“Hemengo jendea kalean lotan eta kanpotarrak…” IXO!

“Hemengo jendea kalean lotan eta kanpotarrak…” IXO! –

Bi emakume heldu nire atzean hizketan:

– Los de aquí durmiendo en la calle…
(ez mesedez… ez dezala esan…)

– … y a los de fuera les regalan pisos!!
(mierda)

Giratu naiz eta eztabaidan aritu gara kale erdian. Uffff…

"Hemengo jendea kalean lotan eta kanpotarrak..." IXO!

Oso ohikoa izaten da kalean, tabernan, sarean edo familia bazkari batean emakume horrek esandakoaren moduko komentarioak entzutea. Bai, diskurtso hori existitzen da eta askok nahi genukeena baino zabalduago dago.

Aurreko egunean gertatu zitzaidan egoera hori Twitterren kontatu nuenean, batek baino gehiagok txalotu zuen nire jarrera (buelta eman eta emakumearekin eztabaidatzen hastea, ez pentsa irudiko Batmanek bezala egin nuenik), gehiegitan geratzen garelako isilik horrelako esaldien aurrean. Ados nago, ni ere askotan geratu izan naiz isilik gezurretan oinarritutako horrelako diskurtso arriskutsuak entzun izan ditudanean: nagikeriagatik, bronkarako gogorik ez nuelako edo beste edozein arrazoirengatik.

Uste dut garrantzitsua dela isiltasun hori apurtzea, bestela diskurtso horiek beren bidea egiten jarraitzen dutelako inolako oztoporik gabe. Nik izandako eztabaida Twitterren kontatu nuenean lagun batek Zurrumurruen Aurkako Sarea aipatu zidan; oso lan interesgarria egiten dute eta eztabaidetarako oso baliagarria den webgune bat dute, gezurrak desmontatzeko lagungarria: zurrumurrurikez.eus

Bertan satzea gomendatzen dizuet, noizbait nirearen antzeko egoera bat tokatzen baldin bazaizue isiltasun hori apurtzeko erraztasunak aurkituko dituzue webgunean.

Bide batez, nire eztabaida nola izan zen ere kontatu dut bideo batean.

“Hemengo jendea kalean lotan eta kanpotarrak…” IXO!

43 pentsamendu ““Hemengo jendea kalean lotan eta kanpotarrak…” IXO!”-ri buruz

  • Nola da posible egoera ilegalean dauden 3.000 pertsonatik gora RGI oparitzea, egun bakar bat ere kotizatu gabe? Hilabete batzutako diruarekin euren herrira biali eta han diruari probetxu atara ahal diote. Baina ze erantzukizun degu guk pertsona horiekiko?

    Eta hemen ditugun MENA horiek, zegatik mantendu behar ditugu?? Zegatik ez ditugu Marruekosera bidaltzen (batez be horkoak dira)? Ez al dute guraso, seniderik? Ez al da euren gobernua arduratu behar haietaz? Izugarrizko gastua da. Eta okerrena badakizue zer? EH erdalduntzen dutela, euskarak 5 axola dielako.

  • Aiora Mujika

    Ez dakit hasieran aipatzen duzun datu hori nondik atera duzun eta beraz ezin konprobatu, baina badakidana da RGIa ez zaiola inori oparitzen, norbaitek RGIa jasotzen baldin badu hala egiteko baldintza guztiak betetzen dituelako izango da, eta baldintza horiek berdinak dira mundu guztiarentzat.

    Bere herria utzi eta beste norabait bizitzeko moduaren bila abiatzen denak ez du gustoz egiten, ez da hori bere lehen aukera eta guraso eta senideak baldin badituzte ez da erraza hauek atzean utzita beste herrialde edo kontinente batera joan behar izatea (askotan, gainera, ahaztu egiten zaigu Afrikatik egiten diren migrazio mugimendu gehienak kontinentearen barruan egiten direla, Europa helburu dutenak gutxiengoa dira). Eta ez, ez da “izugarrizko gastua” diozun bezala; milioiak manejatzen dituzten enpresariek egiten duten iruzur fiskalarekin edo AHTa bezalako alferrikako azpiegitura batek suposatzen duenarekin konparatzen badugu ez da “izugarrizko gastua”; are gehiago, batzutan ematen du inmigranteek “gastua” bakarrik suposatzen dutela baina ez da horrela, ekarpen handia egiten dute, Espainia mailako ikerketek esaten dute ekonomikoki egiten duten ekarpena jasotzen dutena baino handiagoa dela. Edo geroz eta populazio zaharragoa duen herrialde batentzat jende gaztea jasotzeak dituen onurak ere aipatu litezke… Eta azkena aipatzen duzuna, EH erdalduntzearena… ba oso komodoa iruditzen zait EH erdalduntzearen errua beraiei botatzea, baina benetan behar dena hizkuntza politika eraginkorrak dira eta ez kanpotik datorrena ostikoz kanporatzea, horrekin ez da ezer konpontzen.

  • Nik ez diot problemarik ikusten Espainiatik kanpoko imigranteak etortzeari; askoz gehiago etorri ziren Espainiatik XX. mendeko 50-70eko hamarraldietan, askoz ere triskantza demografiko, kultural eta ekologiko handiagoa eragin zuten, eta gaur inork ez du zalantzan jartzen haien “baskotasuna”.

