterenak), eta bat salabardoak Iñaki Segurolari jasoa. Ezizenez sinatu edo erakundeen izenean argitaratutakoen artean, Euskaragararen “Desagertzeko arriskuan dauden euskal abizenak!”, Naziogintzaren “Herri-diagnotikoa: Sintomak arindu ala gaitza sendatu?”, Steilas sindikatuaren “Gure hezkuntza ez pribatizatu!” eta Siriaren Alde taldearen “Zortzi urte luzeko gerrak eragindako oinazea betikotzea bilatzen dute” izan dira iruzkinduenetako batzuk.
Gaiei dagokionez, gure eztabaidagai nagusia euskara bada ere, badugu migrazioez, feminismoaz, historiaz eta hurbileko politikaz mintzatzeko tartea ere.
.
2019ko iruzkinduenak
.
Bittor Hidalgok
.
Urtzi Urrutikoetxeak
.
Pako Sudupek
.
Joseba Aurkenerenak
.
Juan Inazio Hartsuagak
.
Josu Lavinek
.
Santi Leonek
.
Aiora Mujikak
.
Eneko Aizpuruak
.
Beñat Castorenek
Iraultza frantziarraren desastre erabakigarria gure hiru probintzientzat
.
Maite del Cortek (Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketan parte hartu zuen)
.
Asier Azpilikuetak
.
Koldo Alzolak
.
Olatz Ruiz de Zaratek (Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketan parte hartu zuen)
.
Jonjo Agirrek
.
Andde Sainte Mariek
.
Aingeru Epaltzak
.
Iñaki Segurolak (Urola Kostako Hitzan –salabardoak jasoa-)
.
Alvaro Martinezek (Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketan parte hartu zuen)
.
Iñaki Martinez de Lunak
2019ko iruzkinduenak