    Hori bai, diru-laguntzak eskuratu nahi badituzte, edo une batetik aurrera mantendu, nik exigituko nieke euskaltegira joatea, eta gutxieneko asistentzia frogatzea. Hala, Espainiakoak baino hobeto integratuko lirateke.

  • Ai Aiora, zein galduta zabiltzan… Hemengo neska gaztelareaz hitz egiteaz behartuta nola bi emakume kolonoak gaizki ikusten duten kanpotarrak honera etortzea eta hemengo aborigenak explikazioak eman beharra diogu. Logika hortan ez zenuen erori?

  • Aiora galduta badabil ez dut jakin nahi besteok zer aurkitu ote duzuen. Zorionak Zuzeuri, euskaldunok Jaungoikoaren Herri Hautatua izateti urrun beste edozein herri bezain ergelak garela demostratzen duten iritziak idatziz argitaratzeagatik. Garrantzitsua iruditzen zait argi izatea.

  • Beste gauzatxo bat, hemen, “en situación irregular” Espaina eta Frantzia daude. Horiek dira lehenak, bi Estatu horiek, gure lurraldetatik bota behar dituguna.

  • ZuZeu

    ZuZeuk sortu zenetik gaur arte, 10 urtez, parte hartzearen eta eztabaidaren aldeko apustua egin du. Mila esker gure komunitateari, eta bertan idatzi duzuen guztioi. Hori bai, iruzkin eta artikulu faxista, arrazista eta matxistak ez dira sekula ongi etorriak izanen, erabilera baldintzetan azaldu bezala.

    Urte on guztioi!

  • Gu, herri bezala, ez bagara aske eta subiranoak izaten nola sartuko garen imigrazio arloan, ekonomian, gerletan edo pakean, edo nazioarteko gai eta arazoetan?
    Lehentasunak ditugu.
    Lehena, Estatua berriro izatea.
    Bitartean, gutxi ahal dezakegu egin non gu ere herri suntsitua eta zapaldua garen, bere errekurtso guziak eta zentzu guzietan eskilmatuak eta gure haurrei guk behar dugun izaera propia ezin transmititu.

  • Estatu txiki batekin ozta-ozta eragin daiteke mundu-mailako fenomenoetan, inmigrazioa edo ekonomia kasu, eta zer esanik ez Estaturik gabe. Inmigrazioaren eragina ez litzateke horren kezkagarria izango familia eta auzotarren komunitate sendo batean sustentaturiko endogamia eta demografia osasuntsu batez horniturik bageunde euskaldunok, euskara ama-hizkuntza moduan bermatua legokeelarik modu horretan. Baina euskaldunon biziraupen-sena zein euskal komunitatearen barne-indarra hain da ahula ezen oinazeturik gabiltzala globalizazioak eta inperialismoek eragindako fenomeno horiekin (beste batzuek besarkatu egiten dute, aldiz, artikulu hau delarik adibide).

    Baina Estatuaren berreskuratzea epe luzeko borroka izango da, eta tartean fenomeno horiek bete-betean ari dira eragiten euskaldunongan, eta modu erabakigarrian gainera. Estatu baten falta ez da aitzaki bat izan inoiz herri juduarentzat: auto-segregazioaren hautua egin zuten k.a. V. mende-inguruan helenizazioari, hots, garai hartako globalizazioari aurre egiteko. Hala, debekatu egin zitzaien juduak ez zirenekin ezkondu, mahai berean eseri edo euren festetan parte hartzea komunitate-buruek ezarririko jurisprudentziaren bitartez. Eta orduztik gainontzekoengandik isolaturik bizi izan dira 2000 urtez, eta erraz esaten da.

    Zer esan nahi dut horrekin? Euskal Estatua euskaldunon herri kontziente eta antolatuak osatuko duela, hots, orain momentuko erronkei behar moduan erantzuteko antolatu den herritarren komunitateak. Gure biziraupen-borrokan erabakigarriak diren fenomeno horiei erantzutea ezinbestekoa da, eta horiei erantzuteko antolatu behar gara, estrategia bat garatu behar dugu, plan bat eta estruktura bat. Eta horrela gauzatzen da Estatua. Beraz, hasi gaitezen kontu hauek aurrez-aurre jorratzen, eta euskal troskista, globalista, jesuita eta kosmopoaletoek planteatzen duten hara-kiri honi zentzuzko alternatiba bat planteatzen!

  • Zertarako balio du DBE-k (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta/edo antzeko diru-laguntzak?

    1- Lan ez egiteko.
    2- B-en kobratuz iruzurra mantentzeko. (Aitortutako diruarekin laguntza kobratzen dute, horretaz aparte, B-en irabazitakoa ere dute)
    3- Gutxi kobratzen duten lan-eskubideak ez aldarrikatzeko. (Diru-laguntza bat bermatuta izanda ez dira kexatzen eta empresen iruzurra langilearen zergekin ordaintzen da)
    4- Droga-salerosketen (edo bestelako salerosketen) irabaziaz eta diru-laguntzaz bizitzeko.
    5- Politikoek laguntzen menpe dauden boto-emaile sareak sortzeko.

    Eta berdin zait diru-laguntza nork (hemengoa edo kanpotarra) kobratzen duen. Diru-laguntzak jasotzea auzolanean lan egitearen truke edo lan egiteko bideratutako kurtsoak egitearen truke eman beharko lirateke.

  • 1.- Droga salmentaz bizitzeko droga merkatua behar da: ekoizleak, banatzaile internazionalak, banatzaile handiak, banatzaile txikiak eta kontsumitzaileak. Orain hartu etorkinak eta saiatu euren merkatu-balioa neurtu eta ondorioz, ardurak egozten.
    2.- Guk ez dugu zertan etorkinik onartu behar baina neure etxeko atun latak izan daitezela onak eta merkeak, eta izorra daitezela indikoko arrantzale guztiak.
    3.- Guk ez dugu zertan etorkinik onartu behar baina merke-merke eta ona nahi dut neure supermugikorra, que se jodan Coltan meatzetako beltz guztiak.
    4.- Guk ez dugu zertan etorkinik onartu behar baina EHko armagintzak aurki dezala merkatua ( zein da Turkiara bonbak saltzen dituenaren merkatua?) eta Lehendakaritza bat geure futbol talde kuttunenetan.
    5.- Guk ez dugu etorkinik nahi, baina gasoila, merke-merke, izorra daitezela libiar guztiak.
    6.- Guk ez dugu etorkinik nahi, baina neure modelitoa, – begira ze moñoñoa?- Hamar eurotan Zaran.

    Nazkagarriak dira etorkinen aurka botatzen dituzuen gezur guztiak, guzti-guztiak.

  • Ah, eta gure gurasoak gaixotzen direnean errumaniar bat diru beltzez ordaindurik, 22 orduko lan egunak eta astean egun bat libre, berari mesedea egiteko, badakizu.

  • Otso handia 2019-01-19 10:39

    Eta gure arrantzaleek kuota gehiago eskatzen dutenean? Beltz senegaldarrez ari dira?
    Eta gure pinuak botatzen dituzten basomutil bolibiarrak alperrak dira?
    Eta gure errioxako ardo egiteko mahatsa batzen dutenak ere bai?
    Eta peraltako magrebdarrak ere alperrak?
    Eta ordizian ardien desfilea egiten duten artzain etorkinak?
    Bertako inork alokatu nahi ez dituen lokalak frutadendak ipintzeko hartzen dituztenek ere traba egiten dute?

    Zoritxarrez, labeldun Maroto asko dago gurean.

  • Ganbaratxotik 2019-01-19 12:41

    Egia. Egun Euskal Herriko lehen sektoreari etorkin etorri berriek eusten diote. Tartean baserri askoren martxari euskara lan-hizkuntza modura erabiliz naturaltasun osoz.

  • Aipatu dituzun etorkin horien ekarpena ekonomikoki ona izan daiteke baina agian horrelako kasuengatik Maroto asko dadude gurean:

    https://www.elcorreo.com/bizkaia/redes-introducido-bizkaia-20180615222802-nt.html
    https://www.antena3.com/programas/espejo-publico/entrevistas/varios-vecinos-de-bilbao-revelan-como-les-robaron-los-menores-detenidos-por-la-muerte-de-dos-ancianos_201801255a69b9ee0cf25543027a82be.html
    https://www.europapress.es/euskadi/noticia-detenidas-cinco-integrantes-dos-bandas-delincuentes-internacionales-asalto-once-domicilios-bilbao-20180904141939.html
    https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/desarticulan-gipuzkoa-grupo-20171215122827-nt.html

    Hauetaz kexatzea zilegia da, baina badirudi ezkertiarrei ez zaiela salaketa hauek gustatzen eta segituan hasten dira kexu direnei faxista edo nazi jarrerak leporatzen. Nola ez da ba eskuin muturra geroz eta indartsuagoa izango? Ezberdin pentsatzen dutenen aurrean irain horiekin jendea ixilarazteko zuen mozal legea erabiltzean zuek zarete eskuin muturra elikatzen duzuenak eta jendea nazkatzen hasia da.

  • Zergatik ezabatzen dituzue iruzkinak? Zeren beldur zarete?

  • ZuZeu

    Kasuan, iruzkinetan esteka asko jartzean spam bezala hartzen du sistemak

  • Ganbaratxotik 2019-01-19 19:01

    El Correo, DV, Europa Pess… oso euskaltzaleak denak. Horietan ez dago zentsurarik. Horiek ez, horiek ez dira euskaldunen etsaiak noski. Horiei kargu hartzea baino errezagoa askoz ahulenak jo-puntuan jarri. Erreza egiteko eta saltzeko. Errezkeria.
    Mundu guzian bezela gurean ere sare sozialetatik hedatzen ari da eskuin muturra.
    Bestelako aukera politikoek espabilatu eta hor ere indar gehiago jartzeko behartuta daude. Ea ba!

  • euskaldun bat 2019-01-19 19:46

    Berri pozgarria:

    https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20190119/el-gobierno-de-sanchez-deniega-el-permiso-al-aita-mari-para-zarpar-al-mediterraneo-central

    Nahikoa da dirulaguntzetatik bizi diren hauek pertsonen trafikoarekin dabiltzanei laguntzen ibiltzea! Europa berpizten ari da zorionez, bazen garaia! Ezker abertzalea beti okerreko lekuan Historian.

  • El Correo, Antena 3 eta antzeko medioetan atera diren kasu hoiek existitzen dira, bai, baina bertako jende autoktonoak egindako delituak ez dira gutxiago! Gertatzen dena da horrelako kasu bat dagoen bakoitzean medio batzuk sekulako bonboa ematen diotela, delitu egilearen jatorria behin eta berriz azpimarratuz eta horrek iritzi publikoan eragin nabarmena du. Txantxullo potoloak egiten dituztenak (Haciendari milloika euro estafatzea bezelako txantxullo potoloak) ez dira pateretan iristen, baina aipatutako medio horiek suabizatu egiten dute egiten dutena, “no muerdas la mano que te da de comer”. Ezer ez daukagunon artean hostiaka nahi gaituzke, dena daukatenak molestatu ez daitezen, medioak lagun finak dira horretan. Eta bai, aipatutako kasu horietaz kexatzea zilegi da, baina kexatzerakoan argudio arrazista eta xenofoboak erabiltzen badituzu ba bai, arrazista eta xenofoboa zarela esango dizute.

    Eta Aita Mari barkuari baimena ukatu izana ospatzen ari denari: pertsonen trafikoari laguntzea da itsasoan ito behar duena erreskatatzen saiatzea? Mesedez!! Europarroi aurpegia erori behar litzaiguke lotsaren lotsaz! Sekulako sarraskiak egiten ditugu urrutiko herrialdeetan, gu hobeto bizitzeko, gure negozioak puztutzeko; bonbak eta armak egiten ditugu, gerrak hauspotzen ditugu eta gero, guk fabrikatu eta saldutako bonbetatik ihesi datozenak itsasoan hiltzen uzten ditugu. NAZKA ematen du Europa horrek. Europak berpiztu behar du bai, baina justu kontrako norabidean. Ez dugu urrutiko herrialdeetako jendea “gure” lurraldera etortzerik nahi? Ba ez dezagun beraien etxea txikitzeko lanetan lagundu, hasteko behintzat!

  • Lander Mendizabal 2019-01-20 12:20

    Miren, ez da egia diozuna. Azken urteetako delitu egile gehienen datuak ezkutatuak izaten dira bai Berria, Gara, EITB, Deia eta komunikabide espainiar gehienetan, aurreiritziak ez sortzeko edo auskalo. Eta bonboari dagokionean, ba nik esango nuke La Manada edo El Chicle modukoak izan direla bonbo gehien jaso dutenak azken aldin, gehienak espainolak Gabrielen amabitxi hori salbu.

    Gaiari dagokionean, etorkin gehienak lanera datorren jende zintzoa dira, baina badira kaltea egitera, trafikatzera edo diru-laguntzetatik bizitzera datozen zenbaitzuk ere, normala den bezala (kolektibo guztitan dago jende ona ta txarra). Kontua da ez dela hautapenik egiten, orain bertan edonor etor daiteke izan zintzoa edo gaizkilea, eta negligentzia horren lehen kaltedunak etorkin zintzoak dira.

    Gainera, diru-laguntza horietako zati handi bat alprojen eta aprobetxategien poltsikotara doa negozio edo ofizio bat duten etorkin langile zintzoenetara joan beharrean, lehenengoek irabazirik ez dutelako deklaratzen, kaudimengabeak omen diralako, ta sarritan 5 ume dituztelako elikatzeko. Eta ondo dago laguntzea, baina zilegi da trukean zerbait exijitzea edo ez?

    Eta gero diputazioen kargupeko “adingabe” famatuak daude. Batzuk zintzo, baina beste hainbat lapurreta, bortxaketa edo jipoien erantzule, eta hori gauza frogatua eta dokumentatua da, ta ez zurrumurru hutsa. Zergatik babestu eta zuritzen dituzte gure gobernu, komunikabide ta gizarte zibileko sektoreek? Batek daki, baina ni mahatsa biltzeaz edo fruta saltzeaz bizi den magrebiar langile bat banitz, auzolotsa eta amorrua emango lidake ikustea nola makarra gutxi batzuengatik zikintzen den nire herritarren izen ona.

    Eta azkenik gaizkile eta alprojak zuritzen duen jendea dago, guztia zaku berean sartzen dutelarik ultraeskuinak egiten dun moduan baina alderantziz. Nik ez dakit zer arrazoi dagoen horren atzean, baina kontuan eduki gauza bat: etorkin langile eta zintzoak dira gaizki jokatzen duten etorkinak zuritu eta babestearen lehen kaltedunak, zeren eta gaizkileek ez badute muga sendorik aurkitzen, bere horretan jarraituko dute, eta gerora gizarteak guztiekin ordainduko du kokoteraino iristen den egunean, eta iristen ari da egun hori.

  • Miren niretzako askoz larriagoa da hemen bizi eta lan egiteko aukera emanda horrelako gauzak egitea. Jada aski daukagu bertoko lapur, iruzurgile eta bestelako gaizkileekin kanpokoak inportatzen aritzeko.

    Eta tira, Afrikatik datozen guztiak ez dira gerretatik ihes egiten ari, Afrikako biztanleria nahiko gaztea da eta ez dago denontzako lanik. Bestalde, ni ere Afrika bakean ustearen alde nago, nahiz eta gure bizi-kalitatea kaltetu baina ez leporatu europar biztanleriari gobernuek eta multinazionalek hirugarren munduan egindako sarraskiak, gu ere horien biktimak gara.

  • Turista gehienak pertsona onak dira, euren dirua uzten dute gure tabernari eta etxejabeen poltsikotan, baita auzoko dendetan ere, baina turismoaren fenomenoa kaltegarria izaten ari da oro har EHko zenbait tokitan, Donostian kasu: prezioek gora egiten dute tabernetan, dendetan eta etxebizitzetan, eta bertoko gazte jende gehiena ez da gai bertan bizirauteko prezio horiekin, eta euren hiritik alde egin behar izaten dute bertoko etxebizitzak atzerritar dirudunen edo errentatzaileen esku geratzen direlarik. “Ez baina turismoa ezin da debekatu, eskubide bat da!”, bai, baina horren fenomeno masiboa bilakatzen ari da ezen Donostiako gizartea zuzenean ari den sufritzen horren eragina, bereziki sektore prekarioenek. Beraz, uste dut gehienok gaudela ados turismoari mugak jartzearekin .

    Bada, turismoarekin horren garbi ikusi dezakeguna zergatik ez dugu modu berean ikusten immigrazioarekin? Immigrazioa fenomeno moduan oso gauza kaltegarria izaten ari da euskal etniarentzat, bai bere iraunkortasun eta bai bere magnitudeagatik, baita herri igorleentzat ere, baina hortan enaiz zentratuko. Erabat aldatu du EHko paisaia demografiko, kultural, linguistiko eta soziala azken bi mendeetan, demografia bera izan delarik Espainia eta Frantziaren arma nagusiena Euskal Herria kolonizatzeko, izan ere, homogeneitate propioaren eta bereizitasunaren faktore dira arraza, hizkuntza eta kultura beste herri eta nazioen aurrean, eta hori ondo zekien gobernu frankistak Euskal Herriko zein Kataluinako industrializazioa mesedetu zutenean, industria Estatuan dibertsifikatu beharrean. Askok diote euskaldunak ere kanpora joan garela, emigratu dugula eta arrazoi dute baina abegi herria ere izan gara eta hemen bizi diren %70 inguru jatorriz kanpotarra da guraso baten aldetik bederen. Nahikoa da ezta? Etxe baten 3 lagun bizi badira 1-2 lagun hartu ahal dute baina ez 7 eta gorantz etengabe.

    Immigrazio hau defendatzen duzuenok zer nahi duzue, euskal etnia mapatik desagerrarazi? Bost axola dizue euskaldunon patua? Uste duzue nazio berbera izaten jarraituko duela bere nukleo etnikoa galtzen duen nazioa? Soilik euskera da euskal nazioa? Arrazakeria al da etxe baten 3 bagara 7 kanpotar baino gehiago onartu nahi ez izatea?

    Ea norbaitek erantzuten didan

  • euskaldun bat 2019-01-20 12:57

    Sekulako negozioa antolatua dute mafiek pertsona gixajo hauen kontura, milaka euro ordaintzen dizkiete bakoitzak. Uste duzu horrelako negozio bat etetea komeni zaiela honen kontura bizi direnei? Behin honelako negozioa antolatuta zaila izango da hori etetea, jakin nahi nuke… bertako gobernuko elementuak ere tartean egongo dira ziuraski eta Europara etorri nahi duenik ez badago, sortarazi egingo dituzte, ez izan zalantzarik. Eta are baldintza hobeak dituzte gainera itsasertzatik kilometro batzutara, salbatuko dituzten itsasuntziak (Aita Mari…) badituzte. Gustatuko litzaidake jakitea, agian itsasora atera aurretik itsasuntzi hauei komunikatzen diete. Itsasuntzietakoak ere mobida honen kontura dirulaguntza etab negozio borobila. Hau ez da ONG batzuk egin beharreko kontua, hau gobernuen eskuetan egon beharko litzateke eta ez auskalo nolako sasi jendailaren eskuetan. Beraz, bai… Aita Marik pertsonen trafikoan parte hartzen du. Eta badirudi Miren, zu bezalakoek esaten dituzuenak entzunda, munduko pertsonarik errukiorrenak eta onenak zaretela. Eta agian zure kasuan halaxe da, baina aspaldi konturatu nintzen gauzak ez direla horrela. Kuriosoa da zuk bezala pentsatzen dutenen artean ikustea etorkin gehiago etortzen ikusteko desioa dagoela, milaka baino hobe ehundaka milaka etorriko balira. Eta horrelako pertsonek, etorkinak bitarteko lehengai moduan erabiltzen dituztela geroz eta garbiago dut. Zergatik? Euren betiko delirioak betetzeko bitarteko ezin hobea delako: mendebaldeko sistema eraitsi goitik behera, Europako balio eta kultura kristauak errotik ezabatu, kaptalismoa suntsitu eta suposatzen dut ondoren sistema komunista bat jarri. Eta horretarako; sistemak, kulturak eta dena eraisteko ze hobeto, beste kultura batzutako milioika pertsona berri Europan txertatzea baino! Eta gero, asmo horiek aurrera eramateko aniztasunan babesten dira: mezkitak eraiki, jangeletako arauak aldatu etab luze bat. Ez, ez… ez gaitezen engainatu, asmo horiek dituztenak ez dira eta erligio zaleak. Euren delirioak betetzen dituztenean debekatuko dizkiete eta mezkitak eta gainerakoak. Baina bitartean, hemengo guztia deusezteko ondo datorkie. Beti horrela izan da. ETA sortu zenean ere (gerora konturatu nintzen), euskara eta euskal kulturaren defentsa ez ziren izan helburu, bitartekoak baizik. Dena delirio handi horren mesedetan orduan ere. Horregatik ez zien molestatzen espainiar etorkinek eta ez diete molestatzn orain beste etorkin berri hauek ere. Minorian gaudela eta kanpotik etortzen diren kulturek irentsiko gaituztela… lasai, hori beraientzat ez da arazoa, helburu handia betetzeko ondo datorkie. Inoiz ikusi dituzu “Euskal Herria euskalduna izango da edo ez da izango” esaten? Ez! Bai ordea “Euskal Herria sozialista izango da edo ez da izango”.

    Eta bai! Nahi dituzunak esan baina aurreko batean Euskadi Irratian norbaiti entzun nion datuak ematen: emakumeen aurkako erasoen portzentai handiena hemengoek burututakoak dira baina hemengo etorkin portzentaia zenbat den ikusita, kanpokoek egiten dituztenen proportzioa ez dakit zenbat aldiz handiagoa zen. Eta hori ukaezina zela zioen, hori horrela zela zioen. Eta pertsona hori ez zen preseski eskuin pentsakeraduna, alderantziz baizik. Delitu gehiago egiten dituztela? Niri normala ere iruditzen zait: hemen asko eta asko nahiko baldintza kaxkarretan bizi direlako. Egiak ez diren promesekin etorri direlako eta etortzen “lagundu” dietelako mafia, ONG eta kixki guztien artean. Baina delikuentziaren kontua ere ez da arazoa zuek bezalakoentzat. Justu horren bila zabiltzate eta: delirio handia betetzeko bitarteko ezin hobea da, bake-bakean dagoen gizarte batean iraultzarik ez duzu egingo eta.

    Beraz, etorkinen herrialdeetako baldintzak hobetu beharrean, nahiago duzue Europan kataklismo bat gertatzea. Arrazoi osoa duzu: mendebaldeko agintari eta botereak kaka askotxotan sartuta ibili dira. Baina Europako jendeak ez du horren errurik eta ez du onartuko mendekua bere desagerpena izatea. Herria defendatu egingo da eta hasi da defendatzen jada. Delirio handia noiz beteko zain zaudeten guztiei berriz: beste batean izan beharko da!

  • euskaldun bat 2019-01-20 13:42

    Delirio handia helburu, jarraitzen duzuen estrategiarekin bat egiten dute globalizazioa interesatzen zaien multinazional eta indar ekonomiko handiek ere. Hara hor elkarren etsai direnak bat egin da! Helburu ezberdinekin noski, baina bidelagunak. Gero unea iritsitakoan bien artean borroka hasiko litzateke. Tristeena, gutarrak ere hor ikustea! Bien bitartean herria nortasun guztia galduta, zain guztiak galduta, noraezean, telebistatik botatzen dioten pentsuarekin atontatuta. Ez, ez! Hori ez da gertatuko! Aireportuko janaria zuentzat! Europako herritarrak (hori bai kultura anitza eta aberatsa!) esnatzen hasi dira! Bazen garaia!

  • Kanpotar gehio=euskara atzera.
    Ez nun hola pentsatzen, Bilbora ikastera jun nintzen arte. Zoritxarrez, hola dek.

  • Joder, hemengo delirio handiena zurea dela esango nuke. A ze astakeria sorta, bata bestearen atzetik.

  • zuk zeuk zentsuratu 2019-01-20 18:57

    Zuzeu-ko zentsurarena lotsagarria da. Hainbeste urtez aldarrikatu dugu “adierazpen askatasuna” eta orain, inongo matxismo edo arrazakeriarik gabe, mezuak ezabatzen dira. Ezabatzen dira, iritzien aurka argudiorik ez dagoelako.

    Azken urteotan medio progreek badakite argumentuen borroka eta jendearen iritzia galduta dutela, horregatik, zuzenean komentarioak ezin dira jarri: NAIZ.eus, PUBLICO, theGuardian, DEIA (nahi duten albiste horietan), BBC… zer esanik ez BERRIA edo ARGIAn (gustatzen ez zaien guztiak ezabatzen dituzte).

    ZUZEUra jendea badoa, hein handi batean EZTABAIDA uzten dutelako da.
    Zenbat eta gehiago ezabatu, orduan eta trafiko gutxiago. Hori gertatu zaio adibidez PUBLICO edo theGuardiani. Baina eurek egin ahal dute diru iturri handiak dituztelako (beno, entzuna dut ere estu ta larri dabiltzala).

  • Delirioen disenatzailea 2019-01-20 22:45

    “Euskaldun bat”-en izengoitiarekin ari zaren horri, delirioa gora eta delirioa behera… a ze delirioa zurea! Funtsik gabeko argudioak, iturririk gabeko esanak eta datuak…

    Eta euskarari dagokionez, ez al zara gogoratzen AEK-k orain dela 20 urte baino gehiagoko Korrikaren edizioan erabilitako leloaz? “Euskara galduz gero, akabo Euskal Herria!”.

  • euskaldun bat 2019-01-21 10:22

    Mendebaldeko gizartea sostengatzen duten balio, kultura eta ororen aurka zaudete. Ez soilik aurka, gorroto duzue. Eta hori guztia desegiteko edozein bitarteko onargarria da zuentzat. Hori dokumentatu egin behar dela?! Ahoa zabaltzen duzuen orotan aitortzen duzue eta! Europan ISISek edo Alqaeda-k egin dituzten atentatuekin poztu egiten zarete, zer behar da gehiago esatea? “Nire etsaiaren etsaia nire laguna da” printzipioan oinarritzen zarete. Erligioa gorroto duzue, debekatu egingo zenukete gustora baina aldiz, islama eskoletan erakustearen alde posizionatzen zarete, aniztasunaren izenean. Ez, ez! Ez gaituzue engainatuko! Zuek erligio guztiak gorroto dituzue, gertatzen dena da, elizari eta kristautasunari aurre egiteko arma egokia dela. Hau da, etorkinak eta euren kultura arma bezala erabiltzen dituzue. Beraz, niri ez etorri etorkinekiko errukiona saltzera.

  • Nik ez dakit zer nolako onura ikusten diozuen kultura-aniztasunari, bi edo bi giza-talde gehiago elkarrekin bizi behar direnean beti gatazkak sortzen dira. Linguistikoki, kulturalki, politikoki, erlijiosoki edo etnikoki homogeneo ez den herri batean giza-taldeen arteko tirabirak nahi ala ez sortzen dira.

    Pentsa zer gertatzen den Ukrainian (gatazka etnolinguistikoa), Ipar Irlandan (gatazka etnoerlijiosoa), Ekialde Hurbilean (gatazka etnolinguistiko-erlijiosoa), AEB-n (arrazakerian oinarritutako gatazkak) eta bestelako giza-talde bat baino gehiago elkarrekin bizi diren herrialdetan.

    Egoera horren beste aldean, hau da, tradizionalki herri homogeneoak izan diren herrialdetan bizi-kalitate handiagoa dute (Norvegia, Islandia, Finlandia, Danimarka, Suedia…). Zergatik? Ba gizarte moduan interes komunak dituztelako.

    Kultur-aniztasunak tiranokeriarako bidea errazten du beti giza-komunitate batek besteen gainetik egon nahi duelako eta horregatik, nahiko normala da kultura anitzak diren herrialdeetan diktadoreak edo politika zapaltzaileak egotea.

    Gertuko adibide bat Euskal Herrian bertan dugu non euskaldun eta erdaradunen arteko tirabira linguistikoak dauden (diglosia, inposaketak…). Ba etnia, kultura, erlijio edo balore ezberdinak dituen jendea gurera ekarriz gauza bera gertatuko da, historian behin eta berriz gertatu ei den bezala.

    Benetan nazio bezala kaxkarra den gure egoera txartu nahi al dugu?

  • euskaldun bat 2019-01-21 13:25

    Ez dago urrutira joan beharrik. Aztertu dezagun egun hauetan Maravillas gaztetxean gertatzen dena. Gobernuan UPN edo antzekoren bat egongo balitz ulertuko nuke baina hainbeste kosta zen aldaketaren aldeko gobernua dago orain eta hala eta guztiz, abertzaleak gobernu horri egurra ematen. Sinestezina! Zelako nazio-estrategia! Zein da gazte hauen eta beren mundukoen izaera? Euskadi Irratian gaur goizean batek Akrazia aipatzen zuen, inolako autoritaterik onartzen ez dutenak. Kontua ez da jada zure arerioei aurre egitea, zure taldekoei ere aurre egiten diezu. Beraien diskurtsoa, sekulako berborrea, sekulakoa, amaitzen ez dena! Laburtuz: gure mendebaldeko zibilizazioaren aurkako gorroto infinitua. Zibilizazio hori deusezteko dena da onargarria eta tartean hainbeste defendatzen dituzten etorkinak. Milioika etorriko balira hobe! Ea behingoz hau guztia lehertzen den! Eta ez dago besterik… horixe da panorama. UPNkoak pozez zoratzen egongo dira gaztetxean gertatzen denarekin: “no se llevan bien ni entre ellos!”. Hau da nazio eraikuntza! Foruzaingoa ez, euskal abertzaleok joan beharko genuke hara eta a ostia limpia kaleratu hango zabor guztia. Horixe da egin beharko genukeena.

  • garrettek:

    «Nik ez diot problemarik ikusten Espainiatik kanpoko imigranteak etortzeari; askoz gehiago etorri ziren Espainiatik XX. mendeko 50-70eko hamarraldietan, askoz ere triskantza demografiko, kultural eta ekologiko handiagoa eragin zuten, eta gaur inork ez du zalantzan jartzen haien “baskotasuna”.

    Hori bai, diru-laguntzak eskuratu nahi badituzte, edo une batetik aurrera mantendu, nik exigituko nieke euskaltegira joatea, eta gutxieneko asistentzia frogatzea. Hala, Espainiakoak baino hobeto integratuko lirateke”».

    Esan, mesedez, zergatik integratuko liratekeen Espainiakoak baino hobeto.

  • Bide batez, ez lukete joan behar Espainiakoek euskaltegira? Soil-soilik Espainiatik kanpokoek? Hobeak dira Marokokoak ala?

  • Egia da, xakht, denak derrigortuko nituzke, diru-laguntzak tarteko ala ez, horretarako botere nahikorik banu. Dena den, irudipena dut, akaso okerra, espainoldun ez direnek erreparo gutxiago jarriko lioketela euskara ikasteko betebeharrari. Espainoldunek oro har sentitzen dute, betiere nire aburuz, eskubidea dutela gu espainolez mintzaraztera.

  • Hobe jostea musulmanez Euskal Herria, bai. Iñaki Antigüedad bezalakoek -etorki erdi espainolekoa, baina espainol jatorri osokoak ugari dira euskara borondatez ikasi dutenak- errespetu txikia erakutsi diote beti euskarari, noski. Ea gaur egungo migranteek errespetu hori erakusten dioten euskarari, Euskal Herriari eta Europari berari.

  • Kultura-aniztasunarena gezur hutsa da. Ea argi daukagun hori.

  • Ezkertiarrok argi daukagu, behartsuak eskubide duinak behar dituzte. Eskuindarrek ere argi duzue, lehendabizi ni eta gero ni gizentzeko dirua. Etorri dadila diru hori edozein lekutik: mugako pertsona trafikotik, eskuindarrok sustatzen duzuen narkotrafikoatik, magrebiak esklabutza sisteman mantentzeagatik, prostituziotik, afrika edo ekialde hurbilera armak saltzetzik, enpresari txikiei komisioak eskatzeagatik…..baina etorri dadila dirua barra-barra. Segi Iberdrolari zulo beltza miazkatzera.
    Eta etorkinak euskara errespetatzea nahi badugu, hasi gaitezen gu: Azkuna, Anasagasti, EITB, Carlos Sobera……Eleberri bat idazteko zerrenda aterako litzaidake.

  • Eskuindarrak eta ezkertiarrak oso antzekoak zarete sakonean:

    – Eskuindarrek ez dute mugarik nahi. Pertsona zein merkantzien zirkulazio librea goraipatzen dute merkatu libre globalaren izenean. Ez dute muga-zergarik ordaindu nahi euren salerosgaiengatik eta begi onez ikusten dute kanpotik etorririko eskulan merkea, jakina, lan-dumpina bultzatu eta bertoko gaizki ohituon soldatak jaisteko.

    – Ezkertiarrek ez duzue mugarik nahi, izan ere, zuetako asko eta asko diru publikoz elikaturiko txiringitoetatik bizi zarete hau eta bestea salatuz sare sozialetan, zuen artean uzkia miazkatuz, artikuluren bat edo erreportai bat eginez noizbehinka, performanceak eta manifestazioak antolatuz etorkin, emakume edo dena delakoen izenean gainontzekoen zergetatik bapo bizitzeko subentzio bitartez edo bihotz oneko inozenteen babesa eskuratzeko (eta bide batez, euren bozka zuen alderdira bideratzeko, zeren Voxek irabazten badu denok kale-gorrira eta hori ezin da onartu). Horregatik behar dituzue etorkinak pateretan, genero indarkeria, homosexualen aurkako irainak eta halako dramak, besteen drama baita zuen elikagai nagusia. Eta ez badago benetako dramarik, lasai, zuek asmatuko dituzue eta.

    Eskuin eta ezker, biak liberal, biak globalista eta biak euskal nazioaren minbizi. Azkenekoak, ordea, aurrekoak baino hipokritagoak.

  • Alpargatero 2019-01-24 13:04

    Eta zu, zer zara, erdikoa? VOXekoa?

  • Badirudi gaur egungo ezkertiarrek Hirugarren Munduko giza-espoliazioaren alde eginez haien bekatua, hau da, kapitalismoak ekarritako ongizateaz baliatzea, pekatzen dutela.

    Ezker zein eskuin globalistak ez dute kapitalismoak Lehen Mundura ekarritako onurei huts egin nahi eta Hirugarren Munduko horiek kulturalki erabat ezberdina den toki batera ekarriz haien lazeriak desagertuko direla uste dute nahiz eta Hirugarren Munduan berdin jarraituko duten.

    Horrela ez zaio kapitalismoari aurre egiten! Horrela kapitalismoari laguntzen zaio!

  • Alpargatero, ni zerbait banaiz, edozeren gainetik naiz abertzale, euskaldunon aberriaren maitale sutsu, eta euskaldunon aberria eraitsia izaten ari da orain bertan bai kanpotik eta bai barrutik, bai eskuinetik eta bai ezkerretik.

  • Arrazoia du Oierrek. Nik ez ditudan dudarik gure lehen arazo soziala arazo nazionala delarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